154. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

18/2012 FORU AGINDUA, uztailaren 23koa, Sustapeneko kontseilariak emana, "Iruñeko Ingurabidearekiko lotune berria: Lezkairuko Zaldua-Mutiloartea, 1. fasea" eraikitzeko proiektua jendaurrean egoteko epea ebatzi eta proiektu hori behin betiko onesten duena.

Sustapen eta Etxebizitzako kontseilariaren martxoaren 16ko 39/2012 Foru Aginduaren bidez "Iruñeko Ingurabidearekiko lotune berria: Lezkairuko Zaldua-Mutiloartea, 1. fasea" egiteko proiektua behin-behinekoz onetsi eta jendaurrean jarri zen. 2012. urteko 70. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 13an.

Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak txosten batean aditzera eman du ezen jendaurreko aldia bukaturik alegazio bat jaso dela. Hona hemen alegazioa eta erantzuna:

1. alegazioa.-Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentzia.

Adierazten duenez, oztopo akustikoari dagokionez, askoz interesgarriagoa izanen litzateke askoz ere aterabide gardenagoa planteatzea.

Erantzuna:

Alegazioa ezetsi egin da. Proiektuan aukeratu den oztopo akustiko mota egokitzat hartzen da, eta inguruan berariaz integratu beharreko tokietan ohikoa da.

Aurkeztutako alegazioa ebatzitakoan, ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendak ez du aldaketarik izan.

Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20.4 artikuluan ezarritakoarekin bat, bidezkoa da proiektua behin betiko onestea.

Horiek horrela, Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak txostenean adierazi eta proposatu duenarekin bat, Sustapen eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 24ko 143/2011 Foru Dekretuaren 2.2 artikuluaren bidez eskuratu ditudan eskudantziak erabiliz, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. "Iruñeko Ingurabidearekiko lotune berria: Lezkairuko Zaldua-Mutiloartea, 1. fasea" eraikitzeko proiektua jendaurrean egoteko epea ebaztea, azalpen zatian azaldu bezala.

2. "Iruñeko Ingurabidearekiko lotune berria: Lezkairuko Zaldua-Mutiloartea, 1. fasea" egiteko proiektua behin betiko onestea. Hasierako aurrekontua 2.194.803,13 euro da, BEZa barne.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia Nafarroako Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren egunkarietako batera bidaltzea.

4. Foru agindu hau jakinaraztea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari, Desjabetze Atalari, alegatzaileari eta Arangurengo eta Iruñeko udalei, eta horiek premiatzea departamentuko edo udaletxeko iragarki oholean argitara dezaten.

5. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta partikularrek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dutela horren aurka, Nafarroako Gobernuari zuzenduta, hilabeteko epean, foru agindua jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Aurreko lerroaldean xedatutakoa deusetan ukatu gabe, foru agindu honek bukaera ematen dio administrazio publikoentzako administrazio bideari. Dena dela, administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, hura jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2012ko uztailaren 23an.-Sustapeneko kontseilaria, Luis Zarraluqui Ortigosa.

Iragarkiaren kodea: F1210974