57. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

52/2011 EBAZPENA, otsailaren 16koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, erabakitzen duena ez dela bidezko Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa egitea barazki izoztuak fabrikatzeko instalazioari. Funesko Bodega Romana industrialdean dago (10. poligonoko 341. lurzatia zena) eta Ultracongelados Virto, S.A.k sustatzen du udal mugape horretan.

2011ko urtarrilaren 25ean Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuan sartu zen goian aipatutako espedienteak Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa behar al zuen erabakitzeko dokumentazioa, horrela, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 47. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, proiektuak Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa behar duen edo ez erabaki dadin.

Aipatu foru dekretuaren 3.C eranskinean ezarritako irizpideak aplikaturik, kontuan hartuz jarduera industrialde batean kokatzen dela, ez da natur ingurunearen gaineko ukipen nabarmenik ikusten. Horrenbestez, Ingurumenaren gaineko eraginaren gaineko ebaluazio gisa tramitatzea ez dela beharrezkoa adierazi du Ingurumenaren gaineko Eragina Aztertzeko Atalak.

Horrenbestez, proiektuaren ezaugarriak, kokapena eta izan dezakeen eragina 3.C eranskinean ezarritakoari jarraikiz azterturik eta espedientean agertzen diren txostenak ikusirik, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak urriaren 10eko 426/2007 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 3.C eranskineko irizpideak aplikatuta, Ultracongelados Virto, S.A.k Funesko Bodega Romana industrialdean barazki izoztuak fabrikatzeko sustatzen duen instalazioak ez duela Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa iragan behar. Ingurumen baimen integratuaren prozedurari jarraituz tramitatuko da espedientea.

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute haren kontra, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau Funesko Udalari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2011ko otsailaren 16an.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F1103269