57. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

20/2011 FORU AGINDUA, martxoaren 1ekoa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismoko kontseilariak emana, "Faltzesko Pilongo entzierroa" Nafarroako Interes Turistikoko Festa dela adierazten duena, Faltzesko Udalak eskatuta.

Abuztuaren 9ko 45/2010 Foru Dekretuaren xedea da Nafarroako Foru Komunitatean ospatzen diren festak ikuspegi turistiko batetik arautzea eta "Nafarroako Interes Turistikoko Festa" izendapena sortzea.

Foru dekretu horren 9. artikuluak ezartzen du "Nafarroako Interes Turistikoko Festaren" adierazpena turismo arloan eskumena duen kontseilariaren foru aginduaren bidez eginen dela. Era berean, 4. artikuluan aurreikusten denez, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuak Nafarroako Interes Turistikoko Festaren adierazpen prozedurari hasiera eman ahalko dio, udalek eskatuta.

Faltzesko Pilongo entzierroa 1752koa da udal artxiboko dokumentu zaharrenen arabera, non zehazten baita "antzina-antzinatik izan dutela herritarrek basa behien aurrean laster egiteko ikuskizuna". Ehundaka urteko antzinatasuna du herri kulturari loturik, eta herritarren onarpena lortu du bere ikusgarritasunagatik; berezkotasun bat izanik eta jendea erakartzeko indar handia, festa hutsa izatetik kultur maila eskuratu du.

Turismo Zuzendaritza Nagusiak proposatzen du, foru agindu bidez, "Faltzesko Pilongo entzierroa" Nafarroako Interes Turistikoko Festa dela adieraztea, abuztuaren 9ko 45/2010 Foru Dekretuan eskatutako baldintzak betetzen dituela egiaztatu ondoren.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. "Faltzesko Pilongo entzierroa" "Nafarroako Interes Turistikoko Festa" dela adieraztea, Faltzesko Udalak eskatuta.

2. Adierazpen hori Nafarroako Interes Turistikoko Festen Erregistro Administratiboan inskribatzea.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Foru agindu hau Faltzesko Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2011ko martxoaren 1ean.-Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón.

Iragarkiaren kodea: F1104353