1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
89/2011 FORU AGINDUA, azaroaren 17koa, Sustapen eta Etxebizitzako kontseilariak emana, "N-121-A errepidean Sunbillako lotunea" egiteko proiektua behin-behinekoz onetsi eta jendaurrean jartzen duena.
Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak aditzera eman du Nafarroako Errepideen 2010-2018 bitarteko III. Plan Zuzentzaileak barnean hartzen duela N-121-A errepidean Sunbillako lotunea egitea.
Sunbillako saihesbidea 1992. urtean egin zen. Bi bidegurutze ditu; saihesbidearen alde bakoitzean bat. Garrantzitsuena Sunbillako hegoaldean dago, hirigunetik oso gertu dagoenez, sarbide nagusi gisa erabiltzen baita.
Bidegurutzeak biribilgune zatituak dira; hortaz, galtzada osoa zeharkatu behar da. Bidegurutzeak nahiko arriskutsuak dira, N-121-A errepidean zirkulazio handia dagoelako, eta zenbait istripu izan da.
Bide segurtasuna hobetu eta Sunbillarako sarbidea errazteko, dauden aukera guztiak aztertu dira.
Hegoaldeko bidegurutzea aldatzeko edo lotune bat egiteko (beste maila batean) aukerak aztertuta, lotunea egitea erabaki zen, bide segurtasunari buruzko arazoekin betiko bukatzea eragiten zuelako.
Errepidea Bidasoa ibaiaren ondoan dagoenez, pasabidea beste maila batean egiteko, ezin da errepideetako sestra jaitsi, uholdeak izateko arriskua izanen luketelako. Hori dela eta, proiektuak aurreikusten du N-121-A errepideko sestra igotzea eta, berrogeita hamabost metroko luzerako egitura baten bidez, biribilgune berriaren gainetik igarotzea; biribilgune horretan dago Sunbillarako eta inguruko etxebizitzetarako sarbidea.
Obrak egiteko epea murrizteko, eta horrela, zirkulazioa ahalik eta gutxien oztopatzeko, egitura elementu aurrefabrikatuekin egitea aurreikusten da.
Iparraldeko bidegurutzea, N-121-A errepidea zeharkatzen duena eta zirkulazio gutxi duena, berriro diseinatuko da, bide segurtasuna hobetzeko. Hegoaldeko lotunearekin konpon ezin daitezkeen bidegurutzeak baizik ez dira onartzen; inguruko baserrietarako sarbideak bermatuta daude, betiere.
Proiektua jendaurrean jartzeko idatzitako dokumentuak Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legeak eskatutako agiriak jaso ditu.
Orobat, lizitazioa egin aurretik, beharrezkoa da obrek ukitutako ondasun eta eskubideak eskuratzeko kudeaketak egin eta haiek desjabetzeko espedienteari lehenbailehen ekitea.
Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan xedatutakoarekin bat, bidezkoa da eraikuntza proiektua behin-behinekoz onetsi eta jendaurrean jartzea, bai proiektuaren eduki teknikoari bai lurrak okupatu beharrari dagokienez, desjabetu ahal izateko.
Horrenbestez, Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak jakinarazi eta proposatu duenarekin bat eta Sustapen eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 143/2011 Foru Dekretuaren 2.2 artikuluaren bidez eskuratu ditudan eskudantziak erabiliz,
AGINDU DUT:
1. Behin-behinekoz onestea "N-121-A errepidean Sunbillako lotunea" egiteko proiektua.
2. Proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen desjabetze espedienteari hasiera ematea. Zerrenda eranskinean jaso da.
3. Proiektua jendaurrean jartzea hilabetez. Epe horretan interesdunek egokitzat jotzen dituzten oharrak edo alegazioak aurkez ditzakete idatziz, eta ondasun eta eskubideen zerrendako okerrak zuzentzeko behar diren datuak eman. Interesdunek eskura izanen dute proiektua Sustapen eta Etxebizitza Departamentuko Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuaren bulegoetan eta Doneztebeko eta Sunbillako udaletxeetan.
4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia Nafarroako Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren egunkarietako batera bidaltzea.
5. Foru agindu hau jakinaraztea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari, Desjabetze Atalari eta Doneztebeko eta Sunbillako udalei, eta azken horiek premiatzea beren udaletxeko iragarki oholean argitara dezaten.
Iruñean, 2011ko azaroaren 17an.-Sustapen eta Etxebizitzako kontseilaria, Anai Astiz Medrano.
ERANSKINA "N-121-A errepidean Sunbillako lotunea" egiteko proiektua Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehaztua Behin Betiko Okupazioak Jabari Publikoan |
FINKA ZENBAKIA | JABEA ETA HELBIDEA | DESJABETUTAKO AZALERA (m2) | KATASTROKO DATUAK |
POLIGONOA | LURZATIA | LUR MOTA |
DONEZTEBEKO UDAL MUGAPEA |
DO-1 | Salaberría Biurrarena, M.ª Magdalena Otero Bardón, Laurentino Iruneko errepidea, 6-B Bh (Doneztebe) | 273 | 1 | 476 | Zoladura |
| | | | | |
DO-2 | Arrechea Damboriena, Pedro María Diseminado, 31791 (Sunbilla) | 359 | 1 | 204A | Lehorreko alorra |
| | | | | |
DO-3 | Nafarroako Foru Komunitatea (errepideak) San Ignazio etorbidea, 3, 31002 (Iruña) | 947 | 1 | 131 | Elkorra |
| | | | | |
DO-4 | Gamboa Jorajuría, Felipe Nagusia, 30, 31740 (Doneztebe) | 72 | 1 | 201 | Belardia |
SUNBILLAKO UDAL MUGAPEA |
SU-1 | Galzagorri Jorajuría, Antonio Galzagorri Jorajuría, Juan José Nagusia, 6 31791 (Sunbilla) | 378 | 2 | 430A | Belardia |
| | | | | |
SU-2 | ApezteguÍa Juancorena, José Nagusia, 6 31791 (Sunbilla) | 312 | 2 | 433A | Lehorreko alorra |
| | | | | |
SU-3 | Nafarroako Foru Komunitatea San Ignazio etorbidea, 3, 31002 (Iruña) | 183 | 2 | 3 | Zorua |
| | | | | |
SU-4 | ApezteguÍa Juancorena, José Nagusia, 6 31791 (Sunbilla) | 91 | 2 | 91 | Zorua |
| | | | | |
SU-5 | Baztarrica Taberna, Inés M.ª Nagusia, 5-1., 31791 (Sunbilla) | 46 | 2 | 434 | Zorua |
| | | | | |
SU-6 | ApezteguÍa Juancorena, José Nagusia, 6 31791 (Sunbilla) | 291 | 2 | 90 | Zorua |
| | | | | |
SU-7 | Galtzagorri Jorajuría, Antonio Galtzagorri Jorajuría, Juan José Nagusia, 6 31791 (Sunbilla) | 74 | 2 | 7 | Zorua |
| | | | | |
SU-8 | Galzagorri Galzagorri, Juan Errekalde karrika, 31791 (Sunbilla) | 79 | 2 | 4 | Zorua |
| | | | | |
SU-9 | Gamboa Ibarra, Carlos 31791 (Sunbilla) | 28 | 2 | 8 | Zorua |
| | | | | |
SU-11 | Gamboa Ibarra, Carlos 31791 (Sunbilla) | 12 | 2 | 10 | Zorua |
| | | | | |
FINKA ZENBAKIA | JABEA ETA HELBIDEA | DESJABETUTAKO AZALERA (m2) | KATASTROKO DATUAK |
POLIGONOA | LURZATIA | LUR MOTA |
DONEZTEBEKO UDAL MUGAPEA |
DO-3 | Nafarroako Foru Komunitatea (errepideak) San Ignazio etorbidea, 3, 31002 (Iruña) | 78 | 1 | 131 | Elkorra |
| | | | | |
DO-4 | Gamboa Jorajuría, Felipe Nagusia, 30, 31740 (Doneztebe) | 567 | 1 | 201 | Belardia |
DO-5 | Galzagorri Jorajuría, Antonio Galzagorri Jorajuría, Juan José Nagusia, 6 31791 (Sunbilla) | 43 | 1 | 415 | Mota askotako zuhaitzak |
SUNBILLAKO UDAL MUGAPEA |
SU-3 | Nafarroako Foru Komunitatea San Ignazio etorbidea, 3, 31002 (Iruña) | 314 | 2 | 3 | Zorua |
| | | | | |
SU-4 | ApezteguÍa Juancorena, José Nagusia, 6 31791 (Sunbilla) | 239 | 2 | 91 | Zorua |
| | | | | |
SU-5 | Baztarrica Taberna, Inés M.ª Nagusia, 5-1., 31791 (Sunbilla) | 236 | 2 | 434 | Zorua |
| | | | | |
SU-6 | ApezteguÍa Juancorena, José Nagusia, 6 31791 (Sunbilla) | 246 | 2 | 90 | Zorua |
| | | | | |
SU-7 | Galzagorri Jorajuría, Antonio Galzagorri Jorajuría, Juan José Nagusia, 6 31791 (Sunbilla) | 80 | 2 | 7 | Zorua |
| | | | | |
SU-8 | Galzagorri Galzagorri, Juan Errekalde karrika, 31791 (Sunbilla) | 85 | 2 | 4 | Zorua |
| | | | | |
SU-9 | Gamboa Ibarra, Carlos 31791 (Sunbilla) | 99 | 2 | 8 | Zorua |
| | | | | |
SU-10 | Arrechea Manterola, José M.ª Nagusia, 10, 31791 (Sunbilla) | 93 | 2 | 9 | Zorua |
| | | | | |
SU-11 | Gamboa Ibarra, Carlos 31791 (Sunbilla) | 203 | 2 | 10 | Zorua |
| | | | | |
Hondakindegiek Ukitutako Lurzatiak |
FINKA ZENBAKIA | JABEA ETA HELBIDEA | DESJABETUTAKO AZALERA (m2) | KATASTROKO DATUAK |
POLIGONOA | LURZATIA | LUR MOTA |
DONEZTEBEKO UDAL MUGAPEA |
DO-6 | Maderas Zalba, S.A. San Migel auzoa 31740 (Doneztebe) | 3.576 | 1 | 480B | Belardia |
F1119034 |
Iragarkiaren kodea: F1119034