26. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

2011ko lan egutegia, Caparrosko Udalaren
zerbitzuko langileendako. Onespena

Caparrosoko alkate udalburuak, 2011ko urtarrilaren 20an, ondotik ematen den ebazpena eman zuen:

"14/2011 Ebazpena, urtarrilaren 20koa, Caparrosoko Udaleko alkate udalburuak emana, 2011ko lan egutegia Caparrosoko Udalaren zerbitzuko langileendako onesten duena.

Irene Jiménez Iribarren, Caparrosoko Udaleko alkate udalburua,

Kontuan hartuta abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuan jasotako aurreikuspenak; izan ere, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren aplikazio eremuaren mendeko Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen urteko lanaldia zehazten du, eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen Legegintzako Foru Dekretu horren 59. artikuluaren babesean eman da.

Ikusirik 725/2010 ebazpena, ekainaren 11koa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2011ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena.

Horrenbertzez, kontuan hartuta espedienteko dokumentazioa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.h) artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehendabizikoa.-Caparrosoko Udalaren zerbitzuko langileendako 2011ko lan egutegia onestea, abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuan urte osorako ezarritako 1592 orduko zenbatekoan oinarriturik, eta jaiegunak zein diren zehaztea, horietan itxirik egonen baitira udal bulegoak:

-Urtarrilaren 1a: Urteberri.

-Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

-Urtarrilaren 24a: San Babil.

-Apirilaren 21a: Ortzegun Saindua.

-Apirilaren 22a: Ortzirale Saindua.

-Apirilaren 25a: Pazko biharamuna.

-Uztailaren 25a: Santiago eguna.

-Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.

-Irailaren 2a: Santa Fe, Caparrosoko zaindaria, herriko besta.

-Irailaren 5a, 6a, 7a eta 8a: Caparrosoko bestak.

-Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

-Azaroaren 1a, Omiasaindu eguna.

-Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroaren Eguna.

-Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

-Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

-Abenduaren 26a: Eguberri bigarrena.

Bigarrena.-Caparrosoko Udaleko administrazioko lanorduen urteko kopurua 1.592 ordukoa da, abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuaren arabera, eta honela banatuko da:

Astelehenetik ortziralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 22 minutukoa izanen da. Caparrosoko Udaleko Erregistro Orokorra 11:00etatik 13:30era arte egonen da irekita, jendea hartzeko, astelehenetik ortziralera.

Hirugarrena.-Orobat, baliogabeak izanen dira, 2011. urtean epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta honako ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak.

Laugarrena.-Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita, ediktuen bidez, Caparrosoko Udalaren iragarki oholean ere.

Bosgarrena.-Ebazpen hau eta lan egutegia Udaleko langile guztiei jakinaraztea eta Udalbatzari ebazpenaren berri ematea eginen den hurrengo osoko bilkura arruntean."

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan, eta jakinarazten erabaki honen aurka -ez baita irmoa administrazio bidean- errekurtso hauetako edozein aurkezten ahal dela:

1. Aukeran berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen udal organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabakiaren jakinarazpenaren biharamunetik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legearen 116 eta 117. artikuluei jarraikiz. Ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ezta gora jotzekorik ere, harik eta berraztertzeko errekurtsoa espresuki ebatzi arte edo ustezko ezespena gertatu arte.

2. Nahi izanez gero, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 337. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraituz. Errekurtso hau aurkezten bada, ez da administrazioarekiko errekurtsorik aurkezten ahalko, harik eta gora jotzekoa ebatzi edo ustez ezesten den arte.

3. Zuzenean, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 eta 10.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Caparroson, 2011ko urtarrilaren 20an.-Alkate udalburua, Irene Jiménez Iribarren.

Iragarkiaren kodea: L1101194