196. ALDIZKARIA - 2012ko urriaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2408/2012 EBAZPENA, irailaren 17koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, María José Ochoa Santiñán andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen duena erizaintzako laguntzaile lanpostua betetzeko, eta lanpostua esleitzen diona.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 23ko 1458/2008 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erizaintzako laguntzaile lanpostu batzuk betetzeko deialdia onetsi zen. Lanpostu horiek enplegu publikoaren eskaintzan zeuden, eta egiten ari zen lekualdatze lehiaketatik aterako ziren. Deialdia 2008ko 124. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 10ean.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren urtarrilaren 7ko 2/2009 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2009ko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 19an.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak otsailaren 3an emandako 296/2009 Ebazpenaren bidez, onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2009ko 19. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 13an. Zerrenda hori 2009ko 43. Nafarroako Aldizkari Ofizialean zuzendu zen, apirilaren 10ean.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 5eko 289/2009 Ebazpenaren bidez (2009ko 22. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 20an, argitaratua), deialdiaren 1.1 oinarria aldatu zen.

Azkenik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abuztuaren 26ko 1568/2009 Ebazpenaren bidez (2009ko 115. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 18koa), honako hauek zehaztu ziren: bete beharreko lanpostuen kopurua (257), funtzionarioen edo lan-kontratudunen araubidea, atxikipen zentroak eta lanpostuek plantillan duten identifikazio zenbakia.

Hautapen probak bukaturik, izendapen proposamena argitaratu zen eta izangaiek izendatuak izateko behar zen dokumentazioa aurkeztu zuten.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren otsailaren 28ko 466/2011 Ebazpenaren bidez, 170 izangai izendatu ziren, beste 84 kontratatzea bidezkoa zela xedatu zen eta María José Ochoa Santiñán andrearen izendapena atzeratu zen, harik eta Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Zerbitzuak lanpostu horretan sartzeko gaitasunari buruzko txostena egin arte.

María José Ochoa Santiñán andrearen baja medikoaren egoera bukatuta, Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Zerbitzuak lanpostuan sartzeko gaitasunari buruzko txostena bidalita, deialdian eskatutako agiriak epearen barnean aurkeztuta eta baldintzak betetzen dituela egiaztatu ondoren, bidezkoa da izendatzea eta aukeratu zuen lanpostua esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. María José Ochoa Santiñán andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, erizaintzako laguntzaile lanetan aritzeko, eta plantillan 61441 zenbakia duen lanpostua esleitzea, funtzionario araubidekoa, Osasun Mentaleko Zuzendaritzari atxikia.

Izendatutako izangaiak hilabeteko epean jabetu behar du lanpostuaz, izendapena jakinarazi eta biharamunetik hasita. Epe horretan lanpostuaz jabetzen ez badira, ezinbesteko kasuetan salbu, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

2. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbideari (Langileriaren Kudeaketa eta Garapenerako Zuzendariordetza, Langileriaren Gastuaren Plangintza eta Kontrolerako Zuzendariordetza eta Nafarroako Osasun Mentaleko Zuzendaritza), eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Gizarte Prestazioen Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, eta interesdunari jakinaraztea. Halaber, interesdunari adierazten zaio gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

3. Izendapena eta lanpostuaren esleipena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2012ko irailaren 17an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1213405