2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MIRANDA ARGA
Aurrekontuko 12/2010 aldaketa. Behin betiko onespena
2011ko 24. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 4an, Miranda Argako Udalaren 2010eko aurrekontu orokorrean 10/2010 aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
GASTUAK:
6. kapitulua: 72.000,00 euro gehiago.
DIRU-SARRERAK:
7. kapitulua: 56.667,85 euro gehiago.
9. kapitulua: 15.332,15 euro gehiago.
Kreditu bereziaren bidezko aldaketaren laburpena:
Gastu goitituak: 72.000,00 euro.
Diru-sarrera goitituak: 72.000,00 euro.
Miranda Argan, 2011ko martxoaren 2an.-Alkatea, Rosa María Donázar Hernández.
Iragarkiaren kodea: L1104200