57. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

47/2011 EBAZPENA, otsailaren 18koa, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe itunduetarako, unitate itundu bakoitzeko gutxieneko ikasle kopuru batez bestekoa, Hezkuntza Itunen gaineko Arauen Erregelamenduaren 16. artikuluan aipatutakoa, finkatzen duena 2011-2012 ikasturtetik 2014-2015 ikasturtera arte, biak barne.

Abenduaren 14ko 416/1992 Foru Dekretuaren bitartez onetsitako Hezkuntza Itunen gaineko Arauen Erregelamenduaren 16. artikuluan xedatutakoak bere ondorioak izan ditzan eta Hezkuntza Itunen araubidea bete dadin 2011-2012 ikasturtetik 2014-2015 ikasturtera arte, biak barne. Kontuan hartuz kasuan kasuko eremu geografikoetako ikastetxe publikoek, bereziak direnak salbu, eskola unitate bakoitzeko batez beste duten ikasle ratioa.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako ikastetxe itunduetarako, eskola unitate itundu bakoitzeko gutxieneko ikasle kopurua, batez bestekoa, finkatzea 2011-2012 ikasturtetik 2014-2015 ikasturtera arte, biak barne:

1. Maila, etapa edo gradua osatzen duten kurtsoetako bakoitzeko unitate bakar bat duten ikastetxeak.

A) Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe itunduak:

Iruñean eta Iruñerrian (Antsoainen, Barañainen, Beriainen, Berriozarren, Berriobeitin, Burlatan, Zizur Zendean, Galar Zendean, Uharten, Orkoienen, Aranguren Ibarrean, Elortzibarren, Eguesibarren, Atarrabian eta Zizur Nagusian):

-20 ikasle, Lehen Hezkuntzako eskola unitate itundu bakoitzeko.

-25 ikasle, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eskola unitate itundu bakoitzeko.

Nafarroako Foru Komunitateko gainerakoan:

-18 ikasle, Lehen Hezkuntzako eskola unitate itundu bakoitzeko.

-24 ikasle, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eskola unitate itundu bakoitzeko.

B) Lanbide Heziketako ikastetxe itunduak:

-19 ikasle, erdi edo goi mailako heziketa zikloetako eskola unitate itundu bakoitzeko.

2. Maila, etapa edo gradua osatzen duten kurtsoetako bakoitzeko unitate bat baino gehiago duten ikastetxeak.

Ikasturte berean matrikulatuta diren ikasleen kopurua eskola unitate baten gehieneko edukiera baino handiagoa bada, ikastetxeak baimenduta dituen ikaspostuen arabera, talde hori banatu egin ahalko da, baina, ikasketa maila, etapa edo graduan ikastetxeak baimenduta dituen ikaspostu eta unitateen edukiera gainditu gabe.

2. Ikastetxe eta maila, etapa edo gradu bakoitzean eskola unitate bakoitzeko baimenduta duen gehieneko edukiera ikastetxeetako gutxieneko betebeharrak arautzen dituen legeriaren arabera baimendua daukana izanen da.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau igortzea Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiari, Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusiari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Nominen eta Aurrekontu-Kontrolaren Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Zerbitzuari, Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuari, Prestakuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zerbitzuari, Aniztasunaren, Orientazioaren eta Kultura-aniztasunaren Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari eta Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2011ko otsailaren 18an.-Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusia, Francisco Javier Esparza Sánchez.

Iragarkiaren kodea: F1103317