238. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Nafarroako Medikuntzako Gune Teknologikoa eraikitzeko lurrak lagatzeko epea luzatzeko eskaera

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2011ko azaroaren 8an, erabaki hau hartu zuen:

JOB 08-NOV-11 (16/UV).

"Ikusirik 2011ko urriaren 3ko idazkia, Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilariak sinatua, espedientean dagoena, eta orobat ikusirik 2011ko azaroaren 4ko txostena, Hirigintza Gerentziako Kontseiluko idazkariak sinatua, erabaki da:

1. Aldatzea Tokiko Gobernu Batzarrak 2009ko azaroaren 3an hartutako eranbakia, haren bidez laga baitzitzaion, dohainik laga ere, Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuari, Arrosadia-Lezkairuko ARS-3 eremuko LC-2 lurzatiaren jabetza, baita hiru urteko luzapena baimendu ere Nafarroako Medikuntzako Gune Teknologikoaren obrak hasteko, izan ere aipatu erabakiaren 2. puntuaren b) atala honela geldituko baita idatzirik:

b) Lurzatiaren jabetza Iruñeko Udalari itzuliko zaio a) atalean aurreikusitako erabilera bururatzean edo hura hasi ez bada 2014ko azaroaren 3an bukatzen den epean.

2. Hasieran hitzarturiko eta Jabetza Erregistroan inskribaturiko baldintzen aldaketa hau eskritura publikoan inskribatu beharko da jabetza Erregistroan; horrek sortzen dituen gastuak Nafarroako Gobernuaren kontura izanen dira.

3. Jaun alkateari ahalmena ematea behar den eskritura publikoa sina dezan."

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

-Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bertzenaz,

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2011ko azaroaren 16an.-Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1118799