62. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Aldaketa, Esteribarko Udaleko ur hornidura eta saneamenduko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Esteribarko Udalak, 2011ko urtarrilaren 17an egin osoko bilkuran, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea Esteribarko Udalaren ur horniduraren eta saneamenduaren tasa arautzen duen udal ordenantzaren tasetan, 2011ko urtarrilaren 1etik aitzina aplika daitezen. Iragarkia 2011ko 24. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, otsailaren 4an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza hori behin betikoz onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Esteribarko Udalaren ur horniduraren eta saneamenduaren kontagailurik gabeko tarifak, 2011ko urtarrilaren 1etik aitzina aplikatzekoak:

a) Etxeko kontsumoa:

Horniduraren kuota finkoa: 34 euro.

Saneamenduko kuota: 34 euro.

b) Kontsumoa hostaletan:

Horniduraren kuota finkoa: 406 euro.

Saneamenduaren kuota finkoa: 406 euro.

c) Industriako kontsumoa:

Horniduraren kuota finkoa: 508 euro.

Saneamenduaren kuota finkoa: 508 euro.

Esteribarren, 2011ko martxoaren 15ean.-Alkatea, Francisco Javier Borda Garde.

Iragarkiaren kodea: L1104833