57. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 23a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

10/2011 erregutze-errekurtsoa

Aditzera ematen da sala honetan tramitatzen ari dela 10/2011 erregutze-errekurtsoa, María Ángeles Martínez Bugarinek jarria Iruñeko Lan arloko 4. Epategiko 295/2010 demanda prozeduran, zeina María Ángeles Martínez Bugarinek eskatuta bideratu baita Mutua Universal Mugenaten, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren eta Droguería Navarra, S.L.ren aurka baliaezintasun iraunkor osoa erreklamatzeko. Hartan, epaia eman zen 2011ko otsailaren 25ean eta honela dio xedapen zatian:

"Ezesten dugu María Ángeles Martínez Bugarin ordezkatzen duen legelariak jarritako erregutze-errekurtsoa, Nafarroako Lan arloko 4. Epaitegiak 295/2010 prozeduran emandako epaiaren aurkakoa, eta baiesten dugu errekurritutako epai hori. Errekurtsogileak eskatuta bideratu zen prozedura hori, lan istripu baten ondoriozko baliaezintasun iraunkor osoa dela-eta, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren, Mutua Universal Mugenaten eta Droguería Navarra, S.L.ren aurka.

Eta Droguería Navarra, S.L.ri ebazpena jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten da, eta ohartarazten zaio eskura duela ebazpenaren kopia sala honetako Idazkaritzan.

Iruñean, 2011ko martxoaren 11n.-Idazkari judiziala, Sagrario Sánchez Equiza.

Iragarkiaren kodea: J1104843