2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALLIN
Larriongo UE-6 unitatea kudeatzeko hirigintza hitzarmena.
Behin betiko onespena
Allin Ibarreko Udalak, 2011ko azaroaren 15ean egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen Allin Ibarreko Udal Planeko Larriongo UE-6 unitatea kudeatzeko hirigintza hitzarmena, Larriongo Kontzejuak sustatua, nahitaezko lagapenaren irabazizko aprobetxamendua eskudirutan duen balioarekin ordezteko.
Erabaki honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean; aldez aurretik eta aukeran, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
Amillaon, 2011ko azaroaren 17an.-Alkate udalburua, M.ª Ascensión Gárriz Ripa.
Iragarkiaren kodea: L1118891