26. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2011ko urtarrilaren 24an hartua, Nafarroako Gobernuak sustaturiko industrialdeetako lurzatiak saltzeko prezioak finkatzen dituena.

Azaroaren 28ko 249/1986 Foru Dekretuak, Nafarroako Gobernuak sustaturiko industrialdeetako lurzatiak saltzeko baldintzak finkatzen dituenak, ezartzen du Nafarroako Gobernuak finkatuko dituela urtero lurzati horien prezioak industrialde bakoitzerako.

Prezioen azken eguneratzea Nafarroako Gobernuak 2010eko urtarrilaren 25ean hartutako Erabakiaren bidez onetsi zen, eta 2010eko 16. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, otsailaren 5ean.

Kontuan harturik gaur egungo egoera ekonomikoa, egokitzat jotzen da aipatu erabakiaren bidez onartutako prezioak 2011. urtean mantentzea, bai eta gainerako baldintzak ere.

Horiek horrela, Nafarroako Gobernuak, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Nafarroako Gobernuak sustaturiko industrialdeetako lurzatiak saltzeko prezioak honako hauek izanen dira:

INDUSTRIALDEAREN IZENA

PREZIOA/m2

(eurotan)

Buñuelgo industrialdea

27,80

Caparrosoko industrialdea

25,50

Castejongo industrialdea

27,75

Elortzeko industrialdea

81,75

Izizeko industrialdea

26,00

Tuterako ''M. del Cierzo'' industrialdea

16,25

Olaztiko industrialdea

53,00

Rocaforte-Zangozako industrialdea

22,00

Vianako ''La Alberguería'' industrialdea

55,00

Prezio horiei balio erantsiaren gaineko zergarako kasuan-kasuan indarra duen tasa aplikatuko zaie.

2. Prezio horiek erabaki hau argitaratu ondotik behin betiko esleitzen diren salmenta guztietan aplikatuko dira, aurretik behin-behineko erreserba egina zutenak barne.

3. Azalera handiko instalazio bereziak ezartzeko den industria lurzoru urbanizatugabea saltzeko prezioa Nafarroako Gobernuak finkatuko du kasuan-kasuan, proiektu bakoitzaren ezaugarrien arabera. Betiere enpresa esleipen-hartzailearen kontura izanen da beharrezkoak diren azpiegituren kostua.

4. Enpresa esleipen-hartzailearen kontura izanen dira salmenta-erosketa eskritura publikoan formalizatzeko beharrezkoak diren gastu guztiak.

5. Prezioa ordaintzeko geroratzea onartzen bada, interes tasa urte baterako euribor tasa izanen da, hain zuzen, kasuan kasuko urtea hasi aurreko urteko azkeneko egun baliodunekoa, betiere ateratzen den interesa diruaren legezkoa adinakoa edo handiagoa bada -2011rako %4koa-. Bestela, azken tasa hori aplikatuko da.

6. Tuterako ''Montes del Cierzo'' industrialdean saltzen diren lurzatiak 58.800 m²-koak izanen dira gutxienez.

7. Erabaki honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Azkoienen, 2011ko urtarrilaren 24an.-Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F1101283