196. ALDIZKARIA - 2012ko urriaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Merkatarien elkarteei edo taldeei, Burlatan 2012. urtean merkataritza sustatzeko jarduerak egin ditzaten, norgehiagokako lehiaren bidez diru-laguntzak emateko deialdi publikoaren iragarkia

Burlatako Udalak, 2012ko ekainaren 28an egin osoko bilkuran, ordenantza bat onetsi zuen, Merkatarien elkarteei edo taldeei, Burlatan merkataritza sustatzeko jarduerak egin ditzaten, norgehiagokako lehiaren bidez diru-laguntzak ematea arautzen duena; 2012ko 183. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 17an.

Burlatako Udalaren diru-laguntzak arautzen dituen ordenantza orokorraren 5. artikuluan zehaztutako ondorioetarako, alkateak, Alkatetzaren irailaren 25eko 719/2012 Ebazpenaren bidez, deialdia onetsi du, Merkatarien elkarteei edo taldeei, Burlatan merkataritza sustatzeko jarduerak egin ditzaten, norgehiagokako lehiaren bidez diru-laguntzak emateko, honako hauei jarraikiz:

-Eskabideak aurkezteko epea: hilabeteko epea, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

-Tokia: Burlatako Udalaren Herritarrendako Harrera Bulegoa (Larrainetako plaza, zk. g.) edo Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 38. artikuluan aipatu moduetako batean.

-Onuradunak: ordenantzaren 3. oinarrian daude haien beharkizunak.

-Aurkeztu beharreko agiriak: ordenantzako zazpigarren oinarrian adierazitakoak.

Burlatan, 2012ko irailaren 25ean.-Alkatea, Juan Carlos González Muñoz.

Iragarkiaren kodea: L1213586