54. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak martxoaren 7an emandako 23/2011 Ebazpenaren bidez onetsia, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko E mailako edo taldeko 133 lanpostu, hasiera batean, oposizio bidez betetzeko. Lanpostu horiei Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 2ko 1957/2009 Ebazpenaren bidez zerbitzu anitzetako enplegatu izateko 34 lanpostu betetzeko deitutako lekualdatze lehiaketan betetzen ez diren lanpostuak gehituko zaizkie, deialdi hori tramitazioan baitago.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak martxoaren 7an emandako 23/2011 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko E mailako edo taldeko 133 lanpostu, hasiera batean, oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi da. Lanpostu horiei Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 2ko 1957/2009 Ebazpenaren bidez zerbitzu anitzetako enplegatu izateko 34 lanpostu betetzeko deitutako lekualdatze lehiaketan betetzen ez diren lanpostuak gehituko zaizkie, deialdi hori tramitazioan baitago.

Hautapen prozesua honako hauetan xedatutakoari jarraikiz eginen da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zena; aipatu estatutua garatu eta gauzatzeko sarrera erregelamendua; gainerako aplikazio arauak; eta deialdi honen oinarriak.

OINARRIAK

1.-Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko E mailako edo taldeko 133 lanpostu (hasiera batean) oposizio bidez betetzea. Bete beharreko lanpostuak deialdi honen III. eranskinean agertzen dira. Horiei lehen aipatu den lekualdatze lehiaketan bete gabe gelditzen direnak gehituko zaizkie.

Guztira dei egindako lanpostuen zerrenda, araubide juridikoa, plantilla organikoko identifikazio zenbakia, atxikipen eremua eta norako den zehaztuta, eranskin gisa argitaratuko da, hautapen prozeduran onartutako eta baztertutako behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenari gehituta, txanda irekikoen eta igoerakoen artean banatuta, abuztuaren 30eko Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren 15.3. artikuluan ezarritako formulari jarraituz, hots:

-Lehenbizikoa, txanda irekian.

-Bigarrena, igoera txandan.

-Hirugarrenetik aurrera, bakoitiak igoera txandan eta bikoitiak txanda irekian.

Deitutako lanpostuetatik 17 gordeko dira erreserba txandarako, %33ko desgaitasuna edo handiagoa duten pertsonek bete ditzaten.

1.2. Igoera txandako lanpostuak hutsik geldituz gero, izangaiek ez dutelako hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa lortu, txanda irekikoei gehituko zaizkie.

Desgaitasunak dituztenentzako txandako lanpostuak, txanda horretako izangaiek hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa atera ez dutelako bete gabe geldituz gero, beste txandetakoei gehituko zaizkie, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.3 artikuluan ezarritako ordenaren arabera.

Bestalde, igoera txandan edota desgaitasunak dituztenentzako txandan eskaintzen diren lanpostuak baino izangai gehiagok gainditzen badute, txanda horietan lanpostua eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostu hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehia garbian eta eskuratutako azken puntuazioaren arabera.

Era berean, deialdiaren 7.2 oinarrian agiriak aurkezteko ezarritako epea bukatzen denean, deialdiaren 2.1.2 oinarriko betebehar berariazkoak betetzen ez dituzten igoera txandako izangaiek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostuak eskuratzeko, aurreko lerroaldean adierazitako modu berean.

1.3. Lanpostuen ordainsariak hauek izanen dira: uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Ordainsariei Buruzko Behin-behineko Erregelamenduan E mailarentzat oro har ezarritakoak eta aplika daitezkeen gainerako xedapenetan kasu bakoitzerako ezartzen direnak.

1.4. Halaber, deialdi honen bidez, hautaketa prozesuan parte hartu eta lanposturik lortzen ez duten izangaiekin aldi baterako kontratatuak izateko izangai-zerrenda hau prestatuko da:

-Probak gainditu arren, lanposturik lortzen ez duten izangaien zerrenda, departamentu eta erakunde autonomo guztietarako.

Izangaien zerrenda hori deialdi honen 10. oinarrian xedatutakoaren arabera onetsi eta kudeatuko da.

2.-Betebeharrak.

2.1. Oposizioan onartuak izateko, izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean eta agiriak aurkezteko epea bukatzen denetik (deialdiaren 7.2 atalean adierazia) lanpostuaren jabetza hartu arte, baldintza hauek bete beharko dituzte:

2.1.1. Txanda irekiko izangaiek bete beharreko baldintzak:

a) Espainiarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa edo, Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio, langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa.

Orobat, parte har dezakete espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatu nazioarteko itunen aplikazio eremuan sartutako estatuetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero.

b) Hamasei urte beteta izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

c) Eskola Agiria edo horren baliokidea izatea, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea.

Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren frogagiria eduki beharko da.

d) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisikoa eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek frogatu beharko dute ez dutela diziplina zehapenik edo zigor penalik, beren estatuko funtzio publikoan sartzea eragozten dienik.

f) B motako ibilgailuak gidatzeko baimena izatea, betebehar hori duen lanpostua eskuratu gogo denean.

2.1.2. Igoera txandako izangaiek bete beharreko baldintzak:

a) Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finkoa izatea, edo Nafarroako Foru Komunitateari transferitutako Justizia Administrazioaren zerbitzuei atxikitako langile finkoa, eta abiapuntuko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

b) Deialdiko lanpostu hutsen maila berekoa izatea.

c) Administrazio Publikoetan gutxienez bost urteko antzinatasuna duela frogatzea eta Eskola-ziurtagiriaren edo haren baliokidea den tituluaren jabe izatea edo eskaerak aurkezteko epea amaitzen denean eskuratzeko moduan egotea; edo Administrazio horietan zortzi urteko antzinatasun aitortua duela frogatzea.

d) B motako ibilgailuak gidatzeko baimena izatea, betebehar hori duen lanpostua eskuratu gogo denean.

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren zortzigarren xedapen gehigarrian ezarri dena aplikatuz, igoera txandan parte hartzeko gainerako baldintzak betetzen dituzten Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere txanda horretan parte hartzen ahalko dute.

2.1.3. Desgaitasunak dituzten pertsonentzako txandako izangaiek bete beharreko berariazko baldintza:

Desgaitasunak dituzten pertsonen erreserbako txandako izangaiek, 2.1.1 atalean aipatzen diren betebeharrez gain, %33ko edo hortik goitiko desgaitasun bat izan beharko dute, ofizialki aitortua, eta hori 3.2 oinarriaren hirugarren puntuan ezarrita dagoen bezala frogatuko da.

2.2. Izendatua izateko proposatzen den izangaiak betebehar horiek frogatu beharko ditu, deialdiaren 7.2 atalean ezarritako epean eta moduan. Salbuespen izanen dira agiri horiek eskabidearekin batera aurkeztu behar dituzten izangaiak, 3. oinarriarekin bat.

3.-Eskaerak aurkeztea eta tasak ordaintzea.

3.1. Tasak.

Azterketa eskubideengatik eta espedientea formalizatzeko, 15 euroko tasa ordaindu beharko da. Azterketa eskubideengatiko tasa ordaindu ez bada, izangaia lehiaketatik kanpo geldituko da.

Sistema hauetakoren bat erabiliz ordaintzen ahalko da tasa hori:

-Telematika bidez, 3.2 oinarriko A.1 letran adierazitako moduan.

-Behar den bezala betetako ordainketa-gutunaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko banku entitateetan ordaintzeko. Internet bidezko deialdian, www.navarra.es helbidean, "Enplegu Publikoa" atalean, ordainketa-gutunaren eredua dago.

Herritarrentzako laguntza bulegoetan tramite horiek egiteko behar diren informazioa eta laguntza eskuratzen ahalko dira. Deialdiaren Interneteko aipuan horri buruzko informazioa dago.

Honako hauek ez dute tasarik ordaindu beharko:

a) %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten pertsonek, hala onartu bazaie.

b) Deialdia argitaratu aurretik hilabetez gutxienez lan eskatzaile gisa inskribaturik egon diren pertsonek. Salbuespen hori aplikatzeko baldintza izanen da inskribaturik egon diren bitartean eskaini zaizkien lan egokiei uko egin ez izatea eta lanbide sustapen, prestakuntza edo aldaketarako ekintzetan parte hartzeari uko egin ez izatea, justifikatutako kasuetan izan ezik, eta, horrez gainera, lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorakoa den diru-sarrerarik ez izatea hilabetean.

Lan eskatzailea dela frogatzeko, enplegu bulegoak emandako agiria aurkeztu beharko du. Bertan, lan eskatzaile gisa inskribatu zeneko data agertuko da eta, orobat, adieraziko da inskribaturik egon den bitartean ez diola uko egin handik eskainitako inolako lan egokiri, ez eta lanbide sustapen, prestakuntza edo moldaketarako ekintzetan parte hartzeari ere, justifikatutako kasuetan izan ezik.

Interesdunaren aitorpenaren bidez frogatuko da ez duela hilabetero lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako diru-sarrerarik. Aitorpen eredua Nafarroako Gobernuko Informazio Bulegoan eskuratzen ahalko da edo, bestela, Internet bidez, arestian emandako helbidean.

3.2. Eskabideak.

Eskabideak deialdi honen eranskineko ereduari lotu behar zaizkio eta, haietan, izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela. Eskabide eredua Interneten bidez ere eskuratzen ahalko da, www.navarra.es helbidean, bai hori argitaratzen duen aldizkari ofizialetik, bai "Enplegu Publikoa" atalean deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.

Deialdian parte hartzeko eskabideak hura Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

Eskabidean atzematen diren akats materialak edo egitezkoak ofizioz edo interesdunak eskaturik zuzentzen ahalko dira, noiznahi ere.

Aurkezteko, baliabide hauetako edozein erabil daiteke:

A) Bide telematikoa.

A.1. Internet bidez, deialdi honen fitxan den "Inskripzioa eta ordainketa telematikoa" izeneko estekan sartuta, Nafarroako Atariaren "Enplegu publikoa" atalean, www.navarra.es helbidean.

Aurkezteko eta ordaintzeko modu hori ezin izanen da erabili tasak ordaintzetik salbuesten duen frogagiria aurkeztu behar denean, ezta 3.3 oinarriko Bi eta Hiru zenbakietan aipatzen diren kasuetan ere.

A.2. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan, Nafarroako Gobernuaren web atarian eskura baitago.

B) Aurrez aurre.

Deialdian parte hartzeko eskabideak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 31002 Iruña) edo Nafarroako Gobernuaren gainerako erregistro bulegoetako edozeinetan (zerrenda deialdiko aipuan agertzen da, aurkezteko beste toki batzuk adierazteko atalean) aurkeztu beharko dira, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazi diren bideetakoren bat erabiliz.

Eskabidea posta bulegoan aurkeztea aukeratuz gero, gutun-azalak irekita egon beharko du, postetxeko langileek data eta zigilua jar diezazkioten, ziurtatu eta Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrera (Karlos III.aren etorbidea, 2, 31002 Iruña) igorri aurretik.

3.3. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

Bat.-Espedientea formalizatzeko eta azterketa eskubideengatik tasa ordaindu izanaren frogagiria.

Bi.-Deialdian igoera txandan parte hartu nahi duten izangaiek, lehengoaz gainera, deialdi honen 2.1.2 oinarrian jasotzen diren betebeharrak betetzen dituztela frogatzen duen agiria gehitu beharko diote eskabideari, baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ez den Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finkoak edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoak badira.

Hiru.-Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako txandan onartuak izateko, 3.1 oinarrian (tasak salbuestea) eta 8. oinarrian (lanpostuak aukeratzeko lehentasuna) xedaturikoari dagokionez eta, halaber, denboren eta baliabideen egokitzapena eskatzeko, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiek hori agiri hauetako baten jatorrizkoaren edo kopia konpultsatuaren bidez frogatu beharko dute:

-Imsersok edo autonomia erkidegoan eskumena duen organoak luzatutako ziurtagiria.

-Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona hauetakoren bat izateagatik: ezintasun iraunkor osoa, erabateko ezintasun iraunkorra edo baliaezintasun handia.

Desgaitasuna duten izangaiek probak egiteko denboren eta baliabideen egokitzapenak eskatzeko, hala adierazi beharko dute eskabidean, eta aparteko orri batean azaldu beharko dute nolako desgaitasuna duten eta zein egokitzapen eskatzen duten. Interesdunen eskura dago egokitzapenak eskatzeko eredu bat www.navarra.es helbidean, deialdiaren aipuan, "Enplegu Publikoa" atalean, hain zuzen.

4.-Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatuta, Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendariak, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak eskuordetuta (103/2008 Ebazpena, ekainaren 26koa), ebazpena emanen du izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko.

4.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik eta haien gaineko ebazpena eman ondoren, Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendariak, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak eskuordetuta (103/2008 Ebazpena, ekainaren 26koa), ebazpena emanen du, izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko.

4.4. Izangaiei ez zaizkie azterketa egiteko eskubideak itzuliko, baldin eta beraiei egotzitako arrazoiengatik baztertzen badira.

5.-Epaimahaia.

5.1. Epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

-Epaimahaiburua: Javier Mayor Lusarreta jauna, Nafarroako Ospitaleguneko "A" Administrazio Ataleko burua.

-Ordezkoa: Joaquín Arregui Echeverría jauna, Nafarroako Ospitaleguneko "B" Administrazio Ataleko burua.

-Epaimahaikidea: Teresa Soriano Hernández andrea, Nafarroako Ospitaleguneko "B" Zerbitzu Orokorren Ataleko burua.

-Ordezkoa: Mariano Osanz Cebrián jauna, Nafarroako Ospitaleguneko "A" Zerbitzu Orokorren Ataleko burua.

-Epaimahaikidea: Carlos Arteta Robres jauna, Nafarroako Ospitaleguneko "A" Elikadura Ataleko burua.

-Ordezkoa: Camino Orduna Martín andrea, Nafarroako Ospitaleguneko "B" Elikadura Ataleko burua.

-Epaimahaikidea: Carmen Aguirre Hernández andrea, "El Vergel" zahar-etxeko zuzendaria.

-Ordezkoa: Mikel San Julián Resano jauna, San José Zentroko zuzendaria.

-Epaimahaikidea: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Langileen Batzordeak izendatutako ordezkari bat.

-Ordezkoa: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Langileen Batzordeak izendatutako ordezkari bat.

-Epaimahaikidea: Mercedes Jover Hernando andrea, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Nafarroako Museoaren Ataleko burua.

-Ordezkoa: Julián Fernández Larraburu jauna, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Nafarroako Museoaren Barne Antolaketa eta Zainketako Bulegoko burua.

-Mahaikide idazkaria: Javier Espiga Eguiluz jauna, Familiari, Gazteriari, Kirolari eta Berdintasunari buruzko Gaien Araubide Juridiko-administratiboaren Ataleko burua.

-Ordezkoa: Carlos Arana Aicua jauna, Gizarte Ongizatearen Araubide Juridiko-administratiboaren Ataleko burua.

Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratuko da.

5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, epaimahaiburuak eta epaimahaikide-idazkariak edo haien ordezkoek egon beharko dute bertan.

5.3. Epaimahaiko kideek ez dute parte hartuko, eta organo dei egileari horren berri emanen diote, baldin eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean parte ez hartzeko aipatzen diren egoeretakoren batean badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errefusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaren gainean sortzen diren arazo guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira arituko eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.-Oposizioa nola eginen den.

6.1. Oposizioa 2011ko irailean hasiko da. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean berean finkatuko dira probak hasteko tokia, eguna eta ordua.

6.2. Oposizioan ariketa bakar bat egin beharko da, bi proba izanen dituena:

Lehenengo proba: Zenbait aukera eskaintzen dituzten 50 galderari erantzun beharko zaie, erantzun zuzena bakarra izanik, hizkuntzarako, ortografiarako, zenbakietarako, bulego-antolaketarako eta pertzepziorako gaitasuna neurtzeko. Erantzun okerrengatik puntuak kenduko dira. Gehieneko puntuazioa: 20 puntu.

Bigarren ariketa: Zenbait aukera eskaintzen dituzten 75 galderari erantzun beharko zaie, II. eranskinean agertzen diren gaiei buruz, erantzun zuzena bakarra izanik. Erantzun okerrengatik puntuak kenduko dira. Gehieneko puntuazioa: 40 puntu.

Bi probak egun berean eginen dira, bata bestearen ondoren. Epaimahaiak erabakiko du zenbat iraunen duen bi probetariko bakoitzak, hasi baino lehen.

Proba hauek egiteko ez da inongo testurik erabiltzen ahalko, ezta hiztegirik, kalkulagailurik edo bestelako materialik ere, mutur lodiko bolaluma urdina edo beltza ez bada.

6.3. Ariketan gehienez 60 puntu lortzen ahalko dira. Bazterturik geldituko dira bi probetan kalifikaziorik altuena lortzen duen izangaiaren puntuazioaren erdira gutxienez iristen ez diren izangaiak. Hori hala izanik ere, ariketa gainditutzat jotzeko, deialdiaren oinarrietan ariketarako ezarritako gehieneko puntuazioaren 1/3 atera beharko da gutxienez.

6.4. Ariketa zuzendu ondoren, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean eta ariketa egin den tokian, hura gainditzen duten izangaien zerrenda, lortutako kalifikazioekin. Zerrenda Interneten bidez ere kontsultatzen ahalko da, www.navarra.es helbidean, "Enplegu Publikoa" atalean, hain zuzen, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.

6.5. Ariketarako deialdi bakarra eginen da. Izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea, gidabaimena edo epaimahaiaren iritziz identifikaziorako balio duen beste agiriren bat aldean dutela agertu beharko dute. Azterketara agertzen ez direnak edo arestian aipatutako agirietako baten bidez nor diren frogatzen ez dutenak oposiziotik baztertuko dira.

6.6. Hautaprobak egiteko, desgaitasun aitorturen bat dutenentzat bidezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak eginen dira, eskabidean azaldutakoaren arabera.

7.-Probak gainditu dituztenen zerrenda, izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.

7.1. Hautaprobak bukaturik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du probak gainditu dituztenen zerrenda, oposizioan lortutako kalifikazioekin, probak egin diren tokian eta Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean. Gero, zerrenda hori Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari igorriko dio, puntuaziorik altuenak izateagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal diren izangaiak izendatu edo kontratatzeko proposamenarekin eta espediente osoarekin batera. Proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Zerrenda Interneten bidez ere kontsultatzen ahalko da, www.navarra.es helbidean, "Enplegu Publikoa" atalean, hain zuzen, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.

Berdinketarik izanez gero, bigarren proban puntu gehien lortzen dutenek izanen dute lehentasuna.

7.2. Izendapen edo kontratazio proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 30 egun naturaleko epean, proposatutako izangaiek inprimaki berariazko batzuk jaso eta honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuan:

7.2.1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finko ez diren izangaiek:

a) Nortasun agiri nazionalaren bi fotokopia konpultsatu, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen agiri baliokideren batenak.

b) Deialdiaren 2. oinarrian eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua edo lortzeko eskubideak pagatu direla frogatzen duen gordekinarena; bestela, eskaerak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen ziurtagiria, salbu eta eskabidearekin batera aurkeztu dutenen kasuan.

c) Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Atalak emandako txostena, interesdunak karguan aritzea eragozten dion eritasun edo akats fisiko edo psikikorik ez duela frogatzeko.

Desgaitasunen bat alegatu duten izangaiek, gainera, desgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria aurkeztu beharko dute, balorazio eta orientazio talde eskudunek emana.

d) Eginkizun publikoetarako ezgaitua edo gabetua ez izatearen eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ez izanaren zinpeko aitorpena.

Proposatutako izangaiek Espainiako nazionalitatea ez badute, zinpeko aitorpen bat aurkeztu beharko dute, adierazteko ez dutela beren Estatuko funtzio publikoan sartzea eragozten dien diziplina zehapenik edo zigor penalik.

e) Zin egin edo hitz ematea Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

f) %33ko edo hortik goitiko desgaitasun ofizialki onartua frogatzen duen agiriaren fotokopia konpultsatua, desgaitasunak dituzten pertsonen txandako lanpostu bat aukeratu nahi bada.

g) B motako ibilgailuak gidatzeko baimena izatea, betebehar hori duten lanpostuak eskuratu gogo direnean.

Deialdi hau egin ez duen Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finkoek edo Nafarroako Foru Komunitateari transferitutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoek, gainera, beste ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, aurreko administrazioko espediente pertsonalean ageri diren inguruabar eta aurrekari guztiak frogatzeko, hots, sarrerari, antzinatasunari, mailari, egoera administratiboari eta abarri buruzko guztiak.

7.2.2. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoak diren izangaiek:

a) Deialdiaren 2. oinarrian eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua edo lortzeko eskubideak pagatu direla frogatzen duen gordekinarena; bestela, eskaerak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen ziurtagiria, salbu eta eskabidearekin batera aurkeztu duten izangaien kasuan.

Desgaitasunen bat alegatu duten izangaiek, gainera, desgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria aurkeztu beharko dute, balorazio eta orientazio talde eskudunek emana.

b) B motako ibilgailuak gidatzeko baimena izatea, betebehar hori duten lanpostuak eskuratu gogo direnean.

7.3. Inork agiri horiek goian adierazitako epean aurkezten ez baditu, behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, ezin izanen dira funtzionario izendatu edo kontratatuak izan eta haren jarduketa guztiak deuseztatu eginen dira. Hori, dena dela, ez da eragozpen izanen eskabidean gezurra esateagatik izan lezakeen erantzukizuna eskatzeko.

7.4. Aurreko atalean ezarritakoa gertatuz gero, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak probak gainditu dituztenen zerrendan, 7.1 atalean aipatutakoan, hurrengoa den izangaiarekin beteko du hutsunea, eta horrekin ere aurreko ataletan adierazitako moduan jokatuko da.

7.5. Deialdi honen xede diren lanpostuetarako izendatu edo kontratatzeko eskakizunak eta baldintzak frogatzeko nahitaezko agiriez gainera, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak besteren bat eskatu nahi izanez gero, proposatzen den izangaiari eskatuko dio, eta horrek deialdi honen 7.2 oinarrian ezarritako moduan ekarri beharko du.

8.-Lanpostu hutsak hautatzea.

8.1. Aurreko arauan xedatu dena betetzen duten izangaiek, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak (NAPI) hartarako jartzen dien epean, aditzera eman beharko dute eskaintzen zaizkien lanpostuetatik zein hautatzen duten. Aukeratu beharreko lanpostuak hasieran deitutakoak izanen dira, edo jakinarazten zaizkien beste batzuk, baldin eta zerbitzuaren beharrei jarraikiz horiek aldatzea erabakitzen bada.

8.2. Lanpostu hutsak aukeratzerakoan, %33ko desgaitasun aitortua edo handiagoa duten izangaiek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik, kontuan hartu gabe zein txandaren bidez parte hartu duten.

Hala izanagatik ere, desgaitasuna duen izangairik bada, eta horrek eragina badu lanpostu bat edo bestea hautatzeko, aukeratzen hasi aurretik, desgaitasunarekin hobekien egokitzen direnak esleituko zaizkie, horren gainean balorazio eta orientazio talde eskudunek egiten duten txostenaren arabera.

8.3. Hautaprobak igoera txandan gainditzen dituzten izangaiek deialdiko lanpostuak betetzeko lehentasuna izanen dute txanda irekiko izangaien aldean, aurreko atalean adierazitako salbuespena kontuan hartuz.

9.-Izendapena, lanpostuen esleipena, jabetza hartzea eta kontratatzeko baimena.

9.1. Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, aurreko arauetan ezarritakoa betetzen duten izangaiak Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko ditu edo haien kontratazioa baimenduko du, E mailako edo taldeko lanetan aritzeko. Ebazpen horren bidez lanpostu hutsen esleipena ere eginen da.

9.2. Izendatuak, izendapena egin eta lanpostuaz jabetzen direnetik aurrera, nomina eta plantillako funtzionario bilakatuko dira eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioentzat indarra duten xedapenetan ezarrita dauden eskubide eta betebehar guztiak izanen dituzte.

Lan-kontratudunek dagokien araubide juridikoaren ondoriozko eskubide eta eginbehar guztiak izanen dituzte.

Izendatzen diren izangaiak Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean afiliatuko dira eta, bidezkoa bada, alta emanen zaie bertan, araubide horretan ezarritako babesaren pean.

Aurreko atalean xedaturikoa gorabehera, Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntuan xedatutakoa aplikatzearen ondorioz, Nafarroako administrazio publikoen edozein mutualitatetako eskubide pasiboen araubidekoak direnen kasuan, bi aukera izanen dituzte: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko mutualitatean segitzea, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez arauturiko eskubide pasiboen araubideak babesturik, edo Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean sartzea.

Kontratatuko izangaiak Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean afiliatuko dira eta, bidezkoa bada, bertan alta emanen zaie.

9.3. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da eta noiznahi aldatzen ahalko dute administrazio organo eskudunek, aplikatzekoa den araudian ezarritakoarekin bat.

9.4. Funtzionarioek bizilekua destinoko herrian ez izateak ez du alde batera uzten lantokira puntual iritsi beharra eta lanaldia eta lanpostuko eginkizunak zuzen bete beharra eta, gainera, ez da inolako konpentsaziorik jasoko lantokirako joan-etorriengatik.

Behar bezala justifikatutako kasu batzuetan, administrazio publikoek zilegi izanen dute funtzionarioei destinoko herrian bizi daitezela eskatzea, lanpostuko eginkizunengatik eta eskatzen den dedikazioagatik bidezkoa denean.

9.5. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Izangai izendatuek hilabeteko epean jabetu beharko dute beren lanpostuaz, izendapenaren jakinarazpenetik kontatzen hasita.

Aipatutako epean eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, izangairen bat lanpostuaren jabe egiten ez bada, Foru Komunitateko Administrazioaren funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

Halaber, kontratua izenpetzen ez duten izangaiek eskubide guztiak galduko dituzte lan araubideko langile finko bihurtzeko.

Bi kasuetan, 7.4 atalean ezarritakoari jarraikiko zaio.

9.6. Izangai bat funtzionario bihurtu eta lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, indarreko arudian ezarritako kasuetan, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzearen egunetik beretik, kasuko lanpostu hutsa ere deialdiaren 7.4 atalak agintzen duen moduan beteko da.

9.7. Aurreko bi ataletan aipatutako kasuetan, izendapena egin aurretik hautaturiko lanpostua ez da aldatuko. Beraz, funtzionario berriei, zuzenean, egoera horien ondoriozko lanpostuak esleituko zaizkie. Ateratzen den lanpostu huts horietakoren bat funtzionario araubidekoa baldin bada soilik eskainiko zaie lehenik lanaldi partzialeko lan-kontratudun gisa kontrataturikoei.

10.-Aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrenda.

10.1. Kontuan harturik Nafarroako Administrazio Publikoan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikulua, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 31ko 814/2010 Foru Agindua (aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesten dituena), 2009ko ekainaren 9ko Erabakia (horren bidez, Osasun Administrazioak eta sindikatuek Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren osasun zentro eta establezimenduetan aldi baterako kontratatzeko langileak hautatzeko moduari buruz izenpeturiko ituna onetsi zen. 2009ko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 3an) eta oinarri honetan ezarritako prozedura, hurrengo zerrenda eginen da hautapen prozesuan parte hartu eta lanposturik lortzen ez duten izangaiak aldi baterako kontratatzeko:

-Probak gainditu arren lanposturik lortzen ez duten izangaien zerrenda.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuak espedientea igorri ondoren, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren ebazpen bidez onetsiko da probak gainditu arren lanposturik lortzen ez duten izangaien zerrenda, une horretan indarrean diren kudeaketa arauekin bat, eta argitaratu eginen da Nafarroako Gobernuko iragarki oholean (Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa, Iruña) eta Nafarroako Gobernuaren web orrian: www.navarra.es.

Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari eta Nafarroako Mendekotasun Agentziari igorriko die probak gainditu arren lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda, aplikatzekoak diren arauei jarraikiz kudea dezaten.

Izangaiei deitu eta, kasua bada, haiek kontratatzerakoan, Administrazio Erroan, honako hauetan xedatutakoari jarraikiz jokatuko da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 88.b) artikulua eta hurrengoak; aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesteko Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak abenduaren 31n eman zuen 814/2010 Foru Agindua; eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.

Izangaiei deitzeko, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak abenduaren 31n eman zuen 814/2010 Foru Aginduaren 9. artikuluan izangaien zerrendetako lehentasun hurrenkera finkatzeko araubide orokorraren salbuespenei buruz ezarritakoa hartuko da kontuan.

Kontratatzeko deitzen diren izangaiek bakarrik aurkeztu beharko dituzte 2.1 oinarrian tituluei buruz eskatzen zaiena betetzen dutela frogatzeko agiriak; hain zuzen ere kontratua formalizatzen den unean, jatorrizko agiriak edo behar bezala konpultsatutako kopiak aurkeztuz.

Sarrera prozesuko eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira baldintzak eta, orobat, hautaprobak egin bitartean eta kontratazioaldiak iraun bitartean.

11.-Errekurtsoak.

Epaimahaiaren egintzen eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari zuzendua, errekurtsoaren xedeko egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Deialdiaren, oinarrien eta horiek aplikatzeko egintzen kontra, epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, errekurtsoaren xedeko egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluan eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Iruñean, 2011ko martxoaren 7an.-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Eguilaz Gogorza.

I. ERANSKINA

Hautaprobetan onartua izateko eskabidea

Deialdiaren datuak:

Lanpostua:

Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen: zenbakia: ....................., eguna .................

Sartzeko txanda:

Txanda irekia

[ ]

Igoera txanda*

[ ]

Desgaitasunen bat dutenentzako erreserba txanda*

[ ]

Datu pertsonalak:

Izen-deiturak:

NANa edo agiri baliokidea:

Jaioteguna:

Jaioterria: ( )

Nazionalitatea:

Helbidea:

Herria:

Probintzia:

Posta-kodea:

Sakelako telefono zk.:

2. telefono zk.:

Helbide elektronikoa:

Aurkeztutako agiriak:

Desgaitasunaren frogagiria

[ ]

Denboren eta/edo baliabideen egokitzapenak eskatzen ditu, beste orri batean

[ ]

Euskararen gaitasun agiria edo baliokidea*

[ ]

Ondoko hauen proba eskatzen du:

Euskara*

[ ]

Ingelesa*

[ ]

Frantsesa*

[ ]

Sinatzaileak ESKAERA egiten du eskabide honetan adierazitako prozesuan onartua izan dadin eta ADIERAZTEN DU, erantzukizuna berea izanik, bertan agertzen diren datu guztiak egiazkoak direla, deialdiaren oinarrian eskatutako betebehar guztiak betetzen dituela eta datu horiek guztiak agirien bidez frogatzeko konpromisoa hartzen duela.

(Sinadura)

.................(e)n, 20....ko .............aren ..............(e)an.

NAFARROAKO ADMINISTRAZIO PUBLIKOAREN INSTITUTUKO ZUZENDARI KUDEATZAILEA.

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA

* Deialdiaren oinarrietan xedatutakoari jarraikiz.

II. ERANSKINA

Gai zerrenda

1. gaia.-Espainiako 1978ko Konstituzioa: printzipio orokorrak. Oinarrizko eskubide eta betebeharrak. Botere Judiziala. Koroa. Gorte Nagusiak. Gobernua eta Estatuko Administrazioa.

2. gaia.-Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa: izaera eta esanahia. Atariko titulua.

3. gaia.-Nafarroako Parlamentua edo Gorteak. Nafarroako Comptos Ganbera. Arartekoa.

4. gaia.-Nafarroako Gobernua: eginkizunak. Osaera, izendapena, eratzea eta kargu-uztea. Eskumenak. Funtzionamendua. Nafarroako Gobernuko lehendakaria: eginkizunak.

5. gaia.-Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean ezarritako printzipio orokorrak. Herritarrek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekiko harremanetan dituzten eskubideak.

6. gaia.-Logelen garbiketa, oheak egitea, komunen eta bainugelen garbiketa. Garbitze lanetan erabil daitezkeen tresna egokiak, denbora eta indarra aurrezteko.

7. gaia.-Jantoki zerbitzua, kontuan hartu beharreko alderdiak.

8. gaia.-Arropa garbitu eta zaintzea. Ehun motak.

9. gaia.-Laneko segurtasuna eta osasuna.

10. gaia.-69/2008 Dekretua, ekainaren 17koa, Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroa onesten duena: desgaitasuna duten pertsonei eta adinekoei laguntzea.

11. gaia.-Higiene arloko jardunbide egokien gida.

12. gaia.-Sukaldearen eta elikagaien antolaketa osasun zentroetan. Elikagaiak: definizioa eta sailkapena, prestaketa, elaborazioa, egosketa eta terminologia. Elikagaien erabilera, legedia eta erantzukizuna.

13. gaia.-Nutrizioa eta dietak ospitaleetan. Elikagaien ondoriozko toxiinfekzioak.

14. gaia.-Jaki prestatuak egiteko prozesuetako fluxu-diagramak. Teknologia eta praktikak ospitaleetako sukaldeetan. Askorendako sukaldaritza, instalazioen, lokalen eta ekipamenduen plangintza.

15. gaia.-Garbitasuneko kontzeptu orokorrak. Garbiketa sistemak. Ospitaleetako garbiketa. Ospitaleetako garbiketaren metodologia.

16. gaia.-Gai kimikoak garbiketetan. Garbitzeko makineria.

17. gaia.-Osasun arloko hondakinak bildu eta suntsitzea.

III. ERANSKINA

Hasiera batean deitutako 133 lanpostuak

55 lanpostu, zerbitzu orokorretakoak:

Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuan (Nafarroako Mendekotasun Agentzian) 44 lanpostu:

-16 lanpostu Lizarrako Santo Domingo zahar etxean:

  • Lanpostu zenbakiak: 2820, 2822, 2824, 3037, 3044, 3054, 2921, 2995, 2996, 3020, 3043, 3065, 3156, 6587, 6589 eta 6590.

-12 lanpostu ''El Vergel'' zahar etxean:

  • Lanpostu zenbakiak: 2811, 2812, 3103, 3104, 3105, 3118, 3119, 3124, 3188, 2814 eta 3110, funtzionario araubidekoak.
  • 7725 lanpostu zenbakia, lan araubidekoa, lanaldi partzialekoa.

-16 lanpostu San José zentroan:

  • Lanpostu zenbakiak: 2816, 2964, 3165, 3205, 3232, 3268, 3273, 3283, 3291, 8031 eta 8137, funtzionario araubidekoak.
  • Lanpostu zenbakiak: 2805, 4643, 2806, 2808 eta 2809, lan araubidekoak, lanaldi partzialekoak.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan 5 lanpostu:

  • lanpostu bat, 8473 lanpostu zenbakia, B mailako gida-baimena behar duena. Atarrabian du destinoa.
  • 2 lanpostu EVENA erakunde autonomoan, 2556 eta 4919 zenbakiak dituztenak. Biek B mailako gida-baimena behar dute, eta Erriberrin dute destinoa.
  • 2 lanpostu Zerbitzu Orokorretan (piszifaktoria): 1474 lanpostu zenbakia, destinoa Oronozen duena, eta 4530 lanpostu zenbakia, destinoa Erronkarin duena. Biek B mailako gida-baimena behar dute.

Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuan 2 lanpostu:

  • 2 lanpostu Justizia Zuzendaritza Nagusian: 6332 lanpostu zenbakia, destinoa Agoitzen duena, eta 7415 lanpostu zenbakia, destinoa Iruñean duena.

Hezkuntza Departamentuan 4 lanpostu:

  • Lanpostu bat Elizondo BHIn, 35685 lanpostu zenbakia, destinoa Lekarozen duena.
  • 2 lanpostu, 37471 eta 37472 zenbakiak dituztenak, destinoa Iruñean dutenak.
  • Zerbitzu orokorretako lanpostu bat (nekazaritzako jarduerak), Ribera del Arga BHIn, 38498 lanpostu zenbakia duena. B mailako gida-baimena behar du eta Azkoienen du destinoa.

71 lanpostu, zerbitzu anitzetako enplegatuenak:

Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuan 3 lanpostu:

  • 2 lanpostu Nafarroako Gazteriaren Institutuan, 4995 eta 7410 zenbakiak dituztenak, destinoa Altsasun dutenak.
  • Lanpostu bat Nafarroako Kirolaren Institutuan, 4965 lanpostu zenbakia duena. Destinoa Iruñean du.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan 68 lanpostu:

-65 lanpostu Nafarroako Ospitalegunean:

  • Lanpostu zenbakiak: 62387, 63686, 68690, 68691, 68692, 68693, 68694, 68695, 68696, 61518, 61967, 61992, 62083, 68246, 61352, 61534, 62117, 62804, 63287, 63744, 68248, 68249, 68252, 68253, 68254, 68256, 68260, 68261, 68262, 68264, 68278, 68281, 68283, 68285, 68288, 68458, 68493, 68499, 68511, 68654, 68938, 68939, 68940, 68941, 68942, 68943, 68944, 68945, 68946, 68947, 68948, 68949, 68950, 61414, 68259, 68267, 68270, 68273, 68313, 68314, 68492, 68494, 68518, 68268 eta 68287.
  • Lanpostu bat Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritzan. 68729 zenbakia du eta Iruñean du destinoa.
  • 2 lanpostu Lizarrako Osasun Barrutian, 63471 eta 63523 zenbakiak dituztenak.

7 lanpostu, museoko zaintzaileenak:

Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuan 7 lanpostu:

  • Lanpostu zenbakiak: 32617, 34909, 35591, 34687, 34925, 34926 eta 35814. Destinoa Iruñean dute.

Iragarkiaren kodea: F1104324