238. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

2012ko lan egutegia

Iruñeko Udaleko Giza Baliabideen zuzendariak honako ebazpen hau eman zuen, 2011ko urriaren 24an:

Iruñeko Udalaren bulegoetako lanegunen eta egun baliogabeen 2012. urteko egutegia.

"Kontuan hartuz abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren aplikazio eremuan sartzen diren Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen urteko lanaldiaren urteko lanordu kopurua ezartzen duena, eta 699/2011 Ebazpena, uztailaren 4koa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2012ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena, eta ikusirik I. eranskina eta espedienteari lotutako dokumentazioa, honako hau ebatzi dut:

EBATZI DUT:

1.-Onestea Iruñeko Udalaren bulegoetan 2012an izanen diren jaiegunen egutegia, honela zehazten dena:

-Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

-Martxoaren 19a: San Jose.

-Apirilaren 5a: Ortzegun Saindua.

-Apirilaren 6a: Ortzirale Saindua.

-Apirilaren 9a: Pazko biharamuna.

-Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

-Uztailaren 6a, 9a, 10a, 11, 12a eta 13a. Sanferminak.

-Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.

-Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

-Azaroaren 1a: Omiasaindu.

-Azaroaren 29a: San Saturnino, jaieguna Iruñean.

-Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa (Nafarroaren eguna).

-Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

-Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

-Abenduaren 25a: Eguberri.

Orobat, baliogabeak izanen dira, 2012. urtean epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta udal bulegoetako jaiegunak.

2.-Iruñeko Udalaren bulegoetan, eguneko lanaldia 7 ordu eta 24 minutukoa izanen da, astelehenetik ortziralera, 37 ordu astean, 215 egun, eta zerbitzuen beharren arabera osatu beharko da urteko lanaldiaren lanordu-kopurua, 1.592 ordukoa baita; eguneko lanorduak honela banatuko dira: 8:00etatik 15:00etara guztiendako derrigorrezkoa, eta gainerako 24 minutuak langile bakoitzak nola bete erabakita, malgutasunez, 7:36tik 8:00etara bitarte eta 15:00etatik 15:24ra bitarte.

3.-Erregistro Orokorra 08:30etik 14:30era arte egonen da irekita, jendea hartzeko.

Larunbatetan eta bulego orokorrak jendearendako itxita dauden egun baliodunetan, erregistro orokorra zabalik egonen da 12:00etatik 14:30era, Udaletxeko ate nagusian, baina instantziak aurkezteko besterik ez.

4.-Gainerako udal zerbitzuek ahalik eta lasterren prestatuko dute beren lan egutegia, organo eskudunak onets dezan, eta betiere kontuan hartuko dute uztailaren 6tik 14ra, biak barne, jaiegunak izanen direla ohiko lanaldi osoa edo ohikoa baino luzeagoa egin behar duten langileendako. Obra eta Lorategietako zerbitzuen lanaldia 7 ordu eta 24 minutukoa izanen da, denentzat, 7:36tik 15:00etara bitartean, salbu eta alorreko zuzendaritzarekin bertzelako akordioren batera iristen badira, betiere Lehendakaritza Alorrak berretsita. Dena dela, Sanferminetan ematen diren zerbitzuak, espres eskatzen duten udal zerbitzuetan, lanaldiaren urteko lanordu kopuru horretatik aparte geldi daitezke, eta, hala eginez gero, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategineko 51. artikuluan ezarritakoaren arabera ordainduko zaie."

Iruñean, 2011ko urriaren 24an.-Giza Baliabideen zuzendaria, Julio Sucunza Azcona.

Iragarkiaren kodea: L1118865