57. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

Udalbatzako kideen sariak

Sesmako Udalak 2011ko martxoaren 4an egin osoko bilkuran erabaki zuen 2011ko Udalbatzako kideendako hurrengo bilkura-sariak ezartzea beren karguan aritzeagatik, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearekin bat:

1.-Alkatea: Udal horretako alkate kargua betetzeko erabateko dedikazioa ezartzea eta berau Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean altan mantentzea. 2011n jasoko duen lansaria 26.741,68 euro izanen da, 14 pagatan banatuta, eta Sesmako Udalak ordainduko ditu ordaindu beharreko enpresa kuotak. Era berean, zenbateko gordin horrek Pertsona Fisikoen gaineko Errenta Aitorpenari dagozkion atxikipenak izanen ditu, bai eta, hala behar bada, langilearen kontura den Gizarte Segurantzaren kuota ere.

2.-Zinegotziak: Osoko bilkurara egiazki joaten diren bakoitzean zinegotzi bakoitzari 105,07 euro ordainduko zaizkio.

3.-Batzordeetako buruei beren karguan aritzeagatik urtero 315,28 euro ordainduko zaizkie.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Sesman, 2011ko martxoaren 7an.-Alkatea, Pedro M.ª Mangado Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L1104244