26. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

2011ko tasa eta prezio publikoak. Onespena

Artaxoako Udalak, 2010eko abenduaren 23an egin osoko bilkuran, honako tasa eta prezio publiko hauek onetsi zituen 2011rako:

1.-Agiriak luzatu eta tramitatzea.

-Ziurtagiriak: 1,00 euro.

-Konpultsak: 0,50 euro.

-Faxa: 2,00 euro.

-Fotokopiak: 0,10 euro.

-Lurzatien gaineko zedulak: 1,50 euro.

2.-Irekitzeko lizentziak.

-Establezimenduak berritik paratzea. Jarduera sailkatuen espedienteari lotutako jarduerak: 302,10 euro.

-Jarduera sailkatuen espedienteari lotu gabeko jarduerak: 151,02 euro.

-Lokalak lekuz aldatzeagatik, berritik jartzen direnean ordaindu beharrekoaren %90 izanen da zerga.

-Lokalak handitzeagatik, berritik jartzen direnean ordaindu beharreko tarifa bera izanen da zerga: 302,10 euro.

-Merkataritzako jarduera aldatzeagatik, jarduera berriari esleitutako kuotaren eta lokal berean egiten zenari dagokionaren arteko aldea ordaindu beharko da zergatako.

-Titulartasuna aldatzeagatik, lagatzeagatik edo negozioa eskuz aldatzeagatik, berritik jartzen direnean ordaindu beharreko tarifa bera izanen da zerga: 302,10 euro.

-Aurreko zenbateko guztiei espedientea tramitatzeko beharrezkoak diren txosten teknikoen kostua gehituko zaie, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz.

3.-Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu bereziak:

-Lurzorua gasa edo bertze gai sukoi edo arriskutsu batzuk bideratzeko aprobetxatzen denean: 5,58 euro, metro lineal bakoitzeko, urtean.

-Beste aprobetxamendu berezi batzuk zorupean: 1,35 euro, metro lineal bakoitzeko, urtean.

-Gainerakoa, aldaketarik gabe.

4.-Udal hilerria eta beilatokia.

-Nitxoa, lehen kontzesioa: 321,94 euro.

-Artaxoan erroldaturik ez daudenentzat (%30 garestiago): 418,52 euro.

-Nitxoak, luzapen bakarra: 321,94 euro.

-Ehorzketak panteoietan: 110,53 euro.

-Ehorzketak nitxoan (hilotzak, gorpuzkiak, errautsak): 57,25 euro.

-Artaxoan erroldatu gabeko lagunen ehorzketek %30eko errekargua izanen dute arestian adierazi zenbatekoen gainean.

-Alokerako nitxoetan, lehenbiziko kontzesioarekin batera hilotza hobitik ateratzea kobratuko da.

-Kolunbarioak, lehen kontzesioa (25 urterako): 138,67 euro.

-Kolunbarioak, bertze 25 urterako luzapena: 138,67 euro.

-Ehorzketa kolunbarioan: 46,22 euro.

-Hilotzak ateratzea: 67,95 euro.

-Gorpuzkiak ateratzea: 35,77 euro.

-Kolunbarioetatik ateratzea: 34,66 euro.

-Beilatokia:

  • Zahar etxean bizi direnak: 0 euro.
  • Erroldatuak: 139,68 euro.
  • Erroldatu gabeak: 179,30 euro.

-Hilotzak panteoietatik ateratzea: 131,14 euro.

-Gorpuzkinak panteoietatik ateratzea: 69,03 euro.

5.-Lizentziak eta hirigintzako bertzelako jarduerak. Eraikin berriendako, zaharberritzeko, kontserbazioko, obra txikietarako eta eraikuntza txikietarako lizentzien tramitazioa. Eraikinak eraitsi eta husteko lizentzien tramitazioa. Lurrak mugitu, zelaitu eta lurrerauzteko lizentzien tramitazioa. Gutxieneko tarifa bat ezarri da lizentzia bakoitza tramitatzeagatik, 37,59 eurokoa.

6.-Lurzatiketak eta banantzeak egiteko lizentzien tramitazioa:

-5.000 metro koadro bitarteko lurzatietan: 58,12 euro.

-5.000 metro koadrotik gorako lurzatietan: 71,56 euro.

7.-Antolamendurako plan partzial edo berezien tramitazioa (haien onespena eta aldaketa): 553,25 euro.

9.-Xehetasun azterlanak: 553,25 euro.

10.-Birzatiketak: 553,25 euro.

11.-Urbanizazio proiektuak: 553,25 euro.

12.-Ahots publikoa (bandoak): 2,00 euro.

13.-Fatxada partikularretatik herriko argien instalazioak kentzea:

Lan egindako ordua: 22,00 euro.

14.-Udal instalazioak (igerilekuak).

-Denboraldiko abonamendua, helduentzat (14 urte betetzen direnetik hasita):

  • Erroldatuak: 55,00 euro.
  • Erroldatu gabeak: 75,00 euro.

-Hilabeteko abonamendua, helduentzat (14 urte betetzen direnetik hasita):

  • Erroldatuak: 33,00 euro.
  • Erroldatu gabeak: 50,00 euro.

-Eguneko sarrera, helduentzat, 14 urtetik aitzina (aurten eginak): 6,00 euro.

-Denboraldiko abonamendua, 3 urtetik gorako haurrentzat (aurten eginak).

  • Erroldatuak: 37,00 euro.
  • Erroldatu gabeak: 51,00 euro.

-Hilabeteko abonamendua, 3 urtetik goitiko haurrentzat (aurten betetzen dituztenengandik hasita):

  • Erroldatuak: 26,00 euro.
  • Erroldatu gabeak: 32,00 euro.

-Eguneko sarrera, 3 urtetik gorako haurrentzat (aurten betetzen dituztenengandik hasita): 3,50 euro.

-Denboraldiko abonamendua, 65 urtetik goitiko erretiratuendako:

  • Erroldatuak: 41,00 euro.
  • Erroldatu gabeak: 53,00 euro.

-Hilabeteko abonamendua, 65 urtetik goitiko erretiratuendako:

  • Erroldatuak: 25,00 euro.
  • Erroldatu gabeak: 32,00 euro.

-Eguneko sarrera, 65 urtetik gorako erretirodunentzat: 3,50 euro.

-Familia ugariaren titulua duen familia unitatea, hiru seme-alabarekin: %15 merkeago.

-Familia ugariaren titulua duen familia unitatea, lau seme-alabarekin edo gehiagorekin: %20 merkeago.

Bi kasuetan familia ugariaren txartela aurkeztu beharko da.

15.-Kiroldegia.

Pilotaleku kiroldegiko abonamenduak (2011ko uztailaren 1etik 2012ko ekainaren 30a arte).

-Bazkide txartela berritzea: 45 euro/urtea.

-Bazkide berria: 50 euro/urtea.

-16 urtetik beheitiko bazkidea: 25 euro/urtea.

-Beherapena, familiako 3 kiderengatik: %10.

-Beherapena, familiako 4 kiderengatik: %15.

Kiroldegia alokatzea:

Alokairuan, bazkideek lehentasuna izanen dute eta ordubeteka eginen da, gehienez ere 2 ordukoa. Bazkideek 7 egun lehenago alokatzen ahal dute eta bazkide ez direnek egun berean eginen dute, ordu librerik gelditzen ez bada; ez da bigarren erreserbarik egiten ahalko, lehenbizikoa erabili arte. Erreserbak kiroldegian berean eginen dira, edo telefonoz deituta. Alokairua orduka kobratuko da.

-Banakako edo binakako kiroletarako: 5,00 euro/ordua.

-Taldeko kiroletarako, 8 lagun gutienez: 8,00 euro/ordua.

-Bazkide ez denak, gainera, 2 euroko sarrera ordainduko du.

-Prezioan dutxen zerbitzua eta aldagelena sartzen dira, baina argiak ez.

  • 1. fasea: 1,50 euro.
  • 3. fasea: 1,50 euro.
  • 2. fasea: 1,00 euro.
  • 4. fasea: 1,00 euro.

Tenis pista alokatzea: 4,00 euro/ordua.

Bazkide ez denak, gainera, euro bat ordainduko du.

16.-Ordezko betearazpenen tasak eta betearazteko aginduenak arautzen dituen ordenantza: ez da aldatu.

17.-Lurzorua okupatzearen gaineko ordenantzak:

-Merkatuko saltokiak (merkatu txikia) paratzeko, egun bakoitzeko: 6.000 euro (zatikirik gabe).

-Merkatuko saltokiak jartzeko, egun bakoitzeko: 16,00 euro (zatikirik gabe). Aldez aurretik ordainduz gero, 12,00 euro.

-Barrakak, tirapitxoiak eta antzekoak jartzeko, egun bakoitzeko: 26,00 euro (zatikirik gabe), 50,00 euroko fidantzarekin. Aldez aurretik ordainduz gero, 21,00 euro.

18.-Zuhaitzak, zuhaixkak eta basobera zaindu eta babesteko araudia: ez da aldatu.

19.-Udal Artxiboaren araudia. Agirien fotokopiak, fotokopien prezio berean. Agiriak bilatzen erabilitako denbora kobratuko da: euro bat 15 minutuko edo zatiki bakoitzeko.

20.-Kultur Etxeko gela eta aretoak erabiltzea.

Gela bakoitzeko, egunean: 10,00 euro.

21.-Udalaren makina teleskopikoa eta beharginaren lana alokatzea: 40,00 euro ordua, zatikirik gabe.

Pala eta beharginaren lana alokatzea, 48,00 euro ordua, zatikirik gabe.

22.-Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoaren tasak.

Etxeko Laguntza Zerbitzua (ELZ) emateko tasak, 2011:

DIRU-SARRERA GORDINAK,

LAGUN BAKOITZEKO

HILABETEKO KUOTA

EUROAK / ORDUA

GUTIENEKOA

GEHIENEKOA

0,00

180

0,00

0,00

181

210

16,14

0,78

211

240

22,94

1,09

241

270

26,78

1,28

271

300

30,60

1,46

301

330

40,53

1,93

331

360

49,71

2,37

361

390

57,38

2,74

391

420

65,01

3,09

421

450

72,66

3,53

451

480

80,30

3,91

481

510

104,40

4,97

511

540

128,51

6,12

541

600

160,64

7,65

601

660

171,44

8,16

660 baino gehiago

Familia langile baten kostu osoa:

11,89 euro.*

Tasa kalkulatzeko, eguneko ordu bateko laguntza (21 ordu hilabetean) hartzen da oinarritzat. Eguneko, ordu gehiago edo gutxiago erabiltzen bada kostua proportzioan aterako da.

Etxez etxeko Laguntza Zerbitzuaren ortopediako materiala alokatzeko tasak, 2009.

-Aulki gurpilduna 7,65 euro hilean.

-Ohe giltzatua 7,65 euro hilean.

-Garabi giltzatua 11,46 euro hilean.

Diru-sarrera potentzialak lortzeko, etekinak zenbatesteko irizpide hauek hartuko dira kontuan:

A. Hirilurreko ondasunak: %1,30, hirilurraren katastroko balioaren gainean, ohiko etxebizitzari dagokionaren kendura aitzinetik egin ondoan.

B. Landalurreko ondasunak: errentaren banaz bertzeko prezioa:

-Ureztalurrak: 28,50 euro.

-Lehorreko lurra: 18,40 euro.

23.-Virgen de Jerusalén Zahar Etxea:

MENDEKOTASUNA

GELA

EURO HILEAN

Mendekotasunik gabea

Batendako gela

1.019,87

Mendekotasunik gabea

Birendako gela

943,50

Mendeko arina, 1 eta 2. gradukoa, eta mendekotasun larria, 1. gradukoa

Bata nahiz bertzea

1.486,34

Mendekotasun larria, 2. gradukoa eta mendeko handia, 1 eta 2. gradukoa

Bata nahiz bertzea

1.636,73

-Eguneko zentroa, laguntza behar duenarendako: 2,72 euro/ordua.

-Eguneko zentroa, bere buruaz baliatzen ahal denarendako: 1,41 euro/ordua.

Beilatokia:

-Zahar etxean bizi direnak: 0,00 euro.

-Erroldatuak: 139,68 euro.

-Erroldatu gabeak: 179,30 euro.

24.-Artaxoako Udalaren 0-3 urtekoendako Haur Eskolako zainketa eta egonaldi zerbitzuko tasak: Hezkuntza kontseilariaren otsailaren 15eko Foru Aginduan ezarritako taula erabiliko da familiak ordaindu beharreko tarifa ateratzeko. Hartan, 2007-2008 ikasturtean, 0-3 urteko haurrez arduratzeagatik, Udalaren titularpeko ikastetxeetan familiek ordaindu beharreko tarifak ezartzen dira. Betiere, Hezkuntza Departamentuarekin sinatu hitzarmenen bidez finantzatzen dira eta Hezkuntza kontseilariaren otsailaren 28ko 41/2005 Foru Aginduaren bitartez arautzen, nahiz Nafarroako Gobernuak, haien ordez, onetsitako araudiaren bitartez.

Matrikularen kuota: 50 euro. Kuota hori hilabetekoak ordaintzen direnean konpentsatuko da, azkeneko hilabetekoetan hain zuzen.

Adierazi behar da, halaber, erroldari buruzko aipamenak sorrarazpen egunean erroldatuta dauden guztiei begira egiten direla, gutxieneko antzinatasuna 2011ko urtarrilaren 1ekoa badute.

25.-Bisitarien zentroaren tarifak. 2010. ekitaldiko tarifak igoko dira, urteko KPIa aplikatuta.

San Saturninori bisita, gidarik gabe:

-Batendako: 2,05 euro.

-Haurrak eta erretirodunak: 1,80 euro.

San Saturnino, gidarekin:

-Batendako: 2,65 euro.

-Taldeka: 2,15 euro.

-Haurrak: 1,80 euro.

Harresi osoa:

-Batendako: 3,85 euro.

-Taldeka: 3,00 euro.

-Haurrak: 2,75 euro.

Artaxoa monumentala:

-Taldeka: 4,65 euro.

-Haurrak: 3,80 euro.

Megalitoak:

-Taldeka: 4,65 euro.

-Haurrak: 3,80 euro.

Ronda pasealekua/ Jerusalem + 1,03 euro.

Aipatu tasa eta prezio publikoek indarra hartuko dute 2011ko urtarrilaren 1ean.

Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean egon daitezen.

Artaxoan, 2011ko urtarrilaren 20an.-Alkatea, Pedro María Egea Ortiz.

Iragarkiaren kodea: L1101083