1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
20/2011 FORU AGINDUA, martxoaren 8koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazioko kontseilariak emana, "Zangozako sarbideak hobetzeko eraikuntza proiektua" behin-behinekoz onetsi eta jendaurrean jartzen duena.
Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariak uztailaren 3an emandako 66/2009 Foru Aginduaren bitartez, Iridium Concesiones de Infraestructuras S.A., Construcciones Mariezcurrena S.L. eta Construcciones Luciano Elcarte S.L. enpresek aurkeztutako eskaintzari esleitu zitzaion "Nafarroa 2012 Plana. Lehentasuneko jarduketa: herri lanen kontzesioa A-21 Pirinioetako Autobia eraiki eta ustiatzeko" kontratua.
2009ko uztailaren 31n, "A-21 Pirinioetako Autobia eraiki eta ustiatzeko herri lanen kontzesioa" izeneko kontratua sinatu zen.
"Nafarroa 2012 Plana. Lehentasuneko jarduketa: herri lanen kontzesioa A-21 Pirinioetako Autobia eraiki eta ustiatzeko" kontratuaren 45. klausulan eskaten denari jarraituz, kontzesiodunak 4. tartea (Judasen Benta-Esa) eraikitzeko proiektua prestatu beharko du, esleitu den eskaintza proiektuari erabat lotua, eta Foru Administrazioari aurkeztu beharko dio 4 hilabeteko epean, kontratu hau formalizatzen den egunetik aurrera.
Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariaren apirilaren 27ko 31/2010 Foru Aginduaren bidez, "Pirinioetako A-21 autobiako 4. tartea: Judasen Benta-Esa" eraikitzeko proiektuaren jendaurreko epearen fasea ebatzi zen, eta hura behin betiko onetsi.
Proiektu horrek, aurrekontuan, gutxi gorabeherako zenbateko bat zuen Zangozako errepidea hobetzeko, baina ez zuen eraikuntza proiektua garatzen; zehazteko gelditzen zen.
2011ko otsailaren 4an, sozietate esleipen hartzaileak "Zangozako sarbideak hobetzeko eraikuntza proiektua" aurkeztu du. Proiektu horrek horrelako proiektuek izaten dituzten eranskinak ditu, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuaren Ingurumen ukipenen txostena dauka, aldekoa. 2011ko martxoaren 2koa da, eta bete beharreko baldintza batzuk jasotzen ditu.
Proiektu horren bidez oraingo errepidearen plataforma aldatuko da, eta hiru lerro izateraino zabalduko da. 3,50 metro zabal izanen da bakoitza, eta bazterbideek 1,50 metro izanen dute. Bi zatitan banatzen da jarduketa:
-1. tartea: A-21 autobiarekin lotzeko biribilgunetik Ledeako biribilgunera.
Tarte horretan 1.760 metro egokitu behar dira, eta ia osorik (1.660 m) hiru lerrokoa izanen da.
Ibilgailuak lerro bakar baten bidez aterako dira Ledeako biribilgunetik, eta ezkerrerako bihurgunea pasaturik, lerro hori bitan zatituko da A-21 autobiarekin lotzeko biribilguneraino.
Funtzionalitatearen aldetik, konponbiderik egokiena da, zeren galtzada gorantza bikoizten da, eta, hala, erraza da mantso ibiltzen diren ibilgailu astunak aurreratzea.
-2. tartea: Ledeako biribilgunearen eta Zangozaren artean.
Tarte horretan 600 metro egokituko dira, eta horietatik 420 metrotan 3 lerro izanen dira. Zangozarako norabidean hirugarren lerroa eginen da, biribilgunetik beretik hasita, non irteeran jada bi lerro izanen baitira, eta hirugarren lerroa NA-127 errepidean berean desagertuko da.
Tarte horretan, zirkulatzeko hiru lerro izanik, bide-segurtasuna dela-eta beharrezkoa izanen da errepidera landa bideetatik dauden bi zuzeneko irteera kentzea. Horregatik bide berri bat egitea aurreikusi da, 470 bat metro luze eta 5 metro zabal izanen dituena, bi bide horiek errepidearekin duten lotura berrezartzeko.
Proiektuan jaso da ukitutako zerbitzuak berrezarri eginen direla, eta obrek ukitutako errepideetan zirkulazioa mantentzeko behar diren obrak ere jaso dira.
Horrenbestez, Bide eta Eraikuntza Zerbitzuak txosten bidez adierazi eta proposatu duenarekin bat eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 47/2005 Foru Dekretuaren 2.2 artikuluaren bidez emandako eskudantziak erabiliz,
AGINDU DUT:
1. "Zangozako sarbideak hobetzeko eraikuntza proiektua" behin-behinekoz onestea.
2. Proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen desjabetze espedienteari hasiera ematea. Zerrenda eranskinean jaso da.
3. Proiektua jendaurrean jartzea hilabetez. Epe horretan interesdunek egokitzat jotzen dituzten oharrak edo alegazioak aurkez ditzakete idatziz, eta ondasun eta eskubideen zerrendako okerrak zuzentzeko behar diren datuak eman. Interesdunek eskura izanen dute proiektua Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Bide eta Eraikuntza Zerbitzuaren eta Ledeako Udaletxearen bulegoetan.
4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuko web orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia Nafarroan gehien zabaltzen diren egunkarietako batera bidaltzea.
5. Foru agindu hau jakinaraztea Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuari (Desjabetze Atala), Bide eta Eraikuntza Zerbitzuari eta Ledeako Udalari, eta Ledeako Udaletxeko iragarki oholean argitara dadila eskatzea.
Iruñean, 2011ko martxoaren 8an.-Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilaria, Laura Alba Cuadrado.
ERANSKINA "ZANGOZAKO SARBIDEAK HOBETZEA" Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehaztua Behin betiko okupazioak jabari publikoan |
FINKA ZK. | JABEA ETA HELBIDEA | DESJAB. AZAL. m2 | KATASTROA |
POL. | LURZ. | LUR MOTA |
LEDEAKO UDAL MUGAPEA |
LI-1 | Urzainqui Mina, José Javier Pio XII.aren etorbidea, 1-I, 9. B, 31002 (Iruña) Urzainqui Mina, M.ª Concepción Basagoiti etorbidea, 32, 48000 (Getxo) Urzainqui Mina, José Machu Pichu kalea, 24-7, 6. ezk., 28000 (Madril) Urzainqui Mina, M.ª Victoria Vadoluengoko monasterioaren kalea, 2-7. A, 31008 (Iruña) Urzainqui Mina, Tomás Oliveto kondearen etorb., 2-7. I 31002 (Iruña) | 1.427 | 2 | 71 | Larreak |
LI-2 | García Leoz, Isidoro Iratxeko Monasterioaren kalea, 21-3. D 31011 (Iruña) | 1028 | 2 | 70 | Larreak |
LI-3 | Nafarroako Foru Komunitatea (autobiatik kanp.) San Ignazio etorbidea, 3, 31002 (Iruña) | 433 | 2 | 68 | Larreak |
LI-4 | Nafarroako Foru Komunitatea (autobiatik kanp.) San Ignazio etorbidea, 3, 31002 (Iruña) | 141 | 2 | 69 | Larreak |
LI-5 | Nafarroako Foru Komunitatea (autobiatik kanp.) San Ignazio etorbidea, 3, 31002 (Iruña) | 71 | 2 | 21 | Larreak |
LI-6 | Barber Zapata, Francisco Javier Mediavilla kalea, 6, 31487 (Ledea) | 237 | 2 | 23 | Eraik. hondakina |
LI-7 | Barber Zapata, Francisco Javier Mediavilla kalea, 6, 31487 (Ledea) | 1.235 | 2 | 60 | Lehorreko alorra |
LI-8 | Areso Sagüés, Fermín M.ª Santa Marúa kalea, 8, 31487 (Ledea) | 1.372 | 2 | 57 | Larreak |
LI-9 | Goyeneche Echeverri, Alfredo Yagüe jenerala etorbidea, 5-3. A, 09000 (Burgos) Goyeneche Echeverri, M. ª Cruz Nuestra Sra. de la Asunción kalea, 26, 31487 (Ledea) Goyeneche Echeverri, Pedro Luis Ustarrotz kalea, 29-4. B, 31014 (Iruña) Goyeneche Echeverri, Sebastián Concepción zehark., 26-2. B (Bilbo) | 176 | 2 | 58B | Larreak |
LI-9.1 | Goyeneche Echeverri, Alfredo Yagüe jenerala etorbidea, 5-3. A, 09000 (Burgos) Goyeneche Echeverri, M. ª Cruz Nuestra Sra. de la Asunción kalea, 26, 31487 (Ledea) Goyeneche Echeverri, Pedro Luis Ustarrotz kalea, 29-4. B, 31014 (Iruña) Goyeneche Echeverri, Sebastián Concepción zehark., 26-2. B, 48000 (Bilbo) | 382 | | 58A | Olibadia |
LI-10 | García Leoz, Félix B.º Alto, 31487 (Ledea) | 1.903 | 2 | 55A | Larreak |
LI-10.1 | García Leoz, Félix B.º Alto, 31487 (Ledea) | 644 | 2 | 55B | Olibadia |
LI-10.2 | García Leoz, Félix B.º Alto, 31487 (Ledea) | 75 | 2 | 55C | Olibadia |
LI-11 | Ledeako Udalaren herrilurrak Eskolen kalea, 2, 31487 (Ledea) | 2.545 | 2 | 11A | Pinudia |
LI-11.1 | Ledeako Udalaren herrilurrak Eskolen kalea, 2, 31487 (Ledea) | 1.194 | 2 | 11D | Larreak |
LI-12 | Guembe Larrañeta, Josefina Jaca kalea, 4, 31487 (Ledea) | 300 | 2 | 5 | Mahastia |
LI-13 | Iroz, Goyena, María Dolores Santa María kalea, 9, 31487 (Ledea) | 111 | 2 | 0B | Larreak |
LI-13.1 | Iroz, Goyena, María Dolores Santa María kalea, 9, 31487 (Ledea) | 235 | 2 | 0A | Elkorra |
LI-14 | Goyeneche Arizcuren, Martina Mediavilla kalea, 3, 31487 (Ledea) | 32 | 2 | 9C | Larreak |
LI-14.1 | Goyeneche Arizcuren, Martina Mediavilla kalea, 3, 31487 (Ledea) | 463 | 2 | 9A | Lehorreko alorra |
LI-15 | Pérez de Obanos Liso, Trinidad Miguel Oyaga kalea, 3, 31487 (Ledea) | 1.368 | 2 | 8B | Larreak |
LI-15.1 | Pérez de Obanos Liso, Trinidad Miguel Oyaga kalea, 3, 31487 (Ledea) | 1.297 | 2 | 8A | Lehorreko alorra |
LI-16 | Arina Pena, Francisca Mediavilla kalea, 3, 31487 (Ledea) | 317 | 2 | 7B | Lehorreko alorra |
LI-16.1 | Arina Pena, Francisca Mediavilla kalea, 3, 31487 (Ledea) | 2.586 | 2 | 7A | Larreak |
LEDEAKO UDAL MUGAPEA |
LI-17 | Pascual Barber, María Teresa Núcleo Santa Justa kalea, 3-2. A, 41000 (Sevilla) | 206 | 2 | 5B | Larreak |
LI-17.1 | Pascual Barber, Pedro Pablo Pío Loperena plaza, 14-3. D, 31600 (Burlata) | 1.938 | 2 | 5A | Lehorreko alorra |
LI-18 | Unanua Mezquíriz, Jesusa Huarte doktorearen kalea, 1-1. D 31003 (Iruña) | 397 | 2 | 2 | Larreak |
LI-19 | García Recalde, Marcelino B.º Alto, 6, 31487 (Ledea) | 302 | 2 | 1A | Lehorreko alorra |
LI-20 | Laquidain Rebolé, Martín B.º Alto, 7, 31487 (Ledea) | 34 | 2 | 3 | Larreak |
LI-21 | Latorre Mendive, Francisco Javier José Daniel eta Miguel María Jaca kalea, 2, 31487 (Ledea) | 865 | 2 | 6A | Lehorreko alorra |
LI-21.1 | Latorre Mendive, Francisco Javier José Daniel eta Miguel María Jaca kalea, 2, 31487 (Ledea) | 693 | 2 | 6B | Larreak |
LI-22 | Ardanaz Gastón, Francisco Javier Iparraldea kalea, 18, 31154 (Añorbe) Ardanaz Gastón, José Carlos Fuentevieja kalea, 31154 (Añorbe) | 56 | 2 | 5B | Larreak |
LI-23 | Barber Zapata, Francisco Javier Mediavilla kalea, 6, 31487 (Ledea) | 1.960 | 2 | 9 | Larreak |
LI-24 | Oyaga Ozcoidi, Juan Ignacio Santa María kalea, 5, 31487 (Ledea) | 479 | 2 | 7D | Larreak |
LI-25 | Latorre Mendive, Francisco Javier José Daniel eta Miguel María Jaca kalea, 2, 31487 (Ledea) | 1.095 | 2 | 5A | Lorategi lurzorua |
LI-25.1 | Latorre Mendive, Francisco Javier José Daniel eta Miguel María Jaca kalea, 2, 31487 (Ledea) | 73 | 2 | 5B | Zoladura lurzorua |
LI-27 | Barber Zapata, Francisco Javier Mediavilla kalea, 6, 31487 (Ledea) | 1.598 | 2 | 1 | Larreak |
LI-28 | Oyaga Ozcoidi, Juan Ignacio Santa María kalea, 5, 31487 (Ledea) | 2.128 | 2 | 6A | Lehorreko alorra |
LI-28.1 | Oyaga Ozcoidi, Juan Ignacio Santa María kalea, 5, 31487 (Ledea) | 64 | 2 | 6B | Larreak |
LI-29 | Leoz Iroz, José Miguel Miguel Oyaga kalea, 31487 (Ledea) | 1.034 | 2 | 4A | Lehorreko alorra |
LI-30 | Nafarroako Foru Komunitatea (errepideak) San Ignazio etorbidea, 3 (Iruña) | 114 | 2 | 6A | Mahastia |
F1104522 |
Iragarkiaren kodea: F1104522