247. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

172/2011 EBAZPENA, abenduaren 1ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 158/2011 Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaileen sarjentu izateko zenbait lanpostu, hots, Nafarroako Larrialdietako Agentziako zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 141/2010 Ebazpenaren bidez 5 lanpostu huts betetzeko deitutako lekualdatze lehiaketaz betetzen ez direnak, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Lekualdatze lehiaketarako deialdi hori gaur egun tramitatzen ari da.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 13an emandako 158/2011 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Larrialdietako Agentziako zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 141/2010 Ebazpenaren bidez deitutako lekualdatze lehiaketaz betetzen ez diren lanpostuak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Lekualdatze lehiaketarako deialdi hura Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaileen sarjentu izateko 5 lanpostu huts betetzekoa zen eta gaur egun tramitatzen ari da. Ebazpen hori 2011ko 190. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 26an.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak urriaren 4an emandako 165/2011 Ebazpenaren bidez, deialdiaren 3.3 oinarrian atzemandako akatsa zuzendu zen. Izan ere, oinarri horretan ez zen ageri izangaiak, eskabidearekin batera, III. eranskinean agertzen diren proba fisikoak egiteko gaitasuna duela adierazten duen ziurtagiri mediko ofiziala aurkeztu behar duela. Ebazpen hori 2011ko 199. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 7an.

Beste alde batetik, beharrezkoa da deialdiko gai batzuk ezagutzeko berariazko informazioa, izangaiek eskuratzea zail dutena. Horregatik, gai horiek aldatzea proposatu da.

Halaber, pisua jasotzeko probarako (bankako press-a, 35 kg) puntuazioa aldatzea erabaki da, horrela gai kalifikazioa lortzeko eskakizun-maila eta sarjentu lanetan aritzeko behar den gaitasun fisikoaren froga bat etor daitezen.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskumenak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez, azaroaren 5eko 235/2007 Foru Dekretuan eman zaion idazketaren arabera, esleituak ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Deialdiaren IV. eranskina (gai-zerrenda) aldatzea. Honela agertuko da:

Hau dioen lekuan:

Hirugarren zatia: su-itzaltze eta salbamendu teknikak.

18. gaia.-Nafarroako Larrialdietako Agentziaren baso prozedura:

112ren mobilizazioko protokoloak baso suteetan, suhiltzaileen prozedurak baso suteetan.

25. gaia.-Erreskatea egitura kolapsatuetan:

Arrisku nagusiak. Arrailduren eta artesien sailkapena. Arriskuetatik babesteko eta haiek estabilizatzeko ekipoak eta neurriak. Biktimak lokalizatu eta esku hartzeko tresnak eta taktikak, koordinazioa beste zerbitzu batzuekin.

28. gaia.-Suizidekin esku hartzea:

Suizidaren pentsamoldea. Suizidekin jokatzeko jarraibideak. Erabili beharreko ekipo teknikoak. DEPEISaren laneko protokoloak suizidekin.

Honela behar du:

Hirugarren zatia: su-itzaltze eta salbamendu teknikak.

18. gaia.-Erreskatea egitura kolapsatuetan (I):

Biktimak lokalizatu eta esku hartzeko tresnak eta taktikak, koordinazioa besteekin.

25. gaia.-Erreskatea egitura kolapsatuetan (II):

Arrisku nagusiak. Arrailduren eta artesien sailkapena. Arriskuetatik babesteko eta haiek estabilizatzeko ekipoak eta neurriak.

28. gaia.-Suizidekin esku hartzea:

Suizidaren pentsamoldea. Suizidekin jokatzeko jarraibideak. Erabili beharreko ekipo teknikoak.

2. III. eranskina (proba fisikoak) aldatzea, pisua jasotzeko probari dagokionez. Honela agertuko da:

Pisua jasotzeko proba (bankako press-a, 35 kg).

Deskribapena: banku batean etzanda, ahoz gora, izangaiak 35 kiloko pisua jaso behar du, 30 segundoan; ezartzen den jasoaldi kopurua. Bi eskuekin jasoko du pisua eta barra hartuko du sorbalden zabalera baino pixka bat zabalago (barrari ahurraz heldu eta behatzak itxirik). Ariketa honela eginen da: hasieran barrak bularra ukitzen du, ukondoak flexionatuak, eta gero ukondoak luzatu egiten dira bertikalean jarri arte. Proba hau egiteko saio bakarra izanen da. Proba bakoitzean eskatzen diren gutxienekoetara iritsi ezean, izangaia baztertua izanen da.

Ariketaren hasieran ukondoak flexionatuak egonen dira eta barrak bularra ukituko du. Ukondoak agerian egonen dira eta ez dira eskularruak erabiltzen ahal.

Oinak lehenbiziko goratzean nola dauden, horrela mantenduko dira ariketa osoan, aldatu gabe.

Ukondoak erabat luzatu ezean edo ukondoen flexio bakoitzean barrarekin bularra ukitu ezean, jasoaldia baliogabetuko da eta, beraz, ez da kontatuko.

Izangaiak denbora agortu baino lehen bukatzen badu proba, besoak bertikalean arras luzaturik dituela egin beharko du.

Kontrolatzaileak jasoaldiak ozenki kontatuko ditu.

Ariketa ondoko kasu honetan bukatuko da:

-Izangaiak ukondoak flexionaturik eta barra bularrean bermatuta duela eteten badu ariketa.

Egin beharreko jasoaldien taula eta haietan emanen den puntuazioa:

ADINA

JASOALDIAK

PUNTUAZIOA

35 eta gutxiago

16

GAI

36tik 40ra bitarte

15

GAI

41etik 45era bitarte

14

GAI

46tik 50era bitarte

13

GAI

51 eta gehiago

12

GAI

3. Eskaerak aurkezteko 30 egun naturaleko epe berri bat irekitzea, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argiratu eta biharamunetik hasita. Ez dute parte hartzeko eskabiderik aurkezteko beharrik izanen hasieran emandako epean egin zutenek eta, edonola ere, ulertzen da deialdian parte hartzeko baldintzak eskaerak aurkezteko lehenengo epea amaitu zenean, hau da, 2011ko urriaren 26an, bete behar direla.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei ohartaraztea gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Iruñean, 2011ko abenduaren 1ean.-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Félix Taberna Monzón.

Iragarkiaren kodea: F1119575