240. ALDIZKARIA - 2012ko abenduaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

89/2012 FORU DEKRETUA, abuztuaren 1ekoa, Nafarroako Foru Komunitatean Mekatronika Industrialeko goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.

1. Lanbide Kalifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Legeak Kalifikazioen Katalogo Nazionalaren definizioan aurrera egitea ahalbidetu du. Lanbide sektore edo arlo bakoitzerako kualifikazio batzuk zehaztu dira katalogoan, hiru mailatan antolatuta, eta horiexek osatzen dute lanbide heziketako tituluen curriculumaren muina.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak lanbide ikasketen antolaketa eta haien egituraren eta antolamenduaren printzipio orokorrak arautzen ditu hezkuntza sistemaren barnean. Etapa, maila eta ikasketa mota guztiak eredu koherente batean biltzen ditu, zeinean heziketa zikloek funtzio garrantzitsuak betetzen baitituzte, lanbide gaitasunen, gaitasun pertsonalen eta gaitasun sozialen garapenari lotuak, eta, funtsean, lanbide kualifikazioaren, lan munduan sartzearen eta helduen bizitzan parte hartzearen esparruetan kokaturik.

Ekonomia Iraunkorrari buruzko martxoaren 4ko 2/2011 Legeak, lanbide heziketari dagokionez, helburu hau du ezarrita: prestakuntza-eskaintza produkzio-sistemak eta gizarteak eskatzen dituzten lanbide gaitasunetara etengabe egokitzeko erraztasunak ematea, lanbide heziketako tituluak eguneratu eta egokitzeko sistema arin baten bitartez. Halaber, adierazten du beharrezkoa dela hezkuntza administrazioak behar diren ekimenak abiaraztea lanbide heziketaren eskaintza gizartearen premietara eta kasuko lurralde eremuko ekonomiaren premietara egokitzeko. Bestalde, lanbide heziketako maila ertaineko eta goi mailako zikloetako irakaskuntzetan sartzeko bete beharreko baldintzak aldatzen ditu.

Foru dekretu honen bitartez, Mekatronika Industrialeko goi mailako teknikari titulua eskuratzea ahalbidetzen duen goi mailako heziketa zikloaren egitura eta curriculuma ezarri dira. Hezkuntza sistemako lanbide heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 8. artikulua aplikatuz, eta Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 47. artikuluan Nafarroako Foru Komunitateari arlo honetan ematen zaizkion eskumenak erabiliz, honako curriculum honek azaroaren 4ko 1576/2011 Errege Dekretua garatzen du, Mekatronika Industrialeko goi mailako teknikari titulua ezarri eta horren gutxieneko ikasketak finkatzen dituen dekretua, hain zuzen.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dituen maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuak lanbide heziketako tituluen curriculuma garatzeko eredu bat definitu du, estrategia eta arau berriak ekarri dituena enpresara hobeki egokitzeko, ikasketen antolaketa malgutzeko, ikastetxeen curriculum-autonomia areagotzeko eta ikasleei prestakuntza zabalagoa emateko.

Horregatik, Mekatronika Industrialeko goi mailako teknikari tituluaren curriculuma Nafarroako Foru Komunitaterako egokitu eta garatzean, kontuan hartu dira maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretu horrek onetsi zituen jarraibideak.

2. Arau multzo honetan ondoko elementuak jorratzen dira, titulu honetako curriculuma osatzen baitute: lanbide erreferentea, curriculuma, ikasketen antolaketa eta sekuentziazioa, sarbideak eta ezarpenerako baldintzak.

Titulu honen lanbide erreferenteak, arau honen 3. artikuluan aurkeztu eta 1. eranskinean garatzen denak, oinarrizko bi alderdi ditu: tituludunaren lanbide profila eta haren lan ingurunea izanen den produkzio sistema. Lanbide profilaren barnean, haren gaitasun orokorra zein den definitzen da eta erreferentzia gisa hartu diren lanbide kualifikazioak azaltzen dira. Lanbide kualifikazio horiek, alegia, Makineriaren muntaketaren, industria ekipamenduaren eta produkzio linea automatizatuen mantentze eta gainbegiratze lana planifikatu, kudeatu eta egitea, otsailaren 8ko 182/2008 Errege Dekretuan arautua, eta Fabrikazio mekanikoko produktuen diseinua izeneko kualifikazio ez osoa, otsailaren 20ko 295/2004 Errege Dekretuan arautua, hainbat gaitasunek definitzen duten lanbide jarduketarako gune batean biltzen dira. Gune horrek, euskarri gisa gehitu diren lanbide moduluekin batera, badu zabaltasun nahikoa eta behar adinako espezializazioa goi mailako teknikari honek lana lortuko duela bermatzeko.

Produkzio sistemari dagokionez, zenbait zehaztapen ezartzen dira tituludun hauek beren lanean eta lanbidean izanen duten inguruneari buruz, Nafarroarako elementu bereizgarriak kontuan hartuz. Gutxienez ere bi dimentsio osagarri dituen sistema batean kokatzen da ingurune hori. Lehenbizikoa geografikoa da, tituludun hauen lanbide jarduera Estatuko eta atzerriko beste zona batzuekin loturik dagoelako eta zona horiek elkarri eragiten diotelako. Bigarrena denboraren dimentsioa da, eta lanbideak etorkizunean izanen duen bilakaerari buruzko ikuspegi prospektiboa dakar.

3. Laugarren artikulua, loturik duen 2. eranskinarekin batera, Nafarroan arautzen den titulazioaren curriculum osagaiaz ari da eta bi zatitan banaturik dago. Alde batetik, titulu honen helburuak daude eta, bestetik, lanbidearen ikaskuntzaren muina osatzen duten lanbide moduluen garapena eta iraupena. Iraupenaren definizioari dagokionez, bi irizpide erabiltzen dira: orduen kopurua eta Europako kredituen kopurua (ECTS). Lehenbizikoa interesgarria da prestakuntza jarduera antolatzeko, eta bigarrena irizpide estrategikoa da, Europako esparruaren barneko mugikortasunarekin eta ikasketa unibertsitarioen eta lanbide heziketako goi mailako heziketa zikloen arteko baliozkotzearekin zerikusia duena. Lanbide modulu guztien curriculumak badu orientabide didaktikoen atal bat. Orientabide horiek moduluen ikuspuntuari, koordinazioari eta sekuentziazioari eta lan unitateen eta irakaskuntza-ikaskuntza jardueren tipologiari eta definizioari dagozkie.

4. Arau honen eremuan, moduluen erreferentziako sekuentziazioa arautzen da zikloaren bi kurtsoetan, eta lanbide modulu bakoitza prestakuntza unitatetan banatzen da. Zatiketa horrek bide ematen du lanbide prestakuntzaren beste eskaintza batzuei ekiteko; horien xedea langileen hobekuntza izan daiteke, edota gaitasuna ebaluatu eta onartzeko prozedurak eta prestakuntza eskaintzak berak bat egiten duten ibilbideen diseinua. Elementu hori 5. artikuluan eta 3. eranskinean garatzen da.

5. Sarbideei eta baliozkotzeei dagokienez, 6. artikuluak Batxilergotik heziketa ziklo honetara sartzeko bideak arautzen ditu, 7. artikuluak zehazten du nola pasa daitekeen beste ikasketa batzuetara Mekatronika Industrialeko goi mailako teknikari titulurako heziketa zikloa amaitu eta gero, 8. artikuluak baliozkotze eta salbuespenak arautzeko esparrua definitzen du, eta 9. artikuluak (5. eranskinean garatua) lanbide moduluen eta titulu honetako kualifikazioko gaitasun unitateen arteko korrespondentziak ezartzen ditu, haiek egiaztatu, baliozkotu edo salbuesteko.

6. Azkenik, foru dekretu honek arautzen duen azken elementua 10. eta 11. artikuluetan eta dagozkien 6. eta 7. eranskinetan deskribatzen da, heziketa ziklo hau ezartzeko baldintzez ari baitira horiek guztiak. Baldintza horiek irakasleen profilari eta behar diren irakaslekuen eta ekipamenduaren ezaugarriei buruzkoak dira.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2012ko abuztuaren 1ean egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Xedea.

Foru dekretu honen xedea da Mekatronika Industrialeko goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculum ofiziala ezartzea Nafarroako Foru Komunitatean. Titulu hori Elektrizitatea eta Elektronika lanbide arlokoa da.

2. artikulua. Identifikazioa.

Mekatronika Industrialeko goi mailako teknikari titulua ondoko elementuen bidez identifikatzen da:

a) Izena: Mekatronika Industriala.

b) Maila: 3-Goi mailako Lanbide Heziketa.

c) Iraupena: 2.000 ordu.

d) Lanbide arloa: Instalazioa eta Mantentze-lanak.

e) Europako erreferentea: HNSN-5b (Hezkuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatua).

3. artikulua. Lanbide erreferentea eta lanbide jarduera.

Foru dekretu honen 1. eranskinean zehazten dira tituluaren lanbide profila, gaitasun orokorra, kualifikazioak eta gaitasun unitateak, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak, baita produkzio-sistemaren erreferentzia, haren Nafarroako ingurunea eta prospektiba ere, maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 21. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Dekretu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza-sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautu ziren.

4. artikulua. Curriculuma.

1. Mekatronika Industrialeko heziketa zikloaren helburu orokorrak eta hura osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2. eranskinean ageri dira.

2. Heziketa ziklo hau ematen duten lanbide heziketako ikastetxeek programazio didaktiko bat prestatuko dute, zikloak dituen lanbide moduluetako bakoitzerako. Programazio hori lan unitateen bitartez garatu eta zehaztuko da.

5. artikulua. Lanbide moduluak eta prestakuntza unitateak.

1. Prestakuntza ziklo hau osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2 B) eranskinean garatzen dira, Mekatronika Industrialeko goi mailako teknikari titulua ezarri zuen eta beraren gutxieneko irakaskuntzak finkatu zituen azaroaren 4ko 1576/2011 Errege Dekretuaren 10. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

2. Lanbide modulu horiek bi ikasturtetan antolatuko dira, foru dekretu honen 2.B) eranskinean ezarritako denbora banaketaren arabera. Maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 16.2 artikuluan dauden arauekin bat, denbora banaketa horrek erreferentziazko balioa izanen du heziketa ziklo hau ematen duten ikastetxe guztientzat, eta Hezkuntza Departamentuaren baimena beharko da hartan edozein aldaketa egiteko.

3. Lanbide moduluak foru dekretu honen 3. eranskinean ezarritako prestakuntza unitateetan antolaturik ematen ahalko dira, bizitzan zeharreko prestakuntza sustatze aldera. Lanbide modulu bakoitza osatzen duten prestakuntza unitateen edukietan modulu horretako eduki guztiak bildu behar dira.

4. Prestakuntza unitate bakoitzaren ziurtagiriak Nafarroako Foru Komunitatean soilik izanen du balioa. Modulu bateko prestakuntza unitate guztiak gaindituz gero, ikasleak lanbide moduluaren ziurtagirirako eskubidea izanen du eta horrek Estatu osoan izanen du balioa, heziketa zikloan sartzeko baldintza akademikoak betetzen baldin badira.

6. artikulua. Heziketa zikloan sartzeko bideak.

1. Foru dekretu honetan arautzen den heziketa zikloan sartzeko, Hezkuntza sistemako lanbide heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 18. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dira.

2. Zientziak eta Teknologia modalitateko batxilergoa ikasi duten ikasleek lehentasuna izanen dute heziketa ziklo honetan sartzeko, azaroaren 4ko 1576/2011 Errege Dekretuaren 13. artikuluak ezarri bezala.

7. artikulua. Ziklotik beste ikasketa batzuetara pasatzea.

1. Mekatronika Industrialeko goi mailako teknikari tituluak zuzeneko sarbidea ematen du goi mailako beste edozein heziketa ziklotarako, onarpenerako ezartzen diren baldintzekin betiere.

2. Mekatronika Industrialeko goi mailako teknikari tituluak zuzeneko sarbidea ematen du unibertsitateko gradu tituluak eskuratzeko ikasketetarako, onarpenerako ezartzen diren baldintzekin betiere.

3. Azaroaren 4ko 1576/2011 Errege Dekretuaren 14.3 artikuluaren arabera, baliozkotzeen araubidea errazteko asmoz, lanbide heziketako goi mailako teknikari tituluen eta unibertsitateko gradu ikasketen arteko kreditu-onarpenari buruzko arauaren esparruan, 120 ECTS kreditu esleitu zaizkie foru dekretu honetan ezarritako ikasketei, heziketa ziklo honetako lanbide moduluen artean banaturik.

8. artikulua. Baliozkotzeak eta salbuespenak.

1. 4. eranskinean zehazten dira Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren babesean ezarritako lanbide heziketako tituluen lanbide moduluen eta dekretu honetan egitura eta curriculumaren garapena ezarriak dituzten lanbide moduluen arteko baliozkotzeak.

2. Lanbide moduluak beste lanbide modulu batzuekin, gaitasun unitateekin eta goi mailako heziketaren irakasgaiekin baliozkotzeari eta salbuesteari dagokienez, azaroaren 4ko 1576/2011 Errege Dekretuaren 15. artikuluan eta uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 38. artikuluan araututakoa aplikatuko da.

9. artikulua. Gaitasun unitateek lanbide moduluekin duten korrespondentzia.

1. Lanbide Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztaturiko gaitasun unitateen eta Mekatronika Industrialeko goi mailako teknikari titulurako ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluen arteko korrespondentziak, haiek baliozkotzeko edo salbuesteko erabiliko direnak, foru dekretu honen 5.A) eranskinean ageri dira.

2. Halaber, titulu bereko ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluen eta gaitasun unitateen arteko korrespondentziak, haiek egiaztatzeko erabiliko direnak, foru dekretu honen 5.B) eranskinean zehaztu dira.

10. artikulua. Irakasleak.

1. Heziketa ziklo honetako ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluetan irakaslanean aritzea Bigarren Hezkuntzako katedradunei, Bigarren Hezkuntzako irakasleei eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoei dagokie. Foru dekretu honen 6 A) eranskinean ezarritako espezialitateetakoak izan behar dute.

2. Irakasleei eskatzen zaizkien titulazioak, oro har, otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoak dira. Dekretu horren bidez, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle kidegoetan sartzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko erregelamendua onetsi zen, eta lege organiko horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean aipatzen den sarrera araubide iragankorra arautu. Irakaslanari dagokionez aurrekoen baliokideak diren titulazioak foru dekretu honen 6 B) eranskinean ageri dira irakasleen espezialitate desberdinetarako.

3. Eskatzen diren titulazioak eta titulua osatzen duten lanbide moduluak emateko bete behar diren gainerako baldintzak, ikastetxe pribatuetako edo Hezkuntzakoak ez diren administrazioen ikastetxe publikoetako irakasleentzat, foru dekretu honen 6.C) eranskinean azaltzen dira.

11. artikulua. Irakaslekuak eta ekipamendua.

1. Heziketa ziklo honetako ikasketak emateko behar diren irakaslekuak foru dekretu honen 7. eranskinean ezarritakoak dira.

2. Irakaslekuek azalera nahikoa izanen dute, haietako bakoitzean ematen diren lanbide moduluei dagozkien irakaskuntza jarduerak garatu ahal izateko. Gainera, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Irakaslekuaren azalera zehazteko, kontuan hartuko da zenbat lagunentzat den. Azalera nahikoa izanen da irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak behar adinako ergonomia eta mugikortasunarekin egin ahal izateko.

b) Irakaslekuetan nahikoa leku izanen da altzari, ekipamendu eta lanerako tresna osagarrietarako.

c) Irakaslekuetan erabiltzen diren makinetarako eta ekipamendurako segurtasun tarte edo eremuak errespetatu beharko dira.

d) Laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak, lanpostuko segurtasunari eta osasunari buruzkoak eta gainerako arau aplikagarriak beteko dira.

3. Ikasle talde batek baino gehiagok erabiltzen ahalko dituzte irakaslekuak, heziketa ziklo eta hezkuntza etapa berekoak izan edo ez.

4. Irakaslekuek ez dute nahitaez itxituraz bereizirik egon behar.

5. Irakasleku bakoitzean behar adina ekipamendu jarri behar da, ikasleei ikaskuntzaren emaitzen lorpena eta irakaskuntzaren kalitatea bermatzeko. Gainera, baldintza hauek beteko dituzte:

a) Ekipamendu, makina, eta abarrekoek ongi ibiltzeko behar duten instalazioa edukiko dute. Segurtasunari eta arriskuen prebentzioari buruzko arauak eta aplikatu behar diren gainerakoak beteko dituzte.

b) Ekipamenduaren kopurua eta ezaugarriak ikasle kopuruaren araberakoak izanen dira, eta ikaskuntzaren emaitzak lortzea ahalbidetuko dute, irakasleku bakoitzean ematen diren lanbide moduluetako ebaluazio irizpideak eta edukiak kontuan izanik.

6. Hezkuntza Departamentua arduratuko da irakaslekuen eta ekipamenduaren kopurua eta ezaugarriak egokiak izan daitezen modulu bakoitzeko ikaskuntzaren emaitzen araberako irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak garatzeko, eta ikasketen eboluzioak sortzen dituen eskarietara egokitu daitezen, horrela ikasketen kalitatea bermatuko baita.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehen xedapen gehigarria.-Tituluaren baliokidetasunak.

1. Azaroaren 4ko 1576/2011 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren arabera, Mekatronika Industrialeko goi mailako teknikari tituluak, zeinaren curriculuma foru dekretu honetan arautzen baita, eta jarraian aipatzen diren tituluek ondorio akademiko eta profesional berak sortuko dituzte:

a) Mantentze-lan Elektromekanikoko teknikari espezialista, Elektrizitatearen eta Elektronikaren adarra.

b) Mantentze-lan Elektriko-Elektronikoko teknikari espezialista, Elektrizitatearen eta Elektronikaren adarra.

c) Automatismo Pneumatiko eta Olehidraulikoetako teknikari espezialista, Metalaren adarra.

d) Jantzigintzako Makineriako Mantentze-laneko teknikari espezialista, Metalaren adarra.

e) Mantentze-lan Mekanikoko teknikari espezialista, Metalaren adarra.

f) Makinen eta Sistema Automatikoen Mantentze-laneko teknikari espezialista, Metalaren adarra.

g) Automatismoen Mantentze-laneko teknikari espezialista, Metalaren adarra.

2. Halaber, Industria Ekipamenduaren Mantentze-laneko goi mailako teknikari tituluak (Nafarroako Foru Komunitatean Industria Ekipamenduaren Mantentze-laneko goi mailako teknikari tituluari dagokion goi mailako heziketa zikloaren curriculuma ezartzen duen martxoaren 3ko 55/1997 Foru Dekretuaren bidez arautua eta abuztuaren 9ko 270/2004 Foru Dekretuak aldatua) Mekatronika Industrialeko goi mailako teknikari tituluak bezalako ondorio akademiko eta profesionalak izanen ditu (horren curriculuma foru dekretu honetan arautzen da).

Bigarren xedapen gehigarria.- Beste lanbide trebakuntza batzuk.

Lanerako prestakuntzako eta orientabideetako moduluak trebakuntza ematen du laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jardueretarako behar diren lanbide erantzukizunak hartzeko (horiek Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua onesten duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan ezarrita daude), baldin eta moduluak gutxienez 45 eskola ordu baditu, azaroaren 4ko 1576/2011 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren 3. zenbakian ezarritakoarekin bat.

XEDAPEN IRAGANKORRA

Xedapen iragankor bakarra.-Aurreko tituluko ikasleen eskubideak eta trantsizio prozesua.

Industria Ekipamenduaren Mantentze-laneko goi mailako teknikari tituluari (martxoaren 3ko 55/1997 Foru Dekretuan ezarria eta abuztuaren 9ko 270/2004 Foru Dekretuak aldatua) dagozkion ikasketak osorik egin ez dituztenek epe bat izanen dute hura eskuratzeko. Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuak titulu hori eskuratzeko prozedurak erraztuko ditu, horretarako ezarriko den arau esparruan.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Xedapen indargabetzaile bakarra.-Beste arau batzuk indargabetzea.

1. Indarrik gabe utzi da martxoaren 3ko 55/1997 Foru Dekretua, abuztuaren 9ko 270/2004 Foru Dekretuak aldatua, Nafarroako Foru Komunitatean Industria Ekipamenduaren Mantentze-laneko goi mailako teknikari tituluari dagokion goi mailako heziketa zikloaren curriculuma ezarri zuena, ezertan galarazi gabe foru dekretu honen xedapen iragankorrean ezarritakoa.

2. Indarrik gabe utzi dira foru dekretu honetan xedatutakoari aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.-Ezarpena.

Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuak 2012-2013 ikasturtean ezarriko du foru dekretu honetan arautzen den curriculuma.

Azken xedapenetako bigarrena.-Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2012ko abuztuaren 1ean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.-Hezkuntzako kontseilaria, José Iribas Sánchez de Boado.

1. ERANSKINA

Lanbide erreferentea

A) Lanbide profila

a) Lanbide profila.

Mekatronika Industrialeko goi mailako teknikari tituluaren lanbide profila zehazten duten alderdiak ondokoak dira: gaitasun orokorra, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak, eta Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren barnean titulu horri dagozkion lanbide kualifikazioak.

b) Gaitasun orokorra.

Industriako sistema mekatronikoak eratu eta optimizatzea da titulu honen gaitasun orokorra, baita haien muntatze eta mantentze-lana planifikatu, gainbegiratu edo/eta egitea ere, kalitatearen, laneko arriskuen segurtasun eta prebentziorako eta ingurumena errespetatzeko protokoloei jarraituz.

c) Kualifikazioak eta gaitasun unitateak.

Mekatronika Industrialeko goi mailako teknikari tituluan biltzen diren kualifikazioak eta gaitasun unitateak honako hauek dira:

Lanbide kualifikazio osoa:

IMA377-3. Makineriaren muntaketaren, industria ekipamenduaren eta produkzio linea automatizatuen mantentze eta gainbegiratze lana planifikatu, kudeatu eta egitea. Honako gaitasun unitate hauek biltzen ditu:

-UC1282-3: makineriaren, industria ekipamenduaren eta linea automatizatuen plantako instalazioa planifikatu eta gainbegiratzea.

-UC1283-3: makineriako, industria ekipamenduko eta linea automatizatuetako instalazioen mantentze-lana planifikatzea.

-UC1284-3: makineriako, industria ekipamenduko eta linea automatizatuetako instalazioen mantentze-lana gainbegiratu eta egitea.

-UC1285-3: makineriako, industria ekipamenduko eta linea automatizatuetako instalazioen probak kontrolatu eta haiek abian jartzea.

Osatu gabeko lanbide kualifikazioa:

FME037-3. Fabrikazio mekanikoko produktuen diseinua, ondoko gaitasun unitate hauek biltzen dituena:

-UC0106-3: fabrikazio mekanikoko produktuak automatizatzea.

d) Lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak.

1) Sistema mekatronikoen muntaketa eta mantentze-lana programatzeko behar diren datuak eskuratzea.

2) Industriako sistema mekatronikoak eratzea, haiek osatzen dituzten ekipamendua eta elementuak aukeratuta.

3) Industriako sistema mekatronikoen (besteak beste, makineria, industria ekipamendua eta produkzio linea automatizatuak) muntaketa eta mantentze-lana planifikatzea, baliabideak, beharrezko denborak eta kontrol sistemak zehaztuta.

4) Industriako sistema mekatronikoen muntatze- eta mantentze-lanaren prozesuak gainbegiratzea edo/eta egitea, denborak eta emaitzen kalitatea kontrolatuta.

5) Industriako sistema mekatronikoen funtzionamenduko parametroak gainbegiratzea, neurketa eta kontrol tresneria eta helburu jakin bateko aplikazio informatikoak erabilita.

6) Industriako sistema mekatronikoetan gertatzen diren matxurak eta gorabeherak diagnostikatu eta non diren harrapatzea, teknika operatiboak eta berariazko prozedurak aplikatuta, konpontze-lana antolatzeko.

7) Ordezko piezak eta gai suntsigarriak eskuratu eta jasotzeko prozedurak prestatzea, dokumentazio teknikotik abiatuta, makineriaren, industria ekipamenduaren eta produkzio linea automatizatuen mantentze-lanerako.

8) Ordezko piezen gutxieneko mailak ezartzea, makineriaren, industria ekipamenduaren eta produkzio linea automatizatuen mantentze-lanean.

9) Ekipamendua puntuan jartzea instalazioa konpondu edo muntatu ondoren, segurtasun eta funtzionamendu probak eta behar diren aldaketa eta doikuntzak eginez, dokumentazio teknikotik abiatuta, sistemaren fidagarritasuna eta energiaren efizientzia segurtatzeko.

10) Sistema automatikoak programatzea, funtzionamenduaren parametroak eta instalazioaren segurtasuna egiaztatuta, kasu bakoitzerako ezarritako prozedurei jarraituz.

11) Instalazioak abian jartzea edo abian direla egiaztatzea, parametroak doituta eta behar diren proba eta egiaztapenak eginez, bai funtzionalak bai erregelamenduaren araberakoak.

12) Indarra duen araubidea, muntatze prozesuak eta instalazioen mantentze-lanerako plana betetzeko dokumentazio teknikoa eta administratiboa prestatzea.

13) Planoak eta eskemak prestatzea diseinuaren tresna informatikoekin, dokumentazioa eguneratzeko eta egindako aldaketak jasotzeko.

14) Segurtasun eta kalitate protokoloak antolatu, gainbegiratu eta aplikatzea, instalazioak muntatu eta mantentzeko prozesuetan esku hartzean.

15) Lanaren eta norberaren egoera berrietara egokitzea, eta horretarako, norberaren lanbide inguruneari dagozkion ezagutza zientifiko, tekniko eta teknologikoak eguneratuta edukitzea, prestakuntza eta bizitzan zehar eskura dauden ikaskuntza-baliabideak kudeatzea, eta informazio- eta komunikazio-teknologiak erabiltzea.

16) Egoerak, arazoak edo gorabeherak ebaztea, eta horretarako ekimena eta autonomia baliatzea bere eskumeneko eremuan, sormena eta berritzeko eta hobetzeko gogoa erakutsiz, bai bere lanean bai taldeko kideenean.

17) Lantaldeak antolatu eta koordinatzeaz arduratzea, lanaren garapena gainbegiratuz, harreman malguak mantenduz eta lidergoa norberaren gain hartuz, eta egon daitezkeen taldeko gatazketan konponbideak emanez.

18) Lankideekin, nagusiekin, bezeroekin eta bere ardurapeko pertsonekin komunikatzea. Horretarako, komunikazio bide eraginkorrak erabiltzea, informazio edo ezagutza egokiak transmititzea, eta bere lanaren esparruan esku hartzen duten pertsonen autonomia eta gaitasuna errespetatzea.

19) Norberaren lana zein taldearena egitean ingurune seguruak sortzea. Horretarako, laneko eta ingurumeneko arriskuen prebentziorako prozedurak gainbegiratu eta aplikatzea, araudiak ezartzen duenaren eta enpresaren helburuen arabera.

20) Ekoizpen-prozesuen edo zerbitzuak emateko prozesuen barnean dauden lanbide-jardueretan kalitatearen kudeaketari, irisgarritasun unibertsalari eta "guztientzako diseinuari" erantzuteko prozedurak gainbegiratu eta aplikatzea.

21) Enpresa txiki baten sorrera eta funtzionamendurako oinarrizko kudeaketa egitea eta lanbide-jardueran ekimena izatea, erantzukizun sozialaren senarekin.

22) Jarduera profesionaletik ondorioztatzen diren eskubideak gauzatzea eta betebeharrak betetzea, indarra duen legerian ezarritakoarekin bat etorriz, eta bizitza ekonomiko, sozial eta kulturalean aktiboki parte hartzea.

B) Produkzio sistema

a) Lanbide eta lan ingurunea.

Profesional hau proiektuak garatzen, muntaketa kudeatu eta gainbegiratzen eta sistema mekatronikoen edo makineriako, industria ekipamenduko eta linea automatizatuetako instalazioen mantentze-lanean diharduten enpresetan, pribatuak gehienak, aritzen da, bere gain edo besteren kontura.

Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:

-Industria ekipamenduko eta makineriako instalazioen mantentze-prozesuetako plangintzako eta programazioko teknikaria.

-Industria ekipamenduko eta makineriako instalazioen muntatzaileen taldeburua.

-Industria ekipamenduko eta makineriako instalazioen mantentzaileen taldeburua.

b) Nafarroako lurraldearen testuingurua.

Nafarroako Foru Komunitateko industria sarearen barrenean, mantentze-lan mekatronikoaren sektoreak zeregin garrantzitsua du Nafarroako ekonomian, bai sektoreko fakturazioaren ikuspuntutik, bai hainbat sektoretara iristen diren enpresetan, produkziokoak edo zerbitzukoak izan, zuzeneko edo zeharkako lanpostuen sorreraren ikuspuntutik. Enpresen mantentze-lan mekatronikoa ezinbestekoa bilakatu da eta funtsezkoa da helburuak lortu ahal izateko. Bestetik, gorakada handia izan dute Nafarroan mantentze-lan mekatronikoan (mantentze-lan kontratatua) aritzen diren enpresek.

Nafarroako produkzio egituraren ezaugarri aipagarri bat da industria sektorearen portzentaje handia eta, horren barrenean, enpresa askoren automatizazio maila handia. Iruñeko industria inguruan, Erdialdeko edo Erriberako nekazaritzako elikagaien industrian eta Sakanako korridorean berean serie handi eta txikiko produkzio jarraituko enpresa garrantzitsuak biltzen dira, sistema automatiko integratu mekaniko-elektriko-elektronikoak dituztenak, eta horiek titulu honetan planteatzen den moduko profileko teknikari kualifikatuek muntatu, kudeatu eta mantendu behar dituzte.

Gero eta lehiakorragoa eta teknologia berriek markatuagoa den nazioarteko testuinguruan, beharrezkoa da giza baliabideen prestakuntza teknikoa, baita etengabeko hobekuntza ere, mantentze-lanaren antolaketa eta kudeaketarako prozesu aurreratuenak ezarrita. Curriculum honen diseinuak sektorearen egungo eskakizunei erantzuten die.

c) Prospektiba.

Industriako mantentze-lanaren sektoreak kudeaketa sistema prediktibo eta prebentibo berrietarako joera du, hala nola TPM (mantentze-lan produktibo osoa), CBM (baldintzan oinarritutako mantentze-lana) eta RMC (fidagarritasunean, mantentze-lan operazionalean eta mantentze-lan proaktiboan oinarritutako mantentze-lana). Bestetik, bilakaera teknologikoak joera bat markatzen du telemantentze-lanaren aldera.

Energiaren efizientzia, bai makinetan bai linea automatizatuetan, kontuan hartu beharreko beste elementu bat da; muntaketa eta puntuan jartzeko prozesuetan, batez ere. Segurtasun araudiak eta zuzentarauak betetzea izanen da beste faktore erabakigarri bat profil honen jarduketaren esparruan.

Eginkizunen ikuspuntutik, mantentze-lanaren kudeaketa sistema berriak garatzean kultur aldaketa etorriko da profesionalaren jardueran. Energiaren segurtasunari, kalitateari eta efizientziari lotutako eginkizunek garrantzia handiagoa izanen dute. Profesionalak bere denboraren zati nagusia emanen du mantentze-laneko planen aplikazio praktikoa zehazten eta kudeatzen, baita zuzenketak kudeatzen eta kontrolatzen ere. Garatuko den beste alderdi bat mantentze-lan prebentibo prediktiboko planak prestatzea eta ordezko piezen kudeaketa egokia izanen da. Teknologiaren konplexutasunak gaitasun handiagoak eskatuko ditu teknologia berrietan eta aplikazio informatikoen erabilera egokia, lana erraztu eta sistematizatzeko, eta efizientzia eta kalitatea bermatuko ditu.

Alderdi teknologikoan, eragingailu elektrikoak pixkanaka jarriko dira, aplikazio pneumatiko eta hidraulikoen ordez. Komunikazio industrialen bulkadak eta SCADA (Supervisory Control And Data Adquisition) sistemen txertaketak errazago eginen dute instalazioak gainbegiratzea tokian bertan eta urrutitik. Energia kontsumoaren hainbat aldagaitako monitorizazioa ere beste elementu eraginkor bat izanen da esparru honetan. Automatizazio handiko instalazioetan, ERP (Enterprise Resource Plannig) eta MES (Manufacturing Execution Systems) bidezko kudeaketak pixkanaka hartuko du garrantzia. Bilakaera teknologikoari esker, kalitatea kontrolatzeko sistemak (ikusmen artifiziala eta RFID, besteak beste) sartuko dira, eta robotak agertuko dira muntaketa, manipulazio eta garraio eginkizunetan.

Antolaketaren egiturak, bai muntaketarakoak bai mantentze-lanerakoak, orokorrak bilakatzen dira, eta enpresetako departamentu guztietara hedatzen dira. Horren ondorioz, deszentralizatu eginen da erabakia hartzea, autonomia handiagoa izanen da, gero eta gehiago ezagutu beharko dira enpresaren antolaketaren egiturak eta beharrezkoagoa izanen da talde lana.

Muntaketa eta mantentze prozesuei aplikatzen zaizkien araudiak eta zuzentarauak ezagutzea profesional horien bilakaeraren alderdi garrantzitsua izanen da; izan ere, hortik doaz merkatuaren eskakizunak.

2. ERANSKINA

Curriculuma

A) Heziketa zikloaren helburu orokorrak

a) Informazio muntaduna identifikatzea, dokumentazio teknikoa aztertuz eta interpretatuz, muntaketarako eta mantentze-lanerako behar diren datuak lortzeko.

b) Makinen elementuen eta ekipamenduaren eta produkzio linea automatizatuen tamaina finkatuko dira kalkuluko prozedurak aplikatuta eta agindu teknikoak kontuan hartuta, instalazioa edo ekipamendua taxutu eta kalkulatzeko.

c) Plano eta eskemak garatzea, ordenagailuz lagundutako diseinuko tresna grafikoak erabilita, instalazioak eta haien aldaketak taxutzeko.

d) Makina, ekipamendu eta produkzio linea automatizatuen muntaketa eta mantentze-laneko zereginak aztertzea, haien fase, jarduera eta baliabideak deskribatuta, muntaketa eta mantentze-lana planifikatzeko.

e) Makina, ekipamendu eta produkzio linea automatizatuen zehaztapen teknikoak egiaztatzea, emaitzak alderatuta eta funtzionamendu probak eginez, muntaketa eta mantentze-lana gainbegiratzeko.

f) Produkzio linea automatizatuen, ekipamenduaren eta elementuen matxurak edo gorabeherak deskribatzea, kausa-efektu erlazioak aztertuta, matxurak diagnostikatu eta non dauden harrapatzeko.

g) Makinak eta linea automatizatuak egiaztatzeko ekipamendua eta elementuak egiaztatzea, probak eginez eta kontsignako balioak doituta, funtzionamenduaren parametroak gainbegiratzeko.

h) Tresneria eta ordezko pieza egokiak hautatzea, osagaiak muntatu, berreskuratu eta ordezteko teknikak aplikatuta, makineria, industria ekipamendua eta produkzio linea automatizatuak konpontzeko prozesuak gainbegiratu edo gauzatzeko.

i) Jarduketak zehaztea, baita bitarteko materialak eta giza bitartekoak ere, laneko fitxa eta planak prestatuta, segurtasun eta kalitateko protokoloak antolatu, gainbegiratu eta aplikatzeko.

j) Ordezko piezak eta suntsigarriak zehaztea dokumentazio teknikotik abiatuta, makineriaren mantentze-lanerako eta haietaz hornitzeko eta haiek jasotzeko prozedurak prestatzeko.

k) Instalazio baten sistema mekanikoak, hidraulikoak, pneumatikoak eta elektrikoak identifikatzea, ekipamenduaren eta instalazioen dokumentazio teknikoa erabilita, esku hartzeko prozesu operazionalak eta mantentze-laneko programak prestatzeko eta ordezko piezen gutxieneko maila ezartzeko.

l) Funtzionamenduaren parametroak egiaztatzea, probak eta doiketak eginez eta dokumentazio teknikoa erabilita ekipamendua puntuan jartzeko.

m) Kontrol programak prestatzea, instalazioaren eta ekipamenduaren dokumentazio teknikoa erabilita, sistema automatikoak programatzeko.

n) Kontroleko ekipamendua eta elementuak egiaztatzea, probak eginez eta kontsigna-balioak doituz, instalazioa abian jartzeko.

ñ) Muntaketan zein mantentze-lanean egindako esku-hartzeak dokumentuan jasotzea, bitarteko informatikoak erabilita dokumentazioa prestatzeko.

o) Sektoreko bilakaera zientifikoarekin, teknologikoarekin eta antolaketakoarekin erlazionaturik dauden ikaskuntza-baliabideak eta aukerak aztertzea eta erabiltzea, baita informazioaren eta komunikazioaren teknologiak ere, eguneratze-izpirituari eusteko eta laneko egoera berrietara eta egoera pertsonal berrietara egokitzeko.

p) Sormena eta berrikuntzako izpiritua garatzea, lanaren eta norberaren bizitzaren prozesuetan eta antolaketan agertzen diren eginkizunei erantzuteko.

q) Erabakiak arrazoituta hartzea eta, horretarako, inplikatutako aldagaiak aztertzea, hainbat esparrutako jakintzak integratuta eta arriskuak eta erabaki okerrak hartzeko aukera onartuta, askotariko egoera, arazo edo gorabeherei aurre egiteko eta haiek konpontzeko.

r) Talde-laneko testuinguruetan lider izateko, motibatzeko, gainbegiratzeko eta komunikatzeko teknikak garatzea, lantaldeen antolaketa eta koordinazioa errazteko.

s) Komunikatzeko estrategiak eta teknikak aplikatzea, transmitituko diren edukietara, helburura eta hartzaileen ezaugarrietara egokituta, komunikazio-prozesuetan eraginkortasuna ziurtatzeko.

t) Laneko arriskuen prebentzioko eta ingurumenaren babeseko egoerak ebaluatzea, norberaren eta taldearen prebentziorako neurriak proposatuz eta aplikatuz, lan prozesuetan aplikatzekoa den araudiaren arabera; betiere, ingurune seguruak bermatzeko.

u) Irisgarritasun unibertsalari eta "guztiontzako diseinuari" erantzuteko beharrezko lanbide-ekintzak identifikatzea eta proposatzea.

v) Kalitate-parametroak identifikatzea eta aplikatzea ikaskuntza-prozesuan egindako lanetan eta jardueretan, ebaluazioaren eta kalitatearen kultura baloratzeko, eta gai izateko kalitatea kudeatzen duten prozedurak gainbegiratu eta hobetzeko.

w) Kultura ekintzailearekin eta enpresaren eta ekimen profesionalaren kulturarekin erlazionatuta dauden prozedurak erabiltzea, enpresa txiki baten oinarrizko kudeaketa egiteko edo lan bat egiteko.

x) Baldintza sozialak eta lanekoak arautzen dituen lege-esparrua kontuan izanda, gizarteko agente aktibo gisa dituen eskubideak eta betebeharrak zein diren jakitea, herritar demokratiko gisa parte hartzeko.

B) Lanbide moduluak

a) Izena, iraupena eta sekuentziazioa.

Mekatronika Industrialeko goi mailako teknikariaren curriculumeko lanbide moduluen zerrenda ematen da jarraian, izena, iraupena eta denbora banaketa zehazturik.

KODEA

IZENA

ORDUAK, GUZTIRA

KLASEAK ASTEAN

KURTSOA

0936

Sistema hidraulikoak eta pneumatikoak

160

5

1.

0937

Sistema elektrikoak eta elektronikoak

190

6

1.

0938

Makinen elementuak

100

3

1.

0939

Fabrikazio prozesuak

160

5

1.

0940

Sistema mekatronikoen irudikapen grafikoa

130

4

1.

0942

Mantentze-lanaren eta kalitatearen prozesuak eta kudeaketa

160

5

1.

NA01

Ingelesa I

60

2

1.

0935

Sistema mekanikoak

130

6

2.

0941

Sistema mekatronikoen konfigurazioa

130

6

2.

0943

Sistemen integrazioa

200

9

2.

0944

Sistema mekatronikoen simulazioa

70

3

2.

0946

Lanerako prestakuntza eta orientabideak

70

3

2.

0947

Enpresa eta ekimen sortzailea

70

3

2.

0945

Mekatronika industrialeko proiektua

30

Enpresaren ordutegian

2.

0948

Lantokietako prestakuntza

340

Enpresaren ordutegian

2.

(1) Nahitaezko modulua Nafarroako Foru Komunitatean.

b) Lanbide moduluen garapena

Lanbide modulua: sistema hidraulikoak eta pneumatikoak

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 8.

Kodea: 0936.

Iraupena: 160 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Teknologia pneumatiko/elektro-pneumatikoaren sistema automatiko sekuentzialen elementuak identifikatzen ditu, haien ezaugarri fisikoak eta funtzionalak kontuan hartuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Energia pneumatikoz hornitzeko instalazioak eratzen dituzten egitura eta osagaiak identifikatu ditu.

b) Tamainaren eta eginkizunen ezaugarriak eta haiek osatzen dituzten eragingailuen eskakizunak erlazionatu ditu.

c) Teknologia pneumatikoan oinarritutako kontrol sistema automatikoen eta teknologia hibrido elektro-pneumatikoa erabiltzen dutenen arteko aldeak identifikatu ditu.

d) Informazioa eskuratu du teknologia pneumatikoa/elektro-pneumatikoa darabilten kontrol sistema automatikoen dokumentaziotik.

e) Sistema automatikoaren egitura osatzen duten atalak identifikatu ditu, eta haietako bakoitzaren eginkizuna eta ezaugarriak bereizi.

f) Dokumentazioan agertzen diren ikurrak sistemako elementu errealekin lotu ditu.

g) Sistema automatiko pneumatiko/elektro-pneumatikoko osagai, ekipamendu edo gailu bakoitzaren eginkizuna, mota eta ezaugarriak bereizi ditu.

h) Sistema automatiko pneumatiko/elektro-pneumatiko baten funtzionamenduaren sekuentzia bereizi du.

i) Sistema automatiko pneumatiko/elektro-pneumatiko baten oinarrizko parametro eta magnitudeak kalkulatu ditu.

j) Prozesu automatiko pneumatiko/elektro-pneumatikoan ager daitezkeen larrialdiak identifikatu ditu.

k) Probak egin ditu, eta neurriak hartu sistema automatiko pneumatiko/elektro-pneumatiko bateko puntu nabarmenetan.

2. Teknologia hidrauliko/elektro-hidraulikoaren sistema automatiko sekuentzialen elementuak identifikatzen ditu, haien ezaugarri fisikoak eta funtzionalak kontuan hartuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Energia hidraulikoz hornitzeko instalazioen egitura eta osagaiak identifikatu ditu.

b) Tamainaren eta eginkizunen ezaugarriak eta haiek osatzen dituzten eragingailuen eskakizunak erlazionatu ditu.

c) Teknologia hidraulikoan oinarritutako kontrol sistema automatikoen eta teknologia hibrido elektro-hidraulikoa erabiltzen dutenen arteko aldeak identifikatu ditu.

d) Informazioa eskuratu du teknologia hidraulikoa/elektro-hidraulikoa darabilten kontrol sistema automatikoen dokumentaziotik.

e) Prestazioak, funtzionamendu orokorra eta sistemaren ezaugarriak bereizi ditu.

f) Dokumentazioan agertzen diren ikurrak sistemako elementu errealekin lotu ditu.

g) Sistema automatiko hidrauliko/elektro-hidraulikoko osagai, ekipamendu edo gailu bakoitzaren eginkizuna, mota eta ezaugarriak bereizi ditu.

h) Sistema automatiko hidrauliko/elektro-hidrauliko baten funtzionamenduaren sekuentzia deskribatu du.

i) Sistema automatiko hidrauliko/elektro-hidrauliko baten oinarrizko parametro eta magnitudeak kalkulatu ditu.

j) Prozesu automatiko hidrauliko/elektro-hidraulikoan ager daitezkeen larrialdiak identifikatu ditu.

k) Probak egin ditu, eta neurriak hartu sistema automatiko hidrauliko/elektro-hidrauliko erreal edo simulatu bateko puntu nabarmenetan.

3. Teknologia pneumatiko/elektro-pneumatikoen edo hidrauliko/elektro-hidraulikoen sistema automatikoak taxutzen ditu, soluzio egokiena hartzen du eta funtzionamendurako ezarritako baldintzak betetzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Makina baten inguruko zirkuitu pneumatikoak/hidraulikoak taxutzeko izaten ahal diren soluzioak proposatu ditu.

b) Soluziorik egokiena hartu du, zikloak optimizatuz eta funtzionamendurako ezarritako baldintzak beteta.

c) Sistema pneumatiko/hidrauliko baten edo elektro-pneumatiko/elektro-hidrauliko baten elementuak hautatu ditu.

d) Kalkulurako prozedurak aplikatu ditu, funtzionamendurako ezarritako beharren arabera.

e) Sistema pneumatiko/hidraulikoen edo/eta elektro-pneumatiko/elektro-hidraulikoen hasierako plano eta eskemak egin ditu.

f) Sistema pneumatikoen/elektro-pneumatikoen edo/eta hidraulikoen/elektro-hidraulikoen diseinu eta simulaziorako softwarea aplikatu du.

g) Sinbologia normalizatua eta bitarteko konbentzionalak zein informatikoak erabili ditu planoak eta eskemak egiteko.

4. Automatismo pneumatiko/elektro-pneumatikoak eta hidrauliko/elektro-hidraulikoak muntatzen ditu, dokumentazio teknikoa interpretatuta eta proba eta doikuntza funtzionalak eginez.

Ebaluazio irizpideak:

a) Krokisak egin ditu, elementuen kokalekua optimizatzeko makinan duten lekuaren arabera.

b) Elementuak krokisen arabera banatu ditu.

c) Elementuen arteko konexio fisikoa egin du.

d) Euspen mekaniko ona edo/eta konexio elektriko egokia segurtatu ditu.

e) Erregulatu beharreko aldagai fisikoak identifikatu ditu; erregulatu behar ditu, automatismoaren funtzionamendu egokia kontrolatu ahal izateko.

f) Erregulatu beharreko aldagaiari eta egin gogo diren doikuntzei egokitutako lanabes eta erremintak hautatu ditu.

g) Automatismo pneumatikoaren/hidraulikoaren funtzionamenduaren ezaugarriak diren aldagai fisikoak erregulatu ditu.

h) Ezarritako parametroekin doitu ditu mugimenduak eta ibiltarteak, hutseko eta kargako proba funtzionalak egin direnean.

i) Doikuntza edo/eta aldaketak egin ditu automatismo pneumatikoaren edo/eta hidraulikoaren funtzionaltasun egokirako.

j) Lortutako emaitzak dokumentatu ditu.

5. Doikuntza mekanikoak egiten ditu eta magnitudeen neurriak hartzen makina baten sistema hidrauliko eta pneumatikoetan, eta multzoaren planoak eta eskemak interpretatuta eta ezarritako doikuntza datuak kontuan hartuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Egiaztatze tresnak eta teknika metrologikoak identifikatu ditu.

b) Makinaren dokumentazio teknikoa doitzeko datuak eskuratu ditu.

c) Doikuntzak egiteko beharrezko lanabesak hautatu ditu.

d) Kontrolatu eta erregulatu beharreko aldagaiei (presioa, emaria eta tenperatura, besteak beste) egokitutako neurgailuak erabili ditu.

e) Ezarritako parametroen arabera doitu ditu mugimenduak eta ibiltarteak (zilindro hidraulikoen ibiltarteak doitzea, desplazamendu bateko edo eragiketa sekuentzia bateko abiadura desberdinak, hainbat presio eta abiaduratan, besteak beste).

f) Erregulazio eta doikuntza prozesua dokumentatu du.

6. Sistema pneumatiko eta hidraulikoen elementuen egoera diagnostikatzen du, neurketa eta analisi teknikak aplikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aplikatzeko moduko fabrikazio perdoiak identifikatu ditu.

b) Erabilitako piezen ohiko eta ezohiko higadurak identifikatu ditu, higatutako azaleren parametroak jatorrizko piezarekin analizatu eta alderatuta.

c) Pieza baten higadura horren balizko arrazoiekin lotu du, eta soluzio egokiak eman, higadura horiek saihestu edo gutxitzeko.

d) Higatutako guneak identifikatu ditu argazkietan edo/eta hainbat arrazoirengatik hondatutako pieza errealetan (labaindera hidraulikoak, besteak beste).

e) Hausturak aztertu ditu argazkietan edo/eta hainbat arrazoirengatik hondatutako pieza errealetan (labaindera hidraulikoak, besteak beste).

f) Narriaduraren edo hausturaren balizko arrazoiak (koipe falta, tenperatura handia eta olio zikina, besteak beste) zehaztu ditu argazkietan edo/eta hondatutako pieza errealetan.

g) Kaltetutako pieza baten neurriak eta planoetan adierazitako jatorrizkoak alderatu ditu.

h) Higadura eta erosioen zenbaterainokoa zehaztu du.

i) Magnitudeak monitorizatu ditu sistema automatikoetan, eta elementuen egoera zehaztu du.

7. Matxurak diagnostikatu eta konpontzen ditu sistema hidraulikoan eta pneumatikoan, zuzenketa prozedurak definitu eta aplikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ekipamenduaren aplikazioa eta haiek erabiltzeko prozedurak identifikatu ditu, matxurak diagnostikatzeko.

b) Matxura hidrauliko eta pneumatikoen izaera identifikatu du (makinen inguruan), eta arrazoiekin lotu.

c) Zerbitzuan den makina bat edo sistema hidraulikoa eta pneumatikoa osatzen duten sistema, bloke funtzional eta elementuak identifikatu ditu haren dokumentazio teknikoan.

d) Ikuskapenaren puntu nagusiak zehaztu ditu (potentziak, tenperatura, presioak, ihesak, garbitasuna, fluidoaren ezaugarri kimikoak, irazkiak eta zaratak, besteak beste).

e) Segurtasun tarteak ezarri ditu (tenperatura, presioa, talka bulkadak, dardarak, besteak beste), aurrerantzean alarmak jo dezan, makina errealaren eta fabrikatzailearen jarraibideetako hasierako balioetatik abiatuta.

f) Zerbitzuan den makina baten matxuraren sintomak identifikatu ditu, eta sortzen dituen eraginen araberako ezaugarriak eman dizkio.

g) Zerbitzuan den makina bat matxuratzeko arrazoien hipotesia egin du, eta sistemak dituen sintomekin lotu.

h) Zerbitzuan den makina matxuratua konpontzeko beharrezko ekipamendua eta lanabesak zehaztu ditu.

i) Aldez aurretik sistema pneumatiko/hidraulikoan diagnostikatuta den matxuraren arrazoiak atzeman ditu.

j) Sistema pneumatiko/hidraulikoko matxura edo okerrak konpondu ditu, eta haren baldintza funtzionalak lehengoratu.

Edukiak.

Osagai pneumatikoen identifikazioa eta haien ezaugarri fisikoak eta funtzionalak:

-Aire konprimatua sortu, bildu, prestatu eta banatzea.

-Balbulak, eragingailuak eta adierazleak. Motak, funtzionamendua, aplikazioa eta mantentze-lana.

-Kontrol, aginte eta erregulazioko elementuak.

-Aginte eta erregulazioko gailuak: sentsoreak eta erregulatzaileak.

-Zirkuitu elektro-pneumatikoen analisia: kontrol elementuak. Erreleak eta kontagailuak. Babesteko elementuak. Neurtzeko elementuak. Eskema pneumatiko/elektro-pneumatikoen interpretazioa.

Osagai hidraulikoen identifikazioa eta haien ezaugarri fisikoak eta funtzionalak:

-Ponpa, motor eta zilindro hidraulikoak: ezaugarriak, aplikazioa eta motak.

-Metagailu hidraulikoak.

-Balbulak eta serbobalbulak. Motak, funtzionamendua, mantentze-lana eta aplikazioak.

-Aginte eta erregulazioko gailuak: sentsoreak eta erregulatzaileak.

-Zirkuitu hidraulikoen analisia: kontrol, aginte eta erregulazio hidraulikoko elementuak.

-Zirkuitu elektro-hidraulikoen analisia: kontrol elementuak. Erreleak eta kontagailuak. Babesteko elementuak. Neurtzeko elementuak. Eskema hidrauliko/elektro-hidraulikoen interpretazioa.

Sistema pneumatikoak/elektro-pneumatikoak edo hidraulikoak/elektro-hidraulikoak konfiguratzea.

-Sistema pneumatiko/hidrauliko kableatuen edo/eta programatuen sinbologia grafiko normalizatua.

-Sistemen konfigurazioa. Elementuak diseinatu, kalkulatu eta hautatzea.

-Sistema pneumatikoen/elektro-pneumatikoen edo/eta hidraulikoen/elektro-hidraulikoen diseinu eta simulaziorako softwarea erabiltzea.

-Zirkuituen planoak, diagramak eta eskemak interpretatu eta egitea.

-Makinetako sistema pneumatiko/hidraulikoen multzoko planoak. Atalkatze zerrenda.

-Elekroteknikaren arloko erregelamendu eta araudi aplikatua.

-Eskema elektrikoen sinbologia eta irudikapena.

Automatismo pneumatiko/elektro-pneumatikoaren eta hidrauliko/elektro-hidraulikoaren muntaketa:

-Zirkuituen prestaketa grafikoa eta posizioen krokisa.

-Konexioen teknika operatiboa.

-Sektorean onartu ohi diren lanbide praktikaren arauak.

-Automatismo pneumatiko/hidrauliko kableatuetako zirkuituen konfigurazioa.

-Muntatze eragiketak eta proba funtzionalak. Bitartekoak eta prozedurak.

-Sistema erregulatzea eta martxan jartzea.

Sistema hidrauliko eta pneumatikoetako doikuntza mekanikoak:

-Egiaztatzeko lanabesak eta teknika metrologikoak.

-Joko, ibiltarte, presio eta abiadurak, besteak beste, doitzeko metodoak.

-Presioa, emaria eta tenperatura, besteak beste, neurtzeko aparatuak.

Elementu pneumatiko/elektro-pneumatikoen eta hidrauliko/elektro-hidraulikoen egoeraren diagnosia.

-Bista, ebaketa eta sekzioak, sistemaren elementuak zehazteko.

-Fabrikazioko doikuntza eta perdoi aplikagarriak.

-Elementu pneumatiko/hidraulikoen ohiko eta ezohiko higadura.

-Higadura sortzen duten ohiko arrazoiak: marruskadurak, deslerrokatzeak, lubrifikazio falta, tenperatura handiak eta olio zikinak, besteak beste.

Sistema hidrauliko/elektro-hidrauliko eta pneumatiko/elektro-pneumatikoetako matxurak diagnostikatu eta konpontzea.

-Matxurak. Izaera. Elementu pneumatiko eta hidraulikoetako kausak eta sailkapena.

-Matxuren diagnostikoa. Prozedurak. Bitartekoak.

-Elementu eta piezen egoeraren diagnostikoa.

Orientabide didaktikoak.

Ikasleek trebetasunak eskura ditzaten du helburu modulu honek, sistema pneumatiko eta hidraulikoak diseinatu, muntatu, mantentze-lana egin, diagnostikatu eta matxurak konpontzeko, hainbat produkzio sektoretako sistema mekatronikoetan (makineria, industria ekipamendua eta produkzio linea automatizatuak).

Trebetasun horiek honelako alderdiak biltzen dituzte:

-Gailu pneumatiko eta hidraulikoak identifikatu eta hautatzea.

-Eskemak irudikatzea.

-Gailu pneumatiko eta hidraulikoak muntatu, doitu eta erregulatzea.

-Sistema pneumatiko eta hidraulikoetako matxurak atzeman, diagnostikatu eta konpontzea.

-Osagai berriak jartzea sisteman, akastun edo matxuratuen ordez.

Modulu hau bukatzean, ikasleek gauza izan behar dute eskema pneumatiko eta hidrauliko konplexuak diseinatzeko, sistema automatizatuetan parte hartzen duten osagaiak muntatzeko, haiek abian jartzeko eta matxurak atzeman eta konpontzeko.

Modulu honen garapen teorikorako, ona litzateke ekipamendu informatikoz eta softwarez hornitutako gela izatea, ikasleek eskema pneumatikoak, elektro-pneumatikoak eta hidraulikoak diseina ditzaten.

Bestetik, jarduerak egiteko, beharrezkoa da gela bat panel didaktiko pneumatikoz zein hidraulikoz hornitzea, osagai ugari izan ditzaten, bai tipologia aldetik bai ezaugarri funtzionalen aldetik.

Egokientzat jotzen den edukien sekuentziazioa bat heldu da aurkezpen ordena honekin:

-Pneumatika eta elektro-pneumatika.

-Hidraulika eta elektro-hidraulika.

-Sistema pneumatiko eta hidraulikoetako doikuntza mekanikoak.

-Osagaien egoeraren diagnostikoa.

-Matxurak konpontzea.

Hobe da pneumatikaren multzotik hastea, elementu pneumatikoak aztertu, oinarrizko zirkuitu intuitiboak diseinatu eta, gero, sistema sekuentzial konplexuagoak egitea. Jarraian, elektro-pneumatika landuko da, eta bertan kableatuaren logikari ekinen zaio, banatzaile pneumatikoen ordez elektrobalbulak jarrita. Gero, hidraulikako edukien multzoari ekinen zaio; izan ere, elementuak aldatu arren, nolabaiteko antzekotasuna dago zirkuituen irudikapenean, kableen eskema elektro-hidraulikoak elektro-pneumatikoak bezalakoak baitira. Ondoren, doikuntza mekanikoen gaia landuko da eta, bukatzeko, osagaien egoeraren diagnostikoa eginen da eta matxura nagusi eta ohikoenak konponduko dira.

Laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumenaren babesa zeharka landu beharko dira edukien multzo guztietan.

Modulu honetan lortu nahi diren helburuak ongi betetzeko, ondoko jarduera hauek egitea iradokitzen da, besteak beste:

-Sistema pneumatiko eta hidraulikoak aztertzea, haien funtzionamendua, osagaiak, egitura eta tipologia deskribatuz. Horretarako, zirkuitu bakunetatik hasiko da, gero eta sistema korapilatsuagoei heltzeko.

-Sistema pneumatiko eta hidraulikoen eskemak egitea, gero programa simulatzaile batean muntatzeko.

-Sistema pneumatiko eta hidraulikoak praktiketako panel batean muntatzea.

-Funtzionamendu errealak hondatutako elementu errealak analizatu eta aztertzea.

-Makina edo ekipamendu errealetako sistema pneumatiko eta hidraulikoen matxurak atzeman, diagnostikatu eta konpontzea.

Modulu honek zikloko beste modulu batzuen antzeko edukiak dituenez, errazagoa da ikasleentzat eduki horiek ulertu eta aplikatzea. Harreman estuagoa du sistema mekatronikoen irudikapen grafikoaren moduluarekin, bertan automatizazio sistemen irudikapena ikasten baita (osagai pneumatiko, elektro-pneumatiko eta hidraulikoen identifikazioa eta sinbologia). Bestetik, moduluaren edukiak zikloko beste modulu batzuetan aplikatu eta garatzen ahal dira eta, bereziki, mekatronika industrialaren proiektua izeneko moduluan.

Lanbide modulua: sistema elektrikoak eta elektronikoak

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 9.

Kodea: 0937.

Iraupena: 190.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Makina, industria ekipamendu edo linea automatizatu bateko elementu elektriko-elektronikoak identifikatzen ditu eta haien eginkizuna zein gainontzeko elementuekiko erlazioa deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Makina batean edo linea automatizatu batean energia hidraulikoz hornitzeko instalazioak eratzen dituzten egitura eta osagaiak identifikatu ditu.

b) Makinetako edo linea automatizatuetako eragingailu elektrikoak identifikatu ditu.

c) Industria instalazioetako aginte, neurketa, maniobra eta kontrolerako elementuak identifikatu ditu.

d) Makinako sentsore eta transduktoreak gainerako elementuekin erlazionatu ditu.

e) Makina bateko edo linea automatizatu bateko komunikazio busen gailuak eta egitura identifikatu ditu.

f) Korronte zuzeneko eta alternoko motorren ezaugarriak identifikatu ditu, baita transformadoreenak ere.

g) Korronte alternoko eta zuzeneko motorren (monofasikoak eta trifasikoak) eta transformadoreen parametroak haien zerbitzuko zein hutseko funtzionamenduarekin erlazionatu ditu.

h) Abiatzeko eta frenatzeko sistemak bereizi ditu.

i) Potentziaren faktorea zuzentzeko sistemak eta instalazioetan duten eragina identifikatu ditu.

j) Kontrol eta erregulazio elektronikoaren sistemen krokisak prestatu ditu.

k) Abiadura erregulatzeko sistemetan kontrolatu beharreko magnitudeak identifikatu ditu.

l) Instalazioen parametro eta magnitudeak kalkulatu ditu.

m) Babes elementuen ezaugarriak eman ditu.

2. Makinako edo instalazio automatizatuko automatismo elektroteknikoak taxutzen ditu, soluzio egokiena hartzen du eta funtzionamendurako ezarritako baldintzak betetzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Makinaren edo linea automatizatuaren hainbat zatitan erabiliko diren automatismo elektrikoen ezaugarri funtzionalak definitu ditu.

b) Makinako edo instalazio automatizatuko automatismo elektrikoak taxutzeko soluzioak proposatu ditu.

c) Instalazioko parametroen magnitudeen balioak kalkulatu ditu.

d) Soluzio egokiena hartu du, funtzionamendurako eta kosturako eskatzen diren baldintzak beteta.

e) Eskatutako eginkizuna betetzeko elementu elektrikoak hautatu ditu.

f) Automatismo elektrikoen hasierako plano eta eskemak egin ditu, tresna informatikoak erabilita.

g) Sinbologia normalizatua erabili du.

h) Diagrama funtzionalak prestatu ditu.

i) Aginte eta maniobra sistemetako elementuak hautatu ditu, katalogoetatik.

j) Motorrak abiatu eta frenatzeko sistemaren bat zerbitzuan jarri du.

3. Elikatze instalazioak eta automatismo elektrotekniko elkartuak muntatzen ditu, eskemak interpretatzen ditu eta muntaketa teknikak aplikatzen.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazioen muntaketa eta mantentze-lanean erabilitako prozedurak identifikatu ditu.

b) Erremintak esku hartzeko moduaren arabera hautatu ditu.

c) Instalazioa muntatzeko plana prestatu du.

d) Instalazioen zuinketak egin ditu.

e) Instalazioaren ekipamendua eta elementuak muntatu eta konektatu ditu.

f) Erabilitako makina, ekipamendu, lanabes, erreminta eta bitartekoak identifikatu ditu.

g) Erregulatu edo kontrolatu beharreko aldagai fisikoak identifikatu ditu.

h) Neurketa elektrikoak egin ditu, beharrezko prozedura eta ekipamendua erabiliz.

i) Doikuntzak egin ditu

j) Muntatze prozesua dokumentatu du.

4. Elikatze instalazioetako eta automatismo elektrotekniko elkartuetako matxura eta gorabeherak diagnostikatzen ditu, haien eragileak identifikatzen ditu eta elementu akastunekin erlazionatzen.

Ebaluazio irizpideak:

a) Matxura bilatzeko esku-hartzearen plana prestatu du.

b) Matxura edo akatsaren sintomak identifikatu ditu.

c) Neurketak hartu ditu zirkuituetan.

d) Matxura edo akatsaren kausari buruzko hipotesiak prestatu ditu.

e) Azpisistema edo bloke erruduna atzeman du.

f) Akats edo matxurak eragiten dituzten elementuak identifikatu ditu.

g) Diagnosiaren prozesua dokumentatu du.

h) Taldean egin du lana.

5. Elikatze instalazioen eta automatismo elektrotekniko elkartuen mantentze-lana egiten du, ordezko elementuak ezartzen ditu eta instalazioaren funtzionamendua egiaztatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Esku hartzeko prozedura prestatu du.

b) Instalazioaren zati bat berreraiki du.

c) Instalazioetako elementuak berritu ditu.

d) Mantentze-lan prebentiboko teknikak aplikatu ditu.

e) Doikuntzak egin ditu instalazioetan.

f) Instalazioa abian jarri du.

g) Mantentze-lana egiteko denborak hartu ditu kontuan.

h) Egindako esku-hartzeak dokumentatu ditu.

i) Lana taldean egin du.

6. Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumenaren babesari buruzko arauak betetzen ditu, arriskuak eta arriskuei aurrea hartzeko neurriak eta ekipamendua identifikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Materialak, erremintak, lanabesak, makinak eta garraiobideak manipulatzearen ondoriozko arriskuak eta arriskugarritasun-maila identifikatu ditu.

b) Segurtasun-arauak errespetatuz lan egin du makina eta erremintekin.

c) Materialak, erremintak, eta ebaketa eta konformazioko makinak manipulatzean, besteak beste, istripuen sorbururik ohikoenak zein diren identifikatu ditu.

d) Segurtasun-elementuak, eta muntatzeko eta mantentzeko eragiketetan erabili behar den norbera eta taldea babesteko ekipamendua (oinetakoak, begien babesa eta jantziak, besteak beste) bereizi ditu.

e) Segurtasun-elementuen, eta norbera eta taldea babesteko ekipamenduaren erabilera egokia identifikatu du.

f) Materialen, erreminten eta makinen manipulazioa segurtasuneko neurriekin eta norbera babesteko neurriekin erlazionatu du.

g) Ingurumena kutsatzeko iturriak zein izan daitezkeen identifikatu du.

h) Sortutako hondakinak sailkatu ditu, gaika biltzeko.

i) Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta ekipamenduaren ordena eta garbitasuna baloratu ditu.

Edukiak.

Makina elektrikoak elikatu, babestu eta abiatzeko sistemetako zirkuitu eta elementuen identifikazioa:

-Aparatu elektrikoen elementuak.

-Eragingailu elektrikoak.

-Industria instalazioetako aginte, neurketa, maniobra eta kontrolerako elementuak.

-Sentsore eta transduktoreak.

-Babes eta segurtasuneko sistema elektriko-elektronikoak.

-Industriako komunikazio busak eta osagaiak.

-Korronte zuzeneko eta alternoko motorren ezaugarriak.

-Transformadoreen ezaugarriak.

-Korronte zuzeneko eta alternoko motorren (monofasikoak eta trifasikoak) eta transformadoreen parametroak. Zerbitzuko eta hutseko funtzionamendua.

-Abiatzeko eta frenatzeko sistemak.

-Potentziaren faktorea zuzentzeko sistemak.

-Abiadura erregulatzeko sistemetan kontrolatu beharreko magnitudeak.

Teknologia elektroteknikoko elementuen eta automatismoen konfigurazioa:

-Sistema elektriko-elektronikoen sinbologia grafiko normalizatua.

-Aginte eta maniobrako ekipamenduko gailu elektronikoen osagaien ezaugarriak eta parametroak.

-Sistema elektriko-elektronikoetako elementuak kalkulatu eta hautatzea.

-Aginte, indar eta abioko sistemaren eskemak prestatzea, besteak beste. Aplikazioko programa informatikoak.

-Diagrama funtzionalak prestatzea.

-Instalazioko parametroen magnitudeen balioak kalkulatzea.

-Makinen instalazioak eta ekipamendua kalkulatu eta diseinatzea.

-Motorrak abiatu eta frenatzeko sistemak zerbitzuan jartzea.

Elikatze instalazioak eta automatismo elektroteknikoak muntatzea:

-Industria instalazioak muntatu eta haien mantentze-lanerako prozedura, bitarteko eta teknikak.

-Muntaketa planak prestatzea.

-Instalazioen zuinketa.

-Muntatzeko teknikak.

-Muntatze eragiketak eta proba funtzionalak.

-Erabilitako makina, ekipamendu, lanabes, erreminta eta bitartekoak.

-Industria ekipamenduaren inguruko neurri elektrikoak. Prozedurak eta ekipamendua.

Instalazioetako ekipamendua eta elementuak muntatu eta konektatzea.

-Doikuntzak egitea.

-Sistema erregulatzea eta martxan jartzea.

Matxura eta akatsak diagnostikatzea:

-Esku-hartze planak prestatzea, diagnosirako.

-Matxura edo akatsaren ohiko sintomak.

-Neurketarako ekipamendua eta tresnak. Tipologia. Neurketak egitea zirkuituetan.

-Matxura eta akatsak atzemateko teknikak.

Elikatze instalazioen eta automatismo elektroteknikoen mantentze-lana:

-Mantentze-lanerako planak prestatzea.

-Esku hartzeko prozedurak prestatzea.

-Instalazioaren zati bat berriz eraikitzea.

-Instalazioetako elementuak berritzeko teknikak.

-Prebentziozko mantentze-lanerako teknikak.

-Mantentze-lan zuzentzailearen teknikak.

-Instalazioetako doikuntzak.

-Instalazioak puntuan jartzea.

Arriskuen prebentzioa, segurtasuna eta ingurumenaren babesa:

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea, muntatze eta mantentze-lanaren prozesuetan.

-Norbera babesteko ekipamendua: ezaugarriak eta erabilera irizpideak.

-Taldeko babesa. Babeserako bitartekoak eta ekipamendua.

-Hondakinen kudeaketarako araudia.

Orientabide didaktikoak.

Ikasleek beharrezko jakintza teorikoak eskuratzea du helburu modulu honek, instalazio elektrikoak diseinatu, kalkulatu, justifikatu, eraiki, baloratu eta mantentze-lana egiteko gauza izan dadin.

Trebetasun horiek ondoko alderdi funtsezkoak biltzen dituzte:

-Elikatze instalazioen eta automatismo elektroteknikoen tipologiak identifikatzea.

-Instalazioaren sistemak eta elementuak taxutu eta hautatzea.

-Instalazioaren diseinuari eta garapenari dagokien araudia betetzea eta betearaztea.

-Instalazio ereduen muntaketa eta egiaztapena planifikatzea.

-Konfigurazio prozedurak eta abian jartzekoak garatzea.

-Mantentze planak prestatzea.

Modulua bukatzean, ikasleak gai izan beharko dira zirkuituak diseinatzeko, automatismo elektroteknikoetan esku hartzen duten elementuak muntatzeko, prozesu automatikoa abiarazteko eta sistemaren erantzuna erregulatu eta kontrolatzeko, segurtasun tarteak errespetatuta eta norbera babesteko ekipamendua erabilita.

Modulu teoriko praktikoa da, bi gune desberdinetan garatzea gomendatzen dena. Alde batetik, erabilera anitzeko gela batean; ahal dela, ordenagailuz, proiektoreaz eta Interneteko sarbidez hornituta; eta bestetik, lantegi batean, automatismo elektroteknikoen praktikak garatzeko.

Modulu honen barnean lantegietan egiten diren irakaskuntza-ikaskuntzako eta ebaluazioko jarduerak inguruko enpresen ohiko praktikari begira eginen dira, ikasleek lan munduan eskatuko zaizkien trebetasunak lor ditzaten.

Modulu hau garatzeko, komenigarria litzateke baliabide hauek erabiltzea:

-Automatismo elektrikoetako praktiketarako panelak, osagai hauekin: sakagailuak, etengailuak, sentsoreak, argi-seinaleak, ibiltarte-amaierak, kontaktoreak, tenporizadoreak, borneroak, magnetotermikoak eta disjuntoreak. Automatismo horiek abian jartzeko indukziozko motor trifasikoen beharra legoke.

-Esku-erreminta eta polimetroak.

-Diseinu eta simulazio programak, automatismo elektrikoen eskemak egiteko erabiltzen diren ikurren liburutegiekin.

-Automata programagarriak edo mikroautomatak, sarrera eta irteera digitalekin, eta haiek ordenagailutik parametrizatu eta programatu ahal izateko programa informatikoak.

-Automata programagarrien eskuliburuak eta dokumentazio teknikoa.

-Abiadura-aldagailuak indukziozko motor trifasikoetarako, eta haiek ordenagailutik parametrizatu ahal izateko programa informatikoak.

-Abiadura-aldagailuen eskuliburuak eta dokumentazio teknikoa. Fitxak, memoriak, erabiltzaile-eskuliburuak eta instalazioak eta muntaketak egitean lortutako emaitzak oinarri hartuta ebaluatzen ahal dira prozedurazko ikaskuntzak.

Ekipamenduak aplikazioak izan behar ditu erosotasun, segurtasun eta energia aurrezpenaren arloan; ekipamendu bat bi ikasleko, gutxienez ere. Alde horretatik, baliabide didaktikoak modu arrazionalean erabiltzeko, muntaketa sistema zirkular bati lotutako ekipamendu zabala izan daiteke, non bi ikaslek, gehienez ere, erabiliko duten ekipamendu bakoitza.

Garrantzitsua da, besteak beste, talde-lanarekin eta baliabideen erabilera egokiarekin lotutako jarrerazko ikaskuntzak bermatzea.

Ikasleek ikasturtean zehar egin beharreko jarduerak honako hauek izan litezke aipatutako edukien multzoetan:

-Automatismo elektrikoak muntatzea: abiatze-gelditze zirkuitua, biraketa noranzkoaren inbertsorea, izar-triangelu abioa, bi abiaduratako motorraren kontrola, eta detektagailuak edo/eta ibiltarte-amaierak behar dituzten beste automatismo batzuk.

-Zerbitzuan jartzea eta eragindako matxurak konpontzea.

-Automata programagarriaren konexioak egitea, automatismoa abian jartzea eta ongi funtzionatzen duela egiaztatzea. Matxura programatuak konpontzea.

-Abiadura-aldagailuen parametrizazioa egitea, eskuliburuei eta dokumentazio teknikoari jarraituz.

-Abiadura-aldagailua motorrarekin eta automata programagarriarekin (hala behar denean) konektatzea eta automatismoak ongi funtzionatzen duela egiaztatzea.

-Muntatu diren automatismo elektrikoen gaineko txostenak egitea, sinbologia elektriko egokia duten eskema elektrikoak barne.

-Diseinu software bat erabiltzea, automatismoetan erabilitako eskema elektrikoak simulatzen dituena.

-Ikasleek muntatu dituzten automatismoetan eragindako matxurak diagnostikatu eta konpontzea.

-Matxura bilatu eta konpontzeko bete den prozesuari buruzko txostena egitea.

Sistema elektriko eta elektroteknikoen moduluak zerikusia du sistema mekatronikoen konfigurazioa eta mekatronika industrialeko proiektua izeneko moduluekin, haren garapenean aipatu moduluetako ezagupenak erabiltzen baitira eta hura prestatzeko erabilitako makina, elementu eta prozesuen funtzionamendua ulertzen laguntzen baitu, automatizazio sistemen egungo teknologiaren ikuspegi orokorra emanez; izan ere, lehen kurtsoko moduluan ematen diren edukiak bigarren kurtsoko moduluetan ematen diren edukiak ikasteko oinarria dira. Ona litzateke koordinazio berezia egitea ikasmaila bereko sistema hidrauliko eta pneumatikoak izeneko moduluarekin, instalaziorako eta erabiltzailearentzako eskuliburuak egiteari dagokionez.

Lanbide modulua: makinen elementuak.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 6.

Kodea: 0938.

Iraupena: 100 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Sistema mekaniko baten zatien eta elementuen funtzioa zehazten du, eta gainerako osagaiekin duen zerikusia, dokumentazio teknikoa aztertuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Multzo mekanikoetan erabilitako elementu komertzialak identifikatu ditu.

b) Ezaugarri fisikoak zehaztu ditu, plano eta katalogo teknikoetatik abiatuta.

c) Mekanismoak erlazionatu ditu, eragiten duten higiduraren eraldaketen arabera.

d) Transmisio organoak eta kate zinematikoetan betetzen duten eginkizuna identifikatu ditu.

e) Makina elementuak betetzen duten eginkizunarekin erlazionatu ditu.

f) Lubrifikazioak elementuen eta organoen jarreran dituen efektuak aztertu ditu.

2. Mekanismoen eraikuntza-soluzioak eta betetzen dituzten eginkizunak erlazionatzen ditu, eta sistema orokorrean interpretatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mekanismoaren elementuei egiten zaizkien eskakizunak zehaztu ditu, haien zehaztapenen arabera.

b) Mekanismoaren mugak kalkulatu ditu, haren elementuen ezaugarri fisiko, tekniko eta geometrikoen arabera.

c) Mekanismoaren sarrerako eta irteerako aldagaien arteko erlazioa zehaztu du.

d) Osagai hauek hautatzeko arrazoiak eman ditu, antzeko beste aukera batzuk baztertuta.

e) Elementuen perdoi geometrikoak eta gainazalekoak zehaztu ditu, eskatzen diren prestazio eta zehaztapenen arabera.

f) Doikuntza mota hautatu du, mekanismoaren eginkizunaren arabera.

3. Makina elementuen materialetako datuak eskuratzen ditu, haien ezaugarriak eskakizun funtzional, tekniko eta ekonomikoekin erlazionatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Materialen propietate fisiko, kimiko eta mekanikoak elementuen beharrizanekin erlazionatu ditu.

b) Fabrikazio prozesuaren eta materialaren propietateen arteko eragina erlazionatu du.

c) Erabilitako tratamendu termiko eta termokimikoek materialetan duten ondorioekin erlazionatu ditu.

d) Erabilitako materialak babestu edo lubrifikatzeko beharra ikusi du.

e) Materialaren propietateek mantentze-lan industrialeko prozesuen garapenean duten eragina identifikatu du.

f) Kodetze normalizatua erabili du materialak hautatzeko.

4. Elementu mekatronikoen osagai komertzialak hautatzen ditu, haien baldintza operatiboak baloratuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Elementuen kalkuluan erabili beharreko formula eta unitateak hautatu ditu, horien ezaugarrien arabera.

b) Transmisioko elementuen gainean jarduten duten esfortzu ezberdinen balioa lortu du, transmititu behar diren eskakizunen arabera (abiadura gorena, gehieneko potentzia eta esfortzua, besteak beste).

c) Hainbat elementu eta organoren neurriak ezarri ditu, kalkuluak, arauak, abakoak, taulak edo/eta programa informatikoak aplikatuz, besteak beste, eta beharrezko segurtasun koefizienteak egotzi ditu.

d) Osagai komertzial egokiena hautatu du, erabili diren tamainen arabera.

e) Higadura edo haustura jasan behar duten elementu normalizatuen balio-bizitza kalkulatu du.

5. Kate zinematikoen magnitude zinematiko eta dinamikoak kalkulatzen ditu, halako konfigurazio batetik abiatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Elementuen kalkuluan erabili beharreko formula eta unitateak hautatu ditu, horien ezaugarrien arabera.

b) Beharrezko dimentsio geometrikoak zehaztu ditu.

c) Abiadura lineala eta biraketakoa kalkulatu ditu, abiaburuko zehaztapenetan oinarrituta.

d) Transmititutako parearen eta potentziaren balioa kalkulatu du.

e) Kate zinematikoaren transmisioaren erlazioa eta errendimendua zehaztu ditu.

Edukiak.

Sistema mekanikoen osagaien eta elementuen eginkizuna zehaztea:

-Sistema eta elementu mekanikoak.

-Mekanismoak (espekak, torlojuak eta engranaje-trenak, besteak beste).

-Higidurak: lerradura, errodadura, pibota eta bestelakoak.

-Lubrifikazioa eta lubrifikatzaileak:

  • Koipeztatzea.
  • Marruskadurak. Higadurak.
  • Hozgarriak.
  • Lubrifikatze sistemak: puntuala eta zentralizatua, besteak beste. Motak eta aplikazioak.

Eraikuntza-soluzioen eta betetzen dituzten eginkizunen arteko erlazioa:

-Makina elementuetako eraikuntza-soluzioak.

-Dimentsioen perdoiak.

-Perdoi geometrikoak.

-Doikuntzak. Doikuntzaren kontzeptua. Doikuntza sistemak.

-Gainazalaren kalitateak.

-Zehaztasun teknikoak.

Materialetako datuak lortzea:

-Material normalizatuak.

-Merkaturatzeko moduak. Merkaturatzeko nomenklatura eta siglak. Hornigaien baldintzak.

Materialen sailkapena.

-Elementu mekanikoetan erabilitako materialen propietate fisikoak, kimikoak, mekanikoak eta teknologikoak. Oxidazioa eta korrosioa.

-Tratamendu termikoak eta termokimikoak.

-Makina elementuetan gehien erabiltzen diren konposatuak eta metal, zeramika eta polimerozko materialak. Haiek lortzea, eraldatzea, sailkatzea, ezaugarriak eta izendatzea.

-Makinen funtzionamenduaren eskemak eta katalogo komertzialak erabiltzea. Sinbologia normalizatua eta irudikapenaren konbentzionalismoak.

Elementu mekanikoen osagai komertzialak hautatzea:

-Elementuen dimentsioen kalkulua (hariak, errodamenduak, txabetak, zorroak, larakoak, malgukiak, gidariak, torlojuak, txirrikak, horzdun gurpilak eta motorrak, besteak beste). Kalkulurako programa informatikoak.

-Segurtasun koefizientea.

-Materialen erresistentzia. Trakzioa, konpresioa, zizailadura, makurdura, bihurdura eta esfortzu konposatuak.

-Abiaduraren, parearen, potentziaren eta errendimenduaren arteko erlazioa.

-Kate zinematikoen kalkulua:

-Kate zinematikoen identifikazioa.

-Kate zinematiko baten mailak.

-Transmisio mekanikoen motak.

-Kate zinematikoen kalkulua.

Orientabide didaktikoak.

Ikasleek oinarrizko trebetasunak eskuratzea du xede modulu honek, gai izan daitezen makinetan erabiltzen diren mekanismoen portaera aztertzeko, erlazio zinematikoak eta aplikazio-ereduak eskuratzeko, makinetan parte hartzen duten mekanismoen dimentsioak kalkulatzeko, ezarritako formulak aplikatuz, behar diren eskakizun eta zehaztapen teknikoen arabera, mekanismo horien portaera eta mekanismoen sistema mekanikoak aztertuta, haiek osatzen dituzten zatiak eta elementuak bereizita, betetzen duten eginkizuna eta sistema osatzen duten gainerako elementuekiko erlazioa deskribatuta.

Trebetasun horiek ondoko alderdi funtsezkoak biltzen dituzte:

-Makinen elementuen eta ekipamenduaren eta produkzio linea automatizatuen tamaina finkatzea kalkuluko prozedurak aplikatuta eta agindu teknikoak kontuan hartuta, instalazioa edo ekipamendua taxutu eta kalkulatzeko.

-Makina, ekipamendu eta produkzio linea automatizatuen zehaztapen teknikoak egiaztatzea, emaitzak alderatuta eta funtzionamendu probak eginez, muntaketa eta mantentze-lana gainbegiratzeko.

-Tresneria eta ordezko pieza egokiak hautatzea, osagaiak muntatu, berreskuratu eta ordezteko teknikak aplikatuta, makineria, industria ekipamendua eta produkzio linea automatizatuak konpontzeko prozesuak gainbegiratu edo gauzatzeko.

Modulu hau bukatzean, ikasleek gai izan behar dute sistema mekatroniko industrialak konfiguratzeko, haiek osatzen dituzten elementuak aukeratuta; orobat, sistema mekatroniko industrialen muntaketa eta mantentze prozesuak gainbegiratu eta gauzatzeko eta sistema mekatroniko industrialetan gertatzen diren matxurak eta akatsak diagnostikatu eta atzemateko, teknika operatiboak eta berariazko prozedurak aplikatuta konponketa antolatzeko, segurtasun guneak errespetatuta eta norbera babesteko ekipamendua erabilita.

Modulu hau batez ere teorikoa da, nahiz ezagupen hauen ikasketak funtzionala izan behar duen; hortaz, adibide praktikoen bidez eginen da eta, ahal dela, kontzeptu abstraktuak ulertzen laguntzen duten kasu praktikorik gabeko transmisioa saihestuko da. Esate baterako, eskalako ereduak (hainbat etxe komertzialen eskutik) eta eskolako lantegiek emandako materiala erabiltzen ahal dira, ikasleek errazago uler ditzaten funtzionamenduaren prozesuak haiek zuzenean ikusita eta ez azalpen teoriko hutsen bitartez bakarrik.

Guztiz garrantzitsua da ikaskuntza makinen elementuen funtzionamendua, aukerak eta aplikazioak ulertzera bideratzea eta ez bakarrik haien funtzionamenduaren printzipio fisikoak azaltzera.

Beraz, ikasleei transmititu gogo zaizkien kontzeptu, prozedura eta jarrerak integratzen dituzten jarduerak burutzea da kontua. Horretarako, ona litzateke ikasgelak bitarteko hauek izatea:

-Gelako liburutegia, material inprimatuz eta euskarri informatikoz hornitua diziplinaren edukiari buruz: liburu teknikoak, katalogoak eta liburuxka komertzialak eta aldizkari teknikoak, besteak beste.

-Ikus-entzunezkoak: arbel digitala, proiektagailua eta Interneti lotutako ordenagailua.

-Bitarteko informatikoak erabilera anitzeko gelan: ordenagailuak, bat arloko irakasleentzat eta gainontzekoak ikasleentzat. Ordenagailu horiek, gutxienez ere, bulegotika softwareko aplikazioak, bit-mapako grafiko programak eta bektorialak izanen dituzte instalatuta. Gainera, ona litzateke inprimagailu bat gelan izatea.

-Interneten aldez aurretik aukeratutako web orrialdeak.

-Software informatiko espezializatua, erabilera librekoa batez ere.

-Etxe komertzialetako mekanikari buruzko ekipamendu didaktikoa. Hainbat diametrotako plastikozko txirrikak, marruskadura-gurpilak eta plastikozko horzdun gurpilak, besteak beste.

-Neurtzeko ekipamendua: marratzeko puntak eta lantegiko erregelak, besteak beste.

-Material komertziala: burdinazko materiala eta burdinaz bestelako metalak, plastikoak, junturarako elementu eta materialak, besteak beste.

Ikaskuntzaren edukiak eta emaitzak eta ebaluazio irizpideak zehazki aztertuta ateratzen dira edukien atalak eta jarraituko den ordena, irakaskuntza-ikaskuntzaren prozesua logikoa izan dadin eta bilatzen diren emaitzak lor daitezen:

1. multzoa: industriako materialak.

2. multzoa: makinen elementuak.

3. multzoa: mekanismoak.

Hobe da industriako materialen multzotik hastea, ezinbestekoa baita material egokia hautatzea halako aplikazio baterako; horrela, erabiltzen ahal diren material motak eta materialaren kalitatearen mailak ezagutu behar dira alde onak eta txarrak ikusteko, egokiena hautatzeko orduan.

Gero, hobe makinen elementuen eta mekanismoen multzoekin jarraitzea; izan ere, makinen elementuak haien zatietako bakoitza dira eta mekanismoa esaten zaie mugimenduren bat duten makina sistemei.

Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumenaren babesari ekinen zaie zeharka edukien multzo guztietan, eta bereziki kontuan hartu beharko dira erreminten eta bestelako higidura elementuen erabileran zein lantegian egindako jarduera guztietan.

Eduki horiek lan unitatetan antolatuko dira eta lan unitate bakoitzak berez zentzua izanen du, helburuak, irakaskuntza-ikaskuntzako jarduerak eta ebaluazioa definitzea ahalbidetuko baitu. Unitateen multzoak moduluko ikaskuntzaren bitartez emaitza egokiak lortzea ahalbidetu behar du.

Modulu honetan lortu nahi diren helburuak ongi betetzeko, ondoko jarduera hauek egitea iradokitzen da, besteak beste:

-Makinetan erabilitako mekanismoen portaera aztertzea, haien erlazio zinematikoak eta aplikazio-ereduak lortzearren.

-Kalkuluak egitea makinetan esku hartzen duten mekanismoen dimentsioak ezartzeko, ezarritako formulak aplikatuta, eskakizun eta zehaztapen teknikoen arabera, eta mekanismo horien portaera aztertuta.

-Makinen sistema mekanikoak aztertzea, haiek osatzen dituzten zatiak eta elementuak identifikatuta, eta duten eginkizuna eta sistema osatzen duten gainerako elementuekin duten erlazioa deskribatuta.

-Makineria sistemen kate zinematikoen euskarri egokienean irudikatzea.

-Lubrifikazioko material eta sistemek higaduraren menpeko makinen organoetan duten eragina aztertzea, mantentze-lanerako zehaztapenak ezartzearren.

Makinen elementuak izeneko moduluak bi eginkizun ditu: makinetan erabilitako mekanismoen portaera aztertzeko gaitasunak garatzea eta makinetan parte hartzen duten mekanismoen dimentsioak kalkulatzea. Lehen ikasmailako modulu honetan ikasleek landuko dituzten gaitasunek aukera emanen diete bigarren ikasmailako sistema mekanikoak eta sistema mekatronikoen konfigurazioa izeneko moduluei berme osoz aurre egiteko.

Oinarrizko erlazio horrez gain, ona litzateke modulu hauekin koordinatzea: mantentze-laneko eta kalitateko prozesuak eta kudeaketa, sistema mekatronikoen irudikapen grafikoa eta fabrikazio prozesuak.

Lanbide modulua: fabrikazio prozesuak.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 10.

Kodea: 0939.

Iraupena: 160 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Fabrikazio mekanikoan erabilitako makina, ekipamendu eta instalazioen prestazioak bereizten ditu, haien funtzionamendua aztertzen du eta fabrikatuko den produktuarekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Txirbil-harroketa bidezko fabrikazioan parte hartzen duten makina erreminta nagusiak (tornuak, mekanizatze zentroak, artezteko makinak eta zulagailuak, besteak beste) identifikatu ditu.

b) Konformaziozko fabrikazioan parte hartzen duten makinak eta ekipamendua (prentsak, tolesteko makinak eta zizailak, besteak beste) identifikatu ditu.

c) Prozedura berezien bidezko fabrikazioan parte hartzen duten makinak eta ekipamendua (elektrohigadura eta ultrasoinuak, besteak beste) identifikatu ditu.

d) Makina mota eta lortu beharreko produktuaren forma geometrikoak eta akaberak erlazionatu ditu.

e) Fabrikazio mekanikoan erabilitako makinak eta ekipamendua osatzen dituzten elementu edo multzo funtzionalak beren artean erlazionatu ditu.

f) Erreminta eta tresnak aztertu ditu, fabrikazio eragiketa bakoitzaren ezaugarrien arabera.

g) Piezak kargatu, deskargatu eta manipulatzeko gailu lagungarriak identifikatu ditu.

h) Makinek eta ekipamenduak fabrikazio mekanikoan izandako bilakaera historikoa baloratu du.

2. Fabrikazioaren prozesuak zehazten ditu, haren sekuentzia eta aldagaiak aztertu eta justifikatu ondoren.

Ebaluazio irizpideak:

a) Merkatuan eskuragarri dauden material eta produktu mekanikoen datuak, horien propietateak eta aplikazioak, lortu ditu eskatutako zehaztapenen arabera.

b) Fabrikazio mekanikoan parte hartzen duten fabrikazio prozedurak identifikatu ditu.

c) Fabrikatu beharreko unitateen dimentsioak, forma eta kopuruari buruzko ezaugarriak erlazionatu ditu fabrikazio prozedurekin, makinekin, erremintekin eta haiek egiteko lanabesekin.

d) Fabrikazio prozesua beharrezko fase eta eragiketetan banatu du, eta horietako bakoitzerako materialaren neurri gordinak zehaztu ditu.

e) Fabrikazio fase eta eragiketa bakoitzerako, laneko bitartekoak, tresneria, erremintak, neurgailu eta egiaztagailuak zehaztu ditu.

f) Eragiketa bakoitzean erabili beharreko laneko parametroak (abiadura, aitzinamendua, tenperatura eta indarra, besteak beste) zehaztu ditu.

g) Fabrikatu beharreko materialaren egoera (ijeztua, forjatua, suberatua eta urtua, besteak beste) identifikatu du.

h) Produkzio-kostuak zenbatesteko faktore gisa, eragiketa bakoitzaren denborak eta denbora unitarioa kalkulatu ditu.

i) Produktuaren diseinurako, funtzionaltasuna murriztu gabe haren fabrikazioa, kalitatea eta kostua hobetuko duten aldaketak proposatu ditu.

j) Fabrikazio prozesuari buruzko dokumentazio teknikoa prestatu eta kudeatu du.

k) Prozesuan aplikatzekoak diren ingurumenaren babesari buruzko arauak eta arriskuak identifikatu ditu.

3. Mekanizatu beharreko materiala aukeratzen du, eta haren ezaugarri teknikoak eta komertzialak lortu behar den produktuaren zehaztapenekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Material landugabearen neurriak zehaztu ditu, mekanizazio prozesuen ezaugarriak kontuan harturik.

b) Mekanizagarritasunaren ezaugarriak eta horiek zehazten dituzten balioak erlazionatu ditu.

c) Materialak mekanizatzeko baldintza egokienak baloratu ditu.

d) Hautatutako materialaren merkataritza erreferentzia lortu du.

e) Material bakoitza bere aplikazio teknologikoekin erlazionatu du.

f) Materialen manipulazioak eta hondakinen hustuketak dituzten arriskuak identifikatu ditu.

g) Jarduerak egitean jarrera ordenatua eta metodikoa izan du.

4. Produktuen neurriak, geometriak eta gainazalak kontrolatzen ditu, eta neurriak produktuaren zehaztapenekin alderatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Neurgailuak identifikatu ditu eta bakoitzak zein magnitude kontrolatzen duen, zein eremutan aplikatzen den eta zenbateko doitasuna duen adierazi du.

b) Neurgailu edo egiaztagailua aukeratu du, egin nahi den egiaztapenaren arabera.

c) Ezarritako prozeduraren arabera muntatu ditu egiaztatu beharreko piezak.

d) Neurketan eragiten duten errore motak identifikatu ditu.

e) Neurriak, parametro geometrikoak eta gainazalarenak neurtzeko teknikak eta prozedurak aplikatu ditu.

f) Neurketen emaitzak erregistratu ditu datuak hartzeko fitxetan edo kontrol grafikoan.

g) Erreferentzia balioak eta horien perdoiak identifikatu ditu.

5. Eskuzko mekanizazio eragiketak egiten ditu. Horretarako, prozedurak lortu beharreko produktuarekin lotzen ditu eta eragiketa teknikak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mekanizazio bidez piezak lortzeko prozedurak identifikatu ditu.

b) Materialaren ezaugarrien eta beharrezko eskakizunen arabera hautatu ditu ekipamendua eta erremintak.

c) Prozesua gauzatzeko beharrezkoa den eragiketa teknika aplikatu du, eta zehaztutako pieza eskatutako kalitatearekin lortu du.

d) Pieza mekanizatuen ezaugarriak egiaztatu ditu.

e) Definitutako prozesuaren eta egindakoaren arteko aldeak aztertu ditu.

f) Erreminten, ebaketa baldintzen eta materialaren ondoriozko akatsak identifikatu ditu.

g) Lanak egitean, arretaz, interesez, zehaztasunez, ordenaz eta erantzukizunez jokatu du.

h) Gorabehera txikiak konpontzeko autonomia erakutsi du.

6. Txirbila harrotzeko makina eta erremintak erabiltzen ditu eta horien funtzionamendua prozesuko baldintzekin eta bukaerako produktuaren ezaugarriekin erlazionatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mekanizazio prozesurako egokiak diren makinak eta ekipamendua hautatu ditu.

b) Produktua fabrikatzeko beharrezko eragiketak eta faseak zehaztu ditu.

c) Egin beharreko mekanizaziorako egokiak diren ebaketako erremintak eta parametroak hautatu ditu.

d) Mekanizazio eragiketak egin ditu, prozesuan ezarritako prozeduraren arabera.

e) Mekanizatutako piezen ezaugarriak egiaztatu ditu.

f) Eskatutako kalitatea duen pieza lortu du.

g) Definitutako prozesuaren eta egindakoaren arteko aldeak aztertu ditu.

h) Akatsen iturria erremintetan, ebaketaren baldintza eta parametroetan, makinetan edo materialean dagoen argitu du.

i) Prozesuaren desbideratzeak zuzendu ditu, makinan edo erremintan eraginda.

7. Oxigasez, elektrodoz eta erresistentziaz soldatzeko ekipamendua erabiltzen du, baita oxigasez eskuz proiektatzekoak eta giro babestuko soldadura ere, eta horien funtzionamendua prozesuko baldintzekin eta bukaerako produktuaren ezaugarriekin erlazionatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Soldatu, birkargatu eta proiektatzeko prozedura bereizgarriak identifikatu ditu.

b) Soldatu, birkargatu edo proiektatzeko parametroak ekipamenduan sartu ditu.

c) Prozesua gauzatzeko beharrezkoa den eragiketa teknika eta soldatze sekuentzia aplikatu ditu, iraganaldien arteko tenperatura, hozte abiadura eta soldatu ondorengo tratamenduak kontuan izanda.

d) Soldadurak, birkargak, proiekzioak eta lortutako pieza dokumentazio teknikoan zehaztutakora egokitzen direla egiaztatu du.

e) Soldaduraren akatsak identifikatu ditu.

f) Dagozkion teknikak aplikatuta zuzendu ditu soldaduraren akatsak.

g) Prestaketaren, ekipamenduaren, baldintzen, soldatze parametroen, proiekzioaren edo oinarrizko ekarpen-materialaren ondoriozko akatsak identifikatu ditu.

h) Prozesuaren desbideratzeak zuzendu ditu, ekipamenduan, parametroetan eta eragiketa teknikan behar diren zuzenketak eginez.

i) Ordenaz eta metodo baten arabera jokatu du.

8. Laneko arriskuei aurrea hartzeko arauak eta ingurumena babestekoak betetzen ditu; arriskuak eta horiei aurrea hartzeko neurriak eta ekipamendua identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Materialak, erremintak, lanabesak, makinak eta garraiobideak manipulatzearen ondoriozko arriskuak eta arriskugarritasun-maila identifikatu ditu.

b) Materialak, erremintak, makinak eta ekipamendua erabiltzean gerta daitezkeen istripuen kausarik ohikoenak identifikatu ditu.

c) Fabrikazio prozesuaren eragiketetan erabili behar diren makinetako segurtasun elementuak (babesak, alarmak, larrialdietarako igarobideak, besteak beste) eta norbera babesteko ekipamendua (oinetakoak, betaurrekoak, jantziak, besteak beste) deskribatu ditu.

d) Material, erreminta, makina eta ekipamenduen manipulazioa eskatzen diren segurtasun eta babes pertsonaleko neurriekin erlazionatu du.

e) Fabrikazio prozesuko eragiketak prestatzean eta gauzatzean hartu behar diren segurtasun elementuak eta babes pertsonaleko neurriak zein diren zehaztu du.

f) Segurtasun-araudia bete du, segurtasun sistema eta babes pertsonaleko sistemak erabilita.

g) Ingurumena kutsatzeko iturriak zein izan daitezkeen identifikatu du.

h) Nork bere burua, bere inguruko giza taldea eta ingurumena babesteko neurriak hartzea zergatik den garrantzitsua azaldu du.

i) Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta ekipamenduaren ordena eta garbitasuna baloratu ditu.

Edukiak.

Makina-erreminten prestazioak aintzat hartzea:

-Makina-erremintak, gainazalen sortzaile.

-Makina-erreminten tipologia:

  • Ebaketa-higidura zuzeneko makina-erremintak (zerra, arrabotatzeko makina, brotxatzeko makina, mortasatzeko makina eta taillatzeko makina, besteak beste).
  • Ebaketa-higidura birakariko makina-erremintak (tornua, zulagailua, fresatzeko makina, mandrinatzeko makina eta artezteko makina, besteak beste).

-Makina-erreminten eraikuntza elementuak:

  • Eragintzako elementuak.
  • Transmisioko elementuak.

-Makina-erreminten automatizazioa:

  • Zenbakizko kontrol bidezko programazioa.
  • Manipulazio, elikadura eta garraioko elementuak.
  • Koipeztatze sistemak.
  • Hozte-sistemak.

-Fabrikazio prozesuetako erreminta-euskarriak eta tresneria:

  • Elementuak eta osagaiak.
  • Erabiltzeko baldintzak.

Fabrikazio prozesuen zehaztapena:

-Mekanizazio prozesuen motak:

  • Txirbil harroketa bidez: torneaketa, fresaketa, zulaketa, arrabotaketa, karrakaketa eta mandrinaketa.
  • Urraduraz: artezketa.

-Konformazio prozesuen motak. (Puntzonaketa, tolesketa, zizailaketa, xafla prozesaketa, kurbaketa, forjaketa, estrusioa, ijezketa eta trefilaketa).

-Txirbila ateratzea.

-Fabrikazio prozesuetan erabiltzen diren makinak, erremintak eta tresneria:

  • Fabrikazioko makina-erreminten eta ekipamenduaren sailkapena.
  • Mekanizatzeko erremintak. Ebakitzeko erremintak. Konformaziorako erremintak. Motak, ezaugarriak eta hautaketa.
  • Fabrikaziorako osagarriak eta tresneria.

-Neurtu eta egiaztatzeko prozedurak, fabrikazio prozesuetan erabiltzen direnak.

-Fabrikazio prozesuen plangintza metodikoa:

  • Prozesua eta ekipamendua (makinak, erremintak eta lanabesak) hautatzea.
  • Faseak eta eragiketak erabakitzea, zailtasunak eta horiek gainditzeko modua aurreikusita.
  • Prozesu-orriak prestatzea.

Mekanizazio materialak aukeratzea:

-Mekanizatzeko material landugabeak identifikatzea.

-Materialak: metalikoak, polimerikoak eta zeramikoak.

-Tratamendu termikoak eta termokimikoak: oinarria. Gauzatzeko prozesua.

-Materialen ezaugarri mekanikoak.

-Materialen forma komertzialak.

-Materialen ezaugarriak.

-Materialak eta horiek mekanizatzeko baldintzak.

-Zenbait material mekanizatu eta manipulatzearen arriskuak (leherketa, toxikotasuna, ingurumenaren kutsadura, besteak beste).

-Aukeratutako material motak ingurumenean duen eragina.

Produktuen neurrien, geometriaren eta gainazalen kontrola:

-Neurtzeko, alderatzeko eta egiaztatzeko prozesuak: zuzeneko neurketa eta zeharkakoa. Neurtzeko prozedurak.

-Dimentsioen neurketa geometrikoa: neurketa zuzeneko tresna eta ekipamendua, neurtzeko teknikak, luzera, angelu, kono, hari eta engranajeen neurketa. Datuak hartzeko eta emaitzak interpretatzeko fitxak.

-Gainazalen luze-zabalaren neurketa: zimurtasunaren kontzeptua, emaitzak neurtzeko prozesua eta emaitzen interpretazioa.

Eskuzko erremintekin mekanizatzea:

-Erreminten ezaugarriak eta motak: mekanizazioan erabilitako erremintak eta teknika operatiboak. Eskuzko mekanizazioko erremintak erabiltzeko eta kontserbatzeko arauak.

-Erabileraren arauak: nola bete eta aplikatu.

  • Lantegian gehien erabiltzen diren lanabesak eta erremintak identifikatzea: lanabes mota erabilienak. Identifikazioa, aplikazioak eta ezaugarriak. Erabili eta zaintzeko arauak.
  • Lantegian erabilitako erreminta motak. Identifikazioa, aplikazioak eta ezaugarriak.

-Eskuz mekanizatzeko eragiketak:

  • Karrakaketa. Ezaugarriak eta aplikazioak.
  • Zizelkatzea. Ezaugarriak eta aplikazioak.
  • Zulaketa.
  • Otxabuketa. Ezaugarriak eta aplikazioak.
  • Hariztatzea.
  • Errematxaketa.
  • Puntzonaketa. Ezaugarriak eta aplikazioak.
  • Alaka egitea. Egiteko moduak. Erabiltzen diren erremintak.

Mekanizazioa txirbila harrotzeko makina-erremintekin:

-Txirbil-harroketa bidezko mekanizazio lanen eta erabilitako makinen arteko erlazioa.

-Txirbil-harroketaren bidezko makina-erreminten funtzionamendua.

-Txirbil-harroketa bidez mekanizatzeko makinak eta ekipamendua maneiatzeko arriskuak.

-Mekanizazio eragiketak:

  • Txirbila sortzea metalezko materialetan.
  • Txirbila harrotzeko teknika operatiboak: torneatzea, zulatzea, zerratzea eta fresatzea.
  • Egiaztatzeko eta kontrolatzeko tresnak erabiltzea.
  • Desbideratzeak zuzentzea.

-Ordena eta metodoa mekanizazio prozesuan.

Giro naturaleko soldadura eta proiekzioa:

-Soldadura eta proiekzioko makinen funtzionamendua.

-Soldadura eta proiekzioko teknikak.

-Soldadura eta proiekzioko tekniken prozedura operatiboak:

  • Proiekzioko soldadura.
  • Erresistentziazko soldadura.
  • Soldadura oxiazetilenikoa.
  • Elektrodo estaliaren bidezko soldadura.
  • Giro babestuko soldadura.

-Soldadurako lanabesaren posizio erlatiboak.

-Presioen doikuntza.

-Piezak kontrolatzea: akats motak.

-Desbideratzeak zuzentzea: beroaren eragina soldaduran. Deformazioak zuzentzeko teknikak.

-Ordena eta metodoa soldadura lanetan.

Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea:

-Arriskuak identifikatzea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea txirbil-harroketaren bidezko mekanizazio eragiketetan.

-Txirbil-harroketa bidez mekanizatzeko erabiltzen diren makinei aplikatutako segurtasun sistemak.

-Banakako babes-ekipamendua.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia betetzea.

-Ingurumena babesteko araudia betetzea.

Orientabide didaktikoak.

Ikasleek oinarrizko trebetasunak eskuratzea du helburu modulu honek, makineriaren, industria ekipamenduaren eta linea automatizatuen mantentze eta konpontze lana egiteko.

Trebetasun horiek ondoko alderdi funtsezkoak biltzen dituzte:

-Metalezko piezak fabrikatzeko erabiltzen diren hainbat makineria eta industria ekipamendu identifikatzea.

-Fabrikazio prozedurei produktuaren ezaugarriak, dimentsio eta geometria aldetik, eta akabera lotzea.

-Piezen fabrikazioa eskuzko mekanizazioaren bidez edo makina-erremintak erabiliz.

-Metalezko juntura iraunkorrak egitea soldaduren bidez.

Modulu hau bukatzean, ikasleek gai izan behar dute sistema mekatronikoen muntaketa eta mantentze lanean ohikoak diren prozesuak behar adina autonomia eta segurtasunez programatu eta gauzatzeko.

Modulu hau praktikoa da hasieratik beretik; hortaz, ona litzateke lantegi gela makina-erremintez hornitua izatea, konformazioa, urradura eta txirbil harroketa egiteko. Ona litzateke lantegiak oinarrizko makinez gain, hala nola, zulagailu, zerra, zorrozteko makina, zorrozteko makina elektriko, tolesgailu, karrakatzeko makina eta puntzonatzeko makinaz gain, makina-erreminta ohikoenak izatea, bai konbentzionalak bai zenbakizko kontrolekoak. Beharrezkoak ere badira.

Soldaduran oinarrizko kontzeptuak jasotzeko, ona litzateke era guztietako behar adina makina izatea (TIG, erdiautomatikoa, elektrikoa, autogenoa, oxiebaketakoa eta plasmakoa, besteak beste).

Segurtasun baldintzetan aritzeko behar diren makina, instalazio eta espazioez gain, ongi legoke lantegiak eskuzko erremintak zein makinak izatea.

Egokientzat jotzen den edukien sekuentziazioa bat heldu da aurkezpen ordena honekin:

-Makina-erreminten prestazioak aintzat hartzea.

-Mekanizazio materialak aukeratzea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea.

-Fabrikazio prozesuak zehaztea.

-Mekanizazioa eskuzko erremintekin.

-Mekanizazioa txirbila harrotzeko makina-erremintekin.

-Dimentsio geometrikoak eta gainazalekoak kontrolatzea.

-Giro naturaleko soldadura eta proiekzioa.

Hobe da lehendabizi, modulurako sarrera gisa, makina-erreminten prestazioen ezagutza ematea, kontzeptuak azkar jasotzeko, hasieran batez ere. Ona litzateke ikasgela euskarri teorikorako erabiltzea, gero lantegian azalpen praktikoekin sendotzeko.

Materialen hautaketa eta fabrikazio prozesuen zehaztapena, ahal dela, erabilera anitzeko gelan emanen dira.

Hobe da eduki guztiak lan unitatetan antolatzea, horietako bakoitzak zentzua izan dezan berezko entitate gisa, helburuak, irakaskuntza-ikaskuntzako jarduerak eta ebaluazioa definitu ahal izateko. Horien guztien multzoak moduluko ikaskuntzaren emaitzak lortzeko aukera eman behar du.

Laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumeneko babesa zeharka landuko dira edukien multzo guztietan. Horren gaineko legeria indarduna ezagutu eta aplikatzeak garrantzi berezia du modulu honetan. Laneko arriskuak, prebentzio-babeseko metodoak eta ingurumenaren babesa ezagunak eta araudiaren bidez aplikatuak izateaz gain, Mekatronika Industrialeko goi mailako teknikariaren lanbide kontzientzian egon behar dute.

Modulu honetan lortu nahi diren helburuak behar bezala betetzeko, ondoko jarduera hauek egitea iradokitzen da, besteak beste:

-Lantegi-gelako makinekin egiten ahal diren lan motak aztertzea. Erakustaldi praktikoak haietako bakoitzarekin.

-Lan desberdinak egiteko prest dauden erreminta eta tresneria izendatu, aztertu eta erabiltzea.

-Lan mota bakoitzari dagozkion prozesuak egitea, behar bezain zehatz.

-Arriskuak identifikatuta eta aplikatzen ahal diren ingurumen neurriak kontuan hartutakoan, mekanizatu beharreko materialak hautatzea.

-Ezaugarri eta zailtasun desberdineko ariketak prestatzea eskuzko erremintekin mekanizatzeko.

-Ezaugarri eta zailtasun desberdineko ariketak prestatzea txirbil-harroketa bidezko makina-erremintekin mekanizatzeko.

-Ezaugarri eta zailtasun desberdineko ariketak prestatzea soldadura mota bakoitzerako.

-Lantegian laneko arriskuak diren sorburuak identifikatu eta aztertzea. Prebentzio sistemak aztertzea.

-Lantegian ingurumena kutsatzen duten sorburuak identifikatu, aztertu eta zuzentzea. Industria hondakinen kudeaketa eta birziklatzea.

Fabrikazio prozesuen moduluko edukiak elementu giltzarria dira Mekatronika Industrialeko goi mailako teknikariaren zikloko gainerako moduluetarako, eta moduluaren ikaskuntzaren xedeko teknikak ziklo honetako beste moduluetako egoera praktiko askotan aplikatuko dira.

Modulu honek lotura berezia du sistema mekatronikoen irudikapen grafikoaren moduluarekin; izan ere, piezak planoetatik abiatuta egiteko, edo alderantziz, piezak berriro diseinatzeko, bi moduluetako edukiak elkartu behar dira, eta mekatronikako teknikari batek izan behar duen ikusmen espaziala handitzen du.

Ezin ageriagoa da, bestetik, lehen ikasmailako modulu honen eta bigarren ikasmailako sistema mekanikoen moduluaren arteko lotura. Lehen ikasmailan eskuzko eragiketak eta makinakoak zuzen eginez gero, errazago izanen da bigarren ikasmailako ikaskuntzaren emaitzak lortzea. Zehazkiago, sistema mekanikoen doikuntza eta mantentze-lan zuzentzaileko eragiketak egitea.

Gainera, zuzeneko harremana du sistemen integrazioaren moduluarekin; izan ere, integratzeko, sistema elektrikoak edo pneumatikoak eta hidraulikoak, besteak beste, gutxieneko ezagutza batzuk behar dira fabrikazio mekanikoari buruz.

Lanbide modulua: sistema mekatronikoen irudikapen grafikoa.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 8.

Kodea: 0940.

Iraupena: 130 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Produktu mekanikoak marrazten ditu, irudikapen grafikoari buruzko arauak aplikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Produktua marrazteko irudikapen grafikoko sistema egokiena aukeratu du, erakutsi nahi den informazioaren arabera.

b) Behar diren irudikapen tresnak eta euskarriak prestatu ditu.

c) Esku hutsez krokis bat egin du, irudikapen grafikoari buruzko arauen arabera.

d) Irudikatu beharreko objektuen tamaina kontuan izanda hautatu du eskala.

e) Produktua bistaratzeko beharrezkoak diren gutxieneko bistak egin ditu.

f) Xehetasunak irudikatzean, haien eskala eta piezan duten posizioa identifikatu ditu.

g) Produktuaren ezkutuko zati guztiak irudikatzeko beharrezko ebakidurak eta sekzioak egin ditu.

h) Multzoko zatiketak irudikatu ditu.

i) Irudikapen grafikoko arauak kontuan hartu ditu, marra mota eta haren lodiera irudikatzen denaren arabera zehazteko.

j) Planoak tolesteko, berariazko arauak bete ditu.

2. Produktu mekanikoen ezaugarriak ezartzen ditu. Horretarako, zehaztapen teknikoak arauei jarraituz interpretatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Akotazio mota hautatzeko, produktuaren funtzioa edo haren fabrikazio prozesua kontuan hartu ditu.

b) Kotak irudikatzeko, irudikapen grafikoari buruzko arauak kontuan hartu ditu.

c) Dimentsioen perdoiak irudikatzeko, berariazko arauak kontuan hartu ditu.

d) Gainazalen akaberak zehazteko, ikur normalizatuak irudikatu ditu.

e) Perdoi geometrikoak zehazteko, ikur normalizatuak irudikatu ditu.

f) Planoan materialak irudikatzeko, aplikatu beharreko araudia bete du.

g) Planoan tratamenduak eta horien aplikazio eremuak irudikatzeko, aplikatu beharreko araudia bete du.

h) Elementu normalizatuak irudikatzeko (torlojuak, larakoak eta soldadurak, besteak beste), aplikatu beharreko araudia bete du.

i) Elementu normalizatuak eta komertzialak zehaztu ditu planoan.

3. Automatizazio sistema pneumatikoak, hidraulikoak eta elektrikoak irudikatzen ditu, irudikapenari buruzko arauak aplikatuta eta ekipamenduari eta elementuei buruzko oinarrizko informazioa zehaztuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Automatizazio eskema bat irudikatzeko erak identifikatu ditu.

b) Ikur pneumatikoak eta hidraulikoak irudikapen grafikoko arauei jarraituz marraztu ditu.

c) Ikur elektrikoak eta elektronikoak irudikapen grafikoko arauei jarraituz marraztu ditu.

d) Sistemen osagaien zerrendak egin ditu.

e) Instalazioaren osagaiak zehazteko, erreferentzia komertzialak erabili ditu.

f) Instalazioaren funtzionamendu balioak eta horien perdoiak irudikatu ditu.

g) Instalazioen konexioak eta konexio etiketak irudikatu ditu.

4. Dokumentazio grafikoa prestatzen du, ordenagailuz lagundutako marrazketaren aplikazioak erabilita.

Ebaluazio irizpideak:

a) CADaren aukerak eta lehentasunak aukeratu ditu, egin beharreko irudikapenaren ezaugarriak kontuan hartuz.

b) Irudikapen grafikoaren zatiak errazago identifikatzeko, marrazki geruzak sortu ditu.

c) Objektuak bi eta hiru dimentsiotan irudikatu ditu.

d) Berariazko liburutegietan jasotako elementuak erabili ditu.

e) Piezaren edo multzoaren kotak eta dimentsioen perdoiak, geometrikoak eta gainazalarenak irudikatzeko, aplikatu beharreko araudia bete du.

f) Piezen muntaketa eta higidura simulatzeko, murrizketak esleitu ditu.

g) Multzo bateko piezen elkarreragina simulatu du, haien muntaketa eta funtzionaltasuna egiaztatzeko.

h) Fitxategiak inportatu eta esportatu ditu, talde-lana ahalbidetzeko eta beste aplikazio batzuetarako datuak laga ahal izateko.

i) Planoak inprimatu eta tolesteko, irudikapen grafikoari buruzko arauak bete ditu.

Edukiak.

Produktu mekanikoak irudikatzea.

-Euskarri fisikoak marrazteko, eta formatuak.

-Errotulazio normalizatua.

-Irudikapen sistemak:

-Cavaliere perspektiba eta perspektiba isometrikoa.

-Sistema diedrikoa.

-Krokisaren teknikak.

-Bistak.

-Ebaketak, sekzioak eta hausturak.

-Marra normalizatuak.

-Eskalak.

-Marrazketa industrialaren arauak.

-Plano orokorrak eta atalkakoak.

-Irudikapen grafikoko sistemak.

Produktu mekanikoen ezaugarriak zehaztea:

-Sistema mekanikoetako sinbologia.

-Tratamenduen sinbologia.

-Akotazioa.

-Dimentsioen perdoiak, perdoi geometrikoak eta gainazalarenak irudikatzea.

-Materialak irudikatzea.

-Tratamendu termiko, termokimiko eta elektrokimikoak irudikatzea.

-Forma eta elementu normalizatuak (txabetak, hariak, gidak, soldadurak eta beste batzuk) irudikatzea.

-Elementu normalizatu eta komertzialen izendapena.

Automatizazio eskemak irudikatzea:

-Eskema pneumatiko eta hidraulikoetan osagaiak identifikatzea.

-Eskema elektriko eta programagarrietan osagaiak identifikatzea.

-Elementu pneumatiko, hidrauliko eta elektrikoen sinbologia.

-Elementu elektriko, elektroniko eta programagarrien sinbologia.

-Osagaien arteko konexioen sinbologia.

-Instalazio automatizatu baten osagaiak izendatzea. Erreferentzia komertzialak.

Dokumentazio grafikoa prestatzea:

-CAD programak.

-Softwarea konfiguratzea.

-Geruzak kudeatzea.

-Marrazketa aginduak.

-Aldaketa aginduak.

-Akotazio aginduak.

-Gainazalen aukerak eta aginduak.

-Solidoen aukerak eta aginduak.

-Produktuen liburutegiak.

-Materialak eta propietateak esleitzea.

-Murrizketak esleitzea.

-Inprimatzea.

-Muntaketaren simulazioa eta funtzionaltasuna.

Orientabide didaktikoak.

Ikasleek trebetasunak eskuratzea du helburu modulu honek, gai izan daitezen, alde batetik, osagai mekanikoko planoak eta automatizazio sistema pneumatiko, hidrauliko eta elektrikoen eskemak interpretatzeko eta, bestetik, pieza eta multzo mekanikoetako planoak eta automatizazio sistema pneumatiko, hidrauliko eta elektrikoen eskemak egiteko, irudikapen grafikoaren arauak aplikatuta eta marrazteko lanabesak zein ordenagailuz lagundutako diseinuaren programak erabilita.

Modulu honetako prestakuntzaren bitartez, mantentze-lan industrial mekatronikoan aplikatuta, ziklo honetako ikasleek hobekiago ezagutuko dute makina bat osatzen duten piezen funtzionamendua eta muntaketa, automatizazio sistemak barne, horrelakorik baldin bada, haren behar bezalako mantentze-lana edo muntaketa egiteko; orobat, makina batean berritu beharreko piezak fabrikatu ahal izateko planoak interpretatu eta diseinatuko dituzte, mekanizazio edo soldadura prozesuen bidez, makinaren osagaien ezaugarri komertzialak izendatuta.

Modulu teoriko praktikoa da eta, beraz, ona litzateke mahaiz hornitutako gela bat izatea, ikasleek taula gainean marraztu eta, aldi berean, ordenagailuz lagundutako marrazketa programa batean lan egin ahal izateko. Beste aukera bat da orduen erdiak marrazketa mahaiz hornitutako gela batean ematea eta gainerako orduak ordenagailuz hornitutako gela batean.

Modulu honetako edukiak ordena honetan ematea iradokitzen da:

-Produktu mekanikoak irudikatzea.

-Produktu mekanikoen ezaugarriak zehaztea.

-Automatizazio eskemak irudikatzea.

-Dokumentazio grafikoa prestatzea.

Ikasleek hasieran pieza baten irudikapen grafikoa (perspektibak, bistak eta ebaketak, besteak beste) menperatzeko adinako ezagupenak eskura ditzatela proposatzen da eta, behin hori lortutakoan, pieza hori fabrikatzeko ezagutu behar diren gainerako ezaugarrien definizioan sakontzea (akotazioa eta gainazalen akabera, besteak beste). Ongi legoke automatizazio sistemen irudikatzearen atala sistema pneumatiko eta hidraulikoei dagokien moduluaren erritmora egokitzea eta, dokumentazio grafikoa prestatzearen edukia azken tokian bada ere, gainerako edukiekin batera eman liteke, irakasleek hala irizten diotenean.

Modulu honen helburuak lortze aldera, jarduera hauek proposatzen dira:

-Perspektibak grafikoki irudikatzea, bista edo pieza errealetatik abiatuta.

-Perspektiba edo pieza errealen bistak ateratzea.

-Multzo baten planoa edo multzo erreala osatzen duten piezen planoak egitea (bistak, ebaketak, akotazioa, gainazalen akaberak, dimentsioen perdoiak eta perdoi geometrikoak), gero fabrikatzeko.

-Multzo baten planoko edo multzo erreal bateko piezen funtzionamendua eta muntaketa azaltzea.

-Multzo baten planoa marraztea, pieza solteetatik abiatuta.

-Multzo bat osatzen duten piezen zerrenda egitea, elementu komertzialak barne.

-Automatizazio pneumatiko, hidrauliko edo elektrikoko sistema baten eskema marraztea.

Ona litzateke ariketak krokisak, arkatz delineazioa eta CAD teknikak txandakatuz egitea.

Komenigarria da sistema hidrauliko eta pneumatikoen eta sistema elektriko eta elektronikoen moduluekin koordinatzea; horrela, ikasleak osagaiak ezagutzen dituenean emanen litzateke automatizazio sistemak irudikatzeko gaia.

Orobat, ona litzateke makinen elementuen moduluan landu ondoren ematea gainazalen kalitateei, dimentsioen perdoiei, doikuntzei, perdoi geometrikoei eta tratamendu termikoei buruzko edukiak, ikasleak gauza direnean haiek plano batean modu egokian aplikatzeko.

Lanbide modulua: mantentze-lanaren eta kalitatearen prozesuak eta kudeaketa

Kodea: 0942.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 7.

Iraupena: 160 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Makineria instalazioen eta industria ekipamenduaren muntaketa eta mantentze prozesuko faseak ezartzen ditu, honakoak aztertuz: dokumentazio teknikoa, kalitate plana, segurtasun plana eta jarraibideen eskuliburuak.

Ebaluazio irizpideak:

a) Hainbat mantentze-lan, haiek kudeatzeko behar den egitura eta produkzioaren inguruneko erantzukizunak identifikatu ditu.

b) Mantentze-laneko enpresen zerbitzuen eskaintza eta antolaketa definitu ditu.

c) Programazio teknikak eta haiek mantentze-lanerako aplikazioetan bete beharreko baldintzak identifikatu ditu.

d) Instalazioetako makinen eta ekipamenduaren zirkuituak, elementu lagungarriak eta osagaiak identifikatu ditu.

e) Makinetan eta ekipamenduan, mantentze-lan prediktiboan eta prebentiboan, egin beharreko jarduerak zehaztu ditu.

f) Hornitzaileen dokumentazio teknikoa identifikatu du.

g) Behar diren ekipamendua, tresneria eta erremintak hautatu ditu.

h) Muntaketako eta mantentze-laneko eragiketen sekuentziazioa adierazi eta ezarri du.

i) Beharrezko giza baliabideak eta materialak zehaztu ditu.

j) Plangintza dokumentu bidez zehaztu du, eta jarduera eta baliabideak erabaki ditu.

2. Instalazioak muntatzeko eta mantentze-lana egiteko planak prestatzen ditu, programazio teknikak aplikatuz eta exekuzioaren jarraipenerako eta kontrolerako prozedurak ezarriz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Eginen diren eragiketei buruzko zehaztasunak definitu ditu.

b) Fase bakoitzeko eragiketen sekuentziazioa ezarri du.

c) Muntaketaren baldintza teknikoak, lan zamak, mantentze-lanaren plana eta horniduraren ezaugarriak hartu ditu kontuan.

d) Muntaketa eta mantentze-laneko planaren etapak eta instalazioa egiteko beharrezko materialak definitu ditu.

e) Jarduerak, exekuzio aldiak eta obra unitateak identifikatu eta esleitu ditu.

f) Eskulana, materialak eta bitartekoak planifikatzeko diagramak irudikatu ditu, epeak eta baliabideak optimizatuz.

g) Ezarritako exekuzio-epeak eta kostuak lortzeko bide kritikoak ezarri ditu, plangintza orokorrak eskatzen dituen baldintzak betez.

h) Muntaketa plana kontrolatzeko zehaztapenak eta proiektua gauzatzean izan daitezkeen interferentzia eta geroratzeak jarraitzeko eta aurrez atzemateko prozedurak zehaztu ditu.

i) Mantentze-laneko esku-hartzeen erregistroa prestatu du.

j) Segurtasunerako araudia aplikatu du prozesua gauzatzean.

3. Ordezko piezen katalogoa eta kudeaketa- eta hornidura-programa prestatzen du, osagaiak, tresnak, materialak eta ekipamendua biltegiratzeko baldintzak ezarriz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Hornidura eta biltegiratze moduak ezarri ditu, muntaketa eta mantentze-laneko planen beharrei begira.

b) Garraio bideak eta ekipamendua, osagaiak, lanabesak eta materialak entregatzeko epeak definitu ditu.

c) Biltegiratzeko irizpideak eta ordezko piezen mailak ezarri ditu.

d) Horniduraren eskuragarritasuna eta kalitatea bermatu ditu.

e) Ordezko piezak optimizatzeko irizpideak baloratu ditu.

f) Hornitutako materialak jasotzeko eta haiei buruzko segurtasun araudiak betetzeko protokoloa ezarri du.

g) Biltegiratzea kudeatzeko programak erabili ditu, optimizazio irizpideak ezartzeko eta mantentze-lanaren kostuak zehazteko.

h) Ordezko piezak identifikatzeko kodetze-sistema ezarri du.

i) Materialak, ekipamendua eta osagaiak biltegiratzeko baldintzak ezarri ditu, haien kontserbazio egokia eta ezarritako arauen betetzea bermatuz.

j) Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabili ditu dokumentazio teknikoa lortzeko.

4. Instalazioak muntatzeko eta haien mantentze-lanerako aurrekontuak prestatzen ditu, obra unitateak baloratuz eta prezioak aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazioan esku hartzen duten obra-unitateak ezagutu eta sailkatu ditu.

b) Obra unitate bakoitzaren elementuak eta zenbatekoak identifikatu ditu.

c) Obra unitate guzti-guztietan eginen diren lanak hartu ditu kontuan.

d) Diseinatutako obra unitate bakoitzean aplikatzekoak diren neurketa-metodoak eta prezio unitarioak zehaztu ditu.

e) Prezioak zehaztu ditu, obra-unitate bakoitzaren arabera xehakatuak.

f) Aurrekontuan esku hartzen duen obra unitate bakoitzaren guztizko zenbatekoa lortu du.

g) Mantentze lan prebentibo-zuzentzailearen eta prediktiboaren urteko kostuak xehakatu ditu.

h) Mantentze-lana kudeatzeko programak erabili ditu kostuak zehazteko.

5. Kalitatea segurtatzen duten sistemak ezartzeko eta haien mantentze-lanerako ekintzak zehazten ditu, produktibitateak etengabeko hobekuntza izan dezan instalazioen mantentze-lanean eta muntaketan, oinarrizko kontzeptuak eta baldintzak interpretatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kalitatea segurtatzeko sistemen printzipioak eta oinarriak identifikatu ditu.

b) Kalitatea kudeatuko duen sistema ezartzeko faseak identifikatu ditu, kalitate plan edo eskuliburu batetik abiatuta.

c) Muntaketaren eta mantentze-lanaren prozedurak identifikatu ditu kalitatearen eskuliburuan.

d) Kalitatea kudeatzeko sistema ezarri dela egiaztatzeko dauden bitartekoak deskribatu ditu.

e) Etengabeko hobekuntzaren prozesuetan erabiltzen diren kalitate-erreminten zerrenda egin du.

f) Eskuliburuek jaso beharreko gutxieneko dokumentu eta baldintzak ezarri ditu, kalitate-sistemen funtzionamendua aztertzeko.

g) Kalitatearen barne-ikuskapenean bete beharreko baldintzak eta prozedura adierazi ditu.

h) Adostasun ezak zuzentzeko ekintzak aplikatu ditu, kalitatea hobetu ahal izateko.

i) Baliabide teknikoak eta giza baliabideak kudeatu ditu, kalitate planen prozesuak garatzeko.

j) Makina eta instalazioen fidagarritasun, mantengarritasun eta eskuragarritasunaren helburuak, irizpideak eta kostuak azaldu ditu.

k) Dimentsioen kontrolean erabilitako teknika metrologikoak azaldu ditu, eta hari aplikatzen ahal zaizkion kalkuluak, bidezkoa denean, adierazi.

l) Neurketaren akatsak eta neurriaren ziurgabetasuna kalkulatzeko teknikak azaldu ditu, kalibrazioaren eta trazabilitatearen kontzeptuak barne.

m) Atributuen bidezko grafikoen aplikazio eremua eta funtsa azaldu ditu.

n) Kalitatea kudeatzeko programa informatikoak aplikatu ditu.

6. Planak aplikatzen ditu enpresa-bikaintasunaren ereduak ezartzeko eta haiei eusteko, haren oinarria den araua eta behar diren baldintzak interpretatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Erabateko kalitate sistemaren kontzeptuak eta helburuak identifikatu ditu.

b) Kalitatea kudeatzeko arauak hartu ditu kontuan.

c) EFQM ereduaren egitura zehaztu du, eta haren abantailak eta eragozpenak identifikatu ditu.

d) EFQM ereduaren autoebaluazioan txertatu beharreko eskakizunak eta prozedura zehaztu ditu.

e) EFQM ereduaren eta enpresa-kudeaketa hobetzeko beste ereduen arteko aldeak planteatu ditu.

f) Kalitatea kudeatzeko tresnak eta metodologiak identifikatu ditu.

g) Kalitatea kudeatzeko tresnak aplikazio eremuekin lotu ditu.

h) Enpresa bateko kalitate sistemaren adierazle nagusiak zehaztu ditu.

i) Tresna informatikoak aplikatu ditu kalitate plan bati jarraipena egiteko.

j) Kalitatea kudeatzeko sistema berrikusteko eta eguneratzeko irizpideak deskribatu ditu, erreferentziako arauei jarraituz.

k) Kalitate sistema eta hura osatzen duten elementuak aztertu ditu, eta ezarritako kalitate politikarekin erlazionatu.

7. Kalitate erregistroak prestatzen ditu, haien ezaugarriak eta garrantzia kontuan hartuta prozesua eta produktua kontrolatzeko eta hobetzeko.

Ebaluazio irizpideak:

a) Prozeduren oinarrizko betekizunak eta ezaugarri orokorrak zehaztu ditu, haiek kontrolatzeko.

b) Kalitatea kudeatzeko sistemaren erregistroak zehaztu ditu.

c) Mantentze-lana kudeatzen duen prozesu batean jarduteko estrategia definitu du.

d) Ekoizpen prozesuari lotutako erregistroak eta kontrol plana diseinatu ditu.

e) Izan litezkeen jardun-esparruak hautatu ditu, adierazitako hobekuntza helburuen arabera.

f) Adostasun ezak tratatzeko prozedura zehaztu du.

g) Kalitaterako tresna eta planak aplikatzeko plangintza egin du, kalitatea segurtatu eta kudeatzeko araudiari kontu eginez.

h) Kalibrazio prozesuetan erabili behar diren neurri eta unitate sistemak zehaztu ditu.

i) Prozesuaren eta makinen ahalmenak zehaztu ditu.

j) Ikuskatze metodoen eta laginketa planen zerrenda egin du.

k) Enpresa-bikaintasunaren aintzatespena lortzeko erabiltzen den jardun-prozedura estandarra zehaztu du.

l) Estatistika banaketa arrunt baten zentralizazioa eta sakabanatzea neurtzen dituzten parametroak definitzea.

m) Prozesuaren kontrol estatistikoan erabiltzen diren teknikak deskribatzea.

Edukiak.

Muntaketa eta mantentze prozesuak ezartzea:

-Mantentze-lana: eginkizuna, helburuak, motak. Mantentze-lanaren egitura.

-Mantentze-laneko enpresak. Antolatzeko moduak. Zerbitzuak emateko eskaintza.

-Beren mantentze-lana duten industriak. Antolatzeko moduak. Berezko baliabideak eta kanpokoak.

-Faseak: diagramak, ezaugarriak eta haien arteko erlazioa.

-Muntaketaren eta mantentze-lanaren prozesuak.

-Materialen zerrendak.

-Ekipamenduaren eta materialen zehaztapen teknikoak.

-Instalazio termikoetako muntaketaren eta mantentze-lanaren plangintza eta programazioa:

  • Produkzioaren prozesu energetikoak. Kontsumoaren kontrola.
  • Ingurumenaren mantentze-lana.
  • Instalazio baten aprobetxamendu osokoa.

-Ekipamendua, tresneria eta erremintak.

Muntaketa planak eta mantentze-gamak prestatzea:

-Eragiketak zehaztea eta haien sekuentziazioa ezartzea.

-Lan-kargak.

-Instalazioa egiteko behar diren baliabide materialak eta giza baliabideak.

-Muntaketa planaren kontrola.

-Muntaketaren zehaztapen teknikoak.

-Ekipamendua, materiala eta instalazioak erabiltzeko arauak.

-Indarreko araudia eta erregelamenduak aplikatzea.

-Erreferentziako dokumentazio teknikoa.

-Kudeaketa sistema informatizatuak.

Ordezko piezen katalogoa eta kudeaketa eta hornidurarako programa prestatzea:

-Hornitzaileen homologazioa. Hornidurak.

-Erosketen zehaztapen teknikoak.

-Entregatzeko epeak eta hornikuntzaren kalitatea.

-Mantentze-lanerako biltegia antolatzeko sistemak.

-Izakinen kontrola eta eskarien prestaketa.

-Kudeaketa sistema informatizatuak.

Instalazioak muntatzeko eta mantentzeko aurrekontua egitea:

-Obra unitateak. Neurketak.

-Instalazioen kalkulu partzialak eta guztizko kalkuluak.

-Mantentze integralaren kostua.

-Aurrekontu orokorrak.

-Aurrekontuak prestatzeko sistema informatizatuak.

Kalitatea segurtatzen duten sistemak ezartzeko eta haien mantentze-lanerako ekintzak zehaztea.

-Kalitatearen definizioa. Diseinuaren kalitatea eta adostasuna. Fidagarritasuna. Mantengarritasuna.

-Kalitatearen oinarrizko arauak. Kalitatearen aitortza: homologazioa eta ziurtapena.

-Prozesuko dimentsioen eta estatistiken kontrola:

  • Estatistikaren eta probabilitatearen oinarriak. Maiztasunen ohiko banaketa.
  • Aldagaien eta atributuen araberako kontrola. Kontrol-grafikoak.
  • Laginketa planak.

-Teknika metrologikoak:

  • Neurketaren kontzeptua eta prozesua. Patroiak.
  • Dimentsioen perdoiak eta perdoi geometrikoak. Tresneria eta ekipamendua. Teknika eta prozedurak.

-Neurtzeko ekipamenduaren eta elementuen kalibrazioaren gaineko kontrola:

  • -Neurketa akatsak.
  • Neurketaren ziurgabetasuna.
  • Kalibrazio plana.
  • Kalibrazioaren dokumentazioa, arauak eta teknikak.

-Kalitatea segurtatzeko sistemak.

-Kalitatea segurtatzeko eta kudeatzeko tresnak:

  • Datuak hartzea, biltzea, ponderazioa, datuak zenbakitan eta grafikotan adieraztea, histogramak.
  • Bilakaera edo kudeaketaren diagramak, Pareto diagramak, afinitatekoak, kausa-efektua, korrelazioa, sakabanatzea edo banatzea, etab.

-Akats moduen eta efektuen analisia (AMFE).

-Datuak erregistratzea kalitate-dokumentuetan.

-Hobekuntza jarraituko prozesuak.

-Produkzioa kontrolatzeko kalitate-plana.

-Kalitatea segurtatzea.

-Kalitatearen kudeaketa segurtatzeko arau nagusien analisia.

-Kalitatearen eta prozesuen eskuliburua.

-ISO 9001-2008 arauak industria eta zerbitzu prozesuetarako.

Enpresa-bikaintasunaren ereduak ezartzeko eta mantentzeko planen aplikazioa:

-Kalitateari buruzko politika industriala. Kalitatearen azpiegitura hobetzeari lotutako agenteak eta oinarrizko euskarria. Normalizazioa, ziurtapena, saiakuntzak, kalifikazioa eta ikuskapena.

-Erabateko kalitatearen printzipioak.

-EFQM Europako sistemaren oinarrizko kontzeptuak.

-EFQM ereduaren irizpide mapa.

-Enpresa baten kudeaketa bikaintasun eredu bati jarraituz.

-Enpresa-bikaintasunaren ereduak.

-Prozesuak etengabe hobetzeko planak.

-Kalitatea kudeatzen duen sistema bat ezartzeko faseak identifikatzea.

Kalitate erregistroak prestatzea:

-Kalitatea kudeatzeko sistemaren erregistroak ezagutzea.

-Kalitate kostuak: kostuen egitura, kostuen datuak baloratu eta eskuratzea.

-Zerbitzuaren kalitatea neurtzea.

-Kalitateko tresna estatistikoak prozesua kontrolatzeko.

-Desadostasunak kudeatzeko planak.

-Prozesuko dimentsioen eta estatistiken kontrola. Metrologia teknikak. Neurtzeko elementuak eta ekipamendua kalibratzeko kontrola.

-Autoebaluazioaren sistema eta prozesuak. REDER (emaitzak, ikuspegia, zabalkuntza, ebaluazioa eta berrikuspena) logika bidez ebaluatzeko araua.

-Emaitzen tratamendua (aginte taulak, hornitzaileen ebaluazioa, bezeroen gogobetetzea eta kanpoko diagnostikoa).

-Estatistika banaketa arrunt baten zentralizazioa eta sakabanatzea neurtzen dituzten parametroak.

-Prozesuaren kontrol estatistikoan erabiltzen diren teknikak.

Orientabide didaktikoak.

Ikasleek oinarrizko trebetasunak eta beharrezko prestakuntza eskura ditzala du helburu modulu honek, kalitatearen kudeaketa eta eragiketa prozesuak garatzeko, mekatronika industrialari aplikatutako muntaketa eta mantentze-lanaren eremuan.

Trebetasun horiek ondoko alderdi funtsezkoak biltzen dituzte:

-Mekatronikako instalazioen makina, ekipamendu eta elementuen mantentze-lan prebentibo eta zuzentzailean esku hartzeko prozesu operazionalak prestatzea.

-Fabrikazio prozesuak garatzea, instalazioetako ekipamendu elektromekanikoaren elementuak berreraikitzeko.

-Makinak eta ekipamendua aztertzeko gamak prestatzea, haien egoera diagnostikatzeko.

-Ordezko piezen txostena egitea, instalazioak mantenduko direla bermatzeko behar diren biltegiratze mailei buruz.

-Jarraipena egitea instalazioen muntaketa kostuei eta kontrolari.

-Ekipamenduaren eta instalazioen mantentze-lan prebentiboko programak egitea.

-Mantentze-lanaren kostuen jarraipena eta exekuzioa kontrolatzea.

-Mekatronikako instalazioen muntaketa eta mantentze prozesuen kalitatea segurtatzea.

-Mekatronikako instalazioak abian jartzeko proben planak egitea.

-Lan-arriskuen prebentzioko plan eta arauak aplikatzea.

Modulu hau bukatzean, ikasleak gai izanen dira mantentze planak programatu eta antolatzeko, baita sistema mekatronikoen muntaketa eta mantentze-lana planifikatu eta gainbegiratzeko ere, lan-arriskuen eta ingurumena errespetatzeko kalitate, segurtasun eta prebentzioko protokoloei jarraituz.

Modulu hau guztiz teorikoa da, nahiz ezagupenen ikasketak funtzionala izan behar duen; hortaz, adibide praktikoak erabiliko dira, kontzeptu abstraktuen adibideak ematen saiatuz, kasu praktikoen laguntzarekin hobeki ulertu ahal izateko. Lan unitateak garatzean, beharrezkoa da ahalik eta azalpen teoriko handienak ematea industria arloko adibide errealekin.

Beraz, kontzeptu, prozedura eta jarrerak biltzen dituzten jarduerak burutu behar dira eta, horrenbestez, ona litzateke ikasgelak bitarteko hauek izatea:

-Gelako liburutegia, inprimatutako materialekin eta euskarri informatikoan irakasgaien edukiari buruz: liburu teknikoak, katalogoak, fitxak, makinen eskuliburuak, makinen dokumentu historikoak, kalitatean eta mantentze-lanean erabiltzen diren dokumentu errealak (lan aginduak, biltegitik ateratzeko bonuak eta aldizkari teknikoak, besteak beste).

-Ikus-entzunezkoak: arbel digitala, bideodatuen proiektagailua eta Interneti konektatutako ordenagailua eta web orri interesgarri hautatu batzuk.

-Erabilera anitzeko gelan diren bitarteko informatikoak: ordenagailuak irakaslearentzat eta ikasleentzat. Ordenagailu horiek, gutxienez ere, kalkulu orria eta idaztekoa izan beharko lituzkete instalatuta, baita mantentze-lana kudeatzeko programa bat ere. Ona litzateke inprimagailu bat izatea sarean.

-Mantentze-lan prediktiboa egiteko neurgailuak (kamera termografikoa eta bibrazioen analizagailua, besteak beste.)

Egokientzat jotzen den edukien sekuentziazioa bat heldu da aurkezpen ordena honekin:

-Mantentze-lanaren kontzeptua eta egitura orokorra.

-Mantentze-lan prebentiboaren edukia eta antolaketa.

-Mantentze-lanaren kudeaketa ekonomikoaren optimizazioa.

-Mantentze-laneko biltegia eta materiala.

-Kalitatea segurtatzeko sistemak.

-Mantentze-lanaren kalitatea.

-Guztirako mantentze-lan produktiboa (TPM).

-Mantentze-lan energetikoa eta ingurumenekoa.

-Ordenagailuz lagundutako mantentze-lanaren kudeaketa.

Hobe mantentze-lanaren oinarrizko kontzeptuetatik eta modalitateetatik hastea, lehendabizi zenbait lan partikularren kudeaketa praktikoari ekinez, hala nola, materiala, baliabideak eta jarduketak dokumentatzea, gero edozein mantentze-lan berariazkori ekiteko.

Materialek izan ditzaketen akatsak ezagutu ondoren, jarraibideen aplikazioa aztertuko litzateke, haien funtzionamendu egokia, iraun dezaketena eta mantentzeko duten gaitasuna ezagutu ahal izateko, alderdi ekonomikoak ahaztu gabe, hala nola, kostuak edo aurreikusitako denbora, irisgarritasuna, kalitatea eta segurtasuna. Mantentze-laneko langileek materialean zuzenean esku hartzeko dituzten modu nagusiak ere aztertuko dira, behar duten prestakuntza eta esku-hartze horien logistika eta antolamendua barne. Kasu horretan, metodo grafiko ezagunenetara jotzen da, hala nola, GANTT eta PERT, besteak beste.

Ona da mantentze-lanaren gaur egungo azken modalitateak azaltzea, hala nola, RCM eta TPM, baita hura kudeatzeko tresnak erabiltzea ere, hala nola, programa informatikoetako sostengua (GMAO) edo AMFE gisako analisi motak eta, bukatzeko, mantentze-lanaren gaineko ikuspegi orokorrak eta haren kudeaketarako modu eraginkorrenek duten garrantzia indartzea.

Laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumeneko babesa zeharka landu beharko dira edukien multzo guztietan.

Eduki horiek lan unitatetan antolatuko dira eta lan unitate bakoitzak berez zentzua izanen du, helburuak, irakaskuntza-ikaskuntzako jarduerak eta ebaluazioa definitzea ahalbidetuko baitu. Unitateen multzoak moduluko ikaskuntzaren bitartez emaitza egokiak lortzea ahalbidetu behar du.

Modulu honetan lortu nahi diren helburuak ongi betetzeko, ondoko jarduera hauek egitea iradokitzen da, besteak beste:

-Makinen, industria ekipamenduaren eta instalazio lagungarrien dokumentazio teknikoa aztertzea, mantentze prozesua planifikatzeko behar diren osagai eta eragiketak identifikatuta.

Makinen mantentze-lanerako plan eta protokoloak prestatzea, haren zein mota zehaztuta, baita eragiketak, materialak, bitartekoak eta exekuzioaren kontrola ere.

Produkzio kargak eta baliabideak optimizatzen dituzten programazio teknikak aplikatzea, mantentze-lanaren esku-hartze eta jarraipen programak prestatzearren.

-Makinen mantentze-lanaren kostuak zehaztea, haien fidagarritasun, eskuragarritasun eta mantengarritasunaren balioak produkzioarekin erlazionatuta.

-Makinen ordezko pieza kritikoen katalogoa prestatzea, haien zehaztapen teknikoak eta biltegian gordetzeko baldintzak ezarrita.

-Kalitate planak eta beharrezko dokumentazio berariazkoa aztertzea, kalitatea kontrolatu eta kudeatzeko.

-"Kalitaterako tresna" egokiak aztertu eta aplikatzea horniduraren kalitateari, produktuaren kalitateari, prozesuaren egonkortasunari edo kalitatearen etengabeko hobekuntzari.

-Produktu baten edo produkzio prozesu baten kalitatea behar bezala ebaluatzen dela bermatzen duten teknika metrologikoak aztertzea.

-Kalitate sistema eta hura osatzen duten elementuak aztertzea, ezarritako kalitate politikarekin erlazionatuta.

Mantentze-lanaren eta kalitatearen prozesuak eta kudeaketa izeneko moduluaren edukiak mekatronika industrialaren prestakuntza zikloko gainerako moduluetan agertzen dira; izan ere, makinak eta ekipamendua zaindu, konpondu eta hobetzeko gida edo sostengua dira, haien funtzionamendu egokiak eraginkortasunik handiena izan dezan ahalik eta denbora handienean kalitate eta segurtasun baldintza egokietan.

Lanbide modulua: ingelesa I.

Kodea: NA01.

Iraupena: 60 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Interesatzen zaizkion eguneroko gaiei buruz ingelesez ohiko mintzairan idatzitako testu errazak ulertzen ditu, independentzia maila onargarriarekin, garrantzia duen informazio orokorra edo berariazkoa ateratzea lortzen baitu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gai arruntei buruzko testu batean, ideia orokorra edo intereseko informazioren bat bilatu eta ulertu du.

b) Eguneroko testuak irakurtzeko teknika egokia aplikatu du, testu motaren eta helburuaren arabera, informazio garrantzitsua bilatzeko.

c) Lan jakin bat egiteko behar diren datuak eta informazioak atera ditu erabilera arrunteko testu-zati edo testu desberdinetatik, edo, hiztegiaren laguntzaz, bestelako iturrietatik.

d) Hitz ezezagunen esanahia testuingurutik ondorioztatu du, ikaslearen interesekin zerikusia duten gaietan edo ezohiko gaietan.

e) Aparatu edo ekipamendu bat erabiltzeko jarraibide sinpleak zehaztasunez interpretatu ditu.

f) Testuinguruan kokatzearen eta koherentziaren irizpideak aplikatu ditu itzulpen tresnek emandako informazioa hautatzeko.

2. Bere intereseko gaien gainean edo eguneroko bizitzako jardueren gainean ingelesez eta ahoz emandako informazio bateko ideia nagusiak ulertzen ditu, buruz buruko komunikazio egoeretan zein bestelakoetan, solaskideek argi eta astiro hitz egiten dutelarik.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mezu labur batzuk, hala nola abisuak, oharrak edo iragarkiak, osorik ulertu ditu, inguruko hotsek distortsio handirik eragin ez duten egoeran.

b) Doitasunez identifikatu ditu norberaren jardueraren elementu igargarriekin (hala nola zenbakiak, kantitateak eta denborak) zerikusia duten datuak eta ekintzak.

c) Argi eta hizkuntza estandarrean ari diren ingeles hiztun batzuen arteko elkarrizketaren gaia identifikatu du.

d) Bere eguneroko jarduerei buruz hizkera argian esan zaiona zailtasunik gabe ulertu du (noizean behin zerbait errepikatzeko edo beste modu batera esateko eskatzen utzi zaio).

e) Eguneroko ohiko gaiei buruzko mintzaldi grabatuetan edo solaskidea aurrean izan gabe, argi eta astiro mintzatuz emandako informazioen funtsezko elementuak identifikatu ditu.

3. Bere intereseko gaiekin zerikusia duten dokumentuak bete eta gutunak, mezuak edo jarraibideak idazten ditu ingelesez, komunikazio eraginkorrak eskatzen duen kohesio eta koherentziarekin.

Ebaluazio irizpideak:

a) Formularioak, txosten laburrak eta bestelako dokumentu normalizatuak edo errutinakoak bete ditu, okerrik gabe eta berariazko terminologia erabiliz.

b) Gutunak, faxak, mezu elektronikoak, oharrak eta txosten sinple eta zehatzak idatzi ditu, horrelako testuei dagozkien arauak betez.

c) Eguneroko gaiei buruzko informazioak, aldizkari eta liburuxketatik, Internetetik eta beste iturri batzuetatik jasoak, fidagarritasunez laburtu ditu, jatorrizko testuetako hitzak eta antolaketa erabiltzeko aukera izan delarik, testu laburrak edo laburpen koherenteak sortzeko ohiko formatu batean.

d) Gutunak, deskribapenak eta gai orokorrei edo norberaren intereseko gaiei buruzko beste idazki batzuk egin ditu, datuak, iritzi pertsonalak edo sentimenduak adieraziz, zehaztasun eta doitasun maila nahikoarekin.

e) Norberaren jarduerari dagozkion dokumentuak egitean zuzentasun nahikoa lortu du oinarrizko elementu gramatikaletan, puntuazio zeinuetan eta ohiko hitzen ortografian, egitura koherente eta sendoa osatu du, eta eguneroko bizitzan norberari interesatzen zaizkion gai gehienei buruz nahikoa argi mintzatzeko moduko hiztegia erabili du.

f) Idatzizko dokumentuak egitean kontuan hartu ditu hartzailearen ezaugarri soziokulturalak eta komunikazioaren ingurunea.

g) Testuinguruan kokatzearen eta koherentziaren irizpideak aplikatu ditu itzulpen tresnek emandako informazioa hautatzeko.

4. Eguneroko bizitzako gaiei buruz nahikoa arin eta garbi mintzatzen da aurrez aurreko edo urrutiko elkarrizketetan, hitz eta esapide sinpleak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mintzatzeko intonazio egokia eta ahoskera argi eta ulergarria erabili ditu, atzerritar doinua nabarmena izan arren, mintzakideek noiz edo behin zerbait errepikatzeko eskatu behar izan badute ere.

b) Aurreikusi gabeko egintza edo gertaeren deskribapenak edo kontaketak egin ditu, ongi ulertzeko moduko xehetasun mailarekin.

c) Itzulinguruak erabili ditu hiztegiaren hutsuneak gainditzeko.

d) Doitasunez mintzatu da, behar adinako hiztegia eta esaldi errazak eta estandarizatu samarrak erabiliz, norberaren lanbide eremuarekin zerikusia duten kantitate, zenbaki, ezaugarri eta gertaeren inguruko informazioa ematerakoan.

e) Ingelesezko ahozko adierazpena komunikazio egoerara egokitu du, hitzik gabeko komunikaziorako behar diren elementuak erantsiz.

5. Beste pertsona batzuekin ingelesez mintzatzen da, elkarren intereseko eguneroko gaiei buruz hizketa sinple eta zuzena eginez.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aurrez aurreko elkarrizketa sinpleak hasi, jarraitu eta bukatu ditu interes pertsonaleko gaiei buruz.

b) Eguneroko egoerei buruzko ahozko elkarrizketa laburretan parte hartu du zailtasunik gabe, gai ezagunak hizpide hartuta.

c) Noizbehinka solaskideei zerbait argitu edo errepikatzeko eskatu zaie, iragar daitezkeen egoerez ari direnean.

d) Elkarrizketa kasuan kasuko komunikazio inguruneari dagokion moduan hasi edo amaitzeko ohiko hitz egokiak erabili ditu.

e) Ahozko interakzioa, hitzik gabeko mintzaira barne, komunikazio motari (aurrez aurrekoa edo urrutikoa), komunikazio egoerari (formala edo informala) eta solaskidearen ezaugarri soziokulturalei egokitu zaie.

f) Norberaren lanbide eremuko gizarte interakzioko ohiko egoeren inguruan mintzatzeko behar bezain aberatsa den hiztegia erabili du.

Edukiak.

Eduki lexikoak:

-Eguneroko bizitzari buruzko hiztegia eta terminologia, batik bat arlo hauetakoa: bidaiak eta turismoa (garraiobideak, ostatua, ...), aisia, sentimendu pertsonalak, errutinak eta bizi ohiturak, jantziak, elikadura, etxebizitza, erosketak, osasuna, lanaren mundua, komunikabideak, instalazio eta zerbitzu publikoak...

-Lanbide eremuko oinarrizko hiztegia eta terminologia.

Eduki gramatikalak:

-Aditz-denborak.

-Hitzen erabidea.

-Preposizioak, juntagailuak eta adberbioak.

-Aditz laguntzaileak eta moduzkoak.

-Erlatibozko perpausak.

-Koherentzia eta kohesio elementuak: lokailuak.

-Boz pasiboa. Hizkera tekniko-zientifikoa.

-Baldintzak.

-Zeharkako estiloa.

Eduki funtzionalak:

-Hasierako eta amaierako agurrak gizarteko ohiko egoeretan.

-Galdetzea eta erantzutea informazio orokorra emateko, datuak eskatzeko, etab.

-Norberaren intereseko gaien azalpen eta aurkezpenak entzutea eta garrantzizko informazioa bereiztea, oharrak edo laburpenak idatziz.

-Konparatzea eta erkatzea; alde onak eta txarrak.

-Adostasuna eta desadostasuna azaltzea.

-Asmoak eta planak adieraztea.

-Gustuak eta lehentasunak adieraztea.

-Iradokizunak, gomendioak, kexak eta eginbeharrak adieraztea.

-Norberaren intereseko gaien inguruko iritziak azaltzea eta horien aldeko argudioak ematea.

-Pertsonak deskribatzea eta gertaerak kontatzea.

-Iraganari eta etorkizunari buruzko gogoeta egitea. Hipotesiak azaltzea.

-Testu bateko gai nagusia laster identifikatzea.

-Testu bateko berariazko xehetasunak zehaztasunez kokatzea eta agerikoa ez den esanahia ondorioztatzea.

-Dokumentu generiko luze bateko edo batzuetako informazioak planifikatu eta idatziz laburtzea.

-Informazioa edo iritzia adierazten duten testu koherenteak osatzea.

-Inprimakiak edo erabilera arrunteko dokumentuak betetzea.

-Formatua eta egitura egokitzea helburu desberdinak dituzten idatzizko testuak antolatzeko (txostenak, jarraibideak, mezu elektronikoak.).

-Hiztegiak edo erreferentziazko bestelako materialak, bitarteko elektronikoak barne, trebetasunez erabiltzea, hitz ezezagunek kasuan kasuko testuinguruan zer esan nahi duten jakiteko.

-Informazioak eta ideiak ahoz aurkeztea sekuentzia logikoan.

-Telefono deiak egin eta hartzea. Mezuak utzi eta jasotzea.

-Beste pertsona baten hitzak transmititzea: aginduak, jarraibideak, galderak, eskaerak.

-Eguneroko bizimoduarekin zerikusia duten gertaerak, azalpenak, jarraibideak eta deskribapenak ahoz adieraztea, zuzen mintzatuz.

-Komunikazioaren estiloa hartzaileari, inguruneari eta komunikazioaren helburuari egokitzea.

-Hitzik gabeko komunikazioaren estrategiak erabiltzea, ahozko interakzioa indartzeko.

Gizarte eta lanbide edukiak:

-Norberarekin komunikatzen diren bezero edota profesionalak zein herrialdetakoak diren, hango giza, gizarte eta lanbide harremanak arautzen dituzten arauak, protokoloak eta ohitura nagusiak identifikatu eta aztertzea.

-Ingelesezko harremanetarako arauak identifikatu eta aplikatzea, bereziki kontuan hartuz Interneten erabiltzen diren adeitasunezko konbentzioak.

-Bestelako kulturak eta haiek osatzen dituzten pertsonak ezagutzeko gogoa eta haienganako errespetua eta jarrera irekia agertzea.

-Binaka eta taldeka eta jakintza-arlo anitzeko eremuetan lan egiteko prest egotea.

Orientabide didaktikoak.

Ingelesa I nahitaezko lanbide moduluak ikasleen hizkuntza gaitasuna indartzea du funtsezko helburu. Bereziki nabarmentzen ditu bizitza arrunteko eta lanbide bizitzako ohiko komunikazio egoeretan aise moldatzea ahalbidetuko dieten trebetasunak.

Europan hainbat azterlan egin dira langileek beren lan jarduerarekin zerikusia duten egoeretan hizkuntzak erabili beharrari buruz zer dioten jakiteko. Azterlanok agerian jarri dutenez, behar hori, lehenik, hertsiki lanbide arlokoak ez diren gizarte harremanetan nabaritzen dute langileek. Beraz, modulu honetan ikasleei ingeles teknikoa irakatsi baino areago, hizkuntza ohiko komunikazio egoeretan erabiltzen irakatsi nahi zaie, profil bakoitzari dagokion lanbide ingurunea ikasgelan proposatzen diren irakaskuntza-ikaskuntzako jardueretan sartzeari uko egin gabe, noski. Alderdi hori agerian jartzen da, halaber, lanbide heziketako ikasleek etengabeko ikaskuntzarako Europako programetan parte hartuta beste herrialde batzuetan dituzten esperientzietan.

Horregatik guztiagatik, eta hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparruan proposatzen denarekin bat, modulu honen bidez ikasleek komunikazio eraginkorra lortu behar dute egiazko egoeretan, bizitza arrunteko egoerak izan nahiz lanbide arlokoak izan.

Irakaskuntza-ikaskuntzako prozesua, helburu horri begira, nabarmenki praktikoa den ikuspuntu batetik bideratu behar da. Gramatikaren irakaskuntza aurreko kurtsoetan ikasitakoaren berrikuspen gisa hartu behar da, eta ikasleentzat egiazko interesa duten komunikazio egoeretan txertatu. Horrela, ikasleak errazago ohartuko dira ikasi behar duten hizkuntzan beren kasa moldatu beharra dutela. Era berean, ahalegin nagusia egin beharko litzateke ikasleak gai izan daitezen, lehen urrats batean, modu autonomo eta koherentean komunikatzeko. Geroago ekinen zaie adierazpenaren zuzentasunari, jarioari eta zehaztasunari. Ikasgelan, bai irakaslea bai ikasleak, ingeles hutsean aritzeak ederki lagunduko du lortu nahi diren helburuak betetzen.

Irakaskuntza-ikaskuntzako prozesuan egiten diren jarduerak egokiro diseinatu behar dira, ikasleei erakusten dizkieten komunikazio egoerak ahalik eta benetakoenak izan daitezen, ulermena eta mintzamena eta, beraz, interakziorako trebetasunak bereziki indartu daitezen.

Irakurmena lantzeak aukera ona eman dezake ikaskuntza lanbide eremuaren ingurunean kokatzeko, datuak, informazioak eta berariazko hiztegia ateraz egiazko dokumentuetatik. Horiek, neurri handian, Interneten bidez eskuratzen ahalko dira. Ildo beretik lagungarria izan daiteke ikasleek aurkezpen elektronikoak egitea, beren lanbide eremuko lan prozesuak, eragiketetarako jarraibideak, makinen funtzionamendua eta abar deskribatzeko.

Komunikazioaren teknologiak oso tresna baliotsuak dira ikasleak benetako komunikazio egoeretan kokatzeko. Haietako batzuk arestian aipatu ditugu, eta beste batzuk gehitzen ahal zaizkie: webquest-ak, e-pal bidezko posta elektronikoa, e-Twinning erako proiektuetan parte hartzea, blog-etan parte hartzea, etab, Interneten dagoen baliabide iturri ia agortezina ahaztu gabe (hiztegiak, podcast-ak, vodcast-ak, argitalpen teknikoak...). Baliabide horiek eskuratzen errazak dira eta, askotan, doakoak. Kontuan hartu behar da, halaber, heziketa zikloetatik abiaturik ikasleek etengabeko irakaskuntzarako Europako programetan parte har dezaketela, Leonardo da Vinci eta Erasmus programetan, adibidez. Hori pizgarri bat gehiago izan daiteke ikasleei interesatzen zaizkien komunikazio egoera bene-benetakoak planteatzeko.

Arreta jarri behar zaion beste kontu bat gaitasun soziolinguistikoen garapena da, gaitasun horiek irakaskuntza-ikaskuntzako prozesu osoa blaitu behar baitute. Garrantzitsua da, prestakuntza helburudun honen esparruan, bermatu ahal izatea ikasleek badakizkitela hizkuntza erabiltzeko konbentzioak, adeitasunezko arauak, erregistro desberdinak eta horiek behar bezala erabiltzearen garrantzia, eta, oro har, ingelesa ama hizkuntza duten herrien idiosinkrasia ongien definitzen duten ezaugarri kulturalak.

Ebaluazioari dagokionez, iradokitzen da prozesu horren ardatza ikasleen komunikaziorako gaitasunaren balorazioa izan dadila, hau da, ikustea nola baliatzen dituzten beren hizkuntza ezagutzak eta trebetasunak eta zenbateko gaitasuna duten komunikaziorako estrategia desberdinak erabiltzeko. Helburu horri begira seinalatu dira modulu honetako ebaluazio irizpideak eta, ildo berean, hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparrua oso bitarteko baliotsua izan daiteke ebaluazio tresnak diseinatzeko.

Lanbide modulua: sistema mekanikoak

Kodea: 0935.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 9.

Iraupena: 130 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Sistema mekanikoak doitzen ditu, muntatu eta desmuntatzeko plano, eskema eta prozedurak interpretatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Planoetatik eta dokumentazio teknikotik hartu du informazioa, desmuntatu beharreko elementu edo multzoei buruz.

b) Sistema eratzen duten elementuetako bakoitza identifikatu du.

c) Elementuak desmuntatu/muntatzeko teknikak aplikatu ditu.

d) Elementu mekanikoak desmuntatu/muntatzeko lanabes eta erremintak erabili ditu.

e) Elementuen ezaugarriak (gainazalak, neurriak eta geometria, besteak beste) egiaztatu ditu, lanabes egokiak erabilita.

f) Sistema mekanikoak prestatu ditu haiek muntatzeko, eta hondatutako piezak berritu, halakorik egin behar bada.

g) Elementuak muntatu ditu, eta multzoaren funtzionaltasuna segurtatu.

h) Sistema mekanikoa doitu eta erregulatu du, eta zehaztapen teknikoak bete ditu.

i) Mekanizazio eragiketak behar bezala planifikatu ditu, ordezko piezak fabrikatzeko.

j) Ordezko piezak fabrikatzeko plano teknikoak behar bezala egin ditu.

k) Konpontze edo mantentze-lana egiteko behar diren juntura teknikak behar bezala aukeratu eta gauzatu ditu.

2. Sistema mekanikoen mantentze-lan prebentiboko teknikak aplikatzen ditu eragiketak eginez eta mantentze planak interpretatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mantentze-lanerako esku-hartzeen plan batean deskribatutako prozedurak interpretatu ditu.

b) Ikuskatu beharreko ekipamendua eta elementuak identifikatu ditu, eskemak, planoak eta mantentze programak abiapuntutzat harturik.

c) Mantentze-eragiketak egiteko lanabesak hautatu ditu.

d) Sistemetako aldagaiak behatu eta neurtzeko teknikak aplikatu ditu, makinari edo instalazioari buruzko datuak (zaratak, bibrazioak, mailak, kontsumoak eta tenperaturak, besteak beste) eskuratzeko.

e) Lortutako emaitzak eta erreferentzia gisa ezarritako parametroak alderatu ditu.

f) Besteak beste, garbitu, koipeztatu eta lubrifikatzeko, lotura eta finkapen elementuak doitzeko, lasaierak zuzentzeko eragiketak eta lerrokatzeak egin ditu, lanabes eta erreminta egokiak erabilita.

g) Atzemandako akatsak eta makinaren historialerako behar diren datuak modu egokian erregistratu ditu.

h) Materialen manipulazioak eta hondakinen hustuketak dituzten arriskuak identifikatu ditu.

3. Sistema mekanikoetan matxuren eta disfuntzioen diagnosia egiten du, disfuntzioa eta bera sortzen duen arrazoia elkarrekin lotuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sistemaren dokumentazio teknikoari buruzko informazioa lortu du.

b) Disfuntzioaren sintomak eta eta sortutako ondorioak erlazionatu ditu.

c) Disfuntzioa atzemateko esku-hartzearen prozedura prestatu du.

d) Instalazioaren parametro bereizgarriak neurtu ditu.

e) Disfuntzioa edo matxura eragin duten balizko arrazoiei buruzko hipotesiak egin ditu.

f) Matxura nahiz disfuntzioa eragin duen sistemako atala isolatu du.

g) Matxura edo disfuntzioa eragiten duen elementua identifikatu du.

h) Matxurak eta disfuntzioak atzemateko jarraitutako prozedura dokumentatu du.

4. Sistema mekanikoetako mantentze-lan zuzentzaileko eragiketak egiten ditu, ordezteko edo konpontzeko teknikak eta prozedurak justifikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gauzatu gogo diren mantentze-eragiketei lotutako dokumentazio teknikoa hautatu du.

b) Disfuntzioari konponbidea emateko esku-hartzearen prozedura prestatu du.

c) Matxuraren ardura duten elementuak ordeztu ditu.

d) Disfuntzioa edo matxura ezarritako denboran konpondu du.

e) Instalazioaren parametro bereizgarriak neurtu ditu.

f) Parametroak diseinuko baldintzetara egokitu ditu.

g) Ekipamendua eta erremintak trebetasunez eta kalitatez erabili ditu.

h) Segurtasun arauak aplikatu ditu esku-hartzeetan.

i) Matxurak eta disfuntzioak zuzentzeko jarraitutako prozedura dokumentatu du.

5. Makinen elementuen egoera diagnostikatzen du, prozeduran deskribatu neurketa eta analisi teknikak aplikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Analizatu behar den elementuari lotutako dokumentazio teknikoa hautatu du.

b) Ohiko eta ezohiko higadurak identifikatu ditu, higatutako gainazala eta jatorrizkoa alderatuta.

c) Elementuaren balizko hausturak aztertu ditu.

d) Elementuaren parametro bereizgarriak (neurrien gainekoak, geometrikoak, formazkoak eta gainazalerarenak, besteak beste) neurtu ditu.

e) Neurri errealak eta planoan azaltzen diren jatorrizkoak alderatu ditu.

f) Neurriak hartzeko lanabes egokiak erabili ditu.

g) Higadura eta erosioen zenbaterainokoa zehaztu du.

h) Elementuen higadurak eta haien balizko kausak (koipe eskasia, tenperatura handia, olio zikina) erlazionatu ditu.

i) Soluzioak eman ditu, piezen higadura, erosio edo hausturak galarazi edo gutxitzeko.

6. Laneko arriskuei aurrea hartzeko arauak eta ingurumena babestekoak betetzen ditu; arriskuak eta horiei aurrea hartzeko neurriak eta ekipamendua identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Materialak, erremintak, lanabesak, makinak eta garraiobideak manipulatzearen ondoriozko arriskuak eta arriskugarritasun-maila identifikatu ditu.

b) Materialak, erremintak, makinak eta ekipamendua erabiltzean gerta daitezkeen istripuen kausarik ohikoenak identifikatu ditu.

c) Fabrikazio prozesuaren eragiketetan erabili behar diren makinetako segurtasun elementuak (babesak, alarmak, larrialdietarako igarobideak, besteak beste) eta norbera babesteko ekipamendua (oinetakoak, betaurrekoak, jantziak, besteak beste) deskribatu ditu.

d) Materialen, erreminten, makinen eta ekipamenduaren manipulazioa eskatzen diren segurtasun eta babes pertsonaleko neurriekin erlazionatu du.

e) Fabrikazio prozesuko eragiketak prestatzean eta gauzatzean hartu behar diren segurtasun elementuak eta babes pertsonaleko neurriak zein diren zehaztu du.

f) Segurtasun-araudia bete du, segurtasun sistema eta babes pertsonaleko sistemak erabilita.

g) Ingurumena kutsatzeko iturriak zein izan daitezkeen identifikatu du.

h) Nork bere burua, bere inguruko giza taldea eta ingurumena babesteko neurriak hartzea zergatik den garrantzitsua azaldu du.

i) Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta ekipamenduaren ordena eta garbitasuna baloratu ditu.

Oinarrizko edukiak.

Sistema mekanikoak muntatzea eta puntuan jartzea:

-Mekanismoen analisi funtzionala: erreduzitzaileak, mugimendu lineala zirkular bihurtzen dutenak eta alderantziz, enbrageak, balaztak, engranaje-trenak, txirrikak, abiadura-kaxak eta diferentzialak.

-Transmisio ardatzen akoplagailuak.

-Magnitudeak neurtu eta egiaztatzea sistema mekanikoetan.

-Mihiztadura mota hautatzea.

-Elementu mekanikoak muntatzea:

  • Errodamenduak muntatu eta desmuntatzea: errodamenduak aukeratzea ekipamenduaren edo makinaren zehaztapen teknikoen arabera, errodamenduen funtzionaltasuna egiaztatzea eta errodamenduak muntatu eta desmuntatzeko lanabesak.
  • Mugimenduen transmisioa: transmisioen elementuak muntatzeko eta desmuntatzeko teknikak, transmisioko elementuak egiaztatzea eta transmisioko elementuak muntatu eta desmuntatzeko lanabesak.
  • Lerradurako azalerak: muntatu, doitu eta erregulatzeko prozedurak, muntatu eta desmuntatzeko erremintak, lerradura eta posizionamendua egiaztatzea, lubrifikazioa.
  • Junturak: junturak prestatu eta muntatzeko prozedurak eta funtzionaltasuna egiaztatzea.
  • Torlojuzko junturak: torlojuen aplikazioak eta haiek zein haietako segurtasun elementuak aukeratzea.
  • Errematxaketa.

-Desplazamendu gida, zutabe eta orgak muntatzea.

-Makineriaren eta ekipamenduaren instalazioa eta muntaketa oinplanoan.

  • Makinak mugitzeko teknikak.
  • Makinak eta ekipamendua instalatu eta mihiztatzeko teknikak.
  • Zimendatzea eta ainguratzea.
  • Makina eta sistemak elikatzeko instalazioak.
  • Makinen eta ekipamenduaren funtzionaltasuna egiaztatzea.

-Mekanizazio eragiketak, ordezko piezak fabrikatzeko.

-Beharrezko plan teknikoak, ordezko piezak fabrikatzeko.

-Beharrezko juntura teknikak, konponketa edo mantentze-lana egiteko.

Sistema mekanikoen mantentze-lan prebentiboa:

-Mantentze planaren eta erregistro dokumentuen interpretazioa.

-Transmisio eta sostenguko elementuen mantentze-lana:

  • Transmisio zurrunen mantentze-lana: engranajeak.
  • Transmisio malguen mantentze-lana: uhal eta kateak.
  • Sostenguko sistemen mantentze-lana: errodamendu eta kojineteak.

-Mantentze-lanean erabilitako makinak, ekipamendua, lanabesak, erremintak eta baliabideak.

-Elementu sinpleak aldatzeko teknika eta prozedurak.

-Neurtzeko eta diagnostikatzeko ekipamendua.

-Sistema mekanikoetako disfuntzioen diagnostikoa:

-Instalazioaren dokumentazio teknikoa interpretatzea.

-Esku hartzeko prozedurak.

-Parametro bereizgarrien neurketa.

-Matxurak atzemateko teknikak.

-Diagnostikatzeko metodoa, bibrazioetan oinarritua:

  • Araudia.
  • Neurketa puntuak hautatzea.
  • Neurtzeko prozedurak.
  • Bibrazioak neurtzen erabilitako tresnak.
  • Bibratzeko arrazoien diagnostikoa.

Sistema mekanikoen mantentze-lan zuzentzailea:

-Esku hartzeko prozedurak.

-Parametroak doitzea.

-Ekipamendua eta erremintak.

-Elementuak ordeztea.

-Puntuan-jartzea.

Disfuntzioak dituzten elementuak diagnostikatzea:

-Kaltetutako zatia identifikatzeko teknikak.

-Sistema mekanikoetako akats motak.

-Kojineteetako akats motak.

-Errodamenduetako akats motak.

-Transmisio malguetako akats motak.

-Akatsaren sintomak.

-Akatsaren arrazoiak.

-Sistema eta kausen arteko erlazioa.

-Gainazalen analisia.

-Higadura eta erosio motak.

Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea:

-Arriskuak identifikatzea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea txirbil-harroketaren bidezko mekanizazio eragiketetan.

-Txirbil-harroketa bidez mekanizatzeko erabiltzen diren makinei aplikatutako segurtasun sistemak.

-Banakako babes-ekipamendua.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia betetzea.

-Ingurumena babesteko araudia betetzea.

Orientabide didaktikoak.

Ikasleak fabrikazio ekipamenduaren mantentze-lana egiteko gai izan daitezen du helburu lanbide modulu honek, haien funtzionamendu egokia gainbegiratuta; orobat, haiek abian jarri eta funtzionatzeko behar diren lanak. Horretarako prestatzen dira ikasleak, gauza izan daitezen akatsa edo matxura gertatu aurretik disfuntzioak atzemateko; besteak beste, makinaren dokumentazioa kontrolatuta, mantentze planak kudeatuta, bibrazio eta tenperaturak monitorizatuta.

Ikasleek beharrezko trebetasunak ere eskuratzen dituzte hondatutako ekipamendua konpontzeko; besteak beste, hura desmuntatuz, orekatuz, soldatuz, doituz eta lerrokatuz.

Sistema mekanikoak muntatzeko, haien mantentze-lana egiteko eta abian jartzeko, honako hauek jakin behar dira:

-Ekipamendua kokatzea eta instalazioaren zuinketa.

-Muntaketa teknikak zehaztu eta aplikatzea.

-Instalazioen abiaraztea gainbegiratu edo aplikatzea.

-Sistema mekanikoen mantentze-lan prebentiboko eragiketak gainbegiratzea edo haietan esku hartzea.

-Matxurak diagnostikatzea eta instalazioetako ekipamendua eta elementuak berritu edo konpontzeko metodoak zehaztea.

-Berritu beharreko piezak fabrikatzeko eragiketak planifikatzea.

-Ordezko piezak fabrikatzeko behar diren planoak egitea.

-Mantentze-eragiketak egiteko behar diren erremintak kontrolatzea.

-Junturako eragiketa eraginkorrenak hautatu eta aplikatzea konponketa eta muntaketa kasuetan.

-Laneko arriskuen segurtasun eta prebentzioko neurriak gainbegiratu eta aplikatzea.

Modulu honek zati teoriko bat du, erabilera anitzeko gela batean ematen ahal dena, eta beste bat, praktikoa, lantegi-ikasgela batean garatuko dena, non behar adinako elementu mekanikoak izatea komenigarri litzatekeen. Beharrezko baliabideak elementu hauek izan litezke:

-Mantentze-lanerako orgak, erremintaz hornituak.

-Berariazko erremintak eta erabilera orokorrekoak erabilera arrunterako.

-Lerrokadurak, tenperaturak eta abar neurtzeko aparatuak.

-Makina edo mekanismoetako sarbidea, haiek desmuntatu eta aztertzeko.

-Berariazko softwarea, mantentze-lana kudeatzeko.

-Arbela, mantentze-lanerako mahaiak...

-Ordezko material normalizatua.

-Soldadurako gela edo lantegia, elektrodo, MIG/MAG, TIG eta oxiazetilenoz hornitua.

-Olioak analizatzeko erreminta.

-Errodamenduak kentzeko edo jartzeko erreminta edo aparatuak.

Edukien sekuentziazioa ondotik proposatzen dena da:

-Mekanismo bakunak muntatu eta desmuntatzea, hala nola, zilindro pneumatikoak edo hidraulikoak, motor elektrikoa, erreduzitzaile amaigabea, ...

-Mekanismo konplexuagoak muntatu eta desmuntatzea, hala nola, hainbat ardatzetako erreduzitzaileak edo ponpak, satelitekoak, eta abar.

-Makina-erremintak muntatu eta desmuntatzea.

-Makinen egoera eta mantentze-lana aztertzea.

-Soldadura.

-Makinen mugimenduak planifikatzea, nibelatzea, egiaztatzea, eta abar.

Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumenaren babesari ekinen zaie zeharka edukien multzo guztietan, eta bereziki kontuan hartu beharko dira manipulagailuen eta bestelako higidura elementuen erabileran zein fluidoak eta lubrifikatzaileak erabiltzen dituzten sistemetan.

Eduki horiek lan unitatetan antolatuko dira eta lan unitate bakoitzak berez zentzua izanen du, helburuak, irakaskuntza-ikaskuntzako jarduerak eta ebaluazioa definitzea ahalbidetuko baitu. Unitateen multzoak moduluko ikaskuntzaren bitartez emaitza egokiak lortzea ahalbidetu behar du.

Modulu honetan lortu nahi diren helburuak ongi betetzeko, ondoko jarduera hauek egitea iradokitzen da, besteak beste:

-Mekanismo bakunak muntatu eta desmuntatzea, haien funtzionamendua ulertuta eta osagaiak aztertuta.

-Elementu normalizatuak aztertzea; besteak beste, izenak, erabilera eta ezaugarriak.

-Transmisioko elementuak aztertzea. Izena, neurrien kalkulua eta erabilera.

-Mekanismo mota ohikoenak aztertzea, haien funtzionamendua eta motak kontuan hartuta.

-Mekanismo konplexuagoak muntatu eta desmuntatzea, haien funtzionamendua ulertuta eta osagaiak aztertuta. Izendapena.

-Transmisioko mekanismoak muntatu eta desmuntatzea.

-Makinak desmuntatu eta konpontzea, erreminta egokiena erabilita eta aldatu edo berritutako zatiak doituta.

-Makinak aztertu eta doitzea, jokoak eta doikuntzak egiaztatuta, baita organo nagusien perdoiak ere.

-Makina-erreminten mantentze-lana kontrolatzea, makinaren dokumentazioa erabilita eta mantentze-lanaren tartea egiaztatuta, baita kontrolatu edo aldatu beharreko elementuak ere.

-Soldadura.

-Disfuntzioak eta matxurak diagnostikatzea.

Sistema mekanikoen moduluaren edukiak mekatronika industrialaren gainerako moduluen elementu bateratzaileak dira zikloan. Modulua modu egokian garatzeko beharrezko gaitasunek zerikusia dute zikloko moduluen gainerako gaitasunak behar bezala bereganatzearekin.

Modulua behar bezala garatzeko, garrantzitsua da fabrikazio mekanikoaren moduluan sartutako eskumenak lortzea, horiek lagungarriak baitira beharrezko trebetasunak garatu eta hainbat jarduera burutzeko, makinekin edo gabe, lantegi mekanikoan eta teorikarako ikasgelan. Zikloan marrazketa teknikoari buruz eskatzen diren ezagupenak izatea ere beharrezkoa da; izan ere, garrantzi handikoa da modulu honetan lantegiko planoak erabili eta diseinatzea.

Lanbide modulua: sistema mekatronikoen konfigurazioa.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 9.

Kodea: 0941.

Iraupena: 130 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Sistema mekatronikoaren edo egin gogo diren aldaketen ezaugarriak zehazten ditu, beharren programa eta diseinurako baldintzak aztertuta.

Ebaluazio irizpideak:

g) Sistemaren edo aldaketaren gaineko abiaburuko datuak eskuratu ditu.

h) Multzoa osatzen duten azpisistemen gaineko informazioa eskuratu du.

i) Hainbat konfigurazio-soluzio proposatu ditu.

j) Hainbat soluzioren bideragarritasuna ebaluatu du.

k) Sistema edo aldaketa konfiguratzeko soluzio egokia hautatu du.

l) Ikaskideekin lankidetzan jardun du lanak egin bitartean.

m) Sektoreko bilakaera teknologikoari buruzko interesa erakutsi du.

2. Sistema edo bere aldaketa konfiguratzen du, ekipamendua eta elementuak aukeratuta eta haien hautaketa arrazoituta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ukitutako sistema, multzo funtzional eta elementu mekatronikoak identifikatu ditu.

b) Sistema mekatronikoak konfiguratu ditu, beharkizun funtzionalak beteta.

c) Neurriak eta formak zehaztea behar duten elementu mekatronikoak identifikatu ditu.

d) Produktuaren elementu edo osagai kritikoak identifikatu ditu.

e) Elementu eta organoek jasotzen dituzten esfortzuak zehaztu ditu, baita haien dimentsioak ere.

f) Elementu eta organoen dimentsioak ezarri ditu.

g) Merkataritzako elementu mekatronikoak eta industriako hornidurenak hautatu ditu.

h) Higadura edo haustura jasan behar duten elementu normalizatuen balio-bizitza kalkulatu du.

3. Multzoko planoak eta xehetasunekoak egiten ditu, sartutako aldaketei erantzunez eta sistema zein formatu egokienak hautatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Erabili beharreko eskala hautatu du.

b) Marrazkia hobekiago definitzeko beharrezkoak diren altxaera, oinplanoko eta sekzioak zehaztu ditu.

c) Plano berean agertzen diren bistak eta beharrezko informazioa antolatu ditu.

d) Planoetako informazio grafikoaren parte diren altxaera, oinplano, profil eta sekzioak adierazi ditu.

e) Lanabes, euskarri eta formatu egokienak aukeratu ditu planoak egiteko.

f) Proiektua eratzen duten planoetako bakoitza identifikatu eta izendatu ditu.

g) Planoak akotatu ditu, sistema mekatronikoen posizioa eta mihiztadura zehaztuta.

4. Sistemen edo aldaketen aurrekontuak prestatzen ditu, aplikazio informatikoak eta prezioen baseak erabilita.

Ebaluazio irizpideak:

a) Neurketa irizpideak erabili ditu neurriak hartzeko.

b) Aurrekontuak egiteko balorazio irizpideak erabili ditu.

c) Aurrekontua prestatzeko aplikazio informatikoak erabili ditu.

d) Instalazioen prezioen datu baseak erabili ditu.

e) Fabrikatzailearen katalogoak abiapuntu izanik lortu ditu prezioak.

5. Sistema mekatroniko baten edo bere aldaketen dokumentazio teknikoa prestatzen du, atal guztiak beteta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sistema mekatroniko bat ezarri edo aldatzeko obra plana zehaztu du.

b) Sistema mekatroniko baten baldintza plegua prestatu du.

c) Hornitzaileak hornidura entregatu, paketatu eta garraiatzeko bete beharreko baldintzak zehaztu ditu.

d) Estandarizatu gabeko elementuak homologatzeko proposamenak egin ditu.

e) Sistema mekatronikoen funtzionamendurako eskuliburua prestatu du.

f) Sistema mekatronikoaren dokumentuak behar bezala eratu eta muntatu ditu.

g) Elementu mekatronikoen eta haietan egindako aldaketen historialak eguneratu ditu.

h) Dokumentazio teknikoa berrikusi eta eguneratzeko jarraibideak eman ditu.

Edukiak.

Sistema mekatronikoen ezaugarriak zehaztea:

-Ekipamenduaren eta lineen zuinketa eta kokapena, besteak beste.

-Zimendu motak eta ekipamenduaren bankadak.

-Koadroak, instalazio mekanikoak, elektrikoak, pneumatikoak eta hidraulikoak.

-Beharkizun ekonomikoak.

-Eskema mekaniko, elektriko, pneumatiko eta hidrauliko elektronikoak zein elektronikoak interpretatzea.

-Sistema mekatronikoak abian jartzeko baldintzak.

Kate zinematikoak.

-Funtzionamenduaren araubidea:

  • Sistema mekatronikoak mihiztatzeko prozesuak eta manipulazio faseak: ziklo operatiboa, puntu kritikoak, indar eta abiadurak zehaztea.
  • Baldintza teknikoen agiria.

-Lubrifikazio puntuak.

-Sistema automatizatuen zehaztapen teknikoak:

  • Prozesua baldintzatzen duten parametroak: eragiketak, manipulazio denborak, materialen bateragarritasuna.
  • Magnitude erabakigarrien kalkulua: presioa, indarra, abiadura, eragiketa-denborak, besteak beste.
  • Segurtasuneko eta ingurumeneko baldintzak.
  • Dokumentazioaren betebeharrak.

Sistemen konfigurazioa:

-Produktu mekatronikoen eraikuntza-soluzioak garatzea:

  • Sistema mekatronikoak konfiguratzeko proiektu baten plangintzaren faseak.
  • Sistema mekatronikoa manipulazioko estazio edo postu funtzionaletan banatzea.
  • Elikadura, garraio, manipulazio eta biltegiratze sistemak: zintak, bibrazio linealak, upelak, dosifikagailuak, arrabolak eta kateak, besteak beste.
  • Manipulazio sistemak aukeratzea: matxardaz manipulatzea, hutsean, besteak beste.
  • Manipulagailuen konfigurazioa.
  • Estazioen arteko manipulazio sistema: paletizatu sistema, plater birakariak, zamalkatzaileak, serbomotorrak, robot sistema, FMS sistema.
  • Alternatiben balorazioa. alderdi teknikoak (zehaztasuna, eragiketa-denborak, mantentze-lana eta fidagarritasuna), epeak eta zerbitzu teknikoa.
  • Hartutako soluzioaren bozetoa prestatzea. Justifikazioa.

-Elementuak aukeratzea eta haien neurriak hartzea:

  • Egitura mekanikoaren neurriak hartzea.
  • Euskarri eta plaken neurriak hartzea manipulagailuak konfiguratzeko.
  • Gidaketa sistemen neurriak hartzea eta haiek aukeratzea: irristailuak, zutabe irristariak, errodadurako sistemak, besteak beste.
  • Osagaiak hautatzea eta kalkulu pneumatiko eta hidraulikoak: zilindro pneumatikoak, matxardak eta hutsean manipulatzeko sistema, banaketa balbulak eta osagarriak, presio multzo hidraulikoak eta informazioaren hodi, sentsore eta kaptadoreak kalkulatzea.
  • Osagai elektrikoak hautatzea eta haien kalkulua: eragingailuak eta motor elektrikoak, banaketa elektrikoaren koadroa, babes elementuak, potentzia eta tresneria.
  • Beste osagai batzuk aukeratzea: torlojutze unitate autonomoak, aldizkako biraketa unitateak eta serbomotorrak.

-Sistema aldatzeko behar diren planoak.

-Datuak eskuratzeko sistemen integrazioa:

  • komunikazio sare sistema aukeratu eta goragoko mailako beste batzuetan integratzea.
  • Hari gabeko datu transferentzien sistemak, barra kodeak. Matrize kodeak, besteak beste.

-Segurtasuneko eta kontroleko elementuak aukeratzea:

  • PLC bidezko kontrol sistema aukeratzea.
  • Txartelak aukeratu eta konfiguratzea: S/Ikoak, komunikaziokoak, besteak beste.
  • Aginte panela eta erabiltzailearen pantailak aukeratu eta konfiguratzea.
  • Erregulatzaile eta serbomotorrak aukeratu eta konfiguratzea.
  • Robot sistema aukeratu eta konfiguratzea.
  • Ikusmen artifizialeko sistemak aukeratu eta konfiguratzea.
  • Segurtasun sistemak aukeratzea: mikroateak, gortinak, eskanerra, besteak beste.
  • EBko araubidea makinentzat.
  • Kontrol programa.

Multzoko planoak eta xehetasunekoak prestatzea:

-Ordenagailuz lagundutako diseinua. CAD/CAM/CIM/CAE:

  • Tresna informatikoak, proiektu mekatronikoak garatzeko. Diseinurako aplikazio informatikoak: 2Dko eta 3Dko CADa. Osagaien eta ekipamenduaren fabrikatzaileen katalogoak eta aplikazio informatikoak. Marrazkien inportazioa. Internet: sareko baliabideak, osagaien eta ekipamenduaren fabrikatzaileen informazioa eskuratzeko. Elementu komertzialen liburu-dendak.

-Multzoko marrazkiak: ezaugarriak. Errotulazio koadroa. Material markak eta zerrenda: aurkezpenak prestatzea.

-Dimentsioen perdoiak. Perdoi gunearen kalitatea eta posizioa. Doikuntzak. Doikuntzako ISO sistemak.

-Banaketa eskemak. Plano orokorrak.

  • Plano eta eskema pneumatikoak: osagai pneumatikoen zerrendak.
  • Plano eta eskema elektrikoak: osagai elektrikoen zerrendak.

-Xehetasuneko planoak. Muntaketako planoak.

Aurrekontuak prestatzea:

-Neurketak. Neurtzeko irizpideak.

-Aurrekontuak. Kapituluak. Obra-unitateak. Baloraziorako irizpideak.

-Aplikazio informatikoak. Prezioen datu-baseak erabiltzea.

Dokumentazio teknikoa prestatzea:

-Dokumentazio teknikoa prestatzea:

  • Memoria deskriptiboa eta memoria funtzionala.
  • Aplikatutako araudia.
  • Osagai pneumatiko, hidrauliko eta elektrikoen kalkulu, eskema eta fitxa teknikoak.
  • Kontrolaren osagaiak.
  • Kontrol programa: organigrama, GRAFCET sekuentzia, ikurren taula, erreferentzia gurutzatuak.
  • Multzoko eta xehetasuneko plano mekanikoak..
  • Piezen plano mekanikoak.
  • Osagaien zerrendak eta planoen kutxak.

-Makinaren txostena.

-Obrako plana

-Funtzionamenduaren eskuliburua.

  • Abian jartzeko, erabiltzeko eta mantentze-lanerako jarraibideak, ordezko piezak.
  • Segurtasunaren eskuliburua.
  • EBko ziurtagiria makinentzat.

Orientabide didaktikoak.

Ikasleak sistema mekatroniko erreal edo simulatu bat konfiguratzeko gai izatea da moduluaren helburua, abiaburuko parametroak eta parte hartzen duten aldagaiak aztertuta, eta puntu kritikoak zein baldintza gakoak zehaztuta. Ongi legoke sistema multzo funtzionaletan banatzea, eraikuntza eta teknologia arloko soluzioak garatuta (zergatik hautatzen dituen arrazoituta) eta osagaiak aukeratu eta haien neurriak hartuta. Ona da beharrezko dokumentazio teknikoa eta planoak prestatzea, gero gauzatzeko.

Modulu hau amaitutakoan ikasleek gai izan behar dute:

-Parte hartzen duten parametroak zehazteko.

-Sistema multzo funtzionaletan banatzeko.

-Soluzio egokienak proposatzeko manipulazioan, garraioan eta ebakuazioan.

-Bozeto bat marrazteko hartutako soluzioarekin, egin duten aukera teknologikoa arrazoituta.

-Osagai mekaniko, pneumatiko, hidrauliko eta elektrikoak aukeratu eta kalkulatzeko.

-Manipulazio sistemak konfiguratzeko.

-Multzo funtzionalen arteko garraio sistemak egituratzeko.

-Kontrol eta koordinazio sistema egokienak aukeratzeko.

-Segurtasun osagaiak aukeratzeko, indarra duen araudiari jarraituz.

-Planoak marrazteko.

-Aurrekontua kalkulatzeko.

-Beharrezko dokumentazioa prestatzeko.

Modulua garatzeko behar den tokia informatika industrialeko gela da, eta oso ona litzateke honako hauez hornitua izatea:

-2Dko eta 3Dko diseinu mekanikoaren softwarea.

-Hainbat fabrikatzaileren aplikazio informatikoak, osagaiak konfiguratu, aukeratu eta kalkulatzeko.

-Interneterako konexioa.

-Katalogo teknikoak, euskarri informatikoan.

-Ordenagailuak eta A1 tamainan inprimatzeko ekipamendua.

Ikasleek beren esku izan beharko lukete hurrengo dokumentazioa euskarri informatikoan:

-Osagaien fabrikatzaileen web orrien zerrenda.

-Sinbologia pneumatiko eta elektrikoen eta osagai normalizatuen liburu dendak.

-Eskema-ereduen planoak.

-Kutxa-ereduak.

-Proiektuen modeloak.

-Sistema mekatronikoen funtzionamenduari buruzko bideoak.

Noizean behin, sistema automatikoen laborategian sartzeko aukera izan beharko litzateke, eraikuntza-soluzio errealak ikusi eta aztertzeko, enpresetarako bisita plan batekin osatuta.

Sistema mekatronikoaren konfigurazioan garatu beharreko etapetan zehazten da edukien sekuentzia. Honako fase hauetan garatuko litzateke ikasmailan zehar:

-Sistemaren ezaugarriak zehaztea: baldintzak, indarraren aldagaiak, dimentsioak, denborak, besteak beste.

-Informazioa aztertu eta bilatzea.

-Eragingailu pneumatiko, hidrauliko eta elektrikoak aukeratu eta kalkulatzea.

-Bozeto bat marraztea, hartutako soluzioarekin. Hura arrazoitzea.

-Proiektua zein multzo funtzionaletan edo estaziotan banatu den, haien konfigurazioa eta dimentsionatze mekanikoa.

-Irudikapen grafikoa: multzo funtzional bakoitzaren multzoko eta xehetasuneko planoak.

-Irudikapen grafikoa: plan orokorrak edo Layout.

-Kalkulu pneumatiko eta hidraulikoak: eskemak eta piezen zerrenda.

-Kalkulu elektrikoak: eskemak eta osagaien zerrenda.

-Kontrol sistema aukeratzea. S/I komunikazio txartelak.

-Automatismoaren sekuentzia.

-Aurrekontua prestatzea.

-Proiektuaren dokumentazioa.

Modulu honetan lortu nahi diren helburuak betetzeko, proiektuaren metodoa lantzea iradokitzen da. Informazioa eskuratzeko prozesuko prestakuntza helburu bat da berez; hortaz, ikasleek informazioa bilatzea ikaskuntzaren xedea izatea iradokitzen da, harik eta datuak bilatu eta aukeratzeko bere metodo sistematikoak garatu arte.

Ikasleek banaka edo binaka hartzen ahal dute sistema mekatronikoak integratzen dituen proiektu bat egiteko mandatua. Proiektu horiek, besteak beste, multzo mekaniko bat osatzen duten piezen manipulazioan, mihiztaduran, dosifikazioan eta torlojutzean oinarritzen dira. Proiektuek ez dute sobera konplexu edo korapilatsuak izan behar. Adibide gisa: arkatz-zorrozkailu baten piezak muntatzea edo bolaluma baten piezak elkartzea adibide egokiak dira, sistema mekatroniko baten konfigurazioko proiektu gisa garatzeko. Proiektuak ezartzeko unean, arreta berezia beharko da honako kontu hauetan:

-Haren konplexutasuna, behar diren pieza kopuruari, manipulazioei edo eragiketei dagokienez.

-Osagaien tamaina.

-Parte hartzen duten teknologiak.

Zenbat eta osagai gehiago izan proiektuak, edo egin beharreko eragiketa edo manipulazioak zenbat eta gehiago izan, handiagoa izanen da lana eta, hortaz, hura garatzeko behar den denbora. Hortaz, ona litzateke hiruzpalau pieza edo manipulazio izatea.

Parte hartzen duten teknologiei dagokienez, orientazioa emanen zaie ikasleei, hartzen diren soluzioek teknologia desberdinen inplementazioa ekar dezaten.

Ona da proiektua fasetan banatzea, haietako bakoitzari denbora bat esleituta eta, haiek bukatzean, ikasleek entregatu beharreko lana gogor zehaztuta. Horrela, honako hauek ezar genitzake:

-I. fasea: proiektuko baldintzak, eraikuntza-soluzioak, alternatiba teknologikoak aztertzea: bozetoa prestatzea.

-II. fasea: eragingailuak kalkulatu eta aukeratzea.

-III. fasea: manipulagailuen osaera. Plano mekanikoen diseinua.

-IV. fasea: kalkulu eta eskema pneumatiko eta hidraulikoak.

-V. fasea: koadro elektrikoetako osagaien hautaketa, kalkulua eta eskemak.

-VI. fasea: agintze eta segurtasun sistema aukeratzea.

-VII. fasea: aurrekontua.

-VIII. fasea: proiektuaren dokumentazioa.

Sistema mekatronikoen konfigurazioaren moduluko edukiak lehen eta bigarren ikasmailetako moduluen edukietan oinarritzen dira, eta haiekin erlazionatzen. Lehen ikasmailako moduluei dagokienez, koordinazio lana egin beharko litzateke irizpideak batzeko; besteak beste, osagaiak hautatu eta kalkulatzeko edukietan, normalizazioan eta erabili beharreko eskemetan. Hona zein diren modulu horiek:

-Sistema hidrauliko eta pneumatikoak.

-Sistema elektriko eta elektronikoak.

-Makinen elementuak.

-Sistema mekatronikoen irudikapen grafikoa.

Bigarren ikasmailakoei dagokienez, honako hauek dira zerikusia duten moduluak:

-Sistemen integrazioa.

-Sistema mekatronikoen simulazioa.

Bigarren ikasmailako moduluekin koordinatzeko lana edukien sekuentziaziora bideratuko da, halako moduan non, III. fasea (Manipulagailuen osaera. Plano mekanikoen diseinua) garatzeko, moduluko prototipoak diseinatzeko edukiak landuta egon beharko bailukete sistema mekatronikoen simulazioan.

Lanbide modulua: sistemen integrazioa

Kodea: 0943.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 13.

Iraupena: 200 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Industria-sistemetako erregulazio-lotura osatzen duten elementuak identifikatzen ditu, eta horien funtzioa automatizazio-prozesuak osatzen dituzten elementuekin lotzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Industrian erabiltzen diren erregulazio motak identifikatu ditu, bereziki etengabeko prozesuen esparruan.

b) Etengabeko prozesu baten ezaugarriak eta aldagaiak haren erregulazio-loturekin lotu ditu.

c) PID erregulagailu baten parametroen eta prozesu baten aldagaien erantzunaren artean dagoen lotura ezarri du.

d) Erregulazio-sistema automatiko kableatuak eta programatuak bereizten dituzten ezaugarriak identifikatu ditu.

e) Sistema automatikoetako teknologia elektroteknikoko ekipamendua, elementuak eta gailuak identifikatu ditu (automatak, tenperatura-erregulagailuak, maila-erregulagailuak, eta abar), horien funtzioa, tipologia eta ezaugarriak definituta.

f) Sistema automatikoetako fluido-teknologiako ekipamendua, elementuak eta gailuak identifikatu ditu, horien funtzioa, tipologia eta ezaugarriak definituta.

g) Sistema automatikoetako kasu praktikoei dagokien dokumentazioaren eta eskemen informazioa lortu du.

h) Sistema automatiko orokorra osatzen duten gailuak eta osagaiak identifikatu ditu (agintea, erregulazioa, indarra, babesak, neurriak, sarrerak, irteerak eta abar), eta horietako bakoitzaren ezaugarriak eta funtzionamendua azaldu ditu.

i) Sistema errealen edo simulatuen funtzionatzeko moduak eta berariazko ezaugarriak bereizi ditu.

j) Sistema baten magnitudeak eta oinarrizko parametroak kalkulatu ditu, sistema horretan neurtutako balio errealekin alderatuta.

2. Prozesu diskretu eta jarraituetako sistema mekatronikoen muntaketan integratzen du PLCa, eta hura konektatzen, programatzen, egiaztatzen eta funtzionamenduan mantentzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Teknologia pneumatikoekin eta/edo hidraulikoekin, elektrikoekin eta mekanikoekin definitutako sistema automatiko bateko PLCaren kontrol-programak lantzeko beharrezko informazioa lortu du.

b) Automatizatu nahi den prozesuari dagokion fluxu- eta/edo sekuentzia-diagrama ezarri du.

c) Garatu nahi den kontrol motarako programazio-lengoaiarik egokiena hautatu du.

d) Sistema automatikoa gobernatzen duten kontrol-programen modulukako programazio egituratuaren printzipioak aplikatu ditu.

e) Matxuren diagnostikoa eta sistema automatikoa mantentzeko lanak erraztuko dituzten autodiagnostikoaren errutinak egin ditu.

f) Sistema kontrolatzeko programak dokumentatu ditu; programa horiek sistema hori kontsultatzea eta/edo, ondoren, mantentzea erraztuko dute.

g) Gerta daitezkeen larrialdiko egoerak aurreikusi ditu eta kontrol-ekipamendua eskaini behar duen erantzuna inplementatu du.

h) Sistema mekaniko, elektriko eta pneumatiko eta/edo hidraulikoen eta kontrol sistemen elementuak eta sareak muntatu eta konektatu ditu, betiere planoen, eskemen eta materialen zerrenden arabera.

i) Abian jartzearen funtzionamendu zuzena lortu du, sisteman eragina duten aldagai fisikoen erregulazioaren eta kontrolaren bitartez.

j) Prozesuaren fidagarritasuna eta definitutako produktuaren kalitatea lortu du, sistemaren zati logikoen eta fisikoen integrazio egokiaren bidez.

k) Matxura edo akatsaren sintomak identifikatu ditu.

l) Matxura eragin duen elementua edo programa aurkitu du.

m) Denbora egokian aldatu du programa eta/edo zuzendu du disfuntzioa.

3. PLC bidez kontrolatutako prozesu diskretuen eta jarraituen sistema mekatronikoetan integratzen ditu robotak eta/edo manipulagailuak, sistema optimizatuta eta funtzionamendua egiaztatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Automatizazioaren esparruan erabiltzen diren hainbat motatako manipulagailuen eta roboten tipologia, askatasun-maila, teknologia eta aplikazio-esparrua identifikatu ditu.

b) Automatizazio industrialean erabiltzen diren manipulagailuak eta robotak aurki daitezkeen egitura morfologikorik ohikoenak identifikatu ditu, horien zati operatiboetako bakoitzaren funtzioa deskribatuta.

c) Dokumentazio teknikoaren informazioa lortu du.

d) Sistema automatiko manipulatu eta/edo robotizatu errealak konfiguratzen dituzten gailuak eta osagaiak identifikatu ditu.

e) PLC bidezko prozesu automatizatuaren barruan sistema manipulatuaren eta/edo robotizatuaren funtzionamendu-sekuentziatua deskribatu du, kontroleko funtsezko elementu gisa.

f) Manipulagailuaren eta/edo robotaren kontrol-programa landu du, eta sistema automatizatuaren kontrol-programa orokorrean barnean hartzen du.

g) Gerta daitezkeen larrialdi-egoerak aurreikusi ditu.

h) Larrialdi-egoeretan eman beharreko erantzuna inplementatu du.

i) Sistema mekaniko, elektriko eta pneumatiko eta/edo hidraulikoen eta kontrol sistemen elementuak eta sareak muntatu eta konektatu ditu, betiere planoen,eskemen eta materialen zerrenden arabera.

j) Abian jartzean, funtzionamendu zuzena lortu du.

k) Prozesuaren fidagarritasuna eta definitutako produktuaren kalitatea lortu du.

4. PLC bidez kontrolatutako prozesu diskretuetako eta jarraituetako sistema mekatronikoen muntaketa orokorrean integratzen ditu industria-komunikazioak eta gainbegiratzeko sistemak, eta horien funtzionamendua egiaztatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Merkatuko industria-komunikazioko sistemen eta CIM (Computer Integrated Manufacturing) piramidearen mailen arteko lotura ezarri du.

b) Europako merkatuko komunikazio motak zehaztu ditu, betiere eskakizunen ezaugarri teknikoen arabera.

c) Gainbegiratzeko sistemak eta/edo bistaratzeko eta jarduteko ekipamendua (HMI makina-erabiltzailea interfazea) sistema automatizatuen eskakizunekin lotu ditu.

d) Teknologia pneumatikoak eta/edo hidraulikoak, elektrikoak eta mekanikoak kontrolatzen dituzten PLCen sarrera eta irteera batzuetako kableak eta erabilitako manipulagailua eta/edo robota ordeztu ditu, kalitateko funtzionamendu fidagarriari eutsita.

e) Bus industriala inplementatu du, teknologia pneumatikoak eta/edo hidraulikoak, elektrikoak eta mekanikoak kontrolatzen dituzten PLCen sarrera eta irteera batzuk eta erabilitako manipulagailuak eta/edo robotak ordeztuta, periferia deszentralizatu bidez, kalitateko funtzionamendu fidagarriari eutsita.

f) Bus industrial batekin komunikatu ditu automata programagarriak eta PCak, zelularen mailan eta eremuaren edo prozesuaren mailan, eta, horretarako, sentsoreak eta eragingailuak automatizazioko kontrol-sistemetara konektatu ditu (automatetara, PCetara eta operadore-terminaletara, besteak beste), betiere kalitateko funtzionamendu fidagarria lortuta.

g) Produkzio-sistema automatizatuaren edo zelularen bi PLCren konexiorako eta PLC arteko komunikaziorako sare industriala inplementatu du, telefono-sarearen bidez.

h) Hardware edo softwareko matxuren sintomak identifikatu ditu.

5. Produkzioko sistema mekatroniko diskretuak eta jarraituak abian jartzen ditu, eta, horretarako, teknologiak integratzen ditu, zikloak optimizatzen eta funtzionamendu baldintzak betetzen.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sistema automatikoaren egitura osatzen duten sekzioen eskema orokorra landu du.

b) Zehaztapen funtzionalak eta teknikoak betetzen dituzten konfigurazio alternatiboak proposatu ditu.

c) Sinbologia egokiarekin egin du eskema.

d) Merkataritza-katalogo teknikoak eta beharrezko kalkuluak abiapuntu izanik, egiaztatu eta/edo hautatu ditu sistemaren elementuak.

e) Sistema automatikoetan gerta daitezkeen larrialdi-egoerak aurreikusi ditu.

f) Instalazioa muntatzeko eta martxan jartzeko prozedurak dokumentatu ditu.

g) Erabilitako kontrol-sistemen programak landu ditu.

h) Sistema mekanikoetako, elektrikoetako eta pneumatiko eta/edo hidraulikoetako eta kontrol-sistemetako elementuak eta sareak muntatu eta konektatu ditu.

i) Industriaren sektorean onartu ohi diren lanbide-jarduneko arauak errespetatu ditu.

i) Abian jartzearen funtzionamendu zuzena lortu du, sisteman eragina duten aldagai fisikoen erregulazioaren eta kontrolaren bitartez.

k) Prozesuaren fidagarritasuna eta definitutako produktuaren kalitatea lortu ditu, sistemaren zati logikoen eta fisikoen integrazio egokiaren bidez.

6. Sistema mekatroniko diskretu eta jarraitu simulatuetan matxurak diagnostikatzen ditu, matxuraren izaera identifikatzen du, eta beharrezko jardun zuzentzaileak egiten ditu, disfuntzionalitatea ezabatzeko eta funtzionamendua berrezartzeko.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sistema automatizatu batean ager daitezkeen matxurarik ohikoenen sintomen ezaugarriak eta tipologia identifikatu ditu.

b) Prozesu automatizatuetako hainbat sistemetan (sistema bakoitzean independenteki eta guztiak edo hainbat integratuta), matxurak diagnostikatzeko eta aurkitzeko erabiliko den prozedura orokorra definitu du.

c) Matxura eragiten duten kausak zehazteko jardun-prozedura (osotasunarena eta sistema bakoitzarena) definitu du.

d) Sistema automatizatu baten matxuren sintomak identifikatu ditu.

e) Sistema automatizatuan hautemandako matxuretako bakoitza sor dezakeen balizko kausaren hipotesiak egin ditu, eta eraginpean dauden sistemak edo sistemek dituzten sintomekin lotu ditu.

f) Matxura eragin duen elementua edo programa aurkitu du, eta denbora egokian zuzendu du disfuntzioa eta/edo aldatu du programa.

Edukiak.

Erregulazio loturako elementuak eta horien funtzioak identifikatzea:

-Erregulazio eta kontrol sistema baten osagaiak.

-Kontrol motak (lotura irekia eta itxia).

-Gertaera diskretuen prozesuak kontrolatzea.

-Prozesu jarraituen kontrola.

-Transferentzia-funtzioa. Egonkortasuna.

-PID erregulagailu baten oinarrizko parametroak eta erregulatutako prozesuan dituen ondorioak.

-P, PI, PD eta PID kontrolen aplikazioak.

-Automata programagarrien integrazioa.

-Automata programagarria, sistema automatikoetako kontrol elementu gisa.

-Automata baten egitura funtzionala.

-Eraketa. Eginkizunak. Ezaugarriak.

-Sarrera eta irteerak: digitalak, analogikoak eta bereziak.

-Automaten programazioa: lengoaia literala, kontaktuena, GRAFTEC eta beste batzuk.

-Automatismoak ebaztea, hainbat teknologiatako automata programagarriak eta automatismo diskretu eta jarraiak erabilita.

Manipulagailuen eta roboten integrazioa:

-Sekuentzia prozesuetan diharduten gailuak: manipulagailuak eta robotak. Tipologia eta ezaugarriak. Aplikazio esparruak.

-Ardatz erregulatuen kontrola. Osaera. Aplikazioak. Posizionamenduaren interfazea. Posizionatuen programazioa.

-Makinen elementuak. Transformazioak eta ezaugarriak.

-Transformazioak.

-Roboten zinematika eta dinamika.

-Sentsoreak, eragingailu pneumatiko, hidrauliko eta elektrikoak, eta robot eta manipulagailuak kontrolatzeko sistemak.

-Manipulagailu eta roboten programazioa, eta sistema automatizatuetan integratzea.

Industria komunikazioen integrazioa eta prozesuak gainbegiratu eta kontrolatzeko sistemak:

-Industria komunikazioak eta banatutako kontrola: komunikazioaren elementuak, komunikazio sareak, industria komunikazioak eta normalizazioa.

-Prozesuen kontrol integrala. CIM funtsak. Automatizazio piramidea.

-Komunikazio protokoloak: funtzioak eta ezaugarriak, normalizazioa eta mailak.

-Europako merkatuan hedatuen dauden industria-sareak eta eremu-busak (AS-i, Profibus, Ehernet Industrial eta PROFInet, besteak beste).

-Konfigurazio fisikoak.

-Bistaratze eta aginte ekipamendua (HMI). Aplikazioak.

-Operadore panelen programazioa eta ukipen-pantailak sistema automatizatuetan integratzea.

-Datuak gainbegiratu, kontrolatu eta eskuratzeko programak (SCADA).

Sistema mekatronikoak muntatzea, martxan jartzea eta mantentzea:

-Kontrol automatikoko sistemen diseinua: zehaztapenak eta karga-koadernoak. Kalkuluak. Teknologien, ekipamenduaren eta gailuen aukeraketa.

-Produkzio linea automatizatuak muntatzea: teknika operatiboa.

-Sistema automatiko kableatuen analisi funtzionala.

-Sistema automatiko programatuen analisi funtzionala.

-Maiztasun-aldagailuak (abiadura). Aldagailu baten zatiak. Aplikazioak eta abiadura kontrolatzeko beste metodo batzuekin alderatzea. Instalazio elektrikoa, konexioak. Aldagailu baten oinarrizko parametroak. Abiaraztea. Sarrera eta irteera analogikoak. Aldagailua automata programagarri batez kontrolatutako automatismoetan integratzea.

-Sistema automatikoetako neurketak. Tresnak eta prozedurak.

-Produkzio linea automatizatuak mantentzea: ereduzko teknika prebentiboak eta zuzentzaileak aplikatzea.

Matxuren diagnosia sistema mekatronikoetan:

-Sistema mekatronikoetako matxura motak.

-Matxurak diagnostikatu eta aurkitzeko prozesuak. Sistema monitorizatuak.

-Matxurak konpontzeko eta disfuntzioak zuzentzeko prozesuak.

Orientabide didaktikoak.

Ikasleek beharrezko ezagupen, gaitasun eta trebetasunak berenganatzea du helburu modulu honek, prozesu diskretuko eta jarraituko sistema mekatronikoak integratu, muntatu, programatu, abian jarri eta mantentzeko. Ematen diren edukiek eta egiten diren jarduerek ere gaitzen dituzte ikasleak fabrikazio mekanikoko produktuak automatizatzeko.

Modulu honek ikuspegi erabat praktikoa izan behar du; izan ere, ikaskuntzaren emaitzetan "egiten jakiteari" buruzko ekintza praktikoak aipatzen dira, hala nola, muntatu, konexioa egin, programatu, abian jarri, funtzionamendua egiaztatu, mantentze-lana egin eta matxurak diagnostikatzea, besteak beste.

Egokientzat proposatzen den edukien sekuentziazioa bat dator hein batean edukien atalean ageri den aurkezpen ordenarekin, baina aztertzen den elementu, automatismo edo industria ekipamendu bakoitza muntatu, abian jarri, mantendu eta haren matxuren diagnosia egiteko berariazko edukiak integratuta. Sei multzo hauetan antolatzen ahal da edukien sekuentziazio hori:

-Erregulazio eta kontrol sistemak.

-Automata programagarriak, 1. maila.

-Abiadura-aldagailuak.

-Automata programagarriak, 2. maila. Sistema mekatronikoak.

-Manipulagailuak eta robotak.

-Industria komunikazioak eta prozesuak gainbegiratu eta kontrolatzeko sistemak.

Aurreko edukien multzo horietatik, abiadura-aldagailuena ordenaz alda liteke edo erregulazio eta kontrol sistemenean hein batean integratu, edo automata programagarrien sarrera eta irteera analogikoenean.

Badaude kalitateari eta segurtasunari buruzko lanbide gaitasun eta helburu orokor batzuk, zeharkako eragina dutenak tituluaren zenbait modulutan. Modulu honetan, ona litzateke aldi berean lantzea eta edukien multzo bakoitzean integratzea bai lanaren zein emaitzen kalitateari buruzko edukiak, bai laneko eta ingurumeneko segurtasunari eta arriskuen prebentzioari buruzkoak zein fidagarritasun eta eraginkortasun energetikoari buruzkoak.

Zenbait jarduera praktiko egitea iradokitzen da modulu honetan; horretarako, ongi legoke ondoren aipatzen diren baliabide materialak izatea:

-Laborategi gela, ordenagailuz, proiektoreaz eta Interneteko konexioaz hornitua.

-PID erregulazioko programa simulatzailea. Aukeran, konexio kontrola eta tenperaturaren detektagailu-transduktorea dituen labea edo hidraulikako panel proportzionala, eta horien PID erregulazio txartelak.

-Automata programagarriak, programazio eta simulazio softwarez hornituak.

-Panel elektro-pneumatikoak, automata programagarri bati konektatzen ahal zaizkionak.

-Abiadura-aldagailuak eta ordenagailuz parametrizatu eta ikusteko aukera ematen duten programa informatikoak. Indukzioko motor trifasikoak.

-Sistema mekatronikoak edo/eta haiek muntatzeko materialak.

-Robata, PLCrekiko komunikazioekin.

-Operadore pantaila edo panelak eta programazio eta simulazioko softwarea. SCADA programak.

-Eskuliburuak eta dokumentazio teknikoa, inprimakiak edo Interneten eskuratzen ahal direnak.

Ona litzateke jarduerak ahalik eta hurbilenak izatea enpresetako lan errealitatetik, eta laneko ordena eta txukuntasuna bultzatu eta baloratzea, baita zainketa, segurtasuna eta garbitasuna ere material, erreminta eta makinak erabiltzean.

Banakako lana eta talde lana konbinatzea ere iradokitzen da, ikasleen gaitasun pertsonalak eta sozialak (ekimena, autonomia, sormena, berrikuntza eta erantzukizuna, besteak beste) indartzeko.

Ona da produkzio baliabide mekatronikoak dituen inguruko enpresa bat, gutxienez ere, bisitatzea.

Ondoren, jarduera praktiko batzuen tipologia zehazten da:

-Prozesu erregulatu, erreal edo simulatu baten parametroak doitu eta sintonizatzea.

-PLCko programazio ariketak, funtzionamendua simulazioan egiaztatzea edo panel elektro-pneumatikoari konektatuta, egiaztatzeko eta matxura eta disfuntzioak konpontzeko.

-Funtsean, abiadura-aldagailuak parametrizatzea, eskuliburuen eta dokumentazio teknikoaren laguntzarekin, motorra konektatuz eta funtzionatzen duela egiaztatuz.

-Abiadura-aldagailu bat PLCz gobernatutako sistemetan integratzea.

-Sistema mekatronikoetako instalazio automatizatuak analizatzea, haien funtzionamendua, osagaiak, egitura eta tipologia deskribatuz.

-Sistema mekatronikoak integratzea. Sistema mekatroniko edo lan estazio automatizatu bat muntatu eta abian jartzea.

-Manipulagailuak/robotak sistema mekatronikoetan programatu eta integratzea.

-Sistema mekatronikoetako (makinak, ekipamendua eta linea automatizatuak) disfuntzioak diagnostikatu eta zuzentzea.

Modulu hau estu lotua dago tituluaren berariazko modulu gehienekin; izan ere, berariazko izendapena, sistemen integrazioa, modulu horietan eskuratutako ezagupenen aplikazioa eta hedakuntza da neurri batean eta, hortaz, haien arteko koordinazio egokia behar da.

Koordinazio hori bereziki beharrezkoa da sistema mekatronikoen konfigurazioarekin eta sistema mekatronikoen simulazioarekin, bigarren ikasmailan ere ematen direnez gero; horrela, ikasleek sistema mekatroniko edo lan estazio automatizatu bat diseinatu, eratu eta dokumentatuko dute lehen hilabeteetan eta, gero, sistemen integrazioan muntatu, programatu eta abian jarriko dute.

Sistema mekatronikoen simulazio izeneko moduluaren bidez, ona litzateke zehaztea zer eduki emanen zaien modulu bakoitzean manipulagailuei eta robotei.

Lanbide modulua: sistema mekatronikoen simulazioa.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 5.

Kodea: 0944.

Iraupena: 70.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Sistema mekatronikoetako prototipoak eta mekanismoak diseinatzen ditu, hiru dimentsiotan simulatzeko berariazko programak erabilita.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sistema mekatronikoen diseinua optimizatzeko software egokia hautatu du.

b) Solidoen eta gainazalen eraikuntza-soluzioak asmatu ditu.

c) Sistema mekatronikoen mihiztadurak diseinatu ditu.

d) Elementu mekatronikoak inportatu/esportatu ditu.

e) Berraztertzeen kontrola eguneratu du, kostuak murrizteko helburuarekin eta diseinu egokia hautatzeko helburuarekin.

f) Elementuen bizitza baliagarria kalkulatu du, baita fabrikazio-kostua ere.

2. Zelula robotizatu baten funtzionamendua simulatzen eta diseinatzen du, eta kontrol eragiketak egiten ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Zelula robotizatuen diseinua optimizatzeko software egokia hautatu du.

b) Hainbat robot-posizio duten zelula robotizatuak diseinatu ditu: robotean oinarritua, robota linean duena, eta robot mugikorra duena.

c) Zelula robotizatuaren kontrola egin du: sekuentziaren kontrola, eragilearen interfazea, segurtasun-ikuskapena, katigamenduak, erroreak hautematea eta leheneratzea.

d) Zelularen kontrolaren gainean jardun du, erreleen, automaten edo ordenagailuen bidez.

e) Zikloaren denbora aztertu du, RTM metodologia erabilita.

3. Zelula robotizatuak eta prototipo mekatronikoak simulatzen ditu, eta horien diseinua simulazioko informatika-programen bidez baliozkotzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sistema mekatronikoak jasan ditzakeen talkak hauteman ditu.

b) Sistema mekatronikoaren mugimenduak egiaztatu ditu, lerradura, errodadura, birakaria eta abar.

c) Fluidoen simulazioa eta sistema mekatronikoen analisi termikoa aplikatu ditu.

d) Diseinu mekatronikoa baliozkotzeko funtzioak bete ditu, simulazio-programen bidez.

e) Proposatutako soluzioaren fabrikazio-potentziala ebaluatu du.

4. Simulazio-inguruneetan datuak eskuratzeko sistemak integratzen ditu, eta, horretarako, sistema mekatronikoaren egoera monitorizatzen du, eta funtzionamendua egiaztatzen.

Ebaluazio irizpideak:

a) Miaketa linealeko sistemak eta egoera solidoko kamerak integratu ditu.

b) Hautemateko eta digitalizatzeko funtzioak aplikatu ditu.

c) Irudiak aurreprozesatu eta prozesatu ditu.

d) Irudiak segmentatu eta ezaugarriak lortu ditu.

e) Eszenak ezagutu ditu.

5. Sistema mekatroniko konplexuak simulatzen ditu, azpisistemak integratuta eta funtzionamendua aztertuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Simulatuko den prozesuaren ezaugarriak identifikatu ditu.

b) Integratzen duten azpisistemak hautatu ditu

c) Azpisistemen arteko lotura egiaztatu du.

d) Aurreikusitako funtzionamenduaren desbideratzeak identifikatu ditu.

e) Desbideratzea eragiten duten elementuak aurkitu ditu.

f) Desbideratzea zuzendu du.

g) Simulazioaren emaitza dokumentatu du.

Edukiak:

Prototipo mekatronikoen diseinua:

-Elementuak 3Dan diseinatzea.

-Gainazalak 3Dan diseinatzea.

-Elementuak inportatzea/esportatzea.

-Sistemak mihiztatzea.

-Diseinu esplosionatua.

-Diseinatutako elementuen esfortzuen analisia.

-Mihiztaduretako talken analisia.

-Mugimenduak (lerradura, errodadura, birakaria, besteak beste).

-Dimentsioen perdoiak eta perdoi geometrikoak.

-Gainazalen kalitateak.

Zelula robotizatu baten funtzionamendua simulatzea:

-CAD sistemetako datuak inportatzea.

-Robot baten posizioak sortzea, CAD ereduak erabilita.

-Robotaren programak sortzea.

-Fluxua eta sarrerak eta irteerak kontrolatzeko jarraibideak finkatzea.

-Oinarriaren eta azken posizioaren erreferentzia-sistemak.

-Roboten posizionatze-sistemak.

Programazio birtual/erreal baten irudikapen grafikoko teknikak.

-Lan-zelularen sarreren/irteeren egoera egiaztatzeko metodoak.

-Talkak hautematea.

-Ardatz kontrolatuak

-Hedaduren analisia.

-Softwarea.

Sistema mekatronikoak simulatzea eta baliozkotzea:

-Softwarea aplikatzea, diseinatutako sistema mekatronikoak simulatzeko.

-Sistema mekatronikoak baliozkotzea, horien bideak, talkak eta irismenak, besteak beste, egiaztatuta.

-Hartutako segurtasun-sistemak eta kontrolak egiaztatzea, abian jarri aurretik.

-Sistema mekatronikoak abian jartzea.

Datuak eskuratzeko sistemen integrazioa:

-Datuak eskuratzeko prozesua.

-SAD (datuak eskuratzeko sistema) baten multzoen eskema. -Transduktoreak eta bihurgailuak. Seinalea egokitzea.

-Ikusmen artifiziala.

-Ikusmen artifizialeko sistemen elementuak: lenteak, kamerak eta softwarea.

-Irudiak prozesatzea eta aurreprozesatzea.

-Irudien segmentazioa.

-Eszenak ezagutzea.

Prozesu mekatroniko konplexuak simulatzea:

-Simulatu behar diren prozesuen ezaugarriak.

-Azpisistemak hautatzea. Azpisistemak integratzea.

Funtzionamenduaren desbideratzeak.

-Disfuntzioak aztertzea eta zuzentzea.

-Emaitzen dokumentazioa.

Orientabide didaktikoak.

Ikasleek prototipoak eta zelula mekatroniko simulatuak lantzeko oinarrizko trebetasunak eskuratzea du helburu modulu honek, behin betiko soluzio erreala eman aurretik, hainbat soluzio aztertu eta lortzen duen emaitza optimiza dezan eta ez denbora eta baliabideak galdu sistema mekatroniko oso bat fabrikatzea bilatzen den funtzionamenduaren segurantzarik gabe. Trebetasun horiek ondoko alderdi funtsezkoak biltzen dituzte:

-Prototipo mekatronikoak diseinatzea.

-Zelula robotizatuen simulazioak.

-Sistema mekatronikoak simulatzea eta baliozkotzea.

-Datuak eskuratzeko sistemen integrazioa.

Modulu hau bukatzean, ikasleak gai izan behar dira hainbat sistema mekatronikotarako soluzioak diseinatzeko, sistemetan parte hartzen duten elementuak integratuta; orobat, prozesua simulatzeko eta sor daitezkeen arazoak, hala nola talkak, atzemateko, besteak beste.

Modulu hau teoriko praktikoa da; beraz, komenigarria litzateke lantegi ikasgela ekipamendu informatikoz hornitua izatea eta horiek sistema mekatronikoak eta zelula robotizatuak simulatzeko, prototipoak diseinatzeko eta ikusmen artifizialeko hainbat software izatea. Orobat, komenigarria litzateke baina ez guztiz ezinbestekoa, panel didaktikoak izatea, besteak beste, elementu pneumatikoak, olio-hidraulikoak, elektrikoak eta elektro-pneumatikoak, hutseko ekipamendua, pneumatika, elektro-pneumatikoak, hidraulika eta elektro-hidraulikako elementuak, motor elektrikoak, encoder direlakoak, posizioaren detektagailuak eta sentsoreak muntatzeko, baita PLCak ere, automata, robot eta ikusmen artifizialeko kamerez kontrolatutako sistema automatikoak programatu eta muntatzeko, sortutako simulazioak azkenik behar bezala funtzionatzen duela egiaztatzeko.

Edukien sekuentziazioa konplexua izan daiteke; izan ere, curriculuma osatzen duten gainerako moduluekiko koordinazioaren eta hortik ateratzen diren erabakien menpe dago. Dena dela, edukiak honela bana daitezke:

-Datuak eskuratzeko sistemen integrazioa.

-Prototipo mekatronikoen diseinua.

-Sistema mekatronikoak simulatzea eta baliozkotzea.

-Zelula robotizatu baten funtzionamendua simulatzea.

-Prozesu mekatroniko konplexuak simulatzea.

Hobe da datuak eskuratzeko sistemen integrazioaren multzotik hastea, ez baitu zerikusirik curriculuma osatzen duten moduluen beste eduki batzuekin. Horrela, gainerako moduluetan honako hau ahalik eta hobekiena garatzeko behar diren edukiak jorratzen dira, eta errepikapenak eta bikoizketak saihesten.

Dena dela, lehen aipatu moduluetan ez badira landu 3Dko elementuen diseinuari dagozkion edukiak, beharrezkoa izaten ahal da aipatu edukietatik hastea.

Halaber, zelula robotizatuak zein sistema mekatronikoak kontrolatzeko programen edukiak tenporizatu behar dira sistemen integrazioaren modulua ematen duten irakasleekin. Egingarria litzateke aipatu edukiak modulu honen hasieran ematea.

Lehenik, sistema mekatroniko bakunen simulazioari buruzko edukiak ematea iradokitzen da eta, gero, robot bat edo gehiago eranstea sistema horiei.

Edukiak lan unitatetan antolatuko dira eta lan unitate bakoitzak berez zentzua izanen du, helburuak, irakaskuntza-ikaskuntzako jarduerak eta ebaluazioa definitzea ahalbidetuko baitu. Unitateen multzoak moduluko ikaskuntzaren bitartez emaitza egokiak lortzea ahalbidetu behar du.

Modulu honetan lortu nahi diren helburuak ongi betetzeko, ondoko jarduera hauek egitea iradokitzen da, besteak beste:

-Prototipo mekatronikoen diseina 3Dn, software egokiarekin: pieza solteak, pieza horiekin multzoak eta mihiztadurak egitea, liburu dendetan normalizatutako elementuak gehitzea eta elementu horien kalkulu errazak egitea programaren aukerak baliatuz.

-Ikusmen artifiziala: kontrola daitezkeen magnitudeak (kolorea, forma, neurriak, kontaketa, barra kodea, OCR testua, besteak beste) kontrolatzea.

-Sistema mekatronikoak simulatzea software egokiarekin: estazioen diseinua, proiektatutako estazioak sortzea, estazioak kontrolatzeko programa egitea, funtzionamendua simulatzea soluzioak optimizatuta.

-Zelula robotizatuak simulatzea: robot bat zelula batean integratzea, beharrezko kontrol programak prestatzea, funtzionamendua simulatzea soluzioak optimizatuta.

Lehenago aipatu den moduan, ezinbestekoa da beste modulu batzuekin batera antolatzea, halako moduz non prototipo mekatronikoak 3Dn ordenagailuz lagunduta diseinatzea oso estu lotua baitago sistema mekatronikoen irudikapen grafikoaren eta sistema mekanotrikoen konfigurazioaren moduluen edukiei. Orobat, sistema mekatronikoak zein zelula robotizatuak kontrolatzeko programei buruzko edukiak sistemen integrazioaren moduluarekin koordinatu behar dira.

Lanbide modulua: laneko prestakuntza eta orientabideak.

Kodea: 0946.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 5.

Iraupena: 70 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Lan-munduratzeko eta bizitza osoan ikasteko hautabideak identifikatu ondoren, lan-aukerak hautatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Erabakiak hartzeko nortasuna, helburuak, jarrerak eta norberaren prestakuntza baloratu ditu.

b) Mekatronika Industrialeko goi mailako teknikariarentzako enplegu-sorgune eta lan-munduratzeko gune nagusiak identifikatu ditu tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako eremuetan.

c) Tituluaren profilari lotutako lanbide-jarduerarako eskatzen diren gaitasunak eta jarrerak zehaztu ditu.

d) Mekatronika Industrialeko goi mailako teknikariaren lanbide-profilari lotutako prestakuntza-ibilbidea eta ibilbide profesionala identifikatu ditu.

e) Etengabeko prestakuntzak laneratu ahal izateko eta produkzio prozesuaren eskakizunetara moldatzeko gakoa den aldetik duen garrantzia baloratu du.

f) Lana bilatzeko prozesuan erabiltzen diren teknikak zehaztu ditu.

g) Tituluari lotutako lanbide-sektoreetan autoenplegurako hautabideak aurreikusi ditu.

2. Talde-laneko estrategiak eta komunikazio trebetasunak aplikatzen ditu, eta erakundearen helburuak lortzeko duten eraginkortasuna baloratzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mekatronika Industrialeko goi mailako teknikariaren profilari lotutako lan-egoeretan talde-lanak dituen abantailak baloratu ditu.

b) Egiazko lan egoera batean eratzen ahal diren lantaldeak identifikatu ditu.

c) Komunikaziorako teknika nagusiak identifikatu ditu.

d) Komunikazio eraginkorra izateko beharrezko elementuak identifikatu ditu.

e) Lantalde eraginkorraren ezaugarriak zehaztu ditu eraginkortasunik gabeko lantaldeen aldean.

f) Lanbide sektorean lantaldearen funtzionamendua hobetzeko behar diren trebetasun sozialak baloratu ditu.

g) Lantaldeetan erabiltzen diren dokumentuak identifikatu ditu: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

h) Lantaldeko kideen eginkizunen eta iritzien aniztasun beharrezkoa positiboki baloratu du.

i) Taldeko kideen artean gatazkak sortzen ahal direla eta hori erakundeen ezaugarrietako bat dela onartu du.

j) Gatazka motak eta horien iturriak identifikatu ditu, baita gatazkak konpontzeko prozedurak ere.

3. Lan harremanetatik sortzen diren eskubideak erabili eta betebeharrak bete egiten ditu, eta badaki horiek bereizten lan kontratuetan eta hitzarmen kolektiboetan.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lan zuzenbideko kontzeptu nagusiak identifikatu ditu.

b) Enpresaburuen eta langileen arteko harremanetan esku hartzen duten erakunde nagusiak bereizi ditu.

c) Lan harremanetatik sortzen diren eskubideak eta betebeharrak zehaztu ditu.

d) Kontratazio mota nagusiak sailkatu ditu eta zenbait kolektiboren kontratazioa sustatzeko neurriak identifikatu ditu.

e) Indarra duen legedian lana eta familiako bizitza ongi uztartzeko ezarrita dauden neurriak baloratu ditu.

f) Soldaten ordainagiria aztertu du eta hura osatzen duten elementu nagusiak identifikatu ditu, tartean langilearen kotizazio oinarriak eta langileari eta enpresaburuari dagozkien kuotak daudela.

g) Lan harremanak aldatzearen, etetearen eta amaitzearen arrazoiak eta ondorioak identifikatu ditu.

h) Gatazka kolektiboetako neurriak eta gatazkak ebazteko prozedurak aztertu ditu.

i) Mekatronika Industrialeko goi mailako teknikariaren tituluarekin zerikusia duen lanbide sektoreari aplikatu beharreko hitzarmen kolektibo batean itundutako lan baldintzak zehaztu ditu.

j) Lanaren antolaketaren ingurune berriak bereizten dituzten ezaugarriak identifikatu ditu.

4. Gizarte Segurantzaren sistemak estaltzen dituen egoeretan zer-nolako babesak dauden zehazten du eta prestazio motak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gizarte Segurantzaren eginkizuna baloratu du, herritarren bizi kalitatea hobetzeko zutabe nagusia den aldetik.

b) Gizarte Segurantzaren sistemako araubideak identifikatu ditu.

c) Gizarte Segurantzaren sistemak estaltzen dituen egoerak banan-banan aipatu ditu.

d) Enpresaburuak eta langileak Gizarte Segurantzaren sistemaren barrenean dituzten betebeharrak identifikatu ditu.

e) Inguruko herrialde nagusietan Gizarte Segurantzaren arloan dauden aldeak identifikatu ditu.

f) Gizarte Segurantzaren sistemako prestazioak sailkatu eta baldintzak identifikatu ditu.

g) Legezko langabezia egoerak zehaztu ditu zenbait kasu praktikotan.

h) Ikasleen ezaugarriei dagozkien langabezia prestazioen iraupena eta zenbatekoa kalkulatu ditu, kotizaziopeko oinarrizko prestazioak eta kotizazio gabeko prestazioak bereiziz.

5. Bere jardueraren arriskuak ebaluatzen ditu, lan baldintzak eta bere lan inguruneko arrisku faktoreak aztertuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mantentze-lan industrialaren sektorean dauden jarduera motak sailkatu ditu, Mekatronika Industrialeko goi mailako teknikariaren lan ingurunean, lanbide arriskuak identifikatuz.

b) Dauden arrisku faktoreak sailkatu ditu.

c) Arrisku faktoreen ondorioz gerta daitezkeen lanbide kalteak (lan istripuak eta lanbide eritasunak) sailkatu eta deskribatu ditu.

d) Enpresako arriskuak ebaluatzeko prozesua eta kontzeptua zehaztu ditu.

e) Arrisku motak identifikatu eta ebaluatu ditu eta, prebentzio neurriak proposatuta, haien segimendua egin eta haien eraginkortasuna kontrolatu du.

f) Mekatronika Industrialeko goi mailako teknikariaren lanbide profilarekin zerikusia duten lan inguruneetan prebentzioari begira garrantzia duten lan baldintzak zein diren zehaztu du.

g) Lan baldintzak eta langilearen osasuna erlazionatu ditu.

h) Prebentzioaren kulturaren garrantzia baloratu du enpresaren esparru eta jarduera guztietan.

6. Enpresa txiki batean, arriskuen prebentziorako plana egiten laguntzen du, inplikatutako agente guztien erantzukizunak eta eskumenak identifikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Laneko prebentziorako oinarrizko araudia identifikatu du.

b) Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubide eta betebehar nagusiak zein diren zehaztu du.

c) Enpresan prebentzioa kudeatzeko moduak sailkatu ditu, laneko arriskuei aurrea hartzeko araudian ezarritako irizpideen arabera.

d) Arrisku plan bat prestatzean inplikatuta dauden agente guztien erantzukizunak identifikatu ditu.

e) Arriskuen prebentzioaren arloan langileek enpresan ordezkaritza izateko bideak zein diren deskribatu du.

f) Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak identifikatu ditu.

g) Aintzat hartu du garrantzitsua dela enpresan prebentzio plana izatea, larrialdietan egin beharreko jarduketen sekuentzia barne duela.

h) Mekatronika Industrialeko goi mailako teknikariaren lanbide sektorearekin zerikusia duen lantoki bateko prebentzio planaren edukia definitu du.

i) Enpresa txiki edo ertain batentzako larrialdi eta ebakuazioetarako plana proiektatu du.

7. Prebentzio eta babes neurriak aplikatzen ditu, eta Mekatronika Industrialeko goi mailako teknikarien laneko arrisku egoerak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kalteak beren sorburuan saihesteko eta saihestezinak diren ondorioak leuntzeko aplikatu behar diren prebentzio eta babes neurriak definitu ditu.

b) Mota guztietako segurtasun seinaleen esanahia eta eremua aztertu ditu.

c) Larrialdietan jarduteko protokoloak aztertu ditu.

d) Larrialdietan zaurituak, halakorik izanez gero, larritasunaren arabera sailkatzeko teknikak identifikatu ditu.

e) Lehen laguntzetarako oinarrizko teknikak identifikatu ditu, istripuaren lekuan aplikatu behar direnak kalte mota desberdinei aurre egiteko. Halaber, botika-kutxaren osagaiak eta erabilera identifikatu ditu.

f) Langilearen osasuna zaintzeko betebeharrak eta baldintzak eta horiek prebentzio neurri gisa duten garrantzia zehaztu ditu.

Edukiak.

Lan bilaketa aktiboa:

-Lanbide karrerarako interesak, gaitasunak eta motibazio pertsonalak aztertzea.

-Erabakiak hartzeko prozesua.

-Mekatronika Industrialeko goi mailako teknikariaren tituluari dagokion lanbide sektorearen definizioa eta azterketa, haren eraginpeko lurraldean eta Estatuan.

-Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua haren eraginpeko lurralde eremuan, Estatuan eta Europar Batasunean.

-Enplegu publikoa eskuratzeko prozesua.

-Europan ikasteko eta lan egiteko aukerak.

-Etengabeko prestakuntzak Mekatronika Industrialeko goi mailako teknikariaren lan eta lanbide ibilbiderako duen garrantzia baloratzea.

-Informazio hori ematen duten tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako erakundeak identifikatzea.

-Mekatronika Industrialeko goi mailako teknikariarekin zerikusia duten prestakuntza ibilbideak identifikatzea tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako eremuetan.

-Enplegua bilatzeko teknikak eta tresnak: curriculum vitae-ren ereduak, Europako curriculum vitae-a eta laneko elkarrizketak. Europar Batasunean langileen mugikortasuna errazten duten beste dokumentu batzuk.

-Autoenplegua baloratzea laneratzeko hautabide gisa.

Gatazkaren kudeaketa eta lantaldeak:

-Talde lanak erakundearen eraginkortasunari begira dituen alde onak eta txarrak baloratzea.

-Aplikazio informatikoak garatzeko sektoreko ekipamendu motak, betetzen dituzten eginkizunen arabera.

-Lantalde eraginkorraren ezaugarriak.

-Trebetasun sozialak. Hitzezko eta hitzik gabeko komunikaziorako teknikak. Komunikazio eraginkorrerako estrategiak.

-Lan bileretan erabiltzen diren dokumentuak: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

-Lantaldean parte hartzea. Kideek har ditzaketen rolen analisia.

-Gatazka: ezaugarriak, iturriak eta etapak.

-Gatazka konpondu edo ezabatzeko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea, arbitrajea, epaiketa eta negoziazioa.

Lan kontratua:

-Lan arloko zuzenbidea.

-Banakako lan harremanen azterketa.

-Lan kontratuaren modalitateak eta kontratazioa sustatzeko neurriak.

-Lan harremanek sortzen dituzten eskubideak eta betebeharrak.

-Lan baldintzak. Soldata, lan denbora eta atsedena.

-Soldataren ordainagiria.

-Lan kontratuaren aldaketa, etetea eta amaiera.

-Langileen ordezkaritza.

-Mekatronika Industrialeko goi mailako teknikariaren lanbide eremuari aplikatu beharreko hitzarmen kolektibo baten azterketa.

-Lan gatazka kolektiboak.

-Lana antolatzeko ingurune berriak: azpikontratazioa eta telelana, besteak beste.

-Langileentzako onurak antolamendu berrietan: malgutasuna, gizarte onurak eta beste batzuk.

Gizarte Segurantza, lana eta langabezia:

-Gizarte Segurantzaren sistema, elkartasun sozialaren oinarrizko printzipio gisa.

-Gizarte Segurantzaren sistemaren egitura.

-Enpresaburuek eta langileek Gizarte Segurantzaren arloan dituzten betebehar nagusiak: afiliazioa, altak, bajak eta kotizazioa.

-Gizarte Segurantzaren ekintza babeslea.

-Gizarte Segurantza gure inguruko herrialde nagusietan.

-Langabezia-babesa: kontzeptua eta babesten ahal diren egoerak.

Arrisku profesionalen ebaluazioa:

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko oinarrizko arau-esparrua.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubideak eta betebeharrak.

-Prebentzioaren kulturaren garrantzia jardueraren fase guztietan.

-Lanaren eta osasunaren arteko erlazioaren balorazioa.

-Laneko arriskua. Arrisku faktoreen analisia.

-Enpresako arriskuen ebaluazioa, prebentzio jardueraren oinarrizko elementu gisa.

-Segurtasun baldintzei lotutako arriskuen azterketa.

-Ingurumen baldintzei lotutako arriskuen azterketa.

-Baldintza ergonomiko eta psikosozialei lotutako arriskuen azterketa.

-Sektoreko industrian berariazko arriskuak dituzten lan prozesuak.

-Arriskuaren balorazioa.

-Arrisku egoera bakoitzaren ondorioz langilearen osasunak nolako kalteak izan ditzakeen zehaztea.

Prebentzioaren plangintza enpresan:

-Prebentzio plana.

-Prebentzio neurriak hartzea: plangintza eta kontrola.

-Prebentzioaren kudeaketaren antolaketa enpresan.

-Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko erantzukizunak.

-Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

-Banakako eta taldeko prebentzio eta babes neurriak.

-Larrialdi eta ebakuazioetarako planak lan inguruneetan.

-Sektoreko enpresa batentzako larrialdi plana prestatzea.

-Larrialdietan jarduteko protokoloa.

Prebentzio eta babes neurriak aplikatzea:

-Jarduteko protokoloa hautatzea.

-Banakako eta taldeko prebentzio eta babes neurriak zehaztea.

-Segurtasun seinaleetan dauden motak identifikatzea.

-Larrialdi medikoa eta lehen laguntza. Oinarrizko kontzeptuak eta aplikazioa.

-Langileei prestakuntza ematea larrialdietako planei buruz eta lehen laguntzarako teknikei buruz.

-Langileen osasuna zaintzea.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen bidez ikasleek oinarrizko trebetasunak eta jarrerak berenganatzen dituzte lan munduan sartzeko eta beren lanbide karrera berdintasun baldintzetan garatzeko, hala Espainiako lurraldean nola Europan, mantentze-lan industrialaren sektorean.

Edukien sekuentziazioari dagokionez, kontuan izanik ikastetxeak egokienak iruditzen zaizkion erabakiak hartzeko eskumena duela, lan arloko legediari, Gizarte Segurantzari eta lantaldeei buruzko edukiak jorratzen ahal dira lehenik, eduki horiek beharrezkoak baitira Enpresa eta ekimen sortzailea izeneko moduluan enpresako proiektua/plana garatzeko. Ondoren, Laneko segurtasunari eta osasunari buruzko edukiak lantzen ahal dira; aipatutako enpresa proiektuari dagokion prebentzio planean gauzatzen ahal da haien aplikazio praktikoa. Gatazkaren kudeaketarekin jarrai daiteke eta, azkenik, lan bilaketari buruzko multzoa jorra daiteke, ikasleak lan merkatuan sartu aurreko urrats gisa.

Modulu honetako ikaskuntzaren emaitzak lortzeko, askotariko jarduerak daude aukeran. Hona hemen batzuk:

-Norberaren izaerari eta trebetasun sozialen garapenari buruzko orientazio profesionaleko probak eta dinamikak egitea, prestakuntzaren eta asmoen arteko koherentzia pertsonala egiaztatzeko.

-Norberaren karrera planifikatzea: beharrekin eta lehentasunekin bateragarriak diren epe ertain eta luzerako lan helburuak finkatzea. Helburu errealistak eta oraingo prestakuntzarekin eta proiektatuarekin koherenteak finkatzea, eta nork bere ikaskuntzaren ardura hartzea.

-Lana bilatzen laguntzen ahal diguten bitartekoak eta erakundeak identifikatzea, bai gure ingurune hurbilenean, bai Europan, horretarako tresna egokiak erabiliz.

-Lana bilatzeko prozesuetan behar den dokumentazioa prestatu eta betetzea: curriculum vitaea, lan elkarrizketak, test psikoteknikoak eta beste batzuk.

-Jardueraren bat bakarka eta taldean egitea eta emaitzak konparatzea.

-Komunikazio jarduerak egitea.

-Klasean aurkezpenak egitea.

-Gatazka-egoera bat simulatzea eta konponbide desberdinak aurkeztea.

-Sektoreko langileei eragiten dien lan arloko araudia identifikatzea.

-Langileen Estatutuaren edukia alderatzea ikasten ari den zikloari dagokion sektoreko hitzarmen kolektibo batekin.

-Negoziazio kolektiboko prozesu bat simulatzea, langileen eta enpresaburuen interesak bateratzeko bide gisa.

-Zailtasun maila desberdinetako soldata ordainagiriak egitea.

-Prebentzio plan bat prestatzea Enpresa eta ekimen sortzailea izeneko moduluan garatu beharreko enpresako proiektu/planerako.

-Gizarte Segurantzak babesten dituen egoerak identifikatzea.

-Zikloa eginda eskuratzen ahalko diren lanpostu ohikoenetan gerta daitezkeen arrisku egoerak aztertzea, aurreneurriak proposatzea eta ezarri beharreko aurreneurrien plangintza diseinatzea, hori guztia indarra duen araudiari jarraituz.

-Sektoreko enpresak ikusteko bisitak programatu eta egitea, ikasleek produkzio sektorearen errealitatea ezagutu ahal izateko.

Modulu honen edukietarako ikus-entzunezkoak edo/eta Internet erabilita, azkarragoa eta eraginkorragoa izanen da ikaskuntza eta irakaskuntza prozesua. Pixkanaka ikasleek beren kabuz ebatzi ahal izanen dituzte proposatzen zaizkien jarduketak eta egoerak.

Lanerako prestakuntza eta orientabideak eta Enpresa eta ekimen sortzailea izeneko moduluek harreman estua izanen dute, eta edukiak zein metodologiaren alderdiak elkarrekin koordinatuko dituzte.

Azpimarratu behar da komenigarria dela Enpresa eta ekimen sortzailea izeneko moduluan eginen den enpresako proiektua/plana erabiltzea Lanerako prestakuntza eta orientabideak izenekoan ematen diren edukiak zuzenean aplikatzeko; horrek modulu honetako edukien alderdi praktikoa sustatuko du.

Halaber, lantegi, laborategi eta abarretan ematen diren moduluekin duen erlazioa kontuan hartu beharko litzateke, lan osasunaren arloko prestakuntza osatze aldera.

Lanbide modulua: enpresa eta ekimen sortzailea.

Kodea: 0947.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 4.

Iraupena: 70 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Ekimenari lotutako ahalmenak bereizten ditu, eta lanpostuetatik eta enpresa jardueretatik sortzen diren eskakizunak aztertzen.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aintzat hartu du banakako ekimenak, sormenak, prestakuntzak eta lankidetzak duten garrantzia, enplegatu gisa nahiz enpresaburu gisa ekimenean arrakasta lortzeko ezinbesteko baldintzak diren aldetik.

b) Berrikuntza eta nazioartekotze kontzeptuak eta horiek gizartea aurreratzearekin eta pertsonen ongizatea handiagotzearekin duten lotura identifikatu ditu.

c) Ekimenerako kultura zer den eta enpleguaren eta gizarte ongizatearen iturri gisa zer-nolako garrantzia duen aztertu du.

d) Mantentze-lan industrialaren sektorean abiatzen den enpresaburu baten ekimenaren garapena aztertu du.

e) Arrisku kontzeptua aztertu du, ekimen ororen ezinbesteko osagai gisa, eta enpresa-plan baten bitartez arriskua gutxitzeko aukera ere bai.

f) Enpresaburuaren kontzeptua eta enpresa jarduera garatzeko behar diren baldintzak eta jarrerak aztertu ditu.

2. Komunikazio, lidergo, sormen eta konpromisoarekin ikusteko duten norberaren gaitasunak aitortu eta aplikatzen ditu, eta lanbide jarduerak garatzeko garrantzia baloratzen du nork bere kasa zein bestearen kontura lan egitean.

Ebaluazio irizpideak:

a) Komunikazio eraginkorra izateko beharrezko elementuak identifikatu ditu.

b) Agindu eta zuzentzeko estiloak eta horiek pertsonen eta enpresen gainean dituzten eraginak sailkatu ditu.

c) Motibazioaren premia justifikatu du lanbide jardueretan.

d) Motibatzeko teknika ohikoenak deskribatu ditu, baita nola egokitzen diren egoeraren arabera ere.

e) Sormenezko pentsamenduaren premia justifikatu du lan prozesuak hobetzean eta lanbide berrikuntzan.

f) Sormenezko prozesuen ezaugarri nagusiak deskribatu ditu.

g) Norberaren gaitasun profesionalak erlazionatu ditu sektoreko enpresetan bestearen kontura lan egitean norberak behar dituen ahalmenekin.

h) Norberaren gaitasun profesionalak erlazionatu ditu mantentze-lan industrialaren lanbide sektorean jarduera bat sortzeko ekimena duten pertsonen ahalmenekin.

3. Negoziorako ideiak sortu eta identifikatzen ditu, eta enpresa txiki bat sortzeko edo enpresa baten barruan ekimenak garatzeko aukera zehazten du, balio etikoak erantsiz eta ingurunearen gaineko eragina baloratuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresa bateko oinarrizko funtzioak deskribatu ditu, eta sistemaren kontzeptua aztertu du enpresari aplikatuta.

b) Enpresa baten barruan, prozesuak eta produktuak hobetzeko ekimenetarako ideiak garatzea sustatu du, merkatuaren eskariei erantzun nahian.

c) Negoziorako ideiak garatzea sustatu du, merkatuaren eskariei erantzun nahian.

d) Negoziorako aukerak aztertu ditu, sektorearen egoera eta eboluzioa kontuan izanda.

e) Enpresaren ingurune orokorraren osagai nagusiak identifikatu ditu; bereziki, ingurune ekonomikoa, soziala, demografikoa, kulturala, politikoa, legezkoa, teknologikoa eta nazioartekoa.

f) Aztertu du ea enpresaren jardueran zer-nolako eragina duten enpresak bezeroekin/erabiltzaileekin, hornitzaileekin, lehiakideekin eta bitartekariekin dituen harremanek, horiek baitira berariazko ingurunearen edo mikroingurunearen osagai nagusiak.

g) ETE baten inguruneko elementuak identifikatu ditu.

h) Enpresaren kultura eta irudi korporatiboa zer diren eta enpresaren helburuei nola dauden loturik aztertu du.

i) Enpresen erantzukizun sozialaren fenomenoa eta horrek enpresaren estrategiaren osagai gisa duen garrantzia aztertu ditu.

j) Mantentze-lan industrialaren arloko enpresa baten balantze soziala egin du eta enpresa horien kostu sozial nagusiak deskribatu dira, baita sortzen dituzten onura sozialak ere.

k) Mantentze-lan industrialaren arloko enpresetan, balio etiko eta sozialak kontuan hartzen dituzten praktika onak identifikatu ditu.

l) Enpresaren estrategia deskribatu du, enpresaren helburuekin lotuz, eta marketin plana zehaztu du.

m) Enpresa baten bideragarritasun ekonomiko-finantzarioari buruzko azterlana egitea zein garrantzitsua den baloratu du.

4. Mantentze-lan industrialeko enpresa bat sortu eta abian jartzeko jarduerak egiten ditu, dauden baliabideak eta aukerak baloratuz, forma juridikoa hautatuz eta hari lotutako legezko betebeharrak identifikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresaren forma juridiko guztiak aztertu ditu.

b) Enpresaren jabeek, hautaturiko forma juridikoaren arabera, zenbaterainoko lege-erantzukizuna duten zehaztu du.

c) Enpresaren forma juridiko guztiei ezartzen zaizkien tratamendu fiskalak bereizi ditu.

d) Indarra duen legediak ETE bat eratzeko eskatzen dituen tramiteak aztertu ditu.

e) Mantentze-lan industrialeko enpresak sortzeko eskuratzen ahal diren laguntza guzti-guztien bilaketa egin du.

f) Enpresa plan baten osagaiak zehaztu ditu.

g) Forma juridikoaren hautapena, administrazio tramiteak, laguntzak eta diru-laguntzak enpresa planean sartu ditu.

h) ETE bat abian jartzeko aholkularitzarako eta kudeaketa administratiborako enpresatik kanpo dauden bideak identifikatu ditu.

i) Produkzio planaren inguruko guztia eta bideragarritasun ekonomiko-finantzarioaren gaineko azterlana enpresa-planean sartu ditu.

j) Kontabilitateko informazioa aztertzeko oinarrizko teknikak deskribatu ditu, batez ere enpresaren kaudimenari, likideziari eta errentagarritasunari dagokienez.

k) Mantentze-lan industrialaren sektoreko ETE baten bideragarritasun ekonomiko-finantzarioaren gaineko azterlana egin du.

l) Jarduerarako egin behar diren inbertsioak identifikatu eta baloratu ditu, baita finantzabideak ere.

m) Ahuleziak eta indarrak identifikatu ditu.

5. ETE baten kudeaketa administratibo, merkataritzako eta finantzarioko oinarrizko jarduerak egiten ditu, kontabilitate eta zerga betebehar nagusiak identifikatzen ditu eta dokumentazioa betetzen du.

Ebaluazio irizpideak:

Mantentze-lan industrialaren arloko enpresa baten zerga betebeharrak definitu ditu.

b) Fase hauek definitu ditu: produktua ekoiztea edo zerbitzua ematea, produkziorako estrategiak eta kalitaterako estrategiak.

c) Kontabilitateko oinarrizko kontzeptuak aztertu ditu.

d) Ikerketa, garapen eta berrikuntza (I+G+B) arloko ekintzen beharra baloratu du.

e) Zerga egutegiko zerga motak bereizi ditu.

f) Mantentze-lan industrialaren sektoreko ETE batentzat merkataritzako eta kontabilitateko oinarrizko dokumentuak bete ditu (fakturak, albaranak, eskabide orriak, kanbio letrak, txekeak eta beste batzuk), eta dokumentu horiek enpresan egiten dituzten zirkuituak deskribatu dira.

Edukiak.

Ekimen sortzailea:

-Berrikuntza eta garapen ekonomikoa. Berrikuntzaren ezaugarri nagusiak mantentze-lan industrialeko enpresen jardunean.

-Ekintzaileen gako-faktoreak: ekimena, sormena eta prestakuntza.

-Ekintzaileen jarduna, mantentze-lan industrialaren sektoreko ETE bateko enpresaburu eta enplegatu gisa.

-Ekimenaren arriskua.

-Enpresaburuaren kontzeptua. Enpresa jarduerarako baldintzak. Izaera ekintzailea.

Komunikazioa, lidergoa eta sormena:

-Sormenaren, komunikazioaren eta lidergoaren oinarrizko gaitasunak, besteak beste.

-Pertsona sortzailearen ezaugarriak. Sormena bultzatzen duten teknikak.

-Aginte eta zuzendaritza estiloak ezagutzea. Enpresaren esparruetan aplikatzea.

-Motibazioaren kontzeptua. Motibatzeko teknikak eta haien aplikazioa.

-Sektorean lan egiten duenaren eta ekintzaile baten laneko gaitasunak eta gaitasun pertsonalak bereiztea.

Enpresa eta bere ingurunea:

-Enpresa, sistema gisa. Enpresaren oinarrizko funtzioak.

-Negoziorako ideia mantentze-lan industrialeko enpresa baten esparruan.

-Ekimenerako kultura: ekimena, enpresa barruko ekimena eta ekimen soziala sustatzea. Negoziorako ideiak sustatzeko teknikak.

-Mantentze-lan industrialaren sektoreko ETE baten ingurune orokorraren eta berariazkoaren azterketa.

-Mantentze-lan industrialaren sektoreko ETE baten harremanak.

-Enpresa nazioartean. Europar Batasunean askatasunez kokatzeko eskubidea.

-Mantentze-lan industrialaren sektoreko enpresa baten ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak aztertzea.

-Marketin plan baten edukiak.

Enpresa bat sortu eta abian jartzea:

-Enpresa motak. Forma juridikoak.

-Forma juridikoa hautatzea.

-Produkzio prozesuaren edo zerbitzuaren deskribapen teknikoa. Giza baliabideak.

-Mantentze-lan industrialaren sektoreko ETE baten bideragarritasun ekonomikoa eta bideragarritasun finantzarioa.

-Enpresen fiskalitatea: Nafarroako Foru Komunitateko zerga sistemaren berezitasunak.

-Enpresa bat eratzeko administrazio tramiteak.

-Enpresa bat eratzeko aholku ematen duten erakundeak.

-Ahuleziak eta indarrak identifikatzea, AMIA.

-Enpresa plan bat prestatzea.

Eginkizun administratiboa, merkataritzakoa eta finantzarioa:

-"Kontabilitatea" kontzeptua eta oinarrizko alderdiak.

-Merkataritza-funtzioaren eta funtzio finantzarioaren kontzeptuak.

-Produkzio faseen definizioa. Hobetzeko sistemak.

-Kontabilitateko eragiketak: enpresa baten informazio ekonomikoaren erregistroa.

-Enpresen zerga betebeharrak.

-Dokumentu ofizialak aurkezteko baldintzak eta epeak.

-Mantentze-lan industrialeko enpresa baten kudeaketa administratiboa.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburua da ikasleek sentikortasun positiboa garatzea beren burua enplegatzeko ekimenari dagokionez, baita enpresa barruan ekiteko jarrerak eta trebetasunak sustatzea ere, enplegua etengabe hobetzeko beste baten kontura lan egiten denean.

Planteatzen den edukien sekuentziazioari dagokionez, kontuan izanik ikastetxeak duela eskumena egokienak iruditzen zaizkion erabakiak hartzeko, proposatzen da ikasleak has daitezen ekiteko gaitasunak zehaztu eta garatzen dituzten jarduerekin, eta, horrek, bere aldetik, beren jarduna garatuko duten sektorera hurbiltzen lagunduko die. Ondoren, negoziorako ideia bat zehazteko erronkari eginen diote aurre ikasleek, hori oinarria izanen baita enpresa-plana garatzeko. Izan ere, hori izanen da modulua garatzeko ardatza.

Gomendatzen da edukiak aplikatzekoak izatea eta enpresa proiektua edo enpresa-plana garatzearekin bateratzea, metodologiak lot ditzan moduluko alderdi teorikoa eta praktikoa.

Saiatu beharko litzateke enpresa-proiektuaren/enpresa-planaren kontzeptua mekatronika industrialeko proiektuaren moduluarekin biltzen, lanbide arloko irakasleak ezaugarri teknikoei buruzko alderdietan buru izan daitezen. Bi proiektuak ebaluazio tresna gisa erabiltzen ahalko dira, ikasleen jarrera alderdiak baloratu ahal izateko, hala nola: komunikazioa, lidergoa, sormena eta parte-hartzea, lehen definituak ekimena sustatzeko beharrezko gaitasun gisa.

Metodologia teoriko-praktikoa izanen da, ikus-entzunezkoak eta IKTak erabiliz kasuan kasuko sektorearen egoera ekonomikoari buruzko informazioa bilatu eta aztertzeko, eta web orri eta plataforma espezializatuetan kontsultak egiteko, enpresa bat martxan jartzeko prozesuan erabakiak hartzen lagungarri izan daitezen. Alde horretatik, enpresa-plana gara daiteke, ondoko jardueren ardatz:

-Heziketa zikloaren lanbide profileko jarduerarekin ikusteko duen enpresako proiektu/plan bat egitea, negozioa abian jartzeak dakartzan alderdi guztiak biltzen dituena: bideragarritasuna, produkzioa eta giza baliabideak, merkataritza kudeaketa, administrazio kontrola eta kontrol finantzarioa, justifikazio soziala, etab.; batik bat, esperientzia praktikoak eta kanpoko agenteekiko harremana oinarri dituen tresna pedagogikoak aplikatuko dira, baita enpresako jardueraren sustapena ere (enpresa leihatila bakarra, merkataritza ganberak, toki garapenerako agentziak, CEN, CEIN, enpresen mintegiak eta inkubagailuak, etab.).

-Enpresaburuekin harremanetan jartzea, hitzaldi, bisita, dinamika eta abarren bidez, enpresa baten funtzionamendua ezagutzeko sortzen denetik aurrera, ekimenaren espiritua sustatzeko eta ikasleek jarduerak garatzeko enpresa horren inguruan: oinarrizko eginkizunak, ingurunearen azterlana, DAFO azterlana, produkzio prozesuaren deskribapena, enpresa mota.

-Azoka, jardunaldi, lantegi eta bestelako ekitaldietara joatea, sektorea ezagutzeko eta enpresa ekimena garatzeko.

-Erakustaldiak, jardunaldi teknikoak eta ikastetxeko beste ekimen batzuk antolatzea, eskolako, ekonomiako eta gizarteko komunitateari begira.

-Kontsultak egitea enpresak sortzeko eskumenak dituzten entitate eta erakundeei, agente ekonomikoei eta profesionalei.

-Enpresako planaren barrenean prebentzio plan bat prestatzea, Lanerako prestakuntza eta orientabideak izeneko moduluan erdietsitako gaitasunak oinarri dituena.

-Enpresako proiektuaplana kontatu eta defendatzea epaimahai baten aurrean.

Metodologia hau aplikatzeko, komenigarria izanen litzateke ikasleei Interneten sartzeko bide ematen dieten baliabideak edo/eta ikus-entzunezkoak izatea. Gomendagarria da, halaber, ikasleak taldekatzearen teknika erabiltzea proposaturiko jarduera batzuk egiteko.

Orobat, ikastetxeen arteko elkarlana sustatuko da, ahal dela, bai irakasleen bai ikasleen aldetik (kudeaketa ekonomikoa, prebentzio plana, denboraren bankua, etab.), eta ikastetxeen materialak eta praktika onak trukatzea bultzatuko da topaketa birtualaren bidez eta bertaratuta.

Lanerako prestakuntza eta orientabideak eta Enpresa eta ekimen sortzailea izeneko moduluak osagarriak direnez, koordinatuta egin beharko dira edukien garapena eta sekuentziazioa, bi lanbide modulu horiek ematen dituzten irakasleen arteko harremana estua izanik. Era berean, enpresa proiektua ikasturte osoan zehar ardatz gisa erabiltzeak laguntzen ahal du metodologia komun bat bi moduluetarako ezartzen, halako eran non Lanerako prestakuntza eta orientabideak izeneko moduluko edukiak aplikatu baitaitezke, egokien uste duen moduan, enpresa proiektua egiteko.

Lanbide modulua: mekatronika industrialeko proiektua

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 5.

Kodea: 0945.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Produkzio sektorearen beharrak identifikatzen ditu eta horiek ase ditzaketen ereduzko proiektuekin lotzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sektoreko enpresak sailkatu ditu, beren antolaketaren ezaugarriak eta eskaintzen duten produktu edo zerbitzu mota kontuan harturik.

b) Ereduzko enpresen ezaugarriak azaldu ditu, antolaketaren egitura eta departamentu bakoitzaren eginkizunak adieraziz.

c) Enpresei gehien eskatzen zaizkien beharrak identifikatu ditu.

d) Sektorean aurreikus daitezkeen negozio aukerak baloratu ditu.

e) Aurreikusten diren eskariei erantzuna emateko behar den proiektu mota identifikatu du.

f) Proiektuak izan behar dituen berariazko ezaugarriak zehaztu ditu.

g) Zerga eta lan arloetako betebeharrak, arriskuei aurrea hartzekoak eta horiek aplikatzeko baldintzak zehaztu ditu.

h) Produkziorako edo zerbitzurako proposatzen diren teknologia berriak sartzeko har litezkeen laguntzak edo diru-laguntzak identifikatu ditu.

i) Proiektua prestatzeko erabiliko den lan gidoia prestatu du.

2. Tituluan ageri diren gaitasunekin zerikusia duten proiektuak diseinatzen ditu, hura osatzen duten faseak sartuz eta garatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Proiektuan landuko diren alderdien gaineko informazioa bildu du.

b) Proiektuaren bideragarritasun teknikoari buruzko azterketa egin du.

c) Proiektua osatzen duten fase edo atalak eta haien edukia identifikatu ditu.

d) Lortu nahi diren helburuak ezarri ditu eta haien norainokoa identifikatu du.

e) Proiektua egiteko behar diren baliabide materialak eta giza baliabideak aurreikusi ditu.

f) Dagokion aurrekontu ekonomikoa egin du.

g) Proiektua abian jartzeko finantzazio beharrak identifikatu ditu.

h) Proiektua diseinatzeko behar den dokumentazioa definitu eta prestatu du.

i) Proiektuaren kalitatea bermatzeko kontrolatu behar diren alderdiak identifikatu ditu.

3. Proiektua nola gauzatu planifikatzen du, esku hartzeko plana eta lotutako dokumentazioa zehaztuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Jardueren sekuentzia zehaztu du, garapen beharren arabera ordenatuz.

b) Jarduera bakoitzerako behar diren baliabideak eta logistika zehaztu ditu.

c) Jarduerak gauzatzeko baimenen beharrak identifikatu ditu.

d) Jarduteko edo jarduerak gauzatzeko prozedurak zehaztu ditu.

e) Gauzatzeak dituen arriskuak identifikatu ditu eta arriskuen prebentziorako plana eta behar diren bitartekoak eta ekipamendua definitu ditu.

f) Baliabide materialen eta giza baliabideen esleipena eta gauzatze epeak planifikatu ditu.

g) Praktikan jartzeko baldintzei erantzuten dien balorazio ekonomikoa egin du.

h) Hura gauzatzeko behar den dokumentazioa definitu eta prestatu du.

4. Proiektua gauzatzeko jarraipen eta kontrolerako prozedurak definitzen ditu, erabilitako aldagai eta tresnen hautapena justifikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Jarduerak edo esku-hartzeak ebaluatzeko prozedura definitu du.

b) Ebaluazioa egiteko kalitate-adierazleak definitu ditu.

c) Jarduerak egin bitartean gerta daitezkeen gorabeherak ebaluatu, konpondu eta erregistratzeko prozedura definitu du.

d) Baliabideek eta jarduerek izan ditzaketen aldaketak kudeatzeko prozedura definitu du, haiek erregistratzeko sistema barne.

e) Jarduerak eta proiektua ebaluatzeko behar den dokumentazioa definitu eta prestatu du.

f) Erabiltzaile edo bezeroek ebaluazioan parte hartzeko prozedura ezarri du eta berariazko dokumentuak prestatu ditu.

g) Proiektuak baldintzen agiria duen kasuan, hura beteko dela bermatzeko sistema ezarri du.

Lanbide modulua: lantokietako prestakuntza

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 22.

Kodea: 0948.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Enpresaren egitura eta antolaketa identifikatzen ditu, eta lortzen diren produktuen ekoizpenarekin eta merkaturatzearekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresaren antolaketaren egitura eta enpresaren arlo bakoitzaren eginkizunak identifikatu ditu.

b) Enpresaren egitura eta sektorean dauden enpresa-antolamendu ereduzkoak alderatu ditu.

c) Enpresaren sare logistikoa osatzen duten elementuak identifikatu ditu: hornitzaileak, bezeroak, produkzio sistemak eta biltegiratzea, besteak beste.

d) Zerbitzua emateko lan prozedurak identifikatu ditu.

e) Giza baliabideek enpresaren jarduera ahalik ongien garatzeko eduki behar dituzten gaitasunak baloratu ditu.

f) Jarduera honetan ohikoenak diren hedabideen egokitasuna baloratu du.

2. Bere lanbide jardueran ohitura etiko eta lan ohitura egokiak aplikatzen ditu, lanpostuaren ezaugarrien eta enpresan ezarritako prozeduren arabera.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ondokoak ezagutu eta justifikatu ditu:

-Lanpostuak langileari eskatzen dizkion prestasuna eta denbora.

-Lanposturako behar diren jarrera pertsonalak (puntualtasuna, enpatia, besteak beste) eta profesionalak (ordena, garbitasuna eta erantzukizuna, besteak beste).

-Lanbide jardueran arriskuen prebentzioaren aurrean beharrezkoak diren jarrerak.

-Lanbide jardueraren kalitateari dagozkion jarrera eskakizunak.

-Lantaldearekiko harremanei eta enpresan ezarritako harreman hierarkikoei buruzko jarrerak.

-Lan esparruan egindako jardueren dokumentazioarekin zerikusia duten jarrerak.

-Laneratzeko eta lan munduan berriz sartzeko prestakuntza beharrak profesionalaren jarduera egokiaren esparru zientifiko eta teknikoan.

b) Lanbide jardueran laneko arriskuak prebenitzeko aplikatu behar diren arauak eta Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen funtsezko alderdiak identifikatu ditu.

c) Norbera babesteko ekipamendua erabili du, lanbide jardueraren arriskuen eta enpresaren arauen arabera.

d) Egindako jardueretan ingurumenarekiko errespetua agertu du.

e) Lanpostua edo jarduera egiten den eremua ongi antolatua, garbi eta oztoporik gabe mantendu du.

f) Egokitutako lanaren erantzukizuna bere gain hartu du, jasotako jarraibideak interpretatuz eta betez.

g) Komunikazio eraginkorra eratu du egoera bakoitzean arduradun den pertsonarekin eta taldekideekin.

h) Gainerako taldekideekin koordinatu du,eta agertu zaizkion inguruabar garrantzitsuak jakinarazi.

i) Bere jardueraren garrantzia eta lan aldaketetara egokitzearena baloratu ditu.

j) Arau eta prozeduren aplikazioaren erantzukizuna bere gain hartu du lana garatzean.

3. Aurreproiektu batetik edo emandako baldintzetatik abiatuta sistema mekatronikoen ezaugarriak zehazten ditu, dagokion araudia aplikatuta:

Ebaluazio irizpideak:

a) Aplikatzekoa den araudia identifikatu du.

b) Sistemen eskemak eta krokisak egin ditu.

c) Sistemak osatzen dituzten ekipamenduaren eta elementuen neurriak hartu ditu.

d) Ekipamendua eta osagarri homologatuak hautatu ditu.

e) Muntaketarako prozesu teknologikoa zehaztu du.

f) Sistema mekatronikoen instalazioak muntatzeko planoak marraztu ditu.

g) Sinbologia eta eskala normalizatuak erabili ditu.

4. Sistema mekatronikoen muntaketa planifikatzen du, etapak ezarrita eta baliabideak banatuta, proiektuaren dokumentazio teknikotik abiatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Muntaketa prozesuaren faseak identifikatu ditu.

b) Obra unitateak, giza baliabideak eta materialak ezarri ditu.

c) Laneko bitartekoak, ekipamendua, erremintak eta neurtzeko eta egiaztatzeko tresnak zehaztu ditu.

d) Ekipamenduari eta materialei buruz horniketa planak eta biltegiratzeko baldintzak garatu ditu.

e) Obra unitateetatik abiatuta, muntaketa kostuak balioetsi ditu.

f) Muntaketaren zehaztapen teknikoak eta proben protokoloak zehaztu ditu.

g) Instalazioen zerbitzu eta mantentze-lanerako jarraibideen gidaliburuak landu ditu.

h) Arriskuei aurrea hartzeko araudia identifikatu du.

5. Sistema mekatronikoen muntaketa ikuskatzen du, eta hura gauzatzen laguntzen, enpresan ezarritako segurtasun eta kalitate protokoloak errespetatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Dokumentazio teknikoa interpretatu du, haren elementuak, funtzioa eta sistemetan duten tokia bereiziz.

b) Beharrezko erremintak eta materialak hautatu ditu, eta instalazioaren muntaketa plana interpretatu du.

c) Konprobatu da instalatutako ekipamendua eta osagarriak muntaketa planean ezarritakoak direla.

d) Besteak beste, aingurei, konexioei eta mekanizazioari lotutako muntaketa teknikak eta akaberak ikuskatu ditu.

e) Segurtasun planean zehaztutako banakako babes-elementuak erabili direla egiaztatu du.

f) Eragiketak kalitate sistemarako prozeduren arabera gauzatu ditu.

g) Ingurumena errespetatzeko irizpideen arabera jardun du.

6. Sistema mekatronikoak abiarazi edo zerbitzuan jartzen ditu, eta haiek ikuskatu eta gauzatzen laguntzen du, ezarritako prozedurei jarraituz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Abian jartzeko plana interpretatu du.

b) Tresna eta erreminta egokiak hautatu ditu.

c) Instalazioko kontrol eta segurtasun elementuen eta hargailu elektrikoen funtzionamenduaren sekuentzia egiaztatu du.

d) Elementuak eta ekipamendua programatu, erregulatu eta kalibratu ditu, haien funtzionaltasun ezaugarrien arabera.

e) Sistemaren funtzionamenduaren parametroak egiaztatu ditu.

f) Abiarazte egokirako behar diren eskuzko erremintak, tresna informatikoak eta baliabideak erabili ditu.

g) Segurtasun eta kalitate arauak eta indarra duten erregelamenduak bete ditu.

h) Zerbitzuan jartzeko eskatutako dokumentazio tekniko-administratiboa bete du.

7. Sistema mekatronikoak mantentzeko esku-hartzeak kontrolatzen ditu eta haiek gauzatzen laguntzen du, programatutako helburuak betetzen direla egiaztatuta eta eskura dauden baliabideak optimizatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mantentze mota identifikatu du.

b) Esku hartzeko prozesuak landu ditu, eta mantentze programak interpretatu.

c) Biltegiko izakinak egiaztatu ditu.

d) Beharrezko zereginak, denborak eta baliabideak zehaztu ditu.

e) Tresna eta erreminta egokiak hautatu ditu.

f) Funtzionaltasuna, argindar kontsumoak eta funtzionamenduaren parametroak egiaztatu ditu, besteak beste.

g) Elementuak eta ekipamendua doitu eta birprogramatu ditu.

h) Jardunen trazabilitatea ziurtatzeko beharrezko dokumentazio teknikoa eguneratu du.

i) Eskatutako segurtasunaren eta kalitatearen arabera, eta ingurumena errespetatzeko irizpideei jarraituz egin ditu eragiketak.

j Mantentze-lana planifikatzeko aplikazio informatikoak erabili ditu.

8. Ekipamenduan eta sistemetan matxurak eta disfuntzioak konpontzen direla ikuskatzen du, horiek gauzatzen laguntzen du, eta mantentze-lan zuzentzaileen teknikak eta prozedurak aplikatzen direla ziurtatzen.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mantentze-plana abiapuntu izanik antolatu ditu esku-hartzeak.

b) Matxura edo akatsen zantzuak identifikatu ditu, neurketak eginez eta instalazio edo ekipamenduaren funtzionaltasuna aztertuz.

c) Hipotesiak proposatu ditu matxuraren ustezko arrazoiei buruz eta sisteman duten eraginari buruz.

d) Matxura aurkitu du, haiek diagnostikatu eta bilatzeko berariazko prozedurei jarraituz.

e) Konponketa prozesua egiteko behar diren tresna eta erremintak aukeratu ditu.

f) Desmuntaketa egin du, ezarritako jarraibideei loturik, segurtasun eta kalitatez eta ingurumena errespetatuz.

g) Matxuratutako elementuak aldatu edo konpondu ditu.

h) Sistemaren hasierako funtzionaltasun baldintzak berriz ezarri ditu.

i) Lan txukun eta garbia egin du, eta hitzartutako denborak errespetatu ditu egindako lanetan.

j) Mantentze programetan ezarritako dokumentazioa bete du.

Lanbide modulu honek lagundu egiten du titulu honetako gaitasunak eta helburu orokorrak, ikastetxean lortu direnak, osatzen, edo ikastetxean nekez lor daitezkeen gaitasun bereizgarriak garatzen.

3. ERANSKINA

Prestakuntza unitateak

A) Nola antolatu diren moduluak prestakuntza unitatetan

0936 lanbide modulua: sistema hidraulikoak eta pneumatikoak (60 ordu)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

0936-UF01(NA)

Teknologia pneumatikoko eta elektro-pneumatikoko sistema automatikoak

50

0936-UF02(NA)

Teknologia hidraulikoko eta elektro-hidraulikoko sistema automatikoak

50

0936-UF03(NA)

Teknologia pneumatikoko eta elektro-pneumatikoko sistema automatikoen mantentze-lana

30

0936-UF04(NA)

Teknologia hidraulikoko eta elektro-hidraulikoko sistema automatikoen mantentze-lana

30

0937 lanbide modulua: sistema elektrikoak eta elektronikoak (190 ordu)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

0937-UF01(NA)

Automatismo kableatuen instalazioa.

60

0937-UF02(NA)

Automatismo elektriko programatuak. Oinarrizko maila.

40

0937-UF03(NA)

Abiadura-aldagailu elektronikoak. Oinarrizko maila.

30

0937-UF04(NA)

Sistema elektriko eta elektronikoetako babes elektrikoak.

30

0937-UF05(NA)

Oinarrizko elektronika analogikoko elementuak.

30

0938 lanbide modulua: makinen elementuak (100 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

0938-UF01(NA)

Industriako materialak.

30

0938-UF02(NA)

Materialen erresistentzia, metalezko egiturak, junturako bitartekoak eta tresneria

40

0938-UF03(NA)

Transmisioko elementu mekanikoak eta eraikuntza-soluzioak

30

0939 lanbide modulua: fabrikazio prozesuak (160 ordu)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

0939-UF01(NA)

Mantentze-laneko soldadura teknikak, giro naturalekoa eta babestukoa (SMAW, TIG eta MIG-MAG)

60

0939-UF02(NA)

Mantentze-laneko oinarrizko mekanizazio teknikak

40

0939-UF03(NA)

Mantentze-laneko mekanizazio teknikak makina-erremintetan

60

0940 lanbide modulua: sistema mekatronikoen irudikapen grafikoa (130 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

0940-UF01(NA)

Produktu mekanikoen irudikapen grafikoa.

40

0940-UF02(NA)

Produktu mekanikoen ezaugarri teknikoen definizio grafikoa.

40

0940-UF03(NA)

Zirkuitu automatizatuen irudikapen grafikoa.

20

0940-UF04(NA)

Ordenagailuz lagundutako marrazketa. CAD programak.

30

0942 lanbide modulua: mantentze-lanaren eta kalitatearen prozesuak eta kudeaketa (160 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

0942-UF01(NA)

Mantentze-lanaren kontzeptua eta egitura orokorra

20

0942-UF02(NA)

Mantentze-laneko biltegia eta materiala.

20

0942-UF03(NA)

Automatizazio industrialeko sistemak mantentzeko lana kudeatzea eta gainbegiratzea.

40

0942-UF04(NA)

Mantentze-lanaren kudeaketa ekonomikoaren optimizazioa.

20

0942-UF05(NA)

Mantentze-lan energetikoa eta ingurumenekoa.

20

0942-UF06(NA)

Enpresaren kalitatea kudeatzeko sistemaren aplikazioa.

40

NA01 lanbide modulua: ingelesa I (60 ordu)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

NA01-UF01

Ingelesa I

60

0935 lanbide modulua: sistema informatikoak (130 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

0935-UF01(NA)

Osagai mekanikoak muntatu eta desmuntatzea.

50

0935-UF02(NA)

Sistema mekanikoak doitu eta puntuan jartzea.

40

0935-UF03(NA)

Matxura mekanikoak atzeman eta aztertzea.

40

0941 lanbide modulua: sistema mekatronikoen konfigurazioa (130 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (orduak)

0941-UF01(NA)

Sistema mekatronikoetako eraikuntza-soluzioak

20

0941-UF02(NA)

Sistema mekatronikoen mantenurako osagaien diseinua eta hautaketa.

60

0941-UF03(NA)

Robot sistemak eta FMS zelulak konfiguratu eta egokitzea sistema mekatronikoetan.

20

0941-UF04(NA)

Sistema mekatronikoen proiektuetako dokumentazioa

30

0943 lanbide modulua: sistemen integrazioa (200 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

0943-UF01(NA)

Erregulazio eta kontrol sistemak.

20

0943-UF02(NA)

Automata programagarriak, 1. maila.

30

0943-UF03(NA)

Abiadura-aldagailuak.

20

0943-UF04(NA)

Automata programagarriak, 2. maila. Sistema mekatronikoak.

60

0943-UF05(NA)

Manipulagailuak eta robotak.

40

0943-UF06(NA)

Industria komunikazioak eta prozesuak gainbegiratu eta kontrolatzeko sistemak.

30

0944 lanbide modulua: sistema mekatronikoen simulazioa (70 ordu)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

0944-UF01(NA)

Prototipo mekatronikoen diseinua:

20

0944-UF02(NA)

Zelula robotizatuen simulazioa.

20

0944-UF03(NA)

Sistema mekatronikoen simulazioa eta ikusmen artifiziala.

30

0559 lanbide modulua: lanerako prestakuntza eta orientabideak (70 ordu)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

0559-UF01(NA)

Laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko maila

30

0559-UF02(NA)

Lan harremanak eta Gizarte Segurantza

20

0559-UF03(NA)

Laneratzea eta gatazken konponketa

20

0560 lanbide modulua: enpresa eta ekimen sortzailea (70 ordu)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

0560-UF01(NA)

Ekimenerako kultura eta ideien sormena bultzatzea

20

0560-UF02(NA)

Enpresa-plan baten bideragarritasun ekonomiko-finantzarioa

30

0560-UF03(NA)

Enpresa bat abian jartzea

20

B) Prestakuntza unitateen garapena

Lanbide modulua: sistema hidraulikoak eta pneumatikoak.

Kodea: 0936.

Iraupena: 160 ordu.

Prestakuntza unitatea: teknologia pneumatikoko eta elektro-pneumatikoko sistema automatikoak.

Kodea: 0936 - UF01 (NA)

Iraupena: 50 ordu.

-Aire konprimatuaren teoria. Propietateak, printzipio fisikoak eta unitateak.

-Aire konprimatua sortu, bildu, prestatu eta banatzea. Konpresoreak. Motak. Tarteko metagailuak eta deposituak. Banaketa sarea. Hoditeriari buruzko kalkulua. Presio harguneak. Airearen azken tratamendua.

-Sistema pneumatiko/elektriko-pneumatikoen sinbologia grafiko normalizatua. ISO arauak. VDMA arauak. CETOP arauak.

-Elementu pneumatikoak. Eragingailu linealak eta birakariak. Balbulak. Matxarda pneumatikoak. Motor pneumatikoak. Seinale hargailuak edo detektagailuak. Motak, funtzionamendua eta elementuen aplikazioa.

-Beste aparatu eta osagarri pneumatiko batzuk. Motak, funtzionamendua eta aplikazioa.

-Euskarriak eta finkagailuak.

-Hutseko teknikak. Hutsa sortzea. Motak, funtzionamendua eta aplikazioa.

-Sistema pneumatikoen/elektro-pneumatikoen konfigurazioa. Elementuak diseinatu, kalkulatu eta hautatzea. Katalogo komertzialak erabiltzea.

-Zirkuitu pneumatikoen/elektro-pneumatikoen planoak, diagramak eta eskemak interpretatu eta egitea.

-Sistema pneumatikoen/elektro-pneumatikoen diseinu eta simulaziorako softwarea erabiltzea.

-Muntatze eragiketak eta proba funtzionalak. Konexioen teknika operatiboa. Bitartekoak eta prozedurak.

-Sistema pneumatikoen/elektro-pneumatikoak erregulatzea eta martxan jartzea.

-Segurtasunari buruzko araudia.

Prestakuntza unitatea: teknologia hidrauliko/ elektro-hidraulikoko sistema automatikoak

Kodea: 0936 - UF02 (NA)

Iraupena: 50 ordu.

-Hidraulikari aplikatutako kontzeptu fisikoak. Unitateak. Funtsezko legeak.

-Sistema hidraulikoen/elektro-hidraulikoen sinbologia grafiko normalizatua. ISO arauak. VDMA arauak. CETOP arauak.

-Elementu hidraulikoak. Eragingailu linealak eta birakariak. Ponpa hidraulikoak. Balbulak. Motak, funtzionamendua eta elementuen aplikazioa.

-Beste aparatu eta osagarri hidrauliko batzuk. Motak, funtzionamendua eta aplikazioa.

-Multzo hidraulikoa. Osagaiak eta funtzionamendua.

-Euskarriak eta finkagailuak.

-Sistema hidraulikoen/elektro-hidraulikoen konfigurazioa. Elementuak diseinatu, kalkulatu eta hautatzea. Katalogo komertzialak erabiltzea.

-Zirkuitu hidraulikoen/elektro-hidraulikoen planoak, diagramak eta eskemak interpretatu eta egitea.

-Sistema hidraulikoen/elektro-hidraulikoen diseinu eta simulaziorako softwarea erabiltzea.

-Muntatze eragiketak eta proba funtzionalak. Konexioen teknika operatiboa. Bitartekoak eta prozedurak.

-Sistema hidraulikoak/elektro-hidraulikoak erregulatzea eta martxan jartzea.

-Segurtasunari buruzko araudia.

Prestakuntza unitatea: Teknologia pneumatikoko eta elektro-pneumatikoko sistema automatikoen mantentze-lana

Kodea: 0936 - UF03 (NA)

Iraupena: 30 ordu.

-Sistema pneumatikoen/elektro-pneumatikoen doikuntza mekanikoak. Egiaztatzeko eta neurtzeko tresnak. Joko, ibiltarte, presio eta abiadurak, besteak beste, doitzeko metodoak. Presioa, emaria, tenperatura, eta abar neurtzeko aparatuak.

-Elementu pneumatikoenelektro-pneumatikoen egoeraren diagnosia. Fabrikazioko doikuntza eta perdoi aplikagarriak. Elementu pneumatikoen ohiko eta ezohiko higadurak. Higadura sortzen duten ohiko arrazoiak: marruskadurak, deslerrokatzeak, lubrifikazio falta, tenperatura handiak eta olio zikinak, besteak beste.

-Sistema pneumatikoen/elektro-pneumatikoen matxurak atzeman, diagnostikatu eta konpontzea. Matxurak. Izaera. Kausak. Prozedurak. Bitartekoak eta erabilitako bitartekoak.

-Sistema pneumatikoen/elektro-pneumatikoen mantentze-lan prebentiboko teknikak.

-Erabilera eta segurtasun arauen aplikazioa.

Prestakuntza unitatea: teknologia hidraulikoko eta elektro-hidraulikoko sistema automatikoen mantentze-lana

Kodea: 0936 - UF04 (NA)

Iraupena: 30 ordu.

-Sistema hidraulikoen/elektro-pneumatikoen doikuntza mekanikoak. Egiaztatzeko eta neurtzeko tresnak. Joko, ibiltarte, presio eta abiadurak, besteak beste, doitzeko metodoak. Presioa, emaria, tenperatura, eta abar neurtzeko aparatuak.

-Elementu hidraulikoen/elektro-hidraulikoen egoeraren diagnosia. Fabrikazioko doikuntza eta perdoi aplikagarriak. Elementu hidraulikoen ohiko eta ezohiko higadurak. Higadura sortzen duten ohiko arrazoiak: marruskadurak, deslerrokatzeak, lubrifikazio falta, tenperatura handiak eta olio zikinak, besteak beste.

-Sistema hidraulikoen/elektro-hidraulikoen matxurak atzeman, diagnostikatu eta konpontzea. Matxurak. Izaera. Kausak. Prozedurak. Erabilitako bitartekoak.

-Sistema hidraulikoen/elektro-hidraulikoen mantentze-lan prebentiboko teknikak.

-Erabilera eta segurtasun arauen aplikazioa.

Lanbide modulua: sistema elektrikoak eta elektronikoak.

Kodea: 0937.

Iraupena: 190 ordu.

Prestakuntza unitatea: automatismo kableatuen instalazioa.

Kodea: 0937 - UF01 (NA)

Iraupena: 60 ordu.

-Sentsore motak. Ezaugarriak eta aplikazioak.

-Eragingailuak automatismo elektriko kableatuetan. Erreleak eta kontagailuak.

-Potentzia elementuak. Motorrak.

-Babesak automatismo kableatu batean.

-Aginte eskema eta indar eskema.

-Automatismo kableatuetako instalazioen muntaketak.

-Automatismo kableatuak diseinatu eta simulatzeko programa informatikoa.

-Automatismo kableatu bat mantentzea eta matxurak konpontzea.

-Arriskuen prebentzioa, segurtasuna eta ingurumenaren babesa instalazio elektriko automatiko kableatuetan.

Prestakuntza unitatea: Automatismo elektriko programatuak. Oinarrizko maila.

Kodea: 0937 - UF02 (NA)

Iraupena: 40 ordu.

-Automata programagarrien egitura eta ezaugarriak.

-Sarrera eta irteera digital eta analogikoak.

-Babesak automatismo programatu batean.

-Automata programagarri bat muntatu eta konektatzea.

-Automata programagarri baten oinarrizko programazioa.

-Arriskuen prebentzioa, segurtasuna eta ingurumenaren babesa instalazio elektriko automatiko programatuetan.

Prestakuntza unitatea: Abiadura-aldagailu elektronikoak. Oinarrizko maila.

Kodea: 0937 - UF03 (NA)

Iraupena: 30 ordu.

-Abiaduraren kontrola korronte alternoko motorretan.

-Abiadura-aldagailu elektronikoak. Funtzionamenduaren printzipioak. Ezaugarriak.

-Aldagailuetako kontrol-sarrera eta -irteerak.

-Aldagailua automata programagarriaren bidez kontrolatzea.

-Aldagailuaren oinarrizko parametrizazioa.

Prestakuntza unitatea: sistema elektriko eta elektronikoetako babes elektrikoak.

Kodea: 0937 - UF04 (NA)

Iraupena: 30 ordu.

-Fusibleak.

-Etengailu automatiko magnetotermikoa.

-Lur konexioa.

-Etengailu diferentziala.

-Linea ekipotentziala.

-Gaintentsioen kontrako babesa.

-Errele termiko diferentziala.

-Motor-babesa edo disjuntore magnetotermikoa.

Prestakuntza unitatea: Oinarrizko elektronika analogikoko elementuak.

Kodea: 0937-UF05 (NA)

Iraupena: 30 ordu.

-Erresistentzia finkoak, doigarriak eta potentziometroak.

-Kondentsadoreak.

-Induktantziak.

-Diodo erdieroaleak. Errektifikazioa. Iragazkiak.

-Uhinen formak kargan eta diodoetan.

-Balio bereizgarriak.

-Kizkurrak ezabatzea.

-BJT transistoreak. Oinarrizko aplikazioak, kargak maneiatuz (driverra).

Lanbide modulua: makinen elementuak.

Kodea: 0938.

Iraupena: 100 ordu.

Prestakuntza unitatea: industriako materialak.

Kodea: 0938 - UF01 (NA)

Iraupena: 30 ordu.

-Materialen propietateak.

-Materialen saiakuntzak.

-Altzairuak eta burdin aleazioak.

-Orekaren diagramak.

-Burdinaz bestelako materialak.

-Oxidazioa eta korrosioa.

Prestakuntza unitatea: materialen erresistentzia, metalezko egiturak, junturako bitartekoak eta tresneria

Kodea: 0938 - UF02 (NA)

Iraupena: 40 ordu.

-Materialen erresistentzia.

-Egitura metalikoak.

-Junturako bitartekoak.

-Tresneria.

Prestakuntza unitatea: transmisioko elementu mekanikoak eta eraikuntza-soluzioak

Kodea: 0938 - UF03 (NA)

Iraupena: 30 ordu.

-Higidura transmititzen duten elementuak.

-Higidura eraldatzen duten elementu mekanikoak.

-Elementu mekaniko osagarriak.

-Eraikuntza-soluzioen eta betetzen dituzten eginkizunen arteko erlazioa.

Lanbide modulua: fabrikazio prozesuak.

Kodea: 0939.

Iraupena: 160 ordu.

Prestakuntza unitatea: Mantentze-laneko soldadura teknikak, giro naturalekoa eta babestukoa (SMAW, TIG eta MIG-MAG)

Kodea: 0939 - UF01 (NA)

Iraupena: 60 ordu.

-Soldadura eta proiekzioko makinen funtzionamendua.

-Soldadura eta proiekzioko teknikak.

-Soldadura eta proiekzioko tekniken prozedura operatiboak:

-Soldadurako lanabesaren posizio erlatiboak.

-Presioen doikuntza.

-Piezak kontrolatzea: akats motak.

-Desbideratzeak zuzentzea: beroaren eragina soldaduran. Deformazioak zuzentzeko teknikak.

-Lanak egiteko jarrera ordenatu eta metodikoa.

-Banakako babes-ekipamendua.

Prestakuntza unitatea: mantentze-laneko oinarrizko mekanizazio teknikak

Kodea: 0939 - UF02 (NA)

Iraupena: 40 ordu.

-Prozesu-orriak prestatzea.

-Arriskuak identifikatzea.

-Erreminten ezaugarriak eta motak: mekanizazioan erabilitako erremintak eta teknika operatiboak. Eskuzko mekanizazioko erremintak erabiltzeko eta kontserbatzeko arauak.

-Erabileraren arauak: nola bete eta aplikatu.

Lantegian gehien erabiltzen diren lanabes eta erremintak identifikatzea: lanabes mota erabilienak. Identifikazioa, aplikazioak eta ezaugarriak. Erabili eta zaintzeko arauak.

-Lantegian erabilitako erreminta motak. Identifikazioa, aplikazioak eta ezaugarriak.

-Eskuz mekanizatzeko eragiketak.

Prestakuntza unitatea: mantentze-laneko mekanizazio teknikak makina-erremintetan.

Kodea: 0939 - UF03 (NA)

Iraupena: 60 ordu.

-Prozesu-orriak prestatzea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea txirbil-harroketaren bidezko mekanizazio eragiketetan.

-Txirbil-harroketa bidezko mekanizazio lanen eta erabilitako makinen arteko erlazioa.

-Txirbil-harroketaren bidezko makina-erreminten funtzionamendua.

-Txirbil-harroketa bidez mekanizatzeko makinak eta ekipamendua maneiatzeko arriskuak.

-Mekanizazio eragiketak.

-Lanak egiteko jarrera ordenatu eta metodikoa.

Lanbide modulua: sistema mekatronikoen irudikapen grafikoa.

Kodea: 0940.

Iraupena: 130 ordu.

Prestakuntza unitatea: Produktu mekanikoen irudikapen grafikoa.

Kodea: 0940 - UF01 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Euskarri fisikoak marrazteko, eta formatuak.

-Errotulazio normalizatua.

-Irudikapen sistemak: Cavaliere perspektiba eta perspektiba isometrikoa.

-Sistema diedrikoa.

-Krokisaren teknikak.

-Bistak.

-Irudikapen grafikoko sistemak.

-Ebaketak, sekzioak eta hausturak.

-Lerro normalizatuak.

-Eskalak.

-Marrazketa industrialaren arauak.

-Plano orokorrak eta atalkakoak.

Prestakuntza unitatea: produktu mekanikoen ezaugarri teknikoen definizio grafikoa.

Kodea: 0940 - UF02 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Sistema mekanikoetako sinbologia.

-Akotazioa.

-Dimentsioen perdoiak, perdoi geometrikoak eta gainazalarenak irudikatzea.

-Tratamenduen sinbologia.

-Tratamendu termiko, termokimiko eta elektrokimikoak irudikatzea.

-Forma eta elementu normalizatuak (txabetak, hariak, gidak, soldadurak eta beste batzuk) irudikatzea.

-Elementu normalizatuak eta komertzialak izendatzea.

-Materialak irudikatzea.

Prestakuntza unitatea: Zirkuitu automatizatuen irudikapen grafikoa.

Kodea: 0940 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Eskema pneumatiko eta hidraulikoetan osagaiak identifikatzea.

-Eskema elektriko eta programagarrietan osagaiak identifikatzea.

-Elementu pneumatiko, hidrauliko eta elektrikoen sinbologia.

-Elementu elektriko, elektroniko eta programagarrien sinbologia.

-Osagaien arteko konexioen sinbologia.

-Instalazio automatizatu baten osagaiak izendatzea. Erreferentzia komertzialak.

Prestakuntza unitatea: ordenagailuz lagundutako diseinua. CAD programak.

Kodea: 0940 - UF04 (NA)

Iraupena: 30 ordu.

-CAD programak.

-Softwarea konfiguratzea.

-Geruzak kudeatzea.

-Marrazketa aginduak.

-Aldaketa aginduak.

-Akotazio aginduak.

-Gainazalen aukerak eta aginduak.

-Solidoen aukerak eta aginduak.

-Produktuen liburutegiak.

-Materialak eta propietateak esleitzea.

-Murrizketak esleitzea.

-Inprimatzea.

-Muntaketaren simulazioa eta funtzionaltasuna.

Lanbide modulua: mantentze-lanaren eta kalitatearen prozesuak eta kudeaketa

Kodea: 0942.

Iraupena: 160 ordu.

Prestakuntza unitatea: mantentze-lanaren kontzeptua eta egitura orokorra.

Kodea: 0942 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Zer den mantentze-lana, zer egiten duen, zeinek egiten duen, nola eta noiz egiten duen.

-Aplikazioa terminologiari. Enpresaren organigramak. Mantentze-lanaren azpifuntzioak. Autokontrolaren ratioak.

-Lehentasunak aukeratzeko metodologiak aztertu eta aplikatzea. Pareto eta ABC grafikoak. Estatistika deskriptiboaren hastapenak.

-Mantentze-lanaren motak. Irizpideen aplikazioa mantentze-lan zuzentzailerako eta prebentiborako. Prebentzio motak. Mantentze-lanaren beste jarduera batzuk.

Prestakuntza unitatea: mantentze-laneko biltegia eta materiala.

Kodea: 0942 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Materialaren fidagarritasuna.

  • Akatsen analisia. Akats fitxak. Maiztasun handieneko akats arrazoiak.
  • Fidagarritasun, mantengarritasun eta eskuragarritasun funtzioen kalkulu estatistikoa. Bainuontziaren kurba.

-Mantentze-lanerako biltegia:

  • Lantegiaren antolaketa.
  • Garbitasuna eta ordena.
  • Kudeaketarako programa informatikoa.
  • 5Sen metodoa.
  • Ordezko piezez eta erremintez hornitzea lan agindurako.

Prestakuntza unitatea: Automatizazio industrialeko sistemak mantentzeko lana kudeatzea eta gainbegiratzea.

Kodea: 0942 - UF03 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Mantentze-lana:

  • Lanen eta behar duten denboren analisia. Automantentze-lanerako fitxa eta orriak.
  • Prestatze lanak aztertzea eta haien analisi praktikoa. Prestatze-lanen aldeak zuzentzailea, prebentziokoa edo beste mantentze modu batzuk izan.
  • Mantentze-lana egitea: konpontzea eta berritzea.
  • Lubrifikazioa. Deslerrokatzea. Desorekatzea.

-Mantentze lana kudeatzeko zereginak:

  • Mantentze-lana kudeatzeko politika eta ereduak.
  • Ordenagailuz lagundutako mantentze-lanaren kudeaketa.
  • Zereginak antolatu eta abiaraztea, karga banaketa, plangintza, epeak.
  • PERT diagramak eta beste batzuk.
  • Indarrean diren arauak.

Prestakuntza unitatea: mantentze-lanaren kudeaketa ekonomikoaren optimizazioa.

Kodea: 0942 - UF04 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Mantentze-lanaren kostuen problemak eta kontzeptuak:

  • Estatistikako problema aplikatuak.
  • Kostuen analisia. Kostuen grafikoak.
  • Fidagarritasun eta eraginkortasunaren ratio eta adierazleak.

-9 xahutze mota:

  • Stokak, gainprodukzioa, itxaron denbora, behar ez diren mugimenduak, ergonomikoak ez diren lan prozedurak, garraioa, behar ez diren prozesuak, komunikazio eskasa, akatsak/oztopoak.

Prestakuntza unitatea: Mantentze-lan energetikoa eta ingurumenekoa.

Kodea: 0942-UF05 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Ingurumen politika:

  • Ingurumen parametroak eta araudia.
  • Ingurumen alderdiak eta haien eragin nagusiak.
  • Ingurumen programa.
  • Ingurumenean garrantzia duten instalazioak. Ingurumen kontrola. Informazioa eta prestakuntza.

-ISO 14001 ingurumen ziurtagiria.

Prestakuntza unitatea: enpresako kalitatea kudeatzeko sistemaren aplikazioa.

Kodea: 0942-UF06 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Mantentze-lanaren kalitatea:

  • Kalitate parametroak.
  • Erabateko kalitatearen printzipioak.
  • EFQM Europako sistemaren funtsezko kontzeptuak.
  • EFQM ereduaren irizpide mapa.

-Enpresa baten kudeaketa bikaintasun eredu bati jarraituz:

  • Kalitatea kudeatzeko sistemaren betekizunen deskribapena.
  • Enpresa-bikaintasunaren ereduak.
  • Prozesuak etengabe hobetzeko planak.
  • Kalitatea kudeatzen duen sistema bat ezartzeko faseak identifikatzea.
  • Ekipamenduaren erabilera eta integrazioa, errendimendua optimizatzeko.
  • Enpresetan parte hartzen duten funtsezko prozesu garrantzitsuen sistematizazioa.

Lanbide modulua: ingelesa I.

Kodea: NA01.

Iraupena: 60 ordu.

Modulu honetan prestakuntza unitate bakarra dago eta horren iraupena eta garapena bat datoz curriculumeko Ingelesa izeneko lanbide moduluan ezarritakoarekin.

Lanbide modulua: sistema mekanikoak.

Kodea: 0935.

Iraupena: 130 ordu.

Prestakuntza unitatea: Osagai mekanikoak muntatu eta desmuntatzea.

Kodea: 0935 - UF01 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Muntaketa planoen interpretazioa, piezetan banatzea, sinbologia eta normalizazioa.

-Muntatu eta desmuntatzeko erreminta eta osagarriak.

-Propietate fisikoak, mekanikoak, indarra, presioa, deformazioak, dilatazioak eta uzkurdurak.

-Neurtzeko eta egiaztatzeko tresnak.

-ISO doikuntza sistemak.

-Errodamenduak, motak, aplikazioak, lubrifikazioa, haiek kentzeko eta jartzeko teknikak.

-Mekanismo bereizgarriak: biela, biradera, piñoia, kremailera, eszentrikoak, espeka, birabarkia, torloju boladunak, abiaduraren aldagailuak eta erreduktoreak, besteak beste.

-Elementu normalizatuak, torlojuak, azkoinak, kisketak, zirrindolak eta errodamenduak, besteak beste.

-Kalitate eta segurtasun arauak.

-Elementu lagungarriak: ixte-eraztunak, junturak, bridak, juntura malguak, tenkagailuak eta errakoreak, besteak beste.

-Elementu mekanikoak kendu eta jartzeko berariazko teknikak.

-Osagai mekanikoak muntatu eta desmuntatzen erabiltzen diren ekipamendua, erremintak eta tresneria.

Prestakuntza unitatea: Sistema mekanikoak doitu eta puntuan jartzea.

Kodea: 0935 - UF02 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Mantentze-lanaren erregistro fitxak, prozesu orriak eta matxuraren parteak.

-Sistema mekanikoak muntatzea: doikuntzak, akoplamenduak, jokoak, lasaierak, lerrokadurak, ezaugarriak, bibrazioak.

-Ekipamendua egiaztatzea: puntuan jartzea, aztertzea eta zuzentzea.

-Marrazketa teknikoa.

-Makinen parametroak.

-Doitzeko eta muntatzeko erremintak eta haien ezaugarriak.

-Eskema hidrauliko eta pneumatikoen interpretazioa.

-Fabrikatzailearen berariazko jarraibide teknikoen interpretazioa, makinak eta ekipamendua doitu eta puntuan jartzeko.

-Neurgailuak: motak eta ezaugarriak.

Prestakuntza unitatea: matxura mekanikoak atzeman eta aztertzea.

Kodea: 0935 - UF03 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Plano orokorrak eta atalkakoak.

-Mantentze-lan prebentiboa eta prediktiboa.

-Normalizatutako osagai mekanikoak: sailkapena, aplikazioak, balio-denbora.

-Dokumentu teknikoak: erabilera, mantentze-lanaren aplikazioa, katalogoak, zehaztapen teknikoak.

-Sistema mekanikoetan akatsak atzemateko erabiltzen diren aparatuak: aplikazioak, erabilera, emaitzen interpretazioa.

-Doikuntza eta perdoiak: doikuntzetako interferentziak, hautaketa eta aplikazioa.

-Konpontze eragiketetan emandako denboraren kalkulua.

-Elementu mekanikoak: matxurak, arrazoiak eta soluzioak.

-Elementuak konpontzeko soldadura teknikak.

Lanbide modulua: sistema mekatronikoen konfigurazioa.

Kodea: 0941.

Iraupena: 130 ordu.

Prestakuntza unitatea: sistema mekatronikoetako eraikuntza soluzioak

Kodea: 0941 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Ekipamenduaren eta lineen zuinketa eta kokapena, besteak beste.

-Zimendu motak eta ekipamenduaren bankadak.

-Koadroak, instalazio mekanikoak, elektrikoak, pneumatikoak eta hidraulikoak.

-Beharkizun ekonomikoak.

-Eskema mekaniko, elektriko, pneumatiko eta hidrauliko elektronikoak zein elektronikoak interpretatzea.

-Sistema mekatronikoak abian jartzeko baldintzak.

Kate zinematikoak.

Funtzionamenduaren araubidea.

-Lubrifikazio puntuak.

-Sistema automatizatuen zehaztapen teknikoak.

Prestakuntza unitatea: sistema mekatronikoen mantenurako osagaien diseinua eta hautaketa.

Kodea: 0941 - UF02 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Produktu mekatronikoen eraikuntza soluzioak garatzea:

  • Sistema mekatronikoak konfiguratzeko proiektu baten plangintzaren faseak.
  • Sistema mekatronikoa manipulazioko estazio edo postu funtzionaletan banatzea.
  • Elikadura, garraio, manipulazio eta biltegiratze sistemak: zintak, bibrazio linealak, upelak, dosifikagailuak, arrabolak eta kateak, besteak beste.
  • Manipulazio sistemak aukeratzea: matxardaz manipulatzea, hutsean, eta abar.
  • Manipulagailuen konfigurazioa.
  • Estazioen arteko manipulazio sistema: paletizatu sistema, plater birakariak, zamalkatzaileak, serbomotorrak, robot sistema, FMS sistema.
  • Alternatiben balorazioa: alderdi teknikoak (zehaztasuna, eragiketa-denborak, mantentze-lana, fidagarritasuna...), epeak eta zerbitzu teknikoa.
  • Hartutako soluzioaren bozetoa prestatzea. Justifikazioa.

-Elementuak aukeratzea eta haien neurriak hartzea:

  • Egitura mekanikoaren neurriak hartzea.
  • Euskarri eta plaken neurriak hartzea manipulagailuak konfiguratzeko.
  • Gidaketa sistemen neurriak hartzea eta haiek aukeratzea: irristailuak, zutabe irristariak, errodadurako sistemak, besteak beste.
  • Osagaiak hautatzea eta kalkulu pneumatiko eta hidraulikoak: zilindro pneumatikoak, matxardak eta hutsean manipulatzeko sistema, banaketa balbulak eta osagarriak, presio multzo hidraulikoak eta informazioaren hodi, sentsore eta kaptadoreak kalkulatzea.
  • Osagai elektrikoak hautatzea eta haien kalkulua: eragingailuak eta motor elektrikoak, banaketa elektrikoaren koadroa, babes elementuak, potentzia eta tresneria.
  • Beste osagai batzuk aukeratzea: torlojutze unitate autonomoak, aldizkako biraketa unitateak eta serbomotorrak.

Prestakuntza unitatea: robot sistemak eta FMS zelulak konfiguratu eta egokitzea sistema mekatronikoetan.

Kodea: 0941 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-PLC bidezko kontrol sistema aukeratzea.

-Txartelak aukeratu eta konfiguratzea: S/Ikoak, komunikaziokoak, besteak beste.

-Aginte panela eta erabiltzailearen pantailak aukeratu eta konfiguratzea.

-Erregulatzaile eta serbomotorrak aukeratu eta konfiguratzea.

-Robot sistema aukeratu eta konfiguratzea.

-Ikusmen artifizialeko sistemak aukeratu eta konfiguratzea.

-Segurtasun sistemak aukeratzea: mikroateak, gortinak, eskanerra, besteak beste.

-EBko araubidea makinentzat.

-Kontrol programa.

Prestakuntza unitatea: sistema mekatronikoen proiektuetako dokumentazioa

Kodea: 0941 - UF04 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Plano orokorrak eta xehetasunekoak prestatzea:

  • ordenagailuz lagundutako diseinua. CAD/CAM/CIM/CAE.
  • Multzoko marrazkiak: ezaugarriak. Errotulazio koadroa. Material markak eta zerrenda. Aurkezpenak prestatzea.
  • Dimentsioen perdoiak. Perdoi gunearen kalitatea eta posizioa. Doikuntzak. Doikuntzako ISO sistemak.
  • Banaketa eskemak. Plano orokorrak.
  • Xehetasuneko planoak. Muntaketako planoak.

-Aurrekontuak prestatzea:

  • Neurketak. Neurketa egiteko irizpideak.
  • Aurrekontuak. Kapituluak. Obra-unitateak. Baloraziorako irizpideak.
  • Aplikazio informatikoak. Prezioen datu-baseak erabiltzea.

-Dokumentazio teknikoa lantzea:

  • Dokumentazio teknikoa lantzea.
  • Makinaren txostena.
  • Obren plana.
  • Funtzionamenduaren eskuliburua.

Lanbide modulua: sistemen integrazioa.

Kodea: 0943.

Iraupena: 200 ordu.

Prestakuntza unitatea: erregulazio eta kontrol sistemak.

Kodea: 0943 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Erregulazio loturako elementuak eta horien funtzioak identifikatzea:

-Agindu automatikoko prozesu eta sistemak. Sailkapena eta ezaugarriak.

-Erregulazio eta kontrol sistema baten osagaiak.

-Kontrol motak (lotura irekia eta itxia).

-Gertaera diskretuen prozesuak kontrolatzea.

-Prozesu jarraituen kontrola.

-Transferentzia-funtzioa. Egonkortasuna.

-PID erregulagailu baten oinarrizko parametroak eta erregulatutako prozesuan dituen ondorioak.

-Erregulagailuak doitu/sintonizatzeko metodoak.

-P, PI, PD eta PID kontrolen aplikazioak.

-Hidraulika proportzionala. Serbohidraulika.

Prestakuntza unitatea: automata programagarriak, 1. maila.

Kodea: 0943 - UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Automata programagarria sistema automatikoetako kontrol elementu gisa.

-Automata programagarrien egitura, moduluak eta ezaugarriak.

-Automata programagarrien konfigurazioa.

-Programazio lengoaiak.

-Programa baten egitura. Programa blokeak. CPUren zikloa.

-Eragiketa bitarrak.

-Zenbaki sistemak. Formatuak eta datu motak.

-Tenporizadoreak.

-Kontagailuak.

S/I digitalen konexioak. Programak egiaztatzea.

-Karga eta transferentziako eragiketak. Konparadoreak.

Prestakuntza unitatea: abiadura-aldagailuak.

Kodea: 0943 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Maiztasun-aldagailuak (abiadura). Aldagailu baten zatiak.

-Aplikazioak eta abiadura kontrolatzeko beste metodo batzuekin alderatzea. Instalazio elektrikoa, konexioak.

-Aldagailu baten oinarrizko parametroak. Abiaraztea.

-Sarrera eta irteera analogikoak.

-Aldagailua automata programagarri batez kontrolatutako automatismoetan integratzea.

Prestakuntza unitatea: automata programagarriak, 2. maila. Sistema mekatronikoak.

Kodea: 0943 - UF04 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Erlojuko denbora errealekin programatzea.

Programazio orokorreko hastapenak, parametro eta aldagai lokalen bidez.

-Eragiketa aurreratuak: aritmetikoak, desplazamendua, biraketa, jauziak, programa kontrola, eta abar.

-GRAFCETen eta beste batzuetan oinarritutako sistema sekuentzialen programazioa.

-Sarrera eta irteera analogikoak eta bereziak.

-Automatismoak ebaztea, hainbat teknologiatako automata programagarriak eta automatismo diskretu eta jarraiak erabilita.

-Kontrol automatikoko sistemen diseinua: zehaztapenak eta karga-koadernoak prestatzea. Kalkuluak. Teknologiak, ekipamendua eta gailuak aukeratzea.

-Produkzio linea automatizatuak muntatzea: teknika operatiboa.

-Sistema mekatronikoak abian jartzea.

-Sistema automatiko programatuen analisi funtzionala.

-Sistema automatikoetako neurketak. Tresnak eta prozedurak.

-Produkzio linea automatizatuen mantentze-lana: ereduzko teknika prebentiboak eta zuzentzaileak aplikatzea.

-Sistema mekatronikoetako matxura motak.

-Matxurak diagnostikatu eta aurkitzeko prozesuak. Sistema monitorizatuak.

-Matxurak konpontzeko eta disfuntzioak zuzentzeko prozesuak.

Prestakuntza unitatea: manipulagailuak eta robotak.

Kodea: 0943-UF05 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Sekuentzia prozesuetan diharduten gailuak: manipulagailuak eta robotak. Tipologia eta ezaugarriak. Aplikazio esparrua.

-Ardatz erregulatuen kontrola. Osaera. Aplikazioak. Posizionamendu-interfazea. Posizionatuen programazioa.

-Makinen elementuak. Transformazioak eta ezaugarriak.

-Roboten zinematika eta dinamika.

-Sentsoreak, eragingailu pneumatiko, hidrauliko eta elektrikoak, eta robot eta manipulagailuak kontrolatzeko sistemak.

-Roboten programazioa eta sistema automatizatuetan integratzea.

Prestakuntza unitatea: Industria komunikazioak eta prozesuak gainbegiratu eta kontrolatzeko sistemak.

Kodea: 0943-UF06 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Industria komunikazioak eta banatutako kontrola: komunikazioaren elementuak, komunikazio sareak, industria komunikazioak eta normalizazioa.

-Prozesuen kontrol integrala. CIM funtsak. Automatizazio piramidea.

-Komunikazio protokoloak: funtzioak eta ezaugarriak, normalizazioa eta mailak.

-Europako merkatuan hedatuen dauden industria-sareak eta eremu-busak (AS-i, Profibus, Ehernet Industrial eta PROFInet, besteak beste).

-Konfigurazio fisikoak.

-Bistaratze eta aginte ekipamendua (HMI). Aplikazioak.

-Operadore panelen programazioa eta ukipen-pantailak, sistema automatizatuetan integratzea.

-Datuak gainbegiratu, kontrolatu eta eskuratzeko programak (SCADA).

Lanbide modulua: sistema mekatronikoen simulazioa.

Kodea: 0944.

Iraupena: 70 ordu.

Prestakuntza unitatea: prototipo mekatronikoen diseinua.

Kodea: 0944 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-3Dko diseinuaren hastapenak.

-Pieza prismatikoen diseinua.

-Biraketa bidezko piezen diseinua.

-Piezen diseinua, laneko eragiketak erabilita.

-Piezen diseinua, eragiketa anitzak konbinatuta.

-Piezen diseinua, eragiketa konplexuak erabilita.

-Bi dimentsiotan marraztea. Bistak.

-Bi dimentsiotan marraztea. Marrazteko arau eta orriak.

-Mihiztadurak.

-Mihiztaduren edizioa eta irudikapena.

-Mihiztadurak aurkeztea.

Prestakuntza unitatea: zelula robotizatuen simulazioa.

Kodea: 0944 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Hastapena.

-Manipulazioa eta robotak.

-Robotikaren ezaugarriak. Aplikazioak.

-Roboten sailkapen orokorra.

-Ezaugarri zinematiko eta dinamikoak.

-Robot baten oinarrizko konfigurazioa.

-Eragingailuak. Kontrolak. Desplazamendua. Sentsoreak.

-Kontrol sistemak. Prozesagailuak.

-Robota eta bere ingurua. Komunikazioa.

-Robotak ezartzea.

-Roboteko segurtasuna.

-Robotaren programazioa.

Prestakuntza unitatea: sistema mekatronikoen simulazioa eta ikusmen artifiziala.

Kodea: 0944 - UF03 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Oinarrizko kontzeptuak. Aginte programagarriak. Memoria.

-Aginte programagarriaren osaera.

-Programazioari buruzko azalpen orokorrak.

-Oinarrizko funtzioen programazioa.

-Antolaketa egituratua.

-Aginte sekuentzialen irudikapena. Grafcet.

-Zirkuitu sekuentzialak. Programatzeko teknikak.

-Zirkuitu sekuentzialak, egitura.

-Ikusmen artifizialeko hastapena.

-Kamerak.

-Optikak.

-Argiztapena.

-PC txartela.

-Softwarea.

-Sistema integratuak.

-Aplikazio praktikoak.

Lanbide modulua: laneko prestakuntza eta orientabideak.

Kodea: 0946.

Iraupena: 70 ordu.

Prestakuntza unitatea: laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko maila.

Kodea: 0946 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Prebentzioaren kulturaren garrantzia jardueraren fase guztietan.

-Lanaren eta osasunaren arteko erlazioaren balorazioa.

-Laneko arriskua. Arrisku faktoreen analisia.

-Atzemandako arrisku egoera bakoitzaren ondorioz langilearen osasunak nolako kalteak izan ditzakeen zehaztea.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko oinarrizko arau-esparrua.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubideak eta betebeharrak.

-Prebentzioaren kudeaketaren antolaketa enpresan.

-Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko erantzukizunak.

-Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

-Enpresako arriskuen ebaluazioa, prebentzio jardueraren oinarrizko elementu gisa.

-Segurtasun, ingurumen eta ergonomia baldintzei zein psikosozialei lotutako arriskuak aztertzea.

-Arriskuaren balorazioa.

-Prebentzio neurriak hartzea: plangintza eta kontrola.

-Banakako eta taldeko prebentzio eta babes neurriak.

-Prebentzio plana eta horren edukia.

-Larrialdi eta ebakuazioetarako planak lan-inguruneetan.

-ETE batentzako larrialdi plana egitea.

-Larrialdietan jarduteko protokoloa.

-Larrialdi medikoa eta lehen laguntza. Oinarrizko kontzeptuak.

-Langileei prestakuntza ematea larrialdietako planei buruz eta lehen sorospenetarako teknikak aplikatzeari buruz.

-Langileen osasuna zaintzea.

Prestakuntza unitatea: lan harremanak eta Gizarte Segurantza.

Kodea: 0946 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Lan arloko zuzenbidea.

-Banakako lan harremanen azterketa.

-Lan kontratuaren modalitateak eta kontratazioa sustatzeko neurriak.

-Lan harremanek sortzen dituzten eskubideak eta betebeharrak.

-Lan baldintzak. Soldata, laneko denbora eta atsedena.

-Soldataren ordainagiria.

-Lan kontratuaren aldaketa, etendura eta amaiera.

-Langileen ordezkaritza.

-Lanbide esparru jakin batean aplikagarria den hitzarmen kolektiboaren azterketa.

-Lan gatazka kolektiboak.

-Lana antolatzeko ingurune berriak: azpikontratazioa eta telelana, besteak beste.

-Langileentzako onurak antolamendu berrietan: malgutasuna, gizarte onurak eta beste batzuk.

-Gizarte Segurantzaren sistema, elkartasun sozialaren oinarrizko printzipio gisa.

-Gizarte Segurantzaren sistemaren egitura.

-Enpresaburuek eta langileek Gizarte Segurantzaren arloan dituzten betebehar nagusiak: afiliazioa, altak, bajak eta kotizazioa.

-Gizarte Segurantzaren ekintza babeslea.

-Gizarte Segurantza gure inguruko herrialde nagusietan.

-Langabezia-babesa: kontzeptua eta babesten ahal diren egoerak.

Prestakuntza unitatea: laneratzea eta gatazken konponketa.

Kodea: 0946 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Lanbide karrerarako interesak, gaitasunak eta motibazio pertsonalak aztertzea.

-Erabakiak hartzeko prozesua.

-Lanbide sektore jakin bat definitu eta aztertzea, inguruko lurralde eremuan nahiz Estatuan.

-Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua haren eraginpeko lurralde eremuan, Estatuan eta Europar Batasunean.

-Europan ikasteko eta lan egiteko aukerak.

-Etengabeko prestakuntzak lan eta lanbide ibilbiderako duen garrantzia baloratzea. Informazio hori ematen duten tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako erakundeen identifikazioa.

-Tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako prestakuntza ibilbideak identifikatzea.

-Enplegua bilatzeko teknikak eta tresnak: curriculum vitae-ren ereduak, Europako curriculum vitae-a eta laneko elkarrizketak. Europar Batasunean langileen mugikortasuna errazten duten beste dokumentu batzuk: mugikortasunaren dokumentua.

-Autoenplegua baloratzea laneratzeko hautabide gisa.

-Talde lanak erakundearen eraginkortasunari begira dituen alde onak eta txarrak baloratzea.

-Lantalde motak, betetzen dituzten eginkizunen arabera.

-Lantalde eraginkorraren ezaugarriak.

-Trebetasun sozialak. Hitzezko eta hitzik gabeko komunikaziorako teknikak.

-Lan bileretan erabiltzen diren dokumentuak: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

-Lantaldean parte hartzea. Kideek har ditzaketen rolen analisia.

-Gatazka: ezaugarriak, iturriak eta etapak.

-Gatazka konpondu edo ezabatzeko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea, arbitrajea, epaiketa eta negoziazioa.

Lanbide modulua: enpresa eta ekimen sortzailea.

Kodea: 0947.

Iraupena: 70 ordu.

Prestakuntza unitatea: ekimenaren kultura eta ideien sorrera bultzatzea.

Kodea: 0947 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Ekimenaren kultura: ekimena, enpresa barruko ekimena eta ekimen soziala sustatzea. Negoziorako ideiak sustatzeko teknikak.

-Berrikuntza eta garapen ekonomikoa. Berrikuntzaren ezaugarri nagusiak mekatronika industrialeko enpresen jardunean.

-Ekintzaileen gako-faktoreak: ekimena, sormena eta prestakuntza.

-Ekintzaileen jarduna, mekatronika industrialaren sektoreko ETE bateko enpresaburu eta enplegatu gisa.

-Ekimenaren arriskua.

-Negoziorako ideia mekatronika industrialeko enpresa baten esparruan.

-Enpresaburuaren kontzeptua. Enpresa jarduerarako baldintzak. Izaera ekintzailea.

-Sormenaren, komunikazioaren eta lidergoaren oinarrizko gaitasunak, besteak beste.

-Pertsona sortzailearen ezaugarriak. Sormena bultzatzen duten teknikak.

-Aginte eta zuzendaritza estiloak ezagutzea. Enpresaren esparruetan aplikatzea.

-Motibazio kontzeptua. Motibatzeko teknikak eta haien aplikazioa.

-Mekatronika industrialaren sektorean lan egiten duenaren eta ekintzaile baten laneko gaitasunak eta gaitasun pertsonalak.

Prestakuntza unitatea: enpresa plan baten bideragarritasun ekonomiko-finantzarioa.

Kodea: 0947 - UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Enpresa, sistema gisa. Enpresaren oinarrizko funtzioak.

-Mekatronika industrialaren sektoreko ETE baten bideragarritasun ekonomikoa eta bideragarritasun finantzarioa.

-Mekatronika industrialaren sektoreko ETE baten ingurune orokorraren eta berariazkoaren azterketa.

-Mekatronika industrialaren sektoreko ETE baten harremanak.

-Enpresa nazioartean. Europar Batasunean askatasunez kokatzeko eskubidea.

-Enpresa plan bat prestatzea.

-Sektoreko enpresa baten ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak aztertzea.

-Marketin plan baten edukiak.

-Ahuleziak eta indarrak identifikatzea, AMIA.

-Enpresa motak. Forma juridikoak.

-Forma juridikoa hautatzea.

-Produkzio prozesuaren edo zerbitzuaren deskribapen teknikoa. Giza baliabideak.

-Produkzio faseen definizioa. Hobetzeko sistemak.

Prestakuntza unitatea: enpresa bat abian jartzea.

Kodea: 0947 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Enpresen fiskalitatea: Nafarroako Foru Komunitateko zerga sistemaren berezitasunak.

-Enpresa bat eratzeko administrazio tramiteak.

-Enpresa bat eratzeko aholku ematen duten erakundeak.

-Kontabilitatearen kontzeptua eta oinarrizko alderdiak.

-Merkataritza-funtzioaren eta funtzio finantzarioaren kontzeptuak.

-Kontabilitateko eragiketak: enpresa baten informazio ekonomikoaren erregistroa.

-Enpresen zerga betebeharrak.

-Dokumentu ofizialak aurkezteko baldintzak eta epeak.

-Mekatronika industrialaren arloko enpresa baten kudeaketa administratiboa.

4. ERANSKINA

Baliozkotzeak eta salbuespenak

1/1990 Lege Organikoaren (LOGSE) babesean ezarritako tituluetako lanbide moduluen eta 2/2006 Lege Organikoaren babesean Mekatronika Industrialeko goi mailako teknikari tituluan ezarritakoen arteko baliozkotzeak.

LOGSE 1/1990 LEGEAN EZARRITAKO HEZIKETA ZIKLOETAKO LANBIDE MODULUAK

HEZIKETA ZIKLOKO LANBIDE MODULUAK (2/2006 LOE):
MEKATRONIKA INDUSTRIALA

Mantentze-lanaren prozesuak eta kudeaketa.

0942. Mantentze-lanaren eta kalitatearen prozesuak eta kudeaketa

Kalitatea ekipamenduaren eta instalazioen mantentze-lanean eta muntaketan.

Sistema mekanikoaren muntatze eta mantentze-lana.

0935. Sistema mekanikoak

Sistema hidraulikoaren eta pneumatikoaren muntatze eta mantentze-lana.

0936. Sistema hidraulikoak eta pneumatikoak.

Sistema elektrikoaren eta elektronikoaren muntatze eta mantentze-lana.

0937. Sistema elektrikoak eta elektronikoak.

Produkzioko sistema automatikoen muntatze eta mantentze-lana.

0943. Sistemen integrazioa.

Industria ekipamendua aldatzeko proiektuak.

0941. Sistema mekatronikoen konfigurazioa.

0944 Sistema mekatronikoen simulazioa.

Fabrikazio teknikak mantentze eta muntatze lanetarako.

0939. Fabrikazio prozesuak.

Makineriaren irudikapen grafikoa.

0940. sistema mekatronikoen irudikapen grafikoa.

Makinen elementuak.

0938. Makinen elementuak.

Lantokiko prestakuntza, Industria Ekipamenduaren mantentze-laneko goi mailako teknikari tituluari buruzkoa

0948. Lantokietako prestakuntza

5. ERANSKINA

Lanbide moduluen eta gaitasun unitateen arteko korrespondentzia

A) Gaitasun unitateek lanbide moduluekin duten korrespondentzia, horiek baliozkotzeko.

EGIAZTATUTAKO GAITASUN UNITATEAK

BALIOZKOTZEN AHAL DIREN LANBIDE MODULUAK

UC1282-3: makineriaren, industria ekipamenduaren eta linea automatizatuen plantako instalazioa planifikatu eta gainbegiratzea.

0941. Sistema mekatronikoen konfigurazioa.

0939. Fabrikazio prozesuak.

UC1283-3: makineriako, industria ekipamenduko eta linea automatizatuetako instalazioen mantentze-lana planifikatzea.

0942. Mantentze-lanaren eta kalitatearen prozesuak eta kudeaketa.

UC1284-3: makineriako, industria ekipamenduko eta linea automatizatuetako instalazioen mantentze-lana gainbegiratu eta egitea.

0935. Sistema mekanikoak

0936. Sistema hidraulikoak eta pneumatikoak.

0937. Sistema elektrikoak eta elektronikoak.

UC0106-3: fabrikazio mekanikoko produktuak automatizatzea.

UC1282-3: makineriaren, industria ekipamenduaren eta linea automatizatuen plantako instalazioa planifikatu eta gainbegiratzea.

0943. Sistemen integrazioa.

UC1285-3: makineriako, industria ekipamenduko eta linea automatizatuetako instalazioen probak kontrolatu eta haiek abian jartzea.

B) Lanbide moduluek gaitasun unitateekin duten korrespondentzia, horiek egiaztatzeko.

GAINDITUTAKO LANBIDE MODULUAK

EGIAZTATZEN AHAL DIREN GAITASUN UNITATEAK

0941. Sistema mekatronikoen konfigurazioa.

0939. Fabrikazio prozesuak.

UC1282-3: makineriaren, industria ekipamenduaren eta linea automatizatuen plantako instalazioa planifikatu eta gainbegiratzea.

0942. Mantentze-lanaren eta kalitatearen prozesuak eta kudeaketa

UC1283-3: makineriako, industria ekipamenduko eta linea automatizatuetako instalazioen mantentze-lana planifikatzea.

0935. Sistema mekanikoak

0936. Sistema hidraulikoak eta pneumatikoak.

0937. Sistema elektrikoak eta elektronikoak.

UC1284-3: makineriako, industria ekipamenduko eta linea automatizatuetako instalazioen mantentze-lana gainbegiratu eta egitea.

UC0106-3: fabrikazio mekanikoko produktuak automatizatzea.

0943. Sistemen integrazioa.

UC1285-3: makineriako, industria ekipamenduko eta linea automatizatuetako instalazioen probak kontrolatu eta haiek abian jartzea.

6. ERANSKINA

Irakasleak

A) Moduluak ematen dituzten irakasleak.

LANBIDE MODULUA

IRAKASLEEN ESPEZIALITATEA

KIDEGOA

0935. Sistema mekanikoak

-Mekanizazioa eta makinen mantentze-lana.

-Lanbide Heziketako irakasle teknikoak.

0936. Sistema hidraulikoak eta pneumatikoak.

-Mekanizazioa eta makinen mantentze-lana.

-Lanbide Heziketako irakasle teknikoak.

0937. Sistema elektrikoak eta elektronikoak.

-Instalazio elektroteknikoak.

-Lanbide Heziketako irakasle teknikoak.

-Ekipamendu elektronikoa.

0938. Makinen elementuak.

-Fabrikazio mekanikoaren antolaketa eta proiektuak.

-Bigarren Hezkuntzako katedradunak.

-Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

0939. Fabrikazio prozesuak.

-Mekanizazioa eta makinen mantentze-lana.

-Lanbide Heziketako irakasle teknikoak.

0940. sistema mekatronikoen irudikapen grafikoa.

-Bulegoa eta fabrikazio mekanikoaren proiektuak.

-Lanbide Heziketako irakasle teknikoak.

0941. Sistema mekatronikoen konfigurazioa.

-Fabrikazio mekanikoaren antolaketa eta proiektuak.

-Bigarren Hezkuntzako katedradunak.

-Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

0942. Mantentze-lanaren eta kalitatearen prozesuak eta kudeaketa

-Fabrikazio mekanikoaren antolaketa eta proiektuak.

-Bigarren Hezkuntzako katedradunak.

-Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

0943. Sistemen integrazioa.

-Fabrikazio mekanikoaren antolaketa eta proiektuak.

-Bigarren Hezkuntzako katedradunak.

-Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

0944. Sistema mekatronikoen simulazioa.

-Fabrikazio mekanikoaren antolaketa eta proiektuak.

-Bigarren Hezkuntzako katedradunak.

-Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

0945 Mekatronika

Industrialeko proiektua.

-Fabrikazio mekanikoaren antolaketa eta proiektuak.

-Mekanizazioa eta makinen mantentze-lana.

-Bigarren Hezkuntzako katedradunak.

-Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

-Lanbide Heziketako irakasle teknikoak.

0946. laneko prestakuntza eta orientabideak.

-Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

-Bigarren Hezkuntzako katedradunak.

-Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

0947. Enpresa eta ekimen sortzailea.

-Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

-Bigarren Hezkuntzako katedradunak.

-Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

NA01. Ingelesa I

-Ingelesa

-Bigarren Hezkuntzako katedradunak

-Bigarren Hezkuntzako irakasleak

B) Irakaslanari dagokionez baliokideak diren titulazioak.

KIDEGOAK

ESPEZIALITATEAK

TITULAZIOAK

Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

-Enpresa Zientzietako diplomaduna.

-Lan Harremanetako diplomaduna.

-Gizarte Laneko diplomaduna.

-Gizarte Hezkuntzako diplomaduna.

-Kudeaketa eta Administrazio Publikoko diplomaduna.

Fabrikazio mekanikoaren antolaketa eta proiektuak.

-Industria ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.

-Meategietako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.

-Aeronautikako ingeniari teknikoa, Aireontziak espezialitatea, Ekipamendu eta Material Aeroespazialak espezialitatea

-Eraikuntza Zibiletako ingeniari teknikoa.

-Ontzietako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.

-Nekazaritzako ingeniari teknikoa: Nekazaritza eta Abeltzaintzako Ustiategien espezialitatea, Nekazaritzako eta Elikadurako Industrien espezialitatea eta Landa Eraikuntzen eta Mekanizazioaren espezialitatea.

-Herri Lanetako ingeniari teknikoa, Eraikuntza Zibilak espezialitatea.

-Ontzietako Makinetako diplomaduna.

Lanbide Heziketako irakasle teknikoak.

Makinen mekanizazioa eta mantentze-lana.

-Mekanizazio bidezko Produkzioko goi mailako teknikaria edo bestelako titulu baliokideak

C) Ikastetxe pribatuetarako behar diren titulazioak.

LANBIDE MODULUAK

TITULAZIOAK

0938. Makinen elementuak.

0941. Sistema mekatronikoen konfigurazioa.

0942. Mantentze-lanaren eta kalitatearen prozesuak eta kudeaketa

0943. Sistemen integrazioa.

0944. Sistema mekatronikoen simulazioa.

0946. laneko prestakuntza eta orientabideak.

0947. Enpresa eta ekimen sortzailea.

NA01. Ingelesa I

-Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo irakaslanari dagokionez baliokideak diren beste titulu batzuk

0935. Sistema mekanikoak

0936. Sistema hidraulikoak eta pneumatikoak.

0937. Sistema elektrikoak eta elektronikoak.

0939. Fabrikazio prozesuak.

0940. sistema mekatronikoen irudikapen grafikoa.

0945. Mekatronika industrialeko proiektua.

-Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo beste titulu baliokide batzuk

-Diplomaduna, ingeniari teknikoa, arkitekto teknikoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo beste titulu baliokide batzuk

7. ERANSKINA

Lekuak

Irakaslekua:

Balio anitzeko gela.

-Informatika Industrialeko gela.

Sistema automatikoen laborategia.

Sistema automatikoen gela teknikoa.

Iragarkiaren kodea: F1211808