57. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

275/2011 EBAZPENA, otsailaren 7koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 438/2010 prozedura laburtuari dagokion administrazio espedientea Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegira igortzen duena. Espedientea María Vicenta Bonilla Hernández andreak jarritako errekurtsoari dagokio.

María Vicenta Bonilla Hernández andreak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (438/2010 prozedura laburtua) jarri du Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegian, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 6ko 1728/2010 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Barne Medikuntzako BFEendako lanpostuak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren azken emaitzen aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoak ebatzi ziren.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, epaitegiak eskatu du espediente administratiboa igor diezaiotela eta epailearen deiak legearen 49. artikuluan ezarritako moduan egin daitezela.

Uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegira igortzea María Vicenta Bonilla Hernández andreak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (438/2010 prozedura laburtua), Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 6ko 1728/2010 Ebazpenaren aurka jarria. Ebazpen horren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Barne Medikuntzako BFEendako lanpostuak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren azken emaitzen aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoak ebatzi ziren.

2. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta inpugnatutako ebazpenaren ondorioz eskubideren bat bereganatu dutenei edo dezaketenei eta ebazpena bere hartan mantentzeko zuzeneko interesa duten guztiei dei egitea, epaitegi horretan ager daitezen, aipatu autoetako demandatu gisa. Horretarako, bederatzi egun izanen dituzte, jakinarazi ondotik.

3. Ebazpen hau igortzea interesdunari, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzura eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2011ko otsailaren 7an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F1102611