196. ALDIZKARIA - 2012ko urriaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIAN

Aldaketa xehakatua Udal Plan Orokorreko S-16 sektorean.
Behin betiko onespena

San Adriango Udalak, 2012ko irailaren 26an egin osoko bilkuran, xedapen zatian hitzez hitz honela dioen erabakia hartu zuen:

"Lehena.-Behin betiko onestea San Adriango Udal Plan Orokorreko aldaketa, UPOko S-16 sektoreko determinazio xehakatuetan eragiten duena, Ramiro Puerta Martínezek sustatua, Palma Verdeko jabeen elkartea ordezkatuz, "San Adriango (Nafarroa) Udal Plan Orokorreko S-16 sektorea zatitzeko proiektua" izeneko agiriaren testu bateginaren arabera. Hori Jesús Mª Salvador Salvador arkitektoak prestatu zuen eta 2012ko iraileko data du, eta, José Martín Errea Rodríguez arkitektoak emandako txostenaren arabera (1315/12 zenbakiko sarrera, erregistroan, irailaren 24koa), delako aldaketaren hasierako onespenaren erabakian ezarritako determinazioak hartu ditu bere baitan.

Bigarrena.-Udal Plan orokorreko aldaketari 5/2012 zenbakia eman zaio. Egungo Udal Plan Orokor horrek 2010eko irailaren 13an hartu zuen indarra (2010eko 111. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 13koa).

Hirugarrena.-Erabaki honen xedapen zatia Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea, argitara dezaten. Orobat, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura ere igorriko da onetsitako aldaketaren dokumentuaren ale bat, behar bezala eginbidetua, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/02 Foru Legearen 81. artikuluan ezarritakoa betetzeko."

Eta hori guztia argitara ematen da, indarrean dagoen araudia bete dadin.

San Adrianen, 2012ko irailaren 27an.-Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L1213665