172. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

79/2012 FORU AGINDUA, abuztuaren 27koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntza Departamentuaren eta toki entitateen artean lankidetza hitzarmenak izenpetzeko oinarriak ezartzen dituena, udal titulartasuneko Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeen kudeaketa finantzatzeko asmoz.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak, 15. artikuluan, ezartzen du administrazio publikoek Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastoki publikoen eskaintza poliki-poliki sustatuko dutela. Halaber, haien arteko eta beste entitate batzuekiko lankidetza politikak koordinatuko dituzte, ziklo horretan hezkuntza eskaintza bermatzeko. Horretarako, toki korporazioekin, bestelako administrazioekin eta irabazi asmorik gabeko entitate pribatuekin hitzarmenak ezartzeko baldintzak ezarriko dituzte.

Nafarroako Gobernuak, martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretuaren bidez (berriki aldatua uztailaren 25eko 72/2012 Foru Dekretuaren bidez), Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako lehen zikloa arautu eta ziklo hori ematen duten ikastetxeek bete beharreko baldintzak eta ziklo horren hezkuntza edukiak ezarri ditu.

Martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretu horren 21. artikuluan xedatzen da hitzarmenak izenpetuz sortuko direla haur eskolak eta hitzarmen horietan ezarriko dela finantzabidea.

Orain arte, Hezkuntzako kontseilariaren ekainaren 29ko 107/2010 Foru Aginduan ezarrita zeuden Hezkuntza Departamentuaren eta toki entitateen artean lankidetza hitzarmenak izenpetzeko oinarriak, udal titulartasuneko Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeen kudeaketa finantzatzeko asmoz.

Sortu gabe zeuden ikastetxeek horretarako zuten epe iragankorra bukatu izanak eta uztailaren 25eko 72/2012 Foru Dekretuak indarra hartu izanak hainbat egoera sortu dituzte, araubide desberdinekoak baitira, diru-laguntzei dagokienez.

Bestetik, egutegi modalitate bakar bat ezarri izateak eta diru-laguntzen kudeaketa erraztearen komenentziak aurrekoa ordeztuko duen beste foru agindu bat onestera daramate, Hezkuntzaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak horren alde emandako txostenaren arabera.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 g) artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. artikulua. Xedea.

Hezkuntza Departamentuaren eta toki entitateen artean lankidetza hitzarmenak izenpetzeko oinarriak onestea du xede foru agindu honek, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan udal titulartasuneko Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeen kudeaketa finantzatzeko asmoz.

2. artikulua. Toki entitate onuradunak eta lankidetza hitzarmenak.

1. Haur Hezkuntzako ikastetxeen titularrak diren toki entitateak izaten ahal dira foru agindu honetan araututako diru-laguntzen onuradunak, baldin eta ikasturtea hasi aurretik sortu badira martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretuan ezarritako beharkizunak betez, edo uztailaren 25eko 72/2012 Foru Dekretuaren lehen xedapen iragankorraren babesean.

2. Hezkuntza Departamentuak deialdian ateratzen dituen diru-laguntzak jasotzen ahal dituzte uztailaren 25eko 72/2012 Foru Dekretuaren lehen xedapen iragankorrean aipatu ikastetxeen titularrak diren toki entitateek, aurreko atalean aipatu toki entitateentzako diru-laguntzak baimendu ondoren. Horretarako onesten diren oinarri arautzaileetan finkatuko dira diru-laguntzen guztirakoa eta haiek banatzeko modua.

3. Hezkuntza Departamentuaren eta diru-laguntza jasotzen duten ikastetxeen titularrak diren toki entitateen arteko lankidetza hitzarmenen bidez gauzatuko dira diru-laguntzak, foru agindu honetan ezarritako oinarri eta baldintzei jarraituz.

3. artikulua. Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak.

1. Langileen gastuak eta funtzionamendukoak izanen dira diru-laguntza jaso dezaketen gastuak. Inbertsioko gastuek ez dute diru-laguntzarik izanen.

2. Toki entitateak urteko moduluan langileen gastuetarako ezarrita duen diru kopurua baino gutxiago erabiltzen badu kontzeptu horretan, edo garbiketa zerbitzurako kontratatuta duen langileen kopurua foru agindu honen eranskinean adierazitakoa baino txikiagoa bada, horren berri eman beharko dio Hezkuntza Departamentuari hitzarmena sinatu aurretik, diru-laguntza doitzearren.

3. Langileentzat ezarritako diru kopuruak foru agindu honen eranskineko moduluetan kontzeptu horretarako adierazitakoak baino txikiagoak direla egiaztatzen bada, toki entitateak diferentzia itzuli beharko dio Hezkuntza Departamentuari, diru-laguntza erregularizatzen denean.

Aurreko lerroaldean ezarritakoa ez da aplikatuko gutxiago ordaindutakoa abenduko aparteko paga ez abonatzearen ondorioa denean, aurrekontuaren egonkortasuna bermatzeko eta lehiakortasuna sustatzeko neurriei buruzko uztailaren 13ko 20/2012 Errege Lege Dekretuan xedatutakoari jarraituz.

4. artikulua. Finantzaketa moduluak eta diru-laguntza izan dezakeen zenbatekoa.

1. Foru agindu honen eranskinean jasotako moduluetan oinarrituta ezarriko da finantzaketa.

2. Hezkuntza Departamentuaren plangintzan ezarritako unitate kopuruek izanen dute diru-laguntza, martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretuaren 18. artikuluan ezarritako ratioen arabera.

Aipatu foru dekretuan ezarritako gehieneko ratioaren erdia gehi batera iristen diren unitateak bakarrik hartuko dira kontuan diru-laguntzarako, aparteko inguruabarrak daudenean salbu, entitate titularrak eskatu eta Hezkuntza Departamentuak baloratuta.

Behin betiko plangintza baimendu ondoren, eskolatze bajak gertatu eta ezin bada diru-laguntzarako eskubidea ematen duen unitatea osatu, gutxieneko haur kopurua ez dagoelako, toki entitateak bere gain hartuko ditu unitate horri diru-laguntzaren gai izateko falta zaion haur kopuruaren tarifak, gehieneko tarifari dagokion zenbatekoan, egoera horrek iraun bitartean.

Adin-tarte bereko unitate gehiagori diru-laguntza emateko irizpidea hauxe izanen da: aurreko unitateak goian aipatutako araudian ezarritako gehieneko kopurua izatea.

3. Toki entitatearen ekarpena urteko modulu aplikagarriaren %25a artekoa izaten ahal da. Era berean eta oro har, Foru Komunitateko Administrazioak bere gain hartzen ez dituen gastu guztien kargu eginen dira toki entitateak, gastu horiek hauek direnean:

a) Urteko modulutik gorako kostuen igoera.

b) Eskolatze tarifen murrizketak, dagokion araudian oro har ezarrita daudenetik gorakoak badira.

c) Ratioen murrizketa, martxoaren 26ko 28/2007 Errege Dekretuan ezarritakoen aldean, non ez den toki faltagatik foru agindu honek indarra hartzen duenean eraikita dauden ikastetxeetan, toki entitateek hala erabakitzen dutenean; kasu horretan, gehieneko tarifaren kostua hartuko dute beren gain eskaintzen ez diren ikaspostu bakoitzeko. Ratioen murrizketa hori Hezkuntza Departamentuari jakinarazi beharko zaio, behar den plangintza zehazteko.

d) Ikasturte hasieran, toki entitateak aurkezten dituen datuen arabera, egindako plangintzako aurreikuspenen eta benetan justifikatzen denaren arteko desbideraketak erregularizatzeko prozesuaren ondoriozko desorekak.

4. Oro har, Hezkuntza Departamentuak formula hau aplikatzearen ondorioz ateratzen den diru-laguntza emanen du: urteko modulu aplikagarria ken toki entitateak egin beharreko ekarpena ken familiek haurrak eskolatzeko ordaindu beharreko tarifak, familien tarifei buruzko araudiaren arabera.

Toki entitateak beste edozein administrazio publikotik edo beste ente publiko edo pribatu batzuetatik bestelako diru-laguntza edo laguntzarik jaso eta ikastetxearen diru-sarrerak guztirako gastuak baino handiagoak badira, soberakinari dagokion zenbatekoa kenduko da Hezkuntza Departamentuaren diru-laguntzatik.

5. Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeen kudeaketa finantzatzeko modulua ikasturte osorako kalkulatuko da. Dena dela, ikasturtearen hasieratik urtarrilaren 15era bitarte irekitzen diren ikastetxeen kasuan, haientzat izenpetzen diren hitzarmenen erreferentzialdira egokituko da modulua.

6. Ikasturte hasieran kalkulatutako diru-laguntzan edozein aldaketa egiteko, erabilgarritasuna beharko da aurrekontuan, eta aldaketa bideratzen duten inguruabarrek urtarrilaren 15a baino lehenagokoak izan beharko dute. Aldaketak bi alderdiek eskatuta eta ados jarrita eginen dira, eta interes publikoko arrazoiengatik. Honako hauek izan daitezke:

a) Ikasturtea hasi ondoren, hezkuntza premia bereziak dituzten haurrei laguntzeko hezitzaileak esleitzea.

b) Ikasturtea hasi ondoren, bularreko haurrentzako unitateak irekitzea.

c) Ikasturtea hasi ondoren, unitateak irekitzea ikastetxe berria abian jartzeagatik.

5. artikulua. Jantokiaren finantzaketa.

1. Foru agindu honen eranskinean ezarritako moduluetan ez da jantokiko zerbitzuaren gastua sartzen. Zerbitzu hori ematen den ikastetxeetan, familien jantokiko tarifen kargura finantzatuko da, tarifak finkatzean ezarritakoaren arabera. Familien benetako ekarpenaren eta zerbitzuaren kostuaren arteko diferentziarako diru-laguntza emanen du Hezkuntza Departamentuak. Onartuko den gehieneko gastua hauxe izanen da: gehieneko tarifa eta erabiltzaileen kopurua biderkatzetik ateratzen dena. Benetako kostua gehienez onartutako kostua baino txikiagoa bada, diferentziaren arabera murriztuko da diru-laguntza.

2. Diru-laguntzarako eskubidea izateko, aipatu zerbitzua erabiltzen duten haurren kopurua zazpikoa edo gehiagokoa izan beharko da.

3. Ikasturtea hasita delarik jantoki zerbitzua erabiltzen hasteko eta segitzeko eskaerak onartuko dira, bakar-bakarrik, arrazoi justifikatuak baldin badaude eta Hezkuntza Departamentuak baloratu ondoren, eta tarifak finkatzeko ezarritako prozedurari jarraituz kalkulatuko da haien kostua.

6. artikulua. Hezkuntza premia berezien finantzaketa.

Hezkuntza premia bereziak dituzten haurrak zuzenean sartuko dira eta hezkuntza-laguntzarako langileen arreta eduki dezakete. Horrelako kasuetan, indarreko araudiak ezarritako ratioaren gainetik kontatuko dira. Hezkuntza Departamentuak haurren eta hezkuntza-laguntzarako langileen banaketa eta kokapen geografikoa antolatuko ditu. Langile bakoitzak gehienez hiru haurri emanen die arreta. Haurrei arreta emateko hezkuntza baliabideen balorazioa eta horien finantzaketa Hezkuntza Departamentuaren esku egonen dira.

Langileengatiko diru-laguntza maila bereko hezitzaileei dagokiena izanen da, foru agindu honen eranskineko moduluetan adierazitakoaren arabera.

Toki entitateak urteko moduluan aipatu kontzepturako duena baino diru-kopuru txikiagoa emanez gero, Hezkuntza Departamentuari itzuli beharko dio aldea, diru-laguntza erregularizatzen denean.

7. artikulua. Ordaintzeko epeak.

Hezkuntza Departamentuaren diru-laguntza hiru epetan ordainduko da. Lehen ordainketa, gehienez ere ikasturteari dagokion diru-laguntzaren %20koa, ikasturtea hasi eta hurrengo urteko urtarrilean eginen da, salbu eta ekitaldi horretako aurrekontua erabilgarri ez badago hilabete horretan. Bigarren ordainketa, ikasturteari dagokion diru-laguntzaren %80rainokoa, aipatu urteko lehen hiruhilekoan eginen da. Gainerako %20a ikasturtea bukatu eta hurrengo urteko urtarrilean ordainduko da, hartutako diru-laguntzak erregularizatu ondoren, bukaturiko ikasturtean izan diren diru-sarreren eta gastuen justifikazioa toki entitateak igorririk. Justifikazio hori aurkezteko mugaeguna urte bakoitzeko irailaren 1a izanen da.

Xedapen gehigarri bakarra.-Toki entitateen ekarpena.

Aurrekontuko xedapenen arabera, zuzendari eskudunak ikasturte bakoitzean eguneratzen ahalko ditu toki entitateei dagokien ekarpenaren portzentajea eta finantzaketa moduluen zenbateko ekonomikoak.

Lehen xedapen iragankorra.-2012-2013 ikasturteko onuradunak.

2012-2013 ikasturtean, 2012ko irailaren 1a baino lehen sortzea eskatu duten ikastetxeen titularrak diren toki entitateak izaten ahal dira foru agindu honetan araututako diru-laguntzen onuradunak, 2.1 artikuluan aipatu entitateen baldintza beretan. Diru-laguntza emateko, aipatu artikuluan horretarako eskatzen diren beharkizunak bete beharko dira data horretan.

Bigarren xedapen iragankorra. Finantzaketaren murrizketa, uztailaren 25eko 72/2012 Foru Dekretuan zehaztutakoak baino ratio txikiagoak aplikatzeko.

2013-2014 eta 2014-2015 ikasturteetan, toki entitateek beren gain hartuko dute finantzaketaren murrizketa, uztailaren 25eko 72/202 Foru Dekretuaren bigarren xedapen iragankorrean ezarritakoak baino ratio txikiagoak aplikatzeagatik.

Xedapen indargabetzaile bakarra.-Indargabetutako arauak.

1. Indarrik gabe utzi da Hezkuntzako kontseilariaren ekainaren 29ko 107/2010 Foru Agindua, hau da, udal titulartasuneko Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeen kudeaketa eta ekipamendua finantzatzeko asmoz, Hezkuntza Departamentuaren eta toki entitateen artean lankidetza hitzarmenak izenpetzeko oinarriak ezarri zituena.

2. Indarrik gabe utzi dira, orobat, foru agindu honetan ezarritakoaren aurka jotzen duten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.

Azken xedapen bakarra.-Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2012ko abuztuaren 27an.-Hezkuntzako kontseilaria, José Iribas Sánchez de Boado.

ERANSKINA

Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeetako kudeaketa finantzatzeko moduluak

Ordainsarien ondorioetarako, hezkuntza premia bereziei arreta ematen dieten hezitzaileak ez daude modulu hauetan sartuta; dena dela, lankidetza hitzarmenetan gainerako hezitzaileentzat ezarrita dagoena jasoko dute.

Garbitzaile laguntzaile baten esleipena, ondorio ekonomikoetarako, lanaldi oso bat adinakoa da, aurreikusitako modulu guztietan (ordutegi osoa, murriztua edo erdia).

A modulua: ordutegi osoa duten ikastetxeak (7 ordu egunero, haurrak bertan direla).

UNITATEAK

HEZITZAILEAK

GARBIKETAKO LANGILEAK

LANGILEAK

MODULUA

Zuzendaria

Hezitzailea

Garbiketa

1

2

0,5

31.773,94

23.883,28

8.585,98

68.920,44

2

3

0,5

31.773,94

47.766,56

8.585,98

97.981,61

3

4

1,0

31.773,94

71.649,84

17.171,96

135.188,87

4

5

1,5

31.773,94

95.533,12

25.757,94

172.396,13

5

6

1,5

31.773,94

119.416,40

25.757,94

201.457,30

6

7

2,0

31.773,94

143.299,68

34.343,92

238.664,55

7

8

2,0

31.773,94

167.182,96

34.343,92

267.725,71

8

9

2,0

31.773,94

191.066,24

34.343,92

296.786,88

9

10

2,0

31.773,94

214.949,52

34.343,92

325.848,06

10

11

2,5

31.773,94

238.832,80

42.929,90

363.055,31

11

12

2,5

31.773,94

262.716,08

42.929,90

392.116,47

12

13

2,5

31.773,94

286.599,36

42.929,90

421.177,65

B modulua: ordutegi murriztua duten ikastetxeak (6 ordu egunero, haurrak bertan direla).

UNITATEAK

HEZITZAILEAK

GARBIKETAKO LANGILEAK

LANGILEAK

MODULUA

Zuzendaria

Hezitzailea

Garbiketa

1

2

0,5

28.920,16

21.738,06

8.585,98

64.015,12

2

3

0,5

28.920,16

43.476,12

8.585,98

91.019,31

3

4

1,0

28.920,16

65.214,18

17.171,96

126.169,61

4

5

1,5

28.920,16

86.952,24

25.757,94

161.319,90

5

6

1,5

28.920,16

108.690,30

25.757,94

188.324,11

6

7

2,0

28.920,16

130.428,36

34.343,92

223.474,41

7

8

2,0

28.920,16

152.166,42

34.343,92

250.478,61

8

9

2,0

28.920,16

173.904,48

34.343,92

277.482,82

9

10

2,0

28.920,16

195.642,54

34.343,92

304.487,02

10

11

2,5

28.920,16

217.380,60

42.929,90

339.637,33

11

12

2,5

28.920,16

239.118,66

42.929,90

366.641,52

12

13

2,5

28.920,16

260.856,72

42.929,90

393.645,72

C modulua: ordutegi erdia duten ikastetxeak (4 ordu egunero, haurrak bertan egotekoak).

UNITATEAK

HEZITZAILEAK

GARBIKETAKO LANGILEAK

LANGILEAK

MODULUA

Zuzendaria

Hezitzailea

Garbiketa

1

2

0,5

18.802,43

14.133,16

8.585,98

46.624,50

2

3

0,5

18.802,43

28.266,32

8.585,98

66.336,45

3

4

1,0

18.802,43

42.399,48

17.171,96

94.194,47

4

5

1,5

18.802,43

56.532,64

25.757,94

122.052,51

5

6

1,5

18.802,43

70.665,80

25.757,94

141.764,45

6

7

2,0

18.802,43

84.798,96

34.343,92

169.622,47

7

8

2,0

18.802,43

98.932,12

34.343,92

189.334,42

8

9

2,0

18.802,43

113.065,28

34.343,92

209.046,35

9

10

2,0

18.802,43

127.198,44

34.343,92

228.758,29

10

11

2,5

18.802,43

141.331,60

42.929,90

256.616,32

11

12

2,5

18.802,43

155.464,76

42.929,90

276.328,26

12

13

2,5

18.802,43

169.597,92

42.929,90

296.040,20

D modulua: ordutegi konbinatua duten ikastetxeak (ordutegi osoa/erdia).

Guztirako modulua batuketa honen emaitza izanen da: ordutegi osoko unitateen kopuruari dagokion azpimodulua gehi ordutegi erdiko unitateen kopuruari dagokion azpimodulua gehi ikastetxeko unitate guztien kopuruari dagokion azpimodulua.

-Ordutegi osoko unitateen azpimodulua.

UNITATEAK

HEZITZAILEAK

GARBIKETAKO LANGILEAK

MODULUA/URTEAN

Zenbat euro

1

2

0,5

54.614,43

2

3

0,5

77.515,67

3

4

1,0

100.416,90

4

5

1,5

123.318,14

5

6

1,5

146.219,39

6

7

2,0

169.120,63

7

8

2,0

192.021,87

8

9

2,0

214.923,10

9

10

2,0

237.824,35

10

11

2,5

260.725,59

11

12

2,5

283.626,83

12

13

2,5

306.528,06

-Lanaldi erdiko unitateen azpimodulua.

UNITATEAK

HEZITZAILEAK

GARBIKETAKO LANGILEAK

MODULUA/URTEAN

Zenbat euro

1

2

0,5

13.552,02

2

3

0,5

27.104,02

3

4

1,0

40.656,04

4

5

1,5

54.208,05

5

6

1,5

67.760,06

6

7

2,0

81.312,07

7

8

2,0

94.864,08

8

9

2,0

108.416,09

9

10

2,0

121.968,11

10

11

2,5

135.520,11

11

12

2,5

149.072,13

12

13

2,5

162.624,14

-Ikastetxeko unitate guztien kopuruaren azpimodulua.

UNITATEAK

HEZITZAILEAK

GARBIKETAKO LANGILEAK

MODULUA/URTEAN

Zenbat euro

1

2

0,5

14.306,02

2

3

0,5

20.465,95

3

4

1,0

34.771,97

4

5

1,5

49.077,98

5

6

1,5

55.237,90

6

7

2,0

69.543,92

7

8

2,0

75.703,85

8

9

2,0

81.863,78

9

10

2,0

88.023,70

10

11

2,5

102.329,72

11

12

2,5

108.489,65

12

13

2,5

114.649,58

Iragarkiaren kodea: F1212229