26. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZOAIN

Udalari partikularren lurrak lagatzeko epea zabalik,
Udalaren belardiak batera esleitzeko

Lehengo kontzejuetako lurren jabe guztiei jakitera ematen zaie hogei eguneko epea daukatela, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, lurrak lagatzearekin ados ez zaudela adierazteko. Xedea da Lizoaingo belardiak batera errentan ematea 10 urterako, 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Epe hori iragandakoan, jabetzak ez lagatzeko eskatzen ez bada, ulertuko da xede horretarako eta epe horretarako laga direla.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Lizoainen, 2011ko urtarrilaren 21ean.-Alkatea, Amaia Ekisoain Gorriz.

Iragarkiaren kodea: L1101195