238. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

2012ko zerga-tasak. Onespena

Udalak, 2011ko azaroaren 18an egin bilkura arruntean, zerga-tasak onestea erabaki du, 2012ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra hartuko baitute.

-Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: tasa: %0,3350.

-Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: tasa: %0,80.

-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: tasa: %4,08.

-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1,4 indizea.

-Hirilurren balio igoeraren edo gainbalioaren gaineko zerga edo gainbalioa: populazio eskubidedunari lotutako kuota (5.000 biztanle bitarte), honako denbora-tarte hauen arabera:

  • 5 urte arteko denbora: 3ko tasa.
  • 10 urte arteko denbora: 3ko tasa.
  • 15 urte arteko denbora: 3ko tasa.
  • 20 urte arteko denbora: 3ko tasa.
  • Karga-tasa: %12.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a. Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo bertzenaz.

c. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

Cortesen, 2011ko azaroaren 18an.-Alkate udalburua, Javier Blasco Mendívil.

Iragarkiaren kodea: L1118893