238. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2011ko azaroaren 23an hartua, Artiedako Kontzejuko Kudeaketa Batzordeko kideak izendatzen dituena.

Irailaren 21eko 212/2011 Foru Dekretuaren bidez deialdia egin zen martxoaren 28ko 26/2011 Foru Dekretuaren bidez deitutako hauteskundeetan hautagai zerrendarik aurkeztu ez zen kontzejuetan hauteskunde partzialak egiteko; bigarren deialdi horretan Artiedako Kontzejuan hautagai zerrendarik aurkeztu ez denez, beharrezkoa da, Nafarroako Kontzejuetako hauteskunde prozesua arautzen duen martxoaren 16ko 12/1991 Foru Legearen 16.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuak kontzeju horretako Kudeaketa Batzordea osatuko duten kideak izendatzea. Kide horiek beren artean aukeratuko dute Kudeaketa Batzordeko burua.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariak proposatuta,

ERABAKI DU:

1. Artiedako Kontzejuko Kudeaketa Batzordeko kideak izendatzea. Honako hauek dira: Pedro María Aristu Beaumont jauna, Joaquín Machín Mugueta jauna, Daniel Ituren Mendioroz jauna eta José Luis Eslava Iriarte jauna. Kide horiek beren artean aukeratuko dute Kudeaketa Batzordeko burua.

2. Erabaki hau Artiedako Kontzejuari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2011ko azaroaren 23an.-Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Roberto Jiménez Alli.

Iragarkiaren kodea: F1119231