57. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 23a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 658/2010 demanda

Gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez, Juan José Gómez Falcesek eskaturik, lan istripuetarako gizarte segurantzaren gaineko erreklamazioa dela-eta, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren, Mutua Asepeyoren eta José Javier Iñigo Villamayorren aurka bideratzen ari den 658/2010 demandan, erabaki da alderdi demandatuari zitazioa egitea, non den jakiterik ez baitago, 2011ko maiatzaren 19ko goizeko 10:15ean 15. judizio-aretoan (lehen solairua) ager dadin, adiskidetze-ekitaldia eta, beharrezkoa bada, epaiketa egiteko.

Ekitaldi horiek epaitegi honetako judizio-aretoan eginen dira (San Roke kalea, 4, lehen solairua). Demandatua bera agertu beharko da, edo legezko ahalordea duen beste pertsona bat, eta erabili nahi dituen frogabide guztiak eraman beharko ditu. Aditzera ematen zaio deialdi bakarra dela eta bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, ekitaldi horiek ez direla bertan behera utziko.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Eta José Javier Iñigo Villamayorri zitazioa egiteko balio izan dezan, zedula hau egiten da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Iruñean, 2011ko otsailaren 28an.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1103810