38. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Esteribarko Arau Subsidiarioetako aldaketa xehakatua.
Behin betiko onespena

Esteribarko Udalak, 2011ko otsailaren 4an egin osoko bilkuran, behin betikoz onetsi zuen aldaketa Esteribarko Arau Subsidiarioetako determinazio xehakatuetan, Ollokiko EU-1/AR-1en ordenantzaren 6. artikuluari dagokionez.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Foru Legearen 70.2 artikuluan xedatuari jarraikiz.

Esteribarren, 2011ko otsailaren 14an.-Alkatea, Francisco Javier Borda Garde.

HIRIGINTZAKO ARAUDIA

6. artikulua. Erabilera xehakatuen kalifikazioen izaera.

Indarrean dagoen planeamenduan ezarritako erabilera xehakatuak ez dira esklusiboak, lehenetsiak baizik, eta ezaugarri hauek dituzte:

-Erabilera xehakatu nagusia: oinarrizko unitate baterako ezartzen dena.

-Erabilera baliokidea: (1) Ondorio guztietarako proposatutakoaren parekoa dena.

-Erabilera toleratua: (2)

-Erabilera debekatuak: (3).

Plan partzialean ezarritako erabilera nagusiez gain, onartuko da eraikinerako bestelako erabilera batzuk proposatu eta zehaztea, ondoren agertzen den erabileren bateragarritasunari buruzko taularen arabera.

ERABILERA XEHAKATUAK

A

B

C

D

E

F

G

H

(A) Familia bakarreko etxebizitza atxikia

1

2

2

1

2

2

1

3

(B) Familia bakarreko etxebizitza isolatua

2

1

1

3

3

3

1

3

(C) Familia bakarreko etxebizitza binakakoa

2

1

1

3

3

3

1

3

(D) Familia anitzeko etxebizitza, blokean (*)

1

3

3

1

2

2

1

3

(E) Merkataritza

2

3

3

2

1

1

1

3

(F) Hirugarren sektorekoa

2

3

3

2

1

1

1

3

(G) Ekipamendua

1

1

1

1

1

1

1

1

(H) Beste batzuk

3

3

3

3

3

3

1

1

Oinarrizko unitate bakoitzean, onartutako erabilerak ezin dira izan indarrean dagoen planeamenduan unitate bakoitzerako zehaztutako erabilera xehakatu nagusiaren %25 baino gehiago.

(*) "Familia anitzeko etxebizitza, blokean" erabilera "Familia bakarreko etxebizitza atxikia" erabileraren baliokidea izanen da, babes publikoko araubideren bati heltzeko beharrezkoa den kalifikazioa jasotzen badu, etxebizitza arloan indarrean dagoen legeriari jarraikiz. Etxebizitza librea erabilera "onartutzat" joko da.

Iragarkiaren kodea: L1102737