238. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Alkatetzaren 1326/2011 Ebazpena

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gainean azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez onetsitako Erregelamenduaren 47. artikuluan ezarritakoari jarraituz,

EBATZI DUT:

1. Ruben Imaz Alcaide lehenengo alkateordea eskuordetzea aurtengo azaroaren 21etik abenduaren 5a arte, biak barne, Alkatetzak dituen eginkizunetarako.

2. Ebazpen hau Ruben Imaz Alcaideri jakinaraztea.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Altsasun, 2011ko azaroaren 18an.-Alkatea, Garazi Urrestarazu Zubizarreta.

Iragarkiaren kodea: L1119161