196. ALDIZKARIA - 2012ko urriaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Jarduerarako lizentzia eskaera. Jakinarazpena

Tuterako helbidean saiatuta ere, jakinarazi ahal izan ez zaionez Santa Ana, S.L.ri, agiri hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoa betez.

Espedientearen zenbakia: 002761/2012.

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen III. Tituluaren I. Kapituluan ezarritakoaren ondorioetarako (2005eko 39. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 1ean) -Jarduera sailkaturako udal lizentzia-, auzokidea zarenez gero, jakinarazten dizugu Transportes y Servicios Ablitas, S.L.k jarduera sailkaturako udal lizentzia eskatu duela garraioko zamen biltegia ezartzeko, Cantabria karrikako 19-21en, hiri honetako Las Labradas industrialdean (11.6-11.7 lurzatiak) (38/15-30/-/-). 2012011450 erregistro zenbakia du eta 2012ko abuztuaren 20an hasi zen.

Espedientearen dokumentazio teknikoa Udaleko Hirigintza bulegoetan -Jardueretarako lizentziak- jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, eta epe horretan egoki juzgatzen diren alegazioak onartuko dira.

Tuteran, 2012ko irailaren 27an.-Zinegotzi delegatua, María Reyes Carmona Blasco.

Iragarkiaren kodea: L1213652