238. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Informazio batzordeko burutzaren eskuordetza

Barañaingo Udaleko alkate udalburuak, 2011ko azaroaren 16an, ondotik osorik argitaratzen den ebazpena eman zuen:

1245/2011 Ebazpena, 2011ko azaroaren 16koa, Barañaingo Udaleko alkate udalburuak emana, Hezkuntza eta Kiroleko Informazio Batzordeko burutza Tokiko Gobernu Batzarreko Fátima Sesma Vallésen esku uzten duena.

José Antonio Mendive Rodríguez, Barañaingo Udaleko alkate udalburua.

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 125.a) artikuluaren arabera, alkatea informazio batzorde guztietako buru da berez, eta Udalbatzako edozein kideren esku uzten ahal du burutza, batzordeak berak proposaturik eta haren barnean hautapena egin ondoan.

Ikusirik Hezkuntza eta Hezkuntza eta Kiroleko Informazio Batzordearen 2011ko azaroaren 11ko akta, hartan jasotzen baita batzorde horretako burutza Fátima Sesma Vallésen esku uzteko proposamenaren onarpena, eta burutza hori egiazki ez izateko Alkatetzak aitzinetik egindako adierazpen berariazkoa.

Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduko 44.1 artikuluak eskatzen du eskuordetze guztiak alkatearen dekretu baten bidez eginen direla, eta horrek zehaztuko dituela eskuordetzaren esparrua, eskuordetzen diren ahalmenak eta jarduteko baldintza bereziak.

Horren ondorioz eta ikusirik, besteak beste, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 12. artikulua, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikulua eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1.986 Errege Dekretuaren 43, 44, 52 eta 114. artikuluak, eta egungo legediak Alkatetza honi ematen dizkion eskumenak erabiliz,

Ebatzi dut:

Lehenbizikoa.-Hezkuntza eta Kiroleko Informazio Batzordeko burutza Tokiko Gobernu Batzarreko Fátima Sesma Vallés zinegotziaren esku uztea.

Bigarrena.-Aurreko ebazpenean egindako eskuordetzeak zuzendaritzako eta kudeaketako ahalmenak biltzen ditu aipatu eremuen barrenean, baina ez hirugarrenengan eragina duten egintza administratiboen bitartez ebazteko ahalmena.

Hirugarrena.-Adieraztea ezen, Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 114.1 artikuluaren arabera, egindako eskuordetzak, indarra har dezan, interesdunak onartu beharko duela. Eskuordetzea onartutzat joko da ebazpen hau jakinarazi eta hiru egun baliodunen buruan interesdunek ez badiote eskuordetza onartzen ez dutela espresuki adierazten eskuordetza egin duen organoari. Orobat, espresuki onartzen ahalko da.

Laugarrena.-Ebazpen honetan xedatu ez den orotan, honako arau hauetan eskuordetze hauei buruz esandakoak aginduko du zer egin: Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1.985 Legea, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1.992 Legea.

Borzarrena.-Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 44.2 artikuluari jarraikiz, eskuordetza hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta horren berri emanen zaie Tokiko Gobernu Batzarrari eta Osoko Bilkurari, organo kolegiatu horiek duten lehen bilkuran eman ere.

Seigarrena.-Ebazpen hau Fátima Sesma Vallési jakinaraztea eta Udalbatzari ebazpenaren berri ematea egiten den hurrengo osoko bilkura arruntean.

Barañainen, 2011ko azaroaren 16an.-Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1118796