196. ALDIZKARIA - 2012ko urriaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Aldaketak aurrekontuan.
Hasierako onespena

Andosillako Udalak, 2012ko irailaren 26an egin osoko bilkuran, aurrekontuko honako aldaketa hauek onetsi zituen:

-7/2012 aldaketa. Kreditu berezia.

-8/2012 aldaketa. Kreditu berezia.

-9/2012 aldaketa. Kreditu berezia.

-10/2012 aldaketa. Kreditu gehikuntza.

-11/2012 aldaketa. Kreditu berezia.

-12/2012 aldaketa. Kreditu gehikuntza.

-13/2012 aldaketa. Kreditu beheititzea.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluarekin bat, aurrekontuek informazioaz, erreklamazioaz eta publizitateaz den bezainbatean dituzten tramite eta baldintza berei jarraikiz tramitatu eta onetsi behar dira espediente hauek. Hortaz, Foru Lege horren 202. artikuluan xedatuaren arabera, espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesdunek eta bizilagunek espedientea azter ditzaten eta bidezko erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontuko aldaketak behin betikoz onetsitzat joko dira, aurreko lerroaldean aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

Argitara ematen da, aipatu aginduetan zehaztutako determinazioak bete daitezen.

Andosillan, 2012ko irailaren 28an.-Alkate udalburua, José Manuel Terés Azcona.

Iragarkiaren kodea: L1213675