26. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

2010eko aurrekontuan kreditu gehikuntzaren bidez aldaketa egiteko 5bis/2010 espedientea. Behin betiko onespena

Altsasuko Udalak, 2010eko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen kreditu gehikuntzako 5bis/2010 espedientea, Udalaren 2010eko aurrekontuan, guztira, 11.600,58 euro egiten baitu.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, delako espedientea aurrekontuak bezala tramitatu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publikotasunari buruzko tramite eta beharkizunei dagokienez. Aipatu lege beraren 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, 2010eko urtarrilaren 5eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Udalak osoko bilkuran hasiera batean onetsitako espedientearen iragarkia.

Jendaurrean egoteko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, espedientea behin betiko onetsi da eta, 202.3 artikuluari jarraituz, iragarkia argitaratzen da.

GASTUAK:

KONTU-SAILA

IZENA

BEHAR DEN
ZENBATEKOA

1 4520 62205

Dantzalekuko inbertsioak

11.600,58 euro

Kreditu berezia, guztira

11.600,58 euro

FINANTZABIDEA:

KONTU-SAILA

IZENA

BEHAR DEN
ZENBATEKOA

75523

N. G.ren funtsa, libreki erabakitzeko

11.600,58 euro

Finantzabidea, guztira

11.600,58 euro

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka ondoko bide hauetako bat erabil daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Altsasuko Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Altsasun, 2011ko urtarrilaren 25ean.-Alkatea, Unai Hualde Iglesias.

Iragarkiaren kodea: L1101319