241. ALDIZKARIA - 2012ko abenduaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

87/2012 FORU DEKRETUA, abuztuaren 1ekoa, Nafarroako Foru Komunitatean Basoa eta natur ingurunea kudeatzeko goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.

1.-Lanbide Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren definizioan aurrera egitea ahalbidetu du. Lanbide sektore edo arlo bakoitzerako kualifikazio batzuk zehaztu dira katalogoan, hiru mailatan antolatuak, eta horiexek osatzen dute lanbide heziketako tituluen curriculumaren muina.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak lanbide ikasketen antolaketa eta haien egituraren eta antolamenduaren printzipio orokorrak arautzen ditu hezkuntza sistemaren barnean. Etapa, maila eta ikasketa mota guztiak eredu koherente batean biltzen ditu, zeinean heziketa zikloek funtzio garrantzitsuak betetzen baitituzte, lanbide gaitasunen, gaitasun pertsonalen eta gizarte gaitasunen garapenari lotuak, eta, funtsean, lanbide kualifikazioaren, lan munduan sartzearen eta helduen bizitzan parte hartzearen esparruetan kokatuak.

Ekonomia Iraunkorrari buruzko martxoaren 4ko 2/2011 Legeak, lanbide heziketari dagokionez, helburu hau du ezarrita: prestakuntza-eskaintza produkzio sistemak eta gizarteak eskatzen dituzten lanbide gaitasunetara etengabe egokitzeko erraztasunak ematea, lanbide heziketako tituluak eguneratu eta egokitzeko sistema arin baten bitartez. Halaber, adierazten du beharrezkoa dela hezkuntza administrazioak behar diren ekimenak abiaraztea lanbide heziketaren eskaintza gizartearen premien arabera eta kasuko lurralde esparruko ekonomiaren premien arabera egokitzeko. Bestalde, lanbide heziketako maila ertaineko eta goi mailako zikloetako irakaskuntzetan sartzeko bete beharreko baldintzak aldatzen ditu.

Foru dekretu honen bitartez, Basoa eta natur ingurunea kudeatzeko goi mailako teknikari titulua eskuratzea ahalbidetzen duen goi mailako heziketa zikloaren egitura eta curriculuma ezartzen dira. Hezkuntza sistemako lanbide heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 8. artikulua aplikatuz, eta Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 47. artikuluan Nafarroako Foru Komunitateari arlo honetan ematen zaizkion eskumenak erabiliz, honako curriculum honek otsailaren 28ko 260/2011 Errege Dekretua garatzen du, Basoa eta natur ingurunea kudeatzeko goi mailako teknikari titulua ezarri eta horren gutxieneko ikasketak finkatzen dituena.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dituen maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuak lanbide heziketako tituluetako curriculuma garatzeko eredu bat definitu du, estrategia eta arau berriak ekarri dituena enpresara hobeki egokitzeko, ikasketen antolaketa malgutzeko, ikastetxeen curriculum-autonomia areagotzeko eta ikasleei prestakuntza zabalagoa emateko.

Horregatik, Basoa eta natur ingurunea kudeatzeko goi mailako teknikari tituluaren curriculuma Nafarroako Foru Komunitaterako egokitu eta garatzean, kontuan hartu dira maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretu horrek onetsi dituen diseinuari buruzko jarraibideak.

2.-Arau multzo honetan ondoko elementuak jorratzen dira, titulu honetako curriculuma osatzen baitute: lanbide erreferentea, curriculuma, ikasketen antolaketa eta sekuentziazioa, sarbideak eta ezarpenerako baldintzak.

Titulu honen lanbide erreferenteak, arau honen 3. artikuluan aurkeztu eta 1. eranskinean garatzen denak, oinarrizko bi alderdi ditu: tituludunaren lanbide profila eta haren lan jarduerari dagokion produkzio sistemaren ingurunea. Lanbide profilaren barnean, haren gaitasun orokorra zein den definitzen da eta erreferentzia gisa hartu diren lanbide kualifikazioak azaltzen dira. Lanbide kualifikazio hauek, hau da, Basoberritzeen eta baso-tratamenduen kudeaketa , maiatzaren 25eko 665/2007 Errege Dekretuak arautua, Baso-aprobetxamenduen kudeaketa, ekainaren 18ko 715/2010 Errege Dekretuak arautua, eta kualifikazio osatu gabeak, Ehiza- eta arrain-aprobetxamenduen kudeaketa eta Mintegiko hazien eta landareen produkzioaren kudeaketa, ekainaren 18ko 751/2010 Errege Dekretuak arautuak, Lorezaintza eta paisaia lehengoratzea eta Natur ingurunearen kontrola eta babesa, otsailaren 20ko 295/2004 Errege Dekretuak arautua, eta Nekazaritzako produkzioaren kudeaketa, otsailaren 1eko 108/2008 Errege Dekretuak arautua, jarduketa profesionaleko eremu bat dira, dauzkan eskumenek definitua. Erantsi diren lanbide moduluak euskarri gisa edukitzeaz gain, zabalera nahikoa eta beharrezko espezializazioa ditu, goi mailako teknikari honen enplegagarritasuna bermatzeko.

Produkzio sistemari dagokionez, zenbait zehaztapen ezartzen dira tituludun hauek beren lanean eta lanbidean izanen duten inguruneari buruz, Nafarroarako elementu bereizgarriak kontuan hartuz. Gutxienez ere bi dimentsio osagarri dituen sistema batean kokatzen da ingurune hori. Lehenbizikoa geografikoa da, tituludun hauen lanbide jarduera Estatuko eta atzerriko beste zona batzuekin loturik dagoelako eta zona horiek elkarri eragiten diotelako. Bigarrena denboraren dimentsioa da, eta lanbideak etorkizunean izanen duen bilakaerari buruzko ikuspegi prospektiboa dakar.

3.-Laugarren artikulua, berari loturik dagoen 2. eranskinarekin batera, Nafarroan arautzen den titulazioaren curriculum osagaiaz ari da, eta bi zatitan banaturik dago. Alde batetik, titulu honen helburuak daude eta, bestetik, lanbidearen ikaskuntzaren muina osatzen duten lanbide moduluen garapena eta iraupena. Iraupenaren definizioari dagokionez, bi irizpide erabiltzen dira: orduen kopurua eta Europako kredituen kopurua (ECTS). Lehenbizikoa interesgarria da prestakuntza jarduera antolatzeko, eta bigarrena irizpide estrategikoa da, Europako esparruaren barneko mugikortasunarekin eta ikasketa unibertsitarioen eta lanbide heziketako goi mailako heziketa zikloen arteko baliozkotzearekin zerikusia duena. Lanbide modulu guztien curriculumak badu orientabide didaktikoen atal bat. Orientabide horiek moduluen ikuspuntuari, koordinazioari eta sekuentziazioari eta lan unitateen eta irakaskuntza-ikaskuntza jardueren tipologiari eta definizioari dagozkie.

4.-Arau honen esparruan moduluen erreferentziazko sekuentziazioa arautzen da zikloko bi kurtsoetan, bai eta lanbide modulu bakoitza prestakuntza unitatetan zatitzeko modua ere. Zatiketa horrek bide ematen du lanbide prestakuntzaren beste eskaintza batzuei ekiteko; horien xedea langileen hobekuntza izan daiteke, edota gaitasuna ebaluatu eta onartzeko prozedurak eta prestakuntza eskaintzak berak bat egiten duten ibilbideen diseinua. Elementu hori 5. artikuluan eta 3. eranskinean garatzen da.

5.-Sarbideei eta baliozkotzeei dagokienez, 6. artikuluak Batxilergotik heziketa ziklo honetara sartzeko bideak arautzen ditu; 7. artikuluak zehazten du nola pasa daitekeen beste ikasketa batzuetara Basoa eta natur ingurunea kudeatzeko goi mailako teknikari tituluaren heziketa zikloa amaitu eta gero; 8. artikuluak baliozkotze eta salbuespenak arautzeko esparrua definitzen du; eta 9. artikuluak (5. eranskinean garatua) lanbide moduluen eta titulu honetako kualifikazioko gaitasun unitateen arteko korrespondentziak ezartzen ditu, haiek egiaztatu, baliozkotu edo salbuesteko.

6.-Azkenik, foru dekretu honek arautzen duen azken elementua, 10. eta 11. artikuluetan eta horiei dagozkien 6. eta 7. eranskinetan deskribatzen dena, heziketa ziklo hau ezartzeko baldintzak dira. Baldintza horiek irakasleen profilari eta behar diren irakasleku eta ekipamenduen ezaugarriei buruzkoak dira.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2012ko abuztuaren 1ean egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Xedea.

Foru dekretu honen xedea Basoa eta natur ingurunea kudeatzeko goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculum ofiziala ezartzea da, Nekazaritzako Familia Profesionalaren barnean, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan.

2. artikulua. Identifikazioa.

Basoa eta natur ingurunea kudeatzeko goi mailako teknikari titulua ondoko elementuen bidez identifikatzen da:

a) Izena. Basoa eta natur ingurunea kudeatzea.

b) Maila: 3-Goi mailako Lanbide Heziketa.

c) Iraupena: 2000 ordu.

d) Lanbide arloa: Nekazaritza.

e) Europako erreferentea: HNSN - 5b (Hezkuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatua).

3. artikulua. Lanbide erreferentea eta lanbide jarduera.

Foru dekretu honen 1. eranskinean zehazten dira tituluaren lanbide profila, gaitasun orokorra, kualifikazioak eta gaitasun unitateak, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak, bai eta produkzio-sistemaren erreferentziak, haren prospektiba eta Nafarroako testuinguruan kokatzeko jakingarri batzuk ere, maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 21. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Dekretu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dira.

4. artikulua. Curriculuma.

1. Basoa eta natur ingurunea kudeatzea heziketa zikloaren helburu orokorrak eta hura osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2. eranskinean ageri dira.

2. Heziketa ziklo hau ematen duten lanbide heziketako ikastetxeek programazio didaktiko bat prestatuko dute, zikloak dituen lanbide moduluetako bakoitzerako. Programazio hori lan unitateen bitartez garatu eta zehaztuko da.

5. artikulua. Lanbide moduluak eta prestakuntza unitateak.

1. Hezkuntza ziklo hau osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2.B) eranskinean garatzen dira, Basoa eta natur ingurunea kudeatzeko goi mailako teknikari titulua ezarri zuen eta beraren gutxieneko irakaskuntzak finkatu zituen otsailaren 28ko 260/2011 Errege Dekretuaren 10. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

2. Lanbide modulu horiek bi kurtsotan antolatu dira, foru dekretu honen 2.B) eranskinean ezarritako denbora banaketaren arabera. Maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 16.2 artikuluan dauden arauekin bat, denbora banaketa horrek erreferentziazko balioa izanen du heziketa ziklo hau ematen duten ikastetxe guztientzat, eta Hezkuntza Departamentuaren baimena beharko da hartan edozein aldaketa egiteko.

3. Lanbide moduluak foru dekretu honen 3. eranskinean ezarritako prestakuntza unitateetan antolaturik ematen ahalko dira, bizitzan zeharko prestakuntza sustatze aldera. Lanbide modulu bakoitza osatzen duten prestakuntza unitateen edukietan modulu horretako eduki guztiak bildu behar dira.

4. Prestakuntza unitate bakoitzaren ziurtapenak Nafarroako Foru Komunitatean soilik izanen du balioa. Modulu bateko prestakuntza unitate guztiak gaindituz gero, ikasleak lanbide moduluaren ziurtapenerako eskubidea izanen du. Ziurtapenak Estatu osoan izanen du balioa, heziketa zikloan sartzeko baldintza akademikoak betetzen baldin badira.

6. artikulua. Heziketa zikloan sartzeko bideak.

1. Foru dekretu honetan arautzen den heziketa zikloan sartzeko, Hezkuntza sistemako lanbide heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 18. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dira.

2. Zientziak eta Teknologia modalitateko batxilergoa ikasi duten ikasleek lehentasuna izanen dute heziketa ziklo honetan sartzeko, otsailaren 28ko 260/2011 Errege Dekretuaren 13. artikuluak ezarri bezala.

7. artikulua. Ziklotik beste ikasketa batzuetara pasatzea.

1. Basoa eta natur ingurunea kudeatzeko goi mailako teknikari tituluak zuzeneko sarbidea ematen du goi mailako beste edozein heziketa ziklotarako, onarpenerako ezartzen diren baldintzekin betiere.

2. Basoa eta natur ingurunea kudeatzeko goi mailako teknikari tituluak zuzeneko sarbidea ematen du unibertsitateko gradu tituluak eskuratzeko ikasketetarako, onarpenerako ezartzen diren baldintzetan betiere.

3. Otsailaren 28ko 260/2011 Errege Dekretuaren 14.3 artikuluaren arabera, baliozkotzeen araubidea errazteko asmoz, lanbide heziketako goi mailako teknikari tituluen eta unibertsitateko gradu ikasketen arteko kreditu-onarpenari buruzko arauaren esparruan, 120 ECTS kreditu esleitu zaizkie foru dekretu honetan ezarritako ikasketei, heziketa ziklo honetako lanbide moduluen artean banatuak.

8. artikulua. Baliozkotzeak eta salbuespenak.

1. Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 1eko 1/1990 Lege Organikoaren babesean ezarritako lanbide moduluen eta Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean ezarritakoen arteko baliozkotzeak 4. eranskinean agertzen dira, foru dekretu honen bidez egitura eta curriculuma arautzen zaizkien moduluei dagokienez.

2. Lanbide moduluak beste lanbide modulu batzuekin, gaitasun unitateekin, Batxilergoko gaiekin eta goi mailako heziketaren irakasgaiekin baliozkotzeari eta salbuesteari dagokienez, otsailaren 28ko 260/2011 Errege Dekretuaren 15. artikuluan eta uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 38. artikuluan araututakoa aplikatuko da.

9. artikulua. Gaitasun unitateek lanbide moduluekin duten korrespondentzia.

1. Lanbide Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztaturiko gaitasun unitateen eta Basoa eta natur ingurunea kudeatzeko goi mailako teknikari titulurako ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluen arteko korrespondentziak, haiek baliozkotzeko edo salbuesteko erabiliko direnak, foru dekretu honen 5.A) eranskinean ageri dira.

2. Era berean, titulu bereko ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluen eta gaitasun unitateen arteko korrespondentziak, haiek egiaztatzeari begira, foru dekretu honen 5.B) eranskinean zehazten dira.

10. artikulua. Irakasleak.

1. Heziketa ziklo honetako ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluetan irakaslanean aritzea Bigarren Hezkuntzako katedradunen, Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetako irakasleei dagokie, kasuaren arabera. Foru dekretu honen 6.A) eranskinean ezarritako espezialitateetakoak izan behar dute.

2. Irakasleei eskatzen zaizkien titulazioak, oro har, otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoak dira. Dekretu horren bidez, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle kidegoetan sartzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko erregelamendua onesten da eta lege organiko horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean aipatzen den sarrera araubide iragankorra arautzen da. Irakaslanari dagokionez, aurrekoen baliokideak diren titulazioak foru dekretu honen 6.B) eranskinean ageri dira, irakasleen espezialitatea zein den.

3. Titulu hau osatzen duten lanbide moduluak irakasteko, ikastetxe pribatuetako irakasleei edo Hezkuntzakoak ez diren administrazioetako ikastetxe publikoetako irakasleei eskatuko zaizkien titulazioak foru dekretu honen 6.C) eranskinean azaltzen dira.

11. artikulua. Irakaslekuak eta ekipamenduak.

1. Heziketa ziklo honetako ikasketak emateko behar diren irakaslekuak foru dekretu honen 7. eranskinean ezarritakoak dira.

2. Irakaslekuek azalera nahikoa izanen dute haietako bakoitzean ematen diren lanbide moduluei dagozkien irakaskuntza-jarduerak garatu ahal izateko. Gainera, ekipamenduek baldintza hauek beteko dituzte:

a) Irakaslekuaren azalera zehazteko, kontuan hartuko da zenbat lagunentzat den. Azalera nahikoa izanen da irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak behar adinako ergonomia eta mugikortasunarekin egin ahal izateko.

b) Irakaslekuetan altzari, ekipamendu eta lanerako tresna osagarrietarako nahikoa leku izanen da.

c) Irakaslekuetan erabiltzen diren makineria eta ekipamendua segurtasun tarte edo eremuak errespetatu beharko dira.

d) Laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak, lanpostuko segurtasunari eta osasunari buruzkoak eta gainerako arau aplikagarriak beteko dira.

3. Ikasle talde batek baino gehiagok erabiltzen ahalko dituzte irakaslekuak, heziketa ziklo eta hezkuntza etapa berekoak izan edo ez.

4. Irakaslekuek ez dute nahitaez itxituraz bereizirik egon behar.

5. Irakasleku bakoitzean behar adina ekipamendu jarri behar da, ikasleei ikaskuntzaren emaitzen lorpena eta irakaskuntzaren kalitatea bermatzeko. Gainera, baldintza hauek beteko dituzte:

a) Ekipamenduak (ekipoak, makineria, eta abarrak) ongi ibiltzeko behar duen instalazioa edukiko du. Segurtasunari eta arriskuen prebentzioari buruzko arauak eta aplikatu behar diren gainerakoak beteko ditu.

b) Ekipamenduen kopurua eta ezaugarriak ikasle kopuruaren araberakoak izanen dira, eta ikaskuntzaren emaitzak lortzea ahalbidetuko dute, irakasleku bakoitzean ematen diren lanbide moduluetako ebaluazio irizpideak eta edukiak kontuan izanik.

6. Hezkuntza Departamentua arduratuko da irakasleku eta ekipamenduen kopurua eta ezaugarriak egokiak izan daitezen modulu bakoitzeko ikaskuntza-emaitzen araberako irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak garatzeko, eta ikasketen eboluzioak sortzen dituen eskarietara egokitu daitezen, horrela ikasketen kalitatea bermatuko baita.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehen xedapen gehigarria.-Tituluaren baliokidetasunak.

1. Azaroaren 28ko 260/2011 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren arabera, Basoa eta natur ingurunea kudeatzeko goi mailako teknikari tituluak, zeinaren curriculuma foru dekretu honetan arautzen baita, eta jarraian aipatzen diren tituluek ondorio akademiko eta profesional berak sortuko dituzte:

a) Baso-ustiapeneko teknikari espezialista, Nekazaritza adarra.

b) Baso-aprobetxamenduetako eta natur kontserbazioko teknikari espezialista, Nekazaritza adarra.

2. Era berean, ekainaren 14ko 218/1999 Foru Dekretuan araututa dagoen Natur eta paisaia baliabideak kudeatzeko eta antolatzeko goi mailako teknikari tituluak eta foru dekretu honetan arautzen den curriculuma duen Basoa eta natur ingurunea kudeatzeko goi mailako teknikari tituluak ondorio akademiko eta profesional berberak izanen dituzte.

Bigarren xedapen gehigarria.-Beste lanbide trebakuntza batzuk.

1. Lanerako prestakuntza eta orientabideak moduluak trebakuntza ematen du laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jardueretarako behar diren lanbide erantzukizunak hartzeko (horiek Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua onesten duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan ezarrita daude), baldin eta moduluak gutxienez 45 eskola ordu baditu, otsailaren 28ko 260/2011 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren 3. zenbakian ezarritakoarekin bat.

2. Foru dekretu honetan ezarritako prestakuntzak produktu fitosanitarioak manipulatzeko txartel profesionalean exijitzen den jakintza maila bermatzen du (1994ko martxoaren 8ko aginduaren babesean ezarria), gas toxiko edo oso toxiko gisa sailkatutakoak ez diren edo horrelakoak botatzen ez dituzten produktuak erabiltzeko, 255/2003 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera. Horrekin, PRE/2022/2005 aginduan ezarritako trebakuntzari egokitzen zaio.

XEDAPEN IRAGANKORRA

Xedapen iragankor bakarra.-Aurreko tituluko ikasleen eskubideak eta trantsizio prozesua.

Ekainaren 14ko 218/1999 Foru Dekretuan ezarritako Natur eta paisaia baliabideak kudeatzeko eta antolatzeko goi mailako teknikari tituluari dagozkion ikasketak osorik egin ez dituztenek trantsizio epe bat izanen dute hura eskuratzeko. Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuak titulu hori eskuratzeko prozedurak erraztuko ditu, horretarako ezarriko den arau esparruan.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Xedapen indargabetzaile bakarra.-Arauak indargabetzea.

1. Indarrik gabe utzi da ekainaren 14ko 218/1999 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitatean Natur eta paisaia baliabideak kudeatzeko eta antolatzeko goi mailako teknikari tituluari dagokion goi mailako heziketa zikloaren curriculuma ezartzen duena, ezertan galarazi gabe foru dekretu honen xedapen iragankorrean ezarritakoa.

2. Indarrik gabe utzi dira foru dekretu honetan xedatutakoari aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.-Ezarpena.

Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuak 2012-2013 ikasturtean ezarriko du foru dekretu honetan arautzen den curriculuma.

Azken xedapenetako bigarrena.-Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2012ko abuztuaren 1ean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.-Hezkuntzako kontseilaria, José Iribas Sánchez de Boado.

1. ERANSKINA

Lanbide erreferentea

A) Lanbide profila

a) Lanbide profila.

Basoa eta natur ingurunea kudeatzeko goi mailako teknikari tituluaren lanbide profila zehazten duten alderdiak hauek dira: gaitasun orokorra, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta gaitasun sozialak, eta Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren barnean titulu horri dagozkion kualifikazioak eta, hala denean, gaitasun unitateak.

b) Gaitasun orokorra.

Titulu honen gaitasun orokorra honetan datza: mendiko eta mintegietako lanak programatzea, antolatzea, gainbegiratzea eta, hala badagokio, egitea, eta, eginkizun horretan, natur ingurunea kontrolatu eta babestea eta pertsonak ingurumena kontserbatzeko eta

hobetzeko trebatzea, betiere kalitate-planak, laneko arriskuen prebentzioari buruzkoak

eta ingurumena babestekoak indarreko legeriaren arabera aplikatuta.

c) Kualifikazioak eta gaitasun unitateak.

Basoa eta natur ingurunea kudeatzeko goi mailako teknikari tituluan biltzen diren kualifikazioak eta gaitasun unitateak honako hauek dira:

Lanbide kualifikazio osoak:

AGA228-3: Basoberritzeak eta baso-tratamenduak kudeatzea. Honako gaitasun unitateak biltzen ditu:

-UC0727-3: Nekazaritzako, lorezaintzako eta mendiko lanetan eragiketa topografikoak egitea.

-UC0728-3: Basoberritzeko eragiketak eta basoen hidrologia zuzentzekoak kudeatzea.

-UC0729-3: Baso-tratamenduak kudeatzea.

-UC0730-3: Baso-ustiategiko makineria, ekipamendua eta instalazioak kudeatzea.

AGA462-3: Baso-aprobetxamenduak kudeatzea. Honako gaitasun unitateak biltzen ditu:

-UC1486-3: Natur habitataren inbentarioa eta jarraipena egiteko eragiketak antolatu eta gainbegiratzea.

-UC1487-3: Basoko zur-aprobetxamenduak kudeatzea.

-UC1488-3: Basoko zurik gabeko aprobetxamenduak kudeatzea

-UC0730-3: Baso-ustiategiko makineria, ekipamendua eta instalazioak kudeatzea.

Osatu gabeko lanbide kalifikazioak:

AGA466-3: Ehiza- eta arrain-aprobetxamenduak kudeatzea. Honako gaitasun unitateak biltzen ditu:

-UC1486-3: Natur habitataren inbentarioa eta jarraipena egiteko eragiketak antolatu eta gainbegiratzea.

-UC1498-3: Habitat urtar kontinentalaren plangintza eta jarraipena egitearen ondorio diren lanak kudeatzea.

-UC1499-3: Ehiza-espezieen habitataren plangintza egitearen ondorio diren lanak kudeatzea.

-UC0730-3: Baso-ustiategiko makineria, ekipamendua eta instalazioak kudeatzea.

AGA464-3: Mintegiko hazien eta landareen produkzioa kudeatzea. Honako gaitasun unitatea biltzen du:

-UC1492-3: Landareak mintegian ugaltzeko eragiketak kudeatzea.

AGA0003-3: Lorezaintza eta paisaia lehengoratzea. Honako gaitasun unitatea biltzen du:

-UC0009-3: Lorezaintzako makineria, ekipamendua eta instalazioak kudeatzea.

AGA347-3: Nekazaritza-produkzioa kudeatzea. Honako gaitasun unitatea biltzen du:

-UC1132-3: Nekazaritza-ustiategiko makineria, ekipamendua eta instalazioak kudeatzea.

SEA030-3: Natur ingurunea kontrolatu eta babestea. Honako gaitasun unitateak biltzen ditu:

-UC0083-3: Naturguneak eta haien erabilera publikoa kontrolatu eta zaintzea.

-UC0085-3: Ehiza- eta arrain-baliabideen aprobetxamendua kontrolatzea.

-UC0086-3: Natur baliabideak lehengoratzeko, mantentzeko, antolatzeko eta defendatzeko eragiketak zaintzea eta haietan laguntzea.

d) Lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak.

1) Egin behar diren lanak zehaztea, eta horretarako baso-proiektuen zatiak aztertu eta interpretatzea.

2) Eragiketa topografikoak egitea, eta horretan neurtzeko tresnak eta aparatuak maneiatzea.

3) Altuerako lanak egitea, eta horretan erremintak eta makinak segurtasun baldintzetan erabiltzea.

4) Basoberritzeko eta basoen hidrologia zuzentzeko jarduerak planifikatu eta gauzatzea, eta horrela natur ingurunea hobetzen laguntzea.

5) Baso-tratamenduak programatzea, eta horretarako behar diren bitartekoak eta langileak antolatzea.

6) Baso-produktuen aprobetxamendurako jarduerak programatu eta antolatzea, eta horretarako inguruneko baliabideak egiaztatzea.

7) Inbentario-lanak antolatzea eta egitea, eta horretan neurtzeko ekipamendua eta materialak maneiatzea.

8) Ehiza-espezie eta espezie urtar kontinentalen habitata hobetzeko jarduketak programatzea, eta horretarako ingurunea eta landare- eta animalia-espezieen populazioak aztertzea.

9) Mintegiko hazi eta landareen produkzioa programatzea, eta horretarako produktuen bideragarritasuna eta kalitatea bermatzen dituzten faktoreak aztertzea.

10) Baso-suteak kontrolatu eta itzaltzea, eta horretan arrisku-faktoreen gainean jardutea.

11) Landareen eta instalazioen osasun egoera kontrolatzea, eta horretarako kontrol-metodoak programatu eta gainbegiratzea.

12) Natur ingurunea kontrolatu eta babestea, eta horretarako egiten diren jarduketek indarreko legeriari jarraitzen diotela gainbegiratzea.

13) Lanaren eta norberaren egoera berrietara egokitzea, eta horretarako, norberaren lanbide inguruneari dagozkion ezagutza zientifiko, tekniko eta teknologikoak eguneratuta edukitzea, prestakuntza eta bizitzan zehar eskura dauden ikaskuntza-baliabideak kudeatzea, eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea.

14) Egoerak, arazoak edo gorabeherak ebaztea, eta horretarako ekimena eta autonomia baliatzea bere eskumeneko eremuan, sormena eta berritzeko eta hobetzeko gogoa erakutsiz, bai bere lanean bai taldeko kideenean.

15) Lan-taldeak antolatu eta koordinatzea, arduraz, eta lanaren garapena gainbegiratzea, harreman errazak mantenduz, lidergoa norberaren gain hartuz eta taldeko gatazketan konponbideak emanez.

16) Lankideekin, nagusiekin, bezeroekin eta bere ardurapeko pertsonekin komunikatzea. Horretarako komunikazio bide eraginkorrak erabiltzea, informazio edo ezagutza egokiak transmititzea, eta bere lanaren esparruan esku hartzen duten pertsonen autonomia eta gaitasuna errespetatzea.

17) Norberaren lana zein taldearena egitean ingurune seguruak sortzea. Horretarako, laneko eta ingurumeneko arriskuen prebentziorako prozedurak gainbegiratu eta aplikatzea, araudiak ezartzen duenaren eta enpresaren helburuen arabera.

18) Produkzio-prozesuen edo zerbitzuak emateko prozesuen barnean dauden lanbide-jardueretan kalitatearen kudeaketari, irisgarritasun unibertsalari eta «guztientzako diseinuari» erantzuteko prozedurak gainbegiratu eta aplikatzea.

19) Enpresa txiki baten sorrera eta funtzionamendurako oinarrizko kudeaketa egitea eta lanbide-jardueran ekimena izatea, gizarte erantzukizun senarekin.

20) Jarduera profesionaletik ondorioztatzen diren eskubideak gauzatzea eta betebeharrak betetzea, indarra duen legerian ezarritakoarekin bat etorriz, eta bizitza ekonomiko, sozial eta kulturalean aktiboki parte hartzea.

B) Produkzio sistema

a) Lanbide eta lan ingurunea.

Titulu hau lortzen duten pertsonek beren jarduera, besteren kontura zein norberaren kontura, edozein tamainatako (handia, ertaina nahiz txikia) eta esparru hauetako enpresa publiko edo pribatuen kudeaketa arloan egiten dute lan: baso-kudeaketa, ehiza- eta arrain-kudeaketa, baso-mintegien kudeaketa, ingurumen hezkuntzako planen garapena, gizarte eta natur ingurunean informatzeko, komunikatzeko, prestatzeko eta interpretatzeko lanak eta lagun egiteko eta gidatzeko jarduerak, eta natur ingurunearen eta haren baliabideen kontrola eta zaintza. Baso-suteak itzaltzeko zerbitzuetan ere egiten du lan, administrazio publikoen mendeko langile gisa. Halaber, trebakuntza jaso du tratamendu pestizidak indarreko araudiak arautzen duen jardueraren arabera antolatzeko, kontrolatzeko eta egiteko.

Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:

-Basoberritze-enpresetako arduraduna.

-Basoen hidrologia zuzentzeko lanak eta baso-inbentariokoak egiten dituzten enpresetako arduraduna.

-Baso-tratamenduak egiten dituzten enpresetako arduraduna.

-Baso-suteen prebentziorako eta itzalketarako unitateen koordinatzailea.

-Baso-suteen prebentziorako eta itzalketarako unitateko burua.

-Baso-suteen zaintzaileen koordinatzailea.

-Basoko izurrien eta gaixotasunen aurka borrokatzeko lanak egiten dituzten enpresetako arduraduna.

-Oihanbideak eraikitzeko eta mantentzeko lanak egiten dituzten enpresetako arduraduna.

-Basoberritze-lanetako, baso-tratamenduetako eta basoko izurrien eta gaixotasunen aurkako tratamenduetako bere konturako langile kualifikatua.

-Topografia-lanetako praktikoa.

-Baso-arduraduna edo langileburua.

-Baso-aprobetxamenduetako enpresetako arduraduna.

-Mintegietako arduraduna, oro har.

-Landareak mintegian ugaltzeko lanen arduraduna.

-Haziak eta fruituak altueran biltzeko lanen arduraduna.

-Habitat urtar kontinentalaren eta ehiza-espezieen habitataren jarraipena asmatzeko, planifikatzeko eta egiteko laguntza teknikoko jardueren arduraduna.

-Ehiza-espezieak, arrainak eta karramarroak birpopulatzeko lanen arduraduna.

-Habitat urtar kontinentala eta ehiza-espezieena egokitzeko lanen arduraduna.

-Natur parkeko, administrazioaren ehiza-erreserbako eta administrazioaren zein unibertsitateen / ikerkuntza-zentroen esparru publikoko arduraduna.

-Harrapariak edo espezie inbaditzaileak legez kontrolatzeko jardueretan espezializatutako langilea.

-Ehiza-kudeatzailea.

-Landa zaintzeko lanen koordinatzailea.

-Ehiza- eta arrain-turismoko enpresetako arduraduna .

-Baso-agentea edo antzekoa.

-Naturguneen zaintzailea.

-Ingurumen-hezitzailea.

-Naturako monitorea.

b) Nafarroako lurraldearen testuingurua.

Gauza jakina da Nafarroan balio ekologiko handiko ondare naturala dagoela, berezia eta askotarikoa, ingurumen kalitateko adierazle erabiltzeko modukoa eta Nafarroa markarekin lotura estu-estua duen eslogan bat.

Lurraldea, bere kokapena geografikoari eta ezaugarri fisikoei esker (geomorfologia, orografia, litologia, edafologia, klimatologia), egoera aproposean dago bertan hainbat natur eremu ager, elkar eta igaro daitezen. Izan ere, Nafarroa Europar Batasuneko sei eskualde biogeografikoetatik hirutan da parte: Alpetar-Piriniarra, Atlantiko-Kantauriarra eta Mediterraneotarra.

Prozesu natural horien garapenari eragiten dio mendeetako giza presentziak, ingurunearen okupazio eta erabileraren bidez, formazio natural eta erdinaturalen tipologia eta banaketa sortuz. Formazio horien espazio-adierazpena eta zentzumen-pertzepzioa honako paisaia hauetan azaltzen dira: baso-ingurunea nagusi den horiek, nekazaritzakoak eta ur ingurunearen berezkoak.

Baso-lurralde zuhaiztuna Nafarroako lurraldearen (hamar miloi hektareetatik gorakoa) %45 da gutxi gorabehera. Adituen arabera, 40-50 baso mota ezberdinak daude. Horietatik, pagadiak dira hedatuenak (120.000 hektareetatik gora) eta ospetsuenak, ezbairik gabe. Hostozabalen artean, aurrekoari hariztiak, karraskadiak-artadiak eta nahasketak jarraitzen diote, alde nabarmenez. Koniferoen artean, baso-pinua nagusi da, 60.000 hektareetatik gorako azalerarekin. Horretaz aparte, honako hauen presentzia nabarmendu behar da: Pinus uncinata, P. halepensis, P. nigra edo P. radiata espezieetako pinudiak, izeidiak eta bestelako erretxinadunak. Hostozabal-koniferoetako baso mistoek osatzen dute banaketa.

Zuhaitzik gabeko mendia foru lurraldearen %12 da. Nagusiki sastrakadiak eta larrediak dituzten eremu horiek abeltzaintza helburuekin erabili eta erabiltzen dira, eta, gehienetan, fase klimatikoen segidaren etapa serialak dira.

Laborantza-lurrek Nafarroako azalera osoaren %42 okupatzen dute. Azalera horren zati handi batean, interes ekologikoko elementu, komunitate eta prozesu naturalak bizirik dituzten agrosistemak osatu dira, helburu nagusia nekazaritza-produkzioa bada ere.

Ur ingurunea ere nabarmendu behar da. Foru geografian ibaiek 7.450 kilometro zeharkatzen dituzte. Ibaiak bi isurialdetakoak dira (kantauriarra eta mediterraneotarra), hainbat ibai-erregimenetakoak eta hainbat arrain-eremutakoak. Emari eta ibilguen ondoan, bizirik dirauten galeria-baso estu urriek, makaldiek eta laborantzako ibarrek ibai-sistemak osatzen dituzte eta ordezkaezinak dira korridore ekologiko gisa. Idoiek, urmaelek, nolabaiteko naturalizazio-mailako urtegi batzuek eta beste hezegune batzuek, oro har txikiak izan eta osotara azalera urria okupatu arren, haiek ere interesa dute, habitatzat duten balioagatik eta euren kokapen geografiko estrategikoagatik. Gure lurpeko ingurunean identifikatu diren hamar unitate hidrogeologikoak, haiek biltzen dituzten akuiferoekin batera, ur baliabide guztien %25 dira eta Nafarroako eremu eta herri asko urez hornitzen dituzte.

Habitat naturalak eta basa fauna eta flora zaintzeari buruzko 1992/43/EB Zuzentarauaren arabera, Europar Batasunaren intereseko habitatak dira desagertzeko zorian daudenak, banaketa eremu murritza dutenak, arrazoi natural edo antropikoengatik, edo Europar Batasunak dituen eskualde biogeografikoen adibide garrantzitsuak direnak. Zuzentarau horren 1. eranskinean intereseko 197 habitat zerrendatzen dira. Bada, Nafarroan horietatik 54 identifikatu dira, guztien %27 eta Espainiakoen %41, gutxi gorabehera.

Nafarroako flora-katalogoak komunitate honetan 2.652 landare baskular (iratzeak eta landare loredunak) daudela adierazten du, Espainian osotara erroldaturik daudenen %33 eta Europar Batasunean erroldaturik daudenen %20. Basa faunari dagokionez, foru lurraldean bizi ohi diren 381 espezie ornodun daude, Nafarroako baso fauna ornodunaren erregistroaren arabera. Kopuru hori Espainiakoen %60 da eta Europar Batasunekoen %39.

Datu horiek oinarri, aipagarria da gure 10.400 km²-ko lurraldean, hau da, Estatu osoaren %2 baino gehixeago eta Europa osoaren %0,3 baino gehixeago, hain altuak izatea dibertsitate-indizeak habitaten eta espezieen aldetik . Horregatik, aurreratzen ahal da Nafarroako natur ondarea dela Europako panoramaren kasu interesgarri eta erakargarrienetariko bat, biodibertsitateari dagokionez.

Gure natur inguruneak osotara eta biodibertsitatearen aldetik dituen balio horiek, bere funtzionamenduak sortzen dituen kanpo-efektu positiboek, berak sortzen dituen hainbat motatako baliabideek eta berari lotuta dauden kultur eta gizarte balioek babes-prozesu eta -tresnak gararazi eta aplikarazi dituzte, Europako, Estatuko eta Foru Komunitateko esparruetan. Aplikazio orokorragoen artean, honako hauek nabarmentzen ahal dira: natur ondarearen eta biodibertsitatearen gaineko ezagutzaren sustapena; natur ingurunea planifikatzeko eta antolatzeko tresnak; ingurumen baimenen (eragina, integratua, ukipenak, sailkatua...) bidezko prebentzioa; ur, baso, abere eta arkeologia jabari publikoen babesa; nekazaritza eta ingurumen arloko neurri eta jardunbide egokiak; ingurumenaren ikuskapena eta zaintza; eta diziplina araubidea, salaketak eta zehapen prozedurak.

Nafarroako Oihan Ondarea Babestu eta Garatzeari buruzko 13/1990 Foru Legearen bidez, printzipioak finkatzen dira eta mendien kudeaketa bideratzen da haren baldintza ekologikoak kontserbatu eta hobetze aldera. Horretarako, kudeaketari jarraibideak eta metodologiak ematen dizkio, hala nola: onura publikoko mendien eta mendi babesleen deklarazioa; titulartasun publikoaren defentsarako prozedurak; baso azaleraren galerari eta erabilera-aldaketari aurre egiteko prebentzioak; proiektu eta plan teknikoen bidezko mendien antolakuntza; izurriak eta eritasunak, higadura, suteak eta bestelako gaitzak prebenitu eta kontrolatzeko neurriak eta jarduketak; eta basoen birsortze eta berritzeetarako jarraibideak eta tratamenduak.

Nafarroa bezalako trantsizio-eremu txikietan biodibertsitateko balio handiak izatearen ondorio bat da bertako komunitate eta populazio asko hauskorrak izatea, eraginak indargetzeko ahalmen urrikoak, eta, hortaz, oso ahulak kokatzen diren ingurunearen aldaketen aurrean. Horregatik, ohikoa da eraketa eta espezie horiek babes-araubide bereziak izatea.

Horietako bat da naturgune babestua deklaratzea eta horiek kudeaketa planen bidez kontserbatzea. Nafarroan naturgune babestuen sare bat dago, sendotua eta berritze fase betean. 1989tik 120tik gorako naturgune babestu deklaratu dira, figura klasikoen bidez: erreserbak, lekuneak, monumentuak, aisiarako eremuak, paisaiak edo parke naturalak. Gure lurraldeko %8ri ukitzen diote, eta haiei Natura 2000 Sareko naturguneak gehitu zaizkie azken urteetan. Sarean 42 leku daude, barnean Europar Batasunaren intereseko habitatak eta lekuak hartzen dituztenak, eta sarean sartzea proposatu zitzaion Europako Batzordeari. Europak dagoeneko balioztatu du proposamena eta lekuak zainketa bereziko eremu deklaratu eta dagokien kudeaketa-planez hornitzen ari dira. Horietako hamarrek prozesu osoa bete dute. Multzoa 250.000 hektareatatik hedatzen da eta hasierako saria hobesten du, ordezkagarritasunari, tamainari eta, esperokoa da, kudeaketari dagokienez.

Modu berean, ezaguna da flora eta faunako taxon batzuei ematen zaien babes-estatusa. Nafarroako Espezie Mehatxatuen Katalogoetan 50 landare espezie eta 120tik gorako animalia espezie daude, hainbat kategoriatan. Estatu mailako babes bereziko araubideko espezieen zerrenda eta espezie mehatxatuen katalogoa onetsi da berriki eta, horri esker, Nafarroako flora eta faunako taxonen kategorizazioa eguneratuko da eta espezieak berreskuratu eta kontserbatzeko planak eta estrategiak espezie gehiagorako gauzatuko dira.

Ondare natural horrek sortzen dituen askotariko baliabideen aprobetxamenduek, ohikoek nahiz berriek, errenta zuzenak eta zeharkakoak ematen ahal dizkie landa eremuetako herriei eta biztanleei eta mantendu eta sustatzen ahal dira kontserbazio eta biodibertsitatearekin bateragarriak badira. Bateragarritasun hori lortze aldera, administrazio eskudunaren interbentzio- eta baimen-prozeduren mende jartzen dira.

Aurrekoaz gain, kasu guztietan aprobetxamendu horiek iraunkortasun irizpideei eutsi behar diete, hots, euren erauzte- edo erabilera-mailek edo erritmoek produktibitatearekin bat etorri behar dute eta baliabidearen iraupena ez dute arriskuan jarriko, ez eta hurrengo belaunaldiei baliabidearen aukerak murriztuko ere. Iraunkortasun hori bermatzeko, hainbat sistema abian jarri dira.

Horietako bat baso-ziurtapena da, honako helburu hauek dituena: mendietako kudeaketa ikuspuntu guztietatik (ekonomikoa, ingurumenekoa eta soziala) iraunkorra dela ziurtatzea eta eskuratutako produktuak iraunkortasun hori betetzen dutela bermatzea azken kontsumitzaileari. Gaur egun aplikatzen ari diren ziurtapen sistema nagusiak PEFC eta FSC dira. Lehen sistemaren bidez, Nafarroan 235.000 hektarea baino gehiago ziurtatu dira.

Bestelako aprobetxamenduen kasuan (larreak; fruituen, zizen eta onddoen bilketa; ehiza eta arrantza), antolamendu-planak aplikatzearen bidez ziurtatzen da iraunkortasuna. Plan horiek, azterlan teknikoen bidez abeltzaintzako kargak ezartzen dituzte, bai eta baliabidearen hasierako egoerarako, denboraren araberako produkziorako eta hobetzeko aukeretarako egokiak diren uzta-kopuruak edo gehieneko harrapaketak.

Natur ingurunearen erabilera publikoak, bere bi alderdietan, hots, aisialdikoa-turistikoa eta ingurumen hezkuntzakoa, lurralde hedapena eta jendarteko gorakada izan ditu. Horregatik, komenigarria da antolamendu egokia ezartzea, naturgune bakoitzaren kontserbazio-helburuekin bat egiten duten jardueren plan eta programen bidez.

Testuinguru horretan, kudeatzeko neurri, jarduera eta lanak landan edo mendian aplikatzen direnak Basoa eta natur ingurunea kudeatzeko goi mailako teknikari tituluaren curriculum honetan deskribaturiko gaitasun eta kualifikazioa dituzten profesionalek badira, hobeto egokituko dira Nafarroako natur ondare eta biodibertsitatearen ezaugarrietara eta horiek kontserbatzeko eta iraunkorki erabiltzeko beharretara.

c) Prospektiba.

Gaurko gizartean natur ondarea eta biodibertsitatea kontserbatzeari buruzko arazoekiko kezka biziki handiagotu da. Alderdi horien artean honako hauek nabarmendu beharra dago: ingurumen arazoen globalizazioa, klima-aldaketaren ondorioak, natur baliabideen gaineko presioa, baliabide horien ahitzea, basa flora eta faunako espezie batzuen desagerpena eta intereseko naturguneen andeatzea. Aurrekoak naturguneen babesa garrantzitsuagoa bihurtzen du, natur ondarea eta biodibertsitatea iraunkorki erabiltzeko, hobetzeko eta lehengoratzeko oinarrizko tresna eratuz. Zentzu horretan, eta 2008ko datuei jarraikiz, naturgune babestuen azalera Espainiako osoaren 11,63% zen gutxi gorabehera. Horregatik guztiagatik bidezkoa da sektore horretan profesional tituludunak agertzea.

Halaber, adierazi behar da Espainiako basoen azalera Estatuko lurraldearen erdia baino gehiago dela. Baso ustiagarrien azalera nabarmendu behar da bereziki.

Espainiako azken bi baso-inbentarioak erkatzen badira, agerian da zuhaitz eremuak hobetu direla, kuantitatiboki eta kualitatiboki, eta honako hauek handitu direla: biodibertsitatea, baso-lanak, basoberritzeak, suteen prebentzioa eta zuraren hobekuntza.

Horrez gain, baso-sektorea landa-enpleguaren sorgune bat da, landa despopulatzea eta abandonatzea ekidinez, eta aberastasuna sortzen eta biodibertsitatea babesten laguntzen du, natur ingurunea suspertuz. Hortaz, ehiza- eta arrain-jarduerak iraunkortasun ekologikoa eta bideragarritasun ekonomia behar ditu oinarri, hots, ustiatzen den populazioa eta bere ekosistema epe luzerako mantentzea eta landa eremuan aberastasuna eta enplegua sortzea. Soilik baliabide horien kudeaketa egokiak lortzen ahal ditu helburu hauek.

Sektoreko berrikuntzak honako hauek dira: biomasa erregai gisa produzitzea; makineria, erremintak eta ekipamendua teknologikoki hobetzea eta informazioaren teknologia berriak erabiltzea.

Gaur egun, ingurumen arazoekiko kezkak eragin du administrazioek populazioa kontzientziatzeko baliabide den ingurumen hezkuntzarako ekimenei laguntza eman diezaieten. Horrela landa eremuetan enpresa txikiak sortu dira, eremuko jendea kontratatzea ahalbidetzen dutenak. Ildo horretatik, naturgune babestuen sareak aisialdirako, denbora librerako eta turismo aktiborako eskaintza interesgarria sortu du, ingurunea ezagutu eta interpretatzen duten langile kualifikatuak behar dituena.

2. ERANSKINA

Curriculuma

A) Heziketa zikloaren helburu orokorrak

a) Basozaintzako proiektuak aztertzea eta haien kapituluetariko bakoitza interpretatzea, egin behar diren lanak zehazteko.

b) Neurtzeko tresnen eta aparatuen maneiua deskribatzea, eta dokumentazio teknikoa erabiltzea, eragiketa topografikoak egiteko.

c) Erreminta eta makinen erabilera deskribatzea, haiek egingo den eragiketarekin erlazionatzea eta ezarritako prozedurak eta kalitate- eta segurtasun-protokoloak zuzentzea eta aplikatzea, altuerako lanak egiteko.

d) Basoberritzeko eta basoen hidrologia zuzentzeko lanetan eragiketak, baliabide teknikoak eta giza baliabideak identifikatzea eta hautatzea, eta haiek programatzeko eta kontrolatzeko egokitasuna baloratzea.

e) Baso-masen egitura eta hazkundeak aztertzea, eta bitarteko eta datu teknikoak erabiltzea baso-tratamenduak programatzeko.

f) Inguruneko baliabideak baloratzea, eta basozaintzako produktuen aprobetxamendurako ahalmena aztertzea.

g) Neurtzeko ekipamendua eta materialak maneiatzea, inbentario-lanak antolatzeko eta egiteko ezarritako protokoloei jarraikiz.

h) Ingurunea eta landare- eta animalia-espezieen populazioak aztertzea, inbentario prozedurak aplikatuta, habitata hobetzeko jarduketak programatzeko.

i) Produkzio-faktoreak aztertzea, informazio teknikoa kontsultatuta, mintegiko hazi eta landareen produkzioa programatzeko.

j) Arrisku-faktoreen gainean jardutea, eta baso-suteak kontrolatzeko eta itzaltzeko duten eragina baloratzea.

k) Kontrol-metodoak hautatzea eta aplikatzea, detektatutako agenteak eta sintomak aztertuta, landareen eta instalazioen osasun egoera egiaztatzeko.

l) Jarduketak gainbegiratzea eta indarreko legeria interpretatzea, natur ingurunea kontrolatzeko eta babesteko.

m) Sektoreko bilakaera zientifikoarekin, teknologikoarekin eta antolakuntzakoarekin eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiekin erlazioa duten ikasteko aukerak eta baliabideak aztertzea eta erabiltzea, eguneratzeko espirituari eusteko eta lan-egoera eta egoera pertsonal berrietara egokitzeko.

n) Sormena eta berrikuntzako izpiritua garatzea, lanaren eta norberaren bizitzaren prozesuetan eta antolamenduan agertzen diren erronkei erantzuteko.

ñ) Erabakiak arrazoituta hartzea eta, horretarako, inplikatutako aldagaiak aztertzea, hainbat esparrutako jakintzak integratzea eta arriskuak eta erabaki okerrak hartzeko aukera onartzea, askotariko egoerei, arazoei edo gorabeherei aurre egiteko eta horiek konpontzeko.

o) Talde-laneko testuinguruetan lider izateko, motibatzeko, gainbegiratzeko eta komunikatzeko teknikak garatzea, lan-taldeen antolamendua eta koordinazioa errazteko.

p) Komunikatzeko estrategiak eta teknikak aplikatzea, transmitituko diren edukietara, xedera eta hartzaileen ezaugarrietara egokituta, komunikazio-prozesuetan eraginkortasuna ziurtatzeko.

q) Laneko arriskuen prebentzioko eta ingurumen-babeseko egoerak ebaluatzea, norberaren eta taldearen prebentziorako neurriak proposatuz eta aplikatuz, lan prozesuetan aplikatzekoa den araudiaren arabera, betiere ingurune seguruak bermatzeko.

r) Irisgarritasun unibertsalari eta guztiontzako diseinuari erantzuteko beharrezko lanbide ekintzak identifikatzea eta proposatzea.

s) Kalitate-parametroak identifikatzea eta aplikatzea ikaskuntza-prozesuan egindako lanetan eta jardueretan, ebaluazioaren eta kalitatearen kultura baloratzeko, kalitatea kudeatzeko prozedurak gainbegiratzeko eta hobetzeko gai izanik.

t) Ekimenerako kulturarekin, enpresakoarekin eta ekimen profesionalekoarekin erlazionatutako prozedurak erabiltzea, enpresa txiki baten oinarrizko kudeaketa egiteko edo lan bati ekiteko.

u) Baldintza sozialak eta lanekoak arautzen dituen lege-esparrua kontuan izanda, gizarteko agente aktibo gisa dituen eskubideak eta betebeharrak zein diren jakitea, herritar demokratiko gisa parte hartzeko.

B) Lanbide moduluak

a) Izena, iraupena eta sekuentziazioa

Basoa eta natur ingurunea kudeatzeko goi mailako teknikariaren curriculumeko lanbide moduluen zerrenda ematen da jarraian, izena, iraupena eta denbora banaketa zehazturik.

KODEA

IZENA

ORDUAK

GUZTIRA

ASTEKO

IRAKASTORDUAK

IKASMAILA

0690

Botanika agronomikoa

100

3

1.

0692

Fitopatologia

100

3

1.

0693

Nekazaritzako topografia

100

3

1.

0694

Nekazaritzako eta basozaintzako makineria eta instalazioak

200

6

1.

0811

Baso-mintegiaren kudeaketa eta antolamendua

120

4

1.

0812

Ehizaren kudeaketa

100

3

1.

0813

Arrantza kontinentalaren kudeaketa

60

2

1.

NA01(1)

Ingelesa I

60

2

1.

0814(2)

0814a Mendien kudeaketa I

120

4

1.

0814b Mendien kudeaketa II

90

4

2.

0790

Ingurumen-hezkuntzako teknikak

70

3

2.

0810

Baso-inguruneko aprobetxamenduen kudeaketa

150

7

2.

0815

Natur ingurunearen kontserbazioaren kudeaketa

150

7

2.

0816

Baso-suteen kontrako defentsa

70

3

2.

0818

Lanerako prestakuntza eta orientabideak

70

3

2.

0819

Enpresa eta ekimen sortzailea

70

3

2.

0817

Basoa kudeatzeko eta ingurunea kontserbatzeko proiektua

30

Enpresaren ordutegian

2.

0820

Lantokiko prestakuntza

340

Enpresaren ordutegian

2.

(1) Nahitaezko modulua Nafarroako Foru Komunitatean.

(2) Pedagogia eta antolamendu arrazoiengatik, 0814 modulua (Mendien kudeaketa) bi prestakuntza multzotan zatituta dago, kurtso banatan.

b) Lanbide moduluen garapena

Lanbide modulua: Botanika agronomikoa.

Kodea: 0690.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 6.

Iraupena: 100 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Landareen ezaugarri nagusiak identifikatzen ditu, euren morfologia, biologia eta fisiologia bereiziz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Landareen garrantzia zehaztu du.

b) Ezaugarri nagusiak zehaztu ditu eta landareen dibertsitatea baloratu du.

c) Landareen organoak bereizi ditu.

d) Landareen ugalketa prozesuak identifikatu ditu.

e) Fruitu eta hazien motak bereizi ditu.

f) Landareen polinizazio eta dispertsio prozesuak ezaugarritu ditu.

g) Landareen prozesu fisiologiko nagusiak deskribatu ditu.

h) Landareen eboluzio-mekanismoak definitu ditu eta haien jatorriarekin erlazionatu ditu.

2. Osagai eta prozesu ekologikoak aztertzen ditu, natur eta nekazaritzako inguruneetarako dituzten garrantzia nabarmenduz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ekologiaren kontzeptua, bere historia eta bere dibisioak deskribatu ditu.

b) Elementu eta sistema abiotikoen antolamendua eta funtzioa bereizi ditu.

c) Ekosistemen eta agrosistemen osaera, egitura eta funtzionamendua aztertu ditu.

d) Dibertsitate biologikoaren mailak definitu eta ezaugarritu ditu.

e) Dibertsitate biologikoaren indizeak aplikatu ditu.

f) Espainiako eta Nafarroako landare biodibertsitatea aztertu du.

g) Paisaiaren osagaiak definitu ditu, haren balorazioan duten inplikazioa aztertuz.

3. Landareak identifikatzen ditu, teknika eta metodo taxonomikoak erabilita.

Ebaluazio irizpideak:

a) Landareen izenak taxonomiarekin eta sistematikarekin erlazionatu ditu.

b) Landare-organismoen multzo nagusiak deskribatu ditu.

c) Landareen familia nagusiak ezaugarritu ditu.

d) Landareak identifikatzeko alderdi morfologiko garrantzitsuenak zehaztu ditu.

e) Landareak identifikatzeko gako sistematikoak erabili ditu.

f) Landareak identifikazio-tresnekin manipulatu ditu.

g) Bistaratzeko ekipamendu optikoa erabili du.

h) Landarea dagokion familian, generoan eta espeziean sailkatu du.

i) Botanikak natur ingurunearen kudeaketan duen zeregina bereizi du.

j) Katalogatutako espezieak eta habitatak identifikatu ditu.

k) Flora-inbentarioa erabili du landareen komunitateak aztertzeko.

l) Lorategi botanikoek kontserbazioan eta ikerkuntzan duten garrantzia azaldu du.

m) Kontserbaziorako (in situ eta ex situ) neurriak zehaztu ditu.

n) Landareak eta haien zatiak bildu ditu.

o) Landareak eta haien zatiak egokitu ditu haien kontserbaziorako.

p) Landareak kontserbatzeko berebiziko parametroak zehaztu ditu.

q) Ingurumen araudia eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu ditu.

4. Landare-espezieak geografikoki kokatzen ditu, biodibertsitatearen gaineko dokumentuak

interpretatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Biogeografiaren helburuak definitu ditu.

b) Landareen banaketa-eremuak zehaztu eta sailkatu ditu.

c) Endemismoak bereiztu ditu.

d) Lurreko erreinu biogeografikoak definitu ditu.

e) Espainiako flora-probintziak identifikatu ditu.

f) Nafarroako eskualde biogeografikoak identifikatu ditu.

g) Banaketa-eremuak ekartzen dituzten faktore biotiko eta abiotikoak ezaugarritu ditu.

h) Indize eta diagrama bioklimatikoak erabili ditu.

i) Munduko bioma nagusiak deskribatu ditu.

j) Landare-espezieak eremu biogeografikoekin erlazionatu ditu.

k) Espainiako eta Nafarroako landaredi-estai nagusiak deskribatu ditu.

l) Espainiako eta Nafarroako landare formazio nagusiak deskribatu ditu.

m) Askotariko informazio-iturriak erabili ditu: katalogoak, liburu gorriak, kartografia eta biodibertsitateari buruzko datu-bankuak.

n) Flora-aberastasunaren patroi globalak eta tokikoak definitu ditu, endemismoa aztertuz.

o) Landareetarako puntu beroak eta garrantzizko eremuak aztertu ditu.

5. Hazitako landareak ezaugarritzen ditu eta, horretarako, morfologia, aprobetxamendua eta barietateak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Nekazaritzaren jatorria azaldu du.

b) Landare-espezie basatiak etxekotzeko prozesua deskribatu du.

c) Hazitako landareen jatorri diren espezie naturalak ezaugarritu ditu.

d) Hazitako landareak aprobetxamenduen arabera sailkatu ditu.

e) Nafarroan hazitako landare-espezie nagusiak bereizi ditu.

f) Nafarroan landatutako espezie nagusien ikusizko identifikazioa egin du.

g) Hazitako landare-espezieen biologia deskribatu du.

h) Landare-espeziea Nafarroan landatutako barietateekin eta patroiekin erlazionatu du.

6. Lorategiko landareak eta landare apaingarriak ezaugarritzen ditu eta, horretarako, morfologia, fisiologia eta apaindura-balioa aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lorategiko landareen eta landare apaingarrien dibertsitatea, natur ingurunea birlandatzea eta paisaia lehengoratzea deskribatu ditu.

b) Lorategiko landareak eta landare apaingarriak sailkatu ditu.

c) Lorategietan eta apainduran sarrien erabiltzen diren espezie botanikoak bereizi ditu.

d) Lorezaintzan eta paisaia lehengoratzeko lanetan erabiltzen diren espezie nagusien ikusizko identifikazioa egin du.

e) Lorezaintzako eta apaindurako espezieen apaindura-balioa balioetsi du.

f) Espezie apaingarrien forma eta tamaina baloratu ditu.

g) Espezie autoktonoen edo eskakizun ekologiko txikiko espezieen prospekzioa egin du, haiek lorezaintzan erabiltzeko.

h) Flora inbaditzaileak natur ingurunean duen zeregina aztertu du.

7. Basoko espezieen laborantza-ezaugarriak identifikatzen ditu, faktore ekologikoak eta morfologikoak aztertuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Espainiako eta Nafarroako basoko espezie nagusiak deskribatu ditu.

b) Espezie exotikoen garrantzia aztertu du.

c) Faktore ekologikoek basoko espezieen gainean dituzten eraginak aztertu ditu.

d) Basoko espezieen habitata zehaztu du.

e) Basoko espezieen estazioa ezaugarritu du.

f) Basoko espezieak tenperamentuaren eta ugalketaren arabera sailkatu ditu.

g) Basoko espezieen eitea ezaugarritu du.

h) Basoko espezieen sustrai-sistema deskribatu du.

i) Basoko espezieen hazkundea zehaztu du.

Edukiak.

Landareen ezaugarri nagusiak identifikatzea:

-Landareen garrantzia. Landareen ezaugarriak eta dibertsitatea.

-Landareen morfologia eta egitura. Sustraia, zurtoina eta hostoak.

-Landareen ugalketa. Sexu bidezko ugalketa eta sexugabeko ugalketa. Fruituaren eta haziaren egitura. Fenologia. Polinizazioa eta dispertsioa.

-Prozesu fisiologiko nagusiak. Fotosintesia eta landareen elikadura.

-Eboluzioa eta dibertsitatea. Eboluzio-mekanismoak. Espezieen jatorria.

Osagai eta prozesu ekologikoak aztertzea:

-Ekologiaren kontzeptua. Ekologiaren historia. Ekologiaren dibisioak.

-Litosfera, hidrosfera eta atmosfera. Osaera, prozesuak eta funtzioak.

-Biosfera. Osaera. Antolaketa mailak. Ekosistema, agrosistema, habitat eta nitxoaren kontzeptuak. Populazioak. Komunitateak. Dinamika eta harremanak.

-Komunitateen ekologia. Egitura fisikoa. Egitura biologikoa. Dibertsitatea eta biodibertsitatea. Dibertsitate-indizeak. Biodibertsitatearen kontserbazioa. Bioteknologia eta biodibertsitatea. Espainiako eta Nafarroako biodibertsitatea.

-Paisaiaren ekologia. Paisaiaren kontzeptua. Paisaia motak. Paisaiaren osagaiak. Paisaiaren ikusizko elementuak. Paisaiaren pertzepzioa eta analisia, eta bertan izandako eraginak. Paisaiaren kontserbazioa eta zuzenketa.

Landareak identifikatzea:

-Sistematika eta taxonomia. Landareen izenak.

-Landare-organismoen multzo nagusiak. Algak. Onddoak. Briofitoak. Hazirik gabeko landare baskularrak. Gimnospermak. Angiospermak. Familia nagusiak.

-Landareen identifikazioa. Landareak identifikatzeko gako sistematikoak. Landareak zehazteko tresnak.

-Botanika ingurunea kudeatzeko tresna gisa. Espezie katalogatuak. Habitatak. Flora-inbentarioak.

-Lorategi botanikoak. In situ kontserbazioa eta ex situ kontserbazioa.

-Herbarioa ikerketa botanikorako baliabide gisa. Bilketa. Egokitzapena. Kontserbazioa. Mantentze-lana.

-Ingurumen araudia eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.

Landare espezieen kokapen geografikoa:

-Biogeografiaren kontzeptua eta helburuak.

-Banaketa-eremuak. Eremu motak. Endemismoak.

-Lurreko erreinu biogeografikoak. Espainiako flora-probintziak. Nafarroako biogeografia.

-Bioklimatologia. Landarearen eta klimaren arteko interakzioa. Klimaren faktoreak. Klimak landareetan sortzen dituen eraginak. Bizitza-formak. Sailkapen bioklimatikoak. Indize bioklimatikoak. Diagrama bioklimatikoak. Bioma nagusiak. -Espainiako eta Nafarroako landaredi-estai nagusiak. Espainiako eta Nafarroako landare formazio nagusiak.

-Informazio-iturriak: flora-katalogoak, liburu gorriak, kartografia eta biodibertsitateari buruzko datu-bankuak.

-Flora-aberastasunaren patroi globalak eta tokikoak. Arrazoiak eta jatorria. Flora-aberastasunaren puntu beroak. Garrantzizko eremuak landareetarako.

Hazitako landareak ezaugarritzea:

-Nekazaritzaren hasiera. Landareak etxekotzeko prozesua.

-Hazitako landareen jatorria. Jatorrizko zentroak.

-Hazitako landareen aprobetxamendua. Sailkapena.

-Laborea identifikatzeko alderdi morfologiko eta fisiologiko garrantzizkoenak.

-Nafarroako familia botaniko nagusiak eta bertan landatutako espezie nagusiak.

-Hazitako landare-espezieen biologia.

-Barietateak eta patroiak. Ezaugarritzea. Lorbidea. Erabilgarritasuna.

Landare apaingarriak eta lorategiko landareak ezaugarritzea:

-Landare apaingarri eta apaindura-balioaren kontzeptuak. Jatorria. Dibertsitatea.

-Landare aipagarrien sailkapena. Flora autoktonoa eta flora aloktonoa.

-Lorezaintzan eta laborantza apaingarrian garrantzia handiena duten familia eta landare-espezieak.

-Landare apaingarriak identifikatzeko alderdi morfologiko eta fisiologiko garrantzizkoenak. Hazkundearen ezaugarriak.

-Landare apaingarrien ezaugarri ekologikoak eta biogeografikoak. Jatorria eta banaketa.

-Flora aloktonoaren jokabide inbaditzailea.

Basoko espezieen ezaugarri kulturalak identifikatzea:

-Espainiako eta Nafarroako basoko familia eta espezie nagusiak. Espezie exotikoak.

-Basoko espezieen ekologia. Faktore abiotikoak eta biotikoak. Klima, lurzorua eta espezieen arteko interakzioa.

-Habitataren kontzeptua.

-Estazioaren kontzeptua. Estazioaren kalitatea eta basoko espezietan duen eragina.

-Basoko espezieen tenperamentua. Ugalketa. Basoko espezieen birsorkuntzaren, inauste naturalaren eta morfologiaren gaineko ondorioak. Sailkapenak.

-Eitea. Definizioa eta kontzeptua.

-Basoko espezieen sustrai-sistemaren morfologia.

-Basoko espezieen hazkundea eta bizitza-luzera.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu hau oinarrizkoa da eta, hortaz, lorezaintzako, nekazaritzako eta basoko lanak planifikatu eta antolatzeko teknika nagusiak ulertzeko eta aplikatzeko oinarri teoriko eta praktiko egokia emateko beharra asetzen du.

Edukien sekuentzia zazpi multzotan antolatu da, edukien atalean adierazten den bezala. Hasieran landareak identifikatzeko behar diren ezaugarri morfologiko nagusiak oroitarazten dira, landareen prozesu fisiologiko nagusiak eskematikoki aztertuta. Ekologiaren oinarrizko printzipioei esker landareek ingurunean duten egoera ulertzen ahal da, faktore biotikoen eta faktore abiotikoen arteko harremana intuizioz antzemanez eta organismoen, ekosistemen, paisaien eta beste batzuen biodibertsitatea sortarazten duten prozesuak adieraziz. Oinarri horiekin posible da identifikatzea nekazaritzako, lorezaintzako eta basoko arloetako garrantzizko landareen familia eta espezieak. Halaber, nabarmendu da botanikaren erabilgarritasuna natur ingurunea planifikatzeko tresna gisa. Landareen jatorria biogeografiari buruzko multzoan jotzen da, beste gai osagarriak sartuz, hala nola bioklimatologia, bioma nagusiak sailkatzea eta ingurune hurbilean aplikatzea ahalbidetzen dituena. Azkenik, gainerako hiru multzoek nekazaritzako, lorezaintzako eta basoko arloetako espezie erabilgarri nagusiak ezaugarritzen dituzte, parametro biotiko eta abiotikoekin duten harremanari arreta berezia emanez.

Modulu honek zenbait jarduera teoriko eta praktiko eskatzen ditu, aldi berean garatu beharrekoak. Beste egoera batzuetan bezala, jarduera praktikoak klasean azaldutako jakintza teorikoak indartzeko egiten dira eta, beste kasu batzuetan, edukiei eta ebaluazio-irizpideei dagozkien trebetasun batzuk eskuratzeko. Beharrezkoa da inguruneko baldintzetara egokitzea, nekazaritzako, paisaiako, lorezaintzako eta basoko eremuan eragina duten ezaugarriak kontuan hartuta. Ezinbestekoa da praktiketarako finka eta irakasleentzako bitartekoak izatea, hots, landareen identifikazioa, beste jarduera batzuen artean, egiteko lorategiak eta natur eremuak. Komenigarria izanen litzateke jarduera praktikoak ikastetxetik kanpo egitea, behar den oinarrizko prestakuntza betetzeko, modulu honen helburuak eskuratzeko espazio eta denbora eskaintzen ahal dituzten beste modulu batzuen jarduerak aprobetxatuz. Horrez gain, ezinbestekoa da gela-tailerrak eta nekazaritzako laborategi bat izatea, kanpoaldean erabiltzea zaila den tresneria zehatza erabili behar duten prestakuntzako jardueretarako.

Modulu honetan proposatutako helburuak lortzeko, besteak beste, jarduera hauek egitea iradokitzen da:

-Landareen organo nagusiak identifikatzea.

-Landareak identifikatzea eta bereiztea.

-Ekosistema baten elementuak aztertzea: baso, larre eta abarren azterlana egitea.

-Dibertsitate-indizeak zehaztea.

-Hiri ingurune batean, ingurune natural batean eta ingurune natural eraldatu batean paisaia aztertzea.

-Gako dikotomikoak erabiltzea landareak sailkatzean.

-Herbario bat egitea.

-Laborategiko oinarrizko tresneria maneiatzea.

-Flora-inbentarioak interpretatzea.

-Habitatak bereiztea eta katalogatzea.

-Landare formazio nagusiak bereiztea.

-Biodibertsitateari buruzko informazio-iturri ezberdinak erabiltzea.

-Laboreak identifikatzea.

-Nekazaritzako espezie eta barietateak identifikatzea.

-Landare apaingarriak eta lorategiko landareak identifikatzea.

-Landare inbaditzaileak identifikatzea.

-Basoko espezieak, espezie autoktonoak eta espezie exotikoak identifikatzea.

-Laneko arriskuen prebentzioko eta ingurumenaren babeseko planetan ezarritako arauak betetzea.

Botanika agronomikoa modulua zeharkakoa da. Bertan, gainerako moduluetarako beharrezkoak diren oinarrizko jakintzak ematen dira, landareen biologiaren funtsezko printzipioak eta ingurune naturalean eta ingurune eraldatuan printzipio horien aplikazioak ezartzen dira. Horregatik, hainbat jarduera teoriko eta praktiko elkarren osagarri dira eta irakasleen koordinazioa eskatzen dute, modulu ezberdinetako edukiei dagokienez.

Lanbide modulua: Fitopatologia.

Kodea: 0692.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 7.

Iraunaldia: 100 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Hazitako landareen, basoko landaketen eta basoen etsaiak identifikatzen ditu eta kontrol sistemen bilakaerarekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kalteen sorburua zehaztu du.

b) Izurriak, gaixotasunak eta landaredi espontaneo gaiztoa kontrolatzeko sistemak identifikatu ditu.

c) Parasitoek egiten duten kaltearen eta bestelako kalteen arteko desberdintasunak deskribatu ditu.

d) Landareen izurriak, gaixotasunak eta landaredi espontaneo gaiztoa kontrolatzeko estrategia nagusiak bereizi ditu.

e) Nafarroako laboreen, basoko landaketen eta basoen istripu, izurri eta gaixotasun nagusiak identifikatu ditu.

2. Landareetan eragina duten agente onuragarriak eta gaixotasunak eta kalteak eragiten dituztenak zehazten ditu eta prebentzio- eta kontrol-metodoak proposatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Agente onuragarriak eta gaixotasun eta kalteak eragiten dituztenak sailkatu ditu.

b) Eritasunaren eta transmisioaren kontzeptuak definitu ditu.

c) Agente biotiko nagusiak deskribatu ditu: bakterioak, birusak, fitoplasmak, espiroplasmak eta onddoak.

d) Agente onuragarrietan eta gaixotasunak sortzen dituztenetan eragina duten ingurumeneko baldintzak deskribatu ditu.

e) Gaixotasunak transmititzeko modua baloratu du.

f) Bakterioek, birusek eta onddoek sortutako gaixotasunen sintomak eta kalteak deskribatu ditu.

g) Landareen gaixotasun nagusiak bereizi ditu.

h) Bakterioek, birusek eta onddoek sortutako gaixotasunak kontrolatzeko eta prebenitzeko sistema nagusiak deskribatu ditu.

i) Laginak biltzeko metodoa eta laginak laborategira eramateko protokoloa deskribatu ditu, emaitzak interpretatuz.

3. Landareentzat zein animalia diren kaltegarriak eta zein onuragarriak zehazten du, ezaugarri biologikoak landareen gaineko ondorioekin erlazionatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Izaki bizidun kaltegarriak eta onuragarriak sailkapen orokor batean kokatu ditu.

b) Izurriaren kontzeptua definitu du.

c) Laboreetan izurriak sortzen dituzten ornogabe, hegazti eta ugaztun esanguratsuenen ezaugarri morfologikoak identifikatu ditu.

d) Sartu den fauna kaltegarri, onuragarri eta inbaditzailearen fisiologia, biologia, sintomak eta kalteak deskribatu ditu.

e) Landareentzat kaltegarriak eta onuragarriak diren intsektu, nematodo eta akaroen familiak, ordenak, generoak eta espezieak zehaztu ditu.

f) Nematodoek, akaroek eta intsektuek laboreetan, basoko landaketen eta basoetan sortzen dituzten izurri garrantzitsuenak identifikatu ditu.

g) Kaltegarriak diren nematodoak, akaroak, intsektuak, ornogabeak, hegaztiak eta ugaztunak kontrolatzeko eta prebenitzeko metodoak deskribatu ditu.

h) Ekosistema naturaletan eta eraldatuetan sartutako fauna inbaditzailearen garrantzia azpimarratu du.

i) Sartu den fauna inbaditzailearen kudeaketa aztertu du, kasu zehatz ezagunetan aplikatuz.

4. Landaredi espontaneo gaiztoa, landare parasitoak eta landare inbaditzaileak ezaugarritzen ditu, espezie nagusiak deskribatzen ditu eta prebentzio- eta kontrol-metodoak proposatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Landaredi espontaneo gaiztoa, landare parasitoak eta landare inbaditzaileak definitu eta sailkatu ditu.

b) Landaredi espontaneo gaiztoaren, landare parasitoen eta landare inbaditzaileen ezaugarri biologikoak eta dispertsio-formak deskribatu ditu.

c) Landaredi espontaneo gaiztoak, landare parasitoek eta landare inbaditzaileek eragindako kalteak identifikatu ditu.

d) Landaredi espontaneo gaiztoa, landare parasitoak eta landare inbaditzaileak prebenitzeko eta kontrolatzeko sistemak baloratu ditu.

e) Landaredi espontaneo gaiztoak, landare parasitoak eta landare inbaditzaileak labore nagusiekin eta basoko landaketekin egindako elkartzea identifikatu du.

f) Landare inbaditzaileek ekosistema natural eta eraldatuetarako ekonomia eta ekologia aldeetatik duten garrantzia aztertu du.

5. Landareen osasun egoera zehazten du, jasotako informazioa baloratuz, ezarri den protokoloaren arabera.

Ebaluazio irizpideak:

a) Tokian bertan seinalatutako laginketa unitateak identifikatu ditu eta lurzatiaren plano edo krokis batera eraman ditu.

b) Laginak hartzeko eta kontaketak egiteko ibilbide onenak ezarri ditu.

c) Harrapaketarako eta kontaketarako metodoak planifikatu ditu.

d) Lurzatietako planetan eta landareetan kontrol-puntuak ezarri ditu.

e) Izurri eta gaixotasunen presentzia ebaluatzeko sistemak deskribatu ditu. Sistema horietan oinarrituta, haiek kontrolatu beharra dagoen edo ez ondorioztatzen da.

f) Kontaketak eta lagin hartzeak egin ditu, ezarritako teknika eta bitartekoekin.

g) Patologia ezezagunen laginak hartu ditu laborategira bidaltzeko, ezarritako protokoloari jarraiki.

h) Kaltegarriak edo onuragarriak izaten ahal diren populazioen kontaketen emaitzak interpretatu ditu.

i) Detekzio- eta kontrol-prozedurak ezarritako protokoloari jarraikiz aplikatu direla gainbegiratu du.

j) Tolerantzia-mailak eta tratamendu-atalaseak interpretatu ditu, Nafarroako laboreen erreferentzia-balioekin konparatuta.

k) Erabakiak hartu ditu.

l) Dagoen fauna lagungarria kuantifikatu du.

m) Nafarroako prebentziozko oharren sistemaren esanahia deskribatu du.

n) Nafarroako prebentziozko oharren sistematik arreta egiten zaien laboreen sailkapena egin du eta haiek ebaluatzeko metodorik egokienak identifikatu ditu.

o) Koarentenako izurriak zer diren deskribatu du, eta nabarmendu egin ditu, dagoen araudiari erreparatuz.

p) Pasaporte fitosanitarioak izurrien eta gaixotasunen aurkako borrokan duen garrantzia aztertu du.

q) Ingurumen araudia, produkzio integratuari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu ditu.

6. Kontrol fitosanitarioa programatu du eta, horretarako, jarduteko metodoak, teknikak eta protokoloak aztertu ditu, bai eta inguruneko ezaugarriak ere.

Ebaluazio irizpideak:

a) Fauna kaltegarriaren, gaixotasunen, fisiopatien eta landaredi espontaneo gaiztoaren gaineko kontrol fitosanitariorako metodoak sailkatu ditu.

b) Kontrol fitosanitariorako metodoak zerrendatu eta deskribatu ditu.

c) Borroka integratuan kontuan hartu beharreko faktoreak baloratu ditu.

d) Produkzio integratuaren oinarriak identifikatu ditu.

e) Produkzio integratua baloratu du, hazitako landareen, basoko landaketen eta basoen etsaien aurkako borrokarako sistema gisa, haren araudia interpretatuz.

f) Kontrol fitosanitarioaren programazioan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatu ditu.

g) Borroka integratuan kontrol fitosanitariorako metodoak antolatu ditu.

h) Kalte ekonomikoak murrizteko ekintzak gauzatu ditu, ingurumen kostua kontuan hartuta.

i) Ingurumen araudia, produkzio integratuari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu ditu.

7. Produktu fitosanitarioak deskribatzen ditu, produktu fitosanitarioa prestatzeko eta aplikatzeko lanak antolatu eta egiten ditu eta, horretarako, teknikak eta bitartekoak hautatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Produktu kimiko fitosanitarioaren kontzeptua definitu du eta produktu kimiko fitosanitarioen propietate orokorrak ezaugarritu ditu.

b) Formulatuen ezaugarri nagusiak bereizi ditu, haien osagaiak identifikatuz.

c) Formulatuen motak eta klaseak zerrendatu ditu.

d) Produktu fitosanitario baten ekintza-gama eta selektibitatea definitu ditu.

e) Produktu fitosanitarioen jarduteko modua azaldu du.

f) Produktu fitosanitarioen sailkapena egin du.

g) Formulatuen artean egoten ahal diren bateraezintasunak eta produktuak nahasteko aukera baloratu ditu.

h) Izurriak, gaixotasunak eta landaredi espontaneo gaiztoa kontrolatzeko produktu-multzoen ezaugarriak zerrendatu ditu.

i) Ontziak aztertu ditu, etiketak interpretatu ditu eta segurtasun-datuen fitxak kontsultatu ditu.

j) Arrisku-esaldiak eta zuhurtasun gomendioak zerrendatu ditu, ingurumen araudian, segurtasunean eta laneko arriskuen prebentzioan kokatuta.

k) Produktu fitosanitarioaren kantitatea kalkulatu du eta tratamendu-saldaren prestaketa antolatu du.

l) Kontrol fitosanitarioaren prestaketan eta aplikazioan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatu ditu.

m) Ingurumen-baldintzak eta aplikatzeko une hoberenaren hautaketa baloratu ditu.

n) Tratamendurako ekipamenduaren garbiketa, erregulazioa eta kalibrazioa egin eta gainbegiratu ditu, bai eta aplikaziorako ekipamenduaren funtzionamendua ere.

o) Produktu fitosanitarioen gaineko Europar Batasuneko araudia aztertu du, bai eta Estatuko legedirako transposizioa ere.

p) Landare Osasunari buruzko Legea gorde du, produktu fitosanitarioei egiten dien erreferentziari dagokionez.

q) Ingurumen jardunbide egokiak bete ditu, ingurumenari buruzko sentsibilizazioa barne.

r) Ingurumen araudia, produkzio integratuari buruzkoa, elikagaien segurtasunari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu ditu.

8. Produktu fitosanitarioak prestatzean eta aplikatzean babes-neurriak ezartzen ditu eta, horretarako, osasunerako arriskuak eta ingurumenaren gaineko ondorioak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kategoria toxikologikoak deskribatu ditu eta euren sinbologia interpretatu du.

b) Produktu kimiko fitosanitario baten arriskugarritasunean eragina duten faktoreak aztertu ditu.

c) Produktuak sartzeko bideak haiek sortzen dituzten ondorioen gainean duen eragina baloratu du.

d) Gizakiarentzako, florarentzako eta faunarentzako eta, oro har, ingurumenarentzako arriskuak zehaztu ditu eta arrisku horiek arintzeko neurriak proposatu ditu.

e) Intoxikazio motak ezaugarritu ditu.

f) Intoxikaziorik izan denean lehen laguntzak egin ditu.

g) Tratamenduetan parte hartzen ez duten izakiak babesteko metodoak zehaztu ditu.

h) Jardunbide fitosanitario egokia bete du.

i) Banakako babes neurriak aplikatu ditu.

j) Segurtasun errutinei buruzko protokoloa bete du.

k) Ingurumen araudia, produkzio integratuari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu ditu.

9. Produktu kimiko fitosanitario arriskutsuen hondakinak kudeatzeko lanak koordinatzen ditu,

ezarritako prozedurei jarraikiz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Produktu fitosanitarioen aplikazioaren zeharkako efektuak zerrendatu ditu.

b) Pestizida baten hondakinaren eta jalkinaren kontzeptuak definitu ditu.

c) Hondakinen etengabeko murrizketa, disipazio-kurba eta batez besteko bizitza aztertu ditu.

d) Segurtasun-epea, hondakinen gehieneko muga eta iraunkortasuna definitu ditu, hondakinei lotutako arazoak saihesteko edo murrizteko gomendioak deskribatuz.

e) Nekazaritzako enpresan sortzen diren hondakin kimiko fitosanitarioen azterlana egin du.

f) Pestiziden hondakinak eta ontziak ezabatzeko sistemak aztertu ditu eta hondakinak biltzeko edukiontzien kokapena planifikatu du.

g) Hondakin-ekoizle txikien erregistroan nahitaez izena eman beharra ebaluatu du.

h) Hondakin arriskutsuen erregistroan izena emateko dokumentazioa bete du.

i) Ontziak ezabatzeko etapak gainbegiratu ditu.

j) Pestizida arriskutsuen mugimenduen liburu ofiziala bete du.

k) Produktu fitosanitarioak aplikatzen dutenen trebakuntza mailak baloratu ditu.

l) Trazabilitatearen printzipioak gorde dira eta elikagaien eta pentsuen higienearen arloko baldintzak bete ditu.

m) Ingurumen araudia, produkzio integratuari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu ditu.

10. Produktu fitosanitarioak biltegiratzeko eta manipulatzeko lanak gainbegiratzen ditu eta, horretarako, ezarritako arauak eta protokoloak interpretatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Produktu fitosanitarioak garraiatzeko eta biltegiratzeko bete beharreko baldintzak aztertu ditu.

b) Produktu fitosanitarioak biltegiratzeko eta manipulatzeko lanetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatu ditu.

c) Produktu fitosanitarioak biltegian kokatzeko lanak gainbegiratu eta egin ditu.

d) Produktu fitosanitarioen garraio-dokumentazioa eta mugimenduen liburu ofiziala betetzeko lanak gainbegiratu eta egin ditu.

e) Produktu fitosanitarioak erretiratzean jarduteko protokoloari jarraitu dio.

f) Produktua garraiatzean eta/edo biltegiratzean istripuz isuri bada, prozedurei jarraitu die.

g) Produktu fitosanitarioak ezarritako protokoloari jarraikiz manipulatu ditu.

h) Produktu fitosanitarioak erabiltzeko araudia, eta horiek biltegiratu eta manipulatzean ingurumen araudia eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu ditu.

11. Agrosistemaren osasun-maneiua antolatu eta egiten du eta, horretarako, teknikak eta prozedurak produkzio ekologikoari buruzko araudiarekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Laboreen, baso landaketen eta basoen izurriak, gaixotasunak eta landaredi espontaneoa ekologikoki maneiatzeko proposamena egin du.

b) Txandakatzeak, elkartzeak eta polilaborantzak ezarri ditu.

c) Agrosistemaren osasun-maneiua antolatzeko eta egiteko giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatu ditu.

d) Agrosistemaren orekaren mesederako diren azpiegiturak gainbegiratu eta ezarri ditu.

e) Agrosistemaren oreka beharrezko dela agerian utzi du.

f) Agente onuragarri eta kaltegarrien populazioen habitata eta dinamika baloratu ditu.

g) Agrosisteman eragina duen landaredi espontaneoa ikuskatu eta maneiatu du.

h) Kontrol ekologikorako metodoak aplikatu eta gainbegiratu ditu.

i) Nekazaritza ekologian onartutako produktuak zerrendatu eta kontsultatu ditu.

j) Tratamendu ekologikorako protokolo bat diseinatu du.

k) Ziurtapen ekologikorako prozedurak gainbegiratu eta egin ditu.

l) Ingurumen araudia, produkzio ekologikoari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu ditu.

Edukiak.

Hazitako landareen, basoko landaketen eta basoen etsaiak identifikatzea:

-Kalteen sorburua eta kontrol sistemak.

-Parasitoek egiten duten kalteak eta bestelako kalteak.

-Landareen izurriak, gaixotasunak eta landaredi espontaneo gaiztoa kontrolatzeko estrategien bilakaera.

-Nafarroako laboreen, basoen eta basoko landaketen istripu, izurri eta gaixotasun nagusiak.

Laboreei, basoko landaketei eta basoei onurak eta gaixotasunak eragiten dizkieten agenteak zehaztea:

-Gaixotasuna. Kontzeptua. Transmisioa. Ingurumen baldintzak.

-Agente onuragarrien eta gaixotasunak eragiten dituzten agenteen sailkapena.

-Agente biotiko onuragarriak eta kaltegarriak: bakteriak, birusak eta onddoak.

-Jatorri biotikoa duten gaixotasunak: bakteriak eta birusak. Morfologia. Biologia. Transmisioa. Sintomak. Kalteak. Bakterioek eta birusek sortzen dituzten gaixotasun nagusiak. Prebentzio- eta kontrol-metodoak. Fitoplasmak eta espiroplasmak.

-Jatorri biotikoa duten gaixotasunak: onddoak. Morfologia. Biologia. Sintomak. Kalteak. Onddoek sortzen dituzten gaixotasun nagusiak. Prebentzio- eta kontrol-metodoak.

-Laborategiko laginak hartzea. Jarduteko protokoloa. Emaitzen balorazioa.

Fauna kaltegarria eta onuragarria zehaztea:

-Izaki bizidunen sailkapena.

-Izurria. Kontzeptua.

-Nematodoek eta akaroek sortutako izurriak. Identifikazioa. Sailkapena. Morfologia. Biologia. Sintomak. Kalteak. Nematodoek eta akaroek sortutako izurri nagusiak. Prebentzio- eta kontrol-metodoak.

-Intsektuek sortutako izurriak. Ezaugarri orokorrak. Identifikazioa. Morfologia. Biologia. Sintomak. Kalteak. Sailkapena. Intsektuek sortutako izurri nagusiak. Prebentzio- eta kontrol-metodoak.

-Ornogabe, hegazti eta ugaztun aipagarrienak. Sailkapena eta identifikazioa. Morfologia eta fisiologia. Nekazaritzari eta natur inguruneari eragindako kalte nagusiak. Prebentzio- eta kontrol-metodoak.

-Sartutako fauna inbaditzailea. Garrantzia. Fauna inbaditzailearen jatorria eta sarbideak. Inbasioek natur inguruneari eta nekazaritzari eragindako ondorioak. Sartutako fauna exotikoaren espezie nagusiak. Sartutako fauna exotikoaren espezieen kudeaketa. Kasu-azterketa.

-Fauna onuragarria. Organismo parasitoak eta harrapariak. Biologia. Organismo onuragarrien espezie nagusiak. Nekazaritzan eta natur ingurunean duten garrantzia. Ekosistemaren oreka.

Landaredi espontaneo gaiztoa ezaugarritzea:

-Landaredi espontaneo gaiztoaren definizioa eta sailkapena.

-Landaredi espontaneo gaiztoaren ezaugarri biologikoak. Dispertsioa.

-Landaredi espontaneo gaiztoak eragiten dituen kalteak. Prebentzio- eta kontrol-metodoak.

-Zereal-laboreen, fruitu-laboreen, nekazaritza intentsiboko laboreen, arroz-laboreen, soropilen, lorategien eta baso-mintegien landaredi espontaneo gaiztoa.

-Landare parasitoak. Definizioa. Sailkapena. Landare parasito nagusiak. Garrantzi ekonomikoa eta kontrola.

-Landare inbaditzaileak. Landare inbaditzailearen eta landare eraldatzailearen definizioa. Garrantzi ekonomikoa eta ekologikoa. Gaur egungo egoera. Kontrol-metodoak.

Landareen osasun egoera zehaztea:

-Laginketa teknikak.

-Kontaketak. Kontaketa puntuen kokapena. Laginak hartzean jarraitu beharreko ibilbideak.

-Laginak hartzea. Landarearen laginketa: kolpatze edo frappage-a, begi kontrola, Berlesse inbutua. Aireko laginketa: kolore-tranpak, harrapatzeko jakiak, erakargarri sexualak edo feromonak dituzten tranpak. Laginketa-tekniketarako gomendioak. Laginketen interpretazioa. Izurrien eta eritasunen modelizazioa.

-Tolerantzia-mailak eta tratamendu-atalaseak. Erabakiak hartzea. Nafarroako laboreetarako atalaseak.

-Prebentziozko oharren sistema Nafarroan.

-Pasaporte fitosanitarioa, izurriak eta koarentenako gaixotasunak. 58/2005 Errege Dekretua.

Kontrol fitosanitarioa programatzea:

-Kontrol fitosanitariorako metodoen definizioa eta sailkapena.

-Produkzio integratuaren garrantzia eta borroka integratuaren testuinguruan duen erlazioa. Borroka integratuaren oinarriak.

-Kontrol fitosanitarioetarako metodoak borroka integratuan: borroka mekanikoa ea fisikoa, borroka kulturala, borroka genetikoa, borroka biologikoa, borroka bioteknikoa eta kontrol kimikoa.

-Produkzio integratuari buruzko araudia. Izurrien, gaixotasunen eta landaredi espontaneo gaiztoaren kontrolean duen inplikazioa.

Produktu fitosanitarioak. Produktu fitosanitarioaren prestaketa eta aplikazioa antolatu eta egitea:

-Produktu fitosanitarioaren definizioa. Produktu fitosanitarioen ezaugarriak.

-Produktu fitosanitario baten formulazioa. Formulazio motak eta klaseak.

-Formulazio baten osagaiak. Ekintza-gama. Selektibitatea.

-Produktu fitosanitarioen jarduteko modua.

-Produktu fitosanitarioen sailkapena.

-Produktu fitosanitarioen nahasketa. Produktuen arteko interakzioa. Bateraezintasunak.

-Organismo patogenoen kontrol kimikoa: fungizidak, nematizidak eta zoruen desinfektatzaileak, akarizidak, intsektizidak eta herbizidak.

-Pestiziden ontzien etiketa.

-Produktu fitosanitarioen segurtasun-datuen fitxa.

-Arrisku-esaldiak eta zuhurtasun gomendioak.

-Produktu fitosanitarioen aplikazioa: produktuaren kantitatea kalkulatzea, aplikatu aurreko ingurumen baldintzak, une aproposa aukeratzea, salda prestaketaren etapak, giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatzea produktu fitosanitarioa prestatzean eta aplikatzean.

-Ekipamenduaren garbiketa eta erregulazioa.

-Produktu fitosanitarioen Europako erregistro bakarra. Gai aktiboei buruzko Europar Batasunaren zerrenda. Europar Batasunaren berrikuspen programa.

-Landare Osasunari buruzko Legea. Produktu fitosanitarioei buruzko araudia. Arau-hausteak eta zehapenak.

-Ingurumen jardunbide egokiak. Ingurumenari buruzko sentsibilizazioa.

Babes-neurriak ezartzea produktu fitosanitarioak prestatzean eta aplikatzean:

-Kategoria toxikologikoak. Sinbologia.

-Produktu fitosanitarioen eraginpean jartzeko baldintzak. Gai toxikoen sarbideak.

-Gizakiarentzako, faunarentzako eta florarentzako eta ingurumenarentzako arriskuak, epe labur eta ertainera. Arintzeko neurriak.

-Intoxikazio motak. Pestiziden ondoriozko intoxikazioen kausa orokorrak. Diagnosia. Lehen laguntzak.

-Tratamenduetan zuzenean parte hartzen ez duten izakien babesa. Jardunbide fitosanitario egokia

-Banakako babes neurriak. Banakako babes ekipamendua.

-Pestizidei buruzko segurtasun errutinak.

-Ingurumenari buruzko araudia laneko arriskuen prebentzioan.

Produktu kimiko fitosanitarioen hondakinen kudeaketa koordinatzea:

-Produktu fitosanitarioen zeharkako efektuak. Erresistentziak hartzea, izurri sekundarioen agerraldiak, izurrien errepikapena, trofobiosia, hondakinak eta arriskua beste organismo batzuentzat.

-Pestizida baten hondakina. Pestizida baten jalkina. Hondakinen etengabeko murrizketa. Disipazio-kurbak. Hondakinen batez besteko bizitza.

-Pestiziden hondakinen arriskua. -Hondakinen gehieneko muga. Segurtasun-epea.

-Hondakinei buruzko arazoak saihesteko gomendioak.

-Pestiziden hondakinak ezabatzea. Gordetze, Itzultze eta Berrerabiltze Sistemak. Ontzien eta erabilitako ontzien Hondakinak Kudeatzeko Sistema Integratuak. Irakuzketa hirukoitza. Ingurumenari buruzko araudia eta baimenak.

-Produktu fitosanitarioen merkaturatzea. Pestiziden establezimendu eta zerbitzuen erregistroa. Merkaturatzeko baldintzak. Dokumentazioa. Pestizida arriskutsuen Mugimenduen Liburu Ofiziala (MLO).

-Produktu fitosanitarioak aplikatzen dutenen trebakuntza mailak.

-Trazabilitatearen printzipioak. Elikagaien eta pentsuen higienearen inguruko betekizunak. APA/326/2007 Agindua.

Produktu fitosanitarioak biltegiratzeko eta manipulatzeko lanak gainbegiratzea:

-Produktu fitosanitarioen garraioaren araudi orokorra.

-Produktu fitosanitarioen manipulazioa.

-Giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatzea produktu fitosanitarioak biltegiratzean, garraiatzean eta manipulatzean.

-Produktu fitosanitarioak biltegiratzeko arauak. -Biltegiaren ezaugarri teknikoak. Baimenak eta dokumentazioa.

-Produktu kimiko fitosanitarioen garraioa.

-Produktu fitosanitarioak ustiategitik ateratzeko araudia.

-Produktu fitosanitarioak garraiatzean edota biltegiratzean istripurik izanez gero hartu beharreko neurriak.

-Produktu fitosanitarioak garraiatu, biltegiratu eta manipulatzeko araudia.

-Araudi fitosanitarioa, ingurumen araudia eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.

Agrosistemaren osasun-maneiua antolatzea eta egitea:

-Izurrien, gaixotasunen eta landaredi espontaneo gaiztoaren maneiu ekologikoa.

-Txandakatzeak, elkartzeak eta polilaborantzak.

-Agrosistemaren osasun-maneiuan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatzea eta antolatzea.

-Agrosistemaren orekaren mesederako diren azpiegiturak: heskaiak eta zerrenda loredunak. Agrosistemaren oreka mantentzea.

-Agente onuragarrien eta kaltegarrien habitata eta populazio-dinamika.

-Kontrol ekologikorako metodoak -Nekazaritza ekologikoan baimendutako produktuak. Tratamendu ekologikoa hautatzea.

-Ziurtapen ekologikoaren prozesua. Lurzati eta produktu ekologikoak ikuskatzea.

-Ingurumenari, ekologiari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honek landareen eta instalazioen osasun egoera kontrolatzeko funtzioak betetzeko behar den prestakuntza dauka. Aldi berean, behar diren kontrol-metodoak programatzen ditu, bai landare-materiala jasotzean bai landareen hazkunde-prozesu osoan, natur ingurunearekin lotutako alderdiak barne. Halaber, nekazaritzako produktuak kontrolatzea eta ikuskatzea ahalbidetzen ditu, produkzio integratuari eta ziurtapen ekologikoari buruzko araudietara egokituz, lortutako produktuen kalitatea handitze aldera. Izan ere, kalitatea da kontsumitzailea eta baliabideen produkzioan dauden eragile guztiak (nekazariak, baso-ekoizleak, etab.) babesteko oinarria.

Edukien sekuentziazioa hainbat multzotan antolatu da, dagokion atalean ezarritakoari jarraikiz. Lehengo zatian baliabideen produkzioan sartuta dauden agente onuragarriak eta kaltegarriak (laboreetarako eta natur ingurunerako) aurkeztu eta aztertzen dira. Bigarren zatian osasun egoera baloratzeko prozedurak adierazten dira. Edukien hirugarren multzoan agente kaltegarrien kontrol fitosanitariorako programazioa egitea beharrezkoa den ala ez den aztertzen da. Oinarri horiek ezarrita, produktu fitosanitarioen aplikazioaren ezaugarri nagusiak planteatzen dira, beste ordezko jarduketak berriro baloratuz, bai eta nahitaez bete beharreko araudia ere, gaur egun Europar Batasunean, Estatuan eta Autonomia Erkidegoan dauden lege-esparruetan. Beste funtsezko gaiak dira babes-neurriak, hondakin fitosanitarioen kudeaketa aproposa eta produktu fitosanitarioak garraiatu, biltegiratu eta manipulatzean izan beharreko arretak. Azkenik, nekazaritza ekologikoaren bidez baliabideak eskuratzeko jarraibideak ematen dira, laborantza-mota horren arauak planteatuz, betiere kontrol fitosanitarioaren ikuspegitik.

Modulu honetan zenbait jarduera teoriko eta praktiko jaso dira, modu osagarrian garatu behar direnak. Gehienetan, jarduera praktikoak klase teorikoetan azaldutako ezagutzen indargarri izaten dira. Beste kasu batzuetan, edukietan eta ebaluazio irizpideetan azaldutako ezagutzak eta trebeziak eskuratzeko behar den metodologia izanen dira. Komenigarria da inguruneko ezaugarrietara egokitzea, bai produkzioaren ikuspegitik bai natur baliabideen ikuspegitik. Jarduera praktiko gehienetan praktiketarako finka beharrezkoa da, proposatutako jarduerak in situ azaltzeko (produktuen prestaketa; makineriaren erregulazioa; izurriak, gaixotasunak eta lotutako landaredi gaiztoa bereiztea; atalaseak interpretatzea; etab.). Beste kasu batzuetan, beste modulu batzuen natur ingurunerako ateraldi praktikoek modulu honetako jarduerak (basoko izurriak aztertzea, sartutako fauna eta flora zehaztea, etab.) garatzeko espazioak eta denborak izateari bide eman behar diote. Beste egoera batzuetan ikasgela-lantegi edo laborategi egokia beharrezkoa izanen da, tresneria apurkorra edo kanpoaldean maneiatzeko zaila dena behar duten jarduerak gauzatzeko (mikroskopio edo estereomikroskopiorako prestakinak, landareak eta landaretxoak zehaztea, etiketak interpretatzea, biodibertsitatea aztertzea, arazo praktikoak ebaztea, dosiak kalkulatzea, etab.).

Horrela, modulu honetako helburuak lortzeko, besteak beste, jarduera hauek egitea iradokitzen da:

-Laboreetan eta natur ingurunean organismo onuragarri eta kaltegarriak identifikatzea.

-Landare espontaneo gaiztoen eta landare-espezie inbaditzaileen herbario bat egitea.

-Espezie espontaneo gaiztoen landaretxoak aztertzea.

-Laborategiko oinarrizko tresneria maneiatzea.

-Laginketa- eta kontaketa-teknikak aplikatzea.

-Tratamendu-atalaseak zehaztea eta emaitzak interpretatzea.

-Ingurune manipulatuetan espezieen dibertsitatea zehaztea.

-Espezie kaltegarri eta onuragarriei eta abisu estazioei lotutako web orriak maneiatzea.

-Kontrol fitosanitarioko teknikak aplikatzea.

-Heskaiak eta zerrenda loredunak sortzea.

-Etiketak eta segurtasun-fitxak interpretatzea. Vademecuma eta produktu fitosanitarioen erregistroa erabiltzea.

-Saldak prestatzea eta tratamenduak aplikatzea.

-Tratamendurako ekipamendua erregulatzea, garbitzea eta mantentzea.

-Hondakin kimiko fitosanitarioen kudeaketa gainbegiratzea.

-Banakako babeserako ekipamendua erabiltzea.

-Egindako eragiketak erregistratzea.

-Intoxikatuari eman beharreko laguntza simulatzea. Lehen laguntzak.

-Agrosistemaren osasun-maneiua antolatzea.

-Laneko arriskuen prebentzioko eta ingurumenari buruzko planetan ezarritako arauak betetzea.

Produktu fitsosanitarioei buruzko Europar Batasunaren arauak eta Espainiako antolamendu juridikora egin beharreko transposizioa (autonomia erkidegoetako mailan inplikazioak dituena) etengabe eguneratzen direnez, modulu hau eman behar duten irakasleek jakinaren gainean egon behar dutela iradokitzen da eta, horretarako, eskura dituzten informazio- edo aholkularitza-baliabideak erabili beharko dituzte, landare osasunari buruzko araudiaren gaineko espezialisten laguntza izanik.

Fitopatologia lanbide modulua zeharkakoa da eta zikloaren modulu multzoan beste funtsezko kontzeptu batzuk ulertzeko behar den oinarrizko prestakuntza ematen du. Horregatik, jarduera teoriko eta praktiko batzuk modulu honen ezagutzak osatzen dituzte eta, hortaz, beharrezkoa da irakasleen arteko etengabeko koordinazioa emandako edukiei dagokienez.

Azkenik, modulu honek Botanika agronomikoa moduluarekin koordinatu behar da, bien artean jarduera osagarriak gauzatzen ahal baitira.

Lanbide modulua: Nekazaritzako topografia.

Kodea: 0693.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 6.

Iraupena: 100 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1.-Planoak, aireko argazkiak edo mapak interpretatzen ditu eta, horretarako, sestra-kurbak, eskalak eta sinbolo topografikoak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Planoa orientatu du.

b) Mapa eta planoetako sinboloak, errotuluak eta legendak ezaugarritu ditu.

c) Bideak lokalizatu ditu.

d) Eskala eta neurri-unitate topografikoak aplikatu ditu.

e) Kurbimetroa eta planimetroa erabili ditu.

f) Planoaren gainean sestra-kurbak bereizi ditu.

g) Bi punturen kota, malda eta haien distantzia naturala eta distantzia laburtua zehaztu ditu.

h) Planoaren gainean puntuen koordenatu geografikoak eta UTM koordenatuak irakurri ditu.

i) Planoko bi punturen arteko norabidea ezarri du.

j) Ibarbideak eta banalerroak bereizi ditu.

k) Aireko argazkien bitartez elementu bereziak identifikatu ditu.

l) Ingurumen araudia eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu ditu.

2.-Tokian bertan datu-bilketa antolatzen du eta, horretarako, egingo dituen eragiketak, metodoa eta laneko baliabideak deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Neurketak egingo diren eremua aztertu du.

b) Tokian bertan datuak biltzeko lanetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatu ditu.

c) Neurtzeko metodoa zehaztu du.

d) Datuak hartzeko lanak antolatzeko krokis bat egin du.

e) Aparatu eta tresna topografikoak sailkatu ditu.

f) Datuak hartzeko aparatuak eta bitartekoak hautatu ditu.

g) Aparatu eta tresna topografiko bakoitzaren funtzioak zehaztu ditu.

h) Aparatuak kokatzeko eta orientatzeko prozedurak aztertu ditu.

i) Tokian bertan GPS erabili du eta ibilbideak ezarri ditu.

j) Ingurumen araudia eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu ditu.

3.-Aparatu eta bitarteko topografikoak maneiatzen ditu, haien ezaugarriak eta funtzionamendua azaltzen ditu eta aurrez ezarritako prozedura aztertzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aparatuen eta haien osagaien funtzionamendua deskribatu du.

b) Jarraibideen eskuliburua interpretatu du.

c) Neurtzeko lanetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatu ditu.

d) Aparatuak kokatu eta orientatu ditu.

e) Neurketak egin ditu GPSa, nibela, takimetroa eta estazio totala erabilita.

f) Ingurumen araudia eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu ditu.

4.-Mapak eta planoak irudikatzen ditu eta, eginkizun horretan, irudikatzeko teknikak eta lurneurketak deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Landa-lanean lortutako datuak irauli ditu.

b) Datuak berraztertu ditu eta, zegokionean, akatsak zuzendu ditu.

c) Koordenatuak erradiazio bidez kalkulatu ditu.

d) Triangulaziorako arrazoi trigonometriko nagusiak deskribatu ditu.

e) Eskalako plano bat marraztu du sinbologia normalizatua erabilita.

f) Ordenagailuz lagundutako irudikapen-sistemak erabili ditu.

g) Planoaren gainean malda jakin bat gainditzen ez duten bideak marratu ditu.

h) Plano edo mapa topografikoaren bi punturen artean luzetarako profil bat marraztu du.

i) Plano edo mapa topografikoan arro hidrografiko baten mugak marratu ditu.

j) Ingurumen araudia eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu ditu.

5.-Puntuak eta irudiak zuinkatzen ditu, planoaren informazioa interpretatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Plano topografikoa interpretatu du.

b) Zuinketa-krokis bat egin du.

c) Metodo eta aparatu topografikoak erabili ditu.

d) Erreferentziako puntuak tokian bertan lokalizatu ditu.

e) Elementuak seinalatu eta mugarritu ditu.

f) Zuinketarako baliabide materialak eta giza baliabideak koordinatu ditu.

g) Lur-erauzketako, betelaneko eta nibelazioko lanak gainbegiratu ditu.

h) Ingurumenaren babesari buruzko araudia eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu ditu.

6.-Lurralde-antolamenduan informazioaren eta komunikazioaren teknologiak identifikatu eta aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Nafarroako Lurraldeari buruzko Informazio Sistema (SITNA-NLIS) eta Nekazaritzako Lurzatien Informazio Geografikorako Sistema (NELIGS) ikustaileen ezaugarriak azaldu ditu.

b) SITNA-NLIS eta NELIGS ikustaileen online baliabideetan sartu da.

c) SITNA-NLIS eta NELIGS ikustaileekin aplikazio-jarduerak egin ditu.

d) Nafarroako Datu Espazialei buruzko Azpiegiturari (NDEA) eta Biodibertsitate-Datuei buruzko Azpiegiturari (BDDA) buruzko baliabideen ezaugarriak azaldu ditu.

e) NDEA eta BDDA azpiegiturak kasu praktikoetan aplikatu ditu.

7.-Informazio geografikoko sistemak (GIS) maneiatzen ditu eta nekazaritzako eta natur baliabideen antolakuntzan aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Informazio geografikoko sistema baten oinarrizko osagaiak azaldu ditu.

b) Nekazaritzako eta basoko langilearen interesetara hobekien egokitzen den GISa hautatu du.

c) Informazio geografikoaren izaera definitu du.

d) Informazio geografikoaren irudikapen kartografikoarekin praktikatu du.

e) Raster modeloa eta bektore-modeloak definitu ditu.

f) Raster modeloarekin eta bektore-modeloekin praktikatu du.

g) Eremuaren eredu digitalak azaldu ditu.

h) GIS baten eragiketa nagusiak ezarri ditu.

i) GIS batekin aplikazio-ariketak egin ditu.

j) Eremua digitalizatu du nekazaritzan, lorezaintzan edo basozaintzan erabiltzeko asmoz.

Edukiak.

Planoak, aireko argazkiak edo mapak interpretatzea:

-Planoaren orientazioa.

-Sinbologia eta legendak.

-Bideak. Interpretazioa.

-Neurri-unitateak topografian.

-Kurbimetroa eta planimetroa.

-Sestra-kurbak.

-Kota. Desnibela. Malda. Distantzia naturala, geometrikoa eta murriztua.

-Esteroskopio. Erabilera.

-Elementu bereziak aireko argazkietan.

-Koordenatu geometrikoen sistemak eta UTM. Irakurketa.

-Norabidea.

-Ibarbideak eta banalerroak.

-Ingurumen araudia eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.

Tokian bertan datuak biltzeko lanak antolatzea:

-Eremua aztertzea.

-Giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatzea datuak biltzeko lanen antolakuntzan.

-Krokisak, eskemak eta marrazkiak. Egitea, interpretatzea eta akatsak detektatzea.

-Ekipamendu topografikoa. Motak. Atalak eta osagaiak.

-Tresna topografikoak. Topografiako lanabesak. Seinaleztapen-elementuak. Atalak eta funtzionamenduko printzipioak. Zehaztasuna eta aplikazioa.

-Posizionatze globaleko sistema (GPS) maneiatzea. Datuen transposizioa informazio geografikoko sistema batera. Ibilbideak.

-Ingurumen araudia eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.

Aparatu eta bitarteko topografikoen maneiua.

-Aparatuen eta euren atalen funtzionamendua.

-Jarraibideen eskuliburua. Interpretazioa.

-Giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatzea eta antolatzea aparatu eta bitarteko topografikoen maneiuan.

-Aparatuak kokatzea eta orientatzea. Prozedurak.

-Neurtzeko metodoak. Hautaketa.

-Ingurumen araudia eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.

Mapak eta planoak irudikatzea:

-Datuen iraulketa. Datuak berrikustea eta akatsak zuzentzea.

-Eskalako planoa sinbologia normalizatua erabilita. Egitea. Marrazketarako lanabesak eta teknikak.

-Ordenagailuz lagundutako irudikapen-sistemak.

-Triangulaziorako arrazoi trigonometrikoak. Koordenatu polarren bidezko erradiazioa. Kalkulua.

-Bideak. Marratzea malda jakin bat gainditu gabe.

-Luzetarako profilak. -Eskala horizontalak eta bertikalak.

-Arro hidrografiko baten mugak

-Ingurumen araudia eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.

Puntuak eta irudiak zuinkatzea:

-Plano topografikoaren interpretazioa.

-Metodo eta aparatu topografikoak erabiltzea. Neurketa zuzeneko teknikak, satelite bidezko kokapena, fotogrametria.

-Tokian bertan zuinkatzea eta elementuak seinalatzea eta mugarritzea.

-Giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatzea eta antolatzea eragiketa topografikoetan.

-Lur-erauzketako, betelaneko eta nibelazioko lanak.

-Ingurumen araudia eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.

Teknologiak Nafarroako lurralde-antolamenduan:

-Nafarroako Lurraldeari buruzko Informazio Sistema (SITNA-NLIS). Erabilgarritasuna eta aplikazioak. Datuen deskarga. Metadatuak. Maneiua.

-Nafarroako Datu Espazialei buruzko Azpiegitura (NDEA). Nekazaritzako eta basozaintzako aplikazioak.

-Nekazaritzako Lurzatien Informazio Geografikorako Sistema (NELIGS). Maneiuaren aplikazioa Nafarroako nekazaritzaren eta basozaintzaren testuinguruan.

-Biodibertsitate-Datuei buruzko Azpiegitura (BDDA). Edukien aplikazio praktikoa.

Informazio geografikoko sistemak (GIS):

-Informazio geografikoko sistemei (GIS) buruzko oinarrizko nozioak. Zer diren GISak. Erabilgarritasuna. GIS baten oinarrizko osagaiak.

-Informazio geografikoko sistema nagusiak. Sistema hautatzea.

-Informazio geografikoaren izaera: informazioaren osagaiak, datu geografikoen matrizea, informazio geografikoaren irudikapen kartografikoa. Digitalizazioa.

-Datu geografikoen modeloak eta egiturak. Raster modeloa eta bektore-modeloak. Datu-base geografikoak. Lurzoruaren eredu digitala. Eragiketa nagusiak.

-GISak maneiatzea eta nekazaritzaren eta natur baliabideen antolakuntzan aplikatzea. Maneiuaren adibide praktikoak.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helbidea da ikasleak eragiketa hauek egiteko behar den oinarria hartzea: informazio, ortoargazki eta profil askotariko plano eta mapak interpretatzea, aparatu topografikoak maneiatzea, azalerak eta kotak kalkulatzea, lurralde-antolamenduan informazioaren teknologia berriak aplikatzea eta informazio geografikoko sistemak oinarrian erabiltzea.

Edukien sekuentziazioari dagokionez, komenigarria da planoen, mapen eta aireko argazkien interpretazioarekin hastea, tokian bertan datuak hartzeko prozesuekin jarraitzeko, hainbat aparatu eta bitarteko topografiko maneiatu aurretik egin beharrekoak. Datu horiekin guztiekin mapen eta planoen irudikapena programatzeko eta tokian bertan zuinketa egiteko gai izanen da. Eduki horiek informazio topografikoa eguneratzen dute, informazio geografikoko sistemak eta lurralde-antolamenduan erabilgarri diren informazioaren teknologiak aurkezten baitituzte, edukiak azalduz eta, bereziki, lurralde-antolamenduan beharrezkoak diren landa-jarduerak gauzatzean aplikatuz.

Modulu honetako helburuak lortzeko, besteak beste, jarduera hauek egitea iradokitzen da:

-Ikasgelan eta tokian bertan plano topografikoak maneiatzea.

-Aireko argazkiak interpretatzea.

-Eskalak zehaztea.

-Transekto topografikoak egitea.

-Eremuaren profilak egitea, ingurumenari buruzko datuak sartuta.

-Mapa topografikoetan maldak kalkulatzea.

-Aparatu topografikoak maneiatzea.

-Tokian bertan eskuratutako datuak prestatzea euren interpretazio topografikorako.

-GPS ibilbideetan aplikatzea eta GIS baterako transposizioa egitea.

-Azalerak neurtzea nekazaritzako lurzatietan.

-SITNA-NLIS eta NELIGS aplikatzea arazo zehatzetan.

-NDEA eta BDDA baliabideetatik informazioa eskuratzea.

-GIS bat maneiatzea.

-GIS bat lurralde-antolamenduan aplikatzea.

-Lurzati berrantolamenduko obrak bisitatzea.

-Natur baliabideen plangintzaren sektoreko enpresak bisitatzea.

Nekazaritzako topografia modulua zeharkakoa da eta zikloaren testuinguruan osagarritzat jo behar da, zikloaren gainerako moduluetan aplikatzen ahal diren jarduerak eta edukiak eragiten baititu. Horregatik, beharrezkoa da irakasleen arteko koordinazioa.

Lanbide modulua: Nekazaritzako eta basozaintzako makineria eta instalazioak.

Kodea: 0694.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 12.

Iraupena: 200 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Nekazaritzako lantegia instalatzeko eta kudeatzeko lanak antolatzen ditu eta, horretarako, ustiategia mantentzeko eta konpontzeko lanen beharrak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Nekazaritzako lantegi bateko eremuak eta espazioak ezaugarritu ditu.

b) Lantegiko ekipamendua, erremintak, ordezko piezak eta bestelako materialak identifikatu eta deskribatu ditu.

c) Lantegiko ekipamendua, erremintak, ordezko piezak eta bestelako materialak biltegiratzeko eta kontserbatzeko baldintzak eta haien kokapena zehaztu ditu.

d) Nekazaritzako lantegian ordena eta garbitasuna zein garrantzitsua den baloratu du.

e) Ustiategiko plangintzaren arabera, hornikuntza-beharrak kalkulatu ditu.

f) Ekipamendua, erremintak, ordezko piezak eta bestelako materialak eskuratzeko tramiteak deskribatu ditu.

g) Lantegian sortutako hondakinak kudeatzeko ezarritako prozedurak zehaztu ditu.

h) Lantegian egindako eragiketak erregistratzeko sistema ezarri du.

i) Nekazaritzako lantegia instalatzeko eta kudeatzeko prozesuetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatu ditu.

2. Oinarrizko mekanizazio-eragiketak eta soldadura-eragiketak gainbegiratu eta egiten ditu eta, horretarako, teknikak aztertzen ditu eta azken produktuaren kalitatea egiaztatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mekaniza daitezkeen materialen propietateak zehaztu ditu.

b) Oinarrizko mekanizazio-eragiketak ezaugarritu ditu.

c) Fabrikazio-planoan lortu nahi den piezaren ezaugarriak identifikatu ditu.

d) Mekanizaziorako erremintak hautatu eta erabili ditu.

e) Soldadura-metodoak ezaugarritu ditu.

f) Lotuko diren materialen arabera, soldadura-mota erabaki du.

g) Azken produktuen kalitatea kontrolatu du.

h) Oinarrizko mekanizazioko eta soldadurako prozesuetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatu ditu.

3. Nekazaritzako eta basozaintzako eta lorezaintzako makineriaren eta ekipamenduaren funtzionamendua kontrolatzen du eta, horretarako, erabiltzeko eskuliburuak eta planak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Traktoreen, ekipamenduaren eta nekazaritzako bestelako makinen osagaiak identifikatu ditu.

b) Traktoreak, ekipamendua eta nekazaritzako, basozaintzako eta lorezaintzako bestelako makinak ezaugarritu ditu.

c) Egingo den lanaren arabera, funtzionamendua kontrolatzeko parametro teknikoak definitu ditu.

d) Makineria eta ekipamendua behar bezala erabiltzeko irizpide objektiboak ezarri ditu.

e) Bide publikoetatik zirkulatu behar duen makineriak bete behar dituen eskakizunak deskribatu ditu.

f) Makineriaren eta ekipamenduaren funtzionamendua kontrolatzeko prozesuetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatu ditu.

g) Traktorea maneiatu du.

h) Basozaintzako araudi espezifikoa, nekazaritzakoa eta lorezaintzakoa aplikatu ditu.

4. Instalazioen funtzionamendua eta mantentze-lanak programatzen ditu eta, horretarako, haien ezaugarriak aztertu eta haiek erabiltzeko eskuliburuak eta planak interpretatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazioen funtzionamendu-ezaugarriak deskribatu ditu.

b) Ureztatze- eta drainatze-sarea diseinatu eta instalatu du.

c) Ureztatze-sistemaren eta drainatzeen funtzionamendua gainbegiratu du.

d) Mantentze-lanen programa osoa prestatu du.

e) Mantentze-lanak ezarritako programaren arabera gainbegiratu ditu.

f) Egindako eragiketak erregistratzeko, mantentze-lanen eta gorabeheren egunkaria diseinatu du.

g) Mantentze-lanetan erabilitako erremintak, lanabesak eta ekipamendua egiaztatu ditu.

h) Garbitzeko, desinfektatzeko, eta intsektuak eta arratoiak hiltzeko lanak programatu ditu.

i) Instalazioen funtzionamenduaren programazioari aplika dakizkiokeen berrikuntza teknologikoak baloratu ditu.

j) Basozaintzako araudi espezifikoa, nekazaritzakoa eta lorezaintzakoa aplikatu ditu.

5. Instalazioen, makineriaren eta ekipamenduaren matxurak ebaluatzen ditu eta haiek konpontzeko eta prest jartzeko lanak gainbegiratzen ditu eta, horretarako, haien garrantzia, esku-hartzeen kostua eta egindako lanak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Arriskuei edo larrialdi-egoerei erantzuteko plana ezarri du.

b) Nekazaritzako instalazioen eta ekipamenduaren matxura sarrienak identifikatu ditu.

c) Matxurak diagnostikatzeko eta konpontzeko erabiltzen den neurtzeko eta probatzeko ekipamendua ezaugarritu du.

d) Ustiategiko lantegian egindako konponketen kostua kalkulatu du.

e) Kanpoko konponketen aurrekontuak baloratu ditu.

f) Matxuratutako elementuak eta piezak konpontzeko eta/edo ordezteko lanak gainbegiratu ditu.

g) Matxurak ebaluatzeko eta konponketak eta prest-jartzeak kontrolatzeko prozesuetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatu ditu.

6. Makineria eta ekipamendua mantentzeko lanak programatu eta gainbegiratzen ditu eta, horretarako, haien zehaztapen teknikoak eta ustiategiaren produkzio-helburuak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mantentze-eragiketa nagusiak eta haien maiztasuna deskribatu ditu.

b) Mantentze-eragiketan jarraitu beharreko prozedurak ezarri ditu.

c) Mantentze-eragiketak egiteko ekipamendua, lanabesak eta erremintak ezaugarritu ditu.

d) Makineria, ekipamendua, lanabesak eta eremuak garbitzeko eta kontserbatzeko plana ezarri du.

e) Mantentze-lanen programak prestatu ditu.

f) Mantentze-lanak gainbegiratu ditu.

g) Mantentze-eragiketak erregistratu ditu.

h) Mantentze-lanen kostuari buruzko txostenak egin ditu.

i) Kontrol-prozesuetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatu ditu.

j) Makineriak bete behar dituen administrazio-betebeharrak deskribatu ditu.

k) Basozaintzako araudi espezifikoa, nekazaritzakoa eta lorezaintzakoa aplikatu ditu.

7. Makineria, ekipamendua eta instalazioak eskuratzeko, ordezteko edo baztertzeko planak prestatzen ditu eta, horretarako, irizpide teknikoak eta ekonomikoak eta ustiategiaren produkzio-plana aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mekanizazio-beharrak identifikatu ditu, produkzio-planaren arabera.

b) Makineria eta ekipamendua eskuratzeko, berritzeko edo baztertzeko irizpideak aztertu ditu.

c) Makineriaren eta ekipamenduaren kontsumoa, gorabeherak eta jardun-denbora erregistratu ditu.

d) Ustiategiak behar dituen instalazioak kalkulatu ditu, ustiategiaren produkzio-planaren eta berezitasunen arabera.

e) Lehendik zeuden instalazioak produkzio-planera egokitzea baloratu du.

f) Makinak, ekipamendua eta instalazioak eskuratzeko, ordezteko edo baztertzeko plana ezartzeko txosten tekniko eta ekonomikoak egin ditu.

g) Makineria, ekipamendua eta instalazioak eskuratzeko, ordezteko edo baztertzeko prozesuetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatu ditu.

h) Produkzio ekologikoari buruzko araudia aplikatu du.

8. Arriskuen prebentziorako, norberaren segurtasunerako eta ingurumen-babeserako neurriak aplikatzen ditu eta, horretarako, lan-baldintzak eta arrisku-faktoreak baloratzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lehen segurtasun-faktore gisa, instalazioen eta ekipamenduaren ordena eta garbitasuna ebaluatu ditu.

b) Jarduketa-plan prebentiboak eta babesekoak diseinatu ditu eta, horri esker, arrisku-egoera ohikoenak saihestu dira.

c) Eragiketarako aurreikusita zeuden segurtasuneko eta babes pertsonal eta kolektiboko neurriak erabili ditu.

d) Lanerako materialak, erremintak, makinak eta ekipamendua manipulatzean arrisku-egoerak saihestu ditu.

e) Hondakinak sailkatzeko organigramak prestatu ditu, haien toxikotasuna, ingurumen-eragina eta geroago eginen den gaikako bilketa kontuan izanda.

f) Egindako eragiketetan, laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia eta ingurumen-babesari buruzkoa aplikatu ditu.

Edukiak.

Instalazioa antolatzea eta nekazaritzako lantegia kudeatzea:

-Nekazaritzako lantegiaren eremuak eta espazioak. Neurriak ustiategiaren beharretara egokitzea.

-Ekipamendua eta erremintak. Deskripzioa, funtzionamendua, zainketak eta prestaketa. Lantegiko ordezko piezak eta materialak.

-Ekipamendua, erremintak, ordezko piezak eta bestelako materialak kokatzea eta instalatzea. Biltegiratzeko eta kontserbatzeko baldintzak.

-Nekazaritzako lantegian ordenaren eta garbitasunaren garrantzia.

-Lantegiko ekipamenduaren, erreminten, ordezko piezen eta bestelako materialen hornikuntza-beharrak: ustiategiaren produkzio-planera egokitzea. Kalkulua.

-Ekipamendua, erremintak, ordezko piezak eta bestelako materialak eskuratzea. Epe laburreko eta ertaineko hornikuntza. Tramiteak. Horniduren eta hornitzaileen informazio teknikoa: erregistratzea eta eguneratzea.

-Hondakinen kudeaketa.

-Lantegian egindako eragiketak erregistratzea.

-Nekazaritzako lantegia instalatzeko eta kudeatzeko prozesuetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatzea eta antolatzea.

Oinarrizko mekanizazio eragiketak eta soldadura eragiketak gainbegiratzea.

-Mekaniza daitezkeen materialak: metalak, plastikoak eta zeramikoak. Propietateak eta ezaugarriak.

-Oinarrizko mekanizazio-eragiketak. Eskuzko mekanizazioa.

-Fabrikazio planoak. Interpretazioa.

-Mekanizaziorako erremintak. Hautaketa. Maneiua.

-Soldadura-metodoak: oxigas bidezko soldadura termikoa, arku elektriko bidezko soldadura, gasaren babespeko arku bidezko soldadura.

-Soldadura mota hautatzea.

-Mekanizatutako produktuaren kalitatea. Perdoi geometrikoak eta azalerakoak.

-Soldatutako piezen kalitatea. Neurriak, gainazal-itxura, oinarri-metalarekiko trantsizioa, deformazioak eta bestelakoak.

-Oinarrizko mekanizazioko eta soldadurako prozesuetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatzea eta antolatzea.

Nekazaritzako eta basozaintzako eta lorezaintzako makineriaren eta ekipamenduaren funtzionamendua kontrolatzea:

-Traktorearen osagaiak.

-Motorren tipologia eta sailkapena. Osagaiak eta funtzionamendua.

-Traktore motak.

-Ezaugarri teknikoak.

-Traktoreari akopla dakizkiokeen lanabesak. Laborantzarako, luberritzeko eta lurra prestatzeko lanabesak. Tresnak.

-Nekazaritzako makinak eta ekipamendua. Motak eta ezaugarri teknikoak.

-Basozaintzako makinak eta ekipamendua. Motak eta ezaugarri teknikoak.

-Produktu fitosanitarioak aplikatzeko makinak, motak eta ezaugarri teknikoak.

-Motoaitzurra, motosega, soropil-mozteko makina, motozerra eta eztanda-motorreko beste zenbait makina.

-Makineriaren, lanabesen eta ekipamenduaren funtzionamendua. Anomaliak: sorburu nagusiak.

-Landa-lanetan makinariaren parametro teknikoak eta laneko aldagaiak.

-Makineriaren eta ekipamenduaren erabilera: oinarrizko arauak. Erregulazio sistemak eta elementuak. Akoplatzea eta desakoplatzea. Makinariaren segurtasun-gailuak.

-Bide publikoetatik zirkulatzen duen makineriaren eskakizunak. Makineriaren dokumentazioa.

-Makineriaren eta ekipamenduaren funtzionamendua eta erabilera kontrolatzeko giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatzea eta antolatzea. Lanak programatzeko eta planifikatzeko metodoak. Makinak erabiltzean eragina murriztea. Lan-parteak: diseinua eta erregistroa.

-Basozaintzako araudi espezifikoa, nekazaritzakoa eta lorezaintzakoa.

Instalazioen funtzionamendua eta mantentze lanak programatzea:

-Instalazio motak. Ezaugarriak. Erabilerak eta aplikazioak.

-Laboreak behartzeko instalazioak. Berotegiak: motak. Egitura eta estalkia. Erabilitako materialak: beira, plastikoak eta bestelakoak. Kalitate arauak. -Berokuntza sistemak. Berokuntza beharrak. Aireztatzeko, airea girotzeko eta ingurumena egokitzeko instalazioak. Gas instalazioak. Berogailuak. Bestelakoak.

-Ureztatzeko instalazioak. Ureztatze lokalizatua eta ihinztaduraren bidezkoa. Ureztatzeko burua, ura eramateko eta banatzeko hodiak. Iragazketa. Maneiatzeko, kontrolatzeko eta neurtzeko aparatuak eta segurtasunekoak. Ur-igorgailuak: emari gutxikoak eta emari handikoak. Urez hornitzeko instalazioak. Ur-bilketa, ponpaketa-multzoak. Hodiak eta hoditeriak. Erabilitako materialak. Tinbratzea. Hoditeri itxietako kalkulu hidraulikoa Hidroponia eta fertirrigazioa. Fertirrigazio-prozesuaren eskema. Ureztatzeko burua. Iragazketa. Ongarriak injektatzea. Ureztatzea programatzea. Elementuak, bitartekoak eta metodoak.

-Drainatzeko eta saneatzeko instalazioak.

-Ongarritzeko ekipamendua.

-Instalazio elektrikoak. Babesteko eta neurtzeko elementuak.

-Biltegiratzeko eta kontserbatzeko instalazioak. Aletegiak. Grabitate-hormadun aletegiak. Aleak gordetzeko metalezko siloak. Bazka gordetzeko siloak. Lubaki-siloa. Aska-siloa. Dorre-siloa. Makineriaren biltegia. Bazka lehorren biltegia. Kontserbatzeko hotz-ganberak. Azpiproduktuak aprobetxatzeko eta hondakinak ezabatzeko instalazioak. Bestelako instalazioak.

-Basozaintzako instalazioak.

-Instalazioen funtzionamendua berraztertu eta diagnostikatzea. Mantentzea eta zaintzea.

-Mantentze-lanen eta gorabeheren egunkaria.

-Mantentze-lanetarako erremintak, lanabesak eta ekipamendua. Motak.

-Garbitzeko, desinfektatzeko, eta intsektuak eta arratoiak hiltzeko materialak.

-Instalazioak maneiatzeko oinarrizko segurtasun arauak Segurtasun gailuak. Babesteko arropa.

-Ustiategian erabil daitezkeen berrikuntzak.

-Basozaintzako araudi espezifikoa, nekazaritzakoa eta lorezaintzakoa.

Instalazioen, makineriaren eta ekipamenduaren matxurak ebaluatzea eta haiek konpontzeko eta prest jartzeko lanak gainbegiratzea.

-Arriskuei edo larrialdi-egoerei erantzutea. Jarduteko plana.

-Nekazaritzako ekipamenduaren matxurak. Maiztasuna eta aurreikuspena. Diagnostikoa. Garrantziaren balorazioa: kalteak zehaztea eta aztertzea. Txosten teknikoak egitea.

-Matxurak diagnostikatzeko eta konpontzeko erabiltzen den neurtzeko eta probatzeko ekipamendua. Deskripzioa, funtzionamendua, zainketak eta prestaketa.

-Konponketen kostua. Kalkulua. Aurrekontuak egitea.

-Matxuratutako elementuak eta piezak konpontzeko eta/edo ordezteko lanak egiaztatzea. Prest-jartzea.

-Matxurak ebaluatzeko eta konponketak eta prest-jartzeak kontrolatzeko prozesuetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatzea eta antolatzea.

Makineria eta ekipamendua mantentzeko lanak programatzea eta gainbegiratzea:

-Mantentze-lanetako eragiketak. Motak.

-Traktorea eta trakzio-ekipamendua mantentzea. Diesel motorra mantentzea. Prozedurak.

-Anomaliak edo matxurak detektatzeko traktorearen sistemak eta elementuak.

-Ekipamendua, lanabesak, tresnak eta erremintak mantentzea. Prozedura.

-Eztanda-motorreko makinak mantentzea.

-Mantentze-lanetarako ekipamendua, lanabesak eta erremintak. Identifikazioa. Ezaugarriak.

-Garbitzeko eta kontserbatzeko plana.

-Mantentze-lanak gainbegiratzea.

-Mantentze-lanetako eragiketen erregistroa.

-Mantentze-lanen kostua. Txostenak egitea.

-Mantentze-lanen programak. Prestaketa. Fabrikatzailearen eskuliburuak eta bestelako dokumentazio teknikoa.

-Makineria eta ekipamendua mantentzeko prozesuetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatzea eta antolatzea.

-Administrazio-betebeharrak. Dokumentazioa. Berrikuspenak.

-Basozaintzako araudi espezifikoa, nekazaritzakoa eta lorezaintzakoa.

Nekazaritzako, basozaintzako eta lorezaintzako makineria, ekipamendua eta instalazioak eskuratzeko, berritzeko edo baztertzeko planak prestatzea.

-Mekanizazio-beharrak. Nekazaritzako, basozaintzako eta lorezaintzako enpresa baten makineria-parkea. Kalkulua. Nekazaritza ekologikoko ustiategietako mekanizazioa.

-Makinak eta ekipamendua eskuratzeko, berritzeko edo baztertzeko irizpideak. Lan-denborak. Lan ahalmena. Errendimenduen azterketa. Erabilera-maila eta -kostua. Errentagarritasun- eta ordezte-atalaseak.

-Makineriaren eta ekipamenduaren kontsumoa, gorabeherak eta jardun-denbora erregistratzea. Aplikazio praktikoa. Maiztasuna.

-Nekazaritzako, basozaintzako eta lorezaintzako instalazioak: ezaugarriak eta neurriak. Kalkulua.

-Lehendik zeuden instalazioak produkzio-planera egokitzea.

-Txosten tekniko eta ekonomikoak. Atalak: ezaugarri teknikoak, inbertsioaren errentagarritasuna, finantzazioa eta eragiketaren kostua. Eskuratzeko edo instalatzeko kostua eta funtzionamendu-kostua. Prestaketa.

-Nekazaritzako eta basozaintzako eta lorezaintzako makineria, ekipamendua eta instalazioak eskuratzeko, ordezteko (berritzeko) edo baztertzeko prozesuetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatzea eta antolatzea.

-Produkzio ekologikoari buruzko araudia.

Laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen babesa:

-Ibilgailuak mantentzeko lanetan laneko arriskuak prebenitzeko araudia.

-Arrisku faktoreak eta egoerak.

-Banako babeserako bitartekoak eta ekipamendua.

-Taldeko prebentzio- eta babes-neurriak.

-Hondakinen kudeaketa arautzen duen araudia.

-Hondakinen sailkapen eta biltegiratzea.

-Hondakinen tratamendua eta bilketa.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburua da ikasleek nekazaritzako eta basozaintzako makineria erabiltzeko, mantentzeko, konpontzeko eta garbitzeko oinarrizko trebetasunak eta jarrerak bereganatzea. Aurrekoaz gain, makineria berria eskuratzeko, erabilitako makineria berritzeko eta nekazaritzako eta basozaintzako ustiategiko makineria eta instalazioak erabiltzeko oinarrizko ezagutzak bereganatu behar dituzte.

Moduluaren ezaugarriak kontuan izanik, eta irakaskuntza aldiak hobeto aprobetxatzeko, iradokitzen da saioen bi heren praktikoak izan daitezela eta nekazaritzako lantegian eman daitezela, lantegia antolatzeko eta traktorea, trakzio-ekipamendua, soldadura prozesuak eta instalazioak mantendu eta erabiltzeko. Beste herena eduki teorikoak lantzeko erabil daiteke, erabilera anitzeko gela batean.

Edukien sekuentziazioari dagokionez, eduki askoren izaera nagusiki praktikoa izateagatik haiei heltzea urtaroaren eta klima-baldintzen mende egonen denez, iradokitzen da nekazaritzako eta basozaintzako lantegiko edukiak txandakatzea nekazaritzako eta basozaintzako makineriari eta instalazioei lotutako edukiekin, ikasleek batzuk besteekin erlazionatu ahal ditzaten eta moduluarekiko jarrera positiboa izan dezaten.

Iradokitzen da edukiak bi multzo handitan egin daitezela: traktorea eta trakzio-ekipamendua; eta lantegia, mekanizazio eta soldadura prozesuak eta instalazioak. Horrenbestez, sekuentziarik logikoena hau litzateke:

-Traktorea eta trakzio-ekipamendua. Traktore eta motokultore bakoitzaren elementuak identifikatzea.

-Traktorea eta motokultorea abian jartzea. Haiekin mugitzea eta maniobrak egitea.

-Lanabesak: identifikazioa eta mantentzea.

-Garraiorako lanabesak lotzea eta erregulatzea.

-Lantegia. Lantegiko tresnak identifikatzea.

-Mekanizazioa: ebaketa, karrakaketa, zulaketa eta hariztaketa.

-Soldadura prozesuak.

-Nekazaritzako eta basozaintzako instalazioak.

Modulu honetako ikaskuntzaren emaitzak lortzeko askotariko jarduerak daude aukeran. Hona hemen batzuk:

-Zentroaren traktore eta makinekin praktikak egitea.

-Zentroko makinak eta ekipamendua maneiatzea.

-Nekazaritzako lantegia antolatzea.

-Ordezko piezaz eta osagarriz hornitzea.

-Zentroko lantegia eta instalazioetako ikasgela erabiltzea praktika batzuk egiteko.

-Modulu honekin zerikusia duten makineria eta instalazioak dituzten eta erabiltzen dituzten nekazaritzako eta basozaintzako ustiategiak bisitatzea.

-Nekazaritzako eta basozaintzako makineriarekin eta instalazioekin zerikusia duten azokak eta erakusketak bisitatzea.

-Zailtasunak eta kasu praktikoak ebaztea, ikerketa eginez bakarka, Interneten edo beste iturri bibliografiko batzuetan (aldizkariak, testuak, etab.).

-Bakarkako edo binakako lan idatziak egitea kurtsoan egiten diren bisitei buruz.

Ebaluazioaren bidez, moduluko ikaskuntzaren emaitzak lortu diren jakinen da. Ebaluazio jarraitua, objektiboa eta pertsonalizatua egin behar da, ikasleen ikaskuntza prozesua behatuz. Programatutako prestakuntza jarduerak egiteko jarrera, trebezia eta zailtasunak baloratu behar dira.

Hori guztia lortzeko, praktika saioetan sistematikoki behatu beharko dira lanaren antolaketa, proposatutako lanak egiteko eraginkortasuna eta trebetasuna eta norberaren lanaren eta taldeko lanaren aurreko jarrera. Era berean, idatzizko banakako probak eginez, eduki teorikoak egindako prozesuekin erlazionatzeko gaitasuna baloratuko da. Ahal dela, ikasleek banan-banan edo talde txikietan garatuko dituzte saio bakoitzean planteatutako praktikak.

Nekazaritzako eta basozaintzako makineria eta instalazioak modulua zikloaren beste moduluekin koordinatzea garrantzitsua da, horietan beharrezkoa baita traktorea, bestelako makinak eta instalazioak erabiltzea, hainbat laborantza lan egin eta nekazaritzako eta basozaintzako instalazioak kontrolatu eta maneiatu ahal izateko.

Lanbide modulua: Baso-mintegiaren kudeaketa eta antolamendua

Kodea: 0811.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 7.

Iraupena: 120.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Baso-mintegiko produkzioa planifikatzen du eta, horretarako, landarea produzitzeko sistemak eta basoberrituko den azalera aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Basoberrituko den azalaren datuak bildu ditu.

b) Baso-mintegia ezaugarritu du.

c) Produkzio-metodoa hautatu du.

d) Baso-mintegiko eremuak dimentsionatu ditu.

e) Mintegiko baratzeetan hazi bikaina lortzeko lanak antolatu ditu.

f) Produzitu nahi den landare kopurua kalkulatu du.

g) Irizpide tekniko eta ekonomikoak, kalitatekoak eta iraunkortasunekoak aplikatu ditu.

h) Ingurumen araudia, baso-mintegiko produkzioari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu ditu.

2. Fruituak, haziak eta landare-materiala lortzeko eta prestatzeko prozesuak antolatzen ditu eta, horretarako, teknikak parametro ekologiko eta bioklimatikoekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Unadak, landare bikainak, fruituak eta haziak hautatu ditu.

b) Fruktifikazioko baso-lanak egin ditu.

c) Uzta biltzeko metodoak eta garaiak ezaugarritu ditu.

d) Haziak eta ugaltzeko landare-materiala bereizteko, lortzeko eta egokitzeko eragiketak deskribatu ditu.

e) Hazi sortak habitataren arabera sailkatu ditu.

f) Ugaltzeko materiala biltegiratu eta kontserbatu du.

g) Erne aurreko tratamenduak hazi motaren arabera egin ditu.

h) Fruituak, haziak eta ugaltzeko landare-materiala lortzeko prozesuetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatu ditu.

i) Makineria, lanabesak eta ekipamendua hautatu eta erabili ditu.

j) Ingurumen araudia, kalitateari buruzkoa, baso-mintegiko produkzioari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu ditu.

3. Landare-materiala baso-mintegietan ezartzeko prozesua koordinatzen du eta, horretarako, hazkuntza-ingurunea prestatzeko, ereiteko eta propaguluak kokatzeko teknikak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Landare-materiala mintegian ezartzeko prozesuan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatu ditu.

b) Hazi kopurua kalkulatu du.

c) Ereiteko edo propaguluak kokatzeko taulak, hazitegiak eta landaretegiak programatu eta prestatu ditu.

d) Basozaintzako ontziak eta edukiontziak ezaugarritu eta hautatu ditu.

e) Substratu-nahasteak eta onddo mikorrizikoen inokulazioa antolatu eta egin ditu.

f) Ugaltze begetatiboko sistemak deskribatu ditu.

g) Ereiteko eta propaguluak kokatzeko prozesua deskribatu eta sekuentziatu du.

h) Ernetzea errazten duten metodoak zehaztu ditu.

i) Makineria, lanabesak eta ekipamendua hautatu eta erabili ditu.

j) Ingurumen araudia, kalitateari buruzkoa, baso-mintegiko produkzioari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu ditu.

4. Laborantza-eragiketak programatzen ditu eta laborantza-teknikak deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Laborantza-eragiketetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatu ditu.

b) Birlandatzea planifikatu du.

c) Ingurumen-kontroleko parametroak eta sistemak deskribatu ditu.

d) Ureztatze-programagailuaren eta ingurumen-kontrolaren doikuntzak egin ditu.

e) Mintegiko landareen behar nutritiboak zehaztu ditu.

f) Makineria, lanabesak eta ekipamendua hautatu eta erabili ditu.

g) Irizpide tekniko eta ekonomikoak, kalitatekoak eta iraunkortasunekoak aplikatu ditu.

h) Ingurumen araudia, baso-mintegiko produkzioari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu ditu.

5. Baso-landarea aklimatatzeko eragiketak koordinatzen ditu eta, horretarako, espeziea basoberrituko den eremuarekin erlazionatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mintegiko landarea gogortzeko metodoa hautatu du.

b) Gogortzea lortzeko parametro-aldaketak deskribatu ditu.

c) Sortak kargatzeko ordena ezarri du.

d) Landarea basoberrituko den lekura egokitzeko eragiketak egin ditu.

e) Basoberritzeko landareak prestatzeko eragiketak sekuentziatu ditu.

f) Ernamuinak eta landarea biltegiratu ditu.

g) Laborantza-eragiketetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatu ditu.

h) Makineria, lanabesak, tresnak eta ekipamendua hautatu eta erabili ditu.

i) Ingurumen araudia, kalitateari buruzkoa, baso-mintegiko produkzioari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu ditu.

Edukiak.

Baso-mintegiko produkzioa planifikatzea:

-Basoberritu behar den azalaren datuak biltzea.

-Baso-mintegia. Motak. Ezaugarriak. Ezartzeko faktoreak.

-Baso-landarea produzitzeko metodoak. Ezaugarriak.

-Baso-mintegiaren zonifikazioa. Neurriak.

-Mintegiko baratzea. Kontzeptua. Mintegiko baratzearen laborantza-zainketak.

-Produzituko diren landareak kalkulatzea.

-Irizpide teknikoak, ekonomikoak, kalitatekoak eta iraunkortasunekoak.

-Ingurumenari, baso-mintegiko produkzioari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.

Fruituak, haziak eta landare-materiala lortzeko eta prestatzeko prozesuak antolatzea.

-Unadak eta landare bikainak hautatzea. Irizpideak. Mendian lokalizatzea. Fruituak eta haziak hautatzea. Irizpideak.

-Fruktifikazioko baso-lanak egitea. Motak.

-Fruituak, haziak eta landare-materiala biltzea. Metodoak. Teknikak.

-Fruitua eta hazia manipulatzea. Haziak garbitzea. Bereiztea eta zatikatzea. Ugaltzeko material klonala. Adar-aldaxkak landatzea, txertoak eta probena. Ugalketa asexualeko organoak.

-Hazi sortak sailkatzea.

-Fruituak, haziak eta ugaltzeko landare-materiala biltegiratzea eta kontserbatzea. Garraioa.

-Erne aurreko tratamenduak. Metodoak eta teknikak.

-Fruituak, haziak eta landare-materiala lortzeko prozesuetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatzea eta antolatzea.

-Makineria eta erremintak. Hautaketa. Erabilera. Erregulazioa.

-Ingurumenari, kalitateari, baso-mintegiko produkzioari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.

Landare-materiala baso-mintegian ezartzeko prozesua koordinatzea:

-Landare-materiala mintegian ezartzeko prozesuan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatzea eta antolatzea.

-Hazi kopurua. Kalkulua. Hazien analisia.

-Lurra prestatzea. Egokitzea. Hazitegiak eta landaretegiak prestatzea.

-Basozaintzako ontziak eta edukiontziak.

-Baso-mintegietan erabiltzen diren substratuak. Nahasteak. Inokulazioa. Mikorrizazioa. Oinarria. Metodoak.

-Ugaltze begetatiboko metodoak. Sustraitzearen estimulatzaileak. Dosifikazioa. Adar-aldaxkak landatzea, txertoak eta probena.

-Ereitea. Ontziak betetzea. Propaguluak kokatzea. Teknikak.

-Ernetzea. Ernetzea errazteko metodoak. Hazitegirako ingurumen-baldintzak.

-Makineria, lanabesak eta ekipamendua. Hautaketa. Erabilera. Erregulazioa.

-Ingurumenari, kalitateari, baso-mintegiko produkzioari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.

-Laborantza eragiketak programatzea:

-Laborantza-eragiketetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatzea eta antolatzea.

-Birlandatzea.

-Ingurumen-kontroleko parametroak. Programagailua.

-Ureztatzeko instalazioaren elementuak kontrolatzea. Ureztatze-programagailua. Doikuntzak.

-Mintegiko landareen behar nutritiboak kalkulatzea.

-Makineria, lanabesak eta ekipamendua. Hautaketa. Erabilera. Erregulazioa.

-Irizpide teknikoak, ekonomikoak, kalitatekoak eta iraunkortasunekoak.

-Ingurumenari, mintegiko produkzioari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.

Baso-landarea aklimatatzeko eragiketak koordinatzea:

-Gogortzea. Kontzeptua. Metodoak.

-Kargatzeko protokoloak.

-Landarea basoberritze-lekuan bertan egokitzea.

-Basoberritzeko landareak prestatzea.

-Ernamuinak biltegiratzea.

-Baso-landarea aklimatatzeko lanetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatzea eta antolatzea.

-Makineria, lanabesak eta ekipamendua. Hautaketa. Erabilera. Erregulazioa.

-Ingurumenari, kalitateari, mintegiko produkzioari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honen helburua da ikasleek baso-landareen produkzioaren gaineko oinarrizko kontzeptuak har ditzatela. Modulua bukatzean, ikaslea jarduera hauek egiteko gai izanen da: baso-mintegiaren produkzioa planifikatzea; fruituak, hazia eta landare-materiala lortzeko prozesuak antolatzea; baso-landarearen aklimatatze-eragiketen prozesua koordinatzea; eta erremintak, ekipamendua eta makineria hautatu eta maneiatzea.

Baso-mintegiaren kudeaketa eta antolamendua modulua funtsean praktikoa da eta, horregatik, bere jarduera landarea produzitzeko berotegian eta hazteko mintegian eginen da bereziki. Zati teorikoa erabilera anitzeko gela batean garatuko da. Interneterako sarbidea izanen da, ikasleek informazio teknikoa, aldizkariak eta sektoreko enpresen merkataritza-katalogoak kontsultatu ahal ditzaten.

Iradokitzen da eduki teorikoak eta eduki praktikoak txandaka ematea, produkzio prozesuan aldiaren beharretara egokituz, eta, horretarako, jarduera praktikoen programazioa moldakorra izanen da intentsitatearen aldetik. Horregatik, edukien sekuentzia hau proposatzen da, egokiena delakoan, bost multzotan antolatuta:

-Fruituak, haziak eta landare-materiala lortzeko eta prestatzeko prozesuak antolatzea.

-Landare-materiala baso-mintegian ezartzeko prozesua koordinatzea.

-Baso-mintegiko produkzioa planifikatzea.

-Laborantza eragiketak programatzea.

-Baso-landarea aklimatatzeko eragiketak programatzea.

Modulu honetako ikaskuntzaren emaitzak lortzeko askotariko jarduerak daude aukeran. Hona hemen batzuk:

-Zenbat hazi behar diren kalkulatzea. Fruituak edo haziak biltzea.

-Kontserbatzea eta erne aurreko tratamenduak egitea. Ontzian ereitea. Ontzia eta substratua hautatzea. Lurrean ereitea. Jarduketen taula diseinatzea.

-Aldaxkak biltzea. Ontzian eta lurrean sustraitzea. Substratuen gaineko neurri sanitario eta teknikoak aplikatzea. Jarduketen taula prestatzea.

-Probenak eta txertoak egitea.

-Berotegiak maneiatzea. Aireztatzea, itzalpetzea eta berokuntza programatzea.

-Ontziko eta lurreko landareak jorratzeko, ureztatzeko, ongarritzeko eta fitosanitarioki tratatzeko plana programatu eta aplikatzea.

-Ongarritzeak eta gogortzeko ureztapenak programatzea.

-Landarea biltegiratzea gero igortzeko.

-Kostuak kalkulatzea.

-Segurtasun eta higienearen gaineko neurriak gordetzea.

Lanbide-munduarekin harremanetan egoteko, interesgarria izanen litzateke jarduera hauek egitea:

-Sektoreko berrikuntzetan erreferentea diren nekazaritzako eta basozaintzako azokak bisitatzea.

-Baso-landarea eta landare apaingarria produzitzeko mintegiak bisitatzea, berrikuntza teknikoak ezagutzeko.

-Basozaintzaren arloko administrazio eskudunak basoberritzeen gaineko joerei buruz definitutako jarraibideak ezagutzea.

-Basoberritzeak egiten dituzten enpresekin harremanetan egotea.

-Hazi, ongarri, ureztapen eta bestelako horniduren informazioa etxe komertzialetan bilatzea.

Baso-mintegiaren kudeaketa eta antolamendua modulua curriculumaren erreferentzia-sekuentziaren arabera lehen ikasmailakoak diren Nekazaritzako eta basozaintzako makineria eta instalazioak moduluarekin eta Fitopatologia moduluarekin koordinatu behar da, modulu honetan Nekazaritzako eta basozaintzako makineria eta instalazioak moduluaren edukiak behar baitira berotegian erabili beharreko makinei eta lanabesei dagokienez, baita ureztatzeari eta airea girotzeari dagokienez. Fitopatologia lanbide-moduluaren edukiak ere beharrezkoak dira, baso-mintegiko landareentzako tratamendu fitosanitarioei eta larredien maneiurako ongarrien edukiei dagokienez.

Lanbide modulua: Ehizaren kudeaketa.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 5.

Kodea: 0812

Iraupena: 100 ordu.

1. Ehiza-faunaren populazioak erroldatzeko, jarraitzeko eta kontrolatzeko lanak egiten ditu eta, horretarako, teknikak, bitartekoak eta metodoak habitataren eta espezieen ezaugarriekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ehiza-espazio bateko animalia-espezieen morfologia, biologia, ohiturak eta banaketa identifikatu ditu.

b) Populazio-parametroak zehaztu ditu.

c) Errolda-metodoa eta jarduteko protokoloa hautatu ditu, habitataren eta populazioaren ezaugarrien arabera.

d) Maparen edo planoaren gainean ibilbideak, laginketa-eremuak eta errolda- eta kontrol-puntuak ezarri ditu.

e) Landa-lanean datuak bildu eta prozesatu ditu.

f) Gaixotasunak detektatzeko eta kontrolatzeko metodoak zehaztu ditu.

g) Harrapariak kontrolatzeko premia zehaztu du eta kontrol-metodoak ezarri ditu.

h) Ehiza-espezieek nekazaritzako eta basozaintzako baliabideei eragindako kalteen aztarnak bereizi ditu.

i) Ehiza-espezieek eragindako kaltzeak prebenitzeko sistemak eta teknikak identifikatu eta ezaugarritu ditu.

j) Lortutako emaitzekin txostenak egin ditu.

k) Fauna-errolda bat egiteko beharrezkoak diren giza baliabideak eta baliabide materialak antolatu ditu.

l) Ingurumen araudia, fauna antolatzeko araudi espezifikoa, animalien ongizateari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa interpretatu eta aplikatu ditu.

2. Ehiza-espezieen eta espezie elkartuen habitata kontserbatzeko eta hobetzeko lanak antolatu eta gainbegiratzen ditu, eta, horretarako, teknikak eta prozedurak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ehiza-espezieen habitataren osagaiak ezaugarritu ditu.

b) Habitataren egoera ebaluatu du eta, zegokionean, neurri zuzentzaileak proposatu ditu.

c) Ingurunearen harrera-ahalmena kalkulatu du.

d) Habitata kontserbatzeko eta hobetzeko lanak zehaztu eta gainbegiratu ditu.

e) Ur-puntuen, babeslekuen, ereintzen, bazkalekuen eta bestelako elementuen beharrak kalkulatu ditu eta haien kokapena zehaztu.

f) Habitata ebaluatzeko, kontserbatzeko eta hobetzeko lanetan erabiltzen diren bitartekoak, ekipamendua, makinak eta erremintak hautatu ditu.

g) Habitata ebaluatzeko, kontserbatzeko eta hobetzeko lanak egiteko beharrezkoak diren giza baliabideak eta baliabide materialak antolatu ditu.

h) Ingurumen araudia, ehiza-kalitatea ziurtatzekoa, ehizari buruzko araudi espezifikoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu ditu.

3. Ehiza-espazio bateko espezieen populazioak ehizatzea zaintzeko, jarraitzeko eta kontrolatzeko lanak egiten ditu, eta, horretarako, teknikak eta metodoak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ehiza-espazio bat zaintzeko eta kontrolatzeko plana aztertu du.

b) Ehiztariaren aginduzko dokumentazioa bereizi du.

c) Ehiztariei informazioei eman die ehizatzearen gaineko baldintzei eta etikari buruz.

d) Ehizakiak identifikatu ditu.

e) Ehizaren modalitateak, tresnak eta armak deskribatu ditu.

f) Ehizaren eremu eta araubide ezberdinak identifikatu ditu.

g) Ehiza-denboraldiak eta debekualdiak bereiztu ditu.

h) Ehizakiak garraiatzeko, merkaturatzeko eta kontsumitzeko baldintzak bereizi ditu.

i) Ehiza alorreko debekuak, arau-hausteak eta zehapenak bereizi ditu.

j) Ikuskatzeko, salatzeko eta zehapen-espedienteak bideratzeko prozesua deskribatu du.

k) Ehiza-espazio bat zaintzeko eta kontrolatzeko lanetan erabiltzen diren bitartekoak, ekipamendua, lanabesak eta erremintak hautatu, maneiatu eta mantendu ditu.

l) Ehiza-espazio bat zaintzeko eta kontrolatzeko lanetan giza baliabideak eta baliabide materialak antolatu ditu.

m) Ingurumen araudia, ehizari buruzko araudi espezifikoa, animalien ongizateari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu ditu.

4. Ehizarako espezieen produkzioa antolatu eta gainbegiratzen du eta, horretarako, instalazioak, bitartekoak eta teknikak espezieen ezaugarriekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ehiza helburu duten ustiategiak ezaugarritu ditu, produzitutako espeziearen arabera.

b) Animaliak hartzeko eta igortzeko protokoloa deskribatu du.

c) Elikatzeko, ugaltzeko eta hazteko plana ezarri du.

d) Animaliak bizirik harrapatzeko eta maneiatzeko teknikak deskribatu ditu.

e) Sartzeak, birpopulatzeak, translokazioak eta askatzeak egiteko metodoak zehaztu ditu.

f) Birpopulatzeek natur ingurunean duten eragina baloratu du.

g) Ehiza-espezieak produzitzeko eta birpopulatzeko giza baliabideak eta baliabide materialak antolatu ditu.

h) Ingurumen araudia, ehizari buruzko araudi espezifikoa, animalien ongizateari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu ditu.

5. Ehiza-espazio baten aprobetxamendu iraunkorra planifikatu eta antolatzen du eta, horretarako, antolamendu-plana aztertzen du eta ehiza-modalitateak ingurunearen eta espezieen ezaugarriekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ehiza-baliabidearen iraunkortasuna arautzen duten printzipioak aztertu ditu.

b) Ehiza planifikatzeko eta antolatzeko erremintak bereizi ditu.

c) Ehiza antolatzeko planak interpretatu ditu.

d) Lur motak definitu eta eremutan banatu ditu, ehiza-aprobetxamenduaren eta ehiza-erabileraren arabera.

e) Populazioak eta habitata hobetzeko helburuak eta jarduketak aztertu ditu.

f) Iraunkortasun irizpideak aplikatu ditu ehiza-plana ezartzean, lurraren ehiza-ahalmenaren arabera.

g) Ehiza-jarduketak segurtasunez egin eta garatzea programatu du.

h) Estandarrak aplikatu ditu landako eta eskuko ehizako harrapaketak eta trofeoak baloratzean.

i) Ehiza-espazio baten kudeaketa administratiboari dagozkion zereginak eta prozedurak bereizi ditu.

j) Ehiza-kalitatea kudeatzeko eta ziurtatzeko prozesuak eta dokumentazioa aztertu ditu.

k) Ehiza-aprobetxamendu bat planifikatzeko eta antolatzeko beharrezkoak diren giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu ditu.

l) Ingurumen araudia, ehizari buruzko araudi espezifikoa, laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa eta kalitate-arauak aplikatu ditu.

Edukiak.

Ehiza-populazioak eta populazio elkartuak erroldatzea, jarraitzea eta kontrolatzea.

-Ehiza larriko eta ehiza xeheko espezieak, lehiakideak, harrapariak eta bestelakoak. Izen arrunta. Kanpo-morfologia, faneroptika eta gorputz-parametroak.

Ehiza-espezieen biologia. Elikadura eta elikadura-portaera.

Ugalketa: ugaltze-zikloa eta estaltze-sistemak. Ehiza-espezieen ohiturak. Ehiza-espezieen materialak, aztarnak eta seinaleak.

-Estatuko eta autonomia-erkidegoko banaketa geografikoa.

-Populazioen dinamika. Populazioaren tamaina eta dentsitatea. Hazkunde-tasa: jaiotza-tasa, heriotza-tasa, emigrazio-tasa eta immigrazio-tasa. Hazkunde-abiadura. Populazioaren egitura: sexu- eta adin-klaseak.

-Populazioaren tamainaren edo dentsitatearen estimazioa. Ugaritasun-indizeak. Laginketa-teknikak. Errolda-metodoak: zuzenekoak eta zeharkakoak. Populazioen errolda banaketa-ereduaren arabera. Jarduteko protokoloak. Errolda-metodoa hautatzea: habitatera eta populaziora egokitzea. Espezieak harrapatzeko, geldiarazteko, markatzeko eta jarraitzeko teknikak eta bitartekoak.

-Ibilbideak, transektoak, laginketa-eremuak eta errolda- eta kontrol-puntuak. Kokatzea eta lokalizatzea. Errolda-metodora egokitzea.

-Landa-lanean datuak biltzea. Materialak, bitartekoak eta ekipamendu teknikoa. Informazioa erregistratzea eta prozesatzea. Txostenak egitea. Emaitzen balorazioa.

-Gaixotasun eta epizootia ohikoenak. Detektatzeko eta kontrolatzeko metodoak. Laginak hartzea. Osasun teknikariei txostena emateko prozedura.

-Harraparien presentzia hautematea eta haien ugaritasuna balioestea: zuzenean behatzea edo habiak, gordelekuak, aztarnak eta arrastoak aurkitzea. Lokalizazioa erregistratzea. Txostenak egitea. Jarduteko atalasea.

-Harrapariak kontrolatzea. Metodoak: tranpak eta lakioak, substantzia erakargarriak, su-armak eta bestelakoak. Aukeratzeko irizpideak. Datuak biltzea eta erregistratzea: txostenak egitea. Plan teknikora egokitzea.

-Ehiza-espezieek eragindako kalteak. Kalteak eragiten dituzten espezieak eta kaltetutako baliabideak (nekazaritzako eta basozaintzakoak eta bestelakoak). Aztarnak identifikatzea. Kalteen balorazioa. Erantzukizuna.

-Kalteak eragiten dituzten espezieak murrizteko eta kaltetutako baliabideak babesteko prozedurak eta metodoak.

-Faunaren gaineko errolda, azterlan edo kontrol-jarduketa bat egiteko beharrezkoak diren giza baliabideak eta baliabide materialak antolatzea.

-Ingurumen araudia, fauna antolatzeko araudi espezifikoa, animalien ongizateari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.

Ehiza espezieen eta espezie elkartuen habitata kontserbatzea eta hobetzea:

-Ehiza-espezieen habitata: egitura-elementuak eta landaredia.

-Habitataren egoera ebaluatzea: ebaluatu beharreko indizeak eta parametroak. Metodoak. Neurri zuzentzaileak proposatzea. Txostenak egitea.

-Ingurunearen harrera-ahalmena. Animalia basatientzako karga-ahalmenaren kontzeptuak. Balioespena: zuzeneko metodoak eta zeharkakoak.

-Habitata kontserbatzea eta/edo hobetzea. Agrosistemetako jarduketak (larrediak ezartzea edo hobetzea, txandakatzeak eta polilaborantzak, bazterrak kontserbatzea, eta abar) eta baso-ekosistemetakoak (inausteak, masa heldugabeen bakanketak, entresakak, kimuen bakanketak, basoberritzeak, eta abar). Aurreikusitako helburuen arabera egin beharreko lanak. Gainbegiratzea.

-Ingurunearen harrera-ahalmena areagotzeko elementuak: ur-puntuak, babeslekuak, janlekuak, ehizarako labore espezifikoak eta bestelakoak. Ehiza-espezieen elikaduraren, babesaren eta bestelako portaeren gaineko eragina. Beharrak kalkulatzea. Haien kokapena zehazteko irizpideak. Ezartzea, mantentzea eta kontserbatzea.

-Ehiza-espezieen habitata ebaluatzeko, kontserbatzeko eta hobetzeko lanetan erabiltzen diren bitartekoak, ekipamendu, makinak eta erremintak. Hautatzeko irizpideak.

-Ehiza-espezieen habitata ebaluatzeko, kontserbatzeko eta hobetzeko lanetan giza baliabideak eta baliabide materialak antolatzea.

-Ingurumen-kalitatea.

-Ingurumen araudia, ehizari buruzko araudi espezifikoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.

Ehiza-espazio bateko ehizatzearen zaintza eta kontrola.

-Ehiza-espazio baten zaintza eta kontrola. Jarduteko plana.

-Ehiztaria: dokumentazioa, etika. Ehiztariarentzako informazioa.

-Ehizakiak: haien identifikazioa.

-Ehizaren modalitateak, tresnak eta armak.

-Ehiza-eremuak: motak. Ehiza-barrutiak.

-Ehiza-garaiak, ehiza-denboraldiak, debekualdiak.

-Ehizakiak garraiatzea, merkaturatzea eta kontsumitzea.

-Ehiza alorreko debekuak, arau-hausteak eta zehapenak.

-Ikuskatzeko, antolatzeko, salatzeko eta zehapen-espedienteak bideratzeko prozesua.

-Ehiza-espazio bat zaintzeko eta kontrolatzeko lanetan erabiltzen diren bitartekoak, ekipamendua, lanabesak eta erremintak. Hautatzea, maneiatzea eta mantentzea.

-Ehiza-espazio bat zaintzeko eta kontrolatzeko lanetan giza baliabideak eta baliabide materialak antolatzea.

-Ingurumen araudia, ehizari buruzko araudi espezifikoa, animalien ongizateari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.

Ehiza-espezieak produzitzeko eta birpopulatzeko lanak antolatzea eta gainbegiratzea:

-Ungulatu, lagomorfo eta hegaztien ehizarako ustiategi intentsiboak. Ezaugarri espezifikoak. Azpiegiturak, instalazioak eta langelak. Bitartekoak, ekipamendua, makinak eta erremintak: hautatzea eta maneiatzea. Ehiza-abeltegiak ikuskatzea.

-Abereak hartzea eta igortzea. Jarduteko protokoloa. Jatorri- eta osasun-dokumentazioa. Bakartzea eta berrogeialdia. Sortakako banaketa.

-Elikadura-plana: kontsumoaren kalkulua eta banaketa-sistemak. Elikaduran erabiltzen diren produktuak (lehengaiak, zuzentzaile bitaminiko-mineralak eta bestelakoak). Ugaltzeko eta hazteko plana: araldien, estaltzeen, ernaldien eta erditzeen egutegia; hazteko programa. Kontrol-fitxak eta txostenak egitea.

-Ehiza-espezieak bizirik harrapatzeko eta maneiatzeko teknikak. Ingurunearen eta espeziearen baldintzetara egokitzea. Ehiza-espezieen garraioa: baldintzak eta dokumentazioa.

-Sartzeak, birpopulatzeak eta translokazioak: lortu nahi den helburuaren araberako metodoak. Administrazio baimena. Ale kopurua, adinak eta sexu-erlazioa zehaztea. Askatzeko teknikak eta garaia. Aldez aurreko maneiua, profilaxia eta jarraipena.

-Birpopulatzeen eragina: natur populazioen kutsadura genetikoa.

-Ehiza-espezieak produzitzeko eta birpopulatzeko giza baliabideak eta baliabide materialak antolatzea. Zereginak banatzea eta bitartekoak aurreikustea.

-Ingurumen araudia, ehizari buruzko araudi espezifikoa, animalien ongizateari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.

Ehiza-espazio bateko aprobetxamendu iraunkorrak planifikatu eta antolatzea:

-Ehiza-iraunkortasunaren kontzeptua eta oinarriak.

-Ehiza planifikatzeko eta antolatzeko mailak eta agiriak.

-Ehiza antolatzeko eta aprobetxatzeko planak. Atalak. Prestaketa. Interpretazioa eta aplikazio.

-Ehiza-aprobetxamenduko lurrak. Titulartasuna. Administrazio-emakida. Erregistroa. Ehiza-lurren zonifikazioa eta seinaleztapena.

-Habitat baten ehiza-ahalmena ebaluatzea: gehieneko produktibitate iraunkorra. Erreklutamendu garbia. Bilketa-tasa. Harrapaketa-kupoaren kalkulua: metodoak. Zuzenketak.

-Ehiza-plana: helburuak. Lurraren ehiza-ahalmenera egokitzea. Ehiza-modalitateak eta -teknikak hautatzea. Ehiza selektiboa eta kudeaketa-ehiza. Kupoak banatzea.

-Ehiza-aprobetxamendurako azpiegiturak eta instalazioak. Erabilitako bitartekoak, ekipamendua, makinak eta erremintak.

-Harrapaketen eta trofeoen balorazioa. CIC arauak. Landako eta eskuko balioespena. Homologazio-prozedura.

-Ehiza-jarduerak programatzea. Egunak eta lekuak zehaztea. Administrazio-prozedura: eskaerak eta baimenak.

-Ehiza-jarduerak garatzea. Jarduteko protokoloa: jakinarazpena, seinaleztapena eta segurtasuna. Txostenak egitea (ehiza-modalitatea, ehiztari kopurua, hildako espezie bakoitzeko animaliak, datu morfometrikoak eta bestelakoak).

-Ehiza-barruti, -sozietate edo -enpresa baten kudeaketa. Egin beharreko kudeaketak, bete beharreko dokumentazioa.

-Kalitate-plana: kalitatea segurtatzeko eta ziurtatzeko jarduketak.

-Ehiza-aprobetxamenduak planifikatzeko eta antolatzeko giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatzea.

-Ingurumen araudia, ehizari buruzko araudi espezifikoa, laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa eta ehiza-kalitatea ziurtatzekoa.

Orientabide didaktikoak.

Ziklo honen modulu espezifikoa da, izaera profesionalizatzaile nabarmena duena. Modulu hau bukatuta, ikasleak gai izanen dira ehiza-baliabidea planifikatzearen eta antolatzearen ondoriozko jarduketak kudeatzeko eta haren aprobetxamendua kontrolatzeko.

Gaur egun, ehiza aisialdiko jarduera da gure ingurunean. Gizarte-onarpena eta -funtzioa kontuan harturik, biodibertsitatearen kontserbazioa, baliabidearen iraunkortasuna eta beste erabilera batzuekiko bateragarritasuna irizpidepean kokatu behar da, natur baliabide berriztagarrien beste edozein aprobetxamendu bezala. Hortaz, premisa hauek abiapuntu izan behar dira irakaskuntza-ikaskuntzako jarduerak diseinatu eta garatzeko.

Edukien sekuentziazioari dagokionez, iradokitzen da modulua hastea Ehiza-espazio bateko ehizatzearen zaintza eta kontrola multzoarekin, ehiza-baliabidearen eta haren aprobetxamenduaren gaineko oinarrizko ezagutzari lotutako edukiak baititu, besteak beste. Gero, Ehiza-espazio bateko aprobetxamendu iraunkorren plangintza eta antolamendua multzoaren lehenengo edukiak ematen ahal dira, baliabidearen kudeaketa iraunkorra arautzen duten oinarriak ezartzeko: ehiza-iraunkortasunaren kontzeptua eta oinarriak, ehiza planifikatzeko eta antolatzeko mailak eta agiriak, ehiza antolatzeko planak. Jarraian Ehiza-populazioak eta populazio elkartuen errolda, jarraipena eta kontrola multzoa emango litzateke. Multzo honek, populazioak eta haiek erroldatzeko metodoak, teknikak eta prozedurak aztertzeaz gain, ehiza-espezieen osasun egoerari, haiek eragindako kalteen balioespena eta murrizketari eta harraparien kontrol tekniko baimenduari dagozkien atalak ere biltzen ditu.

Ondoren Ehiza-espezieak produzitzeko eta birpopulatzeko lanen antolaketa eta gainbegiratzea multzoa garatzen ahal da, bereziki birpopulatzeei buruzko atalak. Habitataren kontserbazioa eta hobekuntza multzoa aurreko bi ataletan aipatutako multzoak eman ondoren ematen ahal da, edo bi horiek eman aurretik. Nolanahi ere, multzo honek irakastordu handia izan behar du, habitataren kalitatea garrantzitsua baita ehiza-ahalmena kontserbatzeko eta hobetzeko.

Ehiza-espazio bateko aprobetxamendu iraunkorren plangintza eta antolamendua multzoaren gainerako edukiei dagokienez, interesgarria izanen litzateke erdikoak (antolamendu planetatik ehiza-jardueren garapeneraino) aurreko multzoetan tartekatzea, populazioen kudeaketarekin eta/edo habitataren kontserbazio eta hobekuntzarekin zerikusi handia baitute. Ehiza-barruti edo -sozietate baten administrazioa, kalitate-plana eta baliabideen koordinazioa bezalako edukiek modulua bukatzen ahal dute.

Eduki batzuk kasuan kasuko teknikekin, materialekin eta ekipamenduarekin zerikusia duten manipulazio-trebetasunak garatzeko jarduerak behar dituzte. Eduki horiek, besteak beste, honako hauek dira: espezieak harrapatzeko, geldiarazteko, markatzeko eta jarraitzeko teknikak eta bitartekoak; tranpak eta lakioak, substantzia erakargarriak, su-armak eta bestelakoak; zuzenean behatzea edo habiak, gordelekuak, aztarnak eta arrastoak aurkitzea; habitata kontserbatzeko eta hobetzeko lanetan erabiltzen diren bitartekoak, ekipamendua, makinak eta erremintak; ehiza-espezieak bizirik harrapatzeko eta maneiatzeko teknikak; erabilitako bitartekoak, ekipamendua, makinak eta erremintak.

Integrazio-jarduera gisa, interesgarria izanen litzateke ehiza-barrutietan eta beste ehiza-eremu batzuetan egonaldiak eta ibilbideak egitea eta ehiza-zerbitzu enpresak, ehiza-abeltegiak eta ehiza-ustiategiak bisitatzea, tokian bertan ikaskuntzak finkatu eta aplikatzeko. Modulua eman aurretik lan unitatetan banatu eta horietako bakoitzaren diseinua egiterakoan, ahalegina eginen da (aukeratutako edukiek bide ematen badute) lehen aipatu diren jarduera motak sartzeko eta konbinatzeko.

Jarduera teorikoak, moduluaren iraupen osoaren erdia baino gehixeago izanen direnak, ordubeteko saiotan egitea komeni da. Jarduera teoriko horiek erabilera anitzeko gelan eginen dira. Interesgarria izanen litzateke gela horretan proiekziorako tresneria osoa, arbel elektronikoa eta ekipamendu informatikoa egotea.

Jarduera praktikoak basozaintzako lantegian eta finka berekian eginen dira. Basozaintzako lantegia, modulu honi dagokionez, espazio bereizietan antolatzen ahal da, material ezberdinak biltegiratu eta erakusteko. Horietako espazio batean ehiza eta ehiza-kudeaketarekin zerikusia duten materialak egonen lirateke. Interesgarria izanen litzateke lantegian behar adina leku izatea taldeko ikasleen erdientzat banakako postuak egokitu ahal izateko, prestakuntzarako eta lanerako.

Ehiza-barrutietan zehar ibilbideak egitearen bidez eta ehiza-abeltegiak, ehiza-ustiategiak eta ehiza-enpresak bisitatzearen bidez garatzen diren jarduerek ikastetxetik ateratzea ekartzen dute beraiekin eta, horregatik, landan eta mendian ibiltzeko eta aurrera egiteko beharrezkoa da ibilgailuak izatea, lur orotako ibilgailuak posible bada.

Integrazio-jarduera praktiko hauek moduluari esleitutako gainerako denbora izanen lukete. Gomendagarria izanen litzateke jarduera horiek gutxienez 2 edo 4 orduko saiotan garatzea (beste modulu erlazionatu batekin hamabost egunez behin txandakaturik) eta multzoa hainbat lan-taldetan banatzea, bakoitzak eragiketa ezberdinen ardura izanik txandaka.

Ehiza-kudeaketa biodibertsitatea kontserbatzearen eta beste erabilera batzuekiko bateragarritasunaren testuinguru orokorrean sartzen da eta, bertan, argi dago modulua zikloko beste batzuekin erlazionatuta dagoela. Interakzio asko daude honako modulu hauekin: Natur ingurunearen kontserbazioaren kudeaketa (faunaren kudeaketa eta kontserbazioa...), Mendien kudeaketa (habitataren maneiua...), Baso-aprobetxamenduak kudeatzea (erabileren bateragarritasuna...), Suteen kontrako defentsa (ehizaren gaineko eragina...), Fitopatologia (oreka biologikoak...), Basozaintzako makineria eta instalazioak (ehiza-habitata hobetzeko lanetarako makineria eta ekipamendua...). Horregatik, beharrezkoa da irakasle taldeek interakzio horiek kontuan har dezaten moduluak programatzean eta jarraitzean, ukitutako edukiak ematea eta ondorioztatzen diren irakaskuntza-ikaskuntzako jardueren garapena koordinatzeko.

Moduluan populazioen kudeaketarekin eta habitatarekin zerikusia duten edukiak ekologia eta ekosistemen, botanikaren eta zoologiaren arlo zientifiko eta teknikokoak dira. Horregatik, interesgarria izanen litzateke ikasleek oinarrizko prestakuntza jasotzea honako alderdi hauetaz, besteak beste: ekosistemen osaera eta funtzionamendua, landare- eta animalia-erreinuen sailkapen-sistemak eta gure ingurunean dauden naturako, basozaintzako eta nekazaritzako formazioen oinarrizko ezaugarriak. Iradokitzen da gai horiek zeharka eman daitezela Nekazaritzako botanika moduluan.

Azkenik, Ehiza-kudeaketa eta Arrantza kontinentalaren kudeaketa moduluek antzekotasun handia dute, biek baliabide parekagarriei egiten baitiete erreferentzia eta biei tratamendu didaktiko baliokideak aplikatzen ahal baitzaizkie. Hortaz, interesgarria izanen litzateke bi moduluetan irakasleen arteko koordinazio handia izatea, baita irakasleek batera programatzera eta garatzera ailegatzea ere, zati batzuk komunak eta beste zati batzuk bereiziak.

Lanbide modulua: Arrantza kontinentalaren kudeaketa.

Kodea: 0813.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 5.

Iraupena: 60 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Ingurune urtar kontinentaleko arrain-komunitateak eta haiekin erlazioa dutenak kudeatzeko lanak antolatu eta gainbegiratzen ditu, eta, horretarako, prozedurak aztertzen ditu eta ezarritako teknikak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ibaietako eta aintziretako ekosistema nagusiak identifikatu ditu.

b) Arrantza daitezkeen arrain- eta oskoldun-espezieak ezaugarritu ditu.

c) Espezie harrapariak, lehiakideak eta elkartuak deskribatu ditu.

d) Arrainak eta oskoldunak hautatzeko, erauzteko, markatzeko, garraiatzeko eta askatzeko lanak gainbegiratu ditu.

e) Errolda- eta laginketa-sistema eta jarduteko protokoloa hautatu ditu, ingurunearen eta populazioaren ezaugarrien arabera.

f) Arrantza elektrikoko teknikak eta harrapatzeko beste metodo batzuk eta harrapatutako banakoak bizkortzekoak aplikatu ditu.

g) Lagin biologikoak hartu, prestatu eta laborategira igorri ditu.

h) Espezieak birpopulatzeko sistemak, teknikak eta prozedurak deskribatu ditu.

i) Espezie harrapariak eta lehiakideak kontrolatzeko metodoak ezarri ditu.

j) Gaixotasunak detektatzeko eta kontrolatzeko metodoak zehaztu ditu.

k) Erabiltzen diren giza baliabideak, aparatuak, ekipamendua, ibilgailu bereziak eta erremintak hautatu eta antolatu ditu.

l) Ingurumen araudia, egingo diren jarduerei buruzko araudi espezifikoa, animalien ongizateari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu ditu.

2. Ibilgua kudeatzeko lanak planifikatzen ditu eta, horretarako, teknikak deskribatzen ditu eta parametro bioklimatikoak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ibilguetako berezko landare-espezieak eta flora inbaditzailea ezaugarritu ditu.

b) Ibai-tarte baten arrantzarako ahalmena baldintzatzen duten faktoreak baloratu ditu.

c) Arrabalekuak edo errutokiak lokalizatzeko eta egokitzeko lanak gainbegiratu ditu.

d) Ibilguan garatzen diren mantentze-lanak gainbegiratu ditu.

e) Elementuak eta azpiegiturak eraikitzeko eta mantentzeko lanak antolatu eta gainbegiratu ditu.

f) Ibilgua kudeatzeko lanak egiteko beharrezkoak diren giza baliabideak eta baliabide materialak antolatu ditu.

g) Ibilgua eta bertan kokatutako instalazioak kontserbatzeko eta hobetzeko lanetan erabiltzen diren bitartekoak, ekipamendua, makinak eta erremintak hautatu ditu.

h) Ingurumen araudia, egingo diren jarduerei buruzko araudi espezifikoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa interpretatu eta aplikatu ditu.

3. Ur-bazterra eta bertako instalazioak kudeatzeko lanak antolatu eta gainbegiratzen ditu eta, horretarako, teknikak eta prozedurak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ur-bazterreko floraren eta landare inbaditzaileen espezie nagusiak ezaugarritu ditu.

b) Arrantzarako sarbidea eta ekintza errazteko beharrezkoak diren lanak zerrendatu ditu.

c) Arrantzari eta erabiltzaileen segurtasunari lotutako hainbat elementuren eta azpiegituraren kokapena seinalatu du.

d) Hainbat elementu eta azpiegitura eraikitzeko eta mantentzeko lanak berraztertu ditu.

e) Jolas-arrantzaren aprobetxamendurako edo arrantza-tarte baten segurtasunerako beharrezkoa den seinaleztapena kontrolatu du.

f) Kudeatzeko lanetan erabiltzen diren bitartekoak, ekipamendua, makinak eta erremintak hautatu ditu.

g) Ingurumen araudia, egingo diren jarduerei buruzko araudi espezifikoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu ditu.

4. Ibaietako edo aintziretako ingurune baten babesa kudeatzeko lanak egiten ditu eta, horretarako, prozedurak eta jarduteko protokoloak programatutako zereginekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Arrantza-baliabidearen iraunkortasuna zuzentzen duten printzipioak aztertu ditu.

b) Arrain-hazkuntza planifikatzeko eta antolatzeko erremintak bereizi ditu.

c) Arrain-hazkuntzaren antolamenduko eta arroko plan bat interpretatu du.

d) Populazioak eta habitata hobetzeko helburuak eta jarduketak aztertu ditu.

e) Plangintzarekin bat egiten duen zonifikazioa ezarri du.

f) Kudeaketa-planak egiteko beharrezkoak diren datuak bildu eta iraunkortasun irizpideak aplikatu ditu.

g) Planeko arrantza-jarduerak antolatu ditu.

h) Ibaien eta ur-masen gaineko eraginak detektatzeko eta zaintzeko lanak egin ditu.

i) Arrantza-barruti edo -espazio baten kudeaketa administratiboari dagozkion zereginak eta prozedurak bereizi ditu.

j) Erabilitako giza baliabideak eta baliabide materialak antolatu ditu.

k) Ingurumen araudia, egingo diren jarduerei buruzko araudi espezifikoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu ditu.

5. Ur kontinentaletan arrantzatzea kontrolatzen du eta, horretarako, gauzatu behar diren jarduketak deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Arrantzalearen aginduzko dokumentazioa bereizi du.

b) Arrainak eta haien neurriak identifikatu ditu.

c) Arrantza kontinentalaren modalitateak, teknikak eta tresnak ezaugarritu ditu.

d) Arrain-masen eta -espazioen mota ezberdinak definitu ditu.

e) Arrantzaldiak eta debekualdiak bereiztu ditu.

f) Arrainak garraiatzeko eta merkaturatzeko baldintzak bereizi ditu.

g) Arrantza-tarteen erabiltzaileei aholkuak eta informazioa eman dizkie.

h) Arrantza-jardueraren kontrola eta jarraipena eramateko txostenak egin ditu.

i) Arrantza alorreko debekuak, arau-hausteak, salaketa-prozedura eta zehapenak aztertu ditu.

j) Ibaietako eta aintziretako ingurunearen jarraipen eta aprobetxamendu antolatuko lanetan giza baliabideak eta baliabide materialak antolatu ditu.

k) Ingurumen araudia, egingo diren jarduerei buruzko araudi espezifikoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa interpretatu eta aplikatu ditu.

6. Arrain-haztegi baten eta karramarro-haztegi baten funtzionamendua gainbegiratzen du eta, horretarako, espezieen beharrak ustiategiaren produkzio-helburuekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazio bat osatzen duten unitateak deskribatu ditu.

b) Uraren kalitate-kontrolak egin ditu.

c) Ernalketa- eta inkubazio-teknikak eta dagozkien prozesuak deskribatu ditu.

d) Arrainen elikadura haien adin-klaseen eta produkzio-helburuaren arabera egin du.

e) Prozesu patologikoak prebenitzeko eta kontrolatzeko osasun-neurriak aplikatu ditu.

f) Arrainak hainbat sortatan taldekatu ditu, tamainaren arabera.

g) Makineria, lanabesak eta ekipamendua hautatu eta erabili ditu.

h) Ingurumen araudia, egingo diren jarduerei buruzko araudi espezifikoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa interpretatu eta aplikatu ditu.

Edukiak.

Ingurune urtar kontinentalaren arrain-komunitateak eta komunitate elkartuak kudeatzea.

-Ibaietako eta aintziretako ekosistemak. Motak. Ibilgu eta ur-bazterretako landare-formazio garrantzitsuenak. Banaketa.

-Arrainak eta oskoldunak. Espezie urtar kontinental nagusiak. Sailkapena. Morfologia eta biologia. Distribuzio eta banaketa geografikoa.

-Ur kontinentaletako berezko beste animalia-komunitate batzuk edo haiekin elkarturik dauden komunitateak. Arrain-hazkuntzarako interesa duten espezie urtar kontinentalen fauna harraparia.

-Arrainen eta karramarroen populazioak. Ezaugarriak, parametroak eta dinamika.

-Laginketa teknikak. Arrantza elektrikoa. Oinarria. Sare eta tranpekin harrapatzeko teknikak. Toxikoekiko laginketa. Hidroakustikako teknikak. Inkestak. Arrainak eta oskoldunak hautatzea, erauztea, manipulatzea, neurtzea, markatzea, garraiatzea eta askatzea.

-Lagin biologikoak hartzea. Prozedura. Prestatzea eta bidaltzea.

-Populazio-inbentarioak. Errolda- eta ebaluazio-metodoak. Datu bilketa.

-Arrain-birpopulatzeak. Askatu beharreko produktuak. Metodoak eta prozedurak. Arrainak eta oskoldunak garraiatzea eta askatzea.

-Intereseko espezieak hautatzea. Espezie harrapariak eta lehiakideak kontrolatzea. Metodoak.

-Gaixotasunak detektatzea eta kontrolatzea. Jakinaraztea eta txostenak egitea.

-Ingurune urtar kontinentaleko arrain-populazioak eta haiekin erlazioa dutenak kudeatzeko lanetan erabiltzen diren aparatuak, ekipamendua, ibilgailu bereziak eta erremintak. Hautaketa. Erabilera. Erregulazioa.

-Ingurumen araudia, egingo diren jarduerei buruzko araudi espezifikoa, animalien ongizateari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.

Ibilgua kudeatzea:

-Ibilguetako berezko landare-espezieak. Motak.

-Ekosistema urgezatarren ezaugarri orokorrak. Ibai-tarte bat baldintzatzen duten faktoreak. Ibilguaren ezaugarri geomorfologikoen azterketa. Uraren ezaugarri fisikoak. Uraren ezaugarri kimikoak.

-Arrabatzea edo errutea. Faktore baldintzatzaileak. Ebaluatzeko metodoak.

-Ibilguko mantentze-lanak. Ingurunearen aldaketa motak. -Hobekuntza plana. Habitat urtarra ebaluatzea eta lehengoratzea. Egokitzeko eta hobetzeko obrak. Estaldura eta bizi-espazioa handitzeko neurriak. Elikagai-produkzioa hobetzeko neurriak. Uren tenperatura hobetzeko neurriak.

-Elementuak eta azpiegiturak eraikitzea. Eraginak murrizteko teknikak. Migraziorako oztopoak. Arrain-pasabideak eta -eskailerak. Ezartzea. Esklusak. Presak. Ibai artifizialak. Arrain-kontagailuak, saretak, burdin sareak eta ibilguak kudeatzeko beste zenbait elementu berekiak.

-Ibilgua kudeatzeko lanak egiteko beharrezkoak diren giza baliabideak eta baliabide materialak antolatzea.

-Bitartekoak, ekipamendua, makinak eta erremintak. Hautaketa. Erabilera.

-Ingurumen araudia, egingo diren jarduerei buruzko araudi espezifikoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.

Ur bazterra eta bertako instalazioak kudeatzea:

-Ur-bazterreko flora-espezieak. -Landare inbaditzaileak.

-Arrantza-eremuetarako sarbidea. Arrantza-ekintza errazteko lanak.

-Arrantzari eta erabiltzaileen segurtasunari lotutako elementuak eta azpiegiturak. Ezaugarriak.

-Arrantzarako elementuak eta azpiegiturak eraikitzea eta mantentzea. Motak.

-Arrantza-tarteak seinaleztatzea. Seinale motak.

-Bitartekoak, ekipamendua, makinak eta erremintak. Hautaketa. Erabilera.

-Ingurumen araudia, egingo diren jarduerei buruzko araudi espezifikoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.

Arrantza-aprobetxamenduaren eta ibaietako eta aintziretako espazioak babesaren kudeaketa:

-Arrantza-iraunkortasunaren kontzeptua eta oinarriak.

-Arrantza planifikatzeko eta antolatzeko mailak eta agiriak.

-Arrain-hazkuntzarako baliabideen antolamenduko eta arroko plana. Helburu orokorrak Edukiak. Jarduketak.

-Arrantza-eremuak, gaitasunak, zonifikazioa.

-Kudeaketa- eta aprobetxamendu-planak. Datuak biltzea. Arrantza-errenta, gutxieneko neurriak, arrantza-presioa eta arrantzarako baldintzak ezartzea. Kupoak banatzea. Harrapaketak baloratzea. Populazioen bilakaera jarraitzea.

-Arrantza-jarduerak antolatzea.

-Ibaien eta ur-masen gaineko eraginak detektatzea eta zaintzea. Sistemak, teknikak eta prozedurak. Ibaien eta ur-masen bilakaeraren jarraipena egitea. Erasoak detektatzea.

-Arrantza-barruti edo -sozietate bat administratzea. Egin beharreko kudeaketak, bete beharreko dokumentazio.

-Ibaietako eta aintziretako ingurunea kudeatzeko eta babesteko erabiltzen diren giza baliabideak eta baliabide materialak antolatzea.

-Ingurumen araudia, egingo diren jarduerei buruzko araudi espezifikoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.

Ur kontinentaletako arrantzatzearen zaintza eta kontrola.

-Arrantzalea, dokumentazioa. Erabiltzaileari emandako informazioa.

-Arrainak: identifikazioa eta gutxieneko neurriak.

-Arrantza-modalitateak eta -teknikak. Arrantza-tresneria eta arrantzalearena. Arrain harrapatuaren maneiua. Arrantzari aplikatutako ibai-fisiografiako nozioak.

-Ur-masak eta arrain-espazioak. Sailkapena. Arrantza-tarteak. Titulartasuna.

-Arrantza-garaiak, arrantza-denboraldiak, debekualdiak.

-Arrainak garraiatzea eta merkaturatzea.

-Debekuak, arau-hausteak eta zehapenak. Kategoriak.

-Salaketa-prozedura eta txostena. Zehapen prozedura.

-Arrantza-jarduera kontrolatzeko eta jarraitzeko plana. Ezkutuko arrantza eta legearen kontrako bestelako praktikak detektatzea eta kontrolatzea.

-Ur kontinentaletako espezieak aprobetxatzeko eta kontrolatzeko lanetan giza baliabideak eta baliabide materialak antolatzea.

-Ingurumen araudia, egingo diren jarduerei buruzko araudi espezifikoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.

Arrain haztegi baten eta karramarro haztegi baten funtzionamendua:

-Instalazioa osatzen duten unitateak: ura arazteko unitatea. Iragazketa lodiko eta fineko unitatea. Dekantazio-putzua. Klarifikazio-unitatea. Esterilizazio-unitatea. Inkubazio-unitatea. Motak. Arrainkumeak hazteko eta loditzeko unitateak. Gazte eta helduentzako tankeak. Motak. Ugaltzaileen estabulazio-unitatea. Motak. Bestelako elementuak.

-Ura bizitoki gisa. Uraren kalitatea. Uraren kalitate-kontrolak: pH-a; oxigeno disolbatua; hazkuntza-uretako materia esekiak. Parametro horiek ezartzea. Oxigeno-kontsumoan esku hartzen duten faktoreak.

-Ernalketa eta inkubazioa. Ugaltzaileak hautatzea. Ugaltzaileak sinkronizatzea eta emea errunaraztea. Hazia eta arrabak erauztea. Intseminazio artifizialaren teknika. Inkubazioa. Eklosioa edo biziratzea.

-Arrainen elikadura eta nutrizioa: arrainkumeen, gazteen eta helduen nutrizio-eskakizunak. Produkzio-helburuaren araberako berezitasunak. Formulazioak eta aurkezpen-formak. Elikagaiak banatzeko sistema mekanikoak eta automatikoak.

-Prozesu patologiko sarrienak. Detektatzea: sintomak eta lesioak. Txosten-prozedura. Prebentzioa eta osasun-kontrola. Harrapariak. Kontrola.

-Arrainak taldekatzea. Sorten ezaugarriak. Arrainak askaz edo putzuz aldatzea.

-Bitartekoak, ekipamendua, makinak eta erremintak. Hautaketa. Erabilera.

-Ingurumen araudia, egingo diren jarduerei buruzko araudi espezifikoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.

Orientabide didaktikoak.

Ziklo honen modulu espezifikoa da, izaera profesionalizatzaile nabarmena duena. Modulu hau bukatuta, ikasleak gai izanen dira arrain-hazkuntzarako baliabidea planifikatzearen eta antolatzearen ondoriozko jarduketak kudeatzeko eta haren aprobetxamendua kontrolatzeko.

Gaur egun, arrantza aisialdiko jarduera da gure ingurunean. Gizarte-onarpena eta -funtzioa kontuan harturik, biodibertsitatearen kontserbazioa, baliabidearen iraunkortasuna eta beste erabilera batzuekiko bateragarritasuna irizpidepean kokatu behar da, natur baliabide berriztagarrien beste edozein aprobetxamendu bezala. Modulu honek premisa hauek abiapuntu izan beharko lituzke irakaskuntza-ikaskuntzako jarduerak diseinatu eta garatzeko.

Edukien sekuentziazioari dagokionez, iradokitzen da modulua hastea Ur kontinentaletako arrantzatzearen zaintza eta kontrola multzoarekin, ehiza-baliabidearen eta haren aprobetxamenduaren gaineko oinarrizko ezagutzari lotutako edukiak baititu, besteak beste. Gero, Arrantza-aprobetxamenduaren eta ibaietako eta aintziretako espazioak babesaren kudeaketa multzoaren lehenengo edukiak sartzen ahal dira, baliabidearen kudeaketa iraunkorra arautzen duten oinarriak ezartzeko: arrantza-iraunkortasunaren kontzeptua eta oinarriak, arrain- hezkuntzarako baliabideen antolamenduko eta arroko plana eta helburu orokorrak. Jarraian Ingurune urtar kontinentalaren arrain-komunitateak eta haiekin elkarturik dauden komunitateak kudeatzea multzoa emango litzateke. Multzo honek, populazioak eta haiek erroldatzeko metodoak, teknikak eta prozedurak aztertzeaz gain, espezieen osasun egoerari, birpopulatzeei eta sartutako espezieen kontrol tekniko baimenduari dagozkien atalak ere biltzen ditu.

Ondoren Arrain haztegi baten eta karramarro haztegi baten funtzionamendua multzoa garatzen ahal da. Ibilgua kudeatzea eta Ur bazterra eta bertako instalazioak kudeatzea multzoak aurreko bi ataletan aipatutako multzoak eman ondoren ematen ahal dira, edo bi horiek eman aurretik. Nolanahi ere, multzo hauek irakastordu handia izan behar dute, habitataren kalitatea garrantzitsua baita arrain-hazkuntzarako ahalmena kontserbatzeko eta hobetzeko.

Arrantza-aprobetxamenduaren eta ibaietako eta aintziretako espazioak babesaren kudeaketa multzoaren gainerako edukiei dagokienez, interesgarria izanen litzateke erdikoak (Kudeaketa- eta aprobetxamendu-planetatik Arrantza-jarduerak antolatzeraino) aurreko multzoetan tartekatzea, populazioen kudeaketarekin eta/edo habitataren kontserbazio eta hobekuntzarekin zerikusia handia baitute. Arrantza-barruti edo -sozietate baten administrazioa, kalitate-plana eta baliabideen koordinazioa bezalako edukiek modulua bukatzen ahal dute.

Eduki batzuk kasuan kasuko teknikekin, materialekin eta ekipamenduarekin zerikusia duten manipulazio-trebetasunak garatzeko jarduerak behar dituzte. Eduki horiek, besteak beste, honako hauek dira: sare eta tranpekin harrapatzeko teknikak; arrainak eta oskoldunak hautatzea, erauztea, manipulatzea, neurtzea, markatzea, garraiatzea eta askatzea; ekipamendua eta erremintak, erabilera, eta abar.

Integrazio-jarduera gisa, interesgarria izanen litzateke arrantzarako ibai-tarteetan eta arrantza-barrutietan egonaldiak eta ibilbideak egitea eta arrain haztegiak, arrain-hazkuntzarako bestelako instalazioak eta zerbitzu enpresak bisitatzea, tokian bertan ikaskuntzak finkatu eta aplikatzeko. Modulua eman aurretik lan unitatetan banatu eta horietako bakoitzaren diseinua egiterakoan, ahalegina eginen da (aukeratutako edukiek bide ematen badute) lehen aipatu diren jarduera motak sartzeko eta konbinatzeko.

Jarduera teorikoak, moduluaren iraupen osoaren erdia baino gehixeago izanen direnak, ordubeteko saiotan egitea komeni da, talde osoarekin batera. Jarduera teoriko horiek erabilera anitzeko gelan eginen dira. Interesgarria izanen litzateke gela horretan proiekziorako tresneria osoa, arbel elektronikoa eta ekipamendu informatikoa egotea.

Jarduera praktikoak basozaintzako lantegian eta finka berekian eginen dira. Basozaintzako lantegia, modulu honi dagokionez, espazio bereizietan antolatzen ahal da, material ezberdinak biltegiratu eta erakusteko. Horietako espazio batean arrantza eta arrain-hazkuntzaren kudeaketarekin zerikusia duten materialak egonen lirateke. Interesgarria izanen litzateke lantegian behar adina leku izatea taldeko ikasleen erdientzat banakako postuak egokitu ahal izateko, prestakuntzarako eta lanerako.

Arrantza-espazio eta -barrutietan zehar ibilbideak egitearen bidez eta arrain haztegiak eta arrain-hazkuntzarako bestelako instalazioak bisitatzearen bidez garatzen diren jarduerek ikastetxetik ateratzea ekartzen dute beraiekin eta, horregatik, landan ibiltzeko eta aurrera egiteko beharrezkoa da ibilgailuak izatea, lur orotako ibilgailuak posible bada.

Integrazio-jarduera praktiko hauek moduluari esleitutako gainerako denboraren erdia baino gutxixeago izanen lukete. Gomendagarria izanen litzateke jarduera horiek gutxienez 2 edo 4 orduko saiotan garatzea (beste modulu erlazionatu batekin hamabost egunez behin txandakaturik) eta multzoa hainbat lan-taldetan banatzea, bakoitzak eragiketa ezberdinen ardura txandaka izanik.

Arrantza kontinentalaren kudeaketa biodibertsitatea kontserbatzearen eta beste erabilera batzuekiko bateragarritasunaren testuinguru orokorrean sartzen da eta, bertan, argi dago modulua zikloko beste batzuekin erlazionatuta dagoela. Interakzio asko daude honako modulu hauekin: Natur ingurunearen kontserbazioaren kudeaketa (faunaren kudeaketa eta kontserbazioa...), Mendien kudeaketa (habitataren maneiua...), Baso-aprobetxamenduak kudeatzea (erabileren bateragarritasuna...), Fitopatologia (oreka biologikoak, ur inguruneari eragindako ukipenak...), Basozaintzako makineria eta instalazioak (bazterrak eta ibilguak hobetzeko lanetarako makineria eta ekipamendua...). Horregatik, beharrezkoa da irakasle taldeek interakzio horiek kontuan har dezaten moduluak programatzean eta jarraitzean, ukitutako edukiak ematea eta ondorioztatzen diren irakaskuntza-ikaskuntzako jarduerak garatzea koordinatzeko.

Ezbairik gabe, Arrantza kontinentalaren kudeaketa eta Ehiza-kudeaketa moduluek antzekotasun handia dute, biek baliabide parekagarriei egiten baitiete erreferentzia eta biei tratamendu didaktiko baliokideak aplikatzen ahal baitzaizkie. Hortaz, interesgarria izanen litzateke bi moduluetan irakasleen arteko koordinazio handia izatea, baita irakasleek batera programatzera eta garatzera ailegatzea ere, zati batzuk komunak eta beste zati batzuk bereiziak.

Lanbide modulua: Ingelesa I.

Kodea: NA01.

Iraupena: 60 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Interesatzen zaizkion eguneroko gaiei buruz ingelesez ohiko lengoaian idatzitako testu errazak ulertzen ditu, independentzia maila onargarriarekin, garrantzia duen informazio orokorra edo berariazkoa ateratzea lortzen baitu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gai arruntei buruzko testu batean, ideia orokorra edo intereseko informazioren bat bilatu eta ulertu du.

b) Eguneroko testuak irakurtzeko teknika egokia aplikatu du, testu motaren eta helburuaren arabera, informazio garrantzitsua bilatzeko.

c) Lan jakin bat egiteko behar diren datuak eta informazioak atera ditu erabilera arrunteko testu-zati edo testu desberdinetatik, edo, hiztegiaren laguntzaz, bestelako iturrietatik.

d) Hitz ezezagunen esanahia testuingurutik ondorioztatu du, ikaslearen interesekin zerikusia duten gaietan edo ezohiko gaietan.

e) Aparatu edo ekipamendu bat erabiltzeko jarraibide sinpleak zehaztasunez interpretatu ditu.

f) Testuinguruan kokatzearen eta koherentziaren irizpideak aplikatu ditu itzulpen tresnek emandako informazioaren hautapena egiteko.

2. Bere intereseko gaien gainean edo eguneroko bizitzako jardueren gainean ingelesez eta ahoz emandako informazio bateko ideia nagusiak ulertzen ditu, buruz buruko komunikazio egoeretan zein bestelakoetan, solaskideek argi eta astiro hitz egiten dutelarik.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mezu labur batzuk, hala nola abisuak, oharrak edo iragarkiak, osorik ulertu ditu, inguruko hotsek distortsio handirik eragin ez duten egoeran.

b) Doitasunez identifikatu ditu norberaren jardueraren elementu igargarriekin (hala nola zenbakiak, kantitateak eta denborak) zerikusia duten datuak eta ekintzak.

c) Argi eta lengoaia estandarrean ari diren ingeles hiztun batzuen arteko elkarrizketaren gaia identifikatu du.

d) Bere eguneroko jarduerei buruz hizkera argian esan zaiona zailtasunik gabe ulertu du (noizean behin zerbait errepikatzeko edo beste modu batera esateko eskatzen utzi zaio).

e) Eguneroko ohiko gaiei buruzko mintzaldi grabatuetan edo solaskidea aurrean izan gabe, argi eta astiro mintzatuz emandako informazioen funtsezko elementuak identifikatu ditu.

3. Bere intereseko gaiekin zerikusia duten agiriak bete eta gutunak, mezuak edo jarraibideak idazten ditu ingelesez, komunikazio eraginkorrak eskatzen duen kohesio eta koherentziarekin.

Ebaluazio irizpideak:

a) Formularioak, txosten laburrak eta bestelako agiri normalizatuak edo errutinakoak bete ditu, okerrik gabe eta berariazko terminologia erabiliz.

b) Gutunak, faxak, mezu elektronikoak, oharrak eta txosten sinple eta zehatzak idatzi ditu, horrelako testuei dagozkien arauak betez.

c) Eguneroko gaiei buruzko informazioak, aldizkari eta liburuxketatik, Internetetik eta beste iturri batzuetatik jasoak, fidagarritasunez laburtu ditu, jatorrizko testuetako hitzak eta antolaketa erabiltzeko aukera izan duelarik, testu laburrak edo laburpen koherenteak sortzeko ohiko formatu batean.

d) Gutunak, deskripzioak eta gai orokorrei edo norberaren intereseko gaiei buruzko beste idazki batzuk egin ditu, datuak, iritzi pertsonalak edo sentimenduak adieraziz, zehaztasun eta doitasun maila nahikoarekin.

e) Norberaren jarduerari dagozkion agiriak egitean zuzentasun nahikoa lortu du oinarrizko elementu gramatikaletan, puntuazio zeinuetan eta ohiko hitzen ortografian, egitura koherente eta sendoa osatu du, eta eguneroko bizitzan norberari interesatzen zaizkion gai gehienei buruz nahikoa argi mintzatzeko moduko hiztegia erabili du.

f) Idatzizko dokumentuak egitean kontuan hartu ditu hartzailearen ezaugarri soziokulturalak eta komunikazioaren ingurunea.

g) Testuinguruan kokatzearen eta koherentziaren irizpideak aplikatu ditu itzulpen tresnek emandako informazioaren hautapena egiteko.

4. Eguneroko bizitzako gaiei buruz nahikoa arin eta garbi mintzatzen du aurrez aurreko edo urrutiko elkarrizketetan, hitz eta esapide sinpleak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mintzatzeko intonazio egokia eta ahoskera argi eta ulergarria erabili ditu, atzerritar doinua nabarmena izan arren, eta mintzakideek noiz edo behin zerbait errepikatzeko eskatu behar izan badute ere.

b) Aurreikusi gabeko egintza edo gertaeren deskripzioak edo kontaketak egin ditu, ongi ulertzeko moduko xehetasun mailarekin.

c) Itzulinguruak erabili ditu hiztegiaren hutsuneak gainditzeko.

d) Doitasunez mintzatu du, behar adinako hiztegia eta esaldi errazak eta estandarizatu samarrak erabiliz, norberaren lanbide eremuarekin zerikusia duten kantitate, zenbaki, ezaugarri eta gertaeren inguruko informazioa ematerakoan.

e) Ingelesezko ahozko adierazpena komunikazio egoerara egokitu du, hitzik gabeko komunikaziorako behar diren elementuak erantsiz.

5. Beste pertsona batzuekin ingelesez mintzatzen da, elkarren intereseko eguneroko gaiei buruz hizketa sinple eta zuzena eginez.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aurrez aurreko elkarrizketa sinpleak hasi, jarraitu eta bukatu ditu interes pertsonaleko gaiei buruz.

b) Eguneroko egoerei buruzko ahozko elkarrizketa laburretan parte hartu du zailtasunik gabe, gai ezagunak hizpide hartuta.

c) Noizbehinka solaskideei zerbait argitu edo errepikatzeko eskatu die, iragar daitezkeen egoerez ari direnean.

d) Elkarrizketa kasuan kasuko komunikazio inguruneari dagokion moduan hasi edo amaitzeko ohiko hitz egokiak erabili ditu.

e) Ahozko interakzioa, hitzik gabeko lengoaia barne, komunikazio motari (aurrez aurrekoa edo urrutikoa), komunikazio egoerari (formala edo informala) eta solaskidearen ezaugarri soziokulturalei egokitu die.

f) Norberaren lanbide eremuko gizarte interakzioko ohiko egoeren inguruan mintzatzeko behar bezain aberatsa den hiztegia erabili du.

Edukiak.

Eduki lexikoak:

-Eguneroko bizitzari buruzko hiztegia eta terminologia, batik bat arlo hauetakoa: bidaiak eta turismoa (garraiobideak, ostatua, ...), aisia, sentimendu pertsonalak, errutinak eta bizi ohiturak, jantziak, elikadura, etxebizitza, erosketak, osasuna, lanaren mundua, komunikabideak, instalazio eta zerbitzu publikoak...

-Lanbide eremuko oinarrizko hiztegia eta terminologia.

Eduki gramatikalak:

-Aditz-denborak.

-Hitzen erabidea.

-Preposizioak, juntagailuak eta adberbioak.

-Aditz laguntzaileak eta moduzkoak.

-Erlatibozko perpausak.

-Koherentzia eta kohesio elementuak: lokailuak.

-Boz pasiboa. Lengoaia tekniko-zientifikoa.

-Baldintzak.

-Zeharkako estiloa.

Eduki funtzionalak:

-Hasierako eta amaierako agurrak gizarteko ohiko egoeretan.

-Galdetzea eta erantzutea informazio orokorra emateko, datuak eskatzeko, etab.

-Norberaren intereseko gaien azalpen eta aurkezpenak entzutea eta garrantzizko informazioa bereiztea, oharrak edo laburpenak idatziz.

-Konparatzea eta erkatzea; alde onak eta txarrak.

-Adostasuna eta desadostasuna azaltzea.

-Asmoak eta planak adieraztea.

-Gustuak eta lehentasunak adieraztea.

-Iradokizunak, gomendioak, kexak eta eginbeharrak adieraztea.

-Norberaren intereseko gaien inguruko iritziak azaltzea eta horien aldeko argudioak ematea.

-Pertsonak deskribatzea eta gertaerak kontatzea.

-Iraganari eta etorkizunari buruz gogoeta egitea. Hipotesiak azaltzea.

-Testu bateko gai nagusia laster identifikatzea.

-Testu bateko berariazko xehetasunak zehaztasunez kokatzea eta agerikoa ez den esanahia ondorioztatzea.

-Dokumentu generiko luze bateko edo batzuetako informazioak planifikatu eta idatziz laburtzea.

-Informazioa edo iritzia adierazten duten testu koherenteak osatzea.

-Inprimakiak edo erabilera arrunteko agiriak betetzea.

-Formatua eta egitura egokitzea helburu desberdinak dituzten idatzizko testuak antolatzeko (txostenak, jarraibideak, mezu elektronikoak.).

-Hiztegiak edo erreferentziazko bestelako materialak, baliabide elektronikoak barne, trebetasunez erabiltzea, hitz ezezagunek kasuan kasuko testuinguruan zer esan nahi duten jakiteko.

-Informazioak eta ideiak ahoz aurkeztea sekuentzia logikoan.

-Telefono deiak egin eta hartzea. Mezuak utzi eta jasotzea.

-Beste pertsona baten hitzak transmititzea: aginduak, jarraibideak, galderak, eskaerak.

-Eguneroko bizimoduarekin zerikusia duten gertaerak, azalpenak, jarraibideak eta deskripzioak ahoz adieraztea, zuzen mintzatuz.

-Komunikazioaren estiloa hartzaileari, inguruneari eta komunikazioaren helburuari egokitzea.

-Hitzik gabeko komunikazioaren estrategiak erabiltzea, ahozko interakzioa indartzeko.

Gizarte eta lanbide edukiak:

-Norberarekin komunikatzen diren bezero edota profesionalak zein herrialdetakoak diren, hango giza, gizarte eta lanbide harremanak arautzen dituzten arauak, protokoloak eta ohitura nagusiak identifikatu eta aztertzea.

-Ingelesezko harremanetarako arauak identifikatu eta aplikatzea, bereziki kontuan hartuz Interneten erabiltzen diren adeitasunezko konbentzioak.

-Bestelako kulturak eta haiek osatzen dituzten pertsonak ezagutzeko gogoa eta haienganako errespetua eta jarrera irekia agertzea.

-Binaka eta taldeka eta jakintza-arlo anitzeko eremuetan lan egiteko prest egotea.

Orientabide didaktikoak.

Ingelesa I nahitaezko lanbide moduluak ikasleen hizkuntza gaitasuna indartzea du funtsezko helburu. Bereziki nabarmentzen ditu bizitza arrunteko eta lanbide bizitzako ohiko komunikazio egoeretan aise moldatzea ahalbidetuko dieten trebetasunak.

Europan hainbat azterlan egin dira langileek beren lan jarduerarekin zerikusia duten egoeretan hizkuntzak erabili beharrari buruz zer dioten jakiteko. Azterlanok agerian jarri dutenez, behar hori, lehenik, hertsiki lanbide arlokoak ez diren gizarte harremanetan nabaritzen dute langileek. Beraz, modulu honetan ikasleei ingeles teknikoa irakatsi baino areago, hizkuntza ohiko komunikazio egoeretan erabiltzen irakatsi nahi zaie, profil bakoitzari dagokion lanbide ingurunea ikasgelan proposatzen diren irakaskuntza-ikaskuntzako jardueretan sartzeari uko egin gabe, noski. Alderdi hori agerian jartzen da, halaber, lanbide heziketako ikasleek etengabeko ikaskuntzarako Europako programetan parte hartuta beste herrialde batzuetan dituzten esperientzietan.

Horregatik guztiagatik, eta hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparruan proposatzen denarekin bat, modulu honen bidez ikasleek komunikazio eraginkorra lortu behar dute egiazko egoeretan, bizitza arrunteko egoerak izan nahiz lanbide arlokoak izan.

Irakaskuntza-ikaskuntzako prozesua, helburu horri begira, nabarmenki praktikoa den ikuspuntu batetik bideratu behar da. Gramatikaren irakaskuntza aurreko kurtsoetan ikasitakoaren berrikuspen gisa hartu behar da, eta ikasleentzat egiazko interesa duten komunikazio egoeretan txertatu. Horrela, ikasleak errazago ohartuko dira ikasi behar duten hizkuntzan beren kasa moldatu beharra dutela. Era berean, ahalegin nagusia egin beharko litzateke ikasleak gai izan daitezen, lehen urrats batean, modu autonomo eta koherentean komunikatzeko. Geroago ekinen zaie adierazpenaren zuzentasunari, jarioari eta zehaztasunari. Ikasgelan, bai irakaslea bai ikasleak, ingeles hutsean aritzeak ederki lagunduko du lortu nahi diren helburuak betetzen.

Irakaskuntza-ikaskuntzako prozesuan egiten diren jarduerak egokiro diseinatu behar dira, ikasleei erakusten dizkieten komunikazio egoerak ahalik eta benetakoenak izan daitezen, ulermena eta mintzamena eta, beraz, interakziorako trebetasunak bereziki indartu daitezen.

Irakurmena lantzeak aukera ona eman dezake ikaskuntza lanbide eremuaren ingurunean kokatzeko, datuak, informazioak eta berariazko hiztegia ateraz egiazko dokumentuetatik. Horiek, neurri handian, Interneten bidez eskuratzen ahalko dira. Ildo beretik lagungarria izan daiteke ikasleek aurkezpen elektronikoak egitea, beren lanbide eremuko lan prozesuak, eragiketetarako jarraibideak, makinen funtzionamendua eta abar deskribatzeko.

Komunikazioaren teknologiak oso tresna baliotsuak dira ikasleak benetako komunikazio egoeretan kokatzeko. Haietako batzuk arestian aipatu ditugu, eta beste batzuk gehitzen ahal zaizkie: webquest-ak, e-lagunekin posta elektronikoa trukatzea, e-Twinning erako proiektuetan parte hartzea, blog-etan parte hartzea, etab, Interneten dagoen baliabide iturri ia agortezina ahaztu gabe (hiztegiak, podcast-ak, vodcast-ak, argitalpen teknikoak...). Baliabide horiek eskuratzen errazak dira eta, askotan, doakoak. Kontuan hartu behar da, halaber, heziketa zikloetatik abiaturik ikasleek etengabeko ikaskuntzarako Europako programetan parte har dezaketela, Leonardo da Vinci eta Erasmus programetan, adibidez. Hori pizgarri bat gehiago izan daiteke ikasleei interesatzen zaizkien komunikazio egoera bene-benetakoak planteatzeko.

Arreta jarri behar zaion beste kontu bat gaitasun soziolinguistikoen garapena da, gaitasun horiek irakaskuntza-ikaskuntzako prozesu osoa blaitu behar baitute. Garrantzitsua da, prestakuntza helburudun honen esparruan, bermatu ahal izatea ikasleek badakizkitela hizkuntza erabiltzeko konbentzioak, adeitasunezko arauak, erregistro desberdinak eta horiek behar bezala erabiltzearen garrantzia, eta, oro har, ingelesa ama hizkuntza duten herrien idiosinkrasia ongien definitzen duten ezaugarri kulturalak.

Ebaluazioari dagokionez, iradokitzen da prozesu horren ardatza ikasleen komunikaziorako gaitasunaren balorazioa izan dadila, hau da, ikustea nola baliatzen dituzten beren hizkuntza ezagutzak eta trebetasunak eta zenbateko gaitasuna duten komunikaziorako estrategia desberdinak erabiltzeko. Helburu horri begira seinalatu dira modulu honetako ebaluazio irizpideak eta, ildo berean, hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparrua oso bitarteko baliotsua izan daiteke ebaluazio erremintak diseinatzeko.

Lanbide modulua: Mendien kudeaketa I.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 6.

Kodea: 0814a.

Iraupena: 120 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Zuhaitzak eta baso-masak neurtzeko lanak koordinatu eta egiten ditu eta, horretarako, lan horiek teknika dasometrikoekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Baso-masak eta mendi motak deskribatu ditu.

b) Aldagaiak neurtu ditu aparatu dasometrikoak erabilita.

c) Zuhaitzen eta baso-masen azalera basimetrikoak eta hazkundea kalkulatu ditu.

d) Zuhaitzak, zur meheak, azalak eta biomasa kubikatu ditu.

e) Baso-masak kubikatu ditu.

f) Zuhaitzak eta baso-masak neurtzeko lanetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatu ditu.

g) Ingurumen araudia eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu ditu.

2. Baso-masen baso-tratamenduak gainbegiratzen ditu eta, horretarako, haiek gauzatzeko prozedurak ezaugarritzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Basozaintzaren oinarriak eta printzipioak zehaztu ditu.

b) Lurzoruaren gaineko eta zuhaiztiaren gaineko baso-tratamenduak deskribatu ditu.

c) Baso-espezie nagusien baso-tratamenduak deskribatu ditu.

d) Ezarritako espezieak hobetzeko lanak egin eta kontrolatu ditu: azalatzeak, jorrak, ongarritzeak eta ureztatzeak.

e) Baso-masen gaineko baso-tratamenduak zehaztu eta zaindu ditu.

f) Baso-tratamenduetan mozteko azalera eta unea zehaztu ditu.

g) Baso-tratamenduetan moztu behar diren zuhaitzak markatu ditu eta etorkizuneko zuhaitzak hautatu ditu.

h) Zuhaitzak inausteko lanak egin eta egiaztatu ditu.

i) Larreen, artelatzen (kortxoa produzitzeko), pinazi-pinuen (pinaburuak produzitzeko), erretxina ateratzeko masen eta onddo jangarriak produzitzeko masen gaineko baso-tratamendu espezifikoak deskribatu ditu.

j) Baso-masen izurri, gaixotasun eta kalte nagusiak bereizi ditu.

k) Basoetako gaixotasun eta izurriak prebenitzeko baso-tratamenduak zehaztu eta zaindu ditu.

l) Baso-tratamenduetarako makineria, lanabesak, ekipamendua eta erremintak erregulatu eta maneiatu ditu.

m) Ingurumen araudia, baso-tratamenduei buruzko araudi espezifikoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu ditu.

3. Basoberritzeko eta basotzeko lanak koordinatu eta kontrolatzen ditu eta, horretarako, prozesu bakoitzari dagozkion metodoak eta teknikak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Basoberritze baten eta basotze baten faseak deskribatu ditu.

b) Birpopulatuko den espeziea zehaztu du, gehien erabiltzen diren espezieen ezaugarriak aztertuz eta baldintza edafoklimatikoen arabera.

c) Basoberritu edo basotuko den eremuko lurra prestatzeko eta landaredia ezabatzeko lanak gainbegiratu ditu.

d) Erabiliko diren landareen kalitatea, haien biltegiratzea eta mendian banatzea egiaztatu du.

e) Ereiteko, landatzeko eta hutsarteak betetzeko lanak egin eta egiaztatu ditu.

f) Landareak faunaren, baso-izurrien, baso-gaixotasunen eta kalte abiotikoen kontra babesteko lanak egin eta gainbegiratu ditu.

g) Basoberritzeko eta basotzeko lanetarako makineria, lanabesak, ekipamendua eta erremintak erregulatu eta maneiatu ditu.

h) Ingurumen araudia, basoberritzeari eta basotzeari buruzko araudi espezifikoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu ditu.

4. Basoen hidrologia lehengoratzeko lanak ezarri eta gainbegiratzen ditu eta, horretarako, eraikitzeko baldintza edafoklimatikoak eta landarediaren egoera aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ur-bazterreko landaredi degradatua lehengoratzeko teknikak deskribatu ditu.

b) Erliebea, klima eta landare-estalkia lurzoruaren higadurarekin erlazionatu ditu.

c) Eremu kritikoetan sastrakak kontrolatzeko lanak antolatu eta gainbegiratu ditu, higidura-arriskua murrizteko.

d) Ibilguak ur-bazterreko landaredia lehengoratzeko lanen bitartez egonkortzeko lanak egin eta gainbegiratu ditu.

e) Elur-jausien kontrako defentsak eraikitzeko lanak garatu eta gainbegiratu ditu.

f) Ibilguak zuzentzeko zeharkako eta luzetarako obren eraikuntza-xehetasunak deskribatu ditu.

g) Lur ezegonkorrak babesteko lanak ikuskatu ditu.

h) Basoen hidrologia zuzentzeko lanetarako makineria, lanabesak, makineria eta erremintak erregulatu eta maneiatu ditu.

i) Ingurumen araudia, basoen hidrologia zuzentzeko lanei buruzko araudi espezifikoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu ditu.

Edukiak.

Zuhaitzak eta baso-masak neurtzeko lanak koordinatzea eta egitea:

-Baso-masak eta mendi motak. Mendiak, baso-lurrak, basoak eta baso-sistemak.

-Mendiak zatitzeko metodoak.

-Aldagai dasometrikoak neurtzea. Neurtzeko tresnak eta aparatuak: funtzionamendua eta maneiua.

-Diametro normalak eta azalera basimetrikoak. Garaierak. Baso-masen hazkundeak eta dentsitatea. Kalkulua.

-Zuhaitzen, egurren, biomasen eta azalen kubikazio teoriko eta praktikoa.

-Baso-masak kubikatzea.

-Zuhaitzak eta baso-masak neurtzeko lanak koordinatzeko eta egiteko beharrezkoak diren giza baliabideak eta baliabide materialak antolatzea.

-Ingurumen araudia, egingo diren jarduerei buruzko araudi espezifikoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.

Baso-masen baso-tratamenduak gainbegiratzea:

-Basozaintzaren oinarriak. Basozaintzaren oinarriak.

-Baso-tratamenduak. Motak eta helburuak. Zehaztapena eta zaintza. Baso garaiko, baso ertaineko eta basoberako tratamenduak. Aldatzeak eta transformazioak.

-Birsortzeko mozketak. Hobetzeko mozketak. Egitea eta kontrolatzea.

-Baso-espezie nagusien baso-tratamenduak.

-Laborantza lanak. Sasi-garbitzeak, azalatzeak, jorrak, ongarritzeak eta ureztatzeak.

-Mozketak. Arraseko mozketak egiteko unea zehaztea. Segidako bakantzea. Entresaka. Zuhaitzak seinaleztatzea arraseko mozketetan, segidako bakantzeetan, entresaketan, masa heldugabeen bakanketetan eta masa helduen bakanketetan. Mozketak kontrolatzea.

-Mozteko txandak eta mozteko diametroak identifikatzea, hainbat espezie erregular eta irregularretan.

-Zepa berriak sortzea eta kimuak bakantzea. Lepaketa. Helburuak. Moztuko diren txirpialak markatzea. Kontrola.

-Inaustea gauzatzea eta kontrolatzea.

-Baso-tratamendu espezifikoak. Artelatz-basoen gainekoak, kortxoa produzitzeko; pinazi-pinuen gainekoak, pinaburuak produzitzeko; masen gainekoak, erretxina ateratzeko; eta masen gainekoak, onddo jangarriak produzitzeko.

-Baso-masetan izurriak eta gaixotasunak bereiztea.

-Basoetako kalteak, izurriak eta gaixotasunak prebenitzeko baso-tratamenduak.

-Bitartekoak, ekipamendua, makinak eta erremintak. Erabilera. Erregulazioa.

-Ingurumen araudia, egingo diren jarduerei buruzko araudi espezifikoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.

Basoberritzeko eta basotzeko lanak koordinatzea eta kontrolatzea:

-Basoberritzea eta basotzea. Faseak.

-Birpopulatuko diren espezieak. Laborantza-ezaugarriak eta baldintza edafoklimatikoak. Espezieak hautatzea.

-Landaredia ezabatzeko teknikak. Lurra prestatzea.

-Birpopulatzeko diren landareen kalitatea. Egiaztapena. Biltegiratzea. Baldintzak. Mendian banatzea.

-Ereitzea eta landatzea. Birpopulatzea eta hutsarteak betetzea egin eta gainbegiratzea.

-Birpopulazioa babestea faunaren kontra. Kalteak, izurriak eta gaixotasunak birpopulazioetan. Baso-landareen osasun-kontrola.

-Bitartekoak, ekipamendua, makinak eta erremintak. Erabilera. Erregulazioa.

-Ingurumen araudia, egingo diren jarduerei buruzko araudi espezifikoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.

Basoen hidrologia lehengoratzeko lanak ezartzea eta gainbegiratzea:

-Ur-bazterreko landaredia lehengoratzeko teknikak.

-Lurzoruaren higadura. Baldintzak.

-Eremu kritikoetan landaredia kontrolatzeko lanak. Antolatzea eta kontrolatzea.

-Ibilguak egonkortzea. Landaredia lehengoratzea. Garatzea eta gainbegiratzea.

-Elur-jausien kontrako prebentzioa eta defentsa. Lanak garatzea.

-Ibilguak zuzentzeko zeharkako obrak. -Ibilguak zuzentzeko luzetarako obrak.

-Bitartekoak, ekipamendua, makinak eta erremintak. Erabilera. Erregulazioa.

-Ingurumen araudia, egingo diren jarduerei buruzko araudi espezifikoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.

Orientabide didaktikoak.

Mendien kudeaketa moduluak honako hau egiteko behar den prestakuntza emanen die ikasleei: basoberritzeko eta basoen hidrologia zuzentzeko eragiketak kudeatzea; baso-tratamenduak kudeatzea; natur baliabideak lehengoratzeko, mantentzeko, antolatzeko eta defendatzeko eragiketak zaintzea eta haietan laguntza ematea; eta natur habitataren inbentarioa eta jarraipena egiteko eragiketak antolatu eta gainbegiratzea. Hortaz, garatu beharreko gaiak zabalak direla kontuan hartuz, iradokitzen da modulua bi kurtsotan banatzea eta bigarrenean gai hauek ematea: proiektuen maneiua, oihanbideak, baso-inbentarioak eta mendien antolakuntza.

Basoberritzeko, baso-tratamenduetarako eta mendiak antolatzeko lanak biodibertsitatearen kontserbazioa eta hazkundea, baliabidearen iraunkortasuna eta beste erabilera batzuekiko bateragarritasuna irizpidepean gauzatu behar dira. Modulu honek premisa horiek hartu beharko lituzke abiapuntu irakaskuntza-ikaskuntzako jarduerak diseinatzeko eta garatzeko.

Ikasleek ondoko hauetarako trebetasunak garatu behar dituzte: baso-inbentarioen lanak egitea, zuhaitzak eta baso-masak kubikatzea, hazkundeak kalkulatzea eta baso-tratamenduak gauzatzea. Gainera, gauza izan behar dute mendian aldagai dasometrikoak neurtzeko, basoberritze baten lanak kontrolatzeko eta baso-tratamenduen zuhaitzak hautatzeko. Aurrekoaz gain, trebetasunak landu behar dituzte interneteko baliabideak erabiltzeko, GPS maneiatzeko eta GIS erabiltzeko. Teknika, bitarteko eta giza baliabide aproposenak hautatuko dituzte basoberritzeko, baso-tratamenduetarako eta mendiak antolatzeko lanetan etekin aproposak bermatzeko.

Edukien sekuentziazioari dagokionez, jarraian arau orientagarriak eskaintzen dira. Hasten ahal da modulua Baso-tratamenduak gainbegiratzea multzoarekin. Multzo horretan, besteak beste, basozaintzaren eta baso-tratamenduen oinarrizko ezagutzei buruzko edukiak daude. Aldi berean, Basoberritzeko eta basotzeko lanak koordinatzea eta kontrolatzea ,multzoaren edukiak ematen ahal dira, birpopulatuko diren espezieak bereiziz eta ikasiz eta basoberritzeko lanak tokian bertan bisitatuz, udazkenean eta neguan gauzatzen baitira. Jarraian Zuhaitzak eta baso-masak neurtzeko lanak koordinatzea eta egitea multzoa emanen litzateke, zuhaitzak eta baso-masak kubikatuz eta hazkundeak kalkulatuz. Basoen hidrologia lehengoratzeko lanak ezartzea eta gainbegiratzea multzoa Basoberritzeko eta basotzeko lanak koordinatzea eta kontrolatzea multzoaren ondoren garatzen ahal da.

Eduki teoriko nagusien hiruhilekoko banaketa hau iradokitzen da:

-Lehen hiruhilekoa: Baso-masen sailkapena eta mendi motak. Oinarrizko basozaintza. Basoberritzeak. Basoberitzeetan erabiltzen diren espezieen laborantza-ezaugarriak eta baldintza edafoklimatikoak. Espezieak hautatzea.

-Bigarren hiruhilekoa: baso-tratamenduak. Dasometría.

-Hirugarren hiruhilekoa: baso-espezie nagusien baso-tratamenduak. Dasometría.

Praktiketako ateraldien hiruhilekoko banaketa hau iradokitzen da:

-Lehen hiruhilekoa: Baso-espezieak identifikatzea (hiru hiruhilekoetako ateraldi guztietan). Baso-masak identifikatzea. Baso-masetako izurriak eta gaixotasunak bereiztea (hiru hiruhilekoetako ateraldi guztietan). Eskualde eurosiberiar eta mediterraneotarretako basoberritzeak bisitatzea.

-Bigarren hiruhilekoa: diametroak, garaierak, hazkundeak, azalaren lodierak eta adinak neurtzea. Moztu diren eta zutik dauden zuhaitzen kubikazioa. Dentsitatearen kalkulua, estazioaren kalitatea, masa helduen bakanketak egitea eta etorkizuneko zuhaitzak hautatzea.

-Hirugarren hiruhilekoa: baso-masak kubikatzea. Birsortzeko mozketak.

Baso-lanei zentzua ematen dien modulua denez, lanbide-munduarekin etengabe harremanetan egoteko erantzukizuna du, estrategia ezberdinen bidez:

-Praktiketako ateraldiak, mendira.

-Aldizkariak, teknikak, argazkiak, bideoak eta abar behatu eta aztertzea.

-Legedia, dokumentazioa eta proiektuak aztertzea.

-Interneteko baliabideen maneiua, mapak maneiatzeko programak, SITNA-NLIS, GPS eta GIS.

Jarduera teorikoak, moduluaren iraupen osoaren erdia izanen direnak, ordubeteko saiotan egitea komeni da. Jarduera teoriko horiek erabilera anitzeko gelan eginen dira. Interesgarria izanen litzateke gela horretan proiekziorako tresneria osoa, arbel elektronikoa eta ekipamendu informatikoa egotea.

Jarduera praktikoak mendietan, basozaintzako lantegian eta finka berekian eginen dira. Basozaintzako lantegia, modulu honi dagokionez, espazio bereizietan antolatzen ahal da, material ezberdinak biltegiratu eta erakusteko. Horietako espazio batean dasometriarekin lotutako materialak egonen lirateke. Interesgarria izanen litzateke lantegian behar adina leku izatea taldeko ikasleen erdientzat banakako postuak egokitu ahal izateko, prestakuntzarako eta lanerako.

Mendietako jarduerek ikastetxetik ateratzea ekartzen dute beraiekin eta, horregatik, mendian ibiltzeko eta han lanak egiteko beharrezkoa da ibilgailuak izatea, lur orotako ibilgailuak posible bada. Integrazio-jarduera praktiko hauek moduluari esleitutako gainerako denboraren erdia izanen lukete. Gomendagarria izanen litzateke jarduera horiek gutxienez 4 orduko saiotan garatzea (beste modulu erlazionatu batekin hamabost egunez behin txandakaturik) eta multzoa hainbat lan-taldetan banatzea, bakoitzak eragiketa ezberdinen ardura txandaka izanik.

Mendian jarduerak egiteko ateraldia bi astean behin eginen da eta 4, 5 edo 6 ordukoa izanen da. Goizeko lehenengo edo bigarren ordu teorikoa erabiliko da praktiketarako ikastetxetik urrun egiten direnean edo programatutako baso-lanek iraupen handiago eskatzen dutenean. Komenigarria izanen litzateke praktiketako ateraldi gehienak irailean programatzea, Nafarroako baso-azalera guztian egiten diren basoberritzeko, basozaintzako eta dasometriako jardueren artean banatuak. Baldintza meteorologikoak direla medio, asteko ateraldiaren ordez programatutako beste bat gauzatuko da, guztiak egiten direla bermatzeko.

Edukien integrazio-jarduera gisa, interesgarria izanen litzateke hiru eguneko egonaldiak egitea, mendietan eta baso-masetan zehar ibilbideak eginez. Egonaldietan praktiketako asteroko ateraldietan urrun egoteagatik heldu ezin diren baso-eremuak bisitatuko dira, hala nola mendi-pinuen pinudia eta Nafarroako izeidiak, tokian bertan ikaskuntzak finkatu eta aplikatzeko.

Ebaluazioari dagokionez, garrantzitsua da dena ebaluatzea, bai hainbat arlotan esku hartzeko oinarri teorikoak nola ikasi diren, bai ikasitakoa aplikatzeko gaitasuna, egoera praktikoetan esku-hartzeak aztertu eta diseinatzeko; halaber garrantzitsua da jarreraren inguruko alderdiak ebaluatzea. Horretarako, proba objektiboak zein norberaren elaborazioa eskatzen duten lanak erabiltzen ahal dira. Bigarren motakoak honako hauek dira: informazioa eta baliabideak bilatzea, azterketak eta sintesiak egitea, lan praktikoak, praktiketako ateraldien fitxak egitea, eta abar.

Mendien kudeaketa I multzoa biodibertsitatea kontserbatzeari eta beste erabilera batzuekiko bateragarritasunari dagozkien edukien testuinguru orokorrean sartzen da eta, bertan, argi dago modulua zikloko beste batzuekin erlazionatuta dagoela eta zikloko modulu ezberdinekin interakzio asko daudela: Natur ingurunearen kontserbazioaren kudeaketa (baso-masak kudeatu eta kontserbatzea...), Ehiza-kudeaketa (baso-ingurunearen harrera-ahalmena hobetzea...), Arrantza kontinentalaren kudeaketa (ibarbasoak mantendu eta hobetzea...), Baso-aprobetxamenduak kudeatzea (erabileren bateragarritasuna...), Fitopatologia (oreka biologikoak...), Basozaintzako makineria eta instalazioak (baso-ingurunea hobetzeko lanetarako makineria eta ekipamendua...), Botanika agronomikoa (alderdi morfologiko nagusiak...), Topografia (mapak interpretatzea, GPS...), Mintegiaren kudeaketa eta antolamendua (basoberritzeko landarearen kalitatea eta hura prestatzea...). Horregatik, beharrezkoa da irakasle taldeek interakzio horiek kontuan har dezaten moduluak programatzean eta jarraitzean, ukitutako edukiak ematea eta ondorioztatzen diren irakaskuntza-ikaskuntzako jarduerak garatzea koordinatzeko.

Iradokitzen da modulu ezberdinetako praktiketako ateraldietan lekua ez errepikatzea, hezkuntza zikloa bukatzean ikasleek Nafarroako eremu eta eskualde geografiko guztiak bisitatuak izateko, hainbat arlotako ezagutzak handituz (geografia, fitogeografia, fitosoziologia, hidrologia, paisaia...).

Mendien kudeaketa I moduluak erlazio estua du Mendien kudeaketa II moduluarekin (proiektuak maneiatzea, oihanbideak, baso-inbentarioak, mendien antolakuntza...) eta Baso-suteen kontrako defentsa moduluarekin (suteak prebenitzeko basozaintza...). Antzekotasun handiak daude, guztiek mendiko lanei erreferentzia egiten baitie eta tratamendu didaktiko baliokideak aplikatzen ahal baitzaizkie. Hortaz, interesgarria izanen litzateke modulu hauetan irakasleen arteko koordinazio handia izatea, baita irakasleek batera programatzera eta garatzera ailegatzea ere, zati batzuk komunak eta beste zati batzuk bereiziak.

Lanbide modulua: Mendien kudeaketa II.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 4.

Kodea: 0814b.

Iraupena: 90 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Oihanbideak irekitzeko eta mantentzeko lanak koordinatu eta kontrolatzen ditu eta, horretarako, oinarrizko eraikuntza-teknikak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Oihanbide bat eraikitzeko faseak zehaztu ditu.

b) Bide-trazaduren planoak aztertu ditu.

c) Oihanbideak irekitzeko eta mantentzeko lanetan giza baliabideak eta baliabide materialak antolatu ditu.

d) Sasiak garbitzeko eta lurrak mugitzeko, nibelatzeko eta trinkotzeko lanak egin eta gainbegiratu ditu.

e) Oihanbideen arekak, ur-igarobideak eta errodadura-geruza mantentzeko lanak egiaztatu ditu.

f) Oihanbideak irekitzeko eta mantentzeko lanetarako makineria, lanabesak, ekipamendua eta erremintak erregulatu eta maneiatu ditu.

g) Ingurumen araudia, oihanbideak irekitzeko eta mantentzeko lanei buruzko araudi espezifikoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu ditu.

2. Baso-inbentarioa egiteko lanak koordinatu eta egiten ditu, mendien antolaketarekin erlazionatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mendiak inbentariatzeko eta antolatzeko mendietan bereizten diren zatiak deskribatu ditu.

b) Inbentariatu beharreko baso-espezieak bereizi ditu.

c) Baso-inbentario motak ezaugarritu ditu.

d) Inbentarioaren lursailak baso-masan kokatu ditu.

e) Inbentarioaren xede den lursaila zuinkatu du.

f) Landa-lursailen jasotze topografikoa egiteko eskuliburua interpretatu du eta baso-inbentarioaren egoera-orria bete du.

g) Baso-inbentarioa egiteko lanetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatu ditu.

h) Mendien antolamenduaren oinarriak eta proiektu eta plan teknikoak ezaugarritu ditu. Aldizkako berrikuspenak.

i) Mendiak antolatzeko metodoak deskribatu ditu.

j) Mendiak antolatzeko argibideak aztertu ditu.

k) Mendiak antolatzeko proiektu baten eta plan tekniko baten zatiak deskribatu ditu.

l) Ingurumen araudia eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu ditu.

3. Baso-lanak, zuhaitzak eta baso-masak inbentariatzeko eta neurtzeko lanak, basoberritzeko lanak, basoen hidrologia lehengoratzeko lanak eta oihanbideak ireki eta mantentzeko lanak proiektu batetik abiatuta programatzen ditu eta, horretarako, lan horiei dagozkien faktore teknikoak eta jarduketak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Baso-lanak, basoberritzeko lanak eta basoen hidrologia lehengoratzeko lanak egiteko proiektu baten edo plan tekniko baten zatiak deskribatu ditu.

b) Baldintza teknikoen agiri baten eskakizunak interpretatu ditu.

c) Aurrekontu baten atalak aztertu ditu.

d) Baso-lanak, basoberritzeko lanak eta basoen hidrologia lehengoratzeko lanetan ingurumen eraginaren azterlan baten zatiak deskribatu ditu.

e) Jarduketen egutegia prestatu du.

f) Makineria, lanabesak eta ekipamendua hautatu ditu.

g) Baso-lanak, basoberritzeko lanak eta basoen hidrologia lehengoratzeko lanak programatzeko giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatu ditu.

h) Lanei, errendimenduei eta legezko bideragarritasunari buruzko txostenak egin ditu.

i) Irizpide tekniko eta ekonomikoak, kalitatekoak eta iraunkortasunekoak aplikatu ditu.

j) Ingurumen araudia, baso-lanei buruzko araudi espezifikoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu ditu.

Edukiak.

Oihanbideak irekitzeko eta mantentzeko lanak koordinatzea eta kontrolatzea:

-Eraikuntza-faseak.

-Bideen planoak. Azterketa.

-Oihanbideak irekitzeko eta mantentzeko lanetan giza baliabideak eta baliabide materialak antolatzea.

-Lurrak mugitzeko, nibelatzeko eta trinkotzeko lanak egitea eta gainbegiratzea.

-Arekak, ur-igarobideak eta errodadura-geruza mantentzea.

-Bitartekoak, ekipamendua, makinak eta erremintak. Erabilera. Erregulazioa.

-Ingurumen araudia, egingo diren jarduerei buruzko araudi espezifikoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.

Inbentarioa egiteko lanak koordinatzea eta egitea:

-Inbentariatzeko eta antolatzeko unitateak.

-Baso-espezie inbentariagarriak identifikatzea.

-Baso-inbentarioa. Inbentario mota nagusiak.

-Lurzatiak lokalizatzea eta haien arteko progresioa.

-Lursailak zuinkatzea.

-Landa-lursailen jasotze topografikoa egiteko eskuliburua. Baso-inbentarioaren egoera-orriak. Horiek betetzea.

-Baso-inbentarioa egiteko lanak koordinatzeko eta egiteko beharrezkoak diren giza baliabideak eta baliabide materialak antolatzea.

-Mendien antolamenduaren oinarriak.

-Mendiak antolatzeko argibideak. Antolamendu-argibideen jatorria eta bilakaera. Mendien antolamenduaren helburuak 1970eko argibideen arabera.

-Mendiak antolatzeko metodoak.

-Baso-masak antolatzeko proiektua. Plan teknikoak. Egitura. Aldizkako berrikuspenak.

-Ingurumen araudia, egingo diren jarduerei buruzko araudi espezifikoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.

Baso-lanak, zuhaitzak eta baso-masak inbentariatzeko eta neurtzeko lanak, basoberritzeko lanak, basoen hidrologia lehengoratzeko lanak eta oihanbideak irekitzeko eta mantentzeko lanak programatzea:

-Baso-lanak egiteko, zuhaitzak eta baso-masak inbentariatzeko eta neurtzeko, basoberritzeko, basoen hidrologia lehengoratzeko eta oihanbideak irekitzeko eta mantentzeko lanetarako proiektu baten atalak.

-Baldintza teknikoen agiria. Interpretazioa.

-Aurrekontua.

-Baso-lanek, zuhaitzak eta baso-masak inbentariatzeko eta neurtzeko lanek, basoberritzeko lanek, basoen hidrologia lehengoratzeko lanek eta oihanbideak irekitzeko eta mantentzeko lanek duten ingurumen eragina. Motak. Sailkapena.

-Jarduteko egutegia. Prestaketa.

-Lanetarako makineria, lanabesak eta ekipamendua hautatzea.

-Baso-lanak, basoberritzeko lanak eta basoen hidrologia lehengoratzeko lanak programatzeko giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatzea.

-Lanei eta errendimenduei buruzko txostenak egitea.

-Irizpide teknikoak, ekonomikoak eta iraunkortasunekoak.

-Ingurumen araudia, egingo diren jarduerei buruzko araudi espezifikoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.

Orientabide didaktikoak.

Mendien kudeaketa moduluak honako hau egiteko behar den prestakuntza emanen die ikasleei: basoberritzeko eta basoen hidrologia zuzentzeko eragiketak kudeatzea; baso-tratamenduak kudeatzea; natur baliabideak lehengoratzeko, mantentzeko, antolatzeko eta defendatzeko eragiketak zaintzea eta haietan laguntza ematea; eta natur habitataren inbentarioa eta jarraipena egiteko eragiketak antolatu eta gainbegiratzea. Modulu honetan osatu eginen dira lehen kurtsoko Mendien kudeaketa I moduluan garatutako trebetasunak.

Mendien kudeaketa I moduluaren orientabide didaktikoetan definitzen zen bezala, bigarren kurtso honetan honako hauei dagozkien edukiak emanen dira: basoberritzeko lanak, baso-tratamenduak, inbentarioak, mendien antolaketa eta oihanbideen eraikuntza eta mantentze-lanak. Lan horiek guztiak biodibertsitatearen kontserbazioa eta hazkundea, baliabidearen iraunkortasuna eta beste erabilera batzuekiko bateragarritasuna irizpidepean gauzatu behar dira. Modulu honek premisa horiek hartu beharko lituzke abiapuntu irakaskuntza-ikaskuntzako jarduerak diseinatzeko eta garatzeko.

Ikasleek baso-lanak koordinatzeko eta kontrolatzeko trebetasunak garatu behar dituzte eta, horretarako, inbentariatzeko, basoberritzeko, basoen hidrologia lehengoratzeko eta oihanbideak ireki eta mantentzeko proiektuen atalak aztertu behar dituzte. Teknika, bitarteko eta giza baliabide aproposenak hautatuko ditu baso-inbentarioa egiteko eta mendiak antolatzeko lanetan etekin aproposak bermatzeko.

Edukien sekuentziazoari dagokionez, iradokitzen da modulua hastea Oihanbideak irekitzeko eta mantentzeko lanak koordinatzea eta kontrolatzea multzoarekin. Aldi berean, Inbentarioa egiteko lanak koordinatzea eta egitea multzoaren edukiak ematen ahal dira, inbentarioaren xede diren espezieak identifikatuz eta baso-inbentarioak eginez, oinak zenbatuz edo laginketaren bidez. Bigarren hiruhilekoan multzoaren eduki hauek ematen ahal dira: baso-lanak, zuhaitzak eta baso-masak inbentariatzeko eta neurtzeko lanak, basoberritzeko lanak eta basoen hidrologia lehengoratzeko lanak eta oihanbideak irekitzeko eta mantentzeko lanak programatzea. Mendien antolamendua.

Eduki teoriko nagusien hiruhilekoko banaketa hau iradokitzen da:

-Lehen hiruhilekoa: oihanbideak eraikitzeko eta mantentzeko lanak egitea eta kontrolatzea. Baso-inbentarioak.

-Bigarren hiruhilekoa: mendiak antolatzeko, basoak tratatzeko, basoberritzeko eta oihanbideak eraikitzeko proiektuak interpretatzea.

Praktiketako ateraldien hiruhilekoko banaketa hau iradokitzen da:

-Lehen hiruhilekoa: erabiltzen ari diren oihanbideak, eraikitzen ari diren bideak, materialak, makineria eta mantentze-obrak mendian aztertzea. Baso-inbentarioak egitea.

-Bigarren hiruhilekoa: basoberritzeko, basozaintzako, inbentariatzeko eta mendiak antolatzeko proiektuak mendian interpretatu eta aztertzea. Antolatuak dauden mendiak bisitatzea.

Baso-lanei zentzua ematen dien modulua denez, lanbide-munduarekin etengabe harremanetan egoteko erantzukizuna du, estrategia ezberdinen bidez:

-Praktiketako ateraldiak, mendira.

-Aldizkari teknikoak, argazkiak, bideoak eta abar behatu eta aztertzea.

-Legedia, dokumentazioa eta proiektuak aztertzea.

-Interneteko baliabideen maneiua, mapak maneiatzeko programak, SITNA-NLIS, GPS eta GIS.

Jarduera teorikoak, moduluaren iraupen osoaren erdia izanen direnak, ordubeteko saiotan egitea komeni da. Jarduera teoriko horiek erabilera anitzeko gelan eginen dira. Interesgarria litzateke gela horretan proiekziorako tresneria osoa, arbel elektronikoa eta ekipamendu informatikoa egotea.

Jarduera praktikoak mendietan, basozaintzako lantegian eta finka berekian eginen dira. Basozaintzako lantegia, modulu honi dagokionez, espazio bereizietan antolatzen ahal da, material ezberdinak biltegiratu eta erakusteko. Horietako espazio batean basozaintzako, inbentariatzeko eta mendiak antolatzeko proiektuekin lotutako materialak egonen lirateke. Interesgarria izanen litzateke lantegian behar adina leku izatea taldeko ikasleen erdientzat banakako postuak egokitu ahal izateko, prestakuntzarako eta lanerako.

Integrazio-jarduera praktiko hauek moduluari esleitutako gainerako denboraren erdia izanen lukete. Gomendagarria izanen litzateke jarduera horiek gutxienez 4 orduko saiotan garatzea (beste modulu erlazionatu batekin hamabost egunez behin txandakaturik) eta multzoa hainbat lan-taldetan banatzea, bakoitzak eragiketa ezberdinen ardura txandaka izanik.

Azalpen motako irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak, oinarrizko ezagutzak barneratzea helburu dutenak, bestelako ekintzekin osatzen ahal dira: parte hartzeko ekintzak, norbere burua aurkitzekoak, informazioa bilatu eta kontsultatzekoak, eztabaidak. Beharrezkoa bada, ikus-entzunezko eta informatikako teknologiak erabiltzen ahal dira lagungarri gisa.

Multzoetako prozedurazko edukiekin zerikusia duten trebetasun kognitiboak garatzera orientatuak dauden honako jarduera hauek planteatzea ere komenigarria da: aplikatzeko, identifikatzeko eta ezagutzeko ariketak; zenbakizko kalkuluak; kalkulu trigonometrikoak; kalkulagailua modu estatistikoan erabiltzea; eta grafikoak eta diagramak interpretatzea.

Eduki batzuk kasuan kasuko teknikekin, materialekin eta ekipamenduarekin zerikusia duten manipulazio-trebetasunak garatzeko jarduerak behar dituzte. Eduki horiek, besteak beste, honako hauek dira: lurrak mugitzeko, nibelatzeko eta trinkotzeko lanak egitea eta gainbegiratzea; arekak, ur-igarobideak eta errodadura-geruza mantentzea; eta baso-inbentarioak egitea.

Praktiketako mendirako ateraldia bi astean behin eginen da eta 4, 5 edo 6 ordukoa izanen da. Goizeko lehenengo eta/edo bigarren ordu teorikoa erabiliko da praktiketarako ikastetxetik urrun egiten direnean edo programatutako baso-lanek iraupen handiago eskatzen dutenean.

Praktiketako mendirako ateraldiak irailean, gehienbat, programatuko dira eta honako jarduera hauen artean banatuko dira, Nafarroako baso-azaleran zehar: erabiltzen ari diren oihanbideak, eraikitzen ari diren bideak, materialak, makineria eta mantentze-obrak mendian aztertzea; inbentariatzeko eta mendiak antolatzeko jarduerak; eta basoberritzeko, basozaintzako, inbentariatzeko eta mendiak antolatzeko proiektuak mendian interpretatu eta aztertzea. Baldintza meteorologikoak direla medio, asteko ateraldiaren ordez programatutako beste bat gauzatuko da, guztiak egiten direla bermatzeko.

Edukien integrazio-jarduera gisa, interesgarria izanen litzateke hiru eguneko egonaldiak egitea, mendietan eta baso-masetan zehar ibilbideak eginez. Egonaldietan praktiketako asteroko ateraldietan urrun egoteagatik heldu ezin diren baso-eremuak bisitatuko dira, hala nola mendi-pinuen pinudia eta Nafarroako izeidiak, tokian bertan ikaskuntzak finkatu eta aplikatzeko.

Ebaluazioari dagokionez, garrantzitsua da dena ebaluatzea, bai hainbat arlotan esku hartzeko oinarri teorikoak nola ikasi diren, bai ikasitakoa aplikatzeko gaitasuna, egoera praktikoetan esku-hartzeak aztertu eta diseinatzeko; halaber garrantzitsua da jarreraren inguruko alderdiak ebaluatzea. Horretarako, proba objektiboak zein norberaren elaborazioa eskatzen duten lanak erabiltzen ahal dira. Bigarren motakoak honako hauek dira: informazioa eta baliabideak bilatzea, azterketak eta sintesiak egitea, lan praktikoak, praktiketako ateraldien fitxak egitea, eta abar.

Mendien kudeaketa II modulua biodibertsitatea kontserbatzearen eta beste erabilera batzuekiko bateragarritasunaren testuinguru orokorrean sartzen da eta, bertan, argi dago modulua zikloko beste batzuekin erlazionatuta dagoela. Interakzio asko daude honako modulu hauekin: Natur ingurunearen kontserbazioaren kudeaketa (baso-masak kudeatu eta kontserbatzea...), Ehiza-kudeaketa (baso-ingurunearen harrera-ahalmena hobetzea, bideak...), Arrantza kontinentalaren kudeaketa (ibarbasoak mantendu eta hobetzea...), Baso-aprobetxamenduak kudeatzea (erabileren bateragarritasuna proiektuetan, sarbideak...), Basozaintzako makineria eta instalazioak (baso-ingurunea eraiki eta mantentzeko lanetarako makineria eta ekipamendua...). Horregatik, beharrezkoa da irakasle taldeek interakzio horiek kontuan har dezaten moduluak programatzean eta jarraitzean, ukitutako edukiak ematea eta ondorioztatzen diren irakaskuntza-ikaskuntzako jarduerak garatzea koordinatzeko.

Oihanbideak irekitzeko eta mantentzeko lanetarako makineria, lanabesak, ekipamendua eta erremintak erregulatu eta maneiatzea Nekazaritzako eta basozaintzako makineria eta instalazioak moduluan ikusi behar izan dira, neurri batean, eta Lantokiko prestakuntza moduluan osatu behar dira, ikasleari esleitutako enpresa sektore horretakoa bada.

Iradokitzen da modulu ezberdinetako praktiketako ateraldietan lekua ez errepikatzea, heziketa zikloa bukatzean ikasleek Nafarroako eremu eta eskualde geografiko guztiak bisitatuak izateko, hainbat arlotako ezagutzak handituz (geografia, fitogeografia, fitosoziologia, hidrologia, paisaia...).

Mendien kudeaketa II moduluak erlazio estua du Mendien kudeaketa I moduluarekin (basozaintza, basoberritzeak, dasometria...) eta Baso-suteen kontrako defentsa moduluarekin (suteak prebenitzeko basozaintza, defendatzeko azpiegiturak...). Antzekotasun handiak daude, guztiek mendiko lanei erreferentzia egiten baitie eta tratamendu didaktiko baliokideak aplikatzen ahal baitzaizkie. Hortaz, interesgarria izanen litzateke modulu hauetan irakasleen arteko koordinazio handia izatea, baita irakasleek batera programatzera eta garatzera ailegatzea ere, zati batzuk komunak eta beste zati batzuk bereiziak.

Lanbide modulua: Ingurumen-hezkuntzako teknikak.

Kodea: 0790.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 6.

Iraupena: 70 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak:

1. Ingurumen-hezkuntzako teknikak ezaugarritzen ditu eta horien aplikazioa balioak eskuratzearekin erlazionatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ingurumen-hezkuntza ezaugarritzen duten oinarrizko osagaiak definitu ditu.

b) Ingurumen-hezkuntzaren printzipioak eta helburuak adierazi ditu.

c) Ingurumen-hezitzaile baten oinarrizko profilak deskribatu ditu.

d) Espainiako ingurumen-hezkuntzaren estrategiak deskribatu ditu.

e) Ingurumen-hezkuntzan esku hartzeko tresnak garatu ditu.

f) Ingurumen-hezkuntzan esku hartzeko esparruak planteatutako jarduerekin erlazionatu ditu.

2. Ingurumen-dokumentazioa biltzen du eta, horretarako, informazioaren euskarriak eta baliabideak hautatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Planteatutako beharrei erantzungo dien ingurumen-dokumentazioaren funtsa egiteko beharrezkoak diren informazio-iturriak identifikatu ditu.

b) Ingurumen-informazioa biltzeko teknikak aplikatu ditu.

c) Informazioa kudeatzeko eta tratatzeko euskarri tekniko eta informatiko egokienak erabili ditu.

d) Ingurumen-informazioarekin lotutako hainbat motatako dokumentuak paper- eta informatika-euskarrian sailkatu ditu.

e) Bilatu nahi den ingurumen-informazioari buruzko datuak eta dokumentazioa hautatu ditu.

f) Izakinen eta dokumentuen balorazioa egin du.

3. Ingurumen-informaziorako eta -zabalkunderako baliabideak eta materialak prestatzen ditu eta, horretarako, lortu nahi diren xedeak eta helburu den taldearen ezaugarriak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ingurumen-informaziorako material nagusiak eta beharrezkoak diren baliabideak deskribatu ditu.

b) Baliabideak eta materialak lortu nahi diren xedeekin erlazionatu ditu.

c) Ingurumen-informazioaren zabalkundea egiteko beharrezkoak diren elementuak lehenetsi ditu.

d) Ingurumen-informazioa lantzeko eta hedatzeko bitarteko eta euskarri egoki eta egungoenak erabili ditu.

e) Baliabideak lantzeko beharrezkoa den materiala sailkatu du.

f) Hainbat material mota prestatu ditu: liburuxkak, kartelak eta ikus-entzunezko panelak, besteak beste.

g) Informatika-tresnak erabili ditu materialak prestatzeko.

4. Ingurumenari buruzko informazioa ematen du eta, horretarako, natur baliabideak modu iraunkorrean erabiltzea sustatzen du eta teknika eta material egokiak hautatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ingurumen-informazioaren ekintza-esparruak ezaugarritu ditu.

b) Ingurumen-informazioa hedatzeko teknikak deskribatu ditu.

c) Informazioa hedatzeko beharrezko bitartekoak hautatu ditu.

d) Hautatutako ingurumen-informazioa hedatzeko jarduketa-testuinguruak lehenetsi ditu.

e) Igorriko den informazioa bildu eta egituratu du.

f) Bisita egiten duten pertsona eta taldeekin bat datozen jarduerak, ekipamenduak eta egonaldiak eskaini ditu.

g) Helburu den taldearen ezaugarrietara egokitutako hedabideak erabili ditu.

h) Komunikazio-lengoaia argia eta taldearen ezaugarrietara egokitua erabili du.

5. Ingurumena interpretatzeko prozedurak ezaugarritzen ditu, bisitatutako tokiaren inguruneko baliabideak eta azpiegiturak erabilita.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ingurumen-interpretazioa informazio-baliabide gisa definitu du.

b) Interpretazio-sistema bakoitza azalduko den edo esku hartuko den baliabide motarekin lotu du.

c) Bisitatutako tokiko baliabideak eta azpiegiturak planteatutako jarduerekin

erlazionatu ditu.

d) Interpretaziorako jarduerak garatu ditu.

e) Ingurumena interpretatzeko zentro baten guneak dagozkien edukiekin lotuta deskribatu ditu.

f) Interpretazio-plangintza baten faseak zuzen sekuentziatu ditu.

g) Giza baliabideak planifikatu ditu diseinatutako antolamenduari erantzuteko.

h) Taldeak gidatzeko arauak eta teknikak aplikatu ditu erabilera publikoko jardueretan.

i) Baliabideen interpretazioa gauzatzeko erak deskribatu ditu.

j) Planteatutako jardueren garapena kontrolatzeko metodoak aplikatu ditu.

k) Bisitarien gogobetetze-maila ebaluatzeko parametroak aplikatu ditu.

l) Ebaluazioaren emaitzak bildu eta landu ditu hobekuntzako jarduketak proposatzeko.

6. Erabilera publikoko planak eta programak aztertzen ditu landa-naturgunean aplikatzeko.

Ebaluazio irizpideak:

a) Landa-ingurune naturalaren erabilera publikoaren kontzeptua ezaugarritu du.

b) Landa-naturgunearen erabilera publikoaren helburuak identifikatu ditu.

c) Landa-naturgunearen erabilera publikoari esleitutako zerbitzuak eta programak definitu ditu.

d) Erabilera publikoko programen diseinuan eta garapenean parte hartzen duten agenteak bereizi ditu.

e) Erabilera publikoko programetan sar daitezkeen jarduerak sailkatu ditu.

f) Erabilera publikoko planak interpretatu ditu, naturguneen kudeaketak eta kontserbazioak ezarritako esparruan.

7. Landa-naturguneak antolatzen ditu bisitariei harrera egiteko eta hezkuntzako, turismoko eta aisialdiko jarduerak garatzeko.

Ebaluazio irizpideak:

a) Erabilera publikoko jarduerak erlazionatu ditu ukitzen diren natur- eta landa-ondarearen bokazio eta balioekin.

b) Erabilera publikoko jardueren ingurumen eragina baloratzeko metodologia egokia aplikatu du.

c) Jarduerak eta euren intentsitatea landa-naturgunearen harrera-ahalmenaren arabera hautatu ditu.

d) Aurreikusitako jarduerak egiteko naturguneko eremu aproposenak identifikatu ditu.

e) Bisitari-fluxuak antolatu ditu.

f) Bisitariei harrera egiteko eta arreta emateko prozedurak aplikatu ditu.

g) Espazioa egokitzeko eta hornitzeko, natur balioen kontserbazioan eragin txikien izaten duten jarduerak zehaztu ditu.

h) Espazioaren eta jardueren ezaugarriekin hobekien bat datozen materialak hautatu ditu.

i) Egokitzeko, seinaleztatzeko eta hornitzeko erabilera publikorako baliabideak kokatzea, instalatzea eta mantentzea gainbegiratu ditu.

j) Bisitari-fluxuak espazioa kontserbatzeko helburuen arabera antolatu eta kontrolatu ditu.

k) Landa-naturgunea bisitatzen duenarentzako jardunbide egokien kodea diseinatu du.

Edukiak.

Ingurumen-hezkuntzaren ezaugarriak:

-Ingurumen-hezkuntzaren oinarrizko printzipioak: kontzeptuak eta definizioak.

-Ingurumen-hezkuntzaren xedeak eta helburuak.

-Ingurumen-hezitzailearen lanbide-profila.

-Ingurumen-hezkuntza Espainian. Liburu zuria eta estrategia autonomikoak eta tokikoak.

-Ingurumen-hezkuntzan eta -sentsibilizazioan esku hartzeko tresnak.

-Ingurumen-hezkuntzaren esku-hartze esparruak: komunitate orokorra, elkarteak eta herritarrak. Administrazioa. Enpresak. Hezkuntza sistema.

Ingurumen-dokumentazioa biltzea:

-Ingurumen-informazio eta -dokumentaziorako baliabideen zentroak.

-Baliabide eta funts dokumentalen datu-baseak.

-Ingurumen-informazioaren formatuak Interneten: ingurumen-informazioa bilatzea.

-Ingurumen-informazioa bildu, sistematizatu, artxibatu eta eguneratzeko teknikak.

-Dokumentazioa maneiatzeko aplikatzen diren informatika-tresnak.

-Informazioa aztertzeko teknikak.

Ingurumen hedapenerako baliabideak eta materialak prestatzea:

-Dibulgazioko ikasmaterialak.

-Baliabide inprimatuak.

-Ikus-baliabide finko ez-proiektagarriak.

-Ikus-baliabide finko proiektatuak.

-Entzunezko baliabideak.

-Ikus-entzunezko baliabideak.

-Ingurumen-informazioko materialak prestatzea: ezaugarriak. Mezuaren diseinu kontzeptuala. Diseinu artistikoa.

Ingurumen-informazioa hedatzeko metodologiak eta tresnak:

-Informazio eta komunikazio kontzeptuak.

-Informazioa hedatzeko baliabide didaktikoak.

-Komunikaziorako adierazpen-baliabideak: adierazpen- eta komunikazio-garapena. Ahozko eta idatzizko adierazpenaren eta adierazpen plastikoaren teknikak.

-Parte-hartzea: herritarrek parte hartzeko ereduak.

-Jarduerei, ekipamenduei, egonaldiei eta ostatuei buruzko informazioa in situ ematea.

-Ingurumen-hedapenerako baliabide gisa informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT) erabili eta balioestea.

-Ingurumen-informazioa webaren bitartez hedatzea.

Ingurumen-interpretazioa:

-Interpretazio kontzeptua, bisitatutako ingurunean ingurumen-hezkuntzarako tresna gisa.

-Ingurumen-interpretazioaren ezaugarriak.

-Interpretazio motak.

-Interpretazio-programak eta -erakustaldiak diseinatzea.

-Ingurumena interpretatzeko jarduerak eta materialak.

-Interpretazio-bitartekoak.

-Interpretazio-ibilbideak: hiritarra eta landatarra.

-Ingurunearen aukerak: azterketa, balioa eta interes-puntuak.

-Taldeak gidatzea eta interpretazioa.

-Ingurumena interpretatzeko ekipamendua: interpretazio-zentroak naturan eta hiri-ingurunean. Bisitarien zentroak. Natura-gelak. Lorategi botanikoak. Ingurumen-baliabideen zentroak. Eskola-baratzeak. Baserri-eskolak.

Landa-ingurune naturalaren erabilera publikoko planak eta programak aztertzen ditu:

-Landa-ingurune naturaletan erabilera publikoaren kontzeptua, ezaugarriak eta helburuak.

-Erabilera publikoa planifikatzeko eta garatzeko eragileak.

-Erabilera publikoa eta kontserbazioa; bestelako erabilera eta aprobetxamenduekiko erlazioa.

-Erabilera publikoko zerbitzuak eta programak: informazioa, interpretazioa, hezkuntza.

-Landa turismoa eta naturaren ingurukoa.

-Naturguneen erabilera publikoko planak.

-Landa-ingurune naturaletan erabilera publikoa antolatzea:

-Naturguneak erabilera publikorako duen bokazioa. Lehentasunezko balioak.

-Harrera-ahalmena. Hauskortasuna.

-Erabilera publikoko jardueren ingurumen-eragina. Balorazio irizpideak.

-Zonifikazioa: erabilera intentsiboa, erabilera estentsiboa, kontserbazioa.

-Bisitari-fluxuak antolatzea eta kontrolatzea.

-Bisitariei harrera egitea eta arreta ematea: prozedurak eta teknikak.

-Egokitzeko obrak: seinaleztatzea, itxiturak, ibilbideak, garbiketa, landaredia kontrolatzea.

-Ekipamenduak: altzariak, sutegiak, iturriak, babeslekuak, behatokiak, ontziralekuak, haurren jolastokiak, zerbitzu higienikoak.

-Materialak, instalazioa eta mantentzea.

-Jardunbide egokien kodeak: mezuak, formak, itxura.

Orientabide didaktikoak.

Baso-ingurune naturalean ingurumen-hezkuntza, -informazio eta -interpretazioko jarduerak eta landa turismoa dira erabilera publikoa osatzen duten zerbitzuak. Hortaz, interesgarria dirudi modulu honetan sartzea lurraldearen erabilera horri dagozkion jarduerak eta programak antolatzearekin eta garatzearekin zerikusia duten prestakuntza-edukiak. Erabilera horren helburua da naturara eta landa-kulturara hurbiltzea aisialditik eta/edo hezkuntzatik.

Edukien sekuentziazioari dagokionez, iradokitzen da modulua hastea Landa-ingurune naturalaren erabilera publikoa multzoarekin. Jarraian nolabaiteko zeharkako izaera duten multzoak ematen ahal dira: Dokumentazioa biltzea, Ingurumen hedapenerako baliabideak eta materialak prestatzea, Ingurumen-informazioa eta Erabilera publikoa antolatzea. Aurrekoa oinarri, ingurumen-interpretazioari, landa-turismoari eta ingurumen-hezkuntzari buruzko edukiak ematen ahal dira, modu linealean edo paraleloan.

Modulu honetako eduki gehienek honako irakaskuntza-ikaskuntzako jarduera hauek planteatzea eta garatzea errazten dituzte: norbere burua aurkitzekoak, informazioa bilatu eta prestatzea, kasu-azterketa, tailerrak prestatzea, interpretazio- eta simulazio-jokoak egitea, eta abar. Jarduera horiek banaka edo taldeka landuko dira eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiliko dira. Jarduera horiek erabilera anitzeko espazio moldakor batean garatzen ahal dira, planteatzen diren jardueren tipologiara erraz egokitzeko. Espazio berean komenigarria izanen litzateke proiekziorako tresneria osoa, arbel elektronikoa eta ekipamendu informatikoa egotea. Erabilera publikorako programak eta ekipamenduak dituzten naturguneetan, interpretazio-zentroetan, natura-geletan, baserri-eskoletan, interpretazio-ibilbideetan eta abarretan egindako bisitak eta egonaldiak ezinbestekoak dira, ez soilik erabilera publikoaren errealitatera hurbiltzeko, baita tokian bertan teknika eta jarduera ezberdinak praktikatzeko ere.

Ingurumen-hezkuntzako teknikak moduluak interakzioak ditu Natur ingurunearen kontserbazioaren kudeaketa moduluarekin, bereziki, baina beste batzuekin ere, bai oinarrizkoekin bai espezifikoagoekin, natur ingurunearen funtzionamenduari eta bere erabilera eta aprobetxamenduei buruzko ezagutzak ematen baitizkiete ikasleei. Horregatik, beharrezkoa da irakasle taldeek interakzio horiek kontuan har dezaten moduluak programatzean eta jarraitzean, ukitutako edukiak ematea eta ondorioztatzen diren irakaskuntza-ikaskuntzako jarduerak garatzea koordinatzeko.

Curriculumaren erreferentzia-sekuentziazioaren arabera, bigarren kurtsoan modulu hau eta Mendien kudeaketa, Aprobetxamenduen kudeaketa, Suteen kontrako defentsa eta Natur ingurunearen kontserbazioaren kudeaketa moduluak ematen dira. Horregatik, interesgarria izanen litzateke baterako jarduerak programatzea, bereziki landa-ingurune naturaleko ibilbide eta egonaldietan, elkarrekiko erlazioak eta baterako kudeaketa baten beharra egiaztatzeko eta balioesteko.

Lanbide modulua: Baso-inguruneko aprobetxamenduen kudeaketa.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 8.

Kodea: 0810.

Iraupena: 150 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Baso-aprobetxamenduko lanak antolatzen ditu eta, horretarako, eragiketak eta faktore teknikoak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Proiektu edo plan teknikoak interpretatu ditu.

b) Lursailen ezaugarri orografikoak in situ aztertu ditu.

c) Ingurumen eragina ebaluatzeko prozesua ezaugarritu du.

d) Lanak sekuentziatu ditu.

e) Makineria, lanabesak eta ekipamendua hautatu ditu.

f) Baso-aprobetxamenduko lanak antolatzeko giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatu ditu.

g) Lanei eta errendimenduei buruzko txostenak egin ditu.

h) Irizpide tekniko eta ekonomikoak, kalitatekoak eta iraunkortasunekoak aplikatu ditu.

i) Baso-aprobetxamenduei buruzko araudi espezifikoa aplikatu du.

2. Basozaintzako zur-aprobetxamenduak kudeatzen ditu eta, horretarako, teknikak eta metodoak aprobetxamendu-planarekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Zur-ustiapen iraunkorreko metodoak eta prozedurak aztertu ditu.

b) Zuhaitzak hautatu eta markatu ditu.

c) Zura unadatik ateratzeko bideak zuinkatu ditu.

d) Zuhaitzak ipurditik mozteko eragiketak kontrolatu ditu.

e) Zuhaitzak landan prozesatzeko lanak eta enborrak taldekatu eta sailkatzekoak gainbegiratu ditu.

f) Arrastatzeko, kargatzeko eta pilatzeko eragiketak gainbegiratu ditu.

g) Zura basotik ateratzeko lanak kontrolatu ditu, ekosistemaren gaineko kalteak minimizatzeko.

h) Hondakinak eta biomasa unadatik ateratzeko eta aprobetxatzeko eragiketak zehaztu ditu.

i) Baso-ziurtapenari buruzko araudia aplikatu du.

3. Kortxoa erauzteko lanak kudeatzen ditu eta, horretarako, teknikak, prozesuak eta inplikatutako faktoreak ezaugarritzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kortxoa kenduko zaien zuhaitzak hautatu eta markatu ditu.

b) Erauzteko une egokia zehaztu du, zuhaitzaren egoera begetatiboaren eta meteorologiaren arabera.

c) Zuhaitzen inguruko sasiak garbitzeko eragiketak eta artelatz-basoetara sartzekoak kontrolatu ditu.

d) Kortxoa kentzeko eragiketak gainbegiratu ditu.

e) Kortxoa sailkatzeko, pilatzeko, neurtzeko, basotik ateratzeko eta garraiatzeko lanak gainbegiratu ditu.

f) Kortxo-zerrendaren kalitate-parametroak ezaugarritu ditu.

4. Basoko beste produktu batzuk biltzeko lanak planifikatzen ditu eta, horretarako, teknikak eta prozesuak inplikatutako faktoreekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Erretxina aterako zaien zuhaitzak hautatu eta markatu ditu.

b) Erauzteko une egokia zehaztu du, egoera begetatiboaren eta meteorologiaren arabera.

c) Hego-orretik erretxina ateratzeko eta orre-olia biltzeko, neurtzeko eta basotik ateratzeko eragiketak gainbegiratu ditu.

d) Pinaburuak, gaztainak eta bestelako fruitu eta haziak erauzteko lanak gainbegiratu ditu.

e) Usain-landareak, sendabelarrak eta loregintzako material apaingarriak biltzeko lanak antolatu ditu.

f) Onddo jangarri basatiak identifikatu ditu eta haiek biltzeko lanak gainbegiratu ditu.

g) Erlezaintzako produkzio-prozesua gainbegiratu du.

h) Basozaintzako produktuak metatzeko, kopurua neurtzeko eta garraiatzeko lanak antolatu ditu.

i) Elikagaien segurtasunari buruzko araudia aplikatu du.

5. Larre naturalen aprobetxamendua eta biomasa lortzeko lanak gainbegiratzen ditu eta, horretarako, prozedurak ingurunearen ezaugarriekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Larre motak eta larratze-sistemak ezaugarritu ditu.

b) Larrediaren egoera aztertu du.

c) Azienda mota eta larratze-metodoa egokitu ditu.

d) Larrediak hobetzeko eta kontserbatzeko lanak gainbegiratu ditu.

e) Biomasaren aprobetxamendu iraunkorrerako erretiratu behar den landare-materialaren kopurua zehaztu du.

f) Biomasa mozteko lanak planifikatu ditu.

g) Landare-materiala basotik atera du.

6. Arriskuen prebentziorako, norberaren segurtasunerako eta ingurumen-babeserako neurriak aplikatzen ditu eta, horretarako, lan-baldintzak eta arrisku-faktoreak baloratzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lehen segurtasun-faktore gisa, lanen ordena eta garbitasuna ebaluatu ditu.

b) Jarduketa-plan prebentiboak eta babesekoak diseinatu ditu eta, horri esker, arrisku-egoera ohikoenak saihestu ditu.

c) Eragiketarako aurreikusita zeuden segurtasuneko eta babes pertsonal eta kolektiboko neurriak erabili ditu.

d) Lanerako materialak, erremintak, makinak eta ekipamendua manipulatzean arrisku-egoerak saihestu ditu.

e) Hondakinak sailkatzeko organigramak prestatu ditu, haien toxikotasuna, ingurumen-eragina eta geroago eginen den gaikako bilketa kontuan izanda.

f) Egindako eragiketetan, laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia eta ingurumen-babesari buruzkoa aplikatu ditu.

Edukiak.

Baso-aprobetxamenduko lanak antolatzea.

-Basozaintzako proiektu eta plan teknikoak interpretatzea. Aurrekontuak.

-Ezaugarri orografikoak aztertzea.

-Ingurumenaren gaineko eragina ebaluatzeko prozesua. Ingurumen-lizentzia.

-Lana antolatzea.

-Makineria eta ekipamendua hautatzea.

-Langileak kudeatzea.

-Txosten teknikoak egitea. Errendimenduak eta errentagarritasuna.

-Irizpide teknikoak, ekonomikoak, kalitatekoak eta iraunkortasunekoak.

-Aprobetxamenduei buruzko araudi espezifikoa. Baldintza agiriak.

Basozaintzako zur-aprobetxamenduak kudeatzea:

-Zur-ustiapeneko sistemak. Iraunkortasunaren ebaluazioa.

-Zuhaitzak hautatzea eta markatzea.

-Zura unadatik ateratzeko bideak zuinkatzea.

-Zuhaitzak ipurditik moztea.

-Zuhaitzak prozesatzea. Zatiketa. Zuraren egitura eta akatsak.

-Arrastatzeko, kargatzeko eta pilatzeko eragiketak. Zura unadatik ateratzea eta basotik ateratzea.

-Biomasa eta hondakinak aprobetxatzeko plangintza.

-Baso-ziurtapenari buruzko araudia.

Kortxoa erauzteko lanak kudeatzea:

-Kortxoa kentzeko zuhaitzak hautatzea eta markatzea. Irizpideak.

-Kortxoa erauzteko lanak zehaztea.

-Sasiak garbitzeko eta sartzeko eragiketak kontrolatzea. -Kortxoa kentzeko eragiketak.

-Kortxoa sailkatzeko, pilatzeko, neurtzeko, basotik ateratzeko eta garraiatzeko eragiketak.

-Kalitate parametroak.

Basoko beste produktu batzuk biltzeko lanak planifikatzea:

-Erretxina ateratzeko zuhaitzak hautatzea eta markatzea.

-Erauzteko unea zehaztea.

-Orre-olia erauzteko, biltegiratzeko eta garraiatzeko eragiketak.

-Basoko fruituak eta haziak erauztea. Basoko fruituak eta haziak bildu eta erauztea.

-Usain-landareak, sendabelarrak edo landare apaingarriak iraunkorki biltzea.

-Usain-landareak eta sendabelarrak lantzea.

-Bilketa iraunkortasunaren arauak. Legeria. Usain-landareak eta sendabelarrak iraunkorki biltzeko nazioarteko estandarra.

-Onddoen ezaugarriak. Motak.

-Onddoen atalak. Identifikatzeko sistematika.

-Basidiomizetoak eta askomizetoak.

-Onddo jangarriak eta onddo kaltegarriak. Identifikatzea eta biltzea. Sasoiak eta lekuak.

-Biltzeko eta kontsumitzeko arauak.

-Erlezaintzako produkzioa. Erlea. Arrazak, motak, garapena eta elikadura. Erlategiaren atalak. Kokapena. Erlezainaren ekipamendua, erremintak eta materialak. Erlategiaren maneiua. Osasuna. Produktuen uzta eta manufaktura. Erlezaintza-jarduerak natur ingurunean dituen eraginak.

-Erlezaintza ekologikoa.

-Baso-produktuen garraioa antolatzea.

-Elikagaien segurtasunari buruzko araudia.

Larre naturalen aprobetxamendua eta biomasa lortzeko lanak gainbegiratzea:

-Larreak eta larratze-sistemak ezaugarritzea.

-Larreetako espezieak. Onura eta nahasketak.

-Larredi motak. Larre-belardietako aprobetxamendua eta sega-belardietakoa. Bazkatzeko aprobetxamendua, siloratzekoa eta ondutzekoa.

-Larreak aztertzea.

-Abere-arraza autoktono nagusiak. Larratze motak.

-Larrediak ezartzeko, hobetzeko eta kontserbatzeko lanak.

-Aprobetxa daitekeen landare-materiala zehaztea.

-Biomasa mozteko lanak planifikatzea.

-Landare-materiala basotik ateratzea.

Laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen babesa:

-Baso-aprobetxamenduko eragiketetan laneko arriskuak prebenitzeko araudia.

-Arrisku faktoreak eta egoerak.

-Banakako babeserako bitartekoak eta ekipamenduak.

-Taldeko prebentzioa eta babesa.

-Hondakinen kudeaketa arautzen duen araudia.

-Hondakinak sailkatzea eta biltegiratzea.

-Hondakinen tratamendua eta bilketa.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen xedea da ikasleek oinarrizko trebetasunak bereganatzea baso-aprobetxamenduen gauzatzea kontrolatzeko. Halaber, trebakuntza ematen die proiektu eta plan teknikoak interpretatzeko, larreen aprobetxamendua kudeatzeko eta biomasa lortzea gainbegiratzeko.

Modulua teorikoa eta praktikoa da, ikasgelan trebetasun praktikoak bereganatzeko eta lanbide-jarduera garatzeko behar diren oinarrizko kontzeptu teorikoak ikasten baitira.

Baso-produktuak biltzeko egunek edukiak noiz ematea baldintzatzen dute. Horregatik, edukien sekuentzia hau proposatzen da, egokiena delakoan, sei multzotan antolatuta:

-Basoko beste produktu batzuk biltzeko lanak planifikatzea.

-Baso-aprobetxamenduak kudeatzea.

-Baso-aprobetxamenduko lanak antolatzea.

-Larre naturalen aprobetxamendua eta biomasa lortzeko lanak gainbegiratzea.

-Kortxoa kudeatzea eta erauztea.

-Laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen babesa.

Laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen babesa multzoari dagokionez, zeharka emanen da kurtso osoan zehar. Banakako babeserako ekipamenduaren erabilera teknika bakoitzean behar denean ikusiko da, bai eta makineria eta ekipamendua maneiatzeko eta mantentzeko arauak ere. Hala ere, iradokitzen da bi klase monografiko ematea hondakinen araudia, sailkapena eta kudeaketa ikusteko.

Modulu honetako ikaskuntzaren emaitzak lortzeko askotariko jarduerak daude aukeran. Hona hemen batzuk:

-Zur-aprobetxamendu bat egitea. Zuhaitzak seinaleztatzea, ipurditik moztea, zura prozesatzea eta unadatik ateratzea.

-Aprobetxamendu bat planifikatzea. -Lursaila eta zuhaitzak aztertzea. Lanen metodoa eta sekuentziazioa antolatzea. Segurtasun eta higiene neurriak.

-Baso-onddoak bildu eta identifikatzea.

-Larredi baten ezarpena edo hobekuntza planifikatzea.

-Kortxoaren eta erretxinaren erauzketa gainbegiratzea.

-Fruituak eta haziak biltzea.

-Erlategien jarraipena egitea.

-Baso-aprobetxamenduan erabiltzen diren ekipamendua, makineria, lanabesak eta erremintak hautatu eta maneiatzea.

-Aprobetxamenduko pisten trazadura egitea.

-Basozaintzari buruzko legedia eta aprobetxamenduen baldintzen agiriak interpretatzea.

Zikloaren eduki batzuk emateko zailtasuna kontuan hartuta, bereziki modulu honetakoak, kokapena fisikoagatik (kortxoa eta erretxina erauztea, etab.), ekipamenduaren eskuragarritasunagatik (baso-prozesadorea) edo baldintza klimatologiko txarrengatik, komenigarria izanen litzateke hainbat estrategia erabiltzea, honako hauek kasu:

-Lan praktikoak bideoan begiratu eta aztertzea.

-Lanak mendirako bisitetan begiratu eta aztertzea.

-Modulu honetan emandako edukiekin zerikusia duten zentro edo erakundeak bisitatzea.

-Lanak egitea honako bitarte hauek erabiliz: Interneteko informazioa, prentsako artikuluen irakurketa eta langileei, sektoreko enpresei eta etxe komertzialei egindako kontsultak.

Baso-inguruneko aprobetxamenduen kudeaketa moduluak koordinazio berezia behar du Baso-mintegiaren kudeaketa eta antolamendua moduluarekin, larredietako ureztatzeei eta ongarritzeei eta fruituen eta hazien bilketari buruzko edukiak heltzerakoan. Horregatik, garrantzitsua izanen litzateke bi moduluetako irakasleak koordina daitezen, edukiak programatzeko eta edukien aprobetxamendua optimizatzeko.

Lanbide modulua: Natur ingurunearen kontserbazioaren

kudeaketa.

Kodea: 0815.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 7.

Iraunaldia: 150 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Natur ingurunearen kontserbaziorako agenteak eta prozesuak identifikatzen ditu eta helburuekin eta esku-hartzearen esparruekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ingurumena kontserbatzeko beharra justifikatu du.

b) Ingurumenaren babesari eta natur ingurunearen kontserbazioari buruzko araudiaren tipologia eta helburuak identifikatu ditu.

c) Ingurumenaren arloko administrazioen eta euren agenteen erantzukizuna eta antolaketa bereizi ditu.

d) Kontserbazioan pertsonen, erakundeen eta enpresen erantzunkidetasuna eta jarduteko moduak bereizi ditu.

e) Natur ondarea eta biodibertsitatea ezagutzeko, kontserbatzeko era iraunkorki erabiltzeko prozesuak eta metodoak aztertu ditu.

f) Natur ingurunea planifikatzeko tresnak ezaugarritu ditu.

g) Lurraldea antolatzeko eta planeatzeko figurak zehaztu ditu.

2. Naturguneen kontserbazioa eta erabilera publikoa kudeatzeko jarduketak aplikatu eta kontrolatzen ditu eta, horretarako, plangintza- eta kudeaketa-tresnak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Naturguneen tipologia eta horiek babesteko aplikatzen ahal diren figurak ezaugarritu ditu.

b) Naturguneen adierazpen-tresnak eta babes-araubideak ezaugarritu ditu.

c) Naturgune babestuen sareetan dauden espazioen natur balioak aztertu ditu.

d) Naturgune babestuen kudeaketa-planak aztertu ditu.

e) Intereseko habitatak kontserbatzeko eta lehengoratzeko neurriak eta jarduketak aplikatu ditu.

f) Naturgune babestuetan garatutako aprobetxamenduak kontrolatu ditu.

g) Naturguneen kontserbaziorako ekipamenduak aztertu ditu.

h) Erabilera publikoko planak interpretatu ditu, naturguneen kudeaketa-planek ezarritako esparruan.

i) Bisitarien jarduerak gainbegiratu ditu.

j) Egokitzeko, seinaleztatzeko eta hornitzeko baliabideak kokatzea, instalatzea eta mantentzea gainbegiratu ditu.

k) Salaketa administratiboa edo penalaren prozedura eta dokumentazioa deskribatu ditu.

l) Ingurumen araudia, naturguneei eta haien erabilera publikoari buruzko araudi espezifikoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu ditu.

3. Jabari publikoa zaintzen du eta, horretarako, kontrol-metodoak eta -teknikak interpretatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Baso-jabari publikoa, jabari publiko hidraulikoa, itsas bazterreko jabari publikoa eta abelbideetako jabari publikoa ezaugarritu ditu.

b) Jabari publikoak neurtzeko eta mugatzeko prozedura deskribatu du.

c) Jabari publikoen okupazioa, aprobetxamendua eta erabilera gainbegiratu ditu.

d) Baimenak eta emakidak lortzeko tramiteak kontrolatu ditu.

e) Jabari publikoen baimen eta emakidetan ezarritako baldintzak eta mugak identifikatu ditu.

f) Salaketa administratiboa edo penalaren prozedura eta dokumentazioa deskribatu ditu.

g) Aurkikuntza paleontologikoei, arkeologikoei eta historikoei buruzko txostenak egitean jarraituko zaien puntuak identifikatu ditu.

h) Aztarna historiko, arkeologiko edo paleontologikoak baimenik gabe biltzea eta haiek deskokatzea, hondatzea edo suntsitzea saihesteko arauak ezarri ditu.

i) Ingurumen araudia, jabari publikoei buruzko araudi espezifikoa, ondareari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu ditu.

4. Flora- eta fauna-espezieak kontrolatzen ditu eta, horretarako, teknikak espeziearekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Natur inguruneko flora- eta fauna-espezieak kontrolatzeko giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatu ditu.

b) Landare- eta animalia-espezieak babesteko mailak eta araubideak aztertu ditu.

c) Naturgunean landare- eta animalia-espezie interesekoen eta mehatxatuen presentzia detektatu du.

d) Espezieen populazioari buruzko datuak eskuratzeko metodoak eta teknikak ezaugarritu ditu.

e) Naturguneko landare- eta animalia-espezieen osasun egoera zaindu du.

f) Flora eta fauna eta haien habitatak babesteko landa-lanak egiteko baimenetan ezarritako baldintzak eta mugak identifikatu ditu.

g) Flora- eta fauna-espezie exotiko inbaditzaileen aleak lokalizatzeko, harrapatzeko eta ezabatzeko metodoak deskribatu ditu.

h) Animalia biziak, zaurituak, hilak edo pozoituak erregistratzeko, biltzeko eta garraiatzeko protokoloak aplikatu ditu.

i) Berreskuratzeko zentroetako, lorategi botanikoetako eta itxian hazteko zentroetako lanak deskribatu ditu.

j) Espoliazioaren eta baimenik gabe edukitzearen kasuan edo bestelakoetan, bide administratibo edo penaletik salatzeko eta kautelazko neurriak hartzeko prozedurak eta dokumentazioa zehaztu ditu.

k) Ingurumen araudia, flora eta faunari buruzkoa, animalien ongizateari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu ditu.

5. Landa-ingurune naturalean egiten diren lanak eta obrak gainbegiratzen ditu eta, horretarako, ingurumenean esku hartzeko teknikak deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Landa-ingurune naturalean egiten diren obrak eta lanak gainbegiratzeko giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatu ditu.

b) Landa-ingurune naturaleko obra- eta lan-proiektuak interpretatu ditu.

c) Eraginaren adierazpenetan, ingurumen baimenetan eta lizentzietan ezarritako baldintzak eta mugak identifikatu ditu.

d) Ingurumen-eraginak eta -ukipenak zuzentzeko eta konpentsatzeko neurriak bereizi eta kontrolatu ditu.

e) Erabiliko diren bitartekoak erabilgarri eta erabiltzeko baldintzetan daudela egiaztatu du.

f) Materialak eraginik sortuko ez duten lekuetan pilatzeko lanak antolatu ditu.

g) Makineria, erremintak eta ekipamendua hautatu eta haien erabilera gainbegiratu du.

h) Birzatiketa egiteko eta nekazaritzako ekipamenduetarako lanetan kontserbatu behar diren elementu naturalak definitu eta mantendu ditu.

i) Nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiapenetan ingurumen-baldintzetarako beharkizunak aztertu ditu.

j) Ingurumen-ikuskapen eta -diziplinako prozedurak eta dokumentazioa zehaztu ditu.

k) Ingurumen araudia, obrei buruzkoa, nekazaritza eta ingurumen arloko laguntzei buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu ditu.

6. Landa-ingurune naturaleko hondakinak eta isuriak kontrolatzen ditu eta, horretarako, jarduteko protokoloak eta araudia aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Naturguneen ingurune fisikoan kutsatzaileak identifikatu ditu.

b) Naturguneen ingurune fisikoko kutsadura-prozesuak baloratu ditu.

c) Hondakinak sortu edo kutsatzaileak igortzen edo isurtzen dituzten guneak identifikatu eta inbentariatu ditu.

d) Natur inguruneko isuri eta/edo hondakin moten, uraren, lurzoruaren, landareen eta animalien laginak bildu ditu.

e) Laginak identifikatu, eta analizatzeko bidali ditu.

f) Emisio eta isurketetarako ezarritako mugak bete direla egiaztatu du.

g) Hondakinen kudeaketa kontrolatzeko txostenak egin ditu.

h) Ur-ibilgu batean eta metatze-ontzietan igarotzen diren ur-emariak kalkulatu ditu.

i) Hondakinak sortzen dituzten enpresek jarri dituzten ekipamendu automatikoaren funtzionamendua egiaztatu du.

j) Ingurumen-ikuskapen eta -diziplinako prozedurak eta dokumentazioa zehaztu ditu.

k) Ingurumen araudia, kutsaduraren kontrolari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu ditu.

Edukiak.

Natur ingurunearen kontserbazioa eta plangintza aztertzea:

-Ingurumen arloko arazoak. Natur ingurunea kontserbatzeko beharra.

-Ingurumen-zuzenbidearen hastapenak.

-Ingurumen arloko administrazioak. Antolakuntza, agenteak. Kontserbaziorako beste eragile batzuk.

-Natur ondarea eta biodibertsitatea kontserbatzea. Xedeak eta prozesuak.

-Natur ondarearen eta biodibertsitatearen inbentarioak. Ezagutzarako bestelako tresnak.

-Natur ondarearen eta biodibertsitatearen plan estrategikoak. Natur baliabideak antolatzeko planak (NBAP).

-Lurraldearen antolamenduaren eta planeamenduaren hastapenak. Lurzoruaren sailkapena.

Naturgune babestuen kudeaketa aplikatua eta erabilera publikoaren kontrola:

-Naturguneak. Erabileren ezaugarriak. Tipologia.

-Naturguneak babesteko tresnak. Figurak eta joerak.

-Adierazpenak. Ondorioak, mugak eta debekuak. Seinaleztapena.

-Naturgune babestuen kudeaketa. Kontserbatzeko eta erabiltzeko planak, neurriak eta jarduketak.

-Naturgune babestuak kokatzea, ezaugarritzea eta espezifikatzea.

-Naturgune babestuen sareak. Natura 2000 sarea.

-Erabilera publikoko plana. Erabilera eta gozamena. Natur baliabideak eta kultur baliabideak.

-Bisitari-fluxuaren kudeaketa. Plangintza helburuak. Bisitariarentzako helburuak.

-Bisitariei informazioa eta aholkuak ematea.

-Erabilera publikorako naturguneak hornitzea eta egokitzea. Eraikuntza-materialak eta -elementuak. Ibilbideen trazadura egitea.

-Bisitarien jarduerek sortutako eraginak eta kalteak. Kalteak saihesteko edo minimizatzeko hartu behar diren aurreneurriak eta neurriak. Eraginaren eta sortutako kalteen zuzenketa.

-Naturgune babestuetan egindako arau-hausteen ondoriozko salaketak. Zehapen prozedura.

-Ingurumen araudia, naturgune babestuei buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.

Jabari publikoak zaintzea eta kontrolatzea:

-Jabari publiko hidraulikoa, itsas bazterreko jabari publikoa, baso-jabari publikoa eta abelbideetako jabari publikoa. Kontzeptua. Ezaugarritzea.

-Mugak. Neurketa eta mugaketa.

-Okupazioa edo aprobetxamendua. Baimenak eta emakidak.

-Salaketa-prozedurak. Kautelazko neurriak.

-Ondare historiko, arkeologiko eta paleontologikoa. Babesa. Babes-neurriak. Txostenak.

-Aurkikuntzak erauzteko prozedura. Baimenik gabe biltzea eta haiek deskokatzea, hondatzea edo suntsitzea saihesteko arauak.

-Ingurumen araudia, urei buruzkoa, kostei buruzkoa, mendiei buruzkoa, abelbideei buruzkoa, ondareari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.

Natur inguruneko floraren eta faunaren kudeaketa aplikatua:

-Natur habitataren eta flora- eta fauna-populazioen inbentarioa eta jarraipena egiteko eragiketak planifikatzeko eta gauzatzeko lanak egiteko beharrezkoak diren giza baliabideak eta baliabide materialak antolatzea.

-Landare- eta animalia-espezieak babesteko mailak. Interes bereziko espezien zerrenda. Espezie mehatxatuen katalogoa.

-Flora- eta fauna-espezie interesekoak eta mehatxatuak identifikatzea eta ezaugarritzea, eta haien ekologia.

-Naturguneko landare- eta animalia-espezieen osasun egoera.

-Espezieen inbentarioak/erroldak. Populazio-parametroak. Espezieei eta haien populazioen egoerari buruzko txostenak.

-Populazioak babestu eta indartzeko eta habitatak hobetzeko jarduketak.

-Espezie autoktonoak mehatxatzen dituzten espezie exotikoak. Identifikatzea eta ezaugarritzea. Ekologia. Espezie exotiko inbaditzaileen zerrenda eta katalogoa.

-Lokalizatzea eta ezabatzea: metodoak.

-Aleak bildu eta garraiatzea.

-Berreskuratzeko zentroetako, lorategi botanikoetako eta itxian hazteko zentroetako lanak.

-Espoliazioaren eta baimenik gabe edukitzearen kasurako edo bestelakoetarako salaketak eta kautelazko neurriak. Prozedura administratibo eta penalak.

-Ingurumen araudia, flora eta faunari buruzkoa, animalien ongizateari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.

Landa-ingurune naturalean egiten diren obrak eta lanak gainbegiratzea:

-Landa-ingurune naturaleko ekipamendua eta egiten diren obrak gainbegiratzeko lanetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatzea eta antolatzea.

-Landa-ingurune naturalean egiten diren obrak eta lanak. -Proiektuak eta planoak interpretatzea.

-Eraginaren adierazpena, ingurumen-baimenak, lizentziak: prozedurak, mugak, neurri zuzentzaileak.

-Obrak egiteko bitartekoak. Behar bezala erabiltzeko baldintzak.

-Materialak pilatzea. Eragina.

-Makineria, erremintak eta ekipamendua. Hautatzea eta erregulatzea.

-Lurzatietan eta nekazaritzako ekipamenduetan naturaltasuna kontserbatzea.

-Ingurumen-baldintzetarako beharkizunak nekazaritzako ingurunean.

-Ingurumen-ikuskapena eta salaketa egiteko aplikatzen ahal diren prozedurak.

-Ingurumen araudia, obrei buruzkoa, nekazaritza eta ingurumen arloko laguntzei buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.

Landa-ingurune naturalean hondakinak eta isurketak kontrolatzea:

-Kutsadura-iturriak. Landa-ingurune naturaleko ingurune fisikoaren kutsatzaileak.

-Kutsadura-prozesuak. Kutsaduraren adierazgarri diren ingurune fisikoko aldaketak. Natur ingurunearen orekarako ondorioak.

-Hondakinaren eta/edo isurketaren, uraren, lurzoruaren, landareen edo animalien laginak hartzea.

-Laginak identifikatzea. Laginak analizatzeko bidaltzea.

-Kutsatzaileen muga-mailak.

-Hondakinen, isurketen eta emisioen kudeaketa kontrolatzeko txostenak.

-Igarotzen den ur-emaria. Kalkulua.

-Neurtzeko tresna automatikoak. Funtzionamendua.

-Ingurumen araudia, kutsaduraren kontrolari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.

Orientabide didaktikoak.

Ziklo honen modulu espezifikoa da, izaera profesionalizatzaile nabarmena duena. Modulu bukatu ondoren, ikasleak gai izanen dira natur ondarea eta biodibertsitatea kontserbatzeko neurriak eta jarduketak tokian bertan aplikatzeko eta natur ingurunearen erabilerak eta aprobetxamenduak kontrolatzeko.

Edukien sekuentziazioari dagokionez, iradokitzen da modulua hastea Natur ingurunearen kontserbazioa eta plangintza multzoarekin. Une horretatik, gainerako multzoak bi areatan sailkatzen ahal dira eta paraleloan garatzeko bi linea edo sekuentzia planteatzen. Lehenengoan, honako multzo hauek landuko lirateke, orden honetan: Jabari publikoa zaintzea eta kontrolatzea, Naturgune babestuen kudeaketa aplikatua eta Floraren eta faunaren kudeaketa aplikatua. Bigarren linean multzo hauek landuko lirateke: Landa-ingurune naturalean egiten diren obrak eta lanak gainbegiratzea eta Landa-ingurune naturalean hondakinak eta isurketak kontrolatzea.

Modulu honetako eduki gehienek honako irakaskuntza-ikaskuntzako jarduera hauek planteatzea eta garatzea errazten dituzte: norbere burua aurkitzekoak, informazioa bilatu eta prestatzea eta balizko kasuak eta kasu errealak aztertu eta argitzea. Jarduera horiek banaka edo taldeka landuko dira eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiliko dira. Jarduera horiek, moduluaren iraupen osoaren %50 inguru izanen direnak, ordubeteko edo bi orduko saiotan egitea komeni da. Jarduera teoriko horiek erabilera anitzeko gelan eginen dira. Interesgarria izango litzateke gela horretan proiekziorako tresneria osoa, arbel elektronikoa eta ekipamendu informatikoa egotea.

Eduki batzuk kasuan kasuko teknikekin, materialekin eta ekipamenduarekin zerikusia duten manipulazio-trebetasunak garatzeko jarduerak behar dituzte. Eduki horiek, besteak beste, honako hauek dira: landare- eta fauna-espezieak begiratu, identifikatu, inbentariatu, erroldatu, bildu, harrapatu eta markatzea. Jarduera praktikoak basozaintzako lantegian, laborategian eta finketan eginen dira. Basozaintzako lantegia eta laborategia, modulu honi dagokionez, espazio bereizietan antolatzen ahal dira, eduki horiei dagozkien material eta ekipamendu ezberdinak erakutsi eta manipulatzeko. Interesgarria izanen litzateke bi espazioek behar adina leku izatea taldeko ikasleen erdientzat banakako postuak egokitu ahal izateko, prestakuntzarako eta lanerako.

Integrazio-jarduera gisa, interesgarria izanen litzateke egonaldiak eta ibilbideak egitea gure ingurunean adierazgarri diren habitatak, espezieak, erabiltzeko eta aprobetxatzeko erak eta kudeatzeko eta kontserbatzeko ereduak dituzten landa-espazio naturaletan, tokian bertan ikaskuntzak finkatu eta aplikatzeko. Jarduera horiek ikastetxetik ateratzea ekartzen dute beraiekin eta, horregatik, landan eta mendian ibiltzeko eta aurrera egiteko beharrezkoa da ibilgailuak izatea, lur orotako ibilgailuak posible bada.

Integrazio-jarduera praktikoek moduluari esleitutako gainerako denboraren erdia izanen lukete. Gomendagarria izanen litzateke jarduera horiek gutxienez 2 edo 4 orduko saiotan garatzea (beste modulu erlazionatu batekin hamabost egunez behin txandakaturik) eta multzoa hainbat lan-taldetan banatzea, bakoitzak eragiketa ezberdinen ardura txandaka izanik.

Modulua eman aurretik lan unitatetan banatu eta horietako bakoitzaren diseinua egiterakoan, ahalegina eginen da (aukeratutako edukiek bide ematen badute) lehen aipatu diren jarduera motak sartzeko eta konbinatzeko.

Natur ingurunearen kontserbazioaren kudeaketa moduluak erlazioak eta interakzioak ditu beste modulu batzuekin, bereziki basozaintzaren arlokoekin, ehiza- eta arrantza-kudeaketakoekin eta ingurumen-hezkuntzakoekin. Horregatik, beharrezkoa da irakasle taldeek interakzio horiek kontuan har dezaten moduluak programatzean eta jarraitzean, ukitutako edukiak ematea eta ondorioztatzen diren irakaskuntza-ikaskuntzako jarduerak garatzea koordinatzeko.

Bigarren kurtsoan modulu hau eta Mendien kudeaketa II, Baso-inguruneko aprobetxamenduen kudeaketa, Suteen kontrako defentsa eta Ingurumen-hezkuntzako teknikak moduluak ematen dira. Horregatik, interesgarria izanen litzateke baterako jarduerak programatzea, bereziki landa-ingurune naturaleko ibilbide eta egonaldietan, natur ingurunearen kontserbazioari buruzko diziplina anitzeko ikuspegi globala bereganatzeko.

Lanbide modulua: Baso-suteen kontrako defentsa.

Kodea: 0816.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 5.

Iraunaldia: 70 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Baso-suteen prebentzioa gainbegiratu eta antolatzen du eta, horretarako, faktore teknikoak eta bitartekoak garatuko dituen jarduketekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Baso-suteen sorburuak eta ondorioak aztertu ditu.

b) Suak baso-suteetan duen portaera deskribatu du.

c) Baso-suteetan eragina duten faktoreak ezaugarritu ditu.

d) Baso-suteak prebenitzeko azpiegituren eta obren eraikuntza-xehetasunak deskribatu ditu.

e) Baso-suteak prebenitzeko azpiegiturak mantentzeko lanak gainbegiratu ditu.

f) Baso-suteak prebenitzeko basozaintzako lanak deskribatu eta kontrolatu ditu.

g) Baso-suteak prebenitzeko baso-lanetan giza baliabideak eta baliabide materialak antolatu ditu.

h) Erremintak, makineria eta ekipamendua hautatu eta maneiatu ditu.

i) Sentsibilizazio-kanpainek eta lege-neurriek baso-suteen prebentzioan duten eraginkortasuna baloratu du.

j) Lanei, errendimenduei eta legezko bideragarritasunari buruz beharrezkoak diren txostenak egin ditu.

k) Baso-tratamendu prebentiboak gauzatzeko administrazio-dokumentazioa bete du.

l) Baso-suteen prebentzioari buruzko araudi espezifikoa aplikatu du.

2. Baso-suteak zaintzeko eta detektatzeko lanak gainbegiratu eta egiten ditu eta, horretarako, metodoak eta teknikak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Baso-suteak prebentzio moduan zaintzeko eta detektatzeko sistemak deskribatu ditu.

b) Baso-suteak zaintzeko eta detektatzeko azpiegiturak ezaugarritu ditu.

c) Suteak zaintzeko eta detektatzeko ekipamendua eta erremintak maneiatu eta gainbegiratu ditu.

d) Baso-suteen jatorri izan daitezkeen arrisku-egoerak aztertu ditu.

e) Baso-suteen jatorri izan daitezkeen arrisku-egoerak kontrolatzeko txostenak egin ditu.

f) Baso-suteak zaintzeko eta detektatzeko lanetan giza baliabideak eta baliabide materialak antolatu ditu.

g) Egoera-orriak eta laneko parteak bete ditu.

h) Baso-suteen zaintzari eta prebentzioari buruzko araudi espezifikoa aplikatu du.

3. Baso-sute bat detektatu izanaren berri ematen du eta, horretarako, teknikak, transmisio-ekipamendua eta jarduteko protokoloak ezaugarritzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Baso-suteen kontra borrokatzeko komunikazio-sarea definitu du.

b) Transmisio-ekipamenduaren osagaiak deskribatu ditu.

c) Transmisio-ekipamendua maneiatu du.

d) Baso-sute baten detekzioaren aurrean jarduteko protokoloa identifikatu du.

e) Transmisio-adierazleak eta -kodeak interpretatu eta erabili ditu.

f) Telekomunikazioei buruzko araudi espezifikoa aplikatu du.

4. Baso-suteak kontrolatzeko eta itzaltzeko lanak gainbegiratu eta antolatzen ditu eta, horretarako, eman dizkioten argibideak interpretatu eta erabilitako metodoak deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Baso-suteak kontrolatzeko eta itzaltzeko lanen faseak definitu ditu.

b) Baso-sute baten aurrean jarduteko modua zehaztu du.

c) Uraren erabilera eta errekuntza atzeratzen duten produktu kimikoena kontrolatu ditu.

d) Lurreko bitartekoak eta erremintak erabili eta gainbegiratu ditu.

e) Baso-suteak kontrolatzeko eta itzaltzeko erabiltzen diren aireko bitartekoak ezaugarritu ditu.

f) Baso-suteen aurka borrokatzeko antolamendu-egitura ezaugarritu du.

g) Baso-suteak kontrolatzeko eta itzaltzeko lanetan giza baliabideak eta baliabide materialak antolatu eta gainbegiratu ditu.

h) Pertsonen babesa ziurtatzeko beharrezkoak diren eragiketak identifikatu ditu.

i) Baso-suteak kontrolatzeko eta itzaltzeko lanetan araudi espezifikoa aplikatu du.

5. Baso-suteen sorburuak ikertzeko, ingurumen eragina kalkulatzeko eta eragindako galerak baloratzeko jardueretan laguntzen du eta, horretarako, metodoak eta teknikak jarduteko protokoloekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Baso-suteak ikertzen dituzten langileak ezaugarritu ditu.

b) Sutearen unearekin eta itzaltzeko unearekin zerikusia duten gorabeherei, kalteei, datu meteorologikoei eta estatistikei buruzko parteak eta egoera-orriak bete ditu.

c) Suak hartu duen inguru txiki baten lehen azterketa egin du.

d) Lan-eremuaren perimetroa tokian bertan ezarri du.

e) Suak hartu duen azalera handi baten kasuan, sutearen geometria zehaztu du.

f) Sutearen hedatze-norabidea, bero-intentsitatea eta aitzinamendu-abiadura ezarri ditu.

g) Sutea hasi zen gunea eta pizteko sorburua eta bitartekoa zehazteko proba fisikoak lokalizatu ditu.

h) Txostenak egin dira azterketetatik eta lortutako probetatik abiatuta.

i) Baso-sutearen ingurumen eragina kalkulatu du.

j) Baso-sute baten ondoriozko kalteen balorazioari buruzko txostena egin du.

6. Arriskuen prebentziorako, laneko segurtasunerako eta ingurumen-babeserako neurriak aplikatu ditu eta, horretarako, lan-baldintzak eta arrisku-faktoreak baloratu ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Baso-suteen kontra defendatzeko lanen ondoriozko arriskuak eta arriskugarritasun-maila identifikatu ditu.

b) Lehen segurtasun-faktore gisa, baso-suteen prebentzioaren eta itzalketaren esparruko lan-instalazioen ordena eta garbitasuna ebaluatu ditu.

c) Eragiketarako aurreikusita zeuden segurtasuneko eta babes pertsonal eta kolektiboko neurriak erabili ditu.

d) Lanerako materialak, erremintak, makinak eta ekipamendua manipulatzean arrisku-egoerak saihestu ditu.

e) Hondakinak sailkatzeko organigramak prestatu ditu, haien toxikotasuna, ingurumen-eragina eta geroago eginen den gaikako bilketa kontuan izanda.

f) Oinarrizko jarduketak aplikatu ditu lehen laguntzak behar diren egoera nagusietan eta larrialdietako zerbitzuekin lankidetzan jarduteko prozeduretan.

g) Egindako eragiketetan, laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia eta ingurumen-babesari buruzkoa aplikatu ditu.

Edukiak.

Baso suteen prebentzioa gainbegiratzea eta antolatzea:

-Baso-suteak. Definizioa. Suaren elementuak. Suaren triangelua. Sute baten atalak eta formak. Baso-sute motak. Baso-suteen sorburuak. Baso-suteen ondorioak.

-Suak baso-suteetan duen portaera. Errekuntza-prozesua. Sua transmititzeko mekanismoak. Baso-suteetan eragina duten faktoreak. Basoko erregaiak. Erregai-ereduak. Orografiaren eta meteorologiaren eragina. Arriskuaren indize meteorologikoak. Suaren portaera iragartzeko ereduak.

-Baso-suteak prebenitzeko basozaintza.

-Suaren kontrako eremuak, suaren kontrako zerrendak, pistako zerrenda osagarriak eta defentsa-lerroak eraikitzea.

-Baso-suteak prebenitzeko azpiegiturak mantentzea. Azpiegitura motak.

-Giza baliabideak eta baliabide materialak antolatzea. Prebentzioko baso-lan motak. Prozedurak. Giza baliabideak.

-Erremintak, makineria eta ekipamendua. Hautatzeko irizpideak Ekipamendua antolatzeko eta banatzeko sistemak.

-Naturguneetan eta landa-espazioetan sua modu seguruan erabiltzearen inguruan sentsibilizatzeko eta prebenitzeko kanpainak. Kontzeptua. Motak. Ondorioak.

-Baso-suteak prebenitzeko jardueren lanei, errendimenduei eta legezko bideragarritasunari buruzko dokumentazioa. Administrazio tramiteak. Txostenak. Azpiegiturak mantentzea.

-Baso-suteen prebentzioari buruzko araudia.

Baso suteak zaintzeko eta detektatzeko lanak gainbegiratzea eta egitea:

-Baso-suteak prebentzio moduan zaintzeko eta detektatzeko sistemak. Helburuak. Oinarrizko ekintzak eta detekzioaren oinarriak.

-Zaintzeko eta detektatzeko azpiegiturak. Ezaugarriak.

-Suteak zaintzeko eta detektatzeko ekipamendua eta erremintak. Erabiltzeko moduak. Behatzeko metodoa.

-Baso-suteak eragiten dituzten arrisku-egoerak.

-Baimenak, emakidak eta bestelako arrisku-egoerak kontrolatzeko txostenak. Nola bete.

-Giza baliabideak eta baliabide materialak antolatzea. Ekipamendua, zaintzaileen baldintzak eta lan egiteko moduak. -GPS teknikak aplikatzea.

-Baso-suteak zaintzeko eta detektatzeko jardueren lanei eta errendimenduei buruzko txostenak.

-Baso-suteen zaintzari eta detekzioari buruzko araudi espezifikoa.

Baso-sute bat detektatu izanaren berri ematea:

-Baso-suteen kontra borrokatzeko komunikazio-sarea. Helburuak. Ezaugarriak. Transmisio-modalitateak.

-Transmisio-ekipamenduaren osagaiak.

-Transmisio-ekipamendua maneiatzea. Erabiltzeko modua. Mezuak igortzea eta hartzea.

-Baso-sute baten detekzioaren aurrean jarduteko protokoloa edo diziplina.

-Transmisio-adierazleak eta -kodeak. Interpretazioa.

-Ingurumen araudia eta telekomunikazioei buruzko araudi espezifikoa.

Baso-suteak kontrolatzeko eta itzaltzeko lanak gainbegiratzea eta antolatzea.

-Baso-suteak kontrolatzeko eta itzaltzeko lanen faseak. Itzaltzearen oinarrizko printzipioak. Faseak: erasoa, kontrola eta itzalketa. Helburuak eta prozedurak. Eraso-metodoak. Defentsa-lerroa. Eraso handiagotua.

-Baso-sute baten aurrean jardutea. Abisua hartzen denean, sutera iritsi arte eta sutera iristean.

-Ura eta errekuntza atzeratzen duten produktu kimikoak erabiltzea eta aplikatzea. Errekuntza atzeratzen duten produktu motak.

-Lurreko bitartekoak eta erremintak: eskuzko erremintak eta motoponpak. Mahukak, ahoak eta akoplatzeko piezak. Mahuken zabaltzea kalkulatzea. Makineria astuna: motak eta ezaugarriak, lanabesak eta tresnak. Lan-prozedurak. Lur orotako ibilgailuak. Aireko bitartekoak: aireontzi motak eta ezaugarriak.

-Baso-suteen aurka borrokatzeko antolamendu-egitura. Estatuko jarraibideak eta akordioak. Autonomia-erkidegoko planak.

-Giza baliabideak eta baliabide materialak antolatzea. Lanbide-kategoriak. Lanpostuen eta lanbide-kategorien funtzioak. Baso-suteak kontrolatzeko eta itzaltzeko lanetan laguntzen duten beste langile batzuekin lankidetzan jarduteko prozedurak. Jarduerak programatzea. Laneko eta praktiketako txandak programatzea. Laneko koadranteak.

-Baso-suteetan inplikatutako pertsonak babesteko eragiketak. Eragiketak seinaleztatzea eta garatzea. Baso-suteetan eta bestelako larrialdietan aplikatutako segurtasun-protokoloak eta -arauak.

-Baso-suteak kontrolatzeko eta itzaltzeko lanetan aplikatzekoa den araudia.

Baso-suteen sorburuak ikertzeko jardueretan laguntzea:

-Baso-suteak ikertzen dituzten langileak.

-Parteak eta egoera-orriak. Gorabeherak. Kalteak.

-Azalera txikiko suteak. Suak hartu duen inguru txiki bat aztertzea. Lan-eremuaren perimetroa tokian bertan ezartzeko prozedurak.

-Azalera handiko suteak. Sutearen geometria zehaztea.

-Sutearen hedatze-norabidea adierazten duten aztarnak. Bero-intentsitatea. Aitzinamendu-abiadura.

-Sutea hasi zen gunea lokalizatzea. Pizteko sorburua eta bitartekoa zehazteko proba fisikoak.

-Emaitzen txostenak egitea. Dokumentazioa.

-Baso-suteen ingurumen eragina kalkulatzea.

-Baso-suteek eragindako galerak baloratzea. Kalteen balorazioari buruzko txostena.

Laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen babesa suteen kontra defendatzeko lanen esparruan:

-Baso-suteen kontra defendatzeko lanetako arriskuak. Arriskugarritasun-maila. Egoera arriskutsuak.

-Lan-instalazioetako segurtasuna. Ordena eta garbitasuna.

-Lanak egiteko segurtasun-neurriak eta babes pertsonal eta kolektiboko neurriak. Norbera babesteko ekipamendua (NBE). Norbera babesteko ekipamendua erabiltzeko eskuliburuak. Babes kolektiboko ekipamendua. -Materialak, erremintak eta makinak.

-Baso-suteen kontra defendatzeko lanetan sortutako hondakinak. Hondakinak sailkatzea, tratatzea eta biltzea.

-Lehen laguntzak behar dituzten egoerak. Oinarrizko jarduketak. Lehen laguntzetako botika-kutxa. Oinarrizko jarduketak eta larrialdietako zerbitzuekin lankidetzan jarduteko prozedurak.

-Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko araudia baso-suteen kontra defendatzeko lanen esparruan.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburua da ikaslea gauza izan dadin zaintzeko eta laguntzeko natur baliabideak lehengoratzeko, mantentzeko, antolatzeko eta defendatzeko eragiketetan. Baso-suteak prebenitzeko eta itzaltzeko lanak biodibertsitatearen kontserbazioa eta hazkundea, baliabidearen iraunkortasuna eta beste erabilera batzuekiko bateragarritasuna irizpidepean gauzatu behar dira. Modulu honek premisa hauek abiapuntu izan beharko lituzke irakaskuntza-ikaskuntzako jarduerak diseinatu eta garatzeko.

Ikasleek trebetasunak garatu behar dituzte suteak prebenitzeko, zaintzeko, detektatzeko, itzaltzeko eta haien berri emateko lanak egiteko. Aurrekoaz gain, trebetasunak landu behar ditu interneteko baliabideak erabiltzeko, GPS maneiatzeko eta GIS erabiltzeko. Teknika, bitarteko eta giza baliabide aproposenak hautatuko ditu baso-suteen kontra defendatzeko lanetan etekin aproposak bermatzeko.

Edukien sekuentziazioari dagokionez, arau orientagarri hauek eskaintzen dira: hasten ahal da modulua Baso-suteen prebentzioa multzoarekin; ondoren Zaintza eta detekzioa eta Komunikazioak multzoak emanen lirateke; jarraian suteen itzalketari buruzko edukiak emanen lirateke; eta, azkenik, Sorburuen ikerketa eta Arriskuen prebentzioa multzoari buruzko edukiak.

Eduki teoriko nagusien hiruhilekoko banaketa hau iradokitzen da:

-Lehenengo hiruhilekoa: suteen prebentzioa; zaintza eta detekzioa; komunikazioak; eta itzalketa.

-Bigarren hiruhilekoa: itzalketari, buruzko edukiak bukatzea; sorburuen ikerketa; eta arriskuen prebentzioa.

Praktiketako ateraldien hiruhilekoko banaketa hau iradokitzen da:

-Lehen hiruhilekoa: suteak prebenitzeko basozaintza; suteak itzaltzeko erremintak maneiatzea; defentsa-lerroa egitea; zaintzeko eta komunikatzeko ekipamendua maneiatzea; eta suaren kontrako eremuetatik ibiltzea.

-Bigarren hiruhilekoa: aginduzko erreketak; suhiltzaileen parkeak bisitatzea; suteen sorburuak ikertzea; eta suteen kontra defendatzeko baliabideak interneten maneiatzea.

Jarduera teorikoak, moduluaren iraupen osoaren bi herenak izanen direnak (astean bi ordu), oro har ordubeteko saiotan egitea komeni da. Interesgarria izanen litzateke jarduera hauek eginen diren erabilera anitzeko gelan proiekziorako tresneria osoa, arbel elektronikoa eta ekipamendu informatikoa egotea.

Jarduera praktikoak mendietan, basozaintzako lantegian eta finka berekian eginen dira. Basozaintzako lantegia, modulu honi dagokionez, espazio bereizietan antolatzen ahal da, material ezberdinak biltegiratu eta erakusteko. Horietako espazio batean baso-suteen kontrako defentsarekin lotutako materialak, erremintak eta segurtasun-gaiak egonen lirateke. Interesgarria izanen litzateke lantegian behar adina leku izatea taldeko ikasleen erdientzat banakako postuak egokitu ahal izateko, prestakuntzarako eta lanerako.

Integrazio-jarduera praktiko hauek moduluari esleitutako gainerako erreferentzia-denboraren herena izanen lukete (astean ordu bat). Gomendagarria izanen litzateke jarduera horiek gutxienez 4 orduko saiotan garatzea (beste modulu erlazionatu batzuekin txandakaturik) eta multzoa hainbat lan-taldetan banatzea, bakoitzak eragiketa ezberdinen ardura txandaka izanik.

Eduki batzuk kasuan kasuko teknikekin, materialekin eta ekipamenduarekin zerikusia duten manipulazio-trebetasunak garatzeko jarduerak behar dituzte. Eduki horiek, besteak beste, honako hauek dira: suteak zaintzeko eta detektatzeko ekipamendua maneiatzea; erremintak, makineria eta lurreko bitartekoak sua itzaltzeko lanetan maneiatzea; suak hartu duen eremua aztertzea; suak hartu duen eremuaren perimetroa tokian bertan ezartzea; sutea hasi zen gunea lokalizatzea; proba fisikoak biltzea; eta hedatze-norabidea zehaztea. Ikasleek trebetasunak garatu behar dituzte suteak prebenitzeko, zaintzeko, detektatzeko, itzaltzeko eta haien berri emateko lanak egiteko.

Praktiketako mendirako ateraldia 4, 5 edo 6 ordukoa izanen da. Goizeko lehenengo eta/edo bigarren ordu teorikoa erabiliko da praktikak ikastetxetik urrun egiten direnean edo programatutako baso-lanek iraupen handiago eskatzen dutenean. Praktiketako ateraldiak irailean, gehienbat, programatu behar dira eta honako jarduera hauen artean banatuko dira, Nafarroako baso-azaleran zehar: suteak prebenitzea (suaren kontrako eremuak bisitatzea...), zaintza eta detekzioa (zaintza finkoa eta mugikorra...), komunikazioak (irratiak maneiatzea...), itzalketa (erremintak maneiatzea...), suhiltzaileen parkeak bisitatzea (itzulketarako ibilgailuak eta materiala...), sorburuak ikertzea (suak hartu zuen eremua bisitatzea...) eta arriskuen prebentzioa (norbera babesteko ekipamendua...).

Edukien integrazio-jarduera gisa, interesgarria izanen litzateke hiru eguneko egonaldiak egitea, mendietan eta baso-masetan zehar ibilbideak eginez. Egonaldietan praktiketako asteroko ateraldietan urrun egoteagatik heldu ezin diren baso-eremuak bisitatuko dira, hala nola mendi-pinuen pinudia eta Nafarroako izeidiak, tokian bertan ikaskuntzak finkatu eta aplikatzeko.

Ebaluazioari dagokionez, garrantzitsua da dena ebaluatzea, bai hainbat arlotan esku hartzeko oinarri teorikoak nola ikasi diren, bai ikasitakoa aplikatzeko gaitasuna, egoera praktikoetan esku-hartzeak aztertu eta diseinatzeko; halaber garrantzitsua da jarreraren inguruko alderdiak ebaluatzea. Horretarako, proba objektiboak zein norberaren elaborazioa eskatzen duten lanak erabiltzen ahal dira. Bigarren motakoak honako hauek dira: informazioa eta baliabideak bilatzea, azterketak eta sintesiak egitea, lan praktikoak, praktiketako ateraldien fitxak egitea, eta abar.

Baso-suteen kontrako defentsa biodibertsitatea kontserbatzearen eta beste erabilera batzuekiko bateragarritasunaren testuinguru orokorrean sartzen da eta, bertan, argi dago modulua zikloko beste batzuekin erlazionatuta dagoela. Interakzio asko daude honako modulu hauekin: Natur ingurunearen kontserbazioaren kudeaketa (baso-suteek natur ingurunean eragiten dituzten ondorioak...), Ehiza-kudeaketa (ehiza-faunan eragiten diren ondorioak...), Arrantza kontinentalaren kudeaketa (arrain-faunan eragiten diren ondorioak...), Baso-aprobetxamenduen kudeaketa (eragindako galerak baloratzea...), Fitopatologia (oreka biologikoak...), Basozaintzako makineria eta instalazioak (prebenitzeko eta itzaltzeko lanetarako makineria eta ekipamendua...), Botanika agronomikoa (espezie pirofitoak, landare-suebakia...), Topografia (perimetroa eta sutearen eremua zehaztea, GPS...). Horregatik, beharrezkoa da irakasle taldeek interakzio horiek kontuan har ditzaten zikloaren curriculuma garatzean eta moduluak programatzean eta jarraitzean, ukitutako edukiak ematea eta ondorioztatzen diren irakaskuntza-ikaskuntzako jarduerak garatzea koordinatzeko.

Ezbairik gabe, Mendien kudeaketa I, Mendien kudeaketa II eta Baso-suteen kontrako defentsa moduluek antzekotasun asko dituzte, guztiek mendiko lanei erreferentzia egiten baitie eta tratamendu didaktiko baliokideak aplikatzen ahal baitzaizkie. Hortaz, interesgarria izanen litzateke modulu hauetan irakasleen arteko koordinazio handia izatea, baita irakasleek batera programatzera eta garatzera ailegatzea ere, zati batzuk komunak eta beste zati batzuk bereiziak.

Lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

Kodea: 0818.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 5.

Iraupena: 70 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Enplegu aukerak hautatzen ditu, laneratzeko bideak eta bizitzan zehar ikasteko aukerak identifikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Norberaren nortasuna, asmoak, jarrerak eta prestakuntza baloratu ditu erabakiak hartzeko.

b) Basoa eta natur ingurunea kudeatzeko goi mailako teknikariarentzako enplegu eta lan sorgune nagusiak identifikatu ditu, tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako esparruetan.

c) Tituluaren profilarekin zerikusia duen lanbide jarduerarako zer-nolako gaitasunak eta jarrerak eskatzen diren zehaztu du.

d) Basoa eta natur ingurunea kudeatzeko goi mailako teknikariaren lanbide profilarekin zerikusia duten prestakuntza- eta lanbide-ibilbideak identifikatu ditu.

e) Etengabeko prestakuntzak laneratu ahal izateko eta produkzio prozesuaren eskakizunetara moldatzeko gakoa den aldetik duen garrantzia baloratu du.

f) Lana bilatzeko prozesuan zein teknika erabiltzen diren zehaztu du.

g) Tituluarekin zerikusia duten lanbide sektoreetan autoenplegurako dauden aukerak aurreikusi ditu.

2. Talde lanaren estrategiak eta komunikaziorako trebetasunak aplikatzen ditu eta estrategia horien eraginkortasuna eta eragimena baloratzen ditu erakundearen helburuei begira.

Ebaluazio irizpideak:

a) Talde lanaren onurak baloratu ditu Basoa eta natur ingurunea kudeatzeko goi mailako teknikariaren profilarekin zerikusia duten lan egoeretan.

b) Egiazko lan egoera batean eratzen ahal diren lantaldeak identifikatu ditu.

c) Komunikaziorako teknika nagusiak identifikatu ditu.

d) Komunikazio eraginkorra izateko beharrezko elementuak identifikatu ditu.

e) Lantalde eraginkorraren ezaugarriak zehaztu ditu eraginkortasunik gabeko lantaldeen aldean.

f) Lanbide sektorean lantaldearen funtzionamendua hobetzeko behar diren gizarte trebetasunak baloratu ditu.

g) Lantaldeetan erabiltzen diren agiriak identifikatu ditu: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

h) Lantaldeko kideen eginkizunen eta iritzien aniztasun beharrezkoa positiboki baloratu du.

i) Taldeko kideen artean gatazkak sortzen ahal direla eta hori erakundeen ezaugarrietako bat dela onartu du.

j) Gatazka motak eta horien iturriak identifikatu ditu, bai eta gatazkak konpontzeko prozedurak ere.

3. Lan harremanetatik sortzen diren eskubideak erabili eta betebeharrak bete egiten ditu, eta badaki horiek bereizten lan kontratuetan eta hitzarmen kolektiboetan.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lan zuzenbideko kontzeptu nagusiak identifikatu ditu.

b) Enpresaburuen eta langileen arteko harremanetan esku hartzen duten erakunde nagusiak bereizi ditu.

c) Lan harremanetatik sortzen diren eskubideak eta betebeharrak zehaztu ditu.

d) Kontratazio mota nagusiak sailkatu dira eta zenbait kolektiboren kontratazioa sustatzeko neurriak identifikatu ditu.

e) Indarra duen legedian lana eta familiako bizitza ongi uztartzeko ezarrita dauden neurriak baloratu ditu.

f) Soldaten ordainagiria aztertu da eta hura osatzen duten elementu nagusiak identifikatu ditu, tartean langilearen kotizazio oinarriak eta langileari eta enpresaburuari dagozkien kuotak daudela.

g) Lan harremana aldatzearen, etetearen eta amaitzearen arrazoiak eta ondorioak identifikatu ditu.

h) Gatazka kolektiboetako neurriak eta gatazkak ebazteko prozedurak aztertu ditu.

i) Basoa eta natur ingurunea kudeatzeko goi mailako teknikari tituluarekin zerikusia duen lanbide sektoreari aplikatu beharreko hitzarmen kolektibo batean itundutako lan baldintzak zehaztu ditu.

j) Lanaren antolaketaren ingurune berriak bereizten dituzten ezaugarriak identifikatu ditu.

4. Gizarte Segurantzaren sistemak estaltzen dituen egoeretan zer nolako babesak dauden zehazten du eta prestazio motak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gizarte Segurantzaren eginkizuna baloratu du, herritarren bizi kalitatea hobetzeko zutabe nagusia den aldetik.

b) Gizarte Segurantzaren sistemako araubideak identifikatu ditu.

c) Gizarte Segurantzaren sistemak estaltzen dituen egoerak banan-banan aipatu ditu.

d) Enpresaburuak eta langileak Gizarte Segurantzaren sistemaren barnean dituzten betebeharrak identifikatu ditu.

e) Inguruko herrialde nagusietan Gizarte Segurantzaren arloan dauden aldeak identifikatu ditu.

f) Gizarte Segurantzaren sistemako prestazioak sailkatu ditu eta baldintzak identifikatu ditu.

g) Legezko langabezia egoerak zehaztu ditu zenbait kasu praktikotan.

h) Ikasleen ezaugarriei dagozkien langabezia prestazioen iraupena eta zenbatekoa kalkulatu ditu, kotizaziopeko oinarrizko prestazioak eta kotizazio gabeko prestazioak bereiziz.

5. Bere jardueraren arriskuak ebaluatzen ditu, lan baldintzak eta bere lan inguruneko arrisku faktoreak aztertuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Basozaintzaren sektorean dauden jarduera motak sailkatu ditu, Basoa eta natur ingurunea kudeatzeko goi mailako teknikariaren lan ingurunean, laneko arriskuak identifikatuz.

b) Dauden arrisku faktoreak sailkatu ditu.

c) Laneko arriskuen ondoriozko lanbide kalteak (lan istripuak eta lanbide gaixotasunak) identifikatu ditu.

d) Enpresako arriskuak ebaluatzeko prozesua eta kontzeptua zehaztu ditu.

e) Arrisku motak identifikatu eta ebaluatu ditu eta, prebentzio neurriak proposatuta, haien segimendua egin eta haien eraginkortasuna kontrolatu du.

f) Basoa eta natur ingurunea kudeatzeko goi mailako teknikariaren lanbide profilarekin zerikusia duten lan inguruneetan prebentzioari begira garrantzia duten lan baldintzak zein diren zehaztu du.

g) Lan baldintzak eta langilearen osasuna erlazionatu ditu.

h) Prebentzioaren kulturaren garrantzia baloratu du enpresaren esparru eta jarduera guztietan.

6. Enpresa txiki batean, arriskuen prebentziorako plana egiten laguntzen du, inplikatutako agente guztien erantzukizunak eta eskumenak identifikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Laneko arriskuen prebentzioari buruzko oinarrizko araudia identifikatu du.

b) Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubide eta betebehar nagusiak zein diren identifikatu du.

c) Enpresan prebentzioa kudeatzeko moduak sailkatu ditu, laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudian ezarritako irizpideen arabera.

d) Arrisku plan bat prestatzean inplikatuta dauden agente guztien erantzukizunak identifikatu ditu.

e) Arriskuen prebentzioaren arloan langileek enpresan ordezkaritza izateko bideak zein diren deskribatu du.

f) Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak identifikatu ditu.

g) Aintzat hartu du garrantzitsua dela enpresan prebentzio plana izatea, larrialdietan egin beharreko jarduketen sekuentzia barne duena.

h) Basoa eta natur ingurunea kudeatzeko goi mailako teknikariaren lanbide sektorearekin zerikusia duen lantoki bateko prebentzio planaren edukia definitu du.

i) Enpresa txiki edo ertain batentzako larrialdi eta ebakuazioetarako plana proiektatu du.

7. Prebentzio eta babes neurriak aplikatzen ditu eta Basoa eta natur ingurunea kudeatzeko goi mailako teknikariaren lan-inguruneko arrisku egoerak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kalteak beren sorburuan saihesteko eta saihestezinak diren ondorioak leuntzeko aplikatu behar diren prebentzio eta babes neurriak definitu ditu.

b) Mota guztietako segurtasun seinaleen esanahia eta eremua aztertu ditu.

c) Larrialdietan jarduteko protokoloak aztertu ditu.

d) Larrialdietan zaurituak, halakorik izanez gero, larritasunaren arabera sailkatzeko teknikak identifikatu ditu.

e) Lehen laguntzetarako oinarrizko teknikak identifikatu ditu, istripuaren lekuan aplikatu behar direnak kalte mota desberdinei aurre egiteko. Halaber, botika-kutxaren osagaiak eta erabilera identifikatu ditu.

f) Langilearen osasuna zaintzeko betekizunak eta baldintzak eta horiek prebentzio neurri gisa duten garrantzia zehaztu ditu.

Edukiak.

Lan bilaketa aktiboa:

-Lanbide karrerarako interesak, gaitasunak eta motibazio pertsonalak aztertzea.

-Erabakiak hartzeko prozesua.

-Basoa eta natur ingurunea kudeatzeko goi mailako teknikari tituluari dagokion lanbide sektorearen definizioa eta azterketa, haren eraginpeko lurraldean eta Estatuan.

-Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua, haren eraginpeko lurralde eremuan, Estatuan eta Europar Batasunean.

-Enplegu publikoa eskuratzeko prozesua.

-Europan ikasteko eta lan egiteko aukerak.

-Etengabeko prestakuntzak Basoa eta natur ingurunea kudeatzeko goi mailako teknikariaren lan eta lanbide ibilbiderako duen garrantzia baloratzea.

-Informazio hori ematen duten tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako erakundeak identifikatzea.

-Basoa eta natur ingurunea kudeatzeko goi mailako teknikariarekin erlazionatutako tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako prestakuntza ibilbideak identifikatzea.

-Enplegua bilatzeko teknikak eta tresnak: curriculum vitae-ren ereduak, Europako curriculum vitae-a eta laneko elkarrizketak. Europar Batasunean langileen mugikortasuna errazten duten beste agiri batzuk.

-Autoenplegua baloratzea laneratzeko hautabide gisa.

Gatazkaren kudeaketa eta lantaldeak:

-Talde lanak erakundearen eraginkortasunari begira dituen alde onak eta txarrak baloratzea.

-Aplikazio informatikoak garatzeko sektoreko talde motak, betetzen dituzten funtzioen arabera.

-Lantalde eraginkorraren ezaugarriak.

-Gizarte trebetasunak. Hitzezko eta hitzik gabeko komunikaziorako teknikak. Komunikazio eraginkorrerako estrategiak.

-Lan bileretan erabiltzen diren agiriak: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

-Lantaldean parte hartzea. Kideek har ditzaketen eginkizunen analisia.

-Gatazka: ezaugarriak, iturriak eta etapak.

-Gatazka konpondu edo ezabatzeko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea, arbitrajea, epaiketa eta negoziazioa.

Lan kontratua:

-Lan arloko zuzenbidea.

-Banakako lan harremanaren azterketa.

-Lan kontratuaren modalitateak eta kontratazioa sustatzeko neurriak.

-Lan harremanek sortzen dituzten eskubideak eta betebeharrak.

-Lan baldintzak. Soldata, lan denbora eta atsedena.

-Soldata-ordainagiria.

-Lan kontratuaren aldaketa, etetea eta amaiera.

-Langileen ordezkaritza.

-Basoa eta natur ingurunea kudeatzeko goi mailako teknikariaren lanbide esparruari aplikatu beharreko hitzarmen kolektibo baten azterketa.

-Lan gatazka kolektiboak.

-Lana antolatzeko ingurune berriak: azpikontratazioa eta telelana, besteak beste.

-Langileentzako onurak antolaketa berrietan: malgutasuna, gizarte onurak eta beste batzuk.

Gizarte Segurantza, lana eta langabezia:

-Gizarte Segurantzaren sistema, elkartasun sozialaren oinarrizko printzipio gisa.

-Gizarte Segurantzaren sistemaren egitura.

-Enpresaburuek eta langileek Gizarte Segurantzaren arloan dituzten betebehar nagusiak: afiliazioa, altak, bajak eta kotizazioa.

-Gizarte Segurantzaren ekintza babeslea.

-Gizarte Segurantza gure inguruko herrialde nagusietan.

-Langabezia-babesa: kontzeptua eta babesten ahal diren egoerak.

Laneko arriskuen ebaluazioa:

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko oinarrizko arau esparrua.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubideak eta betebeharrak.

-Prebentzioaren kulturaren garrantzia jardueraren fase guztietan.

-Lanaren eta osasunaren arteko erlazioaren balorazioa.

-Laneko arriskua. Arrisku faktoreen analisia.

-Enpresako arriskuen ebaluazioa, prebentzio jardueraren oinarrizko elementu gisa.

-Segurtasun baldintzei lotutako arriskuen azterketa.

-Inguruneko baldintzei lotutako arriskuen azterketa.

-Baldintza ergonomiko eta psikosozialei lotutako arriskuen azterketa.

-Sektoreko industrian berariazko arriskuak dituzten lan prozesuak.

-Arriskuaren balorazioa.

-Arrisku egoera bakoitzaren ondorioz langilearen osasunak nolako kalteak izan ditzakeen zehaztea.

Prebentzioaren plangintza enpresan:

-Prebentzio plana.

-Prebentzio neurriak hartzea: plangintza eta kontrola.

-Prebentzioaren kudeaketaren antolaketa enpresan.

-Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko erantzukizunak.

-Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

-Banakako eta taldeko prebentzio eta babes neurriak.

-Larrialdi eta ebakuazioetarako planak lan inguruneetan.

-Sektoreko enpresa batentzako larrialdietarako plana egitea.

-Larrialdietan jarduteko protokoloa.

Prebentzio eta babes neurriak aplikatzea:

-Jarduteko protokoloa hautatzea.

-Banakako eta taldeko prebentzio eta babes neurriak zehaztea.

-Segurtasunaren gaineko seinaleztapen motak identifikatzea.

-Larrialdi medikoa eta lehen laguntzak. Oinarrizko kontzeptuak eta aplikazioa.

-Langileei prestakuntza ematea larrialdietako planei buruz eta lehen laguntzetarako teknikei buruz.

-Langileen osasuna zaintzea.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen bidez, ikasleek oinarrizko trebetasunak eta jarrerak bereganatzen dituzte lan munduan sartzeko eta beren lanbide karrera garatzeko, basozaintzaren sektorean, hala Espainiako lurraldean nola Europan.

Edukien sekuentziazioari dagokionez, kontuan izanik ikastetxeak egokienak iruditzen zaizkion erabakiak hartzeko eskumena duela, lan arloko legediari, Gizarte Segurantzari eta lantaldeei buruzko edukiak jorratzen ahal dira lehenik, eduki horiek beharrezkoak baitira Enpresa eta ekimen sortzailea moduluan enpresa proiektu/plana garatzeko. Ondoren, laneko segurtasunari eta osasunari buruzko edukiak lantzen ahal dira; aipatutako enpresa proiektuari dagokion prebentzio planean gauzatzen ahal da haien aplikazio praktikoa. Gatazkaren kudeaketarekin jarraitu daiteke eta, azkenik, lan bilaketari buruzko multzoa jorratu daiteke, ikasleak lan merkatuan sartu aurreko urrats gisa.

Modulu honetako ikaskuntzaren emaitzak lortzeko askotariko jarduerak daude aukeran. Hona hemen batzuk:

-Norberaren izaerari eta gizarte trebetasunen garapenari buruzko orientabide profesionaleko probak eta dinamikak egitea, prestakuntzaren eta asmoen arteko koherentzia pertsonala egiaztatzeko.

-Norberaren karrera planifikatzea: beharrekin eta lehentasunekin bateragarriak diren epe ertain eta luzerako lan helburuak finkatzea. Helburu errealistak eta oraingo prestakuntzarekin eta proiektatuarekin koherenteak finkatzea, eta nork bere ikaskuntzaren ardura hartzea.

-Lana bilatzen laguntzen ahal diguten bitartekoak eta erakundeak identifikatzea, bai gure ingurune hurbilenean, bai Europan, horretarako tresna egokiak erabiliz.

-Lana bilatzeko prozesuetan behar den dokumentazioa prestatu eta betetzea: curriculum vitaea, lan elkarrizketak, test psikoteknikoak eta beste batzuk.

-Jardueraren bat bakarka eta taldean egitea eta emaitzak konparatzea.

-Komunikazio jarduerak egitea.

-Klasean aurkezpenak egitea.

-Gatazka egoera bat simulatzea eta konponbide desberdinak aurkeztea.

-Sektoreko langileei eragiten dien lan arloko araudia identifikatzea.

-Langileen Estatutuaren edukia zikloari dagokion sektoreko hitzarmen kolektibo batekin alderatzea.

-Negoziazio kolektiboko prozesu bat simulatzea, langileen eta enpresaburuen interesak uztartzeko bide gisa.

-Zailtasun maila desberdinetako soldata-ordainagiriak egitea.

-Prebentzio plan bat prestatzea Enpresa eta ekimen sortzailea moduluan garatu beharreko enpresa proiektu/planerako.

-Gizarte Segurantzak babesten dituen egoerak identifikatzea.

-Zikloa eginda eskuratzen ahalko diren lanpostu ohikoenetan gerta daitezkeen arrisku egoerak aztertzea, prebentzio neurriak proposatzea eta ezarri beharreko prebentzio neurrien plangintza diseinatzea, hori guztia indarra duen araudiari jarraituz.

-Sektoreko enpresak ikusteko bisitak programatu eta egitea, ikasleek produkzio sektorearen errealitatea ezagutu ahal izateko.

Modulu honen edukietarako ikus-entzunezko baliabideak eta/edo Internet erabilita, ikaskuntza-irakaskuntzako prozesua azkarragoa eta eraginkorragoa izanen da. Pixkanaka ikasleek beren kabuz ebatzi ahal izanen dituzte proposatzen zaizkien jarduketak eta egoerak.

Lanerako prestakuntza eta orientabideak eta Enpresa eta ekimen sortzailea moduluek harreman estua izanen dute, eta edukiak zein metodologiaren alderdiak elkarrekin koordinatuko dituzte.

Azpimarratu behar da komenigarria dela Enpresa eta ekimen sortzailea moduluan eginen den enpresa proiektu/plana erabiltzea Lanerako prestakuntza eta orientabideak moduluan ematen diren edukiak zuzenean aplikatzeko; horrek modulu honetako edukien alderdi praktikoa sustatuko du.

Halaber, arreta eman behar litzaioke lantegi, laborategi eta abarretan ematen diren moduluekiko erlazioari, lan osasunaren arloko prestakuntza osatze aldera.

Lanbide modulua: Enpresa eta ekimen sortzailea.

Kodea: 0819.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 4.

Iraupena: 70 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Ekimenari lotutako ahalmenak bereizten ditu, eta lanpostuetatik eta enpresa jardueretatik sortzen diren eskakizunak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aintzat hartu du banakako ekimenak, sormenak, prestakuntzak eta lankidetzak duten garrantzia, enplegatu gisa nahiz enpresaburu gisa ekimenean arrakasta lortzeko ezinbesteko baldintzak diren aldetik.

b) Berrikuntza eta nazioartekotze kontzeptuak eta horiek gizartea aurreratzearekin eta pertsonen ongizatea handiagotzearekin duten lotura identifikatu ditu.

c) Ekimenerako kultura zer den eta enpleguaren eta gizarte ongizatearen iturri gisa zer-nolako garrantzia duen aztertu du.

d) Basogintzaren sektorean abiatzen den enpresaburu baten ekimenaren garapena aztertu du.

e) Arrisku kontzeptua aztertu du, ekimen ororen ezinbesteko osagai gisa, eta enpresa plan baten bitartez arriskua gutxitzeko aukera ere bai.

f) Enpresaburu kontzeptua eta enpresa jarduera garatzeko behar diren baldintzak eta jarrerak aztertu ditu.

2. Komunikazio, lidergo, sormen eta konpromisoarekin ikusteko duten norberaren gaitasunak bereiztu eta aplikatzen ditu, eta lanbide jarduerak garatzeko garrantzia baloratzen du nork bere kasa zein bestearen kontura lan egitean.

Ebaluazio irizpideak:

a) Komunikazio eraginkorra izateko beharrezko elementuak identifikatu ditu.

b) Agindu eta zuzentzeko estiloak eta horiek pertsonen eta enpresen gainean dituzten eraginak sailkatu ditu.

c) Motibazioaren premia justifikatu du lanbide jardueretan.

d) Motibatzeko teknika ohikoenak eta nola egokitzen diren egoeraren arabera deskribatu ditu.

e) Sormenezko pentsamenduaren premia justifikatu du lan prozesuak hobetzean eta lanbide berrikuntzan.

f) Sormenezko prozesuen ezaugarri nagusiak deskribatu ditu.

g) Norberaren gaitasun profesionalak erlazionatu ditu sektoreko enpresetan bestearen kontura lan egitean norberak behar dituen ahalmenekin.

h) Norberaren gaitasun profesionalak erlazionatu ditu basozaintzako lanbide sektorean jarduera bat sortzeko ekimena duten pertsonen ahalmenekin.

3. Negoziorako ideiak sortu eta identifikatzen ditu, eta enpresa txiki bat sortzeko edo enpresa baten barruan ekimenak garatzeko aukera zehazten du, balio etikoak erantsiz eta ingurunearen gaineko eragina baloratuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresa bateko oinarrizko funtzioak deskribatu ditu, eta sistema kontzeptua aztertu du enpresari aplikatuta.

b) Enpresa baten barruan, prozesuak eta produktuak hobetzeko ekimenetarako ideiak garatzea sustatu du, merkatuaren eskariei erantzun nahian.

c) Negoziorako ideiak garatzea sustatu du, merkatuaren eskariei erantzun nahian.

d) Negoziorako aukerak aztertu ditu, sektorearen egoera eta eboluzioa kontuan izanda.

e) Enpresaren ingurune orokorraren osagai nagusiak identifikatu ditu; bereziki, ingurune ekonomikoa, soziala, demografikoa, kulturala, politikoa, legezkoa, teknologikoa eta nazioartekoa.

f) Aztertu du ea enpresaren jardueran zer nolako eragina duten enpresak bezeroekin/erabiltzaileekin, hornitzaileekin, lehiakideekin eta bitartekariekin dituen harremanek, horiek baitira berariazko ingurunearen edo mikroingurunearen osagai nagusiak.

g) ETE baten inguruneko elementuak identifikatu ditu.

h) Enpresaren kultura eta irudi korporatiboa zer diren eta enpresaren helburuei nola dauden loturik aztertu du.

i) Enpresen erantzukizun sozialaren fenomenoa eta enpresaren estrategiaren osagai gisa duen garrantzia aztertu ditu.

j) Basozaintzaren arloko enpresa baten balantze soziala egin du eta enpresa horien kostu sozial nagusiak deskribatu ditu, baita sortzen dituzten onura sozialak ere.

k) Basozaintzaren arloko enpresetan, balio etiko eta sozialak kontuan hartzen dituzten jardunbideak identifikatu ditu.

l) Enpresaren estrategia deskribatu du, enpresaren helburuekin lotuz, eta marketin plana zehaztu du.

m) Enpresa baten bideragarritasun ekonomiko-finantzarioari buruzko azterlana egitea zein garrantzitsua den baloratu du.

4. Basozaintzako enpresa bat sortu eta abian jartzeko jarduerak egiten ditu, dauden baliabideak eta aukerak baloratuz, forma juridikoa hautatuz eta hari lotutako legezko betebeharrak identifikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresaren forma juridiko guztiak aztertu ditu.

b) Enpresaren jabeek, hautaturiko forma juridikoaren arabera, zenbaterainoko lege-erantzukizuna duten zehaztu du.

c) Enpresaren forma juridiko guztiei ezartzen zaizkien tratamendu fiskalak bereizi ditu.

d) Indarra duen legediak ETE bat eratzeko eskatzen dituen tramiteak aztertu ditu.

e) Basozaintzako enpresa sortzeko eskuratzen ahal diren laguntza guzti-guztien bilaketa egin du.

f) Enpresa plan baten osagaiak definitu ditu.

g) Forma juridikoaren hautapena, administrazio tramiteak, laguntzak eta diru-laguntzak enpresa planean sartu ditu.

h) ETE bat abian jartzeko aholkularitzarako eta kudeaketa administratiborako enpresatik kanpo dauden bideak identifikatu ditu.

i) Produkzio planaren inguruko guztia eta bideragarritasun ekonomiko-finantzarioaren gaineko azterlana enpresa planean sartu ditu.

j) Kontabilitateko informazioa aztertzeko oinarrizko teknikak deskribatu ditu, batez ere enpresaren kaudimenari, likideziari eta errentagarritasunari dagokienez.

k) Basozaintzako sektoreko ETE baten bideragarritasun ekonomiko- finantzarioaren gaineko azterlana egin du.

l) Jarduerarako egin behar diren inbertsioak identifikatu eta baloratu ditu, bai eta finantzabideak ere.

m) Ahuleziak eta indarrak identifikatu ditu.

5. ETE baten kudeaketa administratibo, merkataritzako eta finantzarioko oinarrizko jarduerak egiten ditu, kontabilitate eta zerga betebehar nagusiak identifikatzen ditu eta dokumentazioa betetzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Basozaintzaren arloko enpresa baten zerga betebeharrak definitu ditu.

b) Fase hauek definitu ditu: produktua ekoiztea edo zerbitzua ematea, produkziorako estrategiak eta kalitaterako estrategiak.

c) Kontabilitateko oinarrizko kontzeptuak aztertu ditu.

d) Ikerketa, garapen eta berrikuntza (I+G+B) arloko ekintzen beharra baloratu du.

e) Zerga egutegiko zerga motak bereizi ditu.

f) Basozaintzaren sektoreko ETE batentzat merkataritzako eta kontabilitateko oinarrizko agiriak bete ditu (fakturak, albaranak, eskabide orriak, kanbio letrak, txekeak eta beste batzuk), eta agiri horiek enpresan egiten dituzten zirkuituak deskribatu ditu.

Edukiak.

Ekimen sortzailea:

-Berrikuntza eta garapen ekonomikoa. Berrikuntzaren ezaugarri nagusiak basozaintzaren arloko enpresaren jardueran.

-Ekintzaileen gako-faktoreak: ekimena, sormena eta prestakuntza.

-Ekintzaileen jarduketa, basozaintzaren sektoreko ETE bateko enpresaburu eta enplegatu gisa.

-Arriskua ekimenean.

-Enpresaburu kontzeptua. Enpresa jarduerarako baldintzak. Izaera ekintzailea.

Komunikazioa, lidergoa eta sormena:

-Sormenaren, komunikazioaren eta lidergoaren oinarrizko gaitasunak, besteak beste.

-Pertsona sortzailearen ezaugarriak. Sormena bultzatzen duten teknikak.

-Agindu eta zuzentzeko estiloak bereiztea. Enpresako esparruetan aplikatzea.

-Motibazio kontzeptua. Motibatzeko teknikak eta haien aplikazioa.

-Basozaintzaren sektorean lan egiten duenaren eta ekintzaile baten laneko gaitasunak eta gaitasun pertsonalak bereiztea.

Enpresa eta bere ingurunea:

-Enpresa, sistema gisa. Enpresaren oinarrizko funtzioak.

-Negoziorako ideia basozaintzako enpresa baten esparruan.

-Ekimenerako kultura: ekimena, enpresa barruko ekimena eta ekimen soziala sustatzea. Negoziorako ideiak sustatzeko teknikak.

-Basozaintzaren sektoreko ETE baten ingurune orokorraren eta berariazkoaren azterketa.

-Basozaintzaren sektoreko ETE baten erlazioak.

-Enpresa nazioartean. Europar Batasunean askatasunez kokatzeko eskubidea.

-Basozaintzaren sektoreko enpresa baten ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak aztertzea.

-Marketin plan baten edukiak.

Enpresa bat sortu eta abian jartzea:

-Enpresa motak. Forma juridikoak.

-Forma juridikoa hautatzea.

-Produkzio prozesuaren edo zerbitzua ematearen deskripzio teknikoa. Giza baliabideak.

-Basozaintzaren arloko ETE baten bideragarritasun ekonomikoa eta bideragarritasun finantzarioa.

-Enpresen fiskalitatea: Nafarroako Foru Komunitateko zerga sistemaren berezitasunak.

-Enpresa bat eratzeko administrazio tramiteak.

-Enpresa bat eratzeko aholku ematen duten erakundeak.

-Ahuleziak eta indarrak identifikatzea, AMIA.

-Enpresa plan bat prestatzea.

Funtzio administratiboa, merkataritzakoa eta finantzarioa:

-Kontabilitatearen kontzeptua eta oinarrizko nozioak.

-Merkataritza-funtzioaren eta funtzio finantzarioaren kontzeptua.

-Produkzio faseen definizioa. Hobetzeko sistemak.

-Kontabilitateko eragiketak: enpresa baten informazio ekonomikoaren erregistroa.

-Enpresen zerga betebeharrak.

-Agiri ofizialak aurkezteko baldintzak eta epeak.

-Basozaintzako enpresa baten kudeaketa administratiboa.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburua da ikasleek sentikortasun positiboa garatzea autoenplegurako ekimenari dagokionez, baita enpresa barruan ekiteko jarrerak eta trebetasunak sustatzea ere, etengabeko hobekuntza lortze aldera beste baten kontura lan egiten denean.

Planteatzen diren edukien sekuentziazioari dagokionez, kontuan izanik ikastetxeak duela eskumena egokienak juzgatzen dituen erabakiak hartzeko, proposatzen da ikasleak has daitezen ekiteko gaitasunak zehaztu eta garatzen dituzten jarduerekin, eta horiek, bere aldetik, beren jarduketa garatuko duten sektorera hurbiltzen lagunduko die. Ondoren, negoziorako ideia bat zehazteko erronkari eginen diote aurre ikasleek, hori oinarria izanen baita enpresa plan bat garatzeko. Izan ere, hori izanen da modulua garatzeko ardatza.

Gomendatzen da edukiak aplikatzekoak izatea eta enpresa proiektua edo enpresa plana garatzearekin bateratzea, metodologiak lot ditzan moduluaren alderdi teorikoa eta praktikoa.

Saiatu beharko litzateke enpresa proiektua/enpresa plana kontzeptua Basoa kudeatzeko eta ingurunea kontserbatzeko proiektua moduluarekin biltzen, lanbide arloko irakasleak ezaugarri teknikoei buruzko alderdietan buru izan daitezen. Bi proiektuak ebaluazio tresna gisa erabiltzen ahalko dira, ikasleen jarrera alderdiak baloratu ahal izateko, hala nola: komunikazioa, lidergoa, sormena eta inplikazioa, lehen definituak, ekimena sustatzeko beharrezko gaitasun gisa.

Metodologia teoriko-praktikoa izan beharko da, ikus-entzunezko baliabideak eta IKTak erabiliz kasuan kasuko sektorearen egoera ekonomikoari buruzko informazioa bilatu eta aztertzeko, eta web orri eta plataforma espezializatuetan kontsultak egiteko, enpresa bat abian jartzeko prozesuan erabakiak hartzen lagungarri izan daitezen. Alde horretatik, enpresa plan bat gara daiteke, ondoko jardueren ardatz:

-Heziketa zikloaren lanbide profileko jarduerarekin ikusteko duen enpresa proiektu/plan bat egitea, negozioa abian jartzeak dakartzan alderdi guztiak biltzen dituena: bideragarritasuna, produkzioa eta giza baliabideak, merkataritza kudeaketa, administrazio kontrola eta kontrol finantzarioa, justifikazio soziala, etab.; batik bat, esperientzia praktikoak eta kanpoko agenteekiko harremana oinarri dituen tresna pedagogikoak aplikatuko dira, baita enpresako jardueraren sustapena ere (enpresa leihatila bakarra, merkataritza ganberak, toki garapenerako agentziak, CEN, CEIN, enpresen mintegiak eta inkubagailuak, etab.).

-Enpresaburuekin harremanetan jartzea, hitzaldi, bisita, dinamika eta abarren bidez enpresa baten funtzionamendua ezagutzeko sortzen denetik aurrera, ekimenaren espiritua sustatzeko eta ikasleek jarduerak garatzeko enpresa horren inguruan: oinarrizko funtzioak, ingurunearen azterlana, AMIA azterlana, produkzio prozesuaren deskripzioa, enpresa mota.

-Azoka, jardunaldi, lantegi eta bestelako ekitaldietara joatea, sektorea ezagutzeko eta enpresa ekimena garatzeko.

-Erakustaldiak, jardunaldi teknikoak eta ikastetxeko beste ekimen batzuk antolatzea, eskolako, ekonomiako eta gizarteko komunitateari begira.

-Kontsultak egitea enpresak sortzeko eskumenak dituzten entitate eta erakundeei, agente ekonomiko eta sozialei eta profesionalei.

-Enpresa planaren barruan prebentzio plan bat prestatzea, Lanerako prestakuntza eta orientabideak moduluan erdietsitako gaitasunak oinarri dituena.

-Enpresa proiektu/plana kontatu eta defendatzea epaimahai baten aurrean.

Metodologia hau aplikatzeko, komenigarria izanen litzateke ikasleei Interneten sartzeko bide ematen dieten baliabideak eta/edo ikus-entzunezko baliabideak izatea. Gomendagarria da, halaber, ikasleak taldekatzearen teknika erabiltzea proposaturiko jarduera batzuk egiteko.

Orobat, ikastetxeen arteko elkarlana sustatuko da, ahal dela, bai irakasleen bai ikasleen aldetik (kudeaketa ekonomikoa, prebentzio plana, denboraren bankua, etab.), eta ikastetxeen materialak eta praktika onak trukatzea bultzatuko da topaketa birtual eta aurrez aurrekoen bidez.

Lanerako prestakuntza eta orientabideak eta Enpresa eta ekimen sortzailea moduluak osagarriak direnez, koordinatuta egin beharko dira edukien garapena eta sekuentziazioa, bi lanbide modulu horiek ematen dituzten irakasleen arteko harremana estua izanik. Era berean, enpresa proiektua kurtso osoan zehar ardatz gisa erabiltzeak laguntzen ahal du metodologia komun bat bi moduluetarako ezartzen, halako eran non Lanerako prestakuntza eta orientabideak moduluko edukiak aplikatu baitaitezke, egokien juzgatzen den eran, enpresa proiektua egiteko.

Lanbide modulua: Basoa kudeatzeko eta ingurunea kontserbatzeko proiektua

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 5.

Kodea: 0817.

Iraupena: 30 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Produkzio sektorearen beharrak identifikatzen ditu eta horiek ase ditzaketen ereduzko proiektuekin lotzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sektoreko enpresak sailkatu ditu, beren antolamenduaren ezaugarriak eta eskaintzen duten produktu edo zerbitzu mota kontuan harturik.

b) Ereduzko enpresen ezaugarriak azaldu ditu, antolamenduaren egitura eta departamentu bakoitzaren eginkizunak adieraziz.

c) Enpresei gehien eskatzen zaizkien beharrak identifikatu ditu.

d) Sektorean aurreikus daitezkeen negozio aukerak baloratu ditu.

e) Aurreikusten diren eskariei erantzuna emateko behar den proiektu mota identifikatu du.

f) Proiektuak izan behar dituen berariazko ezaugarriak zehaztu ditu.

g) Zerga eta lan arloetako betebeharrak, arriskuen prebentziokoak eta horiek aplikatzeko baldintzak zehaztu ditu.

h) Produkziorako edo zerbitzurako proposatzen diren teknologia berriak sartzeko har litezkeen laguntzak edo diru-laguntzak identifikatu ditu.

i) Proiektua prestatzeko erabiliko den lan gidoia prestatu du.

2. Tituluan ageri diren gaitasunekin zerikusia duten proiektuak diseinatzen ditu, hura osatzen duten faseak sartuz eta garatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Proiektuan landuko diren alderdien gaineko informazioa bildu du.

b) Proiektuaren bideragarritasun teknikoari buruzko azterketa egin du.

c) Proiektua osatzen duten fase edo atalak eta haien edukia identifikatu ditu.

d) Lortu nahi diren helburuak ezarri ditu eta haien norainokoa identifikatu du.

e) Proiektua egiteko behar diren baliabide materialak eta giza baliabideak aurreikusi ditu.

f) Dagokion aurrekontu ekonomikoa egin du.

g) Proiektua abian jartzeko finantzazio beharrak identifikatu ditu.

h) Proiektua diseinatzeko behar den dokumentazioa definitu eta prestatu du.

i) Proiektuaren kalitatea bermatzeko kontrolatu behar diren alderdiak identifikatu ditu.

3. Proiektua nola inplementatu edo gauzatu planifikatzen du, esku hartzeko plana eta lotutako dokumentazioa zehaztuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Jardueren sekuentzia zehaztu du, inplementazio beharren arabera ordenatuz.

b) Jarduera bakoitzerako behar diren baliabideak eta logistika zehaztu ditu.

c) Jarduerak gauzatzeko baimenen beharrak identifikatu ditu.

d) Jarduteko edo jarduerak gauzatzeko prozedurak zehaztu ditu.

e) Gauzatzeak dituen arriskuak identifikatu ditu eta arriskuen prebentziorako plana eta behar diren baliabideak eta ekipamendua definitu ditu.

f) Baliabide materialen eta giza baliabideen esleipena eta gauzatze epeak planifikatu ditu.

g) Inplementazioaren baldintzei erantzuten dien balorazio ekonomikoa egin du.

h) Inplementatzeko edo gauzatzeko behar den dokumentazioa definitu eta prestatu du.

4. Proiektuaren gauzatzearen jarraipen eta kontrolerako prozedurak definitzen ditu, erabilitako aldagai eta tresnen hautapena justifikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Jarduerak edo esku-hartzeak ebaluatzeko prozedura definitu du.

b) Ebaluazioa egiteko kalitate-adierazleak definitu ditu.

c) Jarduerak egin bitartean gerta daitezkeen gorabeherak ebaluatu, konpondu eta erregistratzeko prozedura definitu du.

d) Baliabideek eta jarduerek izan ditzaketen aldaketak kudeatzeko prozedura definitu du, haiek erregistratzeko sistema barne.

e) Jarduerak eta proiektua ebaluatzeko behar den dokumentazioa definitu eta prestatu du.

f) Erabiltzaile edo bezeroek ebaluazioan parte hartzeko prozedura ezarri du eta berariazko dokumentuak prestatu ditu.

g) Proiektuak baldintzen agiria duen kasuan, hori beteko dela bermatzeko sistema ezarri du.

Lanbide modulua: Lantokietako prestakuntza

Kodea: 0820.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 22.

Iraupena: 340 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Enpresaren egitura eta antolamendua identifikatzen ditu, eta lortzen diren produktuen ekoizpenarekin eta merkaturatzearekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresaren antolamendu egitura eta enpresako arlo bakoitzaren funtzioak identifikatu ditu.

b) Enpresaren egitura sektorean dauden enpresa-antolamendu ereduzkoekin alderatu du.

c) Enpresaren sare logistikoa osatzen duten elementuak identifikatu ditu: hornitzaileak, bezeroak, produkzio sistemak eta biltegiratzea, besteak beste.

d) Zerbitzua emateko lan prozedurak identifikatu ditu.

e) Giza baliabideek enpresaren jarduera ahalik ongien garatzeko eduki behar dituzten gaitasunak baloratu ditu.

f) Jarduera honetan ohikoenak diren hedabideen egokitasuna baloratu du.

2. Bere lanbide jardueran ohitura etiko eta lan ohiturak aplikatzen ditu, lanpostuaren ezaugarrien eta enpresan ezarritako prozeduren araberakoak.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ondokoak ezagutu eta justifikatu ditu:

-Lanpostuak langileari eskatzen dizkion prestasuna eta denbora.

-Lanposturako behar diren jarrera pertsonalak (puntualtasuna eta enpatia, besteak beste) eta profesionalak (ordena, garbitasuna eta erantzukizuna, besteak beste).

-Lanbide jardueran arriskuen prebentzioaren aurrean beharrezkoak diren jarrerak.

-Lanbide jardueraren kalitateari dagozkion jarrera eskakizunak.

-Lantaldearekiko harremanei eta enpresan ezarritako harreman hierarkiari buruzko jarrerak.

-Lan esparruan egindako jardueren dokumentazioarekin zerikusia duten jarrerak.

-Laneratzeko eta lan munduan berriz sartzeko prestakuntza beharrak, profesionalaren jarduera egokiaren esparru zientifiko eta teknikoan.

b) Lanbide jardueran laneko arriskuen prebenitzeko aplikatu behar diren arauak eta Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen funtsezko alderdiak identifikatu ditu.

c) Norbera babesteko ekipamenduak erabili ditu, lanbide jardueraren arriskuen eta enpresaren arauen arabera.

d) Egindako jardueretan ingurumenarekiko errespetua agertu du.

e) Lanpostua edo jarduera egiten den eremua ongi antolatua, garbi eta oztoporik gabe mantendu du.

f) Egokitutako lanaren erantzukizuna bere gain hartu du, jasotako jarraibideak interpretatuz eta betez.

g) Komunikazio eraginkorra eratu du egoera bakoitzean arduradun den pertsonarekin eta taldekideekin.

h) Gainerako taldekideekin koordinatu da, agertu zaizkion inguruabar garrantzitsuak jakinaraziz.

i) Bere jardueraren eta lan aldaketetara egokitzearen garrantzia baloratu du.

j) Arau eta prozeduren aplikazioaren erantzukizuna bere gain hartu du lana garatzean.

3. Baso-landarea produzitzeko lanak antolatu eta egiten ditu eta, horretarako, baso-mintegiko metodoak eta teknikak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Baso-mintegiko eremuak dimentsionatu ditu.

b) Produzitu behar den landare kopurua kalkulatu du.

c) Fruituak, haziak eta ugaltzeko landare-materiala lortzeko eta egokitzeko eragiketak kontrolatu ditu.

d) Ugaltzeko materiala biltegiratu eta kontserbatu du.

e) Substratu-nahasteak eta onddo mikorritikoen inokulazioa antolatu eta egin ditu.

f) Mintegiko landareen behar nutritiboak zehaztu ditu.

g) Landareen osasun-kontrola egin du.

h) Baso-landarea produzitzeko lanetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu ditu.

i) Ingurumen araudia, laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa eta baso-mintegiari buruzko araudi espezifikoa aplikatu ditu.

4. Eragiketa topografikoak egiten ditu eta laneko metodoa eta baliabideak deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Planoak, aireko argazkiak eta mapak interpretatu ditu.

b) Landa-lanean datuak bildu ditu.

c) Datuak hartzeko aparatuak eta bitartekoak hautatu ditu.

d) Neurketak egin ditu GPSa, nibela, takimetroa eta estazio totala erabilita.

e) Landa-lanean lortutako datuak irauli ditu.

f) Ordenagailuz lagundutako irudikapen-sistemak erabili ditu.

g) Zuinketa-krokis bat egin du.

h) Neurtzeko lanetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatu ditu.

i) Ingurumen araudia eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu ditu.

5. Baso-masak kudeatzeko lanak koordinatu eta gainbegiratzen ditu eta, horretarako, faktore teknikoak eta jarduketak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lursailak zuinkatu ditu.

b) Aparatu dasometrikoak erabili ditu.

c) Zuhaitzak, baso-masak eta biomasa kubikatu ditu.

d) Baso-masen gaineko laborantza-lanak gainbegiratu ditu.

e) Basoberritu edo basotuko den eremuko lurra prestatzeko eta landaredia ezabatzeko lanak gainbegiratu ditu.

f) Ereiteko, landatzeko eta hutsarteak betetzeko lanak egin eta egiaztatu ditu.

g) Eremu kritikoetan sastrakak kontrolatzeko lanak antolatu ditu.

h) Oihanbideen arekak, ur-igarobideak eta errodadura-geruza mantentzeko lanak egiaztatu ditu.

i) Instalazioak, makineria, ekipamendua eta erremintak gainbegiratu eta maneiatu ditu.

j) Ingurumen araudia, baso-lanei buruzko araudi espezifikoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu ditu.

6. Natu ingurunea eta jabari publikoa kontrolatu eta zaintzen ditu eta, horretarako, metodoak eta teknikak interpretatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Erabilera publikoko programak interpretatu ditu.

b) Bisitarien jarduerak gainbegiratu ditu.

c) Jabari publiko hidraulikoaren eta itsas bazterrekoaren okupazioa edo aprobetxamendua gainbegiratu du.

d) Natur inguruneko animalia-espezieen osasun egoera kontrolatu du.

e) Natur ingurunea kontserbatzeko ekipamenduak gainbegiratu ditu.

f) Natur inguruneko obra-proiektuak interpretatu ditu.

g) Naturaguneen ingurune fisikoko kutsadura-gertakariren baten aurrean jarduteko protokoloak bete ditu.

h) Hondakinak sortzen dituzten enpresek jarri dituzten ekipamendu automatikoaren funtzionamendua egiaztatu du.

i) Ingurumen araudia, jabari publikoari buruzko araudi espezifikoa, mendiei buruzkoa, ondareari buruzkoa, animalien ongizateari buruzkoa, natur inguruneko kutsadurari buruzkoa, obrei buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu ditu.

7. Baso-aprobetxamenduak antolatu eta kudeatzen ditu eta, horretarako, teknikak eta metodoak aprobetxamendu-planarekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Baso-aprobetxamenduko lanak antolatzeko giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu ditu.

b) Zuhaitzak ipurditik mozteko, lekuan bertan prozesatzeko eta basotik ateratzeko eragiketak gainbegiratu ditu.

c) Kortxoa kentzeko eragiketak planifikatu ditu.

d) Hego-orretik erretxina ateratzeko eta orre-olia biltzeko, neurtzeko eta basotik ateratzeko eragiketak gainbegiratu ditu.

e) Pinaburuak, gaztainak eta bestelako fruitu eta haziak erauzteko lanak kontrolatu ditu.

f) Usain-landareak, sendabelarrak eta loregintzako material apaingarriak biltzeko lanak antolatu ditu.

g) Onddo jangarri basatiak biltzeko lanak gainbegiratu ditu.

h) Larrediak hobetzeko eta kontserbatzeko lanak gainbegiratu ditu.

i) Biomasa mozteko lanak planifikatu ditu.

i) Baso-aprobetxamenduei buruzko araudi espezifikoa, baso-ziurtapenari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu ditu.

8. Ehiza eta arrainak kudeatzeko lanak planifikatzen ditu eta, horretarako, teknikak, bitartekoak eta prozedurak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Habitata kontserbatzeko eta hobetzeko lanak gainbegiratu ditu.

b) Ibilbideak, laginketa-eremuak eta errolda- eta kontrol-puntuak ezarri ditu.

c) Ehiza-espezieen sartzeak, birpopulatzeak, translokazioak eta askatzeak egiteko metodoak hautatu ditu.

d) Ehiza-ekintzak garatzeko jarduteko protokoloa programatu eta ezarri du.

e) Arrainak hautatzeko, erauzteko, markatzeko, garraiatzeko eta askatzeko lanak gainbegiratu ditu.

f) Arrain-haztegi baten funtzionamendua egiaztatu du.

g) Ibilguan eta ur-bazterrean garatzen diren mantentze-lanak gainbegiratu ditu.

h) Ehiza- eta arrantza-jardueretara zuzendutako espazioak zaintzeko eta kontrolatzeko lanak egin ditu.

i) Espezie harrapariak kontrolatzeko metodoak ezarri ditu.

j) Arrantza-jardueren kontrola eta jarraipena eramateko txostenak egin ditu.

k) Ehiza kudeatzeko eta arrantza kontinentala kudeatzeko lanetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu ditu.

l) Ingurumen araudia, egingo diren jarduerei buruzko araudi espezifikoa, animalien ongizateari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu ditu.

9. Baso-masen osasuna babesteko lanak antolatu eta egiten ditu eta, horretarako, ezarritako metodoak eta teknikak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Detektatzeko eta kontrolatzeko prozedurak ezarritako protokoloaren arabera aplikatzen direla gainbegiratu du.

b) Kontrol fitosanitarioa programatzeko eta aplikatzeko giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatu ditu.

c) Produktu fitosanitarioak ezarritako protokoloari jarraikiz manipulatu ditu.

d) Produktu fitosanitarioaren kantitatea kalkulatu du.

e) Aplikatzeko ekipamenduaren funtzionamendua gainbegiratu du.

f) Hondakin-bilketa kontrolatzeko koadernoa bete du.

g) Agrosistemaren oreka mantentzeko metodo fisikoak eta biologikoak gainbegiratu eta aplikatu ditu.

h) Ingurumen araudia, produkzio integratuari buruzkoa, produkzio ekologikoari buruzkoa, egingo diren jarduerei buruzko araudi espezifikoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu ditu.

10. Baso-suteak prebenitzeko, zaintzeko, detektatzeko eta itzaltzeko lanak antolatu eta gainbegiratzen ditu eta, horretarako, metodo eta teknikei jarraitzen die.

Ebaluazio irizpideak:

a) Baso-suteak prebenitzeko jarduerak gauzatzeko administrazio tramiteak egin ditu.

b) Baso-suteak zaintzeko eta detektatzeko jardueretan ekipamendua eta erremintak maneiatu ditu.

c) Baso-suteen jatorri izan daitezkeen arrisku-egoerak kontrolatzeko txostenak egin ditu.

d) Irrati-transmisore bat maneiatu du.

e) Baso-suteak itzaltzeko lanetan lurreko bitartekoak eta erremintak erabili ditu.

f) Baso-suteak eragiten dituzten sorburuak ikertzeko jarduerak egin ditu.

g) Prebenitzeko eta itzaltzeko lanak egiteko beharrezkoak diren giza baliabideak eta baliabide materialak antolatu ditu.

h) Baso-suteak prebenitzeko eta itzaltzeko eragiketetan segurtasun-neurriak eta babes pertsonal eta kolektiboko neurriak aplikatu ditu.

i) Ingurumen araudia, egingo diren jarduerei buruzko araudi espezifikoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu ditu.

Lanbide modulu honek lagundu egiten du titulu honetako gaitasunak eta helburu orokorrak osatzen, ikastetxean lortu direnak alegia, edo ikastetxean nekez lor daitezkeen gaitasun bereizgarriak garatzen.

3. ERANSKINA

Prestakuntza unitateak

A) Nola antolatu diren moduluak prestakuntza unitateetan

0690 lanbide modulua: Botanika agronomikoa (100 ordu)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA

(H)

0690-PU01(NA)

Botanikaren fundamentuak eta ekologia aplikatuaren printzipio oinarrizkoak

20

0690-PU02(NA)

Landareak bereiztea; landarediaren banaketarako patroiak

20

0690-PU03(NA)

Hazitako landareen identifikazioa, biologia eta dibertsitatea

20

0690-PU04(NA)

Landare apaingarrien eta lorezaintzako landareen identifikazioa, erabilgarritasuna eta dibertsitatea

20

0690-PU05(NA)

Basoko espezieen identifikazioa, biologia eta ezaugarriak

20

0692 lanbide modulua: Fitopatologia (100 ordu)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA

(H)

0692-PU01(NA)

Laboreen, basoko landaketen eta basoen agente onuragarriak eta kaltegarriak identifikatzea

30

0692-PU02(NA)

Laboreen, basoko landaketen eta basoen osasun egoera zehaztea. Metodologia

20

0692-PU03(NA)

Labore, basoko landaketa eta basoetan landaredi espontaneo gaiztoa, gaixotasunak eta izurriak kontrolatzeko metodo ez kimikoak

20

0692-PU04(NA)

Labore, basoko landaketa eta basoetan landaredi espontaneo gaiztoa, gaixotasunak eta izurriak kontrolatzeko metodo kimikoak

30

0693 lanbide modulua: Nekazaritzako topografia (100 ordu)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA

(H)

0693-PU01(NA)

Aireko argazkiak, mapak eta planoak prestatu eta interpretatzea. Landa-lana

20

0693-PU02(NA)

Aparatu topografikoen erabilera

30

0693-PU03(NA)

Kabinete-lana datu topografikoak interpretatzerakoan

20

0693-PU04(NA)

Informazio geografikoko sistemak (GIS) eta informazioaren teknologiak lurraldearen antolamenduan

30

0694 lanbide modulua: Nekazaritzako eta basozaintzako makineria (200 ordu)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA

(H)

0694-PU01(NA)

Nekazaritzako eta basozaintzako lantegia

50

0694-PU02(NA)

Nekazaritzako eta basozaintzako makineria eta traktorea

60

0694-PU03(NA)

Nekazaritzako eta basozaintzako instalazioak

50

0694-PU04(NA)

Nekazaritzako eta basozaintzako makineria berritu eta eskuratzeko kudeaketa

40

0811 lanbide modulua: Baso-mintegiaren kudeaketa eta antolamendua (120 ordu)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA

(H)

0811-PU01(NA)

Baso-mintegiaren plangintza

20

0811-PU02(NA)

Landarea hazi bidez produzitzea

40

0811-PU03(NA)

Produkzio begetatiboko teknikak. Adar-aldaxkak landatzea, probena eta txertoak

30

0811-PU04(NA)

Baso-mintegiko ontziko eta lurreko landareetarako laborantza zainketak eta landareak sustraitik ateratzea Biltegiratzea.

30

0812 lanbide modulua: Ehiza-kudeaketa (100 ordu)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA

(H)

0812-PU01(NA)

Ehizatzea arautzea eta kontrolatzea

30

0812-PU02(NA)

Ehiza-espazioak eta -aprobetxamenduak antolatzea

20

0812-PU03(NA)

Ehiza-populazioen eta -habitaten kudeaketa aplikatua

50

0813 lanbide modulua: Arrantza kontinentalaren kudeaketa (60 ordu)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA

(H)

0813-PU01(NA)

Arrantza kontinentala arautzea eta kontrolatzea

20

0813-PU02(NA)

Arrantza kontinentalerako espazioen antolamendu eta kudeaketa aplikatuak

40

NA01 lanbide modulua: Ingelesa I (60 ordu)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA

(H)

NA01 - PU01

Ingelesa I

60

0814 lanbide modulua: Mendien kudeaketa (210 ordu)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA

(H)

0814-PU01(NA)

Aldagai dasometrikoak neurtzea mendien antolamenduan

50

0814-PU02(NA)

Baso-tratamenduak egitea eta kontrolatzea

50

0814-PU03(NA)

Basoberritzeko eta basoen hidrologia lehengoratzeko lanak egitea eta kontrolatzea

40

0814-PU04(NA)

Oihanbideak eraikitzeko eta mantentzeko lanak egitea eta kontrolatzea

40

0814-PU05(NA)

Mendiak antolatzeko, basoak tratatzeko, basoberritzeko eta oihanbideak eraikitzeko proiektuak interpretatzea.

30

0790 lanbide modulua: Ingurumen-hezkuntzako teknikak (70 ordu)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA

(H)

0790 - F01(NA)

Erabilera publikoko programak landa-ingurune naturalean

30

0790-F02(NA)

Ingurumen-informazioa eta -interpretazioa: prozedurak eta bitartekoak

20

0790-F03(NA)

Ingurumen-hezkuntza: esparrua eta tresnak

20

0810 lanbide modulua: Baso-inguruneko aprobetxamenduen kudeaketa (150 ordu)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA

(H)

0810-PU01(NA)

Zuhaitzak ipurditik moztea eta zura eskuz edo mekanizazioaren bidez prozesatzea.

50

0810-PU02(NA)

Kortxoaren eta erretxinaren aprobetxamendua

20

0810-PU03(NA)

Onddoak biltzea eta identifikatzea

30

0810-PU04(NA)

Larrediak ezartzea, maneiatzea eta hobetzea

20

0810-PU05(NA)

Usain-landareak eta erlezaintza

30

0815 lanbide modulua: Natur ingurunearen kontserbazioaren kudeaketa (150 ordu)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA

(H)

0815-PU01(NA)

Natur ingurunearen kontserbazioaren plangintza

20

0815-PU02(NA)

Jabari publikoen babesa

20

0815-PU03(NA)

Naturgune babestuak

20

0815-PU04(NA)

Floraren kontserbazioa

20

0815-PU05(NA)

Faunaren kontserbazioa

40

0815-PU06(NA)

Prebentzioa eta ingurumen-kontrola landa-ingurune naturalean

30

0816 lanbide modulua: Baso-suteen kontrako defentsa (70 ordu)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA

(H)

0816-PU01(NA)

Baso-suteen prebentzioa, zaintza, detekzioa eta komunikazioa

20

0816-PU02(NA)

Baso-suteen itzalketa

30

0816-PU03(NA)

Baso-suteen sorburuak ikertzea, ingurumen eragina kalkulatzea eta eragindako galerak baloratzea

20

0818 lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientabideak (70 ordu)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA

(H)

0818-PU01(NA)

Laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko maila

30

0818-PU02(NA)

Lan harremanak eta Gizarte Segurantza

20

0818-PU03(NA)

Laneratzea eta gatazken konponketa

20

0819 lanbide modulua: Enpresa eta ekimen sortzailea (70 ordu)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA

(H)

0819-PU01(NA)

Ekimenerako kultura eta ideien garapena bultzatzea

20

0819-PU02(NA)

Enpresa plan baten bideragarritasun ekonomiko-finantzarioa

30

0819-PU03(NA)

Enpresa bat abian jartzea

20

B) Prestakuntza unitateen garapena

Lanbide modulua: Botanika agronomikoa.

Kodea: 0690.

Iraupena: 100 ordu.

Prestakuntza unitatea: Botanikaren fundamentuak eta ekologia aplikatuaren printzipio oinarrizkoak.

Kodea: 0690 - PU01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Landareen garrantzia, ezaugarriak eta dibertsitatea.

-Landareen ezaugarri morfologiko nagusiak.

-Landareen prozesu fisiologiko nagusiak.

-Landareen sorrera eta eboluzioaren mekanismoak.

-Ekosistemen osagai nagusiak.

-Ekosistemen osagaien arteko erlazioak.

-Komunitateen ekologia. Egitura fisikoa eta biologikoa.

-Dibertsitatea: dibertsitate-indizeak aplikatzea, biodibertsitatea zaintzea.

-Paisaiaren ekologia. Paisaiaren osagai nagusiak, azterketa, kontserbazioa eta zuzenketa.

Prestakuntza unitatea: Landareak bereiztea; landarediaren banaketarako patroiak.

Kodea: 0690 - PU02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Landare-organismoen multzo nagusiak.

-Landareak identifikatzeko gako sistematikoak.

-Landareak zehazteko tresnak.

-Botanika natur ingurunea kudeatzeko tresna gisa.

-Lorategi botanikoak, inplikazioa ikerketan eta zainketan.

-Landareen banaketaren eremu nagusiak.

-Lurraren erreinu biogeografikoak, Espainiako flora-probintzia nagusiak eta Nafarroako biogeografia.

-Landareen azterketan aplikatutako bioklimatologia.

-Espainiako eta Nafarroako landare formazio nagusiak.

-Informazioaren teknologiak aplikatzea landareen azterketan.

-Flora aberastasuneko eremuak Espainian eta Nafarroan.

Prestakuntza unitatea: Hazitako landareen identifikazioa, biologia eta dibertsitatea.

Kodea: 0690 - PU03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Nekazaritzaren sorrera, landareak etxekotzeko prozesua.

-Hazitako landareen sorlekuak.

-Landareen sailkapena aprobetxamenduaren arabera.

-Laboreak identifikatzea.

-Nafarroako familia botaniko nagusiak eta bertan landatutako espezie nagusiak.

-Patroiak eta aldaerak. Ezaugarriak, eskuratzea eta erabilera.

Prestakuntza unitatea: Landare apaingarrien eta lorezaintzako landareen identifikazioa, erabilgarritasuna eta dibertsitatea.

Kodea: 0690 - PU04 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Landare apaingarrien sorrera eta dibertsitatea.

-Landare aipagarrien sailkapena. Landare autoktonoak eta aloktonoak.

-Lorezaintzan eta apainduran erabilgarri diren familia eta espezie nagusiak identifikatzea.

-Apaindurarako eta lorezaintzako landareen alderdi morfologiko, biologiko, fisiologiko eta ekologiko nagusiak.

-Flora exotikoaren garrantzia natur ingurunean.

Prestakuntza unitatea: Basoko espezieen identifikazioa, biologia eta ezaugarriak.

Kodea: 0690 - PU05 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Espainiako eta Nafarroako baso-familia eta -espezie nagusiak.

-Baso-espezieen ekologia.

-Baso-landareen habitata, egoera eta izaera.

-Baso-espezieen ezaugarri morfologikoak, tamaina, hazkundea eta bizitza-luzera.

Lanbide modulua: Fitopatologia.

Kodea: 0692.

Iraupena: 100 ordu.

Prestakuntza unitatea: Laboreen, basoko landaketen eta basoen agente onuragarriak eta kaltegarriak identifikatzea.

Kodea: 0692 - PU01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Kalteen sorburua. Parasitoek eragiten dituzten kalteak eta bestelako kalteak.

-Agente onuragarriak eta agente kaltegarriak.

-Nafarroako laboreen, basoen eta basoko landaketen istripu, izurri eta gaixotasun nagusiak.

-Gaixotasunak sortzen dituzten agente kaltegarriak: bakterioak, birusak eta onddoak. Prebentzio- eta kontrol-metodoak.

-Izurriak sortzen dituzten agente kaltegarriak: nematodoak, akaroak, intsektuak, bestelako ornogabeak eta goi mailako organismoak. Prebentzio- eta kontrol-metodoak.

-Basoko landaketei eta laboreei lotutako landare espezie nagusiak. Landaretxoak eta landare garatuak bereiztea. Kudeaketa.

-Landare eta fauna inbaditzaileak. Kudeaketa.

-Landare parasitoak. Kudeaketa.

Prestakuntza unitatea: Laboreen, basoko landaketen eta basoen osasun egoera zehaztea. Metodologia.

Kodea: 0692 - PU02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Laginketa teknikak. Laginak hartzean jarraitu beharreko ibilbideak.

-Kontaketa-teknikak. Jarduteko protokoloa.

-Laginak hartzeko materialak eta erremintak.

-Emaitzen interpretazioa.

-Tolerantzia-mailak eta tratamendu-atalaseak. Modelizazioa.

-Prebentziozko oharren sistema Nafarroan.

-Pasaporte fitosanitarioa, izurriak eta koarentenako gaixotasunak.

Prestakuntza unitatea: Labore, basoko landaketa eta basoetan landaredi espontaneo gaiztoa, gaixotasunak eta izurriak kontrolatzeko metodo ez kimikoak.

Kodea: 0692 - PU03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Produkzio integratua. Definizioa eta araudia.

-Borroka integratua.

-Metodo fisikoak.

-Metodo mekanikoak.

-Laborantzako metodoak.

-Metodo biologikoak.

-Borroka genetikoa.

-Borroka biologikoa.

-Borroka bioteknikoa.

-Labore, basoko landaketa eta basoetan aplikatzea.

-Agrosistemaren osasun-maneiua. Nekazaritza ekologikoa.

Prestakuntza unitatea: Labore, basoko landaketa eta basoetan landaredi espontaneo gaiztoa, gaixotasunak eta izurriak kontrolatzeko metodo kimikoak.

Kodea: 0692 - PU04 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Produktu fitosanitarioen ezaugarriak eta osaera.

-Kontrol kimikoa aplikatzea izurri eta gaixotasunei.

-Produktu fitosanitarioen etiketak interpretatzea. Sinbologia.

-Kategoria toxikologikoak.

-Produktu fitosanitaroak organismoan sartzeko bideak.

-Intoxikazio motak. Lehen laguntzak.

-Norbera babesteko ekipamenduak.

-Produktu fitosanitarioen dosia kalkulatzea, prestatzea eta aplikatzea.

-Tratamendurako ekipamendua mantentzea, erregulatzea eta garbitzea.

-Landare Osasunari buruzko Legea. Araudia. Zehapenak.

-Nekazaritzako jardunbide egokiak.

-Produktu fitosanitarioen zeharkako efektuak.

-Hondakinen kudeaketa.

-Produktu fitosanitarioak merkaturatzea, biltegiratzea eta garraiatzea Araudia.

Lanbide modulua: Nekazaritzako topografia.

Kodea: 0693.

Iraupena: 100 ordu.

Prestakuntza unitatea: Aireko argazkiak, mapak eta planoak prestatu eta interpretatzea. Landa-lana.

Kodea: 0693 - PU01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Planoak erabiltzea. Sinbologia eta legendak.

-Neurri-unitateak. Eskalak.

-Sestra-kurbak. Kotak. Desnibela. Maldak eta distantziak planoan eta errealitatean.

-Aireko argazkigintza. Irudiak interpretatzea.

-Koordenatu geometrikoen sistemak eta UTM.

-Landa-lanean datuak biltzea. Krokisak prestatzea eta giza baliabideak antolatzea.

-Aparatu topografiko nagusiak.

Prestakuntza unitatea: Aparatu topografikoen maneiua.

Kodea: 0693 - PU02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Takimetroaren, planimetroaren eta altimetroaren funtzionamendua.

-Aparatuak kokatzea.

-Neurtzeko prozesuak.

-Estazio totala.

-Aplikazio-ariketak.

Prestakuntza unitatea: Kabinete-lana datu topografikoak interpretatzerakoan.

Kodea: 0693 - PU03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Datuen iraulketa.

-Planoak eta mapak prestatzeko materialak.

-Azaleren kalkulua. Erradiazioa.

-Luzetarako bide eta profilen trazadura.

-Plano topografikoen interpretazioa.

-Zuinketa tokian bertan.

-Lur-erauzketak, betelanak eta nibelazioak.

Prestakuntza unitatea: Informazio geografikoko sistemak (GIS) eta informazioaren teknologiak lurraldearen antolamenduan.

Kodea: 0693 - PU04 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Oinarrizko nozioak. Erabilgarritasuna. Oinarrizko osagaiak.

-Sistema nagusiak. Hautaketa hoberena.

-Informazio geografikoaren izaera.

-Datu geografikoen modeloak eta egiturak.

-GISak aplikatzea lurraldearen antolamenduan.

-Informazioaren teknologia berrien aplikazioa lurraldearen antolamenduan.

Lanbide modulua: Nekazaritzako eta basozaintzako makineria eta instalazioak.

Kodea: 0694.

Iraupena: 200 ordu.

Prestakuntza unitatea: Nekazaritzako eta basozaintzako lantegia.

Kodea: 0694 - PU01 (NA)

Iraupena: 50 ordu.

-Nekazaritzako lantegiaren eremuak eta espazioak. Tamaina ustiategiaren beharretara egokitzea.

-Ekipamendua eta erremintak. Deskripzioa, funtzionamendua, zainketak eta prestaketa. Lantegiko ordezko piezak eta materialak.

-Ekipamendua, erremintak, ordezko piezak eta bestelako materialak kokatzea eta instalatzea. Biltegiratzeko eta kontserbatzeko baldintzak.

-Nekazaritzako lantegian ordenaren eta garbitasunaren garrantzia.

-Lantegiko ekipamenduaren, erreminten, ordezko piezen eta bestelako materialen hornikuntza-beharrak: ustiategiaren produkzio-planera egokitzea. Kalkulua.

-Ekipamendua, erremintak, ordezko piezak eta bestelako materialak eskuratzea. Epe laburreko eta ertaineko hornikuntza. Tramiteak. Horniduren eta hornitzaileen informazio teknikoa: erregistratzea eta eguneratzea.

-Hondakinen kudeaketa.

-Lantegian egindako eragiketak erregistratzea.

-Mekaniza daitezkeen materialak: metalak, plastikoak eta zeramikoak. Propietateak eta ezaugarriak.

-Oinarrizko mekanizazio-eragiketak. Eskuzko mekanizazioa.

-Fabrikazio planoak. Interpretazioa.

-Mekanizaziorako erremintak. Hautaketa. Maneiua.

-Soldadura-metodoak: oxigas bidezko soldadura termikoa, arku elektriko bidezko soldadura, gasaren babespeko arku bidezko soldadura.

-Soldadura mota hautatzea.

-Mekanizatutako produktuaren kalitatea. Perdoi geometrikoak eta azalerakoak.

-Soldatutako piezen kalitatea. Dimentsioak, gainazal-itxura, oinarri-metalarekiko trantsizioa, deformazioak eta bestelakoak.

-Oinarrizko mekanizazioko eta soldadurako prozesuetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatzea eta antolatzea.

-Nekazaritzako lantegia instalatzeko eta kudeatzeko prozesuetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatzea eta antolatzea.

-Ingurumen araudia eta lan arriskuen prebentzioari buruzkoa nekazaritzako eta basogintzako makinetan eta instalazioetan.

Prestakuntza unitatea: Nekazaritzako eta basozaintzako makineria eta traktorea.

Kodea: 0694 - PU02 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Traktorearen osagaiak. Traktore motak. Ezaugarri teknikoak.

-Motorren tipologia eta sailkapena. Osagaiak eta funtzionamendua.

-Laborantzarako, luberritzeko eta lurra prestatzeko lanabesak. Tresnak.

-Produktu fitosanitarioak aplikatzeko makinak, motak eta ezaugarri teknikoak.

-Nekazaritzako makinak eta ekipamendua. Motak eta ezaugarri teknikoak.

-Basozaintzako makinak eta ekipamendua. Motak eta ezaugarri teknikoak.

-Motoaitzurra, sasiak garbitzeko makina, soropil-mozteko makina, motozerra eta eztanda-motorreko beste zenbait makina.

-Makineriaren, lanabesen eta ekipamenduaren funtzionamendua. Anomaliak: sorburu nagusiak.

-Landa-lanetan makinariaren parametro teknikoak eta laneko aldagaiak.

-Makinak eta ekipamendua erabiltzea.

-Bide publikoetatik zirkulatzen duen makineriaren eskakizunak. Makineriaren dokumentazioa.

-Mantentze-lanetako eragiketak. Motak.

Traktorea eta trakzio-ekipamendua mantentzea. Diesel motorra mantentzea. Prozedurak.

-Anomaliak edo matxurak detektatzeko traktorearen sistemak eta elementuak.

-Ekipamendua, lanabesak, tresnak eta erremintak mantentzea.

-Mantentze-lanetarako ekipamendua, lanabesak eta erremintak. Identifikazioa. Ezaugarriak.

-Garbitzeko eta kontserbatzeko plana.

-Mantentze-lanak gainbegiratzea.

-Mantentze-lanetako eragiketen erregistroa.

-Mantentze-lanen kostua. Txostenak egitea.

-Mantentze-lanen programak. Prestaketa. Fabrikatzailearen eskuliburuak eta bestelako dokumentazio teknikoa.

-Makineria eta ekipamendua mantentzeko prozesuetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatzea eta antolatzea.

-Administrazio-betebeharrak. Dokumentazioa. Berrikuspenak.

-Basozaintzako araudi espezifikoa, nekazaritzakoa eta lorezaintzakoa.

-Ingurumen araudia eta lan arriskuen prebentzioari buruzkoa nekazaritzako eta basogintzako makinerian eta instalazioetan.

Prestakuntza unitatea: Nekazaritzako eta basozaintzako instalazioak.

Kodea: 0694 - PU03 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Instalazio motak. Ezaugarriak. Erabilerak eta aplikazioak. Laboreak behartzeko instalazioak. Ureztaketarako instalazioak. Drainatzeko eta saneatzeko instalazioak. Ongarritzeko ekipamendua. Instalazio elektrikoak. Babesteko eta neurtzeko elementuak. Biltegiratzeko eta kontserbatzeko instalazioak. Basogintzako instalazioak.

-Instalazioen funtzionamendua berraztertu eta diagnostikatzea. Mantentzea eta zaintzea.

-Mantentze-lanen eta gorabeheren egunkaria.

-Mantentze-lanetarako erremintak, lanabesak eta ekipamendua. Motak.

-Garbitzeko, desinfektatzeko eta intsektuak eta arratoiak hitzeko materialak.

-Instalazioak maneiatzeko oinarrizko segurtasun arauak Segurtasun gailuak. Babesteko arropa.

-Ustiategian erabil daitezkeen berrikuntzak.

-Basozaintzako araudi espezifikoa, nekazaritzakoa eta lorezaintzakoa.

-Arriskuei edo larrialdi-egoerei erantzutea. Jarduteko plana.

-Nekazaritzako ekipamenduaren matxurak. Maiztasuna eta aurreikuspena. Diagnostikoa. Garrantziaren balorazioa: kalteak zehaztea eta aztertzea. Txosten teknikoak egitea.

-Matxurak diagnostikatzeko eta konpontzeko erabiltzen den neurtzeko eta probatzeko ekipamendua. Deskripzioa, funtzionamendua, zainketak eta prestaketa.

-Konponketen kostua. Kalkulua. Aurrekontuak egitea.

-Matxuratutako elementuak eta piezak konpontzeko eta/edo ordezteko lanak egiaztatzea. Prest-jartzea.

-Matxurak ebaluatzeko eta konponketak eta prest-jartzeak kontrolatzeko prozesuetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatzea eta antolatzea.

-Ingurumen araudia eta lan arriskuen prebentzioari buruzkoa nekazaritzako eta basogintzako makinerian eta instalazioetan.

Prestakuntza unitatea: Nekazaritzako eta basozaintzako makineria berritu eta eskuratzeko kudeaketa.

Kodea: 0694 - PU04 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Mekanizazio-beharrak. Nekazaritzako, basozaintzako eta lorezaintzako enpresa baten makineria-parkea. Kalkulua. Nekazaritza ekologikoko ustiategietako mekanizazioa.

-Makinak eta ekipamendua eskuratzeko, berritzeko edo baztertzeko irizpideak. Lan-denborak. Lan ahalmena. Errendimenduen azterketa. Erabilera-maila eta -kostua. Errentagarritasun- eta ordezte-atalaseak.

-Makineriaren eta ekipamenduaren kontsumoa, gorabeherak eta jardun-denbora erregistratzea. Aplikazio praktikoa. Maiztasuna.

-Nekazaritzako, basozaintzako eta lorezaintzako instalazioak: ezaugarriak eta neurriak. Kalkulua.

-Lehendik zeuden instalazioak produkzio-planera egokitzea.

-Txosten tekniko eta ekonomikoak. Atalak: ezaugarri teknikoak, inbertsioaren errentagarritasuna, finantzazioa eta eragiketaren kostua. Eskuratzeko edo instalatzeko kostua eta funtzionamendu-kostua. Prestaketa.

-Nekazaritzako eta basozaintzako eta lorezaintzako makineria, ekipamendua eta instalazioak eskuratzeko, ordezteko (berritzeko) edo baztertzeko prozesuetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatzea eta antolatzea.

-Produkzio ekologikoari buruzko araudia.

-Ingurumen araudia eta lan arriskuen prebentzioari buruzkoa nekazaritzako eta basogintzako makinerian eta instalazioetan.

Lanbide modulua: Baso-mintegiaren kudeaketa eta antolamendua

Kodea: 0811.

Iraupena: 120 ordu.

Prestakuntza unitatea: Baso-mintegiaren plangintza

Kodea: 0811 - PU01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Basoberritu behar den azalaren datuak biltzea.

-Baso-mintegia. Motak. Ezaugarriak. Ezartzeko faktoreak.

-Baso-landarea produzitzeko metodoak. Ezaugarriak.

-Baso-mintegiaren zonifikazioa. Neurriak.

-Mintegiko baratzea. Kontzeptua. Mintegiko baratzearen laborantza-zainketak.

-Produzituko diren landareak kalkulatzea.

-Irizpide teknikoak, ekonomikoak, kalitatekoak eta iraunkortasunekoak.

-Ingurumenari, baso-mintegiko produkzioari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.

Prestakuntza unitatea: Landarea hazi bidez produzitzea

Kodea: 0811 - PU02 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Unadak eta landare bikainak hautatzea. Irizpideak. Mendian lokalizatzea. Fruituak eta haziak hautatzea. Irizpideak.

-Fruktifikazioko baso-lanak egitea. Motak.

-Fruituak, haziak eta landare-materiala biltzea. Metodoak. Teknikak.

-Fruitua eta hazia manipulatzea. Haziak garbitzea. -Hazi sortak sailkatzea.

-Fruituak eta haziak biltegiratzea eta kontserbatzea. Garraioa.

-Erne aurreko tratamenduak. Metodoak eta teknikak.

-Fruituak eta haziak lortzeko prozesuetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatzea eta antolatzea.

-Makineria eta erremintak. Hautaketa. Erabilera. Erregulazioa.

-Ingurumenari, kalitateari, baso-mintegiko produkzioari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.

-Landare-materiala mintegian ezartzeko prozesuan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatzea eta antolatzea.

-Hazi kopurua. Kalkulua. Hazien analisia.

-Lurra prestatzea. Egokitzapena. Hazitegiak eta landaretegiak prestatzea.

-Basozaintzako ontziak eta edukiontziak.

-Baso-mintegietan erabiltzen diren substratuak. Nahasteak. Inokulazioa. Mikorrizazioa. Oinarria. Metodoak.

Prestakuntza unitatea: Produkzio begetatiboko teknikak. Adar-aldaxkak landatzea, probena eta txertoak

Kodea: 0811 - PU03 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Ugaltze begetatiboko metodoak. Adar-aldaxkak landatzea, txertoak eta probena. Sustraitzearen estimulatzaileak. Dosifikazioa.

-Landare-materiala biltzea. Metodoak. Teknikak.

-Ingurumenari, kalitateari, baso-mintegiko produkzioari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.

-Landare-materiala mintegian ezartzeko prozesuan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatzea eta antolatzea.

-Lurra prestatzea. Egokitzapena. Landaretegiak prestatzea.

-Basozaintzako ontziak eta edukiontziak.

-Baso-mintegietan erabiltzen diren substratuak. Nahasteak. Inokulazioa. Mikorrizazioa. Oinarria. Metodoak.

Prestakuntza unitatea: Baso-mintegiko ontziko eta lurreko landareetarako laborantza zainketak eta landareak sustraitik ateratzea Biltegiratzea.

Kodea: 0811 - PU04 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Laborantza-eragiketetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatzea eta antolatzea.

-Birlandatzea.

-Ingurumen-kontroleko parametroak. Programagailua.

-Ureztatzeko instalazioaren elementuak kontrolatzea. Ureztatze-programagailua. Doikuntzak.

-Mintegiko landareen behar nutritiboak kalkulatzea.

-Makineria, lanabesak eta ekipamendua. Hautaketa. Erabilera. Erregulazioa.

-Irizpide teknikoak, ekonomikoak, kalitatekoak eta iraunkortasunekoak.

-Gogortzea. Kontzeptua. Metodoak.

-Kargatzeko protokoloak.

-Landarea basoberritze-lekuan bertan egokitzea.

-Basoberritzeko landareak prestatzea.

-Ernamuinak biltegiratzea.

-Baso-landarea aklimatatzeko lanetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatzea eta antolatzea.

-Ingurumenari, kalitateari, mintegiko produkzioari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.

Lanbide modulua: Ehizaren kudeaketa.

Kodea: 0812.

Iraupena: 100 ordu.

Prestakuntza unitatea: Ehizatzea arautzea eta kontrolatzea.

Kodea: 0812 - PU01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Ehiza arautzen duen araudia. Nazioarteko hitzarmenak. Europar Batasuneko zuzentarauak. Espainiako legea. Autonomia erkidegoetako legeak. Debekualdien aginduak.

-Ehiza-espezieak: Izendapena. Kanpo-morfologia eta gorputz-parametroak. Identifikatzea. Arrastoak. Elikadura. Ugalketa. Portaera. Migrazioa. Habitata. Banaketa geografikoa. Espezie elkartuak.

-Ehizaren modalitateak, tresnak, armak eta munizioa.

-Ehiza-eremuak, motak. Ehiza-barrutiak. Segurtasuneko eremuak.

-Ehiza-garaiak, debekualdiak, ehiza-denboraldiak eta ehiza egunak.

-Ehizakiak garraiatzea, merkaturatzea eta kontsumitzea.

-Ehiztaria, dokumentazioa. Kode etikoa. Ehiztariarentzako informazioa.

-Ehiza alorreko arau-hausteak eta zehapenak. Salaketak. Zehapen prozedura.

-Ehiza-espazio bat zaintzeko eta kontrolatzeko plana. Giza baliabideak eta baliabide materialak antolatzea.

Prestakuntza unitatea: Ehiza-espazioak eta -aprobetxamenduak antolatzea.

Kodea: 0812 - PU02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Ehiza-iraunkortasuna eta -plangintza.

-Antolamendu planak. Egoeraren diagnostikoa. Helburuak. Hobekuntza-programak eta -jarduketak.

-Ehiza- edo aprobetxamendu-plana. Ehiza-kupoak. Egutegia. Ehiza-motak eta -modalitateak hautatzea. Ehizaldien antolamendua eta segurtasuna. Harrapaketen kontrola, trofeoen balorazioa.

-Ehiza-aprobetxamendurako azpiegiturak eta instalazioak.

-Ehiza-barruti, -sozietate edo -enpresa baten kudeaketa.

-Kalitate-plana, auditoretzak, ziurtapenak.

-Giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatzea.

Prestakuntza unitatea: Ehiza-populazioen eta -habitaten kudeaketa aplikatua.

Kodea: 0812 - PU03 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Ehiza-populazioak: ezaugarriak, parametroak, egitura, banaketa, dinamika.

-Erroldak: metodoak, laginketa; teknikak eta prozedurak; aleak maneiatzea; datuak hartzea eta prestatzea; materialak, bitartekoak eta ekipamendu teknikoa.

-Habitata: elementuak eta egitura; kalitatearen balorazioa, harrera ahalmena; kontserbaziorako eta hobekuntzarako arauak eta esku hartzeak, lanak gainbegiratzea.

-Gaixotasun eta epizootia ohikoenak: sintomatologia, detektatzeko eta kontrolatzeko metodoak, laginak hartzea eta bidaltzea.

-Harrapariak: funtzio ekologikoa, motak; ugaritasuna balioestea, tolerantzia atalaseak; populazioak erregulatzeko metodoak, prozedurak; materialak, bitartekoak eta ekipamendu teknikoa.

-Ehiza-espezieek eragindako kalteak: kalteak eragiten dituzten espezieak, ukitutako baliabideak, kalteen balorazioa; kalteak eragiten dituzten populazioak murrizteko eta ukitutako baliabideak babesteko metodo eta prozedurak; materialak, bitartekoak eta ekipamendu teknikoa.

-Ehiza-espezieak birpopulatzea: eragina, helburuaren araberako metodoak, baimena; birpopulatzeko plana, faseak eta teknikak; animaliak askatzea eta maneiatzea; instalazioak eta bitartekoak; jarraipena.

-Ustiategi intentsiboak eta ehiza-abeltegiak: xedeak, motak eta ezaugarriak; langelak, ekipamendua eta materialak; elikatzea, ugaltzea, haztea, osasuna eta maneiatzea; bizirik harrapatzea; animaliak hartzea, igortzea eta garraiatzea; dokumentazioa; prozesuen kontrola.

-Ehiza-populazioak eta -habitatak kudeatzeko lanei buruzko txostenak egitea.

-Ehiza-populazioak eta -habitatak kudeatzeko lanetan giza baliabideak eta baliabide materialak antolatzea.

-Ingurumen araudia, faunaren babesari eta kudeaketari buruzkoa, animalien ongizateari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.

Lanbide modulua: Arrantza kontinentalaren kudeaketa.

Kodea: 0813.

Iraupena: 60 ordu.

Prestakuntza unitatea: Arrantza kontinentala arautzea eta kontrolatzea.

Kodea: 0813 - PU01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Arrantza kontinentala arautzen duen araudia. Nazioarteko hitzarmenak. Europar Batasuneko zuzentarauak. Espainiako legea. Autonomia erkidegoetako legeak. Debekualdien aginduak.

-Arrainak eta oskoldunak. Espezie urtar kontinental nagusiak. Sailkapena. Identifikazioa, gutxieneko neurriak. Morfologia. Elikadura. Ugalketa. Habitata. Ohiturak, migrazioa. Banaketa geografikoa. Espezie elkartuak.

-Arrantza-modalitateak eta -teknikak. Arrantza-tresneria eta arrantzalearena.

-Ur-masak eta arrain-espazioak. Sailkapena. Arrantza-tarteak.

-Arrantza-garaiak, arrantza-denboraldiak eta debekualdiak.

-Arrainak maneiatzea, garraiatzea eta merkaturatzea.

-Arrantzalea, dokumentazioa. Erabiltzailearentzako informazioa.

-Arrantza alorreko arau-hausteak eta zehapenak. Salaketak. Zehapen prozedura.

-Arrantza-jarduera zaintzeko plana. Giza baliabideak eta baliabide materialak antolatzea.

Prestakuntza unitatea: Arrantza kontinentalerako espazioen antolamendu eta kudeaketa aplikatuak.

Kodea: 0813 - PU02 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Arrain-iraunkortasuna eta -plangintza.

-Arrantza antolatzeko eta aprobetxatzeko planak. Zonifikazioa. Helburuak eta jarduketak. Arrantza-errenta eta -estrategia. Arrantza-jarduerak antolatzea. Harrapaketen kontrola.

-Arrantzari lotutako elementuak eta azpiegiturak, sarbideak eta segurtasuna.

-Arrainen eta karramarroen populazioak: ezaugarriak, parametroak eta dinamika.

-Arrainen inbentarioak eta erroldak: laginketa, arrantza elektrikoa, bestelako teknikak, aleak maneiatzea, datuak eskuratzea, gaixotasunak detektatzea, laginak hartzea. Populazioen kudeaketan erabiltzen diren materialak eta ekipamendua.

-Intereseko arrain-espezieak hautatzea. Espezie harrapariak eta lehiakideak kontrolatzea. Metodoak.

-Arrain-birpopulatzeak. Askatu beharreko produktuak. Metodoak eta prozedurak. Arrainak eta oskoldunak garraiatzea eta askatzea.

-Piszikultura eta astazikultura: instalazioak eta unitatea; kalitatea eta ur-emariak; faseak: ugaltzaileak, errunaraztea-intseminazioa, inkubazioa, arrainkumeak haztea, arrainak haztea; elikadura; osasuna; maneiua; akuikulturarako materialak eta ekipamendua.

-Habitat urgezatarra. Ur-emariak. Ur-ibilgua. Ur-bazterrak. Ibai-tarte bat baldintzatzen duten faktoreak, ebaluazioa. Ibilgua mantentzeko eta hobetzeko lanak. Iragazkortzea, eskalak. Ur-bazterrak lehengoratzea. Eraginak detektatzea. Habitata mantentzeko eta hobetzeko lanetan erabiltzen diren bitartekoak, ekipamendua, makinak eta erremintak.

-Populazio eta habitat urgezatarrak kudeatzeko lanei buruzko txostenak egitea.

-Arrantza kontinentalaren populazioak eta habitatak antolatzeko, kudeatzeko eta babesteko lanak egiteko behar diren giza baliabideak eta baliabide materialak antolatzea.

-Ingurumen araudia, egingo diren jarduerei buruzko araudi espezifikoa, animalien ongizateari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.

Lanbide modulua: Ingelesa I.

Kodea: NA01.

Iraupena: 60 ordu.

Modulu honetan prestakuntza unitate bakarra dago eta horren iraupena eta garapena bat datoz curriculumeko Ingelesa I lanbide moduluan ezarritakoarekin.

Lanbide modulua: Mendien kudeaketa.

Kodea: 0814.

Iraupena: 210 ordu.

Prestakuntza unitatea: Aldagai dasometrikoak neurtzea mendien antolamenduan.

Kodea: 0814 - PU01 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Baso-masak eta mendi motak. Mendiak, baso-lurrak, basoak eta baso-sistemak.

-Mendiak zatitzeko metodoak. -Inbentariatzeko eta antolatzeko unitateak.

-Baso-espezie inbentariagarriak identifikatzea.

-Aldagai dasometrikoak neurtzea. Neurtzeko tresnak eta aparatuak: funtzionamendua eta maneiua.

-Diametro normalak eta azalera basimetrikoak. Garaierak. Baso-masen hazkundeak eta dentsitatea. Kalkulua.

-Zuhaitzen, egurren, biomasen eta azalen kubikazio teoriko eta praktikoa.

-Baso-masak kubikatzea.

-Baso-inbentarioa. Inbentario mota nagusiak.

-Lurzatiak lokalizatzea eta haien arteko progresioa.

-Lursailak zuinkatzea.

-Landa-lurzatien jasotze topografikoa egiteko eskuliburua. Baso-inbentarioaren egoera-orriak. Horiek betetzea.

-Baso-inbentariorako lanak eta zuhaitzak eta baso-masak neurtzekoak koordinatzeko eta egiteko beharrezkoak diren giza baliabideak eta baliabide materialak antolatzea.

-Mendien antolamenduaren oinarriak.

-Mendiak antolatzeko argibideak. Antolamendu-argibideen jatorria eta bilakaera. Mendien antolamenduaren helburuak 1970eko argibideen arabera.

-Mendiak antolatzeko metodoak.

-Baso-masak antolatzeko proiektua. Plan teknikoak. Egitura.

-Ingurumen araudia, egingo diren jarduerei buruzko araudi espezifikoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.

Prestakuntza unitatea: Baso-tratamenduak egitea eta kontrolatzea.

Kodea: 0814 - PU02 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Basozaintzaren oinarriak. Basozaintzaren printzipioak.

-Baso-tratamenduak. Motak eta helburuak. Zehaztapena eta zaintza. Baso garaiko, baso ertaineko eta basoberako tratamenduak. Aldatzeak eta transformazioak.

-Birsortzeko mozketak. Hobetzeko mozketak. Egitea eta kontrolatzea.

-Baso-espezie nagusien baso-tratamenduak.

-Laborantza lanak. Sasi-garbitzeak, azalatzeak, jorrak, ongarritzeak eta ureztatzeak.

-Mozketak. Arraseko mozketak egiteko unea zehaztea. Segidako bakantzea. Entresaka. Zuhaitzak seinaleztatzea arraseko mozketetan, segidako bakantzeetan, entresaketan, masa heldugabeen bakanketetan eta masa helduen bakanketetan. Mozketak kontrolatzea.

-Mozteko txandak eta mozteko diametroak identifikatzea, hainbat espezieren masa erregular eta irregularretan.

-Zepa berriak sortzea eta kimuak bakantzea. Lepaketa. Helburuak. Moztuko diren txirpialak markatzea. Kontrola.

-Inaustea gauzatzea eta kontrolatzea.

-Baso-tratamendu espezifikoak. Artelatz-basoen gainekoak, kortxoa produzitzeko; pinazi-pinuen gainekoak, pinaburuak produzitzeko; erretxina ateratzeko masen gainekoak; eta onddo jangarriak produzitzeko masen gainekoak.

-Baso-masetan izurriak eta gaixotasunak bereiztea.

-Basoetako kalteak, izurriak eta gaixotasunak prebenitzeko baso-tratamenduak.

-Bitartekoak, ekipamendua, makinak eta erremintak. Erabilera. Erregulazioa.

-Ingurumen araudia, egingo diren jarduerei buruzko araudi espezifikoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.

Prestakuntza unitatea: Basoberritzeko eta basoen hidrologia lehengoratzeko lanak egitea eta kontrolatzea.

Kodea: 0814 - PU03 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Basoberritzea eta basotzea. Faseak.

-Birpopulatuko diren espezieak. Laborantza-ezaugarriak eta baldintza edafoklimatikoak. Espezieak hautatzea.

-Landaredia ezabatzeko teknikak. Lurra prestatzea.

-Birpopulatuko diren landareen kalitatea. Egiaztapena. Biltegiratzea. Baldintzak. Mendian banatzea.

-Ereitzea eta landatzea. Birpopulatzea eta hutsarteak betetzea egin eta gainbegiratzea.

-Birpopulazioa babestea faunaren kontra. Kalteak, izurriak eta gaixotasunak birpopulazioetan.

-Bitartekoak, ekipamendua, makinak eta erremintak. Erabilera. Erregulazioa.

-Ingurumen araudia, egingo diren jarduerei buruzko araudi espezifikoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.

-Ur-bazterreko landaredia lehengoratzeko teknikak.

-Lurzoruaren higadura. Baldintzak.

-Eremu kritikoetan landaredia kontrolatzeko lanak. Antolatzea eta kontrolatzea.

-Ibilguak egonkortzea. Landaredia lehengoratzea. Garatzea eta gainbegiratzea.

-Elur-jausien kontrako prebentzioa eta defentsa. Lanak garatzea.

-Ibilguak zuzentzeko zeharkako obrak. -Ibilguak zuzentzeko luzetarako obrak.

-Bitartekoak, ekipamendua, makinak eta erremintak. Erabilera. Erregulazioa.

-Ingurumen araudia, egingo diren jarduerei buruzko araudi espezifikoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.

Prestakuntza unitatea: Oihanbideak eraikitzeko eta mantentzeko lanak egitea eta kontrolatzea.

Kodea: 0814 - PU04 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Eraikuntza-faseak.

-Bideen planoak. Azterketa.

-Oihanbideak irekitzeko eta mantentzeko lanetan giza baliabideak eta baliabide materialak antolazea.

-Lurrak mugitzeko, nibelatzeko eta trinkotzeko lanak egitea eta gainbegiratzea.

-Arekak, ur-igarobideak eta errodadura-geruza mantentzea.

-Bitartekoak, ekipamendua, makinak eta erremintak. Erabilera. Erregulazioa.

-Ingurumen araudia, egingo diren jarduerei buruzko araudi espezifikoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.

Prestakuntza unitatea: Mendiak antolatzeko, basoak tratatzeko, basoberritzeko eta oihanbideak eraikitzeko proiektuak interpretatzea.

Kodea: 0814 - PU05 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Baso-lanak egiteko, zuhaitzak eta baso-masak inbentariatzeko eta neurtzeko, basoberritzeko eta basoen hidrologia lehengoratzeko eta oihanbideak irekitzeko eta mantentzeko lanetarako proiektu baten atalak.

-Baldintza teknikoen agiria. Interpretazioa.

-Aurrekontua.

-Baso-lanek, zuhaitzak eta baso-masak inbentariatzeko eta neurtzeko lanek, basoberritzeko eta basoen hidrologia lehengoratzeko lanek eta oihanbideak irekitzeko eta mantentzeko lanek duten ingurumen eragina. Motak. Sailkapena.

-Jarduteko egutegia. Prestaketa.

-Lanetarako makineria, lanabesak eta ekipamendua hautatzea.

-Baso-lanak, basoberritzeko eta basoen hidrologia lehengoratzeko lanak programatzeko giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatzea.

-Lanei eta errendimenduei buruzko txostenak egitea.

-Irizpide teknikoak, ekonomikoak eta iraunkortasunekoak.

-Ingurumen araudia, egingo diren jarduerei buruzko araudi espezifikoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.

Lanbide modulua: Ingurumen-hezkuntzako teknikak.

Kodea: 0790.

Iraupena: 70 ordu.

Prestakuntza unitatea: Erabilera publikoko programak landa-ingurune naturalean.

Kodea: 0790 - PU01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Erabilera publikoaren kontzeptua, ezaugarriak, helburuak, zerbitzuak eta agenteak.

-Erabilera publikoaren plangintza.

-Erabilera publikoko programak: informazioa, interpretazioa, hezkuntza.

-Landa-turismoa, natur-turismoa, aisialdiko jarduerak; landa-ostatuak.

-Ingurumen eragina eta jarduerak hautatzea. -Harrera-ahalmena. Hauskortasuna.

-Zonifikazioa: erabilera intentsiboa, erabilera estentsiboa, kontserbazioa.

-Erabilera publikoa antolatzea: bisitari-fluxua, bisitariei harrera egiteko eta arreta emateko prozedurak.

-Espazioak erabilera publikorako egokitzea eta hornitzea: beharra, materialak, obrak, instalazioa, mantentze-lanak.

-Jarduerak jarraitzeko eta ebaluatzeko prozedurak eta teknikak.

Prestakuntza unitatea: Ingurumen-informazioa eta -interpretazioa: prozedurak eta bitartekoak.

Kodea: 0790 - PU02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Ingurumen-informazioa bilatzea: baliabideen zentroak, datu baseak, dokumentazio funtsak, internet.

-Ingurumen-informazioa bildu, aztertu, sistematizatu, artxibatu eta eguneratzeko teknikak, informatika-tresnak.

-Ingurumen-informazioa eta -hedapena; baliabideak, bitartekoak eta materialak; dibulgazioko produktu didaktikoak prestatzea.

-Komunikaziorako baliabideak eta teknikak; adierazpenekoak (ahozko, idatzizko eta plastikoa), ikus-entzunezkoak, IKT, in situ.

-Ingurumen interpretazioaren kontzeptua, ezaugarriak, motak.

-Ingurumen interpretaziorako bitartekoak, materialak, jarduerak eta programak.

-Interpretaziorako ibilbideak. Interpretazio-zentroak. Taldeak gidatzea.

Prestakuntza unitatea: Ingurumen-hezkuntza: esparrua eta tresnak.

Kodea: 0790 - PU03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Ingurumen-hezkuntzaren oinarrizko printzipioak: kontzeptuak eta definizioak.

-Ingurumen-hezkuntzaren xedeak eta helburuak.

-Liburu zuria eta estrategia autonomikoak eta tokikoak.

-Ingurumen-hezkuntzaren esku-hartze esparruak: komunitate orokorra, elkarteak eta herritarrak. Administrazioa. Enpresak. Hezkuntza sistema.

-Ingurumen-hezkuntzan eta -sentsibilizazioan esku hartzeko tresnak.

-Giza baliabideak eta baliabide materialak, ingurumen-hezitzailearen lanbide-profila.

-Irakasteko metodoak eta teknikak ingurumen-hezkuntzan.

-Ingurunearen aukerak: azterketa, balioa eta interes-puntuak.

-Parte-hartzea: herritarrek parte hartzeko ereduak.

Lanbide modulua: Baso-inguruneko aprobetxamenduen kudeaketa.

Kodea: 0810.

Iraupena: 150 ordu.

Prestakuntza unitatea: Zuhaitzak ipurditik moztea eta zura eskuz edo mekanizazioaren bidez prozesatzea.

Kodea: 0810 - PU01 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Basozaintzako proiektu eta plan teknikoak interpretatzea. Aurrekontuak.

-Ezaugarri orografikoak aztertzea.

-Ingurumenaren gaineko eragina ebaluatzeko prozesua. Ingurumen-lizentzia.

-Lana antolatzea.

-Makineria eta ekipamendua hautatzea.

-Langileak kudeatzea.

-Txosten teknikoak egitea. Errendimenduak eta errentagarritasuna.

-Irizpide teknikoak, ekonomikoak, kalitatekoak eta iraunkortasunekoak.

-Aprobetxamenduei buruzko araudi espezifikoa. Baldintza agiriak.

-Zur-ustiapeneko sistemak. Iraunkortasunaren ebaluazioa.

-Zuhaitzak hautatzea eta markatzea.

-Zuhaitzak ipurditik moztea eskuz edo mekanizazioaren bidez.

-Zuhaitzak prozesatzea eskuz edo mekanizazioaren bidez. Zatiketa. Zuraren egitura eta akatsak.

-Baso-ziurtapenari buruzko araudia.

-Zura unadatik ateratzeko bideak zuinkatzea.

-Arrastatzeko, kargatzeko eta pilatzeko eragiketak. Zura unadatik ateratzea eta basotik ateratzea.

-Biomasa eta hondakinak aprobetxatzeko plangintza.

-Aprobetxa daitekeen landare-materiala zehaztea.

-Biomasa mozteko lanak planifikatzea.

-Landare-materiala basotik ateratzea.

Prestakuntza unitatea: Kortxoaren eta erretxinaren aprobetxamendua.

Kodea: 0810 - PU02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Kortxoa kentzeko zuhaitzak hautatzea eta markatzea. Irizpideak.

-Kortxoa erauzteko lanak zehaztea.

-Sasiak garbitzeko eta sartzeko eragiketak kontrolatzea. -Kortxoa kentzeko eragiketak.

-Kortxoa sailkatzeko, pilatzeko, neurtzeko, basotik ateratzeko eta garraiatzeko eragiketak.

-Kalitate parametroak. Erretxina ateratzeko zuhaitzak hautatzea eta markatzea.

-Erauzteko unea zehaztea.

-Orre-olia erauzteko, biltegiratzeko eta garraiatzeko eragiketak.

Prestakuntza unitatea: Onddoak biltzea eta identifikatzea.

Kodea: 0810 - PU03 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Onddoen ezaugarriak. Motak.

-Onddoen atalak. Identifikatzeko sistematika.

-Basidiomizetoak eta askomizetoak.

-Onddo jangarriak eta onddo kaltegarriak. Identifikatzea eta biltzea. Sasoiak eta lekuak.

-Biltzeko eta kontsumitzeko arauak.

Prestakuntza unitatea: Larrediak ezartzea, maneiatzea eta hobetzea.

Kodea: 0810 - PU04 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Larreak eta larratze-sistemak ezaugarritzea.

-Larreak aztertzea.

-Abere-arraza autoktono nagusiak. Larratze motak.

-Larrediak ezartzeko, hobetzeko eta kontserbatzeko lanak.

-Larreetako espezieak. Onura eta nahasketak.

-Larredi motak. Larre-belardietako aprobetxamendua eta sega-belardietakoa. Bazkatzeko aprobetxamendua, siloratzekoa eta ondutzekoa.

Prestakuntza unitatea: Usain-landareak eta erlezaintza.

Kodea: 0810 - PU05 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Basoko fruituak eta haziak bildu eta erauztea.

-Usain-landareak, sendabelarrak edo landare apaingarriak iraunkorki biltzea.

-Usain-landareak eta sendabelarrak lantzea.

-Bilketa iraunkortasunaren arauak. Legeria. Usain-landareak eta sendabelarrak iraunkorki biltzeko nazioarteko estandarra.

-Erlezaintzako produkzioa. Erlea. Arrazak, motak, garapena eta elikadura. Erlategiaren atalak. Kokapena. Erlezainaren ekipamendua, erremintak eta materialak. Erlategiaren maneiua. Osasuna. Produktuen uzta eta manufaktura. Erlezaintza-jarduerak natur ingurunean dituen eraginak. Erlezaintza ekologikoa.

-Elikagaien segurtasunari buruzko araudia.

Lanbide modulua: Natur ingurunearen kontserbazioaren kudeaketa.

Kodea: 0815.

Iraupena: 150 ordu.

Prestakuntza unitatea: Natur ingurunearen kontserbazioaren plangintza.

Kodea: 0815 - PU01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Ingurumen arloko arazoak. Natur ingurunea kontserbatzeko beharra.

-Ingurumen-zuzenbidearen hastapenak.

-Ingurumen arloko administrazioak. Antolakuntza, agenteak. Kontserbaziorako beste eragile batzuk.

-Natur ondarea eta biodibertsitatea kontserbatzea. Xedeak eta prozesuak.

-Natur ondarearen eta biodibertsitatearen inbentarioak. Ezagutzarako bestelako tresnak.

-Natur ondarearen eta biodibertsitatearen plan estrategikoak. Natur baliabideak antolatzeko planak (NBAP).

-Lurraldearen antolamenduaren eta planeamenduaren hastapenak. Lurzoruaren sailkapena.

Prestakuntza unitatea: Jabari publikoen babesa.

Kodea: 0815 - PU02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Jabari publiko hidraulikoa, itsas bazterreko jabari publikoa, baso-jabari publikoa eta abelbideetako jabari publikoa. Kontzeptua. Ezaugarritzea.

-Mugak. Neurketa eta mugaketa.

-Erabileraren mugak.

-Okupazioa edo aprobetxamendua. Baimenak eta emakidak.

-Salaketa-prozedurak. Kautelazko neurriak.

-Ondare historiko, arkeologiko eta paleontologikoa. Babesa. Babes-neurriak. Erauzteko prozedura. Txostenak.

-Ingurumen araudia, urei buruzkoa, kostei buruzkoa, mendiei buruzkoa, abelbideei buruzkoa eta ondareari buruzkoa.

Prestakuntza unitatea: Naturgune babestuak.

Kodea: 0815 - PU03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Naturguneak. Tipologia.

-Naturguneak babesteko tresnak. Figurak eta joerak. Adierazpenak. Ondorioak, mugak eta debekuak. Seinaleztapena.

-Naturgune babestuen kudeaketa. Kontserbatzeko eta erabiltzeko planak, neurriak eta jarduketak.

-Naturgune babestuak kokatzea, ezaugarritzea eta espezifikatzea.

-Naturgune babestuen sareak. Natura 2000 sarea.

-Erabilera publikoko planak. Bisitarien kontrola. Egokitzapena. Eragina, zuzenketa neurriak.

-Bisitarien jarduerek sortutako eraginak eta kalteak. Kalteak saihesteko edo minimizatzeko hartu behar diren arreta-neurriak eta neurriak. Eraginaren eta sortutako kalteen zuzenketa.

-Naturgune babestuetan egindako salaketak eta arau-hausteak. Zehapen prozedura.

-Naturgune babestuen ingurumen araudia.

Prestakuntza unitatea: Floraren kontserbazioa.

Kodea: 0815 - PU04 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Landare- eta animalia-espezieak babesteko mailak. Interes bereziko espezien zerrenda. Espezie mehatxatuen katalogoa.

-Flora-espezie interesekoak eta mehatxatuak identifikatzea eta ezaugarritzea, eta haien ekologia.

-Naturguneko landare-espezieen osasun-egoera.

-Espezieen inbentarioak. Populazio-parametroak. Espezieei eta haien populazioen egoerari buruzko txostenak.

-Populazioak babestu eta indartzeko eta habitatak hobetzeko jarduketak.

-Espezie autoktonoak mehatxatzen dituzten espezie exotikoak: identifikatzea eta ezaugarritzea, eta haien ekologia. Espezie exotiko inbaditzaileen zerrenda eta katalogoa.

-Lokalizatzea eta ezabatzea: metodoak.

-Aleak bildu eta garraiatzea.

-Lorategi botanikoetako lanak eta antzekoak.

-Espoliazioaren eta baimenik gabe edukitzearen kasurako edo bestelako arau-haustetarako salaketak eta kautelazko neurriak. Prozedura administratiboa eta penala.

-Florari lotutako landa-lanetarako beharrezkoak diren giza baliabideak eta materialak antolatzea.

-Ingurumenari, florari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.

Prestakuntza unitatea: Faunaren kontserbazioa.

Kodea: 0815 - PU05 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Animalia-espezieak babesteko mailak. Interes bereziko espezien zerrenda. Espezie mehatxatuen katalogoa.

-Fauna-espezie interesekoak eta mehatxatuak identifikatzea eta ezaugarritzea, eta ekologia.

-Naturguneko animalia-espezieen osasun-egoera.

-Espezieen inbentarioak/erroldak. Populazio-parametroak. Espezieei eta haien populazioen egoerari buruzko txostenak.

-Populazioak babesteko eta indartzeko jarduerak.

-Habitatak hobetzeko neurriak eta lanak.

-Espezie autoktonoak mehatxatzen dituzten espezie exotikoak: identifikatzea eta ezaugarritzea, eta ekologia. Espezie exotiko inbaditzaileen zerrenda eta katalogoa.

-Lokalizatzea eta ezabatzea: metodoak.

-Aleak bildu eta garraiatzea.

-Berreskuratzeko zentroetako lanak eta itxian hazteko zentroetakoak.

-Espoliazioaren eta baimenik gabe edukitzearen kasurako edo bestelako arau-haustetarako salaketak eta kautelazko neurriak. Prozedura administratiboa eta penala.

-Faunari lotutako landa-lanak egiteko beharrezkoak diren giza baliabideak eta materialak antolatzea.

-Ingurumen araudia, faunari buruzkoa, animalien ongizateari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.

Prestakuntza unitatea: Prebentzioa eta ingurumen-kontrola landa-ingurune naturalean.

Kodea: 0815 - PU06 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Landa-ingurune naturalean egiten diren obrak eta lanak. -Proiektuak eta planoak interpretatzea.

-Eraginaren adierazpena, ingurumen-baimenak, lizentziak: prozedurak, mugak, neurri zuzentzaileak.

-Obrak egiteko bitartekoak. Behar bezala erabiltzeko baldintzak. Materialak eta tresnak hautatu eta antolatzea.

-Lurzatietan eta nekazaritzako ekipamenduetan naturaltasuna kontserbatzea.

-Ingurumen-baldintzetarako beharkizunak nekazaritzako ingurunean.

-Kutsadura-iturriak. Landa-ingurune naturaleko ingurune fisikoaren kutsatzaileak. Kutsadura prozesuak, ingurumenerako ondorioak. Kutsatzaileen muga-mailak.

-Neurketak eta analisiak in situ.

-Hondakinaren eta/edo isurketaren, uraren, lurzoruaren, hondakinaren edo gai biologikoen laginak hartzea. Prestatzea, identifikatzea eta bidaltzea.

-Hondakinen, isurketen eta emisioen kudeaketa kontrolatzeko txostenak.

-Ingurumen-ikuskapena eta salaketa egiteko aplikatzen ahal diren prozedurak.

-Landa-ingurune naturaleko egiten diren obrak eta landa-ingurune naturaleko kutsaduraren kontrola gainbegiratzeko lanetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatzea eta antolatzea.

-Ingurumen araudia, obrei buruzkoa, nekazaritza eta ingurumen arloko laguntzei buruzkoa, kutsaduraren kontrolari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.

Lanbide modulua: Baso-suteen kontrako defentsa.

Kodea: 0816.

Iraupena: 70 ordu.

Prestakuntza unitatea: Baso-suteen prebentzioa, zaintza, detekzioa eta komunikazioa.

Kodea: 0816 - PU01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Baso-suteak. Suaren triangelua. Sua transmititzeko mekanismoak. Sute baten atalak eta formak. Baso-sute motak. Baso-suteen sorburuak. Baso-suteen ondorioak.

-Baso-suteetan eragina duten faktoreak. Basoko erregaiak. Erregai-ereduak. Arriskuaren indize meteorologikoak.

-Baso-suteak prebenitzeko basozaintza. Baso-suteak prebenitzeko azpiegiturak. Suaren kontrako eremuak, suaren kontrako zerrendak, pistako zerrenda osagarriak eta defentsa-lerroak eraikitzea. Giza baliabideak, materialak, erremintak, makineria eta ekipamendua antolatzea.

-Baso-suteen prebentzioa. Azpiegiturak mantentzea.

-Baso-suteak zaintzeko eta detektatzeko sistemak. Azpiegiturak, ekipamendua eta erremintak. Ezaugarriak.

-Baso-suteen kontra borrokatzeko komunikazio-sarea. Transmisio-modalitateak. Transmisio-ekipamenduaren osagaiak. Transmisio-ekipamendua maneiatzea.

Prestakuntza unitatea: Baso-suteen itzalketa.

Kodea: 0816 - PU02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Itzaltzearen oinarrizko printzipioak. Eraso-metodoak. Defentsa-lerroa. Eraso handiagotua.

-Baso-sute baten aurrean jardutea. Abisua hartzen denean, sutera iritsi arte eta sutera iristean.

-Lurreko bitartekoak. Eskuzko erremintak eta motoponpak. Mahukak, ahoak eta akoplatzeko piezak. Mahuken zabaltzea kalkulatzea. Makineria astuna. Lur orotako ibilgailuak. Aireko bitartekoak: aireontzi motak eta ezaugarriak.

-Baso-suteetan inplikatutako pertsonak babesteko eragiketak.

-Baso-suteen kontra defendatzeko lanetako arriskuak. Egoera arriskutsuak.

-Lanak egiteko segurtasun-neurriak eta babes pertsonal eta kolektiboko neurriak. Norbera babesteko ekipamenduak (NBE).

-Lehen laguntzak. Lehen laguntzetako botika-kutxa. Oinarrizko jarduketak eta larrialdietako zerbitzuekin lankidetzan jarduteko prozedurak.

-Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko araudia baso-suteen kontra defendatzeko lanen esparruan.

Prestakuntza unitatea: Baso-suteen sorburuak ikertzea, ingurumen eragina kalkulatzea eta eragindako galerak baloratzea.

Kodea: 0816 - PU03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Baso-suteak ikertzen dituzten langileak.

-Parteak eta egoera-orriak. Gorabeherak. Kalteak.

-Suak hartu duen inguru bat aztertzea. Lan-eremuaren perimetroa tokian bertan ezartzeko prozedurak. -GPS teknikak aplikatzea.

-Sutearen hedatze-norabidea adierazten duten aztarnak.

-Sutea hasi zen gunea lokalizatzea. Pizteko sorburua eta bitartekoa zehazteko proba fisikoak.

-Emaitzen txostenak egitea. Dokumentazioa.

-Baso-suteen ingurumen eragina kalkulatzea.

-Baso-suteek eragindako galerak baloratzea. Kalteen balorazioari buruzko txostena.

Lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

Kodea: 0818.

Iraupena: 70 ordu.

Prestakuntza unitatea: Laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko maila.

Kodea: 0818 - PU01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Prebentzioaren kulturaren garrantzia jardueraren fase guztietan.

-Lanaren eta osasunaren arteko erlazioaren balorazioa.

-Laneko arriskua. Arrisku faktoreen analisia.

-Antzemandako arrisku egoera bakoitzaren ondorioz langilearen osasunak nolako kalteak izan ditzakeen zehaztea.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko oinarrizko arau esparrua.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubideak eta betebeharrak.

-Prebentzioaren kudeaketaren antolaketa enpresan.

-Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko erantzukizunak.

-Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

-Enpresako arriskuen ebaluazioa, prebentzio jardueraren oinarrizko elementu gisa.

-Segurtasun, ingurumen eta ergonomia baldintzei zein psikosozialei lotutako arriskuak aztertzea.

-Arriskuaren balorazioa.

-Prebentzio neurriak hartzea: plangintza eta kontrola.

-Banakako eta taldeko prebentzio eta babes neurriak.

-Prebentzio plana eta horren edukia.

-Larrialdi eta ebakuazioetarako planak lan inguruneetan.

-ETE batentzako larrialdi plana egitea.

-Larrialdietan jarduteko protokoloa.

-Larrialdi medikoa eta lehen laguntzak. Oinarrizko kontzeptuak.

-Langileei prestakuntza ematea larrialdietako planei buruz eta lehen laguntzarako teknikak aplikatzeari buruz.

-Langileen osasuna zaintzea.

Prestakuntza unitatea: Lan harremanak eta Gizarte Segurantza.

Kodea: 0818 - PU02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Lan arloko zuzenbidea.

-Banakako lan harremanaren azterketa.

-Lan kontratuaren modalitateak eta kontratazioa sustatzeko neurriak.

-Lan harremanek sortzen dituzten eskubideak eta betebeharrak.

-Lan baldintzak. Soldata, lan denbora eta atsedena.

-Soldataren ordainagiria.

-Lan kontratuaren aldaketa, etetea eta amaiera.

-Langileen ordezkaritza.

-Lanbide esparru jakin batean aplikagarria den hitzarmen kolektiboaren azterketa.

-Lan gatazka kolektiboak.

-Lana antolatzeko ingurune berriak: azpikontratazioa eta telelana, besteak beste.

-Langileentzako onurak antolaketa berrietan: malgutasuna, gizarte onurak eta beste batzuk.

-Gizarte Segurantzaren sistema, elkartasun sozialaren oinarrizko printzipio gisa.

-Gizarte Segurantzaren sistemaren egitura.

-Enpresaburuek eta langileek Gizarte Segurantzaren arloan dituzten betebehar nagusiak: afiliazioa, altak, bajak eta kotizazioa.

-Gizarte Segurantzaren ekintza babeslea.

-Gizarte Segurantza gure inguruko herrialde nagusietan.

-Langabezia-babesa: kontzeptua eta babesten ahal diren egoerak.

Prestakuntza unitatea: Laneratzea eta gatazken konponketa.

Kodea: 0818 - PU03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Lanbide karrerarako interesak, gaitasunak eta motibazio pertsonalak aztertzea.

-Erabakiak hartzeko prozesua.

-Lanbide sektore jakin bat definitu eta aztertzea, inguruko lurralde eremuan nahiz Estatu mailan.

-Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua, haren eraginpeko lurralde eremuan, Estatuan eta Europar Batasunean.

-Europan ikasteko eta lan egiteko aukerak.

-Etengabeko prestakuntzak lan eta lanbide ibilbiderako duen garrantzia baloratzea. Informazio hori ematen duten tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako erakundeen identifikazioa.

-Tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako prestakuntza ibilbideak identifikatzea.

-Enplegua bilatzeko teknikak eta tresnak: curriculum vitae-ren ereduak, Europako curriculum vitae-a eta lan elkarrizketak. Europar Batasunean langileen mugikortasuna errazten duten beste agiri batzuk: mugikortasunaren agiria.

-Autoenplegua baloratzea laneratzeko hautabide gisa.

-Talde lanak erakundearen eraginkortasunari begira dituen alde onak eta txarrak baloratzea.

-Lantalde motak, betetzen dituzten eginkizunen arabera.

-Lantalde eraginkorraren ezaugarriak.

-Gizarte trebetasunak. Hitzezko eta hitzik gabeko komunikaziorako teknikak.

-Lan bileretan erabiltzen diren agiriak: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

-Lantaldean parte hartzea. Kideek har ditzaketen rolen analisia.

-Gatazka: ezaugarriak, iturriak eta etapak.

-Gatazka konpondu edo ezabatzeko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea, arbitrajea, epaiketa eta negoziazioa.

Lanbide modulua: Enpresa eta ekimen sortzailea.

Kodea: 0819.

Iraupena: 70 ordu.

Prestakuntza unitatea: Ekimen kultura eta ideien sorrera bultzatzea.

Kodea: 0819 - PU01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

Ekimenerako kultura: ekimena, enpresa barruko ekimena eta ekimen soziala sustatzea. Negoziorako ideiak sustatzeko teknikak.

-Berrikuntza eta garapen ekonomikoa. Berrikuntzaren ezaugarri nagusiak basozaintzaren arloko enpresen jardueran.

-Ekintzaileen gako-faktoreak: ekimena, sormena eta prestakuntza.

-Ekintzaileen jarduketa, basozaintzaren sektoreko ETE bateko enpresaburu eta enplegatu gisa.

-Ekimenaren arriskua.

-Negoziorako ideia basozaintzako enpresa baten esparruan.

-Enpresaburu kontzeptua. Enpresa jarduerarako baldintzak. Izaera ekintzailea.

-Sormenaren, komunikazioaren eta lidergoaren oinarrizko gaitasunak, besteak beste.

-Pertsona sortzailearen ezaugarriak. Sormena bultzatzen duten teknikak.

-Agindu eta zuzentzeko estiloak bereiztea. Enpresako esparruetan aplikatzea.

-Motibazio kontzeptua. Motibatzeko teknikak eta haien aplikazioa.

-Basozaintzaren sektorean lan egiten duenaren eta ekintzailearen laneko gaitasunak eta gaitasun pertsonalak bereiztea.

Prestakuntza unitatea: Enpresa plan baten bideragarritasun ekonomiko-finantzarioa.

Kodea: 0819 - PU02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Enpresa, sistema gisa. Enpresaren oinarrizko funtzioak.

-Basogintzako sektoreko ETE baten bideragarritasun ekonomikoa eta bideragarritasun finantzarioa.

-Basozaintzaren sektoreko ETE baten ingurune orokorraren eta berariazkoaren azterketa.

-Basozaintzaren sektoreko ETE baten erlazioak.

-Enpresa nazioartean. Europar Batasunean askatasunez kokatzeko eskubidea.

-Enpresa plan bat prestatzea.

-Basozaintzaren sektoreko enpresa baten ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak aztertzea.

-Marketin plan baten edukiak.

-Ahuleziak eta indarrak identifikatzea, AMIA.

-Enpresa motak. Forma juridikoak.

-Forma juridikoa hautatzea.

-Produkzio prozesuaren edo zerbitzuaren deskripzio teknikoa. Giza baliabideak.

-Produkzio faseen definizioa. Hobetzeko sistemak.

Prestakuntza unitatea: Enpresa bat abian jartzea.

Kodea: 0819 - PU03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Enpresen fiskalitatea: Nafarroako Foru Komunitateko zerga sistemaren berezitasunak.

-Enpresa bat eratzeko administrazio tramiteak.

-Enpresa bat eratzeko aholku ematen duten erakundeak.

-Kontabilitatearen kontzeptua eta oinarrizko alderdiak.

-Merkataritza-funtzioa eta funtzio finantzarioa kontzeptua.

-Kontabilitateko eragiketak: enpresa baten informazio ekonomikoaren erregistroa.

-Enpresen zerga betebeharrak.

-Agiri ofizialak aurkezteko baldintzak eta epeak.

-Basozaintzako enpresa baten kudeaketa administratiboa.

4. ERANSKINA

Baliozkotzeak eta salbuespenak

1/1990 Lege Organikoaren (LOGSE) babesean ezarritako tituluetako lanbide moduluen eta 2/2006 Lege Organikoaren babesean Basoa eta natur ingurunea kudeatzeko goi mailako teknikari tituluan ezarritakoen arteko baliozkotzeak.

LOGSE 1/1990 LEGEAN EZARRITAKO HEZIKETA ZIKLOETAKO LANBIDE MODULUAK

HEZIKETA ZIKLOKO LANBIDE MODULUAK (2/2006 LOE):
BASOA ETA NATUR INGURUNEA KUDEATZEA

Nekazaritzako enpresa baten antolaketa eta kudeaketa

0819. Enpresa eta ekimen sortzailea

Baso-aprobetxamenduak kudeatzea.

0810. Baso-inguruneko aprobetxamenduen kudeaketa

Landareen produkzioa kudeatu eta antolatzea

0811. Baso-mintegiaren kudeaketa eta antolamendua

Baso-masen babesa

0692. Fitopatologia

0816. Baso-suteen kontrako defentsa

Ehiza- eta arrantza- aprobetxamenduen kudeaketa

0812. Ehiza-kudeaketa

0813. Arrantza kontinentalaren kudeaketa

Mekanizazioa eta instalazioak nekazaritzako enpresa batean

0694. Nekazaritzako eta basozaintzako makineria eta instalazioak

Basoen kudeaketa.

0814. Mendien kudeaketa

Natur ingurunearen erabilera publikoaren kudeaketa

0815. Natur ingurunearen kontserbazioaren kudeaketa

Basoa eta natur ingurunea kudeatzeko goi mailako teknikari tituluaren lantokiko prestakuntza

0820. Lantokiko prestakuntza

5. ERANSKINA

Lanbide moduluen eta gaitasun unitateen arteko korrespondentzia

A) Gaitasun unitateek lanbide moduluekin duten korrespondentzia, horiek baliozkotzeko.

EGIAZTATUTAKO GAITASUN UNITATEAK

BALIOZKOTZEN AHAL DIREN LANBIDE MODULUAK

UC1487-3: Basozaintzako zur-aprobetxamenduak kudeatzea

UC1488-3: Zura ez diren basozaintzako aprobetxamenduak kudeatzea

0810. Baso-inguruneko aprobetxamenduen kudeaketa

UC0727-3: Eragiketa topografikoak egitea nekazaritzako, lorezaintzako eta mendizaintzako lanetan.

0693. Nekazaritzako topografia

UC1492-3: Mintegian landareak hedatzeko eragiketak kudeatzea.

0811. Baso-mintegiaren kudeaketa eta antolamendua

UC0009-3: Lorezaintzako instalazioak, ekipamendua eta makinak kudeatzea

UC1132-3: Nekazaritzako ustiapeneko instalazioak, ekipamendua eta makinak kudeatzea

UC0730-3: Basoko ustiapeneko instalazioak, ekipamendua eta makinak kudeatzea

0694. Nekazaritzako eta basozaintzako makineria eta instalazioak

UC1499-3: Ehiza-espezieen habitataren plangintza egitearen ondorio diren lanak kudeatzea

UC0085-3: Ehiza- eta arrain-baliabideen aprobetxamendua kontrolatzea

0812. Ehiza-kudeaketa

UC1498-3: Habitat urtar kontinentalaren plangintza eta jarraipena egitearen ondorio diren lanak kudeatzea

UC0085-3: Ehiza- eta arrain-baliabideen aprobetxamendua kontrolatzea

0813. Arrantza kontinentalaren kudeaketa

UC0728-3: Basoberritzeko eta basoen hidrologia zuzentzeko eragiketak kudeatzea

UC0729-3: Baso-tratamenduak kudeatzea

0814. Mendien kudeaketa

UC0729-3: Baso-tratamenduak kudeatzea

UC0086-3: Natur baliabideak lehengoratzeko, mantentzeko, antolatzeko eta defendatzeko eragiketak zaintzea eta haietan laguntzea

0816. Baso-suteen kontrako defentsa

UC0083-3: Naturguneak eta haien erabilera publikoa kontrolatu eta zaintzea

UC1486-3: Natur habitataren inbentarioa eta jarraipena egiteko eragiketak antolatu eta gainbegiratzea

0815. Natur ingurunearen kontserbazioaren kudeaketa

OHARRA: Heziketa ziklo honetan matrikulatuta dauden pertsonek, lan-esperientziaren bitartez eskuratutako lanbide-gaitasunak onartzeari buruzko uztailaren 17ko1224/2009 Errege Dekretuan ezarritako prozeduraren arabera, AGA228-3 Basoberritzeak eta baso-tratamenduak kudeatzea eta AGA462-3 Baso-aprobetxamenduak kudeatzea lanbide-kualifikazioei dagozkien gaitasun unitate guztiak egiaztatuta badituzte, 0692. Fitopatologia lanbide modulua baliozkotuta izanen dute.

B) Lanbide moduluek gaitasun unitateekin duten korrespondentzia, horiek egiaztatzeko.

GAINDITUTAKO LANBIDE MODULUAK

EGIAZTATZEN AHAL DIREN GAITASUN UNITATEAK

0810. Baso-inguruneko aprobetxamenduen kudeaketa

UC1487-3: Basozaintzako zur-aprobetxamenduak kudeatzea

UC1488-3: Zura ez diren basozaintzako aprobetxamenduak kudeatzea

0693. Nekazaritzako topografia

UC0727-3: Eragiketa topografikoak egitea nekazaritzako, lorezaintzako eta mendizaintzako lanetan.

0811. Baso-mintegiaren kudeaketa eta antolamendua

UC1492-3: Mintegian landareak hedatzeko eragiketak kudeatzea.

0694. Nekazaritzako eta basozaintzako makineria eta instalazioak

UC0009-3: Lorezaintzako instalazioak, ekipamendua eta makinak kudeatzea.

UC1132-3: Nekazaritzako ustiapeneko instalazioak, ekipamendua eta makinak kudeatzea.

UC0730-3: Basoko ustiapeneko instalazioak, ekipamendua eta makinak kudeatzea

0812. Ehiza-kudeaketa

UC1499-3: Ehiza-espezieen habitataren plangintza egitearen ondorio diren lanak kudeatzea.

0813. Arrantza kontinentalaren kudeaketa

UC1498-3: Habitat urtar kontinentalaren plangintza eta jarraipena egitearen ondorio diren lanak kudeatzea

0812. Ehiza-kudeaketa

0813. Arrantza kontinentalaren kudeaketa

UC0085-3: Ehiza- eta arrain-baliabideen aprobetxamendua kontrolatzea

0814. Mendien kudeaketa

UC0728-3: Basoberritzeko eta basoen hidrologia zuzentzeko eragiketak kudeatzea

UC0729-3: Baso-tratamenduak kudeatzea

0816. Baso-suteen kontrako defentsa

UC0729-3: Baso-tratamenduak kudeatzea

UC0086-3: Natur baliabideak lehengoratzeko, mantentzeko, antolatzeko eta defendatzeko eragiketak zaintzea eta haietan laguntzea

0815. Natur ingurunearen kontserbazioaren kudeaketa

UC0083-3: Naturguneak eta haien erabilera publikoa kontrolatu eta zaintzea

UC1486-3: Natur habitataren inbentarioa eta jarraipena egiteko eragiketak antolatu eta gainbegiratzea

6. ERANSKINA

Irakasleak

A) Moduluak ematen dituzten irakasleak.

LANBIDE MODULUA

IRAKASLEEN

ESPEZIALITATEA

KIDEGOA

0690. Botanika agronomikoa

. Nekazaritzako ekoizpeneko prozesuak

. Bigarren Hezkuntzako katedraduna

. Bigarren Hezkuntzako irakaslea

0692. Fitopatologia

. Nekazaritzako ekoizpeneko prozesuak

. Bigarren Hezkuntzako katedraduna

. Bigarren Hezkuntzako irakaslea

0693. Nekazaritzako topografia

. Nekazaritzako ekoizpeneko prozesuak

. Bigarren Hezkuntzako katedraduna

. Bigarren Hezkuntzako irakaslea

0694. Nekazaritzako eta basozaintzako makineria eta instalazioak

. Nekazaritzako ekoizpeneko lanak eta ekipoak

. Lanbide Heziketako irakasle teknikoa

0790. Ingurumen-hezkuntzako teknikak

. Nekazaritzako ekoizpeneko lanak eta ekipoak

. Komunitatearentzako zerbitzuak

. Lanbide Heziketako irakasle teknikoa

0810. Baso-inguruneko aprobetxamenduen kudeaketa

. Nekazaritzako ekoizpeneko lanak eta ekipoak

. Lanbide Heziketako irakasle teknikoa

0811. Baso-mintegiaren kudeaketa eta antolamendua

. Nekazaritzako ekoizpeneko lanak eta ekipoak

. Lanbide Heziketako irakasle teknikoa

0812. Ehiza-kudeaketa

. Nekazaritzako ekoizpeneko prozesuak

. Bigarren Hezkuntzako katedraduna

. Bigarren Hezkuntzako irakaslea

0813. Arrantza kontinentalaren kudeaketa

. Nekazaritzako ekoizpeneko prozesuak

. Bigarren Hezkuntzako katedraduna

. Bigarren Hezkuntzako irakaslea

0814. Mendien kudeaketa

. Nekazaritzako ekoizpeneko prozesuak

. Bigarren Hezkuntzako katedraduna

. Bigarren Hezkuntzako irakaslea

0815. Natur ingurunearen kontserbazioaren kudeaketa

. Nekazaritzako ekoizpeneko prozesuak

. Bigarren Hezkuntzako katedraduna

. Bigarren Hezkuntzako irakaslea

0816. Baso-suteen kontrako defentsa

. Nekazaritzako ekoizpeneko prozesuak

. Bigarren Hezkuntzako katedraduna

. Bigarren Hezkuntzako irakaslea

0817. Basoa kudeatzeko eta ingurunea kontserbatzeko proiektua

. Nekazaritzako ekoizpeneko lanak eta ekipoak

. Lanbide Heziketako irakasle teknikoa

. Nekazaritzako ekoizpeneko prozesuak

. Bigarren Hezkuntzako katedraduna

. Bigarren Hezkuntzako irakaslea

0818. Lanerako prestakuntza eta orientabideak

. Lanerako prestakuntza eta orientabideak

. Bigarren Hezkuntzako katedraduna

. Bigarren Hezkuntzako irakaslea

0819. Enpresa eta ekimen sortzailea

. Lanerako prestakuntza eta orientabideak

. Bigarren Hezkuntzako katedraduna

. Bigarren Hezkuntzako irakaslea

NA01. Ingelesa I

. Ingelesa

. Bigarren Hezkuntzako katedraduna

. Bigarren Hezkuntzako irakaslea

B) Irakaslanari dagokionez baliokideak diren titulazioak.

KIDEGOAK

ESPEZIALITATEAK

TITULAZIOAK

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

Lanerako prestakuntza eta orientabideak

-Enpresa Zientzietako diplomaduna

-Lan Harremanetako diplomaduna

-Gizarte Laneko diplomaduna

-Gizarte Hezkuntzako diplomaduna

-Kudeaketa eta Administrazio Publikoko diplomaduna

Nekazaritzako Ekoizpeneko Prozesuak

-Nekazaritzako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak

-Basogintzako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak

C) Ikastetxe pribatuetarako behar diren titulazioak.

LANBIDE MODULUAK

TITULAZIOAK

0694. Nekazaritzako eta basozaintzako makineria eta instalazioak

0790. Ingurumen-hezkuntzako teknikak

0810. Baso-inguruneko aprobetxamenduen kudeaketa

0811. Baso-mintegiaren kudeaketa eta antolamendua

0817. Basoa kudeatzeko eta ingurunea kontserbatzeko proiektua

-Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo irakaslanari dagokionez baliokideak diren beste titulu batzuk

-Diplomaduna, ingeniari teknikoa, arkitekto teknikoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo beste titulu baliokide batzuk

0690. Botanika agronomikoa

0692. Fitopatologia

0693. Nekazaritzako topografia

0812. Ehiza-kudeaketa

0813. Arrantza kontinentalaren kudeaketa

0814. Mendien kudeaketa

0815. Natur ingurunearen kontserbazioaren kudeaketa

0816. Baso-suteen kontrako defentsa

0818. Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

0819. Enpresa eta ekimen sortzailea.

NA01. Ingelesa I.

-Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo beste titulu baliokide batzuk

7. ERANSKINA

Lekuak

Irakaslekua:

Erabilera anitzeko gela

Laborategia

Nekazaritzako, basogintzako eta lorezaintzako lantegia

Basogintzako biltegia

Makineriaren biltegia

Fitosanitarioen biltegia

Mintegiaren azalera babestua

Mintegiaren kanpoko azalera

(*) Finka

(*) Hegaztietarako ehiza-abeltegia: inkubazio eta jaiotze eremua, hazte gela eta hegaldi parkea

(*) Piszifaktoria

(*) Espazio singularra, ikastetxean derrigorrez egon behar ez duena.

Iragarkiaren kodea: F1211786