57. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

Xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Castejongo Udalak, 2011ko otsailaren 28an egin bilkuran, erabaki zuen behin betikoz onestea ELuis M.ª Aguado Ayalak eta Iván Aguado Gonzalok 2. poligonoko 1071. lurzatian sustatu duten xehetasun azterlana, espedientea jendaurrean edukita inork ez baitu alegaziorik aurkeztu eta arkitektoaren txostenean eskatzen zen dokumentazio osagarria aurkeztu baita. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta horren berri emanen zaio Nafarroako Gobernuari. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Castejonen, 2011ko martxoaren 4an.-Alkatea, Francisco Javier Sanz Carramiñana.

Iragarkiaren kodea: L1104205