26. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

Uharteko Kirol Patronatuaren 2010eko ekitaldiko aurrekontuko 5. aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2011ko 4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 7an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

KONTU-SAILA

IZENA

ZENBATEKOA

Mota: KREDITU BEREZIA ETA KREDITU GEHIKUNTZA

1-45230-21200

Futbol zelaiaren mantentze-lanak

3.658,00

1-45230-62100

Futbol zelaiko instalazioaren kableak

6.060,95

GUZTIRA

9.718,95

Finantzabidea: GASTU OROKORREN GASTU/DIRU-SARRERA/DIRUZAINTZAKO GERAKINEN KONTU-SAILAREN MURRIZKETA

1-31400-16001

Gizarte Segurantza, enpresarena

1.093,13

1-39901

Bestelako diru-sarrerak: Aseguruak

4.244,67

1-870

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

4.381,15

GUZTIRA

9.718,95

Uharten, 2011ko urtarrilaren 25ean.-Alkatea, Francisco Javier Basterra.

Iragarkiaren kodea: L1101317