57. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

Aurrekontuko 1/2010 aldaketa. Behin betiko onespena

2011ko 25. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 7an, Miranda Argako Virgen del Castillo Zahar Etxea erakunde autonomoaren 2010eko aurrekontu orokorrean 1/2010 aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

-Kreditu transferentzia, "Langileria gastuak" izeneko 1. kapituluko gastuetako kontu-sail batetik 12.000,00 euro eramateko beste kontu-sail hauetara: "Ondasun arruntak eta zerbitzuetako gastuak" izeneko 2. kapituluko gastuetako bi kontu-sailetara, 2.000,00 eta 7.000,00 euro, hurrenez hurren; eta "Transferentzia arruntak" izeneko 4. kapituluko kontu-sail batera, berriz, 3.000,00 euro.

Miranda Argan, 2011ko martxoaren 2an.-Alkatea, Rosa María Donázar Hernández.

Iragarkiaren kodea: L1104186