26. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Desjabetzeko espedientea Trinkete kalean

Agoizko Udalak, 2010eko abenduaren 2an egin osoko bilkuran, ondoan ematen den erabakia hartu zuen, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dena.

8.-Erabakiak Trinkete kaleko 9 eta 11ko higiezinak, Diaz etxea eta Rekari etxea, desjabetzeko espedienteei buruz.

Trinkete kaleko 9 eta 11ko higiezina, Udal Planean babes osoko katalogazioa duena, guztiz abandonaturik dauka jabeak; eta gainera lanak lizentziarik gabe egin ditu, Udalak, 2010eko martxoaren 4ko erabakiaren bidez, egindako errekerimenduari kasu egin gabe.

Begi bistakoa da higiezinaren hondamendia, bai eta behera etortzeko arriskua benetakoa dela ere. Higiezinak bere funtzioak eta monumentalitatea berreskuratu behar ditu, baina hori ezinezkoa da egungo jabetzarekin; hortaz, Udalak hura desjabetu behar du, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 121.f artikuluan xedatuari jarraikiz; gainera, erabaki horri erantsi beharko zaio bizilagunek Udalari behin eta berriro egindako eskaera, horren inguruan behin betiko jarduketa egin zezan. Horiek horrela:

Bertaratutako zinegotzi guztien aldeko botoarekin, honako hau erabaki da:

a) Trinkete kaleko 9 eta 11ko higiezina, Diaz edo Rekari etxea, gizarte interesa eta haren onura publikoa deklaratzea, hura nahitaez desjabetzeko, haren arkitektura eta historiako balioak oinarri izanda, Udal Planean babes osokoa bezala sailkatuta baitago. Hartara, Udalak haren funtzioak eta monumentalitatea berreskuratu nahi ditu, bitarteko tekniko guztiak erabiliz.

b) Hasiera batean onestea ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, I. eranskinean jasotzen dena, bai eta hura okupatzeko beharra ere.

c) Espedientea jendaurrean edukitzea 15 egun naturalean, alegazioak egiteko azken argitalpenetik aurrera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroako egunkarietan eta Udalaren iragarki oholean argitaratuta.

d) Erabaki honen berri ematea ukitutako ondasunaren titularrari.

Eranskina

Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda

Agoizko Trinkete kaleko 9 eta 11ko higiezina, Diaz edo Rekari etxea alegia.

Titularra: erregistroa: Fermín Idoate Ramírez, Iruñeko Gorriti kaleko 1, beheko helbidea duena, higiezin horren %50eko jabetza banaezina baitauka ondasun pribatibo gisa, eta Juan Carlos Riezu Barasoain, Iruñeko Irunlarrea kaleko 37, 7. C helbidea duena, %50eko jabetza banaezina baitauka ondasun pribatibo gisa.

Agoitzen, 2011ko urtarrilaren 21ean.-Alkatea, Francisco José Enguita Moros.

Iragarkiaren kodea: L1101184