226. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

207/2011 FORU DEKRETUA, irailaren 14koa, Nafarroako Foru Komunitatean Web Aplikazioak Garatzeko goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.

1. Lanbide Kalifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Legeak Kalifikazioen Katalogo Nazionalaren definizioan aurrera egitea ahalbidetu du. Lanbide sektore edo arlo bakoitzerako kalifikazio batzuk zehaztu dira katalogoan, hiru mailatan antolatuak, eta horiexek osatzen dute lanbide heziketako tituluen curriculumaren muina.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak lanbide ikasketen antolaketa eta haien egituraren eta antolamenduaren printzipio orokorrak arautzen ditu hezkuntza-sistemaren barnean. Etapa, maila eta ikasketa mota guztiak eredu koherente batean biltzen ditu, zeinean heziketa zikloek eginkizun garrantzitsuak betetzen baitituzte, lanbide gaitasunen, gaitasun pertsonalen eta gizarte gaitasunen garapenari lotuak, eta, funtsean, lanbide kalifikazioaren, lan munduan sartzearen eta helduen bizitzan parte hartzearen esparruetan kokatuak.

Foru dekretu honen bidez Web Aplikazioak Garatzeko goi mailako teknikari titulua eskuratzea ahalbidetzen duen goi mailako heziketa zikloaren egitura eta curriculuma ezartzen dira. Horiek idazteko kontuan hartu dira herri administrazioen araugintzako ekimenei aplikatzen zaizkie erregulazio onerako printzipioak, bai eta Ekonomia Iraunkorrari buruzko martxoaren 4ko 2/2011 Legeko I. tituluko I. kapituluan arautegiaren kalitatea hobetzeko ezarritako gainerako tresnak ere. Hezkuntza sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuko 8. artikulua aplikatuz, eta Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 47. artikuluan Nafarroako Foru Komunitateari arlo honetan ematen zaizkion eskumenak erabiliz, honako curriculum honek Web Aplikazioak Garatzeko goi mailako teknikari titulua ezarri eta horren gutxieneko ikasketak finkatzen dituen maiatzaren 20ko 686/2010 Errege Dekretua garatzen du.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza-sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dituen maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuak lanbide heziketako tituluetako curriculuma garatzeko eredu bat definitu du, estrategia eta arau berriak ekarri dituena enpresara hobeki egokitzeko, ikasketen antolaketa malgutzeko, ikastetxeen curriculum-autonomia areagotzeko eta ikasleei prestakuntza zabalagoa emateko.

Horregatik, Web Aplikazioak Garatzeko goi mailako teknikari tituluaren curriculuma Nafarroako Foru Komunitaterako egokitu eta garatzean, kontuan hartu dira maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretu horrek onetsi dituen diseinuari buruzko jarraibideak.

2. Arau multzo honetan, ondoko elementuak jorratzen dira, titulu honetako curriculuma osatzen dutenak: lanbide erreferentea, curriculuma, ikasketen antolaketa eta sekuentziazioa, sarbideak eta ezarpenerako baldintzak.

Titulu honen lanbide erreferenteak, arau honen 3. artikuluan aurkeztu eta 1. eranskinean garatzen denak, oinarrizko bi alderdi ditu: tituludunaren lanbide profila, eta haren lan ingurunea izanen den produkzio sistema. Lanbide profilaren barnean, haren gaitasun orokorra zein den definitzen da eta erreferentzia gisa hartu diren lanbide kalifikazioak azaltzen dira. Lanbide kalifikazioa da Aplikazioak web teknologien bidez garatzea izenekoa, irailaren 16ko 1087/2006 Errege Dekretuaren bidez arautu dena; eta badaude osatu gabekoak ere, Kudeatzeko aplikazioak lengoaia egituratuan programatzea, irailaren 16ko 1087/2005 Errege Dekretuaren bidez arautua, eta Objektu eta datu-base erlazionaletarako lengoaien bidezko programazioa, otsailaren 20ko 295/2004 Errege Dekretuaren bidez arautua. Aipatu lanbide kalifikazioak hainbat gaitasunek definitzen duten lanbide jarduketarako gune batean biltzen dira. Gune horrek euskarri gisa gehitu diren lanbide moduluekin batera, badu zabaltasun nahikoa eta behar adinako espezializazioa goi mailako teknikari honek lana lortu ahalko duela bermatzeko.

Produkzio sistemari dagokionez, zenbait zehaztapen ezartzen dira, Nafarroarako elementu bereizgarriekin, tituludun hauek beren lanean eta lanbidean izanen duten inguruneari buruz. Gutxienez ere bi dimentsio osagarri dituen sistema batean kokatzen da ingurune hori. Lehenbizikoa geografikoa da, tituludun hauen lanbide jarduera Estatuko eta atzerriko beste zona batzuekin loturik dagoelako eta zona horiek elkarri eragiten diotelako. Bigarrena denboraren dimentsioa da, eta lanbideak etorkizunean izanen duen bilakaerari buruzko ikuspegi prospektiboa dakar.

3. Laugarren artikulua, berari loturik dagoen 2. eranskinarekin batera, Nafarroan arautzen den titulazioaren curriculum osagaiaz ari da eta bi zatitan banaturik dago. Alde batetik, titulu honen helburuak daude eta, bestetik, lanbidearen ikaskuntzaren muina osatzen duten lanbide moduluen garapena eta iraupena. Iraupenaren definizioari dagokionez, bi irizpide erabiltzen dira: orduen kopurua eta Europako kredituen kopura (ECTS). Lehenengoa interesgarria da prestakuntza jarduera antolatzeko, eta bigarrena irizpide estrategikoa da, Europako esparruaren barneko mugigarritasunarekin eta ikasketa unibertsitarioen eta lanbide heziketako goi mailako heziketa zikloen arteko baliozkotzearekin zerikusia duena. Lanbide modulu guztien curriculumak badu orientabide didaktikoen atala. Orientabide horiek moduluen ikuspuntuari, koordinazioari eta sekuentziazioari eta lan unitateen eta irakaskuntza-ikaskuntza jardueren tipologiari eta definizioari dagozkie.

4. Arau honen esparruan moduluen erreferentziazko sekuentziazioa arautzen da zikloko bi kurtsoetan, bai eta lanbide modulu bakoitza prestakuntza unitatetan zatitzeko modua ere. Zatiketa horrek, prestakuntza eskaintza arruntetan irakaskuntza-ikaskuntza jardueren antolaketa errazteaz gainera, bide ematen du lanbide prestakuntzaren beste eskaintza batzuei ekiteko; horien xedea langileen hobekuntza izan daiteke edota gaitasuna ebaluatu eta onartzeko prozedurak eta prestakuntza eskaintzak berak bat egiten duten ibilbideen diseinua. Elementu hori 5. artikuluan eta 3. eranskinean garatzen da.

5. Sarbideei eta baliozkotzeei dagokienez, 6. artikuluak Batxilergotik heziketa ziklo honetara sartzeko bideak arautzen ditu, 7. artikuluak zehazten du nola pasa daitekeen beste ikasketa batzuetara Web Aplikazioak Garatzeko goi mailako teknikari titulurako heziketa zikloa amaitu eta gero, 8. artikuluak baliozkotze eta salbuespenak arautzeko esparrua definitzen du, eta 9. artikuluak (5. eranskinean garatua) lanbide moduluen eta titulu honetako kalifikazioetako gaitasun unitateen arteko korrespondentziak ezartzen ditu, haiek egiaztatu, baliozkotu edo salbuesteko.

6. Azkenik, foru dekretu honek arautzen duen azken elementua 10. eta 11. artikuluetan eta dagozkien 6. eta 7. eranskinetan deskribatzen da, heziketa ziklo hau ezartzeko baldintzez ari baitira horiek guztiak. Baldintza horiek irakasleen profilari eta behar diren irakaslekuen ezaugarriei buruzkoak dira.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2011ko irailaren 14ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat, hauxe

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Xedea.

Foru dekretu honen xedea da Web Aplikazioak Garatzeko goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculum ofiziala ezartzea Nafarroako Foru Komunitatean. Titulu hori Informatika eta Komunikazioak lanbide arlokoa da.

2. artikulua. Identifikazioa.

Web Aplikazioak Garatzeko goi mailako teknikari titulua ondoko elementuen bidez identifikatzen da:

a) Izena: Web aplikazioen garapena.

b) Maila: 3 - Goi Mailako Lanbide Heziketa.

c) Iraupena: 2000 ordu.

d) Lanbide arloa: Informatika eta Komunikazioak.

e) Europako erreferentea: HNSN - 5b (hezkuntzaren nazioarteko sailkapen normalizatua).

3. artikulua. Lanbide erreferentea eta lanbide jarduera.

Foru dekretu honen 1. eranskinean zehazten dira tituluaren lanbide profila, gaitasun orokorra, kalifikazioak eta gaitasun unitateak, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak, bai eta produkzio-sistemaren erreferentzia, haren Nafarroako ingurunea eta haren prospektiba ere, maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 21. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

4. artikulua. Curriculuma.

1. Web Aplikazioen Garapenaren heziketa zikloaren helburu orokorrak eta hura osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2. eranskinean ageri dira.

2. Heziketa ziklo hau ematen duten lanbide heziketako ikastetxeek programazio didaktiko bat prestatuko dute, zikloko ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluetako bakoitzerako. Programazio hori lan unitateen bitartez garatu eta zehaztuko da.

5. artikulua. Lanbide moduluak eta prestakuntza unitateak.

1. Heziketa ziklo hau osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2.B) eranskinean garatu dira, maiatzaren 20ko 686/2010 Errege Dekretuaren 10. artikuluan ezarritakoarekin bat.

2. Lanbide modulu horiek bi ikasturtetan antolatuko dira, foru dekretu honen 2.B) eranskinean ezarritako denbora banaketaren arabera. Maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 16.2 artikuluan dauden arauekin bat, denbora banaketa horrek erreferentziazko balioa izanen du heziketa ziklo hau ematen duten ikastetxe guztientzat eta Hezkuntza Departamentuaren baimena beharko da hartan edozein aldaketa egiteko.

3. Lanbide moduluak foru dekretu honen 3. eranskinean ezarritako prestakuntza unitateetan antolaturik ematen ahalko dira, bizitzan zeharko prestakuntza sustatze aldera. Lanbide modulu bakoitza osatzen duten prestakuntza unitateen edukiek modulu horretako eduki guztiak bildu behar dituzte.

4. Prestakuntza unitateen ziurtapenak Nafarroako Foru Komunitatean soilik izanen du balioa. Modulu bereko prestakuntza unitate guztiak gaindituz gero, ikasleak lanbide moduluaren ziurtapenerako eskubidea izanen du. Ziurtapenak Estatu osoan izanen du balioa, heziketa zikloan sartzeko baldintza akademikoak betetzen diren bitartean.

6. artikulua. Ziklora sartzea.

1. Foru dekretu honek arautzen duen heziketa zikloan sartzeko uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuko 18. artikuluan ezarritako baldintzak bete behar dira.

2. Zientziak eta Teknologia modalitateko batxilergoa ikasi duten ikasleek lehentasuna izanen dute heziketa ziklo honetan sartzeko, maiatzaren 20ko 686/2010 Errege Dekretuaren 13. artikuluak ezarri bezala.

7. artikulua. Ziklotik beste ikasketa batzuetara pasatzea.

1. Web Aplikazioak Garatzeko goi mailako teknikari tituluak zuzeneko sarbidea ematen du goi mailako beste edozein heziketa ziklotarako, onarpenerako ezartzen diren baldintzekin betiere.

2. Web Aplikazioak Garatzeko goi mailako teknikari tituluak zuzeneko sarbidea ematen du unibertsitateko gradu tituluak eskuratzeko ikasketetarako, onarpenerako ezartzen diren baldintzekin betiere.

3. Maiatzaren 20ko 686/2010 Errege Dekretuaren 14.3 artikuluaren arabera, baliozkotzeen araubidea errazteko asmoz, lanbide heziketako goi mailako teknikari tituluen eta unibertsitateko gradu ikasketen arteko kreditu-onarpenari buruzko arauaren esparruan, 120 ECTS kreditu esleitu zaizkie foru dekretu honetan ezarritako ikasketei, heziketa ziklo honetako lanbide moduluen artean banatuak.

8. artikulua. Baliozkotzeak eta salbuespenak.

1. Foru dekretu honen 4. eranskinean ageri dira Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren babesean Web Aplikazioak Garatzeko goi mailako teknikariaren tituluan (curriculuma martxoaren 30eko 110/1998 Foru Dekretuak arautzen du) ezarritako lanbide moduluen eta maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean Web Aplikazioak Garatzeko goi mailako teknikariaren tituluan (egitura eta curriculuma foru dekretu honetan arautzen dira) ezarritakoen arteko baliozkotzeak.

2. Beste lanbide modulu batzuekin, Batxilergoko gaitasun unitateekin eta irakasgaiekin eta goi mailako hezkuntzako irakaskuntzekin baliozkotzeari eta salbuesteari dagokienez maiatzaren 20ko 686/2010 Errege Dekretuko 15. artikuluan eta uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuko 38. artikuluan araututakoa aplikatuko da.

9. artikulua. Gaitasun unitateek lanbide moduluekin duten korrespondentzia.

1. Ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztaturiko gaitasun unitateen eta Web Aplikazioak Garatzeko goi mailako teknikariaren titulurako ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluen arteko korrespondentziak, haiek baliozkotzeko edo salbuesteko erabiliko direnak, foru dekretu honen 5.A) eranskinean ageri dira.

2. Halaber, titulu bereko ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluen eta gaitasun unitateen arteko korrespondentziak, haiek egiaztatzeko erabiliko direnak, foru dekretu honen 5.B) eranskinean zehazten dira.

10. artikulua. Irakasleak.

1. Heziketa ziklo honetako ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluetan irakaslanean aritzea Bigarren Hezkuntzako katedradunei, Bigarren Hezkuntzako irakasleei eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoei dagokie, bidezkoa denaren arabera. Foru dekretu honen 6.A) eranskinean ezarritako espezialitateetakoak izan behar dute.

2. Irakasleei eskatzen zaizkien titulazioak, oro har, otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoak dira. Dekretu horren bidez, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle kidegoetan sartzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko erregelamendua onesten da eta lege organiko horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean aipatzen den sarrera araubide iragankorra arautzen da. Irakaslanari dagokionez aurrekoen baliokideak diren titulazioak, irakasleen espezialitate desberdinetarako, foru dekretu honen 6.B) eranskinean ageri dira.

3. Eskatzen diren titulazioak eta titulua osatzen duten lanbide moduluak emateko bete behar diren gainerako baldintzak, ikastetxe pribatuetako edo Hezkuntzakoak ez diren administrazioen ikastetxe publikoetako irakasleentzat, foru dekretu honen 6.C) eranskinean azaltzen dira.

11. artikulua. Irakaslekuak eta ekipamenduak.

1. Heziketa ziklo honetako ikasketak emateko behar diren irakaslekuak foru dekretu honen 7. eranskinean ezarritakoak dira.

2. Irakaslekuek azalera nahikoa izanen dute haietako bakoitzean ematen diren lanbide moduluei dagozkien irakaskuntza-jarduerak garatu ahal izateko. Gainera, ekipamenduek baldintza hauek beteko dituzte:

a) Irakaslekuaren azalera zehazteko, kontuan hartuko da zenbat lagunentzat den. Azalera nahikoa izanen da irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak behar adinako ergonomia eta mugikortasunarekin egin ahal izateko.

b) Irakaslekuetan altzari, ekipamendu eta lanerako tresna osagarrietarako nahikoa leku izanen da.

c) Irakaslekuetan erabiltzen diren makina eta ekipamenduetarako segurtasun tarte edo eremuak errespetatu beharko dira.

d) Laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak, lanpostuko segurtasunari eta osasunari buruzkoak eta gainerako arau aplikagarriak beteko dira.

3. Ikasle talde batek baino gehiagok erabiltzen ahalko dituzte irakaslekuak, heziketa ziklo eta hezkuntza etapa berekoak izan edo ez.

4. Irakaslekuek ez dute nahitaez itxituraz bereizirik egon behar.

5. Irakasleku bakoitzean behar adina ekipamendu jarri behar da, ikasleei ikaskuntzaren emaitzen lorpena eta irakaskuntzaren kalitatea bermatzeko. Gainera, ekipamenduek baldintza hauek beteko dituzte:

a) Ekipamendu, makina, eta abarrekoek ongi ibiltzeko behar duten instalazioa edukiko dute. Segurtasunari eta arriskuen prebentzioari buruzko arauak eta aplikatu behar diren gainerakoak beteko dituzte.

b) Ekipamenduen kopurua eta ezaugarriak ikasle kopuruaren araberakoak izanen dira, eta ikaskuntzaren emaitzak lortzea ahalbidetuko dute, irakasleku bakoitzean ematen diren lanbide moduluetako ebaluazio irizpideak eta edukiak kontuan izanik.

6. Hezkuntza Departamentua arduratuko da irakasleku eta ekipamenduen kopurua eta ezaugarriak egokiak izan daitezen modulu bakoitzeko ikaskuntza-emaitzen araberako irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak garatzeko, eta ikasketen eboluzioak sortzen dituen eskarietara egokitu daitezen, horrela ikasketen kalitatea bermatuko baita.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Xedapen gehigarria.-Beste lanbide trebakuntza batzuk.

Lanerako prestakuntza eta orientazioko moduluak trebakuntza ematen du laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jardueretarako behar diren lanbide erantzukizunak hartzeko (horiek Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua onesten duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan ezarrita daude), baldin eta moduluak, gutxienez, 45 eskola ordu baditu, maiatzaren 20ko 686/2010 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren 3. atalean ezarritakoarekin bat.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Xedapen indargabetzaile bakarra.-Beste arau batzuk indargabetzea.

Indarrik gabe utzi dira foru dekretu honetan xedatutakoari aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetan lehena.-Ezarpena.

Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuak 2011-2012 ikasturtean ezarriko du foru dekretu honetan arautzen den curriculuma.

Azken xedapenetan bigarrena.-Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2011ko irailaren 14an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.-Hezkuntzako kontseilaria, José Iribas Sánchez de Boado.

1. ERANSKINA

Lanbide erreferentea

A) Lanbide profila

a) Lanbide profila.

Web Aplikazioak Garatzeko goi mailako teknikariaren tituluaren lanbide profila zehazten duten alderdiak hauek dira: gaitasun orokorra, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta gaitasun sozialak, eta Lanbide Kalifikazioen Katalogo Nazionaleko kalifikazio eta, hala badagokio, gaitasun unitateetatik titulu honetan biltzen direnen zerrenda.

b) Gaitasun orokorra.

Titulu honen gaitasun orokorrak ondokoak hartzen ditu: web aplikazioak garatzea, ezartzea eta mantentzea; berdin da zein eredu erabiltzen den, baina teknologia espezifikoak erabili behar dira eta betiere bermatu egin behar da datuak modu seguruan eskuratzen direla eta estandarretan ezarritako irisgarritasuna, erabilgarritasuna eta kalitatea betetzen direla.

c) Kalifikazioak eta gaitasun unitateak.

Web Aplikazioak Garatzeko goi mailako teknikari tituluan biltzen diren kalifikazioak eta gaitasun unitateak honako hauek dira:

IFC154-3: web teknologiak dituzten aplikazioen garapena, ondoko gaitasun unitate hauek biltzen dituena:

UC0491-3: software elementuak garatzea bezero-ingurunean.

UC0492-3: software elementuak garatzea zerbitzari-ingurunean.

UC0493-3: internet, intranet eta extranet inguruneetan web aplikazioak ezarri, egiaztatu eta dokumentatzea.

Osatu gabeko lanbide kalifikazioak:

IFC155-3: kudeatzeko aplikazioak lengoaia egituratuetan programatzea, ondoko gaitasun unitate hauek biltzen dituena:

UC0223-3: sistema informatikoak konfiguratu eta ustiatzea.

-UC0226-3: datu-base erlazionalak programatzea.

IFC080-3: objektu eta datu-base erlazionaletara bideratutako lengoaiekin programatzea, ondoko gaitasun unitate hauek biltzen dituena:

-UC0223-3: sistema informatikoak konfiguratu eta ustiatzea.

-UC0226-3: datu-base erlazionalak programatzea.

d) Lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak.

1) Sistema informatikoak konfiguratu eta ustiatzea, sistemaren konfigurazio logikoa erabilera beharrizanetara eta ezarritako irizpideetara egokituz.

2) Sistemen, zerbitzuen eta aplikazioen segurtasunari lotutako teknikak eta prozedurak aplikatzea, segurtasun plana betez.

3) Aplikazioen zerbitzariak kudeatzea eta, horretarako, horietako bakoitza web aplikazioak zabaltzeko moduan konfiguratzea.

4) Datu-baseak kudeatzea, horien diseinu logikoa interpretatzea eta datuen osotasuna, sendotasuna, segurtasuna eta irisgarritasuna egiaztatzea.

5) Datu-baseetara sartzeko aukera ematen duten web aplikazioak garatzea eta, horretarako, zehaztapenekin bat datozen lengoaiak, sartzeko objektuak eta mapaketarako tresnak erabiltzea.

6) Edukiak web aplikazio baten logikan integratzea eta datuetara sartzeko zehaztapenekin bat datozen osagaiak garatzea.

7) Web aplikazioetan interfazeak garatzea, estilo liburu baten arabera eta web markak eta estandarrak dituzten lengoaiak erabiliz.

8) Multimedia osagaiak garatzea web aplikazioetan integratzeko; horretarako, tresna espezifikoak erabiliko dira eta ezarritako zehaztapenak beteko dira.

9) Multimedia osagaiak integratzea web aplikazio baten interfazean, eta aplikazioan elkarreragina, irisgarritasuna eta erabilgarritasuna ematen diren aztertzea.

10) Software osagaiak garatzea eta integratzea web zerbitzariaren ingurunean; kasu horretan, tresna eta lengoaia espezifikoak erabiliko dira aplikazioaren zehaztapenak betetze aldera.

11) Zerbitzuak garatzea, gero horien funtzioak beste web aplikazio batzuetan integratzeko eta horien funtzionalitatea bermatzeko.

12) Zerbitzu eta eduki banatuak integratzea web aplikazioetan, eta horien funtzionalitatea bermatzea.

13) Proben planak osatzea, eta garatutako software osagaien funtzionamendua egiaztatzea, betiere zehaztapenei jarraituz.

14) Garapen prozesuetako dokumentazioa prestatzea eta mantentzea eta, horretarako, dokumentazioa sortzeko eta bertsioak kontrolatzeko tresnak erabiltzea.

15) Web aplikazioak ezarpen esparru ezberdinetan zabaldu eta banatzea; portaera zaintzea eta aldaketak egitea.

16) Dagokion arloko baliabideen mantentze-lanak kudeatu eta/edo egitea, lan-kargen eta mantentze-lanen planaren arabera.

17) Lan egoera berrietara egokitzea; hots, bere lanbide inguruko ezagutza zientifikoak, teknikoak eta teknologikoak eguneratzea, bere trebakuntza eta bizitzan zehar ikasitakoaren baliabideak kudeatzea, eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea.

18) Egoerak, arazoak eta inguruabarrak ebaztea; horretarako, bere eskumenen eremuan ekimenez eta autonomiaz jardunen du, baita sormenez, berrikuntzaz eta hobetzeko gogoaz ere bere lanean eta taldekideen lanean.

19) Lantaldeak antolatzea eta koordinatzea; horren garapena arduraz gainbegiratzea; harreman arinak izatea; buruzagitza onartzea, eta taldean sortzen diren arazoei konponbidea ematea.

20) Maila berekoekin, nagusiekin, bezeroekin eta bere ardura diren pertsonekin komunikatzea, arduraz eta komunikaziorako bide eraginkorrak erabiliz. Informazio edo ezagutza egokiak eman behar ditu eta, era berean, bere lan esparruan esku hartzen duten pertsonen autonomia eta eskumena errespetatu.

21) Bere eta taldearen lana garatzean ingurune seguruak sortzea, lan eta ingurumen arriskuei aurrea hartzeko prozedurak araudian ezarritakoaren eta enpresaren xedearen arabera gainbegiratuz eta aplikatuz.

22) Kalitatearen kudeaketari, irisgarritasun unibertsalari eta diseinuari lotutako denentzako prozedurak gainbegiratzea eta aplikatzea ekoizpen prozesuetan edo zerbitzuen emakidan sartzen diren lanbide jardueretan.

23) Enpresa txiki bat sortzeko eta abian jartzeko oinarrizko kudeaketa egitea eta lanbide jardueran ekimena izatea, betiere erantzukizun soziala kontuan hartuta.

24) Bere eskubideak baliatzea eta lanbide jarduerak dakartzan eginbeharrak betetzea, indarra duen legerian ezarritakoari jarraiki; eta bizitza ekonomiko, sozial eta kulturalean modu aktiboan parte hartzea.

B) Produkzio sistema

a) Lanbide eta lan ingurunea.

Lanbide profil hau duten pertsonek besteren kontura edo bere kontura lan egiten dute enpresetan edo erakunde publiko nahiz pribatuetan; web inguruneei lotutako aplikazio informatikoak (intranet, extranet eta internet) garatzeko esparruan egiten dute lan.

Hauek dira jarduera eta lanpostu aipagarrienak:

-Web programatzailea.

-Multimedia programatzailea.

-Aplikazioak web ingurunean garatzen dituen langilea.

b) Nafarroako lurralde ingurunea.

Gero eta gehiago erabiltzen dira informazioaren eta komunikazioaren teknologiak ekoizpenaren eta zerbitzuen sektore guztietan; ondorioz, gero eta gehiago dira zerbitzu informatikoak ezartzen dituzten enpresak.

Enpresen eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien arteko elkarreragin gero eta handiagoak enpresak Interneten duten agerpen handiagoa izatea ekarri du; eta, ondorioz, curriculum honetan azaldutako profila duten profesional gehiago behar dira.

Profesional honek beste sektore batzuetako ETEetako informatika sailetan egiten du lan. Halaber, sarri informazioaren eta komunikazioaren teknologikoetan aritzen diren enpresetan egiten du lan. Enpresa hauetan bezeroekin sarearen bidez komunikatzeko eta haiei arreta emateko esparruak daude (lineako laguntza teknikoa) eta, aldi berean, negozio beharrizan bakoitzari sarean bertan konponbide zehatza eskaintzen zaio: intranet edo extraneten aplikazio espezifikoak, e-learning proiektuak, web garapen pertsonalizatuak, merkataritza elektronikoa, kolektibo profesionalentzako web orrialdeen sorrera, etab. Azken batean, enpresak Interneten agerpen handiagoa izateko behar diren zeregin guztiak. Hori dela eta, sektore honetako enpresa motak, garatutako jarduerek eta eskainitako zerbitzu gehienek ez dute oso alde handirik estatuko gainerakoekin.

c) Prospektiba.

Ezagutzaren gizartera hurbiltzen ari gara; hain zuzen, gizarte honetan ezagutza gehiago sortu nahi da eta, horrela, informazioa sistematizatu eta antolatzeko ahalegin handia egiteaz gainera informazioa trukatzeko modu egokia bilatu behar da.

Ildo horretan, funtsezkoa da diziplina anitzeko plataformak garatzea eta horietan dagoen informazioa modu seguruan konpartitu eta antolatzeko eredua zehaztea.

Titulu honen lanbide profilean, web teknologietan oinarritzen den informazioa kudeatzeko eta trukatzeko sistemak gero eta integratuago daude eta, beraz, gero eta egonkorragoak eta seguruagoak izan behar dira.

Gaur egun, web aplikazioen merkataritzako erabilera errealitate geldiezina da; bide hori erabilita egiten den transakzio kopurua azkar hedatzen doa. Ondorioz, informazio gehiago transferitzen denez sistemak eta transakzioak seguruagoak izan behar dira eta datuak babestuago egon behar dira. Horregatik da garrantzitsua profil honetan, datuen osotasuna, sendotasuna eta irisgarritasuna bermatzea. Ildo horretan, datuak eta informazioa prozesatzeko eta transferitzeko zereginak alderdi horiek arautzen dituen lege araudiari jarraiki egin beharko dira.

Sistema informatikoaren funtzionaltasuna eta errentagarritasuna bermatzea gero eta garrantzitsuagoa da lanbide profil honetarako, erakunde bateko gainerako sailei laguntzen baitie.

Besteak beste, edukien sindikazioak, datuen «mashup» delakoak edo zerbitzu berrien eraketak sektorearen filosofia aldatzen ari dira; orain sektorea erabiltzailearengana orientatu da eta ez edukietara.

Teleoperazioa, urruneko laguntza teknikoa, lineako laguntza eta telezentroak ezinbesteko elementuak dira laguntza teknikoaren eskariari erantzuteko.

Garapen eta bilakaera azkarrean eragin duten teknologiak erabili behar direnez, profesionalak etengabe eguneratuta egon behar dira. Hauxe da profil honen funtsezko ezaugarrietako bat, hain zuzen. Autoprestakuntza aukeratzat hartzen duten profesionalak behar dira.

2. ERANSKINA

Curriculuma

A) Heziketa zikloaren helburu orokorrak

a) Konfigurazio logikoa doitzea, sistema informatikoak konfiguratu eta ustiatzeko ezarri diren beharrizanak eta irizpideak aztertuz.

b) Segurtasun beharrak identifikatzea eta aurrez ezarritako plana egiaztatzea, horiei lotutako teknikak eta prozedurak aplikatzeko.

c) Moduluak instalatzea, aplikazioen zerbitzariak kudeatzeko egitura eta funtzionaltasuna aztertuz.

d) Parametroak doitzea, aplikazioen zerbitzariak kudeatzeko konfigurazioa aztertuz.

e) Diseinu logikoa interpretatzea, datu-baseak kudeatzeko ezarri diren parametroak egiaztatuz.

f) Lengoaiak, objektuak eta tresnak hautatzea, eta datu-baseetara sartzeko aukera ematen duten web aplikazioak garatzeko zehaztapenak interpretatzea.

g) Lengoaiak, objektuak eta tresnak erabiltzea, eta datu-baseetara sartzeko aukera ematen duten web aplikazioak garatzeko zehaztapenak interpretatzea.

h) Datuetara sartzeko osagaiak sortzea, zehaztapenak betez, eta edukiak web aplikazio baten logikan integratzea.

i) Web markak eta estandarrak dituzten lengoaiak erabiltzea, estilo liburua betez, web aplikazioetan interfazeak garatzeko

j) Tresna eta lengoaia espezifikoak erabiltzea, zehaztapenak betez, multimedia osagaiak garatzeko.

k) Interfaze baten elkarreragina, irisgarritasuna eta erabilgarritasuna ebaluatzea, aurrez ezarritako irizpideak egiaztatuz, aplikazio baten interfazean multimedia osagaiak integratzeko.

l) Tresna eta lengoaia espezifikoak erabiltzea, zehaztapenak betez, web zerbitzariaren ingurunean software osagaiak garatzeko eta integratzeko.

m) Berariazko tresnak erabiltzea, aplikazioen artean funtzionaltasuna integratuz, web aplikazioetan erabil daitezkeen zerbitzuak garatzeko.

n) Dagoeneko garatuta dauden zerbitzu banatuak ebaluatzea, horien prestazioak eta funtzionaltasuna egiaztatuz, zerbitzu banatuak integratzeko web aplikazio batean.

ñ) Garatutako software osagaiak egiaztatzea, zehaztapenak aztertuz, proben plana osatzeko.

o) Tresna espezifikoak erabiltzea, ezarritako estandarrak betez, prozesuen dokumentazioa prestatzeko eta mantentzeko.

p) Prozedurak ezartzea, horien funtzionaltasuna egiaztatuz, aplikazioak zabaldu eta banatzeko.

q) Baliabide informatikoen mantentze-lanak kudeatzeko jarduerak programatzea eta gauzatzea.

r) Sektorearen bilakaera zientifikoari, teknologikoari eta antolatzaileari eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiei lotuta dauden ikasteko baliabideak eta aukerak aztertzea eta baliatzea, eguneratzeko gogoari eusteko eta lan egoera eta egoera pertsonal berrietara egokitzeko.

s) Sormena garatzea eta berrikuntzaren aldeko jarrerari eustea, prozesuetan agertuko diren erronkei erantzun ahal izateko eta lana eta bizitza pertsonala antolatzeko.

t) Erabaki arrazoituak hartzea, tartean dauden aldagaiak aztertuz, beste esparru batzuetako jakintzak integratuz, arriskuak onartuz eta horietan egon daitezkeen okerrak kontuan hartuz; horrela, askotariko egoerei, arazoei edo gorabeherei aurre egin eta horiek konponduko dira.

u) Taldean lan egiteko testuinguruan buruzagi izateko, motibatzeko, gainbegiratzeko eta komunikatzeko teknikak garatzea, lantaldeen antolamendua eta koordinazioa errazteko.

v) Komunikaziorako estrategiak eta teknikak aplikatzea, zabaldu beharreko edukietara, helburura eta hartzaileen ezaugarrietara egokituta, komunikazio-prozesuetan eragingarritasuna ziurtatzeko.

w) Laneko arriskuen prebentzioko eta ingurumena babesteko egoerak ebaluatzea, eta prebentzio neurri pertsonalak eta kolektiboak proposatu eta aplikatzea, lan prozesuetan aplikatu beharreko araudia betez, ingurune seguruak ziurtatzeko.

x) Irisgarritasun unibertsalari eta guztientzako diseinuari erantzuteko beharrezko lanbide-ekintzak identifikatu eta proposatzea.

y) Ikasteko prozesuan egindako lanetan eta jardueretan kalitate-parametroak identifikatu eta aplikatzea, ebaluazioaren eta kalitatearen kultura balioesteko, eta kalitate-kudeaketako prozedurak gainbegiratzeko eta hobetzeko gai izateko.

z) Kultura ekintzailearekin, enpresakoarekin eta lanbide-ekimenekoarekin lotutako prozedurak erabiltzea, enpresa txiki baten oinarrizko kudeaketa egiteko edo lan bati ekiteko.

aa) Gizarteko eragile aktiboa den aldetik dituen eskubideak eta betebeharrak ezagutzea, herritar demokratiko gisa parte hartzeko baldintza sozialak eta lan arlokoak arautzen dituen lege-esparrua kontuan hartuta.

B) Lanbide moduluak

a) Izena, iraupena eta sekuentziazioa

Web Aplikazioak Garatzeko goi mailako teknikariaren curriculumeko lanbide moduluen zerrenda ematen da jarraian, izena, iraupena eta denbora banaketa zehazturik.

KODEA

IZENA

ORDUAK GUZTIRA

KLASEAK ASTEAN

KURTSOA

0483

Sistema informatikoak

200

6

1.

0484

datu-baseak

160

5

1.

0485

Programazioa

260

8

1.

0373

Marka-lengoaiak eta informazioa kudeatzeko sistemak

120

4

1.

0487

Garapen inguruneak

100

3

1.

0618

Enpresa eta ekimen sortzailea

60

2

1.

NA01(1)

Ingelesa I

60

2

1.

0612

Web garapena bezero-ingurunean

150

7

2.

0613

Web garapena zerbitzari-ingurunean

150

7

2.

0614

Web aplikazioen hedapena

90

4

2.

0615

Web interfazeen diseinua

130

6

2.

0617

Laneko prestakuntza eta orientazioa

90

4

2.

NA02(1)

Ingelesa II

40

2

2.

0616

Web aplikazioak garatzeko proiektua

30

Enpresaren ordutegian

2.

0619

Lantokietako prestakuntza

360

Enpresaren ordutegian

2.

(1) Nahitaezko modulua Nafarroako Foru Komunitatean.

b) Lanbide moduluen garapena

Lanbide modulua: Sistema informatikoak.

Kodea: 0483.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 10.

Iraupena: 200 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Sistema informatikoak ebaluatzen ditu, eta horien osagaiak eta ezaugarriak identifikatu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sistema informatiko baten osagai fisikoak eta interkonexio mekanismoak ezagutu dira.

b) Ekipamendu bat abiarazteko prozesua egiaztatu da.

c) Gailu periferiko desberdinak sailkatu, instalatu eta konfiguratu dira.

d) Sare motak eta komunikazio sistemak identifikatu dira.

e) Sare informatiko baten osagaiak identifikatu dira.

f) Sare informatiko baten mapa fisikoak eta logikoak interpretatu dira.

2. Sistema eragileak instalatzen ditu, prozesua planifikatuta eta dokumentazio teknikoa interpretatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sistema informatiko baten elementu funtzionalak identifikatu dira.

b) Sistema eragile baten ezaugarriak, eginkizunak eta arkitektura aztertu dira.

c) Sistema eragile batzuen betebeharrak, ezaugarriak, aplikazio eremuak eta horiek erabiltzeko lizentziak alderatu dira.

d) Sistema eragile desberdinak instalatu dira.

e) Sistema eguneratzeko eta berreskuratzeko teknikak aplikatu dira.

f) Sistema eragileak instalatzeko eta probatzeko makina birtualak erabili dira.

g) Eginiko prozesuak dokumentatu dira.

3. Sistemako informazioa kudeatzen du, biltzeko egiturak identifikatzen ditu eta datuen osotasuna bermatzeko neurriak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Fitxategi-sistemak alderatu dira.

b) Sistema eragilearen direktorioen egitura eta funtzioa identifikatu dira.

c) Ingurune grafikoko tresnak eta komandoak erabili dira fitxategi-sisteman informazioa aurkitzeko.

d) Partizio eta unitate logiko desberdinak sortu dira.

e) Babeskopiak egin dira.

f) Zereginak automatizatu dira.

g) Informazioa kudeatzeari lotutako utilitateak instalatu eta ebaluatu dira.

4. Sistema eragileak kudeatzen ditu; horretarako komandoak eta tresnak erabiltzen ditu eta sistemaren beharrizanak ebaluatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Erabiltzaile kontu lokalak eta taldekoak administratu dira.

b) Sistemarako sarbidea bermatu da, kontu direktibak eta pasahitz direktibak erabiliz.

c) Zerbitzuak eta prozesuak identifikatu, abiarazi eta eten dira.

d) Baimen lokalen bidez babestu da informaziorako sarbidea.

e) Komandoak erabili dira sistema konfiguratzeko oinarrizko zereginak egiteko.

f) Sistema monitorizatu da.

g) Sistema mantentzeko eta optimizatzeko utilitateak instalatu eta ebaluatu dira.

h) Sistema informatikoak aplikazioen garapenari dagokionez dituen beharrizanak ebaluatu dira.

5. Sare-sistemak elkarrekin lotzen ditu gailuak eta protokoloak konfiguratuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) TCP/IP protokoloa konfiguratu da.

b) Eremu lokaleko sare kableatuak konfiguratu dira.

c) Eremu lokaleko hari gabeko sareak konfiguratu dira.

d) Sareak elkarrekin lotzeko gailuak erabili dira.

e) Hedadura zabaleko sareetarako sarbidea konfiguratu da.

f) Komunikazio atakak kudeatu dira.

g) Sarearen funtzionamendua egiaztatu du, komandoak eta oinarrizko tresnak erabiliz.

h) Komunikazioetarako protokolo seguruak aplikatu dira.

6. Sare-sistemak erabiltzen ditu, horien baliabideak kudeatzen ditu eta dauden segurtasun murrizketak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Baliabide lokaletarako eta sareko baliabideetarako sarbidea konfiguratu da.

b) Erabiltzaile eskubideak eta segurtasun direktibak identifikatu dira.

c) Fitxategi zerbitzariak, inprimaketa zerbitzariak eta aplikazio zerbitzariak ustiatu dira.

d) Urruneko konexiorako tekniken bidez sartu da zerbitzarietara.

e) Baliabideak eta sistema babestu behar diren ebaluatu da.

f) Oinarrizko segurtasuneko utilitateak instalatu eta ebaluatu dira.

7. Dokumentazioa prestatzen du, eta xede orokorreko aplikazio informatikoak baloratu eta erabiltzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lizentziaren eta xedearen arabera sailkatu da softwarea.

b) Sistema informatikoen erabilerari lotuta dauden softwarearen berariazko beharrizanak aztertu dira hainbat produkzio ingurunetan.

c) Tresna ofimatikoak erabilita dokumentazio lanak egin dira.

d) Posta eta mezularitza elektronikorako sistemak erabili dira.

e) Fitxategiak transferitzeko zerbitzuak erabili dira.

f) Interneteko zerbitzuen bidez dokumentazio teknikoa bilatzeko metodoak erabili dira.

Edukiak.

Sistema mikroinformatikoen ustiapena:

-Ordenagailuen arkitektura. Ordenagailu baten eskema eta egitura.

-Sistema informatiko baten osagaiak. Unitate funtzionalak.

-Komunikazio sistemak. Informazioa irudikatzea.

-Periferikoak. Gailuak konektatzeko moldagailuak. Periferikoak instalatzea.

-Azterketa eta diagnostikoa. Monitorizatzeko tresnak.

-Segurtasun arauak eta laneko arriskuen prebentzioa.

-Sareen ezaugarriak. Alde onak eta txarrak.

-Sare motak. Eremu lokaleko eta hedadura zabaleko sareak.

-Sare informatiko baten osagaiak.

-Sare-topologiak.

-Transmisio bideak. Sare kableatuak eta WIFI sareak.

-Kableatu motak. Kableatu egituratua. Konektoreak.

-Sare lokal baten mapa fisikoa eta logikoa.

Sistema eragileen instalazioa:

-Sistema eragile baten arkitektura.

-Sistema eragile baten funtzioak.

-Sistema eragileen motak.

-Aplikazio motak.

-Lizentziak eta lizentzia motak.

-Aplikazioak instalatu eta probatzea.

Ebaluazioa eta errendimendua:

-Abiarazteko kudeatzaileak.

-Makina birtualak. Makina birtualak proba ingurune gisa instalatzea eta kudeatzea.

-Sistema eragile libreak eta jabedunak instalatu aurreko oharrak.

-Sistema eragileak instalatzea. Baldintzak, bertsioak eta lizentziak.

-Aplikazioak instalatzea/desinstalatzea. Baldintzak, bertsioak eta lizentziak.

-Bere kasako instalazioen erabilera.

-Sistema eragileen eta aplikazioen eguneratzea.

-Sistema eragileak abiarazteko fitxategiak.

-Gailuen kontrolatzaileak.

-Utilitateak eta teknikak sistema informatiko baten mantentze-lanetan.

-Sistema informatiko baten softwarearen babes irudiak sortu eta berritzea.

Informazioaren kudeaketa:

-Fitxategi-sistemak. Motak eta ezaugarriak.

-Fitxategi-sistemak kudeatzea komandoen eta ingurune grafikoen bidez.

-Sistema eragile libreen eta jabedunen direktorioen egitura.

-Sistemaren informazioa bilatzea komandoen eta erreminta grafikoen bidez.

-Instalaturiko softwarea identifikatzea komandoen eta erreminta grafikoen bidez.

-Sistemaren informazioa kudeatzea. Errendimendua. Estatistikak. Gailuak sistema eragileetan muntatu eta desmuntatzea.

-Diskoak administratzeko erremintak. Partizioak egitea, desfragmentazioa eta azterketa.

-Bolumenak karpetatan muntatzea.

-Akatsekiko tolerantzia. RAID sistemak.

-Zereginen automatizazioa.

Sistema eragileen konfigurazioa:

-Erabiltzaileak eta talde lokalak konfiguratzea.

-Sistema barruko erabiltzaileak eta taldeak.

-Erabiltzaile kontuen segurtasuna.

-Pasahitzen segurtasuna.

-Erabiltzaileen profil lokalen konfigurazioa.

-Baliabideetarako sarbidea. Baimen lokalak.

-Direktiba lokalak.

-Zerbitzuen eta prozesuen kontrola eta kudeaketa.

-Sistema libreen eta jabedunen komandoak.

-Sistema monitorizatzeko tresnak.

Sare-sistemen konexioa:

-TCP/IP protokoloa konfiguratzea sareko bezero batean. IP helbideak. Azpisare-maskarak. IPv4. IPv6. Konfigurazio estatikoa. Konfigurazio dinamiko automatikoa.

-Izenen ebazpena konfiguratzea.

-Sarea konfiguratzeko fitxategiak.

-Banabideen taulak.

-Portuen kudeaketa.

-Komandoen bidez egiaztatzea sare baten funtzionamendua.

-Konektagarritasun arazoak konpontzea sareko sistema eragileetan.

-Sistema eragile libreetan eta jabedunetan erabilitako komandoak.

-Sareen monitorizazioa.

-TCP/IP protokoloa. OSI eta TCP/IP modeloak.

-Sare-moldagailuak konfiguratzea sistema eragile libreetan eta jabedunetan.

-Sareko gailuak konfiguratzeko softwarea.

-Sareen interkonexioa: sare-moldagailuak eta interkonexiorako gailuak.

-Sare kableatuak. Motak eta ezaugarriak. Sare-moldagailuak. Kommutadoreak, bideratzaileak, besteak beste.

-Hari gabeko sareak. Motak eta ezaugarriak. Moldagailuak. Interkonexiorako gailuak.

-Oinarrizko segurtasuna sare kableatuetan eta hari gabekoetan.

-Segurtasuna hari gabeko sareen eta WEP, WPA, WPA2-PSK WPA-PSK sareen komunikazioetan, besteak beste.

-WAN sareetarako sarbidea. Teknologiak.

-Komunikazioen segurtasuna.

Baliabideak kudeatzea sare batean:

-Baimenen eta eskubideen arteko aldeak. Sareko baimenak. Baimen lokalak. Herentzia. Baimen eraginkorrak. Baimenak eskuordetzea. Sarbide kontrolaren zerrendak.

-Erabiltzaile eskubideak. Segurtasun direktibak. Direktibaren xedeak. Direktiben eremua.

-Sistemaren eta datuen segurtasun baldintzak.

-Segurtasuna erabiltzaile mailan eta ekipamendu mailan.

-Fitxategi zerbitzariak.

-Inprimaketa zerbitzariak.

-Aplikazio zerbitzariak.

-Urruneko konexioko teknikak.

-Enkriptatzeko tresnak.

-Aztertu eta administratzeko tresnak.

-Suebakiak.

-Sarkinak antzemateko sistemak.

Xede orokorreko aplikazio informatikoak ustiatzea:

-Software motak. Lizentziak eta motak.

-Software baldintzak.

-Tresna ofimatikoak.

-Interneteko tresnak.

-Xede orokorreko utilitateak: antibirusa, datuak berreskuratzea, sistema mantentzea, besteak beste.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honetako prestakuntza beharrezkoa da sistema informatikoa ustiatu ahal izateko. Helburua da ikasleek periferiko arruntak instalatzeko behar diren gaitasunak lortzea, betiere kalitate irizpideak aplikatuz, segurtasun-baldintzetan lan eginez eta ingurumena errespetatuz. Era berean, ordenagailuetan sistema eragileak ezartzen eta ustiatzen jakin behar dute, hardware beharrizanak kontuan izanik. Moduluak sare informatikoen, sare moten eta hauen ezaugarrien ikuspegi osoa eskaintzen du, ikasleek errazago ikas dezaten sare informatiko lokalak instalatzen, konfiguratzen eta mantentzen eta horiek kanpora konektatzen.

Moduluaren edukiak kasuan kasuko atalean aipatutako sekuentziari jarraikiz garatzea iradokitzen da.

Proposatu den edukien sekuentziari lotuta, irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak izan daitezen iradokitzen da. Izan ere, hurrengo sekuentzia ezar daiteke:

-Moduluaren hasieran ordenagailuen arkitekturak ikasteko jarduerak proposatuko dira eta arreta von Neumann-en arkitekturan jarriko da funtsean. Halaber, informazioa irudikatzeari buruzko edukiak jorratuko dira eta sistema bitarra eta hamaseitarra, ASCII eta beste batzuei buruzko kontzeptuak landuko dira.

-Jarraian, sistema informatiko baten osagai guztiak identifikatzea helburutzat duten jarduerak eginen dira, sistemaren bloke funtzionalak kontuan hartuta: unitate zentrala, S/I unitateak, periferikoak eta memoria.

-Osagai guztiak identifikatu direnean, sistema informatiko batean periferiko arruntagoak instalatzeko jarduerei ekinen zaie: inprimagailuak, monitoreak, teklatua, sagua, disko-unitateak, CD-DVD ROM unitateak eta beste batzuk.

-Sistema eragileak instalatuko dira eta oinarrizko softwarea administratuko da. Komandoak eta ingurune grafikoak erabiliko dira fitxategi-sistemak kudeatzeko eta sistema mantentzeko: konpresoreak, datuak berreskuratzea, diskoak eskaneatzeko gailuak, memoriak eta diskoak frogatzeko gailuak, MBR kudeatzea, pasahitzen kudeaketa, kopiak eta babes irudiak, eta beste batzuk.

-Azkenik, eta sare informatikoei buruzko ezagutza teorikoak eman ostean, oinarrizko zereginei ekinen zaie: LAN sare lokalen instalazioa, konfigurazioa eta mantentzea eta kanpora, WAN sareetara, ateratzea. Aplikazioen, fitxategien eta inprimaketa zerbitzariak instalatuko dira eta, batik bat, informazioaren segurtasuna zainduko da: besteak beste suebakiak konfiguratuko dira, datuak enkriptatuko dira eta sarkinak antzemateko sistemak ezarriko dira.

Modulu honetan eduki teorikoa handia da, baina komenigarria da aplikazio praktikoak eduki teorikoei gailendu behar zaizkiela kontuan hartzea. Horregatik, hurrengo praktikei lehentasuna ematea iradokitzen da:

-Mahai gaineko ordenagailuen eta ordenagailu eramangarrien osagai guztiak detektatzea.

-Gailu periferikoak instalatu eta konfiguratzea.

-Sistema eragile libre eta jabedunak instalatu, konfiguratu eta ustiatzea.

-Sare lokal txikiak instalatzea, kableatuak eta hari gabekoak.

Irakaskuntza-ikaskuntza jarduera guztiak garatu ahal izateko lantegi-ikasgela bat edukitzea komeni da, eta bertan bi alderdi ondo bereiztea: bata eduki teorikoak emateko eta bestea praktikak egiteko.

Beste baliabide mota batzuen erabilerari dagokionez, ekipamenduak eta sare informatikoak muntatzeko oinarrizko tresnak erabili beharko dira, baita espezifikoagoak diren beste batzuk ere, hala nola: polimetroak, kableatuaren jarraitutasunaren neurgailuak, sarearen kableatua frogatzeko gailuak, etab.

Hardware tresnez gain software tresnak ere erabili behar dira sistema informatikoa bi mailatan mantentzeko. Ildo horretan, komenigarria da software libreko software tresnak, mantentze-aplikazioak eta sistemak erabiltzea, eta/edo hezkuntzarako lizentziak, ikasle guztiek eskuratu ahal izan ditzaten tresna horiek praktikak egiteko.

Sare informatikoak instalatu eta mantentzen jakiteko elektronika ere sartu behar da lantegi-ikasgelan, besteak beste: rack-a txertatzeko armairuak, patch panela, switch-a, hub-a, sarea ziurtatzeko gailuak.

Modulu honetan egiten diren jarduera motak kontuan izanda, agian zikloko beste modulu batzuekin interferentziak izan daitezke, ikasleak etengabe egonen direlako periferikoak instalatzen, sistemak instalatzen eta mantentzen eta sare informatikoak instalatzen. Interferentzia horiek, dena den, makina birtualak erabiliz murriztu daitezke; sistema eragileak instalatzean, adibidez, ezinbestean egon behar dute horiek guztiek une oro koordinatuta.

Halaber, modulua batez ere praktikoa denez, ordutegi trinkoa izatea komeni da eta horrela irakasteko denbora ahalik eta hobeto aprobetxatu.

Lanbide modulua: Datu-baseak.

Kodea: 0484.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 12.

Iraupena: 160 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Datu-baseen elementuak ezagutzen ditu, haien eginkizunak aztertzen ditu eta sistema kudeatzaileen erabilgarritasuna baloratzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Biltegiratzeko sistema logikoak eta haien ezaugarriak aztertu dira.

b) Datu-baseen motak identifikatu dira, datuetarako erabilitako modeloaren arabera.

c) Datu-baseen motak identifikatu dira, informazioaren kokapenaren arabera.

d) Datu-baseen sistema kudeatzaile baten erabilgarritasuna ebaluatu da.

e) Datu-baseen sistema kudeatzaile baten elementu bakoitzaren eginkizuna ezagutu da.

f) Datu-baseen sistema kudeatzaileak sailkatu dira.

g) Datu-base banatuen erabilgarritasuna ezagutu da.

h) Informazioa fragmentatzeko politikak aztertu dira.

2. Datu-baseak sortzen ditu eta horien egitura eta elementuen ezaugarriak zehazten ditu eredu erlazionalaren arabera.

Ebaluazio irizpideak:

a) Informazioa biltegiratzeko formatua aztertu da.

b) Taulak eta horien arteko erlazioak sortu dira.

c) Datu mota egokiak hautatu dira.

d) Eremu nagusiak definitu dira tauletan.

e) Diseinu logikoan islatzen diren mugak ezarri dira.

f) Ikuspegiak sortu dira.

g) Erabiltzaileak sortu dira eta pribilegioak esleitu dira.

h) Morroiak, tresna grafikoak eta definitzeko eta datuak kontrolatzeko lengoaiak erabili dira.

3. Datu-base batean biltegiratutako informazioa kontsultatzen du eta morroiak, tresna grafikoak eta datuak erabiltzeko lengoaia erabiltzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Tresnak eta sententziak identifikatu dira, kontsultak egiteko.

b) Taula bati buruzko kontsulta sinpleak egin dira.

c) Hainbat taularen edukiari buruzko kontsultak egin dira barneko konposizioen bidez.

d) Hainbat taularen edukiari buruzko kontsultak egin dira kanpoko konposizioen bidez.

e) Laburpen kontsultak egin dira.

f) Azpikontsultak dituzten kontsultak egin dira.

4. Datu-basean biltegiratutako informazioa aldatzen du eta morroiak, tresna grafikoak eta datuak erabiltzeko lengoaia erabiltzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Tresnak eta sententziak identifikatu dira, datu-basearen edukia aldatzeko.

b) Datuak gehitu, ezabatu eta eguneratu dira tauletan.

c) Kontsulta baten ondoriozko informazioa sartu da taula batean.

d) Sententzia gidoiak diseinatu dira, zeregin konplexuak egiteko.

e) Transakzioen funtzionamendua ezagutu da.

f) Transakzio batek eragindako aldaketak zati batean edo osorik baliogabetu dira.

g) Erregistroak blokeatzeko politiken ondorioak identifikatu dira.

h) Neurriak hartu dira, informazioaren osotasunari eta funtsari eusteko.

5. Biltegiratutako prozedurak garatzen ditu, eta datu-baseen sistema kudeatzaileko lengoaiaren sententziak ebaluatu eta erabiltzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lanak automatizatzeko moduak identifikatu dira.

b) Gidoien exekuzio metodoak ezagutu dira.

c) Gidoiak editatzeko erabilgarri dauden tresnak identifikatu dira.

d) Gidoiak definitu eta erabili dira, zereginak automatizatzeko.

e) Sistema kudeatzaileak emandako funtzioak erabili dira.

f) Erabiltzaile funtzioak definitu dira.

g) Fluxuaren kontrol egiturak erabili dira.

h) Disparadoreak definitu dira.

i) Kurtsoreak erabili dira.

6. Modelo erlazional normalizatuak diseinatzen ditu eta entitate/erlazio diagramak interpretatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Erreminta grafikoak erabili dira, diseinu logikoa irudikatzeko.

b) Diseinu logikoko taulak identifikatu dira.

c) Diseinu logikoko taulak osatzen dituzten eremuak identifikatu dira.

d) Diseinu logikoko taulen arteko erlazioak aztertu dira.

e) Eremu nagusiak identifikatu dira.

f) Osotasun arauak aplikatu dira.

g) Normalizazio arauak aplikatu dira.

h) Diseinu logikoan agertu ezin diren mugak aztertu eta dokumentatu dira.

7. Datu-base objektu-erlazionaletan biltegiratutako informazioa kudeatzen du, eta sistema kudeatzaileak ematen dituen aukerak ebaluatu eta erabiltzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Datu-base objektu-erlazionalen ezaugarriak identifikatu dira.

b) Datu objektuak eta horien atributuak eta metodoak sortu dira.

c) Objektu taulak eta objektu motako zutabedun taulak sortu dira.

d) Bilduma motako datuak sortu dira.

e) Kontsultak egin dira.

f) Biltegiratutako informazioa aldatu da, baina datuen osotasuna eta sendotasuna mantenduz.

Edukiak.

Informazioa biltegiratzea:

-Fitxategiak (planoak, indexatuak eta zuzeneko sarbidea, besteak beste).

-Datu-baseak. Kontzeptuak, erabilerak eta motak, datuen modeloaren eta informazioaren kokapenaren arabera.

-Datu-baseen sistema kudeatzaileak: eginkizunak, osagaiak eta motak.

-Datu-base zentralizatuak eta datu-base banatuak.

Datu-base erlazionalak:

-Datuen modeloa.

-Modelo erlazionalaren terminologia.

-Datu motak.

-Lehen mailako gakoak.

-Indizeak. Ezaugarriak.

-NULL balioa.

-Gako arrotzak.

-Bistak.

-Erabiltzaileak. Pribilegioak.

-Datuak deskribatzeko lengoaia (DDL).

-Datuak kontrolatzeko lengoaia (DCL).

Kontsultak egitea:

-SELECT sententzia.

-Erregistroak hautatu eta antolatzea.

-Eragileak. Alderaketarako eragileak. Eragile logikoak.

-Laburpen kontsultak.

-Erregistroak multzokatzea.

-Barneko konposizioak.

-Kanpoko konposizioak.

-Azpikontsultak.

Datuen tratamendua:

-Erregistroak txertatzea.

-Erregistroak ezabatzea. Erregistroen aldaketa.

-Ezabaketak eta aldaketak eta integritate erreferentziala. Azpikontsultak eta konposizioak edizio aginduetan.

-Transakzioak.

-Blokeo politikak.

Datu-baseen programazioa:

-Atarikoak. Programazio lengoaia.

-Sistemaren aldagaiak eta erabiltzaile aldagaiak.

-Eginkizunak.

-Fluxu-kontrolaren egiturak.

-Bildutako prozedurak. Erabiltzaile funtzioak.

-Azpirrutinak.

-Gertaerak eta disparadoreak.

-Salbuespenak.

-Kurtsoreak.

Entitate/erlazio diagramak interpretatzea:

-Entitateak eta erlazioak. Kardinalitatea.

-Ahulezia.

-Entitate/erlazio modelo handitua.

-Entitate/erlazio diagramatik modelo erlazionalera iragaitea.

-Modelo erlazionalak normalizatzea.

Datu-base objektu-erlazionalen erabilera:

-Datu-base objektu-erlazionalen ezaugarriak.

-Datu objektu motak.

-Objektu moten definizioa.

-Herentzia.

-Identifikatzaileak; erreferentziak.

-Bilduma datu motak.

-Objektuen deklarazioa eta hasieratzea.

-SELECT sententziaren erabilera.

-Objektuak txertatzea.

-Objektuak aldatu eta kentzea.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen bidez, ikasleak datu-baseak diseinatu, administratu eta programatu ahal izanen ditu. Hain zuzen, diseinuak egiteko eta interpretatzeko, datuetarako sarbideetan prozedurak eta segurtasun sistemak sartzeko eta datu-baseetara sartu behar duten aplikazioak garatzen modu aktiboan parte hartzeko gaitasunak eskura ditzaten lortu nahi da.

Modulua garatzeko edukiak hurrengo sekuentziaren araberakoak izan daitezen iradokitzen da:

-Informazioa biltegiratzea.

-Entitate/erlazio diagramak interpretatzea.

-Datu-base erlazionalak.

-Kontsultak egitea.

-Datuen tratamendua.

-Datu-baseen programazioa.

-Datu-base objektu-erlazionalen erabilera.

Lantegi-ikasgelan egin beharreko jardueren tipologiari dagokionez, teoriko-praktikoak izan beharko lirateke: Garrantzi handia eman behar zaio atal praktikoari, bai, ahal den neurrian, azalpen teorikoari laguntzeko benetako adibideak erabiliz, bai ikasgelan eta/edo etxean garatzeko ariketak eginez.

Inguruabar hori oso garrantzitsutzat jo behar da abstrakzio maila handia eskatzen duten unitateetan (entitate/erlazio modeloa, modelo erlazionala, kontsulta konplexuak, gidoiak sortzea...), kontuan hartu behar baita zikloko lehen maila dela eta ikasleek ez dituztela trebetasun horiek garatu beste moduluetan.

Lehenengo unitateak teorikoagoak direnez, oinarrizko kontzeptuak finkatzeko jarduerak ezartzea gomendatzen da. Beraz, jarduera horiek garatzen diren bitartean, asteko irakastaldiren batean aukeratutako datu-baseen sistema kudeatzailea erabiltzea iradokitzen da (instalazioa, lanerako ingurune grafikoa, morroien erabilera, etab.). Horrela, ikasleek hobeto uler ditzakete lehenengo unitateetan emandako eduki teorikoak.

Datu-baseak analizatu eta diseinatzeko unitateetarako, aldiz, ikasleek diseinu logiko osoak eta zailtasun maila ezberdinekoak egiteko jarduerak proposatzen dira. Jarduera hauetan entitate-erlazio modeloa erabiltzeko praktikak izan behar dira, eta eredu horri taulak lortzeko eredu erlazionala aldatzen duten arauak aplikatu behar zaizkio. Halaber, normalizatzeko ariketak egitea ere komeni da, gutxienez 3. forma normaleraino.

Adibidez, jarduera bat izan daiteke bezeroarekin elkarrizketa bat egiteko enuntziatua ematea eta bertan eskakizun batzuk egitea, ikasleak gero datu-basearen diseinua egin dezan.

Arestian aipatu jardueretako edozein datu-baseen sistema kudeatzailean ezar daiteke eta, horrela, kontsultak egiteko, datuak tratatzeko eta datu-baseak programatzeko multzoei lotuta dauden unitateak garatu.

Komenigarria da, gainera, ariketa berriak sartzea eta diseinu fasean ebatzi direnak berriz erabiltzea; azken ariketa hauek enuntziatu bihur daitezke aukeratutako datu-baseen sistema kudeatzailean datu-baseak ezartzeko eta, horrela, proposatzen diren kontsultak eta ekintzak ebatzi ahal izateko, baimendutako erabiltzaileen baimenak sartzeko eta datu-base hauei buruz ebatziak izan behar diren gai berriak eransteko. Ondorioz, kontsultak egiteko, datuak tratatzeko eta datu-baseak programatzeko eduki multzoetan jorratutakoa gauzatu ahal izanen da.

Azken eduki multzoan jarduera berberak erabil daitezke baina, kasu honetan, datu-base objektu-erlazionalei lotuta.

Proposatutako jarduerak behar bezala garatzeko lantegi-ikasgela bat eduki behar da, eta bertan, ikasleek jarduera praktikak burutzeko beste ordenagailu egon behar dira.

Datu-baseen sistema kudeatzaile gisa software librea erabiltzea gomendatzen da, aplikazioak web ingurunean programatzeko mota horretako softwarea behar baita. Horrez gain, software librea eta/edo hezkuntzarako lizentziak erabiltzea gomendatzen da.

Irakas-denbora antolatzean, ordutegi trinkoa ezartzea komeni da, irakasteko denbora ahalik eta hobeto aprobetxatu ahal izateko.

Komeni da azpimarratzea ikasleek dagoeneko programazio moduluan jorratu dutela objektu objektu-erlazionalei lotutako teoria. Hots, dagoeneko ezagutzen dute objektuei (objektuak, klaseak, herentzia, polimorfismoa, etab.) buruzko teoria eta, horrenbestez, datu-base objektu-erlazionalak sortu eta mantentzeari lotutako guztiak lehentasuna izatea iradokitzen da.

Lanbide modulua: Programazioa.

Kodea: 0485.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 14.

Iraupena: 260 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Programa informatiko baten egitura ezagutzen du, eta erabilitako programazio lengoaiaren elementuak identifikatu eta erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Programa informatiko baten egitura osatzen duten multzoak identifikatu dira.

b) Aplikazioak garatzeko proiektuak sortu dira.

c) Garapenerako ingurune integratuak erabili dira.

d) Aldagai mota desberdinak eta horietako bakoitzaren erabilera espezifikoa identifikatu dira.

e) Programa baten kodea aldatu da aldagaiak sortu eta erabiltzeko.

f) Konstanteak eta literalak sortu eta erabili dira.

g) Lengoaiaren eragiketak espresioetan sailkatu, ezagutu eta erabili dira.

h) Bihurketa esplizitu eta inplizituen funtzionamendua egiaztatu da.

i) Kodean iruzkinak sartu dira.

2. Programa errazak idazten eta frogatzen ditu, eta objektuetara bideratutako programazioaren oinarriak ezagutzen eta aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Objektuetara bideratutako programazioaren oinarriak identifikatu dira.

b) Programa sinpleak idatzi dira.

c) Objektuak instantziatu dira aurrez definitutako klaseen bidez.

d) Objektuen metodoak eta propietateak erabili dira.

e) Metodo estatikoetarako deiak idatzi dira.

f) Parametroak erabili dira metodorako deian.

g) Objektuen liburutegiak sartu eta erabili dira.

h) Eratzaileak erabili dira.

i) Garapenerako ingurune integratua erabili da programa sinpleak sortu eta konpilatzeko.

3. Kodea idatzi eta arazten du, eta lengoaia kontrolatzeko egiturak aztertu eta erabiltzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Hautapen egiturak erabiltzeko kode bat idatzi eta frogatu da.

b) Errepikapen egiturak erabili dira.

c) Jauzi-sententzien aukerak ezagutu dira.

d) Kodea idatzi da salbuespenen kontrola erabiliz.

e) Programa exekutagarriak sortu dira kontrolerako egitura desberdinak erabiliz.

f) Programak frogatu eta arazi dira.

g) Kodea iruzkindu eta dokumentatu da.

4. Klasetan antolatutako programak garatzen ditu, eta horretarako objektuei zuzendutako programazioaren printzipioak aztertu eta aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Klase batean ohikoak diren sintaxia, egitura eta osagaiak ezagutu dira.

b) Klaseak definitu dira.

c) Propietateak eta metodoak definitu dira.

d) Eratzaileak sortu dira.

e) Aurretik sortutako klaseetako objektuak eskatzen eta erabiltzen dituzten programak garatu dira.

f) Klaseen eta haien osagaien ikusgarritasuna kontrolatzeko mekanismoak erabili dira.

g) Heredatutako klaseak definitu eta erabili dira.

h) Metodo estatistikoak sortu eta erabili dira.

i) Interfazeak definitu eta erabili dira.

j) Klase multzoak eta liburutegiak sortu eta erabili dira.

5. Informazioa sartu eta ateratzeko eragiketak egiten ditu, lengoaiaren berariazko prozedurak eta klaseen liburutegiak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kontsola erabili da informazioa sartu eta ateratzeko eragiketak gauzatzeko.

b) Formatuak aplikatu dira informazioa bistaratzean.

c) Lengoaiaren eta hari lotutako biblioteken sarrera / irteera aukerak ezagutu dira.

d) Fitxategiak erabili dira informazioa biltegiratzeko eta berreskuratzeko.

e) Fitxategietako edukian sartzeko zenbait metodo erabiltzen dituzten programak sortu dira.

f) Garapen inguruneko tresnak erabili dira erabiltzailearen interfaze grafiko sinpleak sortzeko.

g) Gertaeren kontrolatzaileak programatu dira.

h) Informazioa sartzeko eta ateratzeko interfaze grafikoak erabiltzen dituzten programak idatzi dira.

6. Informazioa maneiatzen duten programak idazten dira eta, horretarako, datuen mota aurreratuak aukeratu eta erabiltzen dira.

Ebaluazio irizpideak:

a) Array-ak erabiltzen dituzten programak idatzi dira.

b) Datu aurreratuen motei lotuta dauden klaseen liburutegiak ezagutu dira.

c) Zerrendak erabili dira informazioa biltegiratzeko eta prozesatzeko.

d) Iteratzaileak erabili dira zerrendetako elementuen bidea egiteko.

e) Eskura dauden datuen bildumetako bakoitzaren ezaugarriak eta abantailak ezagutu dira.

f) Klase eta metodo orokorrak sortu dira.

g) Espresio erregularrak erabili dira testu-kateetan maisuak bilatzeko.

h) XML dokumentuen tratamenduarekin lotutako klaseak identifikatu dira.

i) XML dokumentuak manipulatzen dituzten programak egin dira.

7. Programak garatzen ditu, objektuetara bideratutako lengoaien eta programazio ingurunearen ezaugarri aurreratuak aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Herentzia, gainklasea eta azpiklasea kontzeptuak identifikatu dira.

b) Modifikatzaileak erabili dira klaseen eta metodoen herentzia blokeatzeko eta behartzeko.

c) Eratzaileek herentzian duten intzidentzia ezagutu da.

d) Gainklaseko metodoen ezarketa gainidatziko duten klase heredatuak sortu dira.

e) Klaseen hierarkiak diseinatu eta aplikatu dira.

f) Klaseen hierarkiak frogatu eta arazi dira.

g) Klaseen hierarkiak ezarri eta erabiltzen dituzten programak egin dira.

h) Kodea iruzkindu eta dokumentatu da.

8. Objektuetarako datu-baseak erabiltzen ditu, horien ezaugarriak aztertzen dira eta informazioaren iraunkortasuna mantentzeko teknikak aplikatzen dira.

Ebaluazio irizpideak:

a) Objektuetara bideratutako datu-baseen ezaugarriak identifikatu dira.

b) Aplikazioen garapenean aplika daitekeen aztertu da objektuetara bideratutako lengoaien bidez.

c) Objektuetara bideratutako datu-baseen sistema kudeatzaileak instalatu dira.

d) Sistema kudeatzaileek biltegiratutako informazioa kudeatzeko erabiltzen dituzten metodo desberdinak sailkatu eta aztertu dira.

e) Objektuak biltegiratzeko behar diren datu-baseak eta egiturak sortu dira.

f) Sortutako datu-baseetan objektuak biltegiratuko dituzten aplikazioak programatu dira.

g) Datu-baseetatik objektuak berreskuratzeko, eguneratzeko eta kentzeko programak egin dira.

h) Datu egituratuak, konposatuak eta erlazionatuak biltegiratzeko eta kudeatzeko programak egin dira.

9. Datu-base erlazionaletan biltegiratutako informazioa kudeatzen du, datuen osotasuna eta sendotasuna mantenduz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Datu-base erlazionalen sistema kudeatzaileetara sartzeko ezaugarriak eta metodoak identifikatu dira.

b) Datu-baseekin konexioak programatu dira.

c) Datu-baseetan informazioa biltegiratzeko kodea idatzi da.

d) Datu-baseetan biltegiratutako informazioa berreskuratzeko eta erakusteko programak sortu dira.

e) Biltegiratutako informazioa ezabatu eta aldatu da.

f) Datu-baseen gaineko kontsultak exekutatzeko aplikazioak sortu dira.

g) Datu-base erlazionaletan dagoen informazioa kudeatu ahal izateko aplikazioak sortu dira.

Edukiak.

Programa informatiko baten elementuak identifikatzea:

-Egitura eta multzo nagusiak.

-Aldagaiak.

-Datu motak.

-Literalak.

-Konstanteak.

-Operadoreak eta espresioak.

-Mota bihurketak.

-Iruzkinak.

Objektuen erabilera:

-Objektuen ezaugarriak.

-Objektuen instantziazioa.

-Metodoen erabilera.

-Propietateen erabilera.

-Metodo estatikoen erabilera.

-Eragileak.

-Objektuak suntsitzea eta memoria askatzea.

Kontrol egituren erabilera:

-Hautapen egiturak.

-Errepikapen egiturak.

-Jauzi egiturak.

-Salbuespenen kontrola.

Klaseen garapena:

-Klase kontzeptua.

-Klase baten egitura eta osagaiak.

-Atributuak sortzea.

-Metodoak sortzea.

-Eragileak sortzea.

-Klaseak eta objektuak erabiltzea.

-Heredatutako klaseak erabiltzea.

Informazioa irakurri eta idaztea:

-Fluxu motak. Byten eta karaktereen fluxuak.

-Fluxuei buruzko klaseak.

-Fluxuen erabilera.

-Teklatu bidezko sarrera.

-Pantailaratzea.

-Datuen fitxategiak. Erregistroak.

-Fitxategiak ireki eta ixtea. Sarrera motak.

-Informazioa idatzi eta irakurtzea fitxategietan.

-Fitxategien sistemak erabiltzea.

-Fitxategiak eta direktorioak sortzea eta kentzea.

-Interfazeak.

-Gertaera kontzeptua.

-Gertaeren kontrolatzaileak sortzea.

Biltegiratzeko egiturak aplikatzea:

-Egiturak.

-Array-ak sortzea.

-Array dimentsioaniztunak.

-Karaktere kateak.

-Zerrendak.

Klaseen erabilera aurreratua:

-Klaseen osaera.

-Herentzia.

-Gainklaseak eta azpiklaseak.

-Klaseak eta metodoak, abstraktuak eta azkenak.

-Metodoak gainidaztea.

-Eragileak eta herentzia.

Objektuen iraunkortasuna mantentzea:

-Objektuetara bideratutako datu-baseak.

-Objektuetara bideratutako datu-baseen ezaugarriak.

-Datu-baseen kudeatzailea instalatzea.

-Datu-baseak sortzea.

-Kontsultarako mekanismoak.

-Kontsulten lengoaia: sintaxia, espresioak, operadoreak.

-Informazioa, berreskuratzea, aldatzea eta kentzea.

-Datu objektu motak; atributuak eta metodoak.

-Bilduma datu motak.

Datu-base erlazionalak kudeatzea:

-Konexioak ezartzea.

-Informazioa berreskuratzea.

-Informazioa manipulatzea.

-Datu-baseari buruzko kontsultak egitea.

Orientabide didaktikoak.

Helburu nagusia da ikasleek ezagutza, gaitasun eta fidagarritasun nahikoa hartzea, programa informatiko orokorrak objektuetara bideratutako lengoaietan garatzeko eta egokitzeko eta objektuetara bideratutako programazioaren printzipioak esparru horretan aplikatu ahal izateko.

Moduluaren edukien tratamenduari dagokionez, curriculum honetako atal egokian azaldu den sekuentzia bera kontuan hartuta jorratzea gomendatzen da, moduluaren azken bi ataletan izan ezik (Objektuen iraunkortasuna mantentzea eta Datu-base erlazionalak kudeatzea); izan ere, datu-base erlazionalak kudeatzeari buruzko atala objektuen iraunkortasuna mantentzeari buruzkoa baino lehen emateko iradokitzen da.

Jarduera praktikoak jorratu diren oinarrizko edukiekin batera egin beharko lirateke. Lortutako ezagutzak finkatuko dituzten ariketa txikiak prestatzea iradokitzen da. Eduki batutzaileak dituen modulua izanik, gero eta zailagoak diren eta pixkanaka irakatsitako eduki guztiak jasotzen dituzten ariketak prestatzeko proposatu da.

Beraz, moduluaren lehenengo hiru ataletan (Programa informatiko baten elementuak identifikatzea, Objektuen erabilera eta Kontrol egituren erabilera) ariketa errazak proposa daitezke, adibidez, ikasleak iturburu-kodea duen multzo batean konponbiderako elementuak bilatzeko ariketak: aldagaiak, konstanteak, literalak, iruzkinak, eragileak, suntsitzaileak, kontrol egiturak (hautapen, errepikapen, jauzi egiturak), salbuespenak..., eta alderantzizko kasuak. Ikasleek behar bezala aukeratu behar dituzte, azalpen jakin bat oinarri hartuta, iturburu-kode bat eratzeko behar dituzten elementuak.

Moduluaren hurrengo lau ataletan (klaseen garapena, informazioa irakurri eta idaztea, biltegiratzeko egiturak aplikatzea, klaseen erabilera aurreratua) aurrekoetan ikasitakoa aplikatu behar da eta, horrela, ikasleak eman zaion enuntziatuaren bidez konponbide bat proposatu edo zuzendu beharko luke. Honako ekintzak egin beharko lituzke:

-Problemaren aldagaiak/konstanteak/literalak... kodifikatu, eta egitura bakoitzerako datu mota egokia definitu.

-Objektuak instantziatu eta erabili.

-Objektuen metodoak eta liburutegiak erabili.

-Une bakoitzean kontrol egitura egokiena hautatu.

-Fitxategien sistemak eta datuen sarrera eta irteera fluxuak erabili.

-Biltegiratzeko egiturak aplikatu.

-Objektuen programazio aurreratua erabili (herentzia erabili, polimorfismoa, gainidazketa, klaseen osaera...).

-Beste batzuk.

Moduluaren azken bi ataletan (Objektuen iraunkortasuna mantentzea eta Datu-base erlazionalak kudeatzea) datu-base bat sortu, konfiguratu eta mantentzeari buruzko jarduera bat proposa daiteke. Ikasleak hurrengo jarduerak egin beharko lituzke:

-Datu-basea sortu.

-Datuak hautatu, aldatu eta kentzeko kontsultak sortu.

-Konexioak ezarri.

-Informazioa berreskuratu eta manipulatzeko zereginak gauzatu.

-Datu-basea eguneratzeko zereginak gauzatu.

Modulua praktikoa dela aintzat hartuta lantegi-ikasgela bat edukitzea komeni da, eta bertan, ikasleek ekipamendu informatikoaren bidez praktikak egitea, ahal dela banaka. Bi alderdi desberdinetan egituratzen den lantegi-ikasgela egotea iradokitzen da: horietako batean eduki teorikoak irakatsiko dira eta bestean, aldiz, praktikak garatuko dira.

Software librea eta/edo hezkuntzarako lizentziak erabiltzea gomendatzen da, ikasle guztiek erabiliko dituztela bermatzeko eta horiekin praktikak egin ahal izateko.

Interesgarria izanen litzateke lantegi-ikasgelan gailu elkarreragileak (proiektagailuak, arbel digital elkarreragileak...) gehitzea, ariketak zuzentzeko eta azaltzeko orduan ikasleen eta irakaslearen arteko komunikazioa hobetzeko asmoz.

Beste modulu batzuekiko erlazioari dagokionez, gomendagarria izanen litzateke lehen mailakoa ere baden Datu-baseen lanbide moduluarekin koordinatzea. Horrela, komenigarria izanen litzateke ikasleek gai horri buruzko gutxieneko edukiak berenganatzea, edukien 8. eta 9. multzoei, Objektuen iraunkortasuna mantentzeari eta Datu-base erlazionalak kudeatzeari buruzkoak direnei, hurrenez hurren, heldu baino lehen.

Modulu honen edukien ezaugarriak eta irakastordu guztiak kontuan hartuta, gomendagarria izanen litzateke ordutegi trinkoa izatea, irakaslanean emandako denbora ahalik eta ongien aprobetxatzeko asmoz.

Lanbide modulua: Marka-lengoaiak eta informazioa kudeatzeko sistemak.

Kodea: 0373.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 7.

Iraupena: 120 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Marka-lengoaien ezaugarriak ezagutzen ditu eta kode zatiak aztertu eta interpretatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Marka-lengoaien ezaugarri orokorrak identifikatzea.

b) Informazioaren tratamendurako dituzten alde onak ezagutzea.

c) Marka-lengoaiak sailkatzea eta garrantzitsuenak identifikatzea.

d) Haien aplikazio-eremuak bereiztea.

e) Helburu orokorreko marka-lengoaia baten beharra eta berariazko aplikazio-eremuak ezagutzea.

f) XML lengoaiaren berezko ezaugarriak aztertzea.

g) XML dokumentu baten egitura eta haren arau sintaktikoak identifikatzea.

h) Ongi eraturiko XML dokumentuak sortu beharra eta prozesaketan duen eragina egiaztatzea.

i) Izenen lekuek dakartzaten alde onak identifikatzea.

2. Marka-lengoaiak erabiltzen ditu, webgunearen bidez informazioa helarazteko, dokumentuen egitura aztertzen du eta haien elementuak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Webguneari eta haren bertsioei lotutako marka-lengoaiak identifikatzea eta sailkatzea.

b) HTML dokumentu baten egitura aztertzea eta hori osatzen duten atalak identifikatzea.

c) HTML lengoaiaren etiketa eta atributu nagusien funtzionaltasuna ezagutzea.

d) HTML eta XHTML lengoaien arteko antzak eta ezberdintasunak ezartzea.

e) XHTMLk informazioa kudeatzeko sistemetan duen erabilgarritasuna ezagutzea.

f) Tresnak erabiltzea web dokumentuak sortzeko.

g) Estilo-orriak erabiltzeak dakartzan alde onak identifikatzea.

h) Estilo-orriak aplikatzea.

3. Edukien kanalak sortzen ditu eta sindikazio teknologiak aztertu eta erabiltzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Edukien sindikazioak informazioa kudeatzeko eta helarazteko dakartzan alde onak identifikatzea.

b) Haien aplikazio-eremuak zehaztea.

c) Edukien sindikazioari oinarria ematen dioten teknologiak aztertzea.

d) Edukien kanal baten egitura eta sintaxia identifikatzea.

e) Edukien kanalak sortu eta baliozkotzea.

f) Kanalen funtzionaltasuna eta sarbidea egiaztatzea.

g) Berariazko tresnak erabiltzea, adibidez, eranskailuak eta kanalen direktorioak.

4. Balidazio-mekanismoak ezartzen ditu XML dokumentuetarako eta metodoak erabiltzen ditu, haien sintaxia eta egitura zehazteko.

Ebaluazio irizpideak:

a) XML dokumentuetan emandako informazioa eta haien arauak deskribatu beharra ezartzea.

b) XML dokumentuen definizioarekin lotutako teknologiak identifikatzea.

c) Deskribapenean erabilitako egitura eta berariazko sintaxia aztertzea.

d) XML dokumentuen deskribapenak sortzea.

e) Deskribapenak erabiltzea XML dokumentuak prestatu eta baliozkotzeko.

f) Deskribapenak dokumentuekin erlazionatzea.

g) Berariazko tresnak erabiltzea.

h) Deskribapenak dokumentatzea.

5. XML dokumentuen bihurketak egiten ditu eta prozesaketa teknikak eta tresnak erabiltzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) XML dokumentuak bihurtu beharra identifikatzea.

b) Aplikazio-eremuak ezartzea.

c) Inplikatutako teknologiak eta haien funtzionamendua aztertzea.

d) XML dokumentuen bihurketan eta egokitzapenean erabilitako berariazko sintaxia deskribatzea.

e) Bihurketa zehaztapenak sortzea.

f) XML dokumentuen bihurketarekin lotutako berariazko tresnak identifikatzea eta bereiztea.

g) Hainbat irteera formatu dituzten bihurketak egitea.

h) Bihurketa zehaztapenak dokumentatu eta araztea.

6. Informazioa kudeatzen du XML formatuan eta biltegiratzeko teknologiak eta kontsulta-lengoaiak aztertu eta erabiltzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) XML dokumentuetan erabilitako informazioa biltegiratzeko metodo nagusiak identifikatzea.

b) Informazioa XML formatuan biltegiratzearen alde txarrak identifikatzea.

c) Informazioa biltegiratzeko teknologia eraginkorrak ezartzea, haien ezaugarrien arabera.

d) Datu-base erlazionalen sistema kudeatzaileak erabiltzea, informazioa XML formatuan biltegiratzeko.

e) Berariazko teknikak erabiltzea, datu-base erlazionaletan biltegiratutako informaziotik abiatuta XML dokumentuak sortzeko.

f) Jatorrizko XML datu-baseen sistema kudeatzaileen ezaugarriak identifikatzea.

g) Jatorrizko XML datu-baseen sistema kudeatzaileak instalatu eta aztertzea.

h) Teknikak erabiltzea, jatorrizko XML datu-baseetan biltegiratutako informazioa kudeatzeko.

i) Lengoaiak eta tresnak identifikatzea, informazioa prozesatzeko eta biltegiratzeko eta XML dokumentuetan sartzeko.

7. Informazioa kudeatzeko enpresa-sistemekin lan egiten du eta informazioa inportatu, gehitu, bermatu eta ateratzeko zereginak egiten ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresa-baliabideak kudeatzeko eta planifikatzeko sistemen alde onak ezagutzea.

b) Enpresa-kudeaketako aplikazio nagusien ezaugarriak ebaluatzea.

c) Enpresa-kudeaketako aplikazioak instalatu dira.

d) Aplikazioak konfiguratu eta egokitu dira.

e) Informaziorako sarbide segurua ezarri eta egiaztatu da.

f) Txostenak sortu dira.

g) Gehitzeko zereginak egin dira bulegotikako aplikazioen bidez.

h) Informazioa ateratzeko prozedurak egin dira, horiek prozesatu eta hainbat sistematan gehitzeko.

i) Laguntzeko eta gorabeherak konpontzeko zereginak egin dira.

j) Aplikazioaren ustiapenari buruzko dokumentuak prestatu dira.

Edukiak.

Marka-lengoaien ezaugarriak ezagutzea:

-Marka-lengoaiak:

  • Sarrera. Ezaugarriak.
  • Sailkapena.

-Edizio tresnak.

-XML: egitura eta sintaxia:

  • Arauak.
  • Deklarazioa.
  • Etiketak. Elementuak. Atributuak...

-Izenen lekuak erabiltzea XML formatuan.

-Ongi eraturiko XML dokumentuak egitea. Ezaugarriak.

Marka-lengoaiak erabiltzea web inguruneetan:

-HTMLko etiketak eta atributuak identifikatzea.

-XHTML:

  • XHTMLren oinarriak.
  • XHTML: HTMLrekin dituen sintaxi eta egitura arloko ezberdintasunak.
  • XHTMLko datu-orriak.
  • HTMLko eta XHTMLko bertsioak.

-Bezero-zerbitzarien gidoi-lengoaien oinarriak.

-Web diseinurako tresnak.

-Estilo-orriak:

  • Estilo-orrien alde onak.
  • CSS eta XSL estilo-orriak.
  • XML dokumentu bat estilo-orri bati lotzea.

Marka-lengoaiak aplikatzea edukien sindikazioari:

-Edukien sindikazioa: ezaugarriak.

-Aplikazio-eremuak.

-Edukien kanalen egitura. Elementuak.

-Edukien kanalak sortzeko teknologiak.

-Edukien kanalen direktorioak.

-Eransketa. Eranskailu motak.

-Balidazioa.

Eskemak eta hiztegiak zehaztea XML formatuan:

-Ongi eratu eta baliozkoturiko XML dokumentuak. Ezaugarriak.

-XML dokumentuak definitzeko metodoak erabiltzea:

  • DTD dokumentu mota definitzea.
  • XMLSchema eskemak.

-Sortzeko eta baliozkotzeko tresnak.

-Deskribapenak sortzea.

-XML dokumentuekin erlazionatzea.

-Balidazioa.

XML dokumentuen bihurketa eta egokitzapena:

-XML dokumentuak bihurtzeko teknikak.

-Egituraren eta sintaxiaren deskribapena.

-Txantiloiak erabiltzea.

-Prozesaketa tresnak erabiltzea.

-Dokumentazioa lantzea.

Informazioa biltegiratzea:

-Informazioa biltegiratzeko sistemak:

  • Motak.
  • Jatorrizko XML biltegiratzea.

-Informazioa gehitu eta ateratzea XML formatuan.

-XML dokumentuetan informazioa bilatzeko teknikak. XPath.

-Kontsulta- eta erabilera-lengoaiak. XQuery.

-Informazioa XML formatuan prozesatu eta biltegiratzeko tresnak.

Enpresa-kudeaketako sistemak:

-Instalazioa.

-Egokitzapena eta konfigurazioa.

-Moduluak gehitzea.

-Bulegotikako aplikazioen bidez gehitzea.

-Informazioa ateratzea.

-Txostenak egitea.

Orientabide didaktikoak.

XML lengoaia informazioa (dokumentuak, datu-baseak, testua, kalkulu-orriak...) trukatzeko teknologia estandar erabilgarri gisa sortu zela kontuan hartuta, modulu honen xedea da ikasleek beharrezko trebetasunak hartzea ongi eraturiko eta XML lengoaian (markatzeko lengoaia hedagarria) baliozkoturiko dokumentuak ezagutu eta sortzeko eta XML teknologia (XSL, XPath, XQuery...) erabiltzeko, dokumentu horiek eskuratu, horien zati batzuk atera edo nola aurkeztu behar diren adierazteko asmoz. .

Ongi eratu eta baliozkoturiko XML dokumentuak identifikatzeko eta haiekin lan egiteko behar diren trebetasunak eskuratu ondoren, ikasleek jakintza horiek erabiliko dituzte zenbait zeregin egiteko, adibidez, dokumentu horiek bihurtuz irteerako beste formatu batzuk lortzea eta sistemen arteko informazio trukea (inportazioa, esportazioa), dokumentuak modu errazean eta seguruan partekatu eta trukatzeko asmoz.

Modulu honetan garatu beharreko edukiak kasuan kasuko atalean jasotakoak dira, baina horiei honako sekuentzia honen arabera heltzea iradokitzen da:

-Marka-lengoaien ezaugarriak ezagutzea.

-Marka-lengoaiak erabiltzea web inguruneetan. Atal honetan gomendagarria izanen litzateke neurri handiagoan sakontzea CSSen, konplexuagoa den XSL teknologian baino, eta hori seigarren atalerako uztea.

-Eskemak eta hiztegiak zehaztea XML formatuan.

-Informazioa biltegiratzea.

-Marka-lengoaiak aplikatzea edukien sindikazioari.

-XML dokumentuen bihurketa eta egokitzapena.

-Enpresa-kudeaketako sistemak.

Edukien sekuentziazio horren arabera, jarraian garatzen ahal diren jardueren tipologiari buruzko zenbait proposamen aipatu dira, beharrezko ekipamenduak eta Interneterako konexio azkarra dituen lantegi-ikasgela dagoela kontuan hartuta:

-XML editorea erabiltzea, ariketen bidez XML lengoaiaren sintaxia praktikatzeko eta ongi eraturiko XML dokumentuak sortzeko.

-Edizio tresnak erabiltzea marka-lengoaietarako, HTML dokumentuak ezagutzeko eta XML dokumentuekin dituzten ezberdintasunak egiaztatzeko. HTML dokumentuak XHTML dokumentu bihurtzea. Estiloak erabiltzea eta XML dokumentuei aplikatzea.

-Dokumentuak definitzeko fitxategiak eta eskemak sortzea, XML editore baten bidez, eta sintaxia eta egitura praktikatzea, deskribatzeko. Definitzeko fitxategiak sortu ondoren, XML dokumentuei lotu behar zaizkie, ongi eratu eta baliozkoturiko dokumentuak eskuratzeko.

-Biltegiratzeko hainbat metodo, jatorrizkoak zein ez, bilatzea XML dokumentuetarako. XML teknologiak (XPath, Xlink, XQuery...) erabiltzea, XML dokumentuak arakatu eta kontsultatzeko. Biltegiratzeko XML sistema bat, jatorrizkoa zein ez, erabiltzea, baita datu-baseen sistema kudeatzaileek ematen dituzten tresnak ere, XML dokumentuetan informazioa kontsultatu eta ateratzeko. Hainbat aukera bilatzea.

-XML dokumentuak hainbat formatutako dokumentu (html, pdf, wml...) bihurtzea hainbat teknologiaren bidez, adibidez, XSL. html, pdf, wml ...

-XML dokumentuak sortzea, komeni den eta webguneetan RSS kanalak sortzeko aukera ematen duen RSS espezifikazioa hautatuta beste erabiltzaile batzuk elkar daitezen.

-Horien artean datuak trukatzea, kudeaketa edo bulegotika tresnak erabiliz. Hau da, ongi eratu eta baliozkoturiko datuak lortzea XML formatuan, kudeaketa tresnaren baten bidez. Horrela, fabrikatzaile beraren edo beste baten beste kudeaketa-tresna bat erabiltzean, eskema bera erabilita, tresna hori gai izanen da XML datuekin lan egiteko. XML dokumentazioa automatikoki sortzeko tresnak erabiltzea.

Beste modulu batzuekin alderatuta, komenigarria izanen litzateke bigarren mailan Web garapena bezero-ingurunean, Web garapena zerbitzari-ingurunean eta Web interfazeen diseinua moduluak ematen dituzten irakasleei ikasturte hasieran informatzea marka-lengoaien eta estiloen edukietan zein ezagutza maila lortu den; horrela, moduluak ikasleen beharrizanetara eta lanbide profilaren eskakizunetara egokituko lirateke.

Era berean, irakastaldiak trinkotzea iradokitzen da, modulu horretan irakaslanean emandako denbora ahalik eta ongien aprobetxatzeko asmoz.

Lanbide modulua: Garapen inguruneak.

Kodea: 0487.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 6.

Iraupena: 100 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Programa informatiko baten garapenean esku hartzen duten elementuak eta tresnak ezagutzen ditu, eta, eginkizun horretan, horien ezaugarriak aztertzen ditu, baita martxan jarri arteko horien faseak ere.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sistema informatikako osagaien (memoria, prozesadorea, periferikoak eta abar) eta programen arteko erlazioa ezagutu du.

b) Aplikazio informatiko baten garapen-faseak identifikatu dira.

c) Iturburu-kodea, objektua eta exekutagarria kontzeptuak bereizi dira.

d) Tarteko kodea sortzearen ezaugarriak ezagutu dira, makina birtualetan exekutatzeko.

e) Programazio-lengoaiak sailkatu dira.

f) Programazioan erabilitako tresnek eskainitako funtzionaltasuna ebaluatu da.

2. Garapen-ingurune integratuak ebaluatzen dira, eta, horretarako, iturburu-kodea editatzeko eta exekutagarriak sortzeko haien ezaugarriak aztertzen dira.

Ebaluazio irizpideak:

a) Garapen-ingurune jabedunak eta libreak instalatu dira.

b) Garapen-ingurunean moduluak erantsi eta ezabatu dira.

c) Garapen-ingurunea pertsonalizatu eta automatizatu da.

d) Garapen-inguruneko eguneratze-sistema konfiguratu da.

e) Garapen-ingurune bakarreko hainbat lengoaiatako iturburu-kodea abiapuntu izanik, exekutagarriak sortu dira.

f) Hainbat garapen-ingurune dituen iturburu-kode bera abiapuntu izanik, exekutagarriak sortu dira.

g) Garapen-inguruneetako ezaugarri komunak eta berariazkoak identifikatu dira.

3. Programen funtzionamendua egiaztatzen du, eta, eginkizun horretan, hori diseinatzen du eta probak egiten ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Hainbat motatako probak identifikatu dira.

b) Proba kasuak definitu dira.

c) Garapen-inguruneak eskainitako aplikazioak arazteko eta probatzeko tresnak identifikatu dira.

d) Arazte-tresnak erabili dira, eten eta jarraipen puntuak definitzeko.

e) Arazte-tresnak erabili dira, programa baten portaera exekuzio-denboran aztertzeko eta aldatzeko.

f) Klase eta funtzioen proba unitarioak egin dira.

g) Proba automatikoak bete dira.

h) Hautemandako gorabeherak dokumentatu dira.

4. Kodea optimizatzen du, garapen-ingurunean eskura dauden tresnak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Errefaktorizazio-eredurik ohikoenak identifikatu dira.

b) Errefaktorizazioarekin lotzen diren probak landu dira.

c) Iturburu-kodea berraztertu da, kode-analizagailua erabiliz.

d) Kode-analizagailua konfiguratzeko aukerak identifikatu dira.

e) Garapen-inguruneak eskaintzen dituen tresnekin errefaktorizazio-ereduak aplikatu dira.

f) Garapen-ingurunean integratutako bertsioen kontrola egin da.

g) Garapen-ingurunearen tresnak erabili dira, klaseak dokumentatzeko.

5. Klase-diagramak sortzen ditu, eta, horretarako, aplikazioen garapenean duten garrantzia baloratzen du eta ingurunean eskura dauden tresnak erabiltzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Objektuei zuzendutako programazioaren oinarrizko kontzeptuak identifikatu dira.

b) Klase-diagramak erabiltzeko aukera ematen duen garapen-ingurune integratuaren modulua instalatu da.

c) Klase-diagramak lantzeko tresnak identifikatu dira.

d) Klase-diagramen esanahia interpretatu da.

e) Klase-diagramak trazatu dira, horien zehaztapenak abiapuntu izanik.

f) Klase-diagrama batean oinarrituta kodea sortu da.

g) Alderantzizko ingeniaritzaren bidez klase-diagrama sortu da.

6. Portaera-diagramak sortzen ditu, eta, horretarako, aplikazioen garapenean duten garrantzia baloratzen du eta ingurunean eskura dauden tresnak erabiltzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Portaera-diagramen motak identifikatu dira.

b) Erabilera-kasuen diagramen esanahia ezagutu da.

c) Elkarrekintza-diagramak interpretatu dira.

d) Elkarrekintza-diagrama sinpleak landu dira.

e) Jarduera-diagramen esanahia interpretatu da.

f) Jarduera-diagrama sinpleak landu dira.

g) Egoera-diagramak interpretatu dira.

h) Egoera-diagrama sinpleak planteatu dira.

Edukiak.

Softwarearen garapena:

-Programa informatikoaren kontzeptua.

-Iturburu-kodea, objektu-kodea eta kode exekutagarria; makina birtualak.

-Programazio-lengoaien motak.

-Lengoaia hedatuenen ezaugarriak.

-Aplikazio baten garapenaren faseak: analisia, diseinua, kodetzea, probak, dokumentazioa, ustiapena eta mantentzea, besteak beste.

-Kode exekutagarria lortzeko prozesua iturburu-kodearen bidez; inplikatutako tresnak.

Garapen-inguruneak instalatzea eta erabiltzea:

-Garapen-ingurune baten funtzioak.

-Garapen-ingurune bat instalatzea.

-Garapen-ingurune baten oinarrizko erabilera.

-Programen edizioa.

-Exekutagarriak sortzea.

Probak diseinatzea eta egitea:

-Probak planifikatzea.

-Proba motak: funtzionalak, egiturazkoak, erregresiokoak.

-Prozedurak eta proba kasuak.

-Kode-probak: estaldura, muga-balioak, klase baliokideak.

-Proba unitarioak; tresnak.

Optimizatzea eta dokumentatzea:

-Errefaktorizazioa. Kontzeptua. Mugak. Ohikoenak diren errefaktorizazio-ereduak. Errefaktorizazioa eta probak. Errefaktorizazioari laguntzeko tresnak.

-Bertsioen kontrola. Bertsioen kontroleko tresnen egitura. Errepositorioa. Bertsioen kontroleko tresnak.

-Dokumentatzea. Iruzkinak erabiltzea. Alternatibak.

Klase-diagramak lantzea:

-Klaseak. Atributuak, metodoak eta bistaratzea.

-Objektuak. Instantziatzea.

-Erlazioak. Herentzia, konposizioa, eransketa.

-Klase-diagramen idazkera.

Portaera-diagramak lantzea:

-Motak. Aplikazio-esparrua.

-Erabilera-kasuen diagramak. Eragileak, agertokia, komunikazio-erlazioa.

-Sekuentzia-diagramak. Objektu baten bizi-lerroa, aktibazioa, mezuen igorpena.

-Lankidetza-diagramak. Objektuak, mezuak.

Orientabide didaktikoak.

Web inguruneak izeneko moduluaren helburua ikasleak heztea da, softwarearen garatzaile jardun dezaten modu adituan. Horretarako, softwarearen garapenean esku hartzen duten faseak ezagutu, eta garapen-ingurune integratuak ebaluatu, instalatu eta erabili beharko dituzte, diseinaturiko programen funtzionamendua eta optimizazioa egiaztatuta. Era berean, garaturiko softwarearen analisian eta diseinuan erabilitako "diagramazioa" interpretatzeko eta egiteko gai izan beharko dira.

Gomendatutako edukien sekuentzia curriculum honi dagokion atalean aipatu dena da. Hala ere, softwarea garatzeko faseen (eskakizunen kaptura, analisia, diseinua, kodeketa, probak eta ezarpena) berezko kronologiari jarraikiz, baliteke "Probak diseinatzea eta egitea" eta "Optimizatzea eta dokumentatzea" gaikako multzoen edukiak irakastea "Klase-diagramak lantzea" eta "Portaera-diagramak lantzea" gaikako multzoen edukien ondoren. Adierazi behar da zaila dela "optimizazioa" eta "errefaktorizazioa" kontzeptuak irakastea lehen mailan, ikasleak programazioa ikasten hasi baino ez direla egin. Horregatik, gomendagarria izanen litzateke "Optimizatzea eta dokumentatzea" gaikako multzoa kontzeptu horien sarrera gisa ulertzea eta horietan denbora laburragoa ematea.

Modulu horri esleitutako eskola orduak gaikako multzoen artean banatzea proposatzen da, honela:

Softwarea garatzea eta garapen-inguruneak instalatzea eta erabiltzea:

30 ordu

Probak diseinatzea eta egitea eta optimizatzea eta dokumentatzea:

30 ordu

Klase-diagramak lantzea eta portaera-diagramak lantzea:

40 ordu

Lantegi-ikasgelan egin beharreko jardueren tipologiari dagokionez, teoriko-praktikoak izatea gomendatzen da. Alde praktikoak azalpen teorikoa osatu behar du, ikasgelan eta/edo etxean ariketak eginez. Inguruabar hori oso garrantzitsutzat jotzen da abstrakzio maila handia eskatzen duten gaietan (informazio sistema bat irudikatzea diagramen bitartez: klase-diagramak, erabilera-kasuen diagramak, sekuentzia-diagramak...), kontuan hartu behar baita zikloko lehen maila dela eta ikasleek ez dituztela trebetasun horiek garatu beste moduluetan.

Proposamen orokor horietaz gain, honako jarduera mota hauek ere iradokitzen dira, moduluan garatu beharreko edukiei dagokienez:

-Softwarearen garapena izeneko gaikako multzoa teorikoa da erabat eta ez du jarduera praktikorik behar.

-Garapen-inguruneak instalatzea eta erabiltzea izeneko multzoan gomendagarria izanen litzateke ikasleek hainbat garapen-ingurune (libreak, jabedunak...) instalatzea, horietako bakoitzak eskaintzen dituen aukerak egiaztatuta.

-Probak diseinatzea eta egitea izeneko gaikako multzoan iradokitzen da proba sorten kasu praktikoak egitea, programen funtzionamenduari edo datuak sartzeari buruzko erroreak antzematea ahalbidetzen dutenak. Horretarako, funtzionamendu eta/edo balidazio akats kontrolatuak dituzten programak prestatu beharko lirateke. Horrela, ikasleek espero diren emaitzak eta benetan lortu direnak zein egindako proben kalitatea egiaztatzea nahi da.

-Optimizatzea eta dokumentatzea izeneko gaikako multzoan komenigarria izanen litzateke errefaktorizazio- eta dokumentatze-ereduen adibide praktikoak egitea, baita bertsioen kontroleko erabileraren eta errefaktorizazioari laguntzeko ereduen adibideak ere.

-Amaitzeko, Klase-diagramak lantzea eta Portaera-diagramak lantzea izeneko gaikako multzoetan interesgarria izanen litzateke klase-diagramak, erabilera-kasuen diagramak, sekuentzia-diagramak eta lankidetza-diagramak egiteko eta interpretatzeko ariketa independenteak egitea. Ariketa horiek Case tresnaren bat erabiliz egiten ahalko dira.

Era berean, gaikako bi bloke horien amaieran oso interesgarria izanen litzateke ikasgelan (banaka edo taldeka) ahalik eta osoena den ariketa proposatzea, aurretik aztertu diren analisi- eta diseinu-diagramazio guztiak aplikatuz ebazteko asmoz.

Modulua garatzeko behar diren baliabideei dagokienez, komenigarria izanen litzateke ordenagailu-ikasgela izatea; ordenagailu horiek sarean egonen dira, Interneterako konexioa izanen dute, eta software tresnak (Case tresnak, garapen-inguruneak, errefaktorizazioa, bertsioen kontrola...) instalatzeko behar bezalako hardware eta software konfigurazioak izanen dituzte.

Moduluak lotura estua du lehen mailako "Programazioa" izeneko moduluarekin, zenbait kasutan nolabait gainjarri edo osatzen diren gaiei (objektuak, klaseak, erlazioak...) heltzen dielako. Modulu horiek ematen dituzten irakasleek hori kontuan hartu beharko lukete, koordinazio egokia ezartzeko asmoz.

Alde horretatik, gomendagarria da ikasgela berean irakasten duten irakasleek batera planifikatzea software eta hardware konfigurazioak, zer instalatzen den eta noiz instalatzen den zehaztuta.

Lanbide modulua: Enpresa eta ekimena.

Kodea: 0618.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 4.

Iraupena: 60 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Ekimenari lotutako ahalmenak ezagutzen ditu, eta lanpostuetatik eta enpresa jardueretatik sortzen diren eskakizunak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aintzat hartu da banakako ekimenak, sormenak, prestakuntzak eta lankidetzak duten garrantzia, enplegatu gisa nahiz enpresaburu gisa ekinbideetan arrakasta lortzeko ezinbesteko baldintzak diren aldetik.

b) "Berrikuntza" eta "nazioartekotzea" kontzeptuak eta horiek gizartearen aurrerabidearekin eta pertsonen ongizatearen gehikuntzarekin duten lotura identifikatu dira.

c) Ekimenaren kultura zer den eta enpleguaren eta gizarte ongizatearen iturri gisa zer-nolako garrantzia duen aztertu da.

d) Aplikazio informatikoen garapeneko enpresen eremuan abiatzen den enpresaburu baten ekimenaren nondik norakoa aztertu da.

e) "Arriskua" kontzeptua aztertu da, ekimen ororen ezinbesteko osagai gisa, eta enpresa plan baten bitartez arriskua gutxitzeko aukera ere bai.

f) "Enpresaburua" kontzeptua eta enpresa jarduera garatzeko behar diren baldintzak eta jarrerak aztertu dira.

2. Enpresa txiki bat sortzeko aukera definitzen du, ingurunearen gaineko eragina baloratuz eta balio etikoak kontuan hartuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aplikazio informatikoen garapeneko enpresen arloko negozio-ideia zehatz bat definitu da, abiapuntutzat hartuko dena enpresa plana egiteko.

b) Enpresaren ingurune orokorraren osagai nagusiak identifikatu dira; bereziki, ingurune ekonomikoa, soziala, demografikoa, kulturala, politikoa, legezkoa, teknologikoa eta nazioartekoa.

c) Negozio-ideiaren egokitasuna, ase gabeko beharrak, ideiak dakarren berrikuntza edo hobekuntza, merkatuan bete nahi den nitxoa edo hutsunea eta ideiaren esparru den sektorearen prospektiba baloratu dira, hori guztia enpresa plana egiteko abiapuntu izanen baita.

d) Enpresak erabiltzaileekin, hornitzaileekin, lehiakideekin eta bitartekariekin dituen harremanek enpresaren jardueran zer-nolako eragina duten aztertu da, harreman horiek baitira berariazko ingurunearen edo mikroingurunearen osagai nagusiak.

e) Aplikazio informatikoen garapenaren sektoreko ETE (enpresa txiki edo ertain) batek bere mikroingurunean eta makroingurunean dituen mehatxuak eta aukerak identifikatu dira, AMIA (ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak) azterketa baten barnean.

f) Enpresa-kultura eta irudi korporatiboa zer diren eta enpresaren helburuei nola dauden loturik aztertu da.

g) Enpresen erantzukizun sozialaren fenomenoa eta enpresaren estrategiaren osagai gisa duen garrantzia aztertu dira.

h) Aplikazio informatikoen garapeneko enpresa baten balantze soziala egin da eta enpresa horien kostu sozial nagusiak deskribatu dira, bai eta sortzen dituzten onura sozialak ere.

i) Aplikazio informatikoen garapenaren arloko enpresetan, balio etiko eta sozialak kontuan hartzen dituzten jardunbideak identifikatu dira.

j) Enpresaren estrategia deskribatu da, enpresaren helburuekin lotuz, eta marketin plana zehaztu da.

3. Produkzioaren, antolaketaren eta giza baliabideen plana egiten du enpresarentzat, eta bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana ere bai.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresa bateko oinarrizko eginkizunak deskribatu dira, eta "sistema" kontzeptua aztertu da enpresari aplikatuta.

b) Fase hauek definitu dira: produkzioa edo zerbitzua, produkziorako estrategiak eta kalitaterako estrategiak.

c) Ikerketa, garapen eta berrikuntza (I+G+B) arloko ekintzen beharra baloratu da.

d) Antolaketaren eta langileriaren eredua definitu da, produkzioaren edo zerbitzuaren beharrak edo/eta merkatuaren eskakizunak kontuan harturik.

e) Horniduraren funtsezko alderdiak definitu dira: hornitzaileak aukeratzea eta materialak aukeratzea.

f) Jarduerarako egin behar diren inbertsioak identifikatu eta baloratu dira, bai eta finantzabideak ere.

g) Aplikazio informatikoen garapenaren sektoreko ETE baten bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana egin da.

h) Kontabilitateko oinarrizko kontzeptuak aztertu dira.

i) Kontabilitateko informazioa aztertzeko oinarrizko teknikak deskribatu dira, batez ere enpresaren kaudimenari, likideziari eta errentagarritasunari dagokienez.

j) Ahuleziak eta indarrak aztertu dira, AMIA azterketa osatuz.

k) Produkzio planaren inguruko guztia eta bideragarritasun ekonomiko-finantzarioaren gaineko azterlana enpresa planean sartu dira.

l) Aplikazio informatikoen garapenaren arloko ETE bat sortzeko erabakia aurrera eramatearen egokitasuna baloratu da.

4. Aplikazio informatikoen garapeneko enpresa bat sortu eta abian jartzeko urratsak egiten dira, forma juridikoa hautatuz eta hari lotutako legezko betebeharrak identifikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresaren forma juridiko guztiak aztertu dira.

b) Enpresaren jabeek, hautaturiko forma juridikoaren arabera, zenbaterainoko lege-erantzukizuna duten zehaztu da.

c) Enpresaren forma juridiko desberdinetarako ezarritako tratamendu fiskalak bereizi dira.

d) Indarra duen legediak ETE bat eratzeko eskatzen dituen izapideak aztertu dira.

e) Erreferentziako tokian aplikazio informatikoen garapeneko enpresak sortzeko eskuratzen ahal diren laguntza guzti-guztien bilaketa egin da.

f) Forma juridikoaren hautapena, administrazio tramiteak, laguntzak eta diru-laguntzak enpresa planean sartu dira.

g) ETE bat abian jartzeko aholkularitza eta kudeaketa administratiboa enpresatik kanpo lortzeko bideak identifikatu dira.

5. ETE baten kudeaketa administratibo eta finantzarioko oinarrizko jarduerak egiten ditu, kontabilitate eta zerga betebehar nagusiak identifikatzen ditu eta agiriak betetzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kontabilitateko informazioa erregistratzeko teknikak aztertu dira.

b) Aplikazio informatikoen garapeneko enpresa baten zerga betebeharrak definitu dira.

c) Zerga egutegiko zerga motak bereizi dira.

d) Aplikazio informatikoen garapenaren sektoreko ETE batentzat merkataritzako eta kontabilitateko oinarrizko agiriak bete dira (fakturak, albaranak, eskabide orriak, kanbio letrak, txekeak eta beste batzuk), eta agiri horiek enpresan egiten dituzten zirkuituak deskribatu dira.

Edukiak.

Enpresa ekimena:

-Berrikuntza eta garapen ekonomikoa. Berrikuntzaren ezaugarri nagusiak aplikazio informatikoen garapenaren arloko jardueran.

-Ekintzaileen gako-faktoreak: ekimena, sormena eta prestakuntza.

-Ekintzaileen jarduna, aplikazio informatikoen garapenaren sektoreko ETE bateko enpresaburu eta enplegatu gisa.

-Ekimenaren arriskua.

-"Enpresaburua" kontzeptua. Enpresa jarduerarako baldintzak. Izaera ekintzailea.

Enpresa eta bere ingurunea:

-Enpresa plana: negozioaren ideia aplikazio informatikoen garapeneko enpresen esparruan.

-Aplikazio informatikoen garapenaren arloko ETE baten ingurune orokorraren eta berariazkoaren azterketa.

-Aplikazio informatikoen garapenaren sektoreko ETE batek bere ingurunearekin eta gizarte osoarekin dituen harremanak.

-Enpresa nazioartean. Europar Batasunean askatasunez kokatzeko eskubidea.

-AMIA azterketa: mehatxuak eta aukerak.

-Marketin plana.

Enpresako produkzioaren, antolaketaren eta giza baliabideen plana, eta bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana:

-Enpresa, sistema gisa. Enpresaren oinarrizko eginkizunak.

-Produkzio prozesuaren edo zerbitzuaren deskribapen teknikoa. Giza baliabideak.

-Aplikazio informatikoen garapenaren sektoreko ETE baten bideragarritasun ekonomikoa eta bideragarritasun finantzarioa. Inbertsio plana. Finantzaketa plana.

-Errentagarritasun atalasea.

-"Kontabilitatea" kontzeptua eta oinarrizko alderdiak.

-Kontabilitateko informazioa aztertzea.

-AMIA azterketa: ahuleziak eta indarrak.

-Enpresa plana: produkzio plana, bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana.

Enpresa bat sortu eta abian jartzea:

-Enpresa motak. Forma juridikoak. Frankiziak.

-Forma juridikoa hautatzea.

-Fiskalitatea enpresetan: Nafarroako Foru Komunitateko zerga sistemaren berezitasunak.

-Enpresa bat eratzeko administrazio tramiteak.

-Enpresa bat eratzeko aholku ematen duten erakundeak.

-Enpresa plana: forma juridikoaren hautapena, administrazio tramiteak, eta laguntzen eta diru-laguntzen kudeaketa.

Administrazio eginkizunak:

-Kontabilitate eragiketak: enpresaren informazio ekonomikoaren erregistroa.

-Enpresen zerga betebeharrak.

-Agiri ofizialak aurkezteko baldintzak eta epeak.

-Aplikazio informatikoen garapeneko enpresa baten kudeaketa administratiboa.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen bidez ikasleek oinarrizko trebetasunak lortzen dituzte beren ekimena garatzeko enpresaren esparruan, hala autoenpleguan nola inoren konturako lanean erantzukizunak eta eginkizunak beren gain hartzeko garaian.

Metodologia teoriko-praktikoa erabili behar litzateke, azken horretan irakaskuntza-ikaskuntzako prozesu osoa bereziki azpimarratuz, ondokoak direla medio:

-Aplikazio informatikoen garapenaren sektoreari buruzko informazio iturriak erabiltzea.

-Kasu praktikoen eta talde-dinamiken bitartez, ekintzaileen jarrerak ulertu eta baloratzea, eta aplikazio informatikoen garapenaren sektorean haien beharra norainokoa den zehaztea.

-Enpresaburuekin, enpresa elkarte eta sindikatuen ordezkariekin eta administrazioekin harremanak izatea, jarduera osagarrien bidez (solasaldiak, bisitak, etab.), ikasleen espiritu ekintzailea eta sektorearen ezagutza sustatzeko.

-Sektoreko ETEentzako kudeaketa administratiboko programak erabiltzea.

-Aplikazio informatikoen garapenaren sektorearekin zerikusia duen eta negozioa abian jartzearen alderdi guztiak biltzen dituen enpresa plan baten proiektua egitea: bideragarritasuna, produkzioaren eta giza baliabideen antolaketa, merkataritzako ekintza, administrazio eta finantza kontrola, eta gizarte erantzukizunaren justifikazioa.

"Enpresa eta ekimena" izeneko moduluaren garapenean edukiek duten ordena sekuentziazio irizpide logikoen ondorio da, eta honela banatu liteke ikasturteko hiru hiruhilekoen artean:

-Ikasleek ez dute ezagutzen lan eginen duten sektorearen errealitatea. Horregatik, hasierako jarduerek sektore horretara hurbildu behar dituzte eta lanbide jardueran behar diren ekintzarako gaitasunak zein diren erakutsi behar diete.

-Hurrengo urratsean, ikasleei negozioaren ideia definitzeko erronka ezartzen ahal zaie. Horretarako, inguruko mehatxuak eta aukerak baloratu behar dituzte eta enpresaren helburuak planteatu, bai eta horiek lortzeko estrategiak eta ekintzak ere.

-Helburuak eta horiek lortzeko bideak definiturik, ikasleek enpresa plana egin dezakete, enpresa eratzeko prozesuan aurrera jarraitu ala ez erabakitzeko.

-Aurrera eginez gero, ikasleek enpresarentzako forma juridiko egokiena hautatzearekin zerikusia duten jarduerak egin behar lituzkete, eta enpresaren kudeaketa administratiboari dagozkion alderdi nagusiak ezagutu.

Modulu honetako ikaskuntzaren emaitzak lortzeko askotariko jarduerak daude aukeran. Hona hemen batzuk:

-Autodiagnostikorako hainbat motatako testak egitea, ondokoak baloratzeko: negozio-ideiaren inguruko proiektuaren heldutasun maila, ekintzaile baten gaitasun eta trebetasun orokorrak, eta produktua edo zerbitzua salduko den merkatuari buruzko ezagutza.

-Bai enpresa barnean bai gizarte ingurunean praktika onak aplikatzeari buruz ikertzea.

-Enpresa plana egitea, ondoko jarduketen bitartez:

  • Planaren helburuak ezartzea.
  • Ekintzailearen gaitasunak eta kalifikazioak identifikatzea enpresa proiektuari dagokionez. Behar izanez gero, prestakuntza planifikatzea.
  • Produktuaren edo zerbitzuaren oinarrizko ezaugarriak, asetzen dituen beharrak, berezitasunak, xede duen merkatua, bezeroengana iristeko erabiliko diren bideak eta beste datu interesgarri batzuk deskribatzea.
  • Merkatuaren azterketa egitea: eskariaren analisirako inkesta prestatzea eta lortzen diren datuak aztertzea. Inguruko lehia aztertzea. Produktu edo zerbitzu bera merkaturatzen duten enpresen zerrenda eta konparazio-azterketa egitea.
  • Marketing plana egitea, banaketa bideak, prezio politikak eta sustapen estrategiak azalduz.
  • Produkzio prozesua diseinatzea: beharko diren azpiegitura eta instalazioen azterlana egitea, fabrikazioaren edo zerbitzuaren prozesua diseinatzea, horniduraren aurreikuspena egitea eta izakinak baloratzeko metodo desberdinekin ariketak egitea.
  • Egindako proiektuaren arabera enpresan beharko diren lanpostuak identifikatzea, bakoitzaren eginkizunak azaltzea eta hori guztia grafikoki adieraztea organigrama batean.
  • Hasierako inbertsioa osatzen ahal duten oinarrizko kontzeptuak eta horiek finantzatzeko eskura dauden bideak jakinik, haien aurreikuspena egitea, proposaturiko enpresa proiektuaren beharrak asetzeko.
  • Salerosketa kasuak garatzea, enpresa jarduerarako oinarrizko agiriak erabiliz: eskabidea, albarana, faktura, txekea, ordainagiria eta kanbio letra.
  • Emaitza desberdinak dituzten egoera-balantzeak aztertzea.
  • Zailtasun maila desberdinetako egoera-balantzeak egin eta finantza-adierazleen bitartez aztertzea.
  • AMIA sistemaren bidez zenbait egoera aztertzea, gero sistema hori enpresa proiektuari aplikatzeko.

-Forma juridiko bakoitzaren alde onak eta txarrak identifikatzea, prestatu den enpresa proiektuari aplikatzeko.

-Enpresa planean eragina duten eraketa eta administrazio tramite berariazkoak eta orokorrak banan-banan azaltzea.

-Nahitaezkoak diren kontabilitate eta zerga betebeharrak identifikatzea.

-Zergen arloan Estatuko arauek Nafarroako Foru Komunitatekoekin dituzten desberdintasunak azaltzea.

Modulu honen edukietarako ikus-entzunezko baliabideak edota Internet erabilita, ikaskuntza eta irakaskuntza prozesua azkarragoa eta eraginkorragoa izanen da. Pixkanaka ikasleek beren kabuz ebazten ahalko dituzte proposatzen zaizkien jarduketak eta egoerak.

Gomendagarria da, halaber, ikasleak taldekatzearen teknika erabiltzea proposaturiko jarduerak egiteko eta, kasua bada, ikasleen azalpen jarduerak egiteko. Teknika horrek talde-lanaren estrategiak aplikatzea ahalbidetuko luke. Estrategia horiek aztergai izanen dira "Lanerako prestakuntza eta orientazioa" moduluan.

Bestalde, "Lanerako prestakuntza eta orientazioa" eta "Enpresa eta ekimena" izeneko moduluek elkarrekin lotura estua dute, lanpostuen deskribapena, kontratuak, hitzarmen kolektiboak, nominak, gizarte gastuak eta beste gai batzuk azaltzen dituzten edukietan, hain zuzen ere. Hortaz, bikoizketak saihestearren, bi lanbide modulu horiek ematen dituzten irakasleen arteko koordinazioa beharrezkoa litzateke.

Azkenik, komenigarria litzateke koordinazioa izatea "Enpresa eta ekimena" moduluko irakasleen eta irakasle teknikoen artean, ondoko gaietan, adibidez:

-Enpresaburuekin harremanak izatea, ikasleek hurbiletik ezagutu ahal izateko beren prestakuntzaren helburu den eta ziur aski lana emanen dien sektorearen errealitatea.

-Ikasleek enpresa plana egiteko eskatzen dituzten datuak ematea: produkzio prozesua, instalazioa, enpresa hornitzaileen zerrendak, materialen prezioak eta beste batzuk.

Lanbide modulua: Ingelesa I.

Kodea: NA01.

Iraupena: 60 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Interesatzen zaizkion eguneroko gaiei buruz ingelesez ohiko mintzairan idatzitako testu errazak ulertzen ditu, independentzia maila onargarriarekin, garrantzia duen informazio orokorra edo berariazkoa ateratzea lortzen baitu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gai arruntei buruzko testu batean, ideia orokorra edo intereseko informazioren bat bilatu eta ulertu da.

b) Eguneroko testuak irakurtzeko teknika egokia aplikatu da, testu motaren eta helburuaren arabera, informazio garrantzitsua bilatzeko.

c) Lan jakin bat egiteko behar diren datuak eta informazioak atera dira erabilera arrunteko testu-zati edo testu desberdinetatik, edo, hiztegiaren laguntzaz, bestelako iturrietatik.

d) Hitz ezezagunen esanahia testuingurutik ondorioztatu da, ikaslearen interesekin zerikusia duten gaietan edo ezohiko gaietan.

e) Aparatu edo ekipamendu bat erabiltzeko jarraibide sinpleak zehaztasunez interpretatu dira.

f) Testuinguruan kokatzearen eta koherentziaren irizpideak aplikatu dira, itzulpen tresnek emandako informazioaren hautapena egiteko.

2. Bere intereseko gaien gainean edo eguneroko bizitzako jardueren gainean ingelesez eta ahoz emandako informazio bateko ideia nagusiak ulertzen ditu, buruz buruko komunikazio egoeretan zein bestelakoetan, solaskideek argi eta astiro hitz egiten dutelarik.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mezu labur batzuk, hala nola abisuak, oharrak edo iragarkiak, osorik ulertu dira, inguruko hotsek distortsio handirik eragin ez duten egoeran.

b) Doitasunez identifikatu dira norberaren jardueraren elementu aurreikusgarriekin (hala nola zenbakiak, kantitateak eta denborak) zerikusia duten datuak eta ekintzak.

c) Argi eta hizkuntza estandarrean ari diren ingeles hiztun batzuen arteko elkarrizketaren gaia identifikatu da.

d) Bere eguneroko jarduerei buruz hizkera argian esan zaiona zailtasunik gabe ulertu da (noizean behin zerbait errepikatzeko edo beste modu batera esateko eskatzen utzi zaio).

e) Eguneroko ohiko gaiei buruzko mintzaldi grabatuetan edo solaskidea aurrean izan gabe, argi eta astiro mintzatuz emandako informazioen funtsezko elementuak identifikatu dira.

3. Bere intereseko gaiekin zerikusia duten agiriak bete eta gutunak, mezuak edo jarraibideak idazten ditu ingelesez, komunikazio eraginkorrak eskatzen duen kohesio eta koherentziarekin.

Ebaluazio irizpideak:

a) Inprimakiak, txosten laburrak eta bestelako agiri normalizatuak edo errutinazkoak bete dira, okerrik gabe eta berariazko terminologia erabiliz.

b) Gutunak, faxak, mezu elektronikoak, oharrak eta txosten sinple eta zehatzak idatzi dira, horrelako testuei dagozkien arauak betez.

c) Eguneroko gaiei buruzko informazioak, aldizkari eta liburuxketatik, Internetetik eta beste iturri batzuetatik jasoak, fidagarritasunez laburtu dira, jatorrizko testuetako hitzak eta antolaketa erabiltzeko aukera izan delarik, testu laburrak edo laburpen koherenteak sortzeko ohiko formatu batean.

d) Gutunak, deskribapenak eta gai orokorrei edo norberaren intereseko gaiei buruzko beste idazki batzuk egin dira, datuak, iritzi pertsonalak edo sentimenduak adieraziz, zehaztasun eta doitasun maila nahikoarekin.

e) Norberaren jarduerari dagozkion agiriak egitean zuzentasun nahikoa lortu da oinarrizko elementu gramatikaletan, puntuazio zeinuetan eta ohiko hitzen ortografian, egitura koherente eta sendoa osatu da, eta eguneroko bizitzan norberari interesatzen zaizkion gai gehienei buruz nahikoa argi mintzatzeko moduko hiztegia erabili da.

f) Idatzizko dokumentuak egitean kontuan hartu dira hartzailearen ezaugarri soziokulturalak eta komunikazioaren ingurunea.

g) Testuinguruan kokatzearen eta koherentziaren irizpideak aplikatu dira, itzulpen tresnek emandako informazioaren hautapena egiteko.

4. Eguneroko bizitzako gaiei buruz nahikoa arin eta garbi mintzatzen da aurrez aurreko edo urrutiko elkarrizketetan, hitz eta esapide sinpleak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mintzatzeko intonazio egokia eta ahoskera argi eta ulergarria erabili dira, atzerritar doinua nabarmena izan arren, eta mintzakideek noiz edo behin zerbait errepikatzeko eskatu behar izan badute ere.

b) Aurreikusi gabeko egintza edo gertaeren deskribapenak edo kontaketak egin dira, ongi ulertzeko moduko xehetasun mailarekin.

c) Itzulinguruak erabili dira hiztegiaren hutsuneak gainditzeko.

d) Doitasunez mintzatu da, behar adinako hiztegia eta esaldi errazak eta estandarizatu samarrak erabiliz, norberaren lanbide eremuarekin zerikusia duten kantitate, zenbaki, ezaugarri eta gertaeren inguruko informazioa ematerakoan.

e) Ingelesezko ahozko adierazpena komunikazio egoerara egokitu da, hitzik gabeko komunikaziorako behar diren elementuak erantsiz.

5. Beste pertsona batzuekin ingelesez mintzatzen da, elkarren intereseko eguneroko gaiei buruz hizketa sinple eta zuzena eginez.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aurrez aurreko elkarrizketa sinpleak hasi, jarraitu eta bukatu ditu interes pertsonaleko gaiei buruz.

b) Eguneroko egoerei buruzko ahozko elkarrizketa laburretan parte hartu du zailtasunik gabe, gai ezagunak hizpide hartuta.

c) Noizbehinka solaskideei zerbait argitu edo errepikatzeko eskatu die, iragar daitezkeen egoerez ari direnean.

d) Elkarrizketa kasuan kasuko komunikazio inguruneari dagokion moduan hasi edo amaitzeko ohiko hitz egokiak erabili ditu.

e) Ahozko interakzioa, hitzik gabeko mintzaira barne, komunikazio motari (aurrez aurrekoa edo urrutikoa), komunikazio egoerari (formala edo informala) eta solaskidearen ezaugarri soziokulturalei egokitu die.

f) Norberaren lanbide eremuko gizarte interakzioko ohiko egoeren inguruan mintzatzeko behar bezain aberatsa den hiztegia erabili du.

Edukiak.

Eduki lexikoak:

-Eguneroko bizitzari buruzko hiztegia eta terminologia, batik bat arlo hauetakoa: bidaiak eta turismoa (garraiobideak, ostatua.), aisia, sentimendu pertsonalak, errutinak eta bizi ohiturak, jantziak, elikadura, etxebizitza, erosketak, osasuna, lanaren mundua, komunikabideak, instalazio eta zerbitzu publikoak...

-Lanbide eremuko oinarrizko hiztegia eta terminologia.

Eduki gramatikalak:

-Aditz aldiak.

-Hitzen erabidea.

-Preposizioak, juntagailuak eta adberbioak.

-Aditz laguntzaileak eta moduzkoak.

-Erlatibozko perpausak.

-Koherentzia eta kohesio elementuak: lokailuak.

-Boz pasiboa. Hizkuntza tekniko-zientifikoa.

-Baldintzazkoak.

-Zehar estiloa.

Eduki funtzionalak:

-Hasierako eta amaierako agurrak gizarteko ohiko egoeretan.

-Galdetzea eta erantzutea informazio orokorra emateko, datuak eskatzeko, etab.

-Norberaren intereseko gaien azalpen eta aurkezpenak entzutea eta garrantzizko informazioa bereiztea, oharrak edo laburpenak idatziz.

-Konparatzea eta erkatzea; alde onak eta txarrak.

-Adostasuna eta desadostasuna azaltzea.

-Asmoak eta planak adieraztea.

-Gustuak eta lehentasunak adieraztea.

-Iradokizunak, gomendioak, kexak eta eginbeharrak adieraztea.

-Norberaren intereseko gaien inguruko iritziak azaltzea eta horien aldeko argudioak ematea.

-Pertsonak deskribatzea eta gertaerak kontatzea.

-Iraganari eta etorkizunari buruz gogoeta egitea. Hipotesiak azaltzea.

-Testu bateko gai nagusia laster identifikatzea.

-Testu bateko berariazko xehetasunak zehaztasunez kokatzea eta agerikoa ez den esanahia ondorioztatzea.

-Mota orokorreko dokumentu luze bateko edo batzuetako informazioak planifikatu eta idatziz laburtzea.

-Informazioa edo iritzia adierazten duten testu koherenteak osatzea.

-Inprimakiak edo erabilera arrunteko agiriak betetzea.

-Formatua eta egitura egokitzea helburu desberdinak dituzten idatzizko testuak antolatzeko (txostenak, jarraibideak, mezu elektronikoak.).

-Hiztegiak edo erreferentziazko bestelako materialak, baliabide elektronikoak barne, trebetasunez erabiltzea, hitz ezezagunek kasuan kasuko testuinguruan zer esan nahi duten jakiteko.

-Informazioak eta ideiak ahoz aurkeztea sekuentzia logikoan.

-Telefono deiak egin eta hartzea. Mezuak utzi eta jasotzea.

-Beste pertsona baten hitzak transmititzea: aginduak, jarraibideak, galderak, eskaerak...

-Eguneroko bizimoduarekin zerikusia duten gertaerak, azalpenak, jarraibideak eta deskribapenak ahoz adieraztea, zuzen mintzatuz.

-Komunikazioaren estiloa hartzaileari, inguruneari eta komunikazioaren helburuari egokitzea.

-Hitzik gabeko komunikazioaren estrategiak erabiltzea, ahozko interakzioa indartzeko.

Gizarte eta lanbide edukiak:

-Norberarekin komunikatzen diren bezero edota profesionalak zein herrialdetakoak diren, hango giza, gizarte eta lanbide harremanak arautzen dituzten arauak, protokoloak eta ohitura nagusiak identifikatu eta aztertzea.

-Ingelesezko harremanetarako arauak identifikatu eta aplikatzea, bereziki kontuan hartuz Interneten erabiltzen diren adeitasunezko konbentzioak.

-Bestelako kulturak eta haiek osatzen dituzten pertsonak ezagutzeko gogoa eta haienganako errespetua eta jarrera irekia agertzea.

-Binaka eta taldeka eta jakintza arlo anitzeko eremuetan lan egiteko prest egotea.

Orientabide didaktikoak.

"Ingelesa I" nahitaezko lanbide moduluak ikasleen hizkuntza gaitasuna indartzea du funtsezko helburu. Bereziki nabarmentzen ditu bizitza arrunteko eta lanbide bizitzako ohiko komunikazio egoeretan aise moldatzea ahalbidetuko dieten trebetasunak.

Europan hainbat azterlan egin dira langileek beren lan jarduerarekin zerikusia duten egoeretan hizkuntzak erabili beharrari buruz zer dioten jakiteko. Azterlanok agerian jarri dutenez, behar hori, lehenik, hertsiki lanbide arlokoak ez diren gizarte harremanetan nabaritzen dute langileek. Beraz, modulu honetan ikasleei ingeles teknikoa irakatsi baino areago, hizkuntza ohiko komunikazio egoeretan erabiltzen irakatsi nahi zaie, profil bakoitzari dagokion lanbide ingurunea ikasgelan proposatzen diren irakaskuntza-ikaskuntzako jardueretan sartzeari uko egin gabe, noski. Alderdi hori agerian jartzen da, halaber, lanbide heziketako ikasleek etengabeko ikaskuntzarako Europako programetan parte hartuta beste herrialde batzuetan dituzten esperientzietan.

Horregatik guztiagatik, eta hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparruan proposatzen denarekin bat, modulu honen bidez ikasleek komunikazio eraginkorra lortu behar dute egiazko egoeretan, bizitza arrunteko egoerak izan nahiz lanbide arlokoak izan.

Irakaskuntza-ikaskuntzako prozesua, helburu horri begira, nabarmenki praktikoa den ikuspuntu batetik bideratu behar da. Gramatikaren irakaskuntza aurreko kurtsoetan ikasitakoaren berrikuspen gisa hartu behar da eta ikasleentzat egiazko interesa duten komunikazio egoeretan txertatu. Horrela ikasleak errazago ohartuko dira ikasi behar duten hizkuntzan beren kasa moldatu beharra dutela. Era berean, ahalegin nagusia egin beharko litzateke ikasleak gai izan daitezen, lehen urrats batean, modu autonomo eta koherentean komunikatzeko. Geroago ekinen zaie adierazpenaren zuzentasunari, jarioari eta zehaztasunari. Ikasgelan, bai irakaslea, bai ikasleak, ingeles hutsean aritzeak ederki lagunduko du lortu nahi diren helburuak betetzen.

Irakaskuntza-ikaskuntzako prozesuan egiten diren jarduerak egokiro diseinatu behar dira, ikasleei erakusten dizkieten komunikazio egoerak ahalik eta benetakoenak izan daitezen, ulermena eta mintzamena eta, beraz, interakziorako trebetasunak bereziki indartu daitezen.

Irakurmena lantzeak aukera ona eman dezake ikaskuntza lanbide eremuaren ingurunean kokatzeko, datuak, informazioak eta berariazko hiztegia atereaz egiazko dokumentuetatik. Horiek, neurri handian, Interneten bidez eskuratzen ahalko dira. Ildo beretik lagungarria izan daiteke ikasleek aurkezpen elektronikoak egitea, beren lanbide eremuko lan prozesuak, eragiketetarako jarraibideak, makinen funtzionamendua eta abar deskribatzeko.

Komunikazioaren teknologiak oso tresna baliotsuak dira ikasleak benetako komunikazio egoeretan kokatzeko. Haietako batzuk arestian aipatu ditugu, eta beste batzuk gehitzen ahal zaizkie: webquest-ak, e-pal bidezko posta elektronikoa, e-Twinning erako proiektuetan parte hartzea, blog-etan parte hartzea, etab., Interneten dagoen baliabide iturri ia agortezina ahaztu gabe (hiztegiak, podcast-ak, vodcast-ak, argitalpen teknikoak...). Baliabide horiek eskuratzen errazak dira eta, askotan, doakoak. Kontuan hartu behar da, halaber, heziketa zikloetatik abiaturik ikasleek etengabeko irakaskuntzarako Europako programetan parte har dezaketela, Leonardo da Vinci eta Erasmus programetan, adibidez. Hori pizgarri bat gehiago izan daiteke ikasleei interesatzen zaizkien komunikazio egoera bene-benetakoak planteatzeko.

Arreta jarri behar zaion beste kontu bat gaitasun soziolinguistikoen garapena da, gaitasun horiek irakaskuntza-ikaskuntzako prozesu osoa kutsatu behar baitute. Garrantzitsua da, prestakuntza helburudun honen esparruan, bermatu ahal izatea ikasleek badakizkitela hizkuntza erabiltzeko konbentzioak, adeitasunezko arauak, erregistro desberdinak eta horiek behar bezala erabiltzearen garrantzia, eta, oro har, ingelesa ama hizkuntza duten herrien idiosinkrasia ongien definitzen duten ezaugarri kulturalak.

Ebaluazioari dagokionez, iradokitzen da prozesu horren ardatza ikasleen komunikaziorako gaitasunaren balorazioa izan dadila, hau da, ikustea nola baliatzen dituzten beren hizkuntza ezagutzak eta trebetasunak eta zenbateko gaitasuna duten komunikaziorako estrategia desberdinak erabiltzeko. Helburu horri begira seinalatu dira modulu honetako ebaluazio irizpideak eta, ildo berean, hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparrua oso bitarteko baliotsua izan daiteke ebaluazio erremintak diseinatzeko.

Lanbide modulua: Web garapena bezero-ingurunean.

Kodea: 0612.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 9.

Iraupena: 150 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Web bezeroen gaineko arkitekturak eta programatzeko teknologiak aukeratzen ditu, eta horietako bakoitzaren ahalmenak eta ezaugarriak identifikatu eta aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kode-exekuzioko ereduak karakterizatu eta bereizi dira zerbitzarian eta web bezeroan.

b) Web nabigatzaileen kode-exekuzioko ahalmenak eta mekanismoak identifikatu dira.

c) Web bezeroen programazioari lotutako lengoaia nagusiak identifikatu eta bereizi dira.

d) Gidoiak programatzeko berezitasunak eta horiek programazio tradizionalean dituzten alde onak eta txarrak ezagutu dira.

e) Marka-lengoaiak web bezeroen programazio-lengoaiekin integratzeko mekanismoak egiaztatu dira.

f) Web bezeroen gaineko programaziorako tresnak ezagutu eta ebaluatu dira.

2. Sententzia sinpleak idazten ditu, lengoaiaren sintaxia aplikatzen du eta web nabigatzaileetan exekutatzen direla egiaztatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Web bezeroen programazio-lengoaia aukeratu da, haren ahalbideen arabera.

b) Lengoaian dauden aldagai eta operadore mota desberdinak erabili dira.

c) Aldagaiak erabiltzeko esparruak identifikatu dira.

d) Lengoaiak datu mota desberdinen arteko bihurketei dagokienez dituen berezitasunak ezagutu eta egiaztatu dira.

e) Sententzia-multzoak sortzeko erabakitzeko mekanismoak erabili dira.

f) Begiztak erabili dira eta horien funtzionamendua egiaztatu da.

g) Kodean iruzkinak erantsi dira.

h) Kodearen programazioa, proba eta arazketa errazteko tresnak eta inguruneak erabili dira.

3. Kodea idazten du, eta lengoaiako objektu aurredefinituek emandako funtzionalitateak identifikatu eta aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lengoaiako objektu aurredefinituak identifikatu dira.

b) Nabigatzaileko leihoei lotutako objektuak eta horietan dauden web dokumentuak aztertu dira.

c) Nabigatzailearen eta bertan dagoen dokumentuaren itxura aldatzeko lengoaiaren objektu aurredefinituak erabiliko dituzten sententziak idatzi dira.

d) Testuak eta etiketak sortu dira, nabigatzailearen kodea exekutatzearen ondorioz.

e) Erabiltzailearekin elkarreragiteko lengoaiaren objektu aurredefinituak erabiltzen dituzten sententziak idatzi dira.

f) Lengoaiaren berezko ezaugarriak erabili dira zenbait leiho eta marko dituzten dokumentuetan.

g) "Cookie"-ak erabili dira informazioa biltegiratzeko eta berreskuratzeko.

h) Kodea araztu eta dokumentatu da.

4. Web bezeroentzako kode-programa, erabiltzaileak definitu dituen egiturak aztertuz eta erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lengoaiaren aurredefinitutako funtzioak sailkatu eta erabili dira.

b) Erabiltzaileak definitutako funtzioak sortu eta erabili dira.

c) Arrayak sortu eta erabiltzeari lotutako lengoaiaren ezaugarriak ezagutu dira.

d) Arrayak sortu eta erabili dira.

e) Lengoaiako objektuetara orientatzeko ezaugarriak ezagutu dira.

f) Objektuen egitura definitzeko kodea sortu da.

g) Metodoak eta propietateak sortu dira.

h) Erabiltzaileak definitutako objektuak erabiltzen dituen kodea sortu da.

i) Kodea araztu eta dokumentatu da.

5. Web aplikazio elkarreragileak garatzen ditu, eta horretarako, gertaerak erabiltzeko mekanismoak integratzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Marka-lengoaiaren aukerak ezagutu dira, izan diren gertaeren kapturari buruzkoak.

b) Gertaeren kudeaketari lotutako programazio-lengoaiaren ezaugarriak identifikatu dira.

c) Erabili daitezkeen gertaera motak bereizi dira.

d) Gertaerak kapturatu eta erabiliko dituen kode bat sortu da.

e) Web inprimakien kudeaketari lotutako lengoaiaren ahalmenak ezagutu dira.

f) Web inprimakiak balidatu dira gertaerak erabiliz.

g) Espresio erregularrak erabili dira balidatzeko prozedurak errazteko asmoz.

h) Kodea probatu eta dokumentatu da.

6. Web aplikazioak garatzen ditu, eta horretarako, dokumentuko objektu-ereduaren ezaugarriak aztertu eta aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Web orrialde bateko dokumentuaren objektu-eredua ezagutu da.

b) Ereduaren objektuak eta haren propietate eta metodoak identifikatu dira.

c) Dokumentuaren egiturara sartzen den kode bat sortu eta egiaztatu da.

d) Egituraren elementu berriak sortu dira eta aurretik zeuden elementuak aldatu dira.

e) Ereduaren gertaerei ekintzak lotu zaizkie.

f) Ereduak nabigatzaile desberdinetan dituen aldeak identifikatu dira.

g) Web aplikazioak programatu dira, eredu-ezarketa desberdinak dituzten nabigatzaileetan funtzionatzeko moduan.

h) Hiru alderdiak (edukia, itxura eta portaera) bereizi dira, web aplikazioetan.

7. Web aplikazio dinamikoak garatzen ditu, eta bezeroaren eta zerbitzariaren artean komunikazio-mekanismo asinkronoak ezagutzen eta aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Bezeroaren eta web zerbitzariaren artean komunikazio-mekanismo asinkronoak erabiltzearen alde onak eta txarrak ebaluatu dira.

b) Komunikazio asinkronoa ezartzeko dauden mekanismoak aztertu dira.

c) Lotutako objektuak erabili dira.

d) Horien propietateak eta metodoak identifikatu dira.

e) Komunikazio asinkronoa erabili da web dokumentuaren eguneratze dinamikoan.

f) Informazioa bidali eta hartzean formatu desberdinak erabili dira.

g) Web aplikazio asinkronoak programatu dira, nabigatzaile desberdinetan funtzionatzeko moduan.

h) Web orrialdeen programazioan eguneratze dinamikoko teknologiak sartzen lagun dezaketen liburutegiak sailkatu eta aztertu dira.

i) Liburutegi horiek erabiltzen dituzten programak sortu eta araztu dira.

Edukiak.

Programatzeko arkitekturak eta tresnak hautatzea:

-Web nabigatzaile bateko kode-exekuzioko mekanismoak.

-Exekutatzeko ahalmenak eta mugak.

-Bezero-inguruneko programazio-lengoaiak.

-Lotutako teknologiak eta lengoaiak.

-Kodea HTML etiketekin integratzea.

-Nabigatzailea konfiguratzea script lengoaiak erabiltzeko.

Lengoaiaren sintaxia erabiltzea:

-Aldagaiak:

  • Aldagaien deklarazioa: esplizitua eta inplizitua.
  • Aldagaien izenak.

-Datu motak. Datuen bihurketa.

-Esleipenak. Berresleipen dinamikoa.

-Eragileak. Eragiketen ordena.

-Kodeari buruzko iruzkinak.

-Sententziak.

-Erabakiak.

-Begiztak.

-Kodearen arazketa.

Lengoaiaren objektu aurredefinituak erabiltzea:

-Objektuak erabiltzea: Lengoaiaren jatorrizko objektuak:

  • Objektuen hierarkia.
  • Metodoak eta propietateak.

-Nabigatzailearekiko elkarreragina. Lotutako objektu aurredefinituak.

-Testua eta HTML elementuak sortzea kodetik.

-Markoen aplikazio praktikoak.

-Leihoaren itxura kudeatzea.

-Leiho berriak sortzea. Leihoen arteko komunikazioa.

Erabiltzaileak definitutako funtzioak eta objektuak "array"-en bidez programatzea:

-Lengoaiaren funtzio aurredefinituak.

-Funtzioetarako deiak. Funtzioen definizioa:

  • Argumentu-pasatzea.
  • Aldagaien esparrua.
  • Habiaratutako funtzioak.

-"Arrayak":

  • Arrayak sortzea eta horietan sartzea.
  • Elementuak erantsi eta kentzea.
  • Matrize dimentsioaniztunak.

-Objektuak sortzea.

-Metodoak eta propietateak definitzea.

Erabiltzailearekiko elkarreragina; gertaerak eta inprimakiak:

-Gertaerak kudeatzeko eredua:

  • Gertaerak.
  • Gertaera motak.
  • Funtzioak dituzten gertaerak.

-Inprimakiak erabiltzea kodetik. Inprimakiko gertaerak.

-Itxura eta portaera aldatzea.

-Balidatzea eta bidaltzea.

-Espresio erregularrak.

-«Cookie»-en erabilera:

  • «Cookie»-n oinarrizko erabilera.
  • Balio anitzeko «cookie»-ak.
  • Konfigurazioa.

Dokumentuko objektuen eredua (DOM) erabiltzea:

-Dokumentuko objektuen eredua (DOM).

-Ereduaren objektuak. Objektuen propietateak eta metodoak.

-Dokumentura sartzea kodetik.

-Gertaerak programatzea.

-Eredua nabigatzaile desberdinetan ezartzearen aldeak.

Komunikazio asinkronoko mekanismoak erabiltzea:

-Komunikazio asinkronoko mekanismoak.

-Dokumentuaren aldaketa dinamikoa, komunikazio asinkronoaren bidez.

-Informazioa bidali eta hartzeko formatuak.

-Eguneratze dinamikoko liburutegiak.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen xedea da ikasleek web bezeroen gaineko programazioaren arkitekturak eta teknologiak ezagutzea eta web bezeroentzako kodea gidoi-lengoaian programatzen jakitea, horretarako lengoaiaren berezko elementuez gainera nabigatzaileari eta web dokumentuei lotutako objektuak erabiliz eta gertaerak maneiatuz. Halaber, ikasleek web aplikazio dinamikoak garatzeko eta zerbitzariarekin komunikazio asinkronoa egiteko gai izatea lortu nahi da.

Modulu honetako edukien garapenari dagokionez, curriculum honi buruzko atalean zaldu den sekuentziazioa jarraitzea gomendatzen da.

Moduluko edukiak jorratzearekin batera horiei lotuta dauden jarduerak gauzatzea iradokitzen da. Hasieran, lengoaiaren sintaxiarekin eta elementuekin praktikak egiteko gidoi txikiak gara daitezke, adibidez: aldagaiak erabiliz mezuak sortu, matrizeak erabiliz web orrialdea idatzi, edo pertsona baten adina ateratzen duen funtzioa idatzi.

Lengoaiarekin praktikak egin ostean, ikasleek aplikazio zabalagoa gara dezakete; horretarako, aurretik ikasi dituzten elementu guztiak bertan sar ditzakete eta sortzen diren berriekin handitu.

Adibide batzuk:

-Gai jakin bati buruzko galdesorta eginen duen programa sortu, eta ebazten duen ikasleari erantzuna zuzena den ala ez jakiteko aukera eman.

-Orri bat pertsonalizatu: atzeko kolorea aldatu edo orria pasahitzarekin babestu.

-Argazkien aurkezpen automatizatua egin.

Modulua nabarmenki praktikoa denez, ikasleek prestakuntza teorikoan lortu dituzten ezagutzak praktikan jartzeko ikasgela-lantegia egotea komeni da eta, horrenbestez, ordutegi trinkoa ezartzea komeni da irakasteko denbora ahalik eta gehien aprobetxa dadin.

Interesgarria izan daiteke, halaber, sarera konektatuta dauden makina birtualak erabiltzea; batzuk zerbitzari moduan erabil daitezke eta besteak bezero moduan. Horrela, bezeroaren eta zerbitzariaren arteko komunikazioarekin praktikak eginen dira.

Beste modulu batzuekiko loturari dagokionez, eta horietako batzuekin oso lotuta dagoela kontuan hartuta, lehen mailakoa ere badiren Web garapena zerbitzari-ingurunean eta Web interfazeen diseinua moduluekin batera proiektu txikiren bat egitea komeni da. Beraz, ikasleek diseinatutako interfaze batean bezeroaren kodea programatu behar dute eta datuak zerbitzarira bidali behar dituzte, hemen aurretik datu horiekin elkarreragiteko programazioa eginda izanen dutelako.

Lanbide modulua: Web garapena zerbitzari-ingurunean.

Kodea: 0613.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 12.

Iraupena: 150.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Zerbitzari-ingurunean web programazioa egiteko arkitekturak eta teknologiak aukeratzen ditu, eta berezko gaitasunak eta ezaugarriak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kode-exekuzioko ereduak karakterizatu eta bereizi dira zerbitzarian eta web bezeroan.

b) Web orrialdeen sortze dinamikoaren abantailak ezagutu dira, baita web orrialdeen barruan sententzia-gidoiak sartzearen desberdintasunak ere.

c) Web zerbitzarietan kode-exekuzioko mekanismoak identifikatu dira.

d) Aplikazioen zerbitzariek ematen dituzten funtzionalitateak ezagutu dira, baita web zerbitzariekin izan duten integrazioa ere.

e) Zerbitzari-inguruneko web programazioari lotutako lengoaia nagusiak eta teknologiak identifikatu eta bereizi dira.

f) Marka-lengoaiak zerbitzariaren ingurunean programazio-lengoaiekin integratzeko mekanismoak egiaztatu dira.

g) Zerbitzariaren ingurunean bezeroen gaineko programaziorako tresnak ezagutu eta ebaluatu dira.

2. Web zerbitzari batek exekutatzeko sententziak idazten ditu eta, horretarako, kodea marka-lengoaietan integratzeko prozedurak ezagutzen eta aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kode txertatuak dituzten marka-lengoaiak erabiliz web orrialdeak sortzeko mekanismoak ezagutu dira.

b) Uztartutako teknologia nagusiak identifikatu dira.

c) Etiketak erabili dira marka-lengoaian kodea sartzeko.

d) Erabili beharreko programazio-lengoaiaren sintaxia ezagutu da.

e) Sententzia sinpleak idatzi dira eta horren ondorioak sortutako dokumentuan egiaztatu dira.

f) Aurrez zehaztutako portaera aldatzeko zuzentarauak erabili dira.

g) Lengoaian dauden aldagai eta operadore mota desberdinak erabili dira.

h) Aldagaiak erabiltzeko esparruak identifikatu dira.

3. Marka-lengoaietan txertatutako sententzia-multzoak idazten ditu, eta horretarako programatzeko egiturak hautatu eta erabiltzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sententzia-multzoak sortzeko erabakitzeko mekanismoak erabili dira.

b) Begiztak erabili dira eta horien funtzionamendua egiaztatu da.

c) Datu-multzoak biltegiratu eta berreskuratzeko arrayak erabili dira.

d) Funtzioak sortu eta erabili dira.

e) Web nabigatzaileko erabiltzailearekin elkarreraginean jarduteko web inprimakiak erabili dira.

f) Inprimakian sartutako informazioa berreskuratzeko metodoak erabili dira.

g) Kodean iruzkinak erantsi dira.

4. Marka-lengoaietan txertatutako web aplikazioak garatzen ditu, eta horretarako funtzionalitateak aztertu eta sartzen ditu, zehaztapenak jarraituz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Web bezero jakin bati buruzko informazioa mantentzeko aukerak identifikatu dira eta horren abantailak adierazi dira.

b) Saioak erabili dira web aplikazioen egoera mantentzeko.

c) "Cookie"-ak erabili dira informazioa web bezeroan biltegiratzeko eta edukia berreskuratzeko.

d) Erabiltzaileak baimentzeko erabilgarri dauen mekanismoak identifikatu eta bereizi dira.

e) Erabiltzaileak baimentzeko mekanismoak dituzten aplikazioak idatzi dira.

f) Egokitzapenak egin dira eduki-kudeatzaile gisa dauden web aplikazioetara edo beste batzuetara.

g) Kodearen programazioa, proba eta arazketa errazteko tresnak eta inguruneak erabili dira.

5. Web aplikazioak garatzen ditu, eta mekanismoak identifikatzen eta aplikatzen ditu aurkezpen-kodea negozioaren logikatik bereizteko.

Ebaluazio irizpideak:

a) Negozioaren logika aplikazioa aurkezteko alderdietatik bereizteko abantailak identifikatu dira.

b) Bereizketa hori egiteko aukera ematen duten teknologiak eta mekanismoak aztertu dira, baita horien ezaugarri nagusiak ere.

c) Zerbitzarian objektuak eta kontrolak erabili dira, web aplikazioak bezeroan duen itxura birtuala sortzeko.

d) Modu dinamikoan sortutako inprimakiak erabili dira web aplikazioaren gertaerei erantzuteko.

e) Web aplikazioa konfiguratzeko parametroak identifikatu eta aplikatu dira.

f) Egoera mantentzen duten eta negozioaren logika bereizten duten web aplikazioak idatzi dira.

g) Objektuetara bideratutako programazioaren printzipioak aplikatu dira.

h) Kodea probatu eta dokumentatu da.

6. Datuen biltegietara sartzeko aplikazioak garatzen ditu, eta horretarako, informazioaren segurtasuna eta osotasuna mantentzeko neurriak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Programazioaren bidez datuen biltegietan dagoen informazioa eskuratzeko aukera ematen duten teknologiak aztertu dira.

b) Datu-baseekin konexioak ezartzen dituzten aplikazioak sortu dira.

c) Datu-baseetan biltegiratutako informazioa berreskuratu da.

d) Berreskuratutako informazioa web aplikazioetan argitaratu da.

e) Informazioa biltegiratzeko datu-multzoak erabili dira.

f) Datu-base batean dagoen informazioa eguneratzeko eta ezabatzeko aukera ematen duten web aplikazioak sortu dira.

g) Informazioaren trinkotasuna mantentzeko transakzioak erabili dira.

h) Aplikazioak probatu eta dokumentatu dira.

7. Web zerbitzuak garatzen ditu, horien funtzionamendua aztertzen du eta haien osagaien egitura ezartzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Web zerbitzarien berezko ezaugarriak eta aplikazio-eremuak ezagutu dira.

b) Aplikazio baten negozioaren logikan dauden funtzionalitateetara sartzeko asmoz web zerbitzariak erabiltzeak dakartzan abantailak ezagutu dira.

c) Web zerbitzariak argitaratzen eta erabiltzen parte hartzen duten teknologiak eta protokoloak identifikatu dira.

d) Web zerbitzu bat programatu da.

e) Web zerbitzua deskribatzeko dokumentua sortu da.

f) Web zerbitzuaren funtzionamendua egiaztatu da.

g) Web zerbitzua kontsumitu da.

8. Web orrialde dinamikoak sortzen ditu, eta horretarako, marka-lengoaiari kodea eransten dioten web zerbitzariko teknologiak aztertzen eta erabiltzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kode-exekuzioa zerbitzarian eta bezeroan egitearen arteko aldeak identifikatu dira.

b) Bi teknologiak programak garatzeko prozesuan batzearen abantailak ezagutu dira.

c) Zerbitzariak gidoi txertatuak dituzten web orrialdeak sortzearekin lotutako liburutegiak eta teknologiak identifikatu dira.

d) Teknologia horiek erabili dira erabiltzailearekin abisu eta berrespen-eskaera moduan elkarreragiten duten web orrialdeak sortzeko.

e) Teknologia horiek erabili dira inprimakien egiaztapena duten web orrialdeak sortzeko.

f) Teknologia horiek erabili dira edukiaren eta egituraren aldaketa dinamikoa egiteko aukera ematen duten web orrialdeak sortzeko.

g) Teknologia horiek aplikatu dira web aplikazioen programazioan.

9. Web aplikazio hibridoak garatzen ditu, eta horretarako, kodeen liburutegiak eta informazioaren direktorio heterogeneoak hautatu eta erabiltzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kodearen berrerabilerak eta aurretik dagoen informazioaren aprobetxamenduak dakartzaten abantailak ezagutu dira.

b) Web aplikazio hibridoak sortzeko aplika daitezkeen kodearen liburutegiak eta teknologiak identifikatu dira.

c) Aurretik dauden informazioaren direktorioak berreskuratu eta prozesatuko dituen web aplikazioa sortu da.

d) Interneten eta informazioaren biltegietan gordetako informazioarekin gordailuak sortu dira.

e) Kode-liburutegiak erabili dira web aplikazio bati funtzionalitate bereziak sartzeko.

f) Web zerbitzuak eta aplikazioak programatu dira hirugarrenek sortutako informazioa eta kodeak oinarri gisa erabiliz.

g) Sortutako aplikazioak probatu, araztu eta dokumentatu dira.

Edukiak.

Programatzeko arkitekturak eta tresnak hautatzea:

-Bezero-/zerbitzari-inguruneetako programazio ereduak.

-Webguneak dinamikoki sortzea.

-Zerbitzari-inguruneko programazio-lengoaiak.

-Marka-lengoaiekin gehitzea.

-Web zerbitzariekin integratzea.

-Programaziorako tresnak.

Webguneetan kodea sartzea:

-Uztartutako teknologiak: besteak beste PHP, ASP, JSP eta "Servlets".

-Marka-lengoaiak lortzea bezeroan erakusteko.

-Kodea sartzeko etiketak.

-Datu motak. Datu moten arteko bihurketak.

-Aldagaiak.

Kodea txertatuta duten marka-lengoaietan oinarritutako programazioa:

-Erabakiak hartzea.

-Begiztak.

-Datu mota konposatuak.

-Funtzioak.

-Web bezerotik lortutako informazioa berreskuratzea eta erabiltzea.

-Inprimakian sartutako informazioa prozesatzea.

Web aplikazioak garatzea txertatutako kodea erabiliz:

-Egoerari eustea. Saioak eta cookieak.

-Segurtasuna: erabiltzaileak, profilak, rolak.

-Erabiltzaileak autentifikatzea.

-Probak eta arazketa.

Webguneak dinamikoki sortzea:

-Negozioaren logika bereizteko mekanismoak.

-Zerbitzariaren kontrolak.

-Web interfazea dinamikoki sortzeko mekanismoak.

Datuak lortzeko teknikak erabiltzea:

-Konexioak ezartzea.

-Informazioa berreskuratzea eta editatzea.

-Emaitzen multzoak erabiltzea.

-SQL sententziak exekutatzea.

-Transakzioak.

-XML jatorridun datuak berreskuratzea: XPath, XQuery.

-Beste datu-iturburu batzuk erabiltzea.

Web zerbitzuen programazioa:

-Tartean dauden mekanismoak eta protokoloak.

-Web zerbitzua sortzea.

-Zerbitzua deskribatzea eta kokatzea.

-Web zerbitzu baten interfazea.

-Web zerbitzu bat argitaratzea.

Webgune elkarreragileak dinamikoki sortzea:

-Lotutako liburutegiak eta teknologiak.

-Webgune elkarreragileak dinamikoki sortzea.

-Informazioa urrunetik lortzea.

-Webgunearen egitura aldatzea.

Web aplikazio hibridoen garapena:

-Kodea eta informazioa berriz erabiltzea.

-Gordailuetatik ateratako informazioa erabiltzea.

-Funtzionalitate bereziak sartzea.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburua da ikasleek zerbitzari-inguruneko softwarearen dokumentuak eta osagaiak garatzeko gaitasunak lortzea; dokumentu eta osagai horiek, gainera, web ingurune banatuetako aplikazioetan sartuta egon behar dira.

Osagaiek aplikazioen zehaztapenetan deskribatutako funtzionalitatea eduki behar dute, eta horiek sortzeko tresna eta lengoaia egokienak erabili beharko dira; izan ere, teknologia desberdinek moduluaren esparruan duten bilakaera hain azkarra dela kontuan izanda, denbora igaro ahala egokitzen joan beharko dira.

Helburu hori betetzeko, atal egokian jasotako edukiak jorratu beharko dira; baina lau multzotan egituratzea iradokitzen da, hurrengo sekuentziari jarraituz:

-Zerbitzari-inguruneko web programazioari buruzko sarrera: programatzeko arkitekturak eta tresnak hautatzea.

-Oinarrizko programazioa eta web aplikazioen garapena zerbitzari-ingurunean, kode askeko eta irekiko teknologiak erabiliz.

-Oinarrizko programazioa eta web aplikazioen garapena zerbitzari-ingurunean, sistema jabedunei lotutako teknologiak erabiliz.

-Web zerbitzuen programazioa. Web aplikazio hibridoen garapena.

Lehenengo atalean moduluaren edukiari buruzko sarrera laburra eginen da; hots, erabiltzen diren web programaziorako teknologia guztiak azalduko dira, web dinamikoaren edukia sortzeari eta horren abantailei buruzko sarrera eginen da, bezero- eta zerbitzari-inguruneak desberdinduko dira, une eta ingurune bakoitzean dauden teknologiak eta lengoaiak zerrendatuko dira eta horietako bakoitzaren alde onak eta txarrak aipatuko dira, eta gehien erabiltzen diren software libreko eta jabeduneko merkatuko tresnak zerrendatuko dira.

Atal honetan web edukia modu dinamikoan sortu beharra jorratuko da; horretarako, marka-lengoaiak integratuko dira eta aplikazioak gordailu desberdinetan biltegiratuta dagoen informaziora sartuko dira, hala nola, datu-baseetara, XML dokumentuetara, fitxategietara edo biltegiratzeko beste mota batzuetara.

Programatzeko erabiltzen diren teknikak edo joerak aipatuko dira, hau da, aplikazioen elkarrekintza hobetzeko eta baliabideak hobeto aprobetxatzeko asmoz teknologia batzuk aldi berean erabiltzen dituztenak.

Azkenik, honakoak azalduko dira: web zerbitzuen agerpenaren arrazoiak, web aplikazio banatuei egiten dizkieten ekarpenak eta web aplikazio hibridoek oinarritzat hartzen dituzten printzipioak.

Bigarren eta hirugarren ataletan, bakoitza kode libreko eta sistema jabeduneko teknologiei buruzkoa, lengoaia desberdinen ezaugarriak aipatuko dira. Beraz, lengoaia bakoitzari buruz hurrengo arloak sartzea proposatzen da:

-Lengoaiaren oinarrizko propietateak: sintaxia, kodea sartzeko etiketak, datu motak, aldagaiak, etab.

-Programazio aurreratua: egitura nagusiak, datu mota konposatuak, funtzioak, inprimakien prozesatzea, saioen mantentzea, autentifikazioa, probak eta arazketa.

-Datuen atzipenerako teknikak: gordailu desberdinetatik (BBDD, XML, fitxategiak ...) datorren informazioa berreskuratzea eta editatzea.

-Orrialde elkarreragileak modu dinamikoan sortzea. Izan ere, zerbitzari-ingurunean dauden web garapeneko teknologiak bezero-ingurunean daudenekin batuko dira erantzuna eta baliabideak optimizatzeko.

Amaitzeko, moduluaren laugarren eta azken atalean web zerbitzuak jorratuko dira. Zerbitzu hauek aplikazioen osagaiak dira eta protokolo irekien bidez beste osagai batzuekin komunikatzeko aukera ematen dute; hain zuzen, horien bitartez argitaratzen dira gero beste aplikazio batzuetatik erabili ahal izateko. Web aplikazio hibridoen garapena ere sartzen da atal honetan.

Ikasleek edukiak bereganatu ditzaten hainbat jarduera presta daitezke, zailtasunaren arabera sailkatuta. Jardueretan problemak planteatu behar dira eta gero tresna desberdinen bidez ebatzi; horretarako, barnean dituzten proba eta arazketa gaitasunak erabili behar dira. Jarduerak banaka egitea komeni da, horrela ikasle guztiek ezagutzak barneratzen dituztela bermatuko baita:

-Lengoaiaren ezaugarriekin eta aurretik dauden egiturekin trebatuko diren problema errazak.

-Web edukia dinamikoki sortzeko problemak, inprimakietako datuak edo kanpoko datuen gordailuetako datuak erabiliz.

-Web aplikazioen sorrera, honakoekin: errore-kudeaketa, atzipen-kontrola, saioen kudeaketa, segurtasun-irizpideen aplikazioa.

-Aplikazioa garatzeko dokumentazio teknikoa prestatzea.

Lengoaiaren ezaugarriak ezagutzen direnean, jarduerak zailagoak izan daitezke, aurreko problema guztiak hartzen dituen proiektu txiki bat adibidez, bezero-inguruneko teknologiak barne (bigarren maila honetako modulu egokian emanen direnak). Jarduera hauetan ikasleek taldeka lan egin dezakete. Adibidez, honako web aplikazioak gara daitezke:

-Denda birtual bat egitea eta, bertan, bezeroak autentifikatzea, saioak mantentzea, erosketaren orga ...

-Edukiak kudeatzeko sistema bat prestatzea.

Web garapena bezero-ingurunean izeneko moduluarekin batera egin daiteke proiektu hau.

Modulu hau behar bezala garatzeko, komenigarria izanen litzateke beharrezko ekipamenduak eta Interneterako konexio azkarra dituen ikasgela-lantegia izatea; horrela ikasle bakoitzak bere kabuz lan eginen du.

Modulu honek beste batzuekin duen loturari dagokionez adierazi behar da Web garapena bezero-ingurunean izeneko modulua honen osagarria dela alderdi askotan; horrenbestez, modulu hori ematen duen irakaslearekin koordinatuta lan egin beharko litzateke, batez ere azken ariketa-proiektu bat aginduko bada.

Halaber, jarduera praktikoak garatzen galtzen den denbora murrizteko, gomendagarria izanen litzateke orduak elkartzeko aukera izatea.

Lanbide modulua: Web aplikazioen hedapena.

Kodea: 0614.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 5.

Iraupena: 90.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Web arkitekturak ezartzen ditu eta funtzionalitate irizpideak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Web arkitekturaren alderdi orokorrak, ezaugarriak, alde onak eta txarrak aztertu dira.

b) Web zerbitzari baten funtzionamendua oinarritzen duten oinarriak eta protokoloak deskribatu dira.

c) Web zerbitzarien oinarrizko instalazioa eta konfigurazioa egin da.

d) Aplikazioen zerbitzari nagusiak sailkatu eta deskribatu dira.

e) Aplikazio-zerbitzarien oinarrizko instalazioa eta konfigurazioa egin da.

f) Web zerbitzarien eta aplikazio-zerbitzarien funtzionamendu-probak egin dira.

g) Web aplikazio bat osatzen duten egitura eta baliabideak aztertu dira.

h) Web aplikazio bat ezartzeko prozesuaren eskakizunak deskribatu dira.

i) Web zerbitzarietan eta aplikazioetan egindako instalazio eta konfigurazio prozesuak dokumentatu dira.

2. Web zerbitzariak kudeatzen ditu, eta zerbitzuetara modu seguruan sartzeko konfigurazio-irizpideak ebaluatzen eta aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Web zerbitzariko administraziorako parametro garrantzitsuenak ezagutu dira.

b) Zerbitzariaren funtzionaltasuna handitu da, moduluak aktibatuz eta konfiguratuz.

c) Gune birtualak sortu eta konfiguratu dira.

d) Zerbitzariaren autentifikaziorako eta sarbide kontrolerako mekanismoak konfiguratu dira.

e) Ziurtagiri digitalak lortu eta instalatu dira.

f) Mekanismoak ezarri dira, bezeroaren eta zerbitzariaren arteko komunikazioak bermatzeko.

g) Web zerbitzariari funtzionamendua eta errendimendua neurtzeko probak egin zaizkio.

h) Zerbitzaria konfiguratzeari, modu seguruan administratzeari eta erabiltzeko gomendioei buruzko dokumentazioa egin da.

i) Web zerbitzarian aplikazioak ezartzeko beharrezkoak diren doikuntzak egin dira.

3. Web aplikazioak ezartzen ditu aplikazioen zerbitzarietan, eta modu seguruan funtzionatzeko konfigurazio-irizpideak ebaluatzen eta aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aplikazioen zerbitzariak emandako zerbitzuen osagaiak eta funtzionamendua deskribatu dira.

b) Konfigurazio-fitxategi eta liburutegi konpartitu nagusienak identifikatu dira.

c) Aplikazioen zerbitzaria konfiguratu da web zerbitzariarekin elkarlanean aritzeko.

d) Aplikazioen zerbitzariko segurtasun mekanismoak konfiguratu eta aktibatu dira.

e) Aplikazioen zerbitzariko web osagaiak konfiguratu eta erabili dira.

f) Zerbitzarian aplikazioak zabaltzeko beharrezkoak diren doikuntzak egin dira.

g) Zabaldutako web aplikazioari funtzionamendua eta errendimendua neurtzeko probak egin zaizkio.

h) Aplikazioen zerbitzaria administratzeari eta zerbitzaria erabiltzeko gomendioei buruzko dokumentazioa prestatu da.

i) Aplikazioen zerbitzarian aplikazioak zabaltzeari buruzko dokumentazioa prestatu da.

4. Fitxategiak transferitzeko zerbitzariak administratzen ditu, eta zerbitzuaren erabilgarritasuna bermatzen duten konfigurazio-irizpideak ebaluatzen eta aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Fitxategiak transferitzeko zerbitzariak instalatu eta konfiguratu dira.

b) Zerbitzarira urrunetik sartzeko erabiltzaileak eta taldeak sortu dira.

c) Sarbide anonimoa konfiguratu da.

d) Zerbitzarirako sarbidea egiaztatu da, modu aktiboan zein modu pasiboan.

e) Bezeroekin probak egin dira komando-lerroan eta modu grafikoan.

f) Fitxategiak transferitzeko protokolo segurua erabili da.

g) Web zerbitzarietan integratuta dauden fitxategiak transferitzeko zerbitzuak konfiguratu eta erabili dira.

h) Arakatzailea erabili da, fitxategi- transferentziako zerbitzuko bezero gisa.

i) Fitxategiak transferitzeko zerbitzua konfiguratzeari eta administratzeari buruzko dokumentazioa egin da.

5. Web aplikazioen exekuzioa egiaztatzen du, eta horretarako, web zerbitzariaren konfiguraziorako parametroak egiaztatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Izenen sistema hierarkikoen egitura, izena eta funtzionaltasuna deskribatu dira.

b) Izenen zerbitzaria konfiguratzeko beharrizanak identifikatu dira, zabaldutako web aplikazioen exekutatzeko eskakizunen arabera.

c) Direktorio zerbitzuaren eginkizuna, elementuak eta egitura logikoak identifikatu dira.

d) Direktorio zerbitzuaren konfigurazioa eta pertsonalizazioa aztertu dira.

e) Direktorio zerbitzuaren ahalmena aztertu da, sare bateko erabiltzaileen egiaztapen zentralizatuko mekanismo gisa.

f) Konfiguraziorako parametroak zehaztu dira, web aplikazioko erabiltzaileak balidatzeko prozesurako direktorioen zerbitzu egokian.

g) Sareko zerbitzuetan egindako egokitzapenei buruzko dokumentazioa prestatu da.

6. Web aplikazioaren dokumentazioa prestatzen du, eta dokumentazioa sortzeko eta bertsioak kontrolatzeko tresnak ebaluatzen eta hautatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Dokumentazioa sortzeko tresna desberdinak identifikatu dira.

b) Software osagaiak dokumentatu dira, eta horretarako plataformetako sortzaile zehatzak erabili dira.

c) Dokumentaziorako formatu desberdinak erabili dira.

d) Elkarlana sustatzen duten tresnak erabili dira dokumentazioa prestatzeko eta mantentzeko.

e) Bertsioak kontrolatzeko sistema bat instalatu, konfiguratu eta erabili da.

f) Bertsioak kontrolatzeko sistemaren bidez biltegiratutako dokumentazioaren irisgarritasuna eta segurtasuna bermatu dira.

g) Bertsioak kontrolatzeko erabili den sistemaren instalazioa, konfigurazioa eta erabilera dokumentatu dira.

Edukiak.

Web arkitekturen ezarpena:

-Web arkitekturak. Ereduak. Teknologiak, garapenerako inguruneak, programatzeko lengoaiak.

-Web eta aplikazio zerbitzariak. Instalazioa eta oinarrizko konfigurazioa:

  • Web zerbitzarien eta aplikazio-zerbitzarien ezaugarri nagusiak.
  • Oinarrizko konfigurazio parametroak.

-Web aplikazio bat osatzen duten egitura eta baliabideak. Hedapenaren deskriptorea.

-Instalazioaren eta konfigurazioaren dokumentazioa.

Web zerbitzariak administratzea:

-Web zerbitzariaren konfigurazio aurreratua. Konfigurazio parametroak eta direktibak.

-Moduluak: instalazioa, konfigurazioa eta erabilera.

-Ostalari birtualak. Sorrera, konfigurazioa eta erabilera.

-Autentifikazioa eta sarbide kontrola.

-HTTPS protokoloa:

  • Ezaugarri teknikoak. SSL/TLS protokoloak.
  • Nabigatzailean integrazioa.

-Ziurtagiriak. Ziurtagirien zerbitzariak. Ziurtagiri digitalak lortu eta instalatzea.

-Aplikazioen hedapena web zerbitzarietan.

-Instalazioaren, konfigurazioaren eta erabileraren dokumentazioa.

Aplikazioen zerbitzariak administratzea:

-Aplikazioen zerbitzariko arkitektura eta oinarrizko konfigurazioa:

  • 3 geruzako eredua. Osagaiak eta zerbitzuak.
  • Aplikazioen zerbitzariko direktorioen, liburutegien eta tresnen egitura.

-Web aplikazioak administratzea.

-Erabiltzaileak autentifikatzea. Autentifikaziorako segurtasun domeinuak. Autentifikazio mekanismoak.

-Saioak administratzea. Saio iraunkorrak.

-Sarrera erregistratzeko eta eskaerak iragazgaizteko fitxategiak. Log fitxategiak.

-Aplikazioen zerbitzaria konfiguratzea web zerbitzariekin elkarlanean aritzeko.

-Aplikazioak zabaltzea aplikazioen zerbitzarian.

-Segurtasuna aplikazioen zerbitzarian. Aplikazioen zerbitzaria konfiguratzea SSL/T euskarriarekin.

-Instalazioaren, konfigurazioaren eta erabileraren dokumentazioa.

Fitxategiak transferitzeko zerbitzariak instalatzea eta administratzea:

-Fitxategiak transferitzeko zerbitzua konfiguratzea. Baimenak eta kuotak.

-Erabiltzaile motak eta zerbitzurako sarbideak:

  • Erabiltzailearen eta taldeen kontuak sortzea.
  • Sarbide anonimoa eta murriztua.

-Bezeroaren konexio motak.

-Fitxategiak transferitzeko protokolo segurua.

-Tresna grafikoak erabiltzea. Ftp bezero grafikoak.

-Ftp bezeroen erabilera komando moduan.

-Fitxategiak transferitzeko zerbitzua erabiltzea nabigatzailetik.

-Fitxategiak transferitzeko zerbitzua erabiltzea web aplikazioa hedatzeko prozesuan.

-Instalazioaren, konfigurazioaren eta erabileraren dokumentazioa.

Web aplikazio bat zabaltzean parte hartzen duten sareko zerbitzuak:

-Izenen erabakitzaileak. Domeinu izen bat ebazteko prozesua.

-Hedapenean ukitzen diren konfiguraziorako parametroak eta izen-zerbitzariaren erregistroak.

-Izenak ebazteko zerbitzuaren funtzionamendua egiaztatzeko tresnak.

-Direktorioen zerbitzua. Ezaugarriak eta funtzionalitatea:

  • LDAP protokoloa.
  • Direktorioen zerbitzua beste zerbitzu eta aplikazio batzuekin integratzea.

-Konfiguraziorako oinarrizko fitxategiak. Interpretazioa eta erabilera.

-Erabiltzaileak autentifikatzea direktorioen zerbitzuan.

-Direktorioen zerbitzariaren konfigurazioa egokitzea aplikazioa zabaltzeko. Erabiltzaile zentralizatuak.

-Tartean dauden zerbitzarietan egindako egokitzapenen dokumentazioa.

Bertsioen dokumentazioa eta kontrol sistemak:

-Dokumentazioa sortzeko kanpoko tresnak. Instalazioa, konfigurazioa eta erabilera.

-Txantiloiak sortu eta erabiltzea.

-Elkarlana sustatzen duten tresnak, dokumentazioa sortzeko eta mantentzeko.

-Bertsioen kontrol sistemen instalazioa, konfigurazioa eta erabilera.

-Eragiketa aurreratuak.

-Bertsioen kontrol sistemen segurtasuna. Atzipen-baimenak.

-Gordailu baten historia. Gordailu zentralizatuak eta banatuak.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honetan web aplikazioen hedapenean parte hartzen duten zerbitzu garrantzitsuenak aztertuko dira. Helburua ikasleek honako zereginak egiten jakitea da: web zerbitzariak eta aplikazio-zerbitzariak instalatzea, konfiguratzea, egokitzea eta dokumentatzea, baita aplikazio mota horien ezarpen, mantentze eta hedapen seguruari lotuta dauden gainerako zerbitzuak eta prozesuak gauzatzea ere.

Garatuko diren edukiak kasuan kasuko atalean aipatutako sekuentziari jarraikiz jorratzea iradokitzen da.

Modulu hau ikasteko metodologia, funtsean, praktikoa da. Ikasleek multzo bakoitzean ikasi dituzten edukiekin lotura duten administrazio-zereginak ordenagailuan probatzeko moduko ariketak jartzea iradokitzen da. Baina ariketa praktiko horiek finkatzeko beste ariketa batzuk ere prestatzea komeni da, hau da, zerbitzu edo tresna bakoitzaren funtzionamendurako oinarriak ulertzeko garrantzitsuak diren eduki teorikoak azaltzen dituztenak.

Modulu honetako edukiak garatzeko, besteak beste, honako jarduerak proposa daitezke:

-Web garapenean gehien hedatu diren teknologiei buruzko azterketa: garapen inguruneak, aplikazio-zerbitzariak eta web zerbitzariak, programazio lengoaiak ... Horrela, haien ezaugarriak, alde onak eta txarrak aztertuko dira.

-Web zerbitzuaren ezaugarrien azterketa teoriko eta praktikoari ekitea. Horretarako, web zerbitzari bat instalatuko da, eta bertan, oinarrizko konfigurazioa egin ostean webgune baten hedapena eta funtzionamendu zuzena probatuko da edozein nabigatzaile erabiliz.

-Web zerbitzariaren funtzionalitatea hobetzea, konfigurazio aurreratuagoa duten moduluak eta parametroak erabiliz. Azken hauek, adibidez, web aplikazioaren atalak ziurtatzeko aukera eman behar dute autentifikaziorako eta atzipen-kontrolerako metodo desberdinen bidez. Erregistratuta dauden erabiltzaileei haien direktorio pertsonaletan web aplikazioak zabaltzeko aukera ematea, eta makinan bertan web zerbitzari bat baino gehiago simulatzea ostalari birtualen bidez. Zerbitzaria konfiguratzea ziurtagiri digitalak lortzeko eta instalatzeko, eta http sarbide seguruaren bidez probatzea funtzionamendua. Web lengoaiaren elkarrekintza ere proba dezakete script lengoaiekin eta datu-baseetarako atzipenarekin, besteak beste.

-Aplikazioen zerbitzari baten ezaugarriak eta egitura identifikatu ostean, instalatu eta konfiguratu behar da, web zerbitzariarekin integratzeko eta garatu diren aplikazioak modu seguruan zabaldu ahal izateko. Aplikazio seguruei laguntzen dietenen antzeko funtzioak aztertu eta probatuko dira: erabiltzaileak autentifikatzea, zerbitzariko zein ataletara sar daitezkeen kontrolatzea metodo desberdinak erabilita, hala nola, bezeroaren ziurtagiriak, edo direktorio zerbitzu baten informazio zentralizatuan oinarritzea, eta beste batzuk.

-FTP zerbitzari bat instalatzea eta konfiguratzea, eta honakoak sortzea: zerbitzarian behar diren direktorioen eta baimenen egitura, erabiltzailearen kontuak eta sartzeko proba anonimoak eta mugatuak. Nabigatzaileak eta ftp bezero grafikoak erabiltzea, komando moduan, fitxategiak transferitzeko. Zerbitzaria modu seguruan konfiguratzea, informazioa modu enkriptatuan transferitzeko eta FTP zerbitzua web zerbitzarian integratzeko; horrela, web aplikazioaren osagai guztiak gorde edo zabalduko dira eta behar bezala dabilela egiaztatuko da.

-Ikasgelaren domeinurako behar diren DNS izen-zerbitzari baten erregistroen konfigurazioa instalatzea edo, behar izanez gero, egokitzea, eta bezeroak konfiguratzea ekipamenduen izenak ondo ebatzi diren probatzeko web eskaeretan.

-Direktorio zerbitzua konfiguratzea edo egokitzea, baliabideak aurkitzeko eta administratzeko, erabiltzaileen autentifikazio zentralizatua egiteko eta sarbidea kontrolatzeko.

-Sarrera mugatuko gordailu bat prestatzea. Gordailu horretan erabiltzaile taldeek lan egin behar dute eta elkarlanean, urrunetik, lan egiteko balio behar du.

-Egin diren instalazio eta konfigurazio prozesuei buruzko eta aplikazioei buruzko dokumentazioa prestatzeko tresnak erabiltzea.

-Bertsioak kontrolatzeko sistema bat hautatzea, garatutako aplikazioetan egiten diren aldaketen jarraipena egiteko; batez ere proiektu garrantzitsuetan bete behar da hau.

-Web zerbitzariaren eta aplikazio-zerbitzariaren errendimendua gainbegiratzea, eta horretarako, jardueren erregistroak aztertzea eta berariazko tresnak erabiltzea.

Proposatu diren jarduerak garatzeko behar diren baliabideak software libre edo jabedun gisa erabil daitezke. Ikasgelako ekipamendu guztietan egin daiteke instalazioa, tartean dauden zerbitzu guztiak konfiguratzeko eta garatzen diren aplikazioak sortzeko eta probatzeko; edo, bestela, sistema birtualak erabil daitezke. Makina birtualak interesgarriak izan daitezke zerbitzariak lokala ez den azpisare batean daudela simulatzeko, aplikazioen hedapena urrutiko zerbitzarietan probatzeko eta hainbat teknologia eta plataforma erabiltzeko.

Irakastaldien banaketari dagokionez, interesgarria izanen litzateke ordutegi trinkoa izatea, irakaslanean emandako denbora ahalik eta ongien aprobetxatzeko asmoz.

Web aplikazioen hedapena izeneko modulua bigarren mailakoa ere baden Web garapena zerbitzari-ingurunean izenekoarekin lotuta dago. Modulu honetako aplikazioak teknologia jakin batean garatuko dira eta aplikazio-zerbitzari/web zerbitzari egokian hedatuko dira. Zerbitzari hauek administratzeko azterketa Web aplikazioen hedapena izeneko moduluan egin daiteke eta, ildo horretan, tartean dauden irakasleek koordinatuta lan egitea komeniko litzateke. Halaber, interesgarria izan daiteke Web aplikazioen hedapena izeneko moduluan ikasleek horri dagozkion gaitasunak garatzea, eta horretarako, garapenerako teknologia desberdinekin sortzen diren web aplikazioak erabiltzea, haiekin eta bestelako plataformekin, libre nahiz jabedunekin, treba daitezen.

Lanbide modulua: Web interfazeen diseinua.

Kodea: 0615.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 9.

Iraupena: 130.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Web interfaze baten sorrera planifikatzen du, eta diseinurako zehaztapenak baloratu eta aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ikus-komunikazioaren eta horren oinarrizko printzipioen garrantzia ezagutu da.

b) Pantailan bistaratzeko kolore eta tipografia egokiak aztertu eta hautatu dira.

c) Informazioa web dokumentuetan aurkezteko aukerak aztertu dira.

d) Estilo-gida web aplikazio baten garapenean definitu eta aplikatzeko garrantzia baloratu da.

e) Aplikazio desberdinak erabili eta baloratu dira web dokumentuak diseinatzeko.

f) Markoak, taulak eta geruzak erabili dira informazioa ordenatuta aurkezteko.

g) Diseinuaren txantiloiak sortu eta erabili dira.

2. Web interfaze homogeneoak sortzen ditu, estiloak definituz eta aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) HTML etiketak aldatzeko aukerak ezagutu dira.

b) Estiloak zuzenean definitu dira.

c) Estilo orokorrak definitu eta asoziatu dira kanpoko orrietan.

d) Ordezko estilo-orriak definitu dira.

e) Estiloak berriz definitu dira.

f) Elementu bakoitzaren propietate guztiak identifikatu dira.

g) Estilo motak sortu dira.

h) Estilo-orriak egiaztatzeko tresnak erabili dira.

i) Estilo-gida erabili eta eguneratu da.

3. Weberako multimedia fitxategiak prestatzen ditu, ezaugarriak aztertzen ditu eta berariazko tresnak erabiltzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Multimedia materiala erabiltzean lizentzien eta egile eskubideen ondorioak ezagutu dira.

b) Erabili beharreko irudi, audio eta bideo formatuak identifikatu dira.

c) Multimedia edukia sortzeko erabilgarri dauden tresnak aztertu dira.

d) Irudiaren tratamendu digitala egiteko tresnak erabili dira.

e) Audioa eta bideoa manipulatzeko tresnak erabili dira.

f) Irudi finkoak erabiliz animazioak egin dira.

g) Irudiak, audioa eta bideoa inportatu eta esportatu dira formatu desberdinetan, xedearen arabera.

h) Estilo-gida aplikatu da.

4. Multimedia edukia integratzen du web dokumentuetan, horren ekarpena baloratzen du eta elementu elkarreragileak modu egokian hautatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Multimedia edukiari eta eduki elkarreragileari lotutako teknologiak ezagutu eta aztertu dira.

b) Web nabigatzaileek multimedia edukia eta eduki elkarreragilea erabiltzeko izan behar duten konfigurazio berezia identifikatu da.

c) Eduki elkarreragilea garatzeko tresna grafikoak erabili dira.

d) Eduki elkarreragilea garatzeko tresnek sortu duten kodea aztertu da.

e) Web dokumentuetan multimedia elementuak erantsi dira.

f) Elkarreragina erantsi zaie web dokumentu bateko elementuei.

g) Multimedia elementuen eta elementu elkarreragileen funtzionamendua egiaztatu da nabigatzaile desberdinetan.

5. Web interfaze erabilerrazak garatzen ditu, ezarritako ereduak aztertzen ditu eta egiaztapenerako teknikak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Web erabilerrazak diseinatu behar direla ezagutu da.

b) Web dokumentu desberdinen eskuragarritasuna aztertu da.

c) Edukira sartzeko eredu nagusiak identifikatu dira.

d) Izan daitezkeen erroreak aztertu dira, lehentasuna egiaztatzeko puntuen arabera.

e) Nahi zen adostasun-maila lortu da.

f) Lortutako mailak egiaztatu dira, kanpoko testak erabiliz.

g) Interfazearen bistaratzea egiaztatu da, nabigatzaile eta teknologia desberdinekin.

6. Web interfaze adiskidetsuak garatzen ditu, eta ezarrita dauden usagarritasun-ereduak aztertzen eta aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Web dokumentu desberdinen usagarritasuna aztertu da.

b) Web dokumentuak sortzeko estandarrak erabiltzearen garrantzia baloratu da.

c) Web interfazea aldatu da, bete nahi duen objektibora eta hartzaile diren erabiltzaileetara egokitzeko.

d) Web dokumentu baten nabigatzeko erraztasuna egiaztatu da, periferiko desberdinak erabiliz.

e) Teknika desberdinak aztertu dira web dokumentu baten usagarritasuna egiaztatzeko.

f) Nabigatzaile eta teknologia desberdinetan sortu den web interfazearen usagarritasuna egiaztatu da.

Edukiak.

Interfaze grafikoak planifikatzea:

-Diseinuko eta ikus-komunikazioko elementuak:

  • Testura (puntuak, lerroa, forma, bolumena eta sakonera).
  • Kolorea, tipografia, ikonoak, logoak.

-Pertsona-ordenagailua elkarrekintza.

-Estilo-giden interpretazioa. Elementuak.

-Maisuen detekzioa.

-Ezaugarriak: erabilgarria, bisuala, hezigarria eta eguneratua.

-Dokumentuen eta webguneen sorrera.

-Web interfaze baten kontzeptua eta osagaiak.

-Nabigatzeko guneak eta sistemak, edukia eta iterazioa.

-Nabigazioaren arkitektura.

-Web garapenerako aplikazioak.

-Marka-lengoaiak.

-Nabigazio-mapa. Prototipoak.

-Web maketazioa. Sailkatzeko elementuak.

-Diseinuaren txantiloiak.

Estiloen erabilera:

-Lineako estiloak, etiketak eta klaseak aintzat hartzen dituztenak.

-CSS estiloak.

-Estilo-orriak sortzea eta estekatzea.

-Estilo-orriak kanpoko kaskadan sortzea eta estekatzea.

-Entzumen estilo-orriak.

-Inprimatzeko estilo-orriak.

-Egiaztatzeko tresnak eta testa.

Multimedia edukia ezartzea:

-Webeko irudi motak:

  • Irudiak: biten mapa, bektore-irudia. Irudiak sortzeko eta prozesatzeko softwarea. Irudien formatuak.
  • Tamaina eta bereizmena.
  • Iragazkiak eta efektuak.
  • Weberako irudiak optimizatzea

-Ikus-identitatea: logoak, ikonoak, bannerrak.

-Jabetza intelektualaren eskubideak. Lizentziak. Jabetza intelektualari buruzko legea. Egile eskubideak.

-Edukiaren erregistroa.

-Entitateak. Kudeaketa kolektiboa.

-Multimedia edukiaren erabilera, "ez erabilera okerra":

  • Audioa: formatuak. Formatuen bihurketak (esportatu eta inportatu).
  • Bideoa: bideoen kodeketa, formatuen bihurketa (esportatu eta inportatu).
  • Animazioak.
  • Fotogramak eta geruzak.
  • Irudien eta testuaren animazioa.
  • Animazio batean audioa eta bideoa integratzea.
  • Efektuak.

Eduki elkarreragilea integratzea (script-ak):

-Elementu elkarreragileak, oinarrizkoak eta aurreratuak.

-Portaera elkarreragileak. Elementuen portaera.

-Portaeren aldaketa.

-Elementu baten propietateen aldaketa.

-Komandoen sekuentziak exekutatzea.

-Audioaren, bideoaren eta animazioaren erreprodukzioa.

Web erabilerrazak diseinatzea:

-Web erabilerraztasunaren kontzeptua.

-Diseinu erabilerrazaren printzipio orokorrak.

-World Wide Web (W3C) partzuergoa.

-Webeko edukiaren erabilerraztasunerako jarraibideak (WCAG).

-WCAGetan definitu diren eskakizunak betetzeko teknikak.

-Funtsezko teknikak.

-Lehentasunak. Egiaztatzeko puntuak. Egokitzapen mailak.

-Web dokumentuen aldez aurreko berrikuspenak eta egokitzeko edo onesteko ebaluazioak egiteko metodoak.

-Web erabilerraztasuna aztertzeko tresnak.

-Interneteko softwarea eta tresnak.

-Web erabilerraztasunaren azterketa nabigatzaile desberdinetatik.

-Web erabilerraztasunaren azterketa gailu mugikorretatik.

Usagarritasuna ezartzea webean. Diseinu adiskidetsua:

-Usagarritasuna. Lehentasuna web diseinuan. Web erabiltzailearen esperientzia.

-Usagarritasuna aztertzea. Teknikak.

-Web adiskidetsuak lortzeko gomendatzen diren printzipioak.

-Webaren helburua identifikatzea.

-Teknologiaren eta erabiltzailearen beharrizanen arteko oreka.

-Erabiltzaile motak.

-Erabiltzaileek identifikatutako oztopoak.

-Erraz eskura daitekeen informazioa.

-Aldaketa teknologikoa: erabilerraztasunean duen eragina:

  • Konexioaren abiadura.
  • Bateraezintasuna askotariko plataformetan.
  • Multimedia eta bideo luzeak.
  • Markoak.

-Eduki etereoa eta sustapen hutsa. Lengoaia eta hiztegi egokia erabiltzea.

-Barruko funtsa.

-Kanpoko estandarrak erabiltzearen garrantzia.

-Nabigazio berraurkituaren aurrean erraz gogora daitekeen nabigazioa.

-Webean nabigatzeko erraztasuna.

-Teklatuaren bidez webean nabigatzeko erraztasuna.

-Saguaren bidez webean nabigatzeko erraztasuna.

-Une bakoitzean bistaratu edo ezkutatu behar diren aukera desberdinen kontrola.

-Usagarritasuna egiaztatzea nabigatzaile eta teknologia desberdinetan.

-Egiaztatzeko tresnak eta testa.

-Teknologia berriak aztertzea eta erabiltzea web interfazeen diseinuan.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honetan ematen da aplikazioak garatzeko eta gero nabigatzaileek web inguruneetan exekutatzeko behar den prestakuntzaren alderdi bat. Helburua da ikasleek elementu grafikoekin eta testukoekin lan egiteko behar dituzten gaitasunak lortzea, eta formen interesa eta oreka bilatzea webguneen diseinuan aplikatzeko. Halaber, ezagutza praktiko horiek guztiak aplikatzeko gaitasuna lortuko dute eta web interfazeen diseinuak berezkoak dituen tresnak, teknikak eta lengoaiak erabiliko dituzte.

Moduluan web interfazeen plangintzari, sorrerari eta mantentzeari buruzko ikuspegi osoa ematen da, eta web aplikazioak garatzeko erabilerraztasun eta usagarritasun irizpideak betetzean estilo-gidak nola aplikatu azaltzen da.

Moduluaren edukiak kasuan kasuko atalean aipatutako sekuentziari jarraikiz garatzea iradokitzen da; baina, salbuespen gisa, Multimedia edukia ezartzea izeneko multzoa amaieran eman beharko litzateke, aldez aurretik usagarritasunari eta erabilerraztasunari buruzko ezagutzak behar dituelako.

Edukien tratamenduan proposaturiko ordenari dagokionez, eduki horiek hurrengo sekuentziarekin bat etortzen ahal diren irakaskuntza-ikaskuntzako jarduera batzuetan gauzatzea iradokitzen da:

-Moduluaren hasieran, interfaze grafikoen plangintza aztertzeko jarduerak proposatuko dira eta funtsezko kontzeptuak jorratuko dira, hala nola: diseinuko elementuak, testura, kolorea, tipografia, ikonoak, etab.

-Era berean, estiloei buruzko eta hauek web interfazeen diseinuan aplikatzeari buruzko ezagutzak emanen dira.

-Webgune erabilerrezen inguruneak sortzeko praktikak eginen dira, besteak beste HTML, CSS, WCAG teknikak erabiliz. Erabilerraztasunaren gaineko testak eginen dira nabigatzaile eta gailu mugikor desberdinen funtzionalitate egokia duen jakiteko.

-Ondoren, webgune adiskidetsuen inguruneak sortzeko praktikak eginen dira, horien usagarritasun egokia azpimarratuz. Erabiltzaileen profilak kontuan izanen dira, webean usagarritasunera egokitzapen ezin hobea lortuko da eta webean nabigatzeko erraztasuna, bistaratzeko aukeren kontrola eta teknologia berriak web interfazeen diseinuan erabiltzea bezalako alderdiak kontuan izanen dira.

-Azkenik, teoria emanen da eta multimedia edukiaren ezarpena helburutzat duten jarduerak gauzatuko dira: irudiak, iragazkiak, efektuak, audioa, bideoa, irudien eta testuaren animazioa, web interfazeen diseinuan.

Irakaskuntza eta ikaskuntza jarduera guztien garapenerako ikasgela-lantegi bat edukitzea komeni da, eta bertan, eduki teorikoak eman eta praktikan jartzea instalatuta dauden sistema eragileak dituzten ordenagailuetan. Web interfazeen garapenerako beste baliabide batzuk erabiltzeari dagokionez, software libreko eta/edo hezkuntza-lizentziadun tresnak erabili behar dira; horrela, ikasle guztiek erabiliko dituztela eta horiekin praktikak eginen dituztela bermatuko da. Gainera, modulua batez ere praktikoa denez, ordutegi trinkoa izatea komeni da eta horrela irakasteko denbora ahalik eta hobeto aprobetxatu.

Lehenengo mailan ematen den Marka-lengoaiak eta informazioa kudeatzeko sistemak izeneko moduluarekin dagoen erlazioa kontuan hartuta, erabateko koordinazioa egin beharko da zehatz jakiteko zein eduki eman diren eta ikasleek zein maila lortu duten.

Lanbide modulua: Lanerako Prestakuntza eta Orientazioa.

Kodea: 0617.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 5.

Iraupena: 90.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Enplegu aukerak hautatzen ditu, laneratzeko bideak eta ikasteko alternatibak identifikatuz bizitzan zehar.

Ebaluazio irizpideak:

a) Norberaren nortasuna, asmoak, jarrerak eta prestakuntza baloratu dira, erabakiak hartzeko.

b) Web Aplikazioak Garatzeko goi mailako teknikarientzako enplegu eta lan sorgune nagusiak identifikatu dira tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako eremuetan.

c) Tituluaren profilarekin zerikusia duen lanbide jarduerarako zer-nolako gaitasunak eta jarrerak eskatzen diren zehaztu da.

d) Web Aplikazioak Garatzeko goi mailako teknikariaren lanbide profilarekin zerikusia duten prestakuntza- eta lanbide-ibilbideak identifikatu dira.

e) Etengabeko prestakuntzak laneratu ahal izateko eta produkzio prozesuaren eskakizunetara moldatzeko gakoa den aldetik duen garrantzia baloratu da.

f) Lana bilatzeko prozesuan zein teknika erabiltzen diren zehaztu da.

g) Tituluarekin zerikusia duten lanbide sektoreetan autoenplegurako dauden aukerak aurreikusi dira.

2. Talde-lanaren estrategiak aplikatzen ditu eta estrategia horien eraginkortasuna eta eragimena baloratzen ditu erakundearen helburuei begira.

Ebaluazio irizpideak:

a) Talde lanaren onurak baloratu dira Web Aplikazioak Garatzeko goi mailako teknikariaren profilarekin zerikusia duten lan egoeretan.

b) Egiazko lan egoera batean eratzen ahal diren lantaldeak identifikatu dira.

c) Lantalde eraginkorraren ezaugarriak zehaztu dira eraginkortasunik gabeko lantaldeen aldean.

d) Lanbide sektorean lantaldearen funtzionamendua hobetzeko behar diren gizarte trebetasunak baloratu dira.

e) Lantaldeetan erabiltzen diren agiriak identifikatu dira: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

f) Lantaldeko kideen eginkizunen eta iritzien aniztasun beharrezkoa positiboki baloratu da.

g) Taldeko kideen artean gatazkak sortzen ahal direla eta hori erakundeen ezaugarrietako bat dela onartu da.

h) Gatazka motak eta horien iturriak identifikatu dira, bai eta gatazkak konpontzeko prozedurak ere.

3. Lan harremanetatik sortzen diren eskubideak erabili eta betebeharrak bete egiten ditu, eta badaki horiek bereizten lan kontratuetan eta hitzarmen kolektiboetan.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lan zuzenbideko kontzeptu nagusiak identifikatu dira.

b) Enpresaburu eta langileen arteko harremanetan esku hartzen duten erakunde nagusiak bereizi dira.

c) Lan harremanetatik sortzen diren eskubideak eta betebeharrak zehaztu dira.

d) Kontratazio mota nagusiak sailkatu dira eta zenbait kolektiboren kontratazioa sustatzeko neurriak identifikatu dira.

e) Indarra duen legedian lana eta familiako bizitza ongi uztartzeko ezarrita dauden neurriak baloratu dira.

f) Soldaten ordainagiria aztertu da eta hura osatzen duten elementu nagusiak identifikatu dira, tartean langilearen kotizazio oinarriak eta langileari eta enpresaburuari dagozkien kuotak daudela.

g) Lan harremanak aldatzearen, etetearen eta amaitzearen arrazoiak eta ondorioak identifikatu dira.

h) Gatazka kolektiboetako neurriak eta gatazkak ebazteko prozedurak aztertu dira.

i) Web Aplikazioak Garatzeko goi mailako teknikariaren tituluarekin zerikusia duen lanbide sektoreari aplikatu beharreko hitzarmen kolektibo batean itundutako lan baldintzak zehaztu dira.

j) Lanaren antolaketaren ingurune berriak bereizten dituzten ezaugarriak identifikatu dira.

4. Gizarte Segurantzaren sistemak estaltzen dituen egoeretan zer nolako babesak dauden zehazten du eta prestazio motak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gizarte Segurantzaren eginkizuna baloratu da, herritarren bizi kalitatea hobetzeko zutabe nagusia den aldetik.

b) Gizarte Segurantzaren sistemako araubideak identifikatu dira.

c) Gizarte Segurantzaren sistemak estaltzen dituen egoerak banan-banan aipatu dira.

d) Enpresaburuak eta langileak Gizarte Segurantzaren sistemaren barnean dituzten betebeharrak identifikatu dira.

e) Inguruko herrialde nagusietan Gizarte Segurantzaren arloan dauden aldeak identifikatu dira.

f) Gizarte Segurantzaren sistemako prestazioak sailkatu dira eta baldintzak identifikatu dira.

g) Legezko langabezia egoerak zehaztu dira zenbait kasu praktikotan.

h) Ikasleen ezaugarriei dagozkien langabezia prestazioen iraupena eta zenbatekoa kalkulatu dira, kotizaziopeko oinarrizko prestazioak eta laguntzako prestazioak bereiziz.

5. Laneko arriskuei aurrea hartzeko oinarrizko arau esparrua identifikatzen du eta prebentzioaren kulturak enpresako arlo eta jarduera guztietan duen garrantzia baloratzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Laneko arriskuei aurrea hartzeko oinarrizko araudia identifikatu da.

b) Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubide eta betebehar nagusiak zein diren zehaztu da.

c) Lan baldintzak eta langilearen osasuna erlazionatu dira.

d) Izan daitezkeen arrisku faktore ohikoenak sailkatu dira.

e) Arrisku faktoreen ondorioz gerta daitezkeen lanbide kalteak (lan istripuak eta lanbide eritasunak) sailkatu eta deskribatu dira.

6. Enpresan laneko arriskuen prebentzioaren kudeaketan parte hartzen duten eragileak identifikatzen ditu, laneko arriskuei aurrea hartzeko araudian ezarritako irizpideei jarraituz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresan prebentzioa kudeatzeko moduak sailkatu dira, laneko arriskuei aurrea hartzeko araudian ezarritako irizpideen arabera.

b) Prebentzioan parte hartzen duten eragile guztien erantzukizunak identifikatu dira.

c) Arriskuen prebentzioaren arloan langileek enpresan ordezkaritza izateko bideak zein diren zehaztu da.

d) Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak identifikatu dira.

7. Bere jardueraren arriskuak ebaluatzen ditu, lan baldintzak eta bere lan inguruneko arrisku faktoreak aztertuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aplikazio informatikoen garatzeko sektoreko jarduerak dituen arrisku faktoreak eta horietatik etor daitezkeen kalteak identifikatu dira.

b) Web Aplikazioak Garatzeko goi mailako teknikariaren lan inguruneetan ohikoenak diren arrisku egoerak sailkatu dira.

c) Enpresako arriskuen ebaluazioa egin da, arriskuak identifikatu eta baloratu dira, prebentzio neurriak proposatu dira eta horien eraginkortasunaren jarraipena eta kontrola egin dira.

d) Web Aplikazioak Garatzeko goi mailako teknikariaren lanbide profilarekin zerikusia duten lan inguruneetan prebentzioari begira garrantzia duten lan baldintzak zein diren zehaztu da.

8. Enpresa txiki bateko arriskuei aurrea hartzeko plana egiten parte hartzen du, lan inguruneko arrisku egoeren azterketatik abiaturik, eta prebentzio neurriak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Web Aplikazioak Garatzeko goi mailako teknikariaren lanbide sektorearekin zerikusia duen lantoki bateko prebentzio planaren edukia definitu da.

b) Aintzat hartu da garrantzitsua dela enpresan prebentzio plana izatea, larrialdietan egin beharreko jarduketen sekuentzia barne duena.

c) Enpresa txiki edo ertain batentzako larrialdi eta ebakuazio plana proiektatu da.

d) Kalteak beren sorburuan saihesteko eta saihestezinak diren ondorioak leuntzeko aplikatu behar diren prebentzio eta babes neurriak definitu dira.

e) Mota guztietako segurtasun seinaleen esanahia eta eremua aztertu dira.

f) Larrialdietan jarduteko protokoloak aztertu dira.

g) Zaurituak larritasunaren arabera sailkatzeko teknikak identifikatu dira.

h) Lehen sorospenetarako oinarrizko teknikak identifikatu dira, istripuaren lekuan aplikatu behar direnak kalte mota desberdinei aurre egiteko. Halaber, botika kutxaren osagaiak eta erabilera identifikatu dira.

i) Langilearen osasuna zaintzeko betekizunak eta baldintzak eta horiek prebentzio neurri gisa duten garrantzia zehaztu dira.

Edukiak.

Lan bilaketa aktiboa:

-Lanbide karrerarako interesak, gaitasunak eta motibazio pertsonalak aztertzea.

-Erabakiak hartzeko prozesua.

-Web Aplikazioak Garatzeko goi mailako teknikariaren tituluari dagokion lanbide sektorearen definizioa eta azterketa, haren eraginpeko lurraldean eta Estatuan.

-Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua haren eraginpeko lurralde eremuan, estatuan eta Europar Batasunean. Eures sarea.

-Europan ikasteko eta lan egiteko aukerak.

-Etengabeko prestakuntzak Web Aplikazioak Garatzeko goi mailako teknikariaren lan eta lanbide ibilbiderako duen garrantzia baloratzea.

-Informazio hori ematen duten tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako erakundeak identifikatzea.

-Web Aplikazioak Garatzeko goi mailako teknikariarekin zerikusia duten prestakuntza ibilbideak identifikatzea tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako eremuetan.

-Lana bilatzeko teknikak eta erremintak: curriculum vitae ereduak, Europako curriculum vitae-a eta lan elkarrizketak. Europar Batasunean langileen mugikortasuna errazten duten beste agiri batzuk: Europass mugikortasun agiria, Ziurtagiriaren Gehigarri Europarra eta Europako Hizkuntzen Zorroa.

-Autoenplegua baloratzea laneratzeko hautabide gisa.

Gatazkaren kudeaketa eta lantaldeak:

-Talde lanak erakundearen eraginkortasunari begira dituen alde onak eta txarrak baloratzea.

-Aplikazio informatikoak garatzeko sektoreko ekipamendu motak, betetzen dituzten eginkizunen arabera.

-Lantalde eraginkorraren ezaugarriak.

-Gizarte trebetasunak. Hitzezko eta hitzik gabeko komunikaziorako teknikak.

-Lan bileretan erabiltzen diren agiriak: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

-Lantaldean parte hartzea. Kideek har ditzaketen rolen azterketa.

-Gatazka: gatazkaren ezaugarriak, iturriak eta etapak.

-Gatazka konpondu edo ezabatzeko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea, arbitrajea, epaiketa eta negoziazioa.

Lan kontratua:

-Lan zuzenbidea.

-Banakako lan harremanen azterketa.

-Lan kontratuaren modalitateak eta kontratazioa sustatzeko neurriak.

-Lan harremanek sortzen dituzten eskubideak eta betebeharrak.

-Lan baldintzak. Soldata, lan denbora eta atsedena.

-Soldataren ordainagiria.

-Lan kontratuaren aldaketa, etetea eta amaiera.

-Langileen ordezkaritza.

-Web Aplikazioak Garatzeko goi mailako teknikariaren lanbide eremuari aplikatu beharreko hitzarmen kolektibo baten azterketa.

-Lan gatazka kolektiboak.

-Lana antolatzeko ingurune berriak: azpikontratazioa, telelana eta beste batzuk.

-Langileentzako onurak antolamendu berrietan: malgutasuna, onura sozialak eta beste batzuk.

Gizarte Segurantza, lana eta langabezia:

-Gizarte Segurantzaren sistema, gizarte elkartasunaren oinarrizko printzipio gisa.

-Gizarte Segurantzaren sistemaren egitura.

-Enpresaburuek eta langileek Gizarte Segurantzaren arloan dituzten betebehar nagusiak: afiliazioa, altak, bajak eta kotizazioa.

-Gizarte Segurantzaren ekintza babeslea.

-Gizarte Segurantza gure inguruko herrialde nagusietan.

-Langabezia-babesa: kontzeptua eta babesten ahal diren egoerak.

Laneko segurtasun eta osasunaren arau esparrua eta oinarrizko kontzeptuak:

-Prebentzioaren kulturaren garrantzia jardueraren fase guztietan.

-Lanaren eta osasunaren arteko lotura baloratzea.

-Lanbide arriskua. Arrisku faktoreen azterketa.

-Arrisku egoera bakoitzaren ondorioz langilearen osasunak nolako kalteak izan ditzakeen zehaztea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko oinarrizko arau-esparrua.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubideak eta betebeharrak.

Prebentzioaren kudeaketan parte hartzen duten agenteak eta haien erantzukizunak:

-Aurreneurrien kudeaketaren antolaketa enpresan.

-Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko erantzukizunak.

-Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

Arrisku profesionalen ebaluazioa:

-Enpresako arriskuak ebaluatzea, prebentzio jardueraren oinarrizko elementu gisa.

-Segurtasun baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.

-Inguruneko baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.

-Baldintza ergonomiko eta psikosozialei lotutako arriskuen azterketa.

-Berariazko arriskuak sektoreko industrian.

-Arriskua baloratzea.

Arriskuen prebentzioaren plangintza eta prebentzio eta babes neurrien aplikazioa enpresan:

-Prebentzioaren plangintza enpresan. Prebentzio plana eta horren edukia.

-Prebentzio neurriak hartzea: horien plangintza eta kontrola.

-Norbera eta taldea babesteko eta prebentziorako neurriak.

-Larrialdi eta ebakuazioetarako planak lan inguruneetan.

-Aplikazio informatikoak garatzeko sektoreko ETE batentzako larrialdi plana egitea.

-Larrialdietan jarduteko protokoloa.

-Larrialdi medikoa eta lehen sorospenak. Oinarrizko kontzeptuak eta aplikazioa.

-Langileei prestakuntza ematea larrialdietako planei buruz eta lehen sorospenetarako teknikei buruz.

-Langileen osasuna zaintzea.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen bidez ikasleek oinarrizko trebetasunak eta jarrerak bereganatuko dituzte lan munduan sartzeko eta beren lanbide karrera berdintasun baldintzetan garatzeko, aplikazio informatikoak garatzeko sektorean, Espainian nahiz Europan.

Edukien hurrenkerari dagokionez, kontuan izanik ikastetxeak egokienak iruditzen zaizkion erabakiak hartzeko eskumena duela, lan arloko legediari eta Gizarte Segurantzari buruzko edukiak jorratu litezke lehenik, ikasleak motibatu ohi dituztelako; horrela ikasleek moduluari buruzko jarrera positiboa hartuko dute.

Jarraian laneko segurtasunaren eta osasunaren inguruko edukiak aurkez litezke, eta gero gatazkaren kudeaketari eta lantaldeei ekin. Azkenik lan bilaketari buruzko multzoa jorratu liteke, ikasleak lan merkatuan sartu aurreko urrats gisa.

Modulu honetako ikaskuntzaren emaitzak lortzeko askotariko jarduerak daude aukeran. Hona hemen batzuk:

-Norberaren izaerari eta gizarte trebetasunen garapenari buruzko orientazio probak eta dinamikak egitea, prestakuntzaren eta asmoen arteko koherentzia pertsonala egiaztatzeko.

-Norberaren karrera planifikatzea: epe ertain eta luzerako lan helburuak ezartzea, beharrekin eta lehentasunekin bateragarriak. Helburu errealistak ezartzea, oraingo prestakuntzarekin eta proiektatuarekin koherenteak, eta nork bere ikaskuntzaren ardura hartzea.

-Lana bilatzen laguntzen ahal diguten bitartekoak eta erakundeak identifikatzea bai gure ingurune hurbilenean bai Europan, horretarako tresna egokiak erabiliz (Eures sarea, Europass, Ploteus eta beste batzuk).

-Lana bilatzeko behar den dokumentazioa garatzea: curriculum vitae-a, lan elkarrizketak, test psikoteknikoak eta beste batzuk.

-Jardueraren bat bakarka eta taldean egitea eta emaitzak konparatzea.

-Gatazka egoera bat simulatzea eta konponbide desberdinak aurkeztea.

-Sektoreko langileei eragiten dien lan arloko araudia identifikatzea.

-Langileen Estatutuaren edukia zikloari dagokion sektoreko hitzarmen kolektibo batekin alderatzea.

-Negoziazio kolektiboko prozesu bat simulatzea, langileen eta enpresaburuen interesak bateratzeko bide gisa.

-Zailtasun maila desberdinetako soldata-ordainagiriak egitea.

-Gizarte Segurantzak babesten dituen egoerak identifikatzea.

-Zikloa eginda eskuratzen ahalko diren lanpostu ohikoenetan gerta daitezkeen arrisku egoerak aztertzea, aurreneurriak proposatzea eta ezarri beharreko aurreneurrien plangintza diseinatzea, hori guztia indarra duen araudiari jarraituz.

-Sektoreko enpresak ikusteko bisitak programatu eta egitea, ikasleek produkzio sektorearen errealitatea ezagutzen ahal izan dezaten.

Modulu honen edukietarako ikus-entzunezko baliabideak eta/edo Internet erabilita, ikaskuntza eta irakaskuntza prozesua azkarragoa eta eraginkorragoa izanen da. Pixkanaka ikasleek beren kabuz ebazten ahalko dituzte proposatzen zaizkien jarduketak eta egoerak.

Lanerako prestakuntza eta orientazioa eta Enpresa eta ekimena izeneko moduluen edukietako batzuk elkarri estu lotuta daude. Ekintzaileen ezaugarrien azterketa, lanpostuen deskribapena, kontratuak, hitzarmen kolektiboak, nominak eta gizarte gastuak, besteak beste, bi moduluetan aztertzen dira kontrako ikuspegietatik begiratuta, eta hori ikasleentzat guztiz baliagarria izan daiteke ekintzaile gisa edo inoren konturako langile gisa lan munduan ongi moldatzeko.

Halaber, arreta eman behar litzaioke lantegi, laborategi eta abarretan ematen diren moduluekiko loturari, lan osasunaren arloko prestakuntza osatze aldera.

Lanbide modulua: Ingelesa II.

Kodea: NA02.

Iraupena: 40 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Ingelesez dauden eta bere lanbidearen eremuarekin zerikusia duten mota teknikoko testu konplexuak ulertzen ditu, askatasun maila altuarekin eta erreferentzia iturriak erabiliz horiek egoki aukeratu ondoren.

Ebaluazio irizpideak:

a) Testu ezberdinetan eta xedeak gorabehera egokia den irakurketa teknika aplikatu da, albisteen, artikuluen eta txostenen praktika profesionalean erabiltzea edo ez erabiltzea erabakitze aldera.

b) Testu luze eta konplexuetan bildutako jardun profesionaleko informazio interesgarri garrantzitsuak identifikatu dira, atal zailak berriro irakurtzeko aukera edukiz.

c) Lan jakin bat egiteko behar diren datuak eta informazioak doitasunez atera dira testu baten zati ezberdinetatik edo testu ezberdinetatik. Horiek iturri espezializatuetatik etor daitezke (lanbideko gaiak jorratuz gero) edo beste iturri espezializatu batzuetatik (hiztegiaren laguntza erabiliz gero).

d) Hitz ezezagunen esanahia testuingurutik ondorioztatu da, ikaslearen interesekin zerikusia duten gaietan edo haren espezialitateko gaietan.

e) Lanbide jardunak berezkoak dituen prozesuak garatzeari edo ekipo, aparatu eta baliabideak erabiltzeari buruzko jarraibide luze eta konplexuak zehatz interpretatu dira, betiere, atal zailenak berriro irakurtzeko aukera edukita.

f) Lanbidearen eremuan pertsonekin harremanak eratzeko bidaltzen diren komunikazio idatzien funtsezko elementuak aukeratu dira, erraz eta doitasunez funtsezko esanahia ateratzeko.

g) Testuinguruan kokatzearen eta koherentziaren irizpideak aplikatu dira, itzulpen tresnek emandako informazioaren hautapena egiteko.

2. Bere espezialitateko gaien gainean, aurrez aurre egotea eskatzen duten nahiz hori eskatzen ez duten komunikazio egoeretan ingelesez eta ahoz emandako informazio bateko ideia nagusiak ulertzen ditu, solaskideek argi eta astiro hitz egiten dutelarik.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mezu labur batzuk, hala nola abisuak, oharrak edo iragarkiak, osorik ulertu dira, inguruko hotsek distortsio handirik eragin ez duten egoeran.

b) Doitasunez identifikatu ditu norberaren jardueraren elementu aurreikusgarriekin (hala nola zenbakiak, kantitateak eta denborak) zerikusia duten datu eta ekintza tekniko zehatzak.

c) Argi eta hizkuntza estandarrean ari diren ingeles hiztun batzuen arteko elkarrizketaren gaia identifikatu da.

d) Bere lanbideko jarduerei buruz hizkera argian emandako jarraibide operatiboak zailtasunik gabe ulertu dira (noizean behin zerbait errepikatzeko edo beste modu batera esateko eskatzen utzi zaio).

e) Lanbideko gaiei buruzko mintzaldi grabatuetan edo solaskidea aurrean izan gabe, argi eta astiro mintzatuz emandako informazioen funtsezko elementuak identifikatu dira.

3. Ingelesez bere lanbide eremuarekin zerikusia duten dokumentuak osatzen ditu eta gutunak, mezuak edo jarraibideak idazten ditu, lexiko zehatza erabiliz eta bere jardueran berezkoak diren transakzioak gauzatu eta komunikatzeko behar diren kohesio, koherentzia eta doitasuna mantenduz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lanbide jardunean erabilitako inprimakiak, txostenak eta bestelako agiri normalizatuak edo errutinazkoak bete dira, okerrik gabe eta berariazko terminologia erabiliz.

b) Gutunak, faxak, mezu elektronikoak, oharrak eta txostenak, eta abar idatzi dira, horrelako testuei dagozkien arauak doitasunez eta zuzen betez.

c) Lanbideko gaiei buruzko errutinazko gaiei eta errutinazkoak ez direnei buruzko informazioak, aldizkari eta liburuxketatik, Internetetik eta beste iturri batzuetatik jasoak, fidagarritasunez laburtu dira, jatorrizko testuetako hitzak eta antolaketa erabiltzeko aukera izan delarik, testu laburrak edo laburpen koherenteak sortzeko ohiko formatu batean.

d) Bere jardueran berezkoak diren dokumentu guztiak landu dira arrazoizko zuzentasunarekin oinarrizko gramatika elementuetan, puntuazio ikurretan eta ohiko hitzen ortografian eta egitura koherente eta kohesiodunean arrazoizko zuzentasuna mantenduz eta lanbide eremuko berariazko hiztegia doitasunez erabiliz.

e) Idatzizko dokumentuak egitean kontuan hartu dira hartzailearen ezaugarri soziokulturalak eta komunikazioaren ingurunea.

f) Testuinguruan kokatzearen eta koherentziaren irizpideak aplikatu dira, itzulpen tresnek emandako informazioaren hautapena egiteko.

4. Bere espezialitateko gaiei buruz nahikoa arin eta garbi mintzatzen da aurrez aurreko edo urrutiko elkarrizketetan, hitz eta esapide zehatzak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lanbide jarduerarekin zerikusia duten aurreikusi gabeko egintza edo gertaeren deskribapenak edo kontaketak egin dira, ongi ulertzeko moduko xehetasun mailarekin.

b) Lanbide jarduerarekin zerikusia duten gaiei buruzko aurkezpen laburrak, sinpleak eta aldez aurretik entseaturikoak zuzentasunez egin dira.

c) Zehatz mintzatu da, behar adinako hiztegi teknikoa eta esaldi estandarizatu samarrak erabiliz, norberaren lanbide eremuarekin zerikusia duten kantitate, zenbaki, ezaugarri eta gertaeren inguruko informazioa ematerakoan.

d) Truke motzetan ohikoak diren lanbide egoerei buruzko alderdi teknikoak eztabaidatu eta horien gaineko iritziak eman dira.

e) Norberaren lanbide eremuko interakzioko ohiko egoeren inguruan mintzatzeko behar bezain aberatsa den hiztegi teknikoa erabili da.

f) Mintzatzeko intonazio egokia eta ahoskera argi eta ulergarria erabili dira, atzerritar doinua nabarmena izan arren, eta mintzakideek noiz edo behin zerbait errepikatzeko eskatu behar izan badute ere.

g) Ingelesezko ahozko adierazpena komunikazio egoerara egokitu da, hitzik gabeko komunikaziorako behar diren elementuak erantsiz.

5. Bere jarduerako beste profesional batzuekin eta elkarrizketatzaileekin ingelesez ahoz komunikatzen da, eguneroko gaiei eta lanbide jarduerako berezkoei buruzko truke sinple eta zuzena mantenduz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aurrez aurreko elkarrizketa sinpleak hasi, jarraitu eta bukatu dira interes pertsonaleko edo lanbideko gaiei buruz.

b) Eguneroko egoerei buruzko ahozko elkarrizketa laburretan parte hartu da zailtasunik gabe, gai ezagunak hizpide hartuta.

c) Noizbehinka solaskideei zerbait argitu edo errepikatzeko eskatu zaie, iragar daitezkeen egoerez ari direnean.

d) Elkarrizketa kasuan kasuko komunikazio inguruneari dagokion moduan hasi edo amaitzeko ohiko hitz egokiak erabili dira.

e) Ahozko interakzioa, hitzik gabeko mintzaira barne, komunikazio motari (aurrez aurrekoa edo urrutikoa), komunikazio egoerari (formala edo informala) eta solaskidearen ezaugarri soziokulturalei egokitu zaie.

Oinarrizko edukiak.

Eduki lexikoak:

-Lanbide eremuko berariazko hiztegia eta terminologia.

-Eguneroko bizitzari buruzko hiztegia eta terminologia, batik bat arlo hauetakoa: bidaiak eta turismoa (garraiobideak, ostatua.), aisia, sentimendu pertsonalak, errutinak eta bizi ohiturak, jantziak, elikadura, etxebizitza, erosketak, osasuna, lanaren mundua, komunikabideak, instalazio eta zerbitzu publikoak...

Eduki gramatikalak:

-Aditz aldiak.

-Hitzen erabidea.

-Preposizioak, juntagailuak eta adberbioak.

-Aditz laguntzaileak eta moduzkoak.

-Erlatibozko perpausak.

-Koherentzia eta kohesio elementuak: lokailuak.

-Boz pasiboa. Hizkuntza tekniko-zientifikoa.

-Baldintzazkoak.

-Zehar estiloa.

Eduki funtzionalak:

-Hasierako eta amaierako agurrak gizarteko ohiko egoeretan.

-Galdetzea eta erantzutea informazio orokorra eta lanbideari buruzkoa emateko, datuak eta neurriak eskatzeko, etab.

-Gai teknikoei buruzko azalpen eta aurkezpenak entzutea eta garrantzizko informazioa bereiztea, oharrak edo laburpenak idatziz.

-Konparatzea eta erkatzea; alde onak eta txarrak.

-Adostasuna eta desadostasuna azaltzea.

-Asmoak eta planak adieraztea.

-Gustuak eta lehentasunak adieraztea.

-Iradokizunak, gomendioak, kexak eta eginbeharrak adieraztea.

-Gai teknikoen edo bestelako gaien inguruko iritziak azaltzea eta horien aldeko argudioak ematea.

-Makinak edo ekipoak, materialak eta prozesuak deskribatzea.

-Iraganari eta etorkizunari buruz gogoeta egitea. Hipotesiak azaltzea.

-Testu bateko gai nagusia laster identifikatzea.

-Testu bateko berariazko xehetasunak zehaztasunez kokatzea eta agerikoa ez den esanahia ondorioztatzea.

-Mota teknikoko dokumentu luze bateko edo batzuetako informazioak planifikatu eta idatziz laburtzea.

-Xehetasunak eta informazio teknikoa ematen duten testu informatibo koherenteak lantzea.

-CVak, aurkezpen gutunak edo lanbide profilak, lan eskaerak idaztea.

-Inprimakiak edo dokumentuak osatzea.

-Formatua eta egitura egokitzea helburu desberdinak dituzten idatzizko testuak antolatzeko (txostenak, jarraibideak, mezu elektronikoak.).

-Hiztegiak edo erreferentziazko bestelako gidaliburu edo materialak, baliabide elektronikoak barne, trebetasunez erabiltzea, hitz ezezagunek kasuan kasuko testuinguruan zer esan nahi duten jakiteko.

-Informazioak eta ideiak ahoz aurkeztea sekuentzia logikoan.

-Telefono deiak egin eta hartzea. Mezuak utzi eta jasotzea.

-Beste pertsona baten hitzak transmititzea: aginduak, jarraibideak, galderak, eskaerak...

-Lanbide eremuarekin zerikusia duten gertaerak, azalpenak, jarraibideak eta deskribapenak ahoz adieraztea, zuzen mintzatuz.

-Komunikazioaren estiloa hartzaileari, inguruneari eta komunikazioaren helburuari egokitzea.

-Hitzik gabeko komunikazioaren estrategiak erabiltzea, ahozko interakzioa indartzeko.

Gizarte eta lanbide edukiak:

-Norberarekin komunikatzen diren bezero edota profesionalak zein herrialdetakoak diren, hango giza, gizarte eta lanbide harremanak arautzen dituzten arauak, protokoloak eta ohitura nagusiak identifikatu eta aztertzea.

-Ingelesezko harremanetarako arauak identifikatu eta aplikatzea, bereziki kontuan hartuz Interneten erabiltzen diren kortesiazko konbentzioak.

-Bestelako kulturak eta haiek osatzen dituzten pertsonak ezagutzeko gogoa eta haienganako errespetua eta jarrera irekia agertzea.

-Binaka eta taldeka eta jakintza arlo anitzeko eremuetan lan egiteko prest egotea.

Orientabide didaktikoak.

"Ingelesa II" lanbide moduluak ikasleen hizkuntza gaitasuna indartzea du funtsezko helburua heziketa zikloetan. Bereziki nabarmentzen ditu bizitza arrunteko eta lanbide bizitzako ohiko komunikazio egoeretan aise moldatzea ahalbidetuko dieten trebetasunak.

Kasu honetan heziketa ziklo batean irakasten den hizkuntzaren bigarren maila dela aintzat hartuta, modulu honen ikuspegia ikasleen trebakuntza sendotzera zuzendu daiteke beren espezialitateko berezko hizkuntza alderdi teknikoetan. Ez da alde batera utziko ohiko komunikazio egoeretan moldatzeko behar diren gaitasunen garapena. Azken dimentsio honek garrantzia berezia hartzen du ikasturte honetan, izan ere, ikasleek ikaskuntza iraunkorrerako Erasmus programa europarretan parte hartzera iris daitezke.

Horregatik guztiagatik, eta hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparruan proposatzen denarekin bat, modulu honen bidez ikasleek komunikazio eraginkorra lortu behar dute egiazko egoeretan, bizitza arrunteko egoerak izan nahiz lanbide arlokoak izan.

Irakaskuntza-ikaskuntzako prozesua, helburu horri begira, nabarmenki praktikoa den ikuspuntu batetik bideratu behar da. Gramatikaren irakaskuntza aurreko kurtsoetan ikasitakoaren berrikuspen gisa hartu behar da eta ikasleentzat egiazko interesa duten komunikazio egoeretan txertatu. Horrela ikasleak errazago ohartuko dira ikasi behar duten hizkuntzan beren kasa moldatu beharra dutela. Era berean, ahalegin nagusia egin behar litzateke ikasleak gai izan daitezen modu autonomo eta koherentean komunikatzeko. Adierazten denaren zuzentasunean, jarioan eta zehaztasunean exijentzia maila altuagoa litzateke kasu honetan. Ikasgelan, bai irakaslea, bai ikasleak, ingeles hutsean aritzeak ederki lagunduko du lortu nahi diren helburuak betetzen.

Irakaskuntza-ikaskuntzako prozesuan egiten diren jarduerak egokiro diseinatu behar dira, ikasleei erakusten dizkieten komunikazio egoerak ahalik eta benetakoenak izan daitezen, ulermena eta mintzamena eta, beraz, interakziorako trebetasunak bereziki indartu daitezen.

Irakurmena lantzeak aukera ona eman dezake ikaskuntza lanbide eremuaren ingurunean kokatzeko, datuak, informazioak eta berariazko hiztegia atereaz egiazko dokumentuetatik. Horiek, neurri handian, Interneten bidez eskuratzen ahalko dira. Ildo beretik lagungarria izan daiteke ikasleek aurkezpen elektronikoak egitea, beren lanbide eremuko lan prozesuak, eragiketetarako jarraibideak, makinen funtzionamendua eta abar deskribatzeko.

Komunikazioaren teknologiak oso tresna baliotsuak dira ikasleak benetako komunikazio egoeretan kokatzeko. Haietako batzuk arestian aipatu ditugu, eta beste batzuk gehitzen ahal zaizkie: webquest-ak, e-pal bidezko posta elektronikoa, e-Twinning erako proiektuetan parte hartzea, blog-etan parte hartzea, etab., Interneten dagoen baliabide iturri ia agortezina ahaztu gabe (hiztegiak, podcast-ak, vodcast-ak, argitalpen teknikoak...). Baliabide horiek eskuratzen errazak dira eta, askotan, doakoak.

Arreta jarri behar zaion beste kontu bat gaitasun soziolinguistikoen garapena da, gaitasun horiek irakaskuntza-ikaskuntzako prozesu osoa kutsatu behar baitute. Garrantzitsua da, prestakuntza helburudun honen esparruan, bermatu ahal izatea ikasleek badakizkitela hizkuntza erabiltzeko konbentzioak, adeitasunezko arauak, erregistro desberdinak eta horiek behar bezala erabiltzearen garrantzia, eta, oro har, ingelesa ama hizkuntza duten herrien idiosinkrasia ongien definitzen duten ezaugarri kulturalak.

Ebaluazioari dagokionez, iradokitzen da prozesu horren ardatza ikasleen komunikaziorako gaitasunaren balorazioa izan dadila, hau da, ikustea nola baliatzen dituzten beren hizkuntza ezagutzak eta trebetasunak eta zenbateko gaitasuna duten komunikaziorako estrategia desberdinak erabiltzeko. Helburu horri begira seinalatu dira modulu honetako ebaluazio irizpideak eta, ildo berean, hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparrua oso bitarteko baliotsua izan daiteke ebaluazio erremintak diseinatzeko.

Lanbide modulua: Web aplikazioak garatzeko proiektua.

Kodea: 0616.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 5.

Iraupena: 30 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Produkzio sektorearen beharrak identifikatzen ditu eta haiek asetzen ahal dituzten ereduzko proiektuekin lotzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sektoreko enpresak sailkatu dira, haien antolamenduaren ezaugarriak eta eskaintzen duten produktu edo zerbitzu mota kontuan harturik.

b) Ereduzko enpresen ezaugarriak azaldu dira, antolamenduaren egitura eta departamentu bakoitzaren eginkizunak adieraziz.

c) Enpresei eskari gehien sortzen dizkieten beharrak identifikatu dira.

d) Sektorean aurreikus daitezkeen negozio aukerak baloratu dira.

e) Aurreikusten diren eskariei erantzuna emateko behar den proiektu mota identifikatu da.

f) Proiektuak izan behar dituen ezaugarriak zehaztu dira.

g) Zerga eta lan arloetako betebeharrak, arriskuei aurrea hartzekoak eta horiek aplikatzeko baldintzak zehaztu dira.

h) Produkziorako edo zerbitzurako proposatzen diren teknologia berriak sartzeko har litezkeen laguntzak edo diru-laguntzak identifikatu dira.

i) Proiektua prestatzeko erabiliko den lan-gidoia egin da.

2. Tituluan ageri diren gaitasunekin zerikusia duten proiektuak diseinatzen ditu, hura osatzen duten faseak sartuz eta garatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Proiektuan landuko diren alderdien gaineko informazioa bildu da.

b) Proiektuaren bideragarritasun teknikoari buruzko azterketa egin da.

c) Proiektua osatzen duten fase edo atalak eta haren edukia identifikatu dira.

d) Lortu nahi diren helburuak ezarri dira eta haien norainokoa identifikatu da.

e) Proiektua egiteko behar diren materialak eta langileak aurreikusi dira.

f) Aurrekontu ekonomikoa egin da.

g) Proiektua abian jartzeko finantzaketa beharrak identifikatu dira.

h) Proiektua diseinatzeko behar den dokumentazioa definitu eta prestatu da.

i) Proiektuaren kalitatea bermatzeko kontrolatu behar diren alderdiak identifikatu dira.

3. Proiektua nola gauzatu planifikatzen du, esku hartzeko plana eta lotutako dokumentazioa zehaztuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Jardueren sekuentzia zehaztu da, jarduerak exekuzio beharren arabera ordenatuz.

b) Jarduera bakoitzerako behar diren baliabideak eta logistika zehaztu dira.

c) Jarduerak egiteko behar diren baimenak identifikatu dira.

d) Jarduteko edo jarduerak gauzatzeko prozedurak zehaztu dira.

e) Exekuzioak dituen arriskuak identifikatu dira eta arriskuei aurrea hartzeko plana eta behar diren baliabide eta ekipamenduak definitu dira.

f) Materialen eta langileen esleipena eta gauzatze epeak planifikatu dira.

g) Inplementazioaren baldintzei erantzuten dien balorazio ekonomikoa egin da.

h) Inplementatzeko edo gauzatzeko behar den dokumentazioa definitu eta prestatu da.

4. Proiektuaren gauzatzearen jarraipen eta kontrolerako prozedurak definitzen ditu, erabilitako aldagai eta tresnen hautapena justifikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Jarduerak edo esku-hartzeak ebaluatzeko prozedura definitu da.

b) Ebaluazioa egiteko kalitate-adierazleak definitu dira.

c) Jarduerak egin bitartean gerta daitezkeen gorabeherak ebaluatu, konpondu eta erregistratzeko prozedura definitu da.

d) Baliabideek eta jarduerek izan ditzaketen aldaketak kudeatzeko prozedura definitu da, haiek erregistratzeko sistema barne.

e) Jarduerak eta proiektua ebaluatzeko behar den dokumentazioa definitu eta prestatu da.

f) Erabiltzaile edo bezeroen ebaluazioan parte hartzeko prozedura ezarri da eta berariazko dokumentuak prestatu dira.

g) Proiektuak baldintzen agiria duen kasuan, hori beteko dela bermatzeko sistema ezarri da.

Lanbide modulua: Lantokietako prestakuntza.

Kodea: 0619.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 22.

Iraupena: 360.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Enpresaren egitura eta antolamendua identifikatzen ditu, eta lortzen diren produktuen ekoizpenarekin eta merkaturatzearekin erlazionatzen.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresaren antolamendu egitura eta enpresako arlo bakoitzaren eginkizunak identifikatu dira.

b) Enpresaren egitura sektorean dauden enpresa antolamenduekin alderatu da.

c) Enpresaren sare logistikoa osatzen duten elementuak identifikatu dira: hornitzaileak, bezeroak, produkzio sistemak, biltegiratzea eta beste batzuk.

d) Zerbitzua emateko lan prozedurak identifikatu dira.

e) Giza baliabideek enpresaren jarduera ahalik ongien garatzeko eduki behar dituzten gaitasunak baloratu dira.

f) Jarduera honetan ohikoen izaten diren barreiapen bideen egokitasuna baloratu da.

2. Bere lanbide jardueran ohitura etiko eta lan ohitura egokiak aplikatzen ditu, lanpostuaren ezaugarrien eta enpresan ezarritako prozeduren araberakoak.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ondokoak ezagutu eta justifikatu dira:

-Lanpostuak langileari eskatzen dizkion prestasuna eta denbora.

-Lanposturako behar diren jarrera pertsonalak (puntualtasuna eta enpatia, besteak beste) eta profesionalak (ordena, garbitasuna eta erantzukizuna, besteak beste).

-Lanbide jardueran arriskuei aurrea hartzeko beharrezkoak diren jarrerak.

-Lanbide jardueraren kalitateari dagozkion jarrera-eskakizunak.

-Lantaldearekiko harremanei eta enpresan ezarritako harreman hierarkikoei buruzko jarrerak.

-Lan esparruan egindako jardueren dokumentazioarekin zerikusia duten jarrerak.

-Laneratzeko eta lan munduan berriz sartzeko prestakuntza beharrak profesionalaren ondo egitearen esparru zientifiko eta teknikoan.

b) Lanbide jardueran laneko arriskuei aurrea hartzeko aplikatu behar diren arauak eta Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Legearen funtsezko alderdiak identifikatu dira.

c) Norbanakoak babesteko ekipamenduak erabili dira, lanbide jardueraren arriskuen arabera eta enpresaren arauak betez.

d) Egindako jardueretan ingurumenarekiko errespetua agertu da.

e) Lanpostua edo jarduera egiten den eremua ongi antolatua, garbi eta oztoporik gabe eduki da.

f) Egokitutako lanaren erantzukizuna bere gain hartu du, jasotako jarraibideak interpretatu eta betez.

g) Komunikazio eraginkorra eratu da egoera bakoitzean arduradun den pertsonarekin eta taldekideekin.

h) Gainerako taldekideekin koordinatu da, agertu zaizkion inguruabar garrantzitsuak jakinaraziz.

i) Bere jardueraren eta lan aldaketetara egokitzearen garrantzia baloratu da.

j) Arau eta prozeduren aplikazioaren erantzukizuna bere gain hartu du lana garatzean.

3. Garatu beharreko lanak antolatzen ditu, esleitutako eginkizunak proiektuen planifikaziotik aurrera identifikatzen ditu eta berariazko dokumentazioa interpretatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Garatu beharreko egiteko motari dagokion araudia edo bibliografia interpretatu da.

b) Egin beharreko egitekoak biltzen dituen prozesuaren edo proiektuaren faseak ezagutu dira.

c) Egiteko bakoitzerako lana planifikatu da, haren faseen sekuentzia eginez eta horiei lehentasuna emanez.

d) Agindutako zeregina egiteko behar diren ekipamenduak eta zerbitzu osagarriak identifikatu dira.

e) Baliabide materialen hornidura eta biltegiratzea antolatu dira.

f) Eginbeharrak egiteko ordena eta metodoa aintzat hartu dira.

g) Bete behar diren araudiak identifikatu dira, zereginaren arabera.

4. Sistema informatikoak eta garapen-inguruneak kudeatu eta erabiltzen ditu, haien eskakizunak eta ezaugarriak ebaluatuta erabiltzeko asmoaren arabera.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sistema informatiko ezberdinetan lan egin da, kasu bakoitzean hardwarea, sistema eragileak, instalatutako aplikazioak eta erabileraren mugak edo berariazko baldintzak identifikatuta.

b) Informazioa hainbat sistematan kudeatu da, datuen osotasuna eta erabilgarritasuna bermatzen dituzten neurriak aplikatuta.

c) Sareko baliabideen kudeaketan parte hartu da, lehendik dauden segurtasun mugak identifikatuta.

d) Aplikazio informatikoak erabili dira, dokumentazio teknikoa eta erabiltzaileei laguntzeko dokumentazioa egiteko, banatzeko eta mantentzeko.

e) Garapen-inguruneak erabili dira, kodea editatzeko, arazteko, probatzeko eta dokumentatzeko eta exekutagarriak sortzeko.

f) Garapen-inguruneak kudeatu dira, garapen-proiektuen fase ezberdinetan berariazko osagarriak gehituta eta erabilita.

5. Datu-baseen eta aplikazioen zerbitzarien kudeaketan parte hartzen du, eta horien konfigurazioa ebaluatzen/planifikatzen du laguntzen dioten web garapenerako proiektuaren arabera.

Ebaluazio irizpideak:

a) Datuen eskuragarritasuna bermatzen duten datu-baseen diseinu logikoa interpretatu da.

b) Datu-baseen sistema kudeatzaileren batean diseinu logikoa gauzatzen parte hartu da.

c) Datu-baseak erabili dira, informazioaren iraunkortasunari eusteko teknikak aplikatuta.

d) Objektuak eta datu-basen datuak kudeatzeko eta biltegiratzeko gai diren kontsulta zuzenak eta prozedurak exekutatu dira.

e) Datu-baseekin konexioak ezarri dira, kontsultak egiteko eta emaitzak berreskuratzeko datu-atzipeneko objektuetan.

f) Zerbitzarien kudeaketan parte hartu da, web aplikazioak argitaratzeko.

g) Sareko zerbitzuen konfigurazioa egiaztatu da, web aplikazioen exekuzio segurua bermatzeko.

h) Datu-baseak kudeatzeko sistemen konfigurazioan esku hartu da, baita web aplikazioen zerbitzariarekiko interkonexioan ere.

i) Aplikazioen zerbitzariari eta datu-baseen sistema kudeatzaileari zerbitzu emateko eta horiek mantentzeko eskuliburuak egin dira.

6. Zerbitzariaren aldeko web aplikazioen garapenean eta hedapenetan esku hartzen du, eta horretarako, tresna eta lengoaia bereziak erabiltzen ditu eta ezarritako eskakizunak betetzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Garatu beharreko web aplikazioen diseinua eta eredua interpretatu dira, diseinu taldearen oharrak betez.

b) Sententzien multzo txertatuak editatu eta probatu dira osorik edo zati batean web aplikazioak eratzen dituzten marka-lengoaietan.

c) Datuen biltegietara sartzeko aplikazioak garatu dira, eta informazioaren segurtasuna eta osotasuna mantentzeko neurriak aplikatu dira.

d) Web zerbitzuak erabiltzen dituzten web aplikazioen garapenean eta berezko web zerbitzuen garapenean parte hartu da.

e) Web aplikazioen hedapenean eta mantentzean esku hartu da, bertsioetan beharrezko kontrola eginez.

f) Zerbitzariak konfiguratzen parte hartu da, aplikazioak protokolo seguruetan hedatu ahal izateko edo beste beharrizan batzuk gauzatzeko.

g) Web aplikazioetako bezeroaren alderdia diseinatzeko eta garatzeko ardura dutenekin zuzenean lan egin da, irizpideak bateratu dira eta aplikazioaren alderdi bien garapena koordinatu da.

h) Dokumentazioa eta aplikazioaren erabiltzaileari laguntzeko protokoloetan erabilitako gainerako osagaiak definitzen eta egiten parte hartu da.

7. Web aplikazioetarako interfazearen garapenean eta proban esku hartzen du, eta horretarako, tresna eta lengoaia bereziak erabiltzen ditu eta ezarritako eskakizunak betetzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Garatu beharreko web aplikazioen diseinua eta estilo-gida interpretatu dira, diseinu taldearen oharrak betez.

b) Sententzien multzoak editatu eta probatu dira osorik edo zati batean web aplikazioen interfazea eratzen duten marka-lengoaietan, eta kanpoko orrietatik estiloak administratu dira.

c) Bihurketa-orriak erabili dira informazioa aurkezpen-formatu egokietara bihurtzeko eta egokitzeko bezeroaren alderdian.

d) Web aplikazio baten interfazerako multimedia materialak prestatzen eta integratzen parte hartu da, diseinu taldearen jarraibideak betez.

e) Web aplikazio elkarreragileak garatzen lagundu da; aplikazio horiek gertaeren erabileran eta elementu elkarreragileen eta animazioen integrazioan oinarritzen dira.

f) Web aplikazioen erabilerraztasuna eta usagarritasuna egiaztatu dira, eskatutako mailak betetzeko behar diren aldaketetan eta neurrietan lagunduz.

g) Web aplikazioetako zerbitzariaren alderdia diseinatzeko eta garatzeko ardura dutenekin zuzenean lan egin da, irizpideak bateratu dira eta aplikazioaren alderdi bien garapena koordinatu da.

h) Dokumentazioa eta aplikazioaren erabiltzaileari laguntzeko protokoloetan erabilitako gainerako osagaiak definitzen eta egiten parte hartu da.

Lanbide modulu honek lagundu egiten du titulu honetako gaitasunak osatzen, ikastetxean lortu direnak alegia, edo ikastetxean nekez lor daitezkeen gaitasun bereizgarriak garatzen.

3. ERANSKINA

Prestakuntza unitateak

A) Nola antolatu diren moduluak prestakuntza unitatetan

0438 lanbide modulua: Sistema informatikoak (200 h.).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

0483 - UF01 (NA)

Sistema mikroinformatikoak ustiatzea: sistema eragileak instalatzea.

60

0483 - UF02 (NA)

Helburu orokorreko aplikazio informatikoak ustiatzea: sistema informatikoen administrazioa eta segurtasuna

60

0483 - UF03 (NA)

Sareko sistema informatikoak konektatzea makina errealetan

50

0483 - UF04 (NA)

Makina birtualak sistema mikroinformatikoen ustiapenean

30

0484 lanbide modulua: Datu-baseak (160 h.).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

0484 - UF01 (NA)

Informazioa biltegiratzeko oinarriak

20

0484 - UF02 (NA)

Datu-base erlazionalak aztertzea eta diseinatzea

30

0484 - UF03 (NA)

Datuak manipulatzeko lengoaia eta datuak definitzeko lengoaia datu-base erlazionaletan

60

0484 - UF04 (NA)

Datu-base erlazionalen eta datu-base objektu-erlazionalen programazioa

50

0485 lanbide modulua: Programazioa (260 h.).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

0485 - UF01 (NA)

Objektuei zuzendutako programazioaren oinarrizko kontzeptuak

60

0485 - UF02 (NA)

Datuak biltegiratzeko eta kontrolatzeko egiturak

40

0485 - UF03 (NA)

Datuen sarrera eta irteerako egiturak

50

0485 - UF04 (NA)

Klaseen programazio aurreratua

50

0485 - UF05 (NA)

Datu-baseen programazioa eta kudeaketa

60

0373 lanbide modulua: Marka-lengoaiak eta informazioa kudeatzeko sistemak (120 h.).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

0373 - F01(NA)

XML lengoaia

60

0373 - UF02 (NA)

XML aplikatzeko eremuak

60

0487 lanbide modulua: Garapen-inguruneak (100 h.).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

0487 - UF01 (NA)

Garapen-inguruneak instalatzea eta erabiltzea

30

0487 - UF02 (NA)

Softwarearen probak eta optimizazioa

20

0487 - UF03 (NA)

Softwarea aztertzea eta diseinatzea

50

0618 lanbide modulua: Enpresa eta ekimena (60 h.).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

0618 - UF01 (NA)

Enpresa ekimena: negozio ideiak

20

0618 - UF02 (NA)

Enpresaren azterketa ekonomiko-finantzarioa

20

0618 - UF03 (NA)

Enpresa abian jartzea

20

NA01 lanbide modulua: Ingelesa I (60 h.).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

NA01 - UF01

Ingelesa I

60

0612 lanbide modulua: Web garapena bezero-ingurunean (150 h.).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

0612 - UF01 (NA)

Bezero-inguruneko web garapenerako teknologiak

20

0612 - UF02 (NA)

Script lengoaia bezero-inguruneko web garapenerako (I)

60

0612 - UF03 (NA)

Script lengoaia bezero-inguruneko web garapenerako (II)

40

0612 - UF04 (NA)

Komunikazio asinkronoko mekanismoak

30

0613 lanbide modulua: Web garapena zerbitzari-ingurunean (150 h.).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

0613 - UF01 (NA)

Zerbitzari-inguruneko web aplikazioen oinarrizko programazioa

60

0613 - UF02 (NA)

Zerbitzari-inguruneko web aplikazioen garapen aurreratua

60

0613 - UF03 (NA)

Web zerbitzuen programazioa. Web aplikazio hibridoen garapena

30

0614 lanbide modulua: Web aplikazioen hedapena (90 h.).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

0614 - UF01 (NA)

Web zerbitzarien eta aplikazioen zerbitzarien administrazioa

50

0614 - UF02 (NA)

Web aplikazioen hedapenean, mantentzean eta dokumentazioan parte hartzen duten zerbitzuak

40

0615 lanbide modulua: Web interfazeen diseinua (130 h.).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

0615 - UF01 (NA)

Web interfaze erabilerrazen diseinua

50

0615 - UF02 (NA)

Web interfazeen diseinua multimedia edukiaren ezarpenarekin

40

0615 - UF03 (NA)

Web interfaze adiskidetsuen diseinua

40

0617 lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientazioa (90 h.).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

0617 - UF01 (NA)

Laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko maila

30

0617 - UF02 (NA)

Lan harremanak eta Gizarte Segurantza

40

0617 - UF03 (NA)

Laneratzea eta gatazken ebazpena

20

NA02 lanbide modulua: Ingelesa II (40 h.).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

NA02 - UF01

Ingelesa II

40

B) Prestakuntza-unitateen garapena

Lanbide modulua: Sistema informatikoak.

Kodea: 0483.

Iraupena: 200 ordu.

Prestakuntza unitatea: Sistema mikroinformatikoak ustiatzea: sistema eragileak instalatzea.

Kodea: 0483 - UF01 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

Sistema mikroinformatikoak ustiatzea:

-Sistema informatiko baten osagaiak hardware mailan: mahai gainekoa eta eramangarriak.

-Periferikoak instalatu eta konfiguratzea.

-Sare informatikoak: oinarrizko kontzeptuak eta instalazioa.

Sistema eragileak instalatzea:

-Sistema eragile libreak eta jabedunak instalatzea.

-Makina birtualak. Makina birtualak proba ingurune gisa instalatzea eta kudeatzea.

-Sistema eragile libreak eta jabedunak instalatzea makina birtualetan.

Prestakuntza unitatea: Helburu orokorreko aplikazio informatikoak ustiatzea: sistema informatikoen administrazioa eta segurtasuna.

Kodea: 0483 - UF02 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

Helburu orokorreko aplikazio informatikoak ustiatzea:

-Bulegotikako tresnak.

-Interneteko tresnak.

-Sistema mantentzeko helburu orokorreko utilitateak.

Informazioa kudeatzea:

-Fitxategi-sistemak komando eta ingurune grafikoetan kudeatzea.

-Gailuak muntatu eta desmuntatzea sistema eragileetan.

-Diskoak administratzeko tresnak.

Sistema eragileak konfiguratzea:

-Erabiltzaile eta talde lokalak konfiguratzea eta pasahitzak kudeatzea.

-Baimen eta direktiba lokalak.

-Zerbitzuak eta prozesuak kontrolatzea eta kudeatzea.

Prestakuntza unitatea: Sareko sistema informatikoak konektatzea makina errealetan.

Kodea: 0483 - UF03 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

Sareko sistema mikroinformatikoak ustiatzea:

-Sareen ezaugarriak. Alde onak eta txarrak.

-Sare motak. Sare lokalak eta hedadura zabaleko sareak.

-Transmisio bideak. Sare kableatuak eta WIFI sareak.

Sareko sistemak konektatzea:

-TCP/IP protokoloa konfiguratzea eta sarea konfiguratzeko fitxategiak.

-Sare moldagailuak konfiguratzea sistema eragile libreetan eta jabedunetan.

-Sareen interkonexioa: sare moldagailuak eta interkonexioko gailuak.

Sare baten baliabideak kudeatzea:

-Segurtasuna erabiltzaile mailan eta ekipamendu mailan.

-Fitxategi-zerbitzariak, inprimatze-zerbitzariak eta aplikazio-zerbitzariak.

-Suebakiak eta intrusioa hautemateko sistemak.

Prestakuntza unitatea: Makina birtualak sistema mikroinformatikoen ustiapenean.

Kodea: 0483 - UF04 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

Sistema eragileak sareko inguruneetan instalatzea makina birtualetan:

-Makina birtualak. Makina birtualak proba ingurune gisa instalatzea eta kudeatzea.

-Sistema eragile libreak eta jabedunak instalatu aurreko oharrak.

-Sistema eragile libreak eta jabedunak instalatzea makina birtualetan.

Sareko sistemak konektatzea makina birtualen artean:

-TCP/IP protokoloa konfiguratzea eta sarea konfiguratzeko fitxategiak.

-Sare moldagailuak konfiguratzea sistema eragile libreetan eta jabedunetan.

-Sareen interkonexioa: sare moldagailuak eta interkonexioko gailuak.

Lanbide modulua: Datu-baseak.

Kodea: 0484.

Iraupena: 160 ordu.

Prestakuntza unitatea: Informazioa biltegiratzeko oinarriak.

Kodea: 0484 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

Informazioa biltegiratzea. Fitxategiak:

-Fitxategiak antolatzea:

  • Sekuentziala.
  • Indexatua.
  • Alderantzizkoa.

-Fitxategien atzipena (sekuentziala, zuzenekoa).

Informazioa biltegiratzea. Datu-baseak:

-Kontzeptuak, erabilerak eta motak.

-Datu-baseen sistema kudeatzaileak.

-Datu-base zentralizatuak eta banatuak.

Prestakuntza unitatea: Datu-base erlazionalak aztertzea eta diseinatzea.

Kodea: 0484 - UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

Datu-base erlazionalak:

-Terminologia.

-Datu motak.

-Gako nagusiak eta inorenak.

Datu-baseak aztertzea eta diseinatzea:

-Entitate/erlazio modeloa.

-Modelo erlazionala.

-Normalizazioa.

Prestakuntza unitatea: Datuak manipulatzeko lengoaia eta datuak definitzeko lengoaia datu-base erlazionaletan.

Kodea: 0484 - UF03 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

Datuak manipulatzeko lengoaia:

-Hautaketa kontsultak.

-Eguneratzeko kontsultak.

-Txertatzeko kontsultak.

-Datuak ezabatzeko kontsultak.

Datuak definitzeko lengoaia:

-Taulak sortzeko kontsultak.

-Taulak aldatzeko kontsultak.

-Taulak ezabatzeko kontsultak.

Prestakuntza unitatea: Datu-base erlazionalen eta datu-base objektu-erlazionalen programazioa.

Kodea: 0484 - UF04 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Programazio-lengoaiak.

-Sistemaren eta erabiltzailearen aldagaiak.

-Kontrol-egiturak.

-Funtzioak eta biltegiratutako prozedurak.

-Disparadoreak.

-Datu-base objektu-erlazionalak:

  • Objektuak, motak. Ezaugarriak.
  • Bilduma-datuen motak.
  • SELECT sententzia.
  • Objektuak txertatzea, aldatzea eta ezabatzea.

Lanbide modulua: Programazioa.

Kodea: 0485.

Iraupena: 260 ordu.

Prestakuntza unitatea: Objektuei zuzendutako programazioaren oinarrizko kontzeptuak.

Kodea: 0485 - UF01 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

Programa informatiko baten elementuak identifikatzea:

-Aldagaiak.

-Konstanteak.

-Iruzkinak.

-Espresioak.

-Datu motak.

Objektuak erabiltzea eta klaseak garatzea:

-Ezaugarriak.

-Objektuak instantziatzea eta erabiltzea.

-Eraikitzaileak eta suntsitzaileak, metodoen erabilera.

Prestakuntza unitatea: Datuak biltegiratzeko eta kontrolatzeko egiturak.

Kodea: 0485 - UF02 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

Datuak kontrolatzeko egiturak erabiltzea eta biltegiratzeko egiturak aplikatzea:

-Arrayak (dimentsio bakarrekoak eta dimentsioaniztunak), karaktere-kateak, zerrendak.. sortzea eta erabiltzea.

-Errepikatze-egiturak.

-Hautespen-egiturak.

-Jauzi-egiturak.

Prestakuntza unitatea: Datuen sarrera eta irteerako egiturak.

Kodea: 0485 - UF03 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

Informazioa irakurtzea eta idaztea:

-Fluxu motak.

-Fluxuak erabiltzea.

-Datuak teklatutik sartzea eta pantailara irtetea.

-Fitxategiak sortzea, ezabatzea, irekitzea eta ixtea, interfazeak.

Prestakuntza unitatea: Klaseen programazio aurreratua.

Kodea: 0485 - UF04 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

Klaseen erabilera aurreratua:

-Konposizioa, gainidaztea, ondoretasuna.

-Superklaseak.

-Metodo abstraktuak.

Prestakuntza unitatea: Datu-baseen programazioa eta kudeaketa.

Kodea: 0485 - UF05 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

Objektuen iraunkortasuna mantentzea:

-Datu-base baten ezaugarriak eta sorrera.

-Datu-base bat kontsultatzeko mekanismoak eta lengoaiak.

-Informazioa berreskuratzea, aldatzea eta ezabatzea.

Datu-base erlazionalak kudeatzea:

-Konexioak ezartzea.

-Informazioa berreskuratzea eta mantentzea.

-Datu-baseen gaineko kontsultak egitea.

Lanbide modulua: Marka-lengoaiak eta informazioa kudeatzeko sistemak.

Kodea: 0373.

Iraupena: 120 ordu.

Prestakuntza unitatea: XML lengoaia.

Kodea: 0373 - UF01 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

Marka-lengoaien ezaugarriak ezagutzea:

-Marka-lengoaiak.

-XML: egitura eta sintaxia.

-Izenen lekuak erabiltzea XML formatuan.

-Ongi eraturiko XML dokumentuak egitea.

Marka-lengoaiak erabiltzea web inguruneetan:

-HTMLko etiketak eta atributuak identifikatzea.

-XHTML XHTM: HTMLrekin dituen sintaxi eta egitura arloko ezberdintasunak.

-Bezero-zerbitzarien gidoi-lengoaien oinarriak.

-Web diseinurako tresnak.

-Estilo-orriak.

Eskemak eta hiztegiak zehaztea XML formatuan:

-Ongi eratu eta baliozkoturiko XML dokumentuak.

-XML. DTD. XSML Schema dokumentuak definitzeko metodoak erabiltzea.

Prestakuntza unitatea: XML aplikatzeko eremuak.

Kodea: 0373 - UF02 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

Informazioa biltegiratzea:

-Informazioa biltegiratzeko sistemak.

-XML dokumentuetan informazioa bilatzeko teknikak. XPath.

-Kontsulta- eta erabilera-lengoaiak. XQuery.

Marka-lengoaiak aplikatzea edukien sindikazioari:

-Edukien sindikazioa: ezaugarriak.

-Edukien kanalak sortzeko teknologiak.

-Eransketa. Eranskailu motak.

XML dokumentuen bihurketa eta egokitzapena:

-XML dokumentuak bihurtzeko teknikak.

-Txantiloiak erabiltzea.

-Dokumentazioa lantzea.

Enpresa-kudeaketako sistemak:

-Instalazioa.

-Bulegotikako aplikazioen bidez gehitzea.

-Informazioa ateratzea.

Lanbide modulua: Garapen inguruneak.

Kodea: 0487.

Iraupena: 100 ordu.

Prestakuntza unitatea: Garapen-inguruneak instalatzea eta erabiltzea.

Kodea: 0487 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Aplikazio baten garapenaren faseak: analisia, diseinua, kodetzea, probak, dokumentazioa, ustiapena eta mantentzea, besteak beste.

-Garapen-ingurune baten funtzioak eta instalazioa.

-Garapen-ingurune baten oinarrizko erabilera.

Prestakuntza unitatea: Softwarearen probak eta optimizazioa.

Kodea: 0487 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Probak diseinatzea eta planifikatzea.

-Proba motak.

-Errefaktorizazioa eta ohikoenak diren errefaktorizazio-ereduak.

-Laguntzeko tresnak.

Prestakuntza unitatea: Softwarea aztertzea eta diseinatzea.

Kodea: 0487 - UF03 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Klaseak, objektuak eta erlazioak.

-Klase-diagramak.

-Portaera-diagramak:

  • Erabilera-kasuen diagramak.
  • Sekuentzia-diagramak.
  • Lankidetza-diagramak.
  • Jarduera- eta egoera-diagramak.

-Bestelako diagrama motak.

-Case tresnak.

Lanbide modulua: Enpresa eta ekimena.

Kodea: 0618.

Iraupena: 60 ordu.

Prestakuntza unitatea: Enpresa ekimena: negozio ideiak.

Kodea: 0618 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Berrikuntza eta garapen ekonomikoa. Berrikuntzaren ezaugarri nagusiak aplikazio informatikoen garapenaren arloko jardueran.

-Ekintzaileen gako-faktoreak: ekimena, sormena eta prestakuntza.

-Ekintzaileen jarduna, aplikazio informatikoen garapenaren sektoreko ETE bateko enpresaburu eta enplegatu gisa.

-Ekimenaren arriskua.

-"Enpresaburu" kontzeptua. Enpresa jarduerarako baldintzak. Izaera ekintzailea.

-Enpresa plana: negozio-ideia aplikazio informatikoen garapenaren esparruan.

-Aplikazio informatikoen garapenaren sektoreko ETE baten ingurune orokorraren eta berariazkoaren azterketa.

-Aplikazio informatikoen garapenaren sektoreko ETE batek bere ingurunearekin eta gizarte osoarekin dituen harremanak.

-Enpresa nazioartean. Europar Batasunean askatasunez kokatzeko eskubidea.

-AMIA azterketa: mehatxuak eta aukerak.

-Marketing plana.

Prestakuntza unitatea: Enpresaren azterketa ekonomiko-finantzarioa.

Kodea: 0618 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Enpresa, sistema gisa. Enpresaren oinarrizko eginkizunak.

-Produkzio prozesuaren edo zerbitzuaren deskribapen teknikoa. Giza baliabideak.

-Aplikazio informatikoen garapeneko ETE baten bideragarritasun ekonomikoa eta bideragarritasun finantzarioa. Inbertsio plana. Finantzaketa plana.

-Errentagarritasun atalasea.

-Kontabilitatearen kontzeptua eta oinarrizko alderdiak.

-Kontabilitateko informazioa aztertzea.

-AMIA azterketa: ahuleziak eta indarrak.

-Enpresa plana: produkzio plana, bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana.

Prestakuntza unitatea: Enpresa bat abian jartzea.

Kodea: 0618 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Enpresa motak. Forma juridikoak. Frankiziak.

-Forma juridikoa hautatzea.

-Fiskalitatea enpresetan: Nafarroako Foru Komunitateko zerga sistemaren berezitasunak.

-Enpresa bat eratzeko administrazio izapideak.

-Enpresa bat eratzeko aholku ematen duten erakundeak.

-Enpresa plana: forma juridikoaren hautapena, administrazio izapideak eta laguntzen eta diru-laguntzen kudeaketa.

-Kontabilitate eragiketak: enpresaren informazio ekonomikoaren erregistroa.

-Enpresen zerga betebeharrak.

-Agiri ofizialak aurkezteko baldintzak eta epeak.

-Aplikazio informatikoen garapenaren sektoreko enpresa baten kudeaketa administratiboa.

Lanbide modulua: Ingelesa I.

Kodea: NA01.

Iraupena: 60 ordu.

Modulu honetan prestakuntza unitate bakarra dago eta horren iraupena eta garapena bat datoz curriculumeko "Ingelesa I" lanbide moduluan ezarritakoarekin.

Lanbide modulua: Web garapena bezero-ingurunean.

Kodea: 0612.

Iraupena: 150 ordu.

Prestakuntza unitatea: Bezero-inguruneko web garapenerako teknologiak.

Kodea: 0612 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Web nabigatzaile bateko kode-exekuzioko mekanismoak.

-Exekutatzeko ahalmenak eta mugak.

-Bezero-inguruneko programazio-lengoaiak.

-Lotutako teknologiak eta lengoaiak.

-Kodea HTML etiketekin integratzea.

-Nabigatzailea konfiguratzea script lengoaiak erabiltzeko.

Prestakuntza unitatea: Script lengoaia bezero-inguruneko web garapenerako (I).

Kodea: 0612 - UF02 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Lengoaiaren sintaxia erabiltzea: aldagaiak, datu motak, eragiketak, sententziak...

-Kodearen arazketa.

-Lengoaiaren objektu aurredefinituak erabiltzea. Metodoak eta propietateak.

-Erabiltzaileak definitutako funtzioak eta objektuak array-en bidez programatzea.

Prestakuntza unitatea: Script lengoaia bezero-inguruneko web garapenerako (II).

Kodea: 0612 - UF03 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Erabiltzailearekiko elkarreragina: gertaerak eta inprimakiak.

-Cookie-ak.

-Dokumentuko objektuen eredua (DOM) erabiltzea.

Prestakuntza unitatea: Komunikazio asinkronoko mekanismoak.

Kodea: 0612 - UF04 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Komunikazio asinkronoko mekanismoak.

-Dokumentuaren aldaketa dinamikoa, komunikazio asinkronoaren bidez.

-Informazioa bidali eta hartzeko formatuak.

-Eguneratze dinamikoko liburutegiak.

Lanbide modulua: Web garapena zerbitzari-ingurunean.

Kodea: 0613.

Iraupena: 150 ordu.

Prestakuntza unitatea: Zerbitzari-inguruneko web aplikazioen oinarrizko programazioa.

Kodea: 0613 - UF01 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

Programatzeko arkitekturak eta tresnak hautatzea.

Kodea txertatuta duten marka-lengoaietan oinarritutako programazioa:

-Webguneetan kodea sartzea:

-Lengoaiaren oinarrizko propietateak, egitura nagusiak.

-Datu mota konposatuak, funtzioak, inprimakien prozesatzea.

Prestakuntza unitatea: Zerbitzari-inguruneko web aplikazioen garapen aurreratua.

Kodea: 0613 - UF02 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

Web aplikazioak garatzea txertatutako kodea erabiliz:

-Webguneak dinamikoki sortzea.

-Datuak lortzeko teknikak erabiltzea.

-Webgune elkarreragileak dinamikoki sortzea.

-Saioak mantentzea.

-Autentifikazioa.

-Probak eta arazketa.

Prestakuntza unitatea: Web zerbitzuen programazioa. Web aplikazio hibridoen garapena.

Kodea: 0613 - UF03 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

Web zerbitzuen programazioa:

-Sorrera.

-Deskripzioa.

-Kokalekua.

-Interfazeak.

-Argitalpena.

Web aplikazio hibridoen garapena.

Lanbide modulua: Web aplikazioen hedapena.

Kodea: 0614.

Iraupena: 90 ordu.

Prestakuntza unitatea: Web zerbitzarien eta aplikazioen zerbitzarien administrazioa.

Kodea: 0614 - UF01 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Web garapenerako teknologia hedatuenak.

-Web zerbitzarien eta aplikazio-zerbitzarien ezaugarri nagusiak.

-Web zerbitzari bat instalatu eta konfiguratzea.

-Web zerbitzaria administratzea. Autentifikazioa eta atzipen-kontrola. Moduluak. Ostalari birtualak.

-Web zerbitzari seguruak. Ziurtagiri digitalak lortu eta instalatzea.

-Aplikazio-zerbitzari bat instalatu eta konfiguratzea. Web zerbitzariekin lankidetzan aritzea.

-Aplikazioen zerbitzariak administratzea: osagaiak, zerbitzuak eta tresnak.

-Aplikazioen hedapena aplikazio-zerbitzarietan.

-Instalazioaren, konfigurazioaren eta erabileraren dokumentazioa.

Prestakuntza unitatea: Web aplikazioen hedapenean, mantentzean eta dokumentazioan parte hartzen duten zerbitzuak.

Kodea: 0614 - UF02 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Web arkitekturen ezarpena. Web zerbitzari bat eta aplikazio-zerbitzari bat instalatu eta konfiguratzea.

-Fitxategiak transferitzeko zerbitzari bat instalatu eta konfiguratzea.

-Fitxategiak transferitzeko zerbitzu segurua erabiltzea web aplikazioa hedatzeko prozesuan.

-Web aplikazioen hedapenean ukitzen diren konfiguraziorako parametroak eta izen-zerbitzariaren erregistroak.

-Direktorioen zerbitzuaren konfigurazioa erabiltzea eta egokitzea.

-Dokumentazioa sortzeko tresnak.

-Bertsioak kontrolatzeko sistemak.

Lanbide modulua: Web interfazeen diseinua.

Kodea: 0615.

Iraupena: 130 ordu.

Prestakuntza unitatea: Web interfaze erabilerrazen diseinua.

Kodea: 0615 - UF01 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

Interfaze grafikoak planifikatzea:

-Web interfaze baterako ikus-komunikazioaren kontzeptua eta osagaiak.

-Web garapenerako aplikazioak.

-Marka-lengoaiak eta diseinuaren txantiloiak.

Estiloen erabilera:

-Lineako estiloak, etiketak eta klaseak aintzat hartzen dituztenak.

-Estilo-orriak sortzea eta estekatzea.

-Egiaztatzeko tresnak eta testa.

Web erabilerrazak diseinatzea:

-Web erabilerraztasunaren kontzeptua.

-Funtsezko teknikak: HTML, CSS.

-Web erabilerraztasuna aztertzeko tresnak.

-Web erabilerraztasunaren azterketa nabigatzaile desberdinetatik.

-Web erabilerraztasunaren azterketa gailu mugikorretatik.

Prestakuntza unitatea: Web interfazeen diseinua multimedia edukiaren ezarpenarekin.

Kodea: 0615 - UF02 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

Webetan interfaze grafikoak planifikatzea eta multimedia edukia ezartzea:

-Web interfaze baten kontzeptua eta osagaiak.

-Web garapenerako aplikazioak.

-Marka-lengoaiak eta diseinuaren txantiloiak.

Multimedia edukia ezartzea:

-Webeko irudi motak.

-logoak, ikonoak, bannerrak eta irudiak.

-Irudiak: biten mapa, bektore-irudia. Irudiak sortzeko eta prozesatzeko softwarea. Irudien formatuak: tamaina eta bereizmena. Iragazkiak eta efektuak.

-Audioa: formatuak. Formatuen bihurketak (esportatu eta inportatu).

-Bideoa: bideoen kodeketa, formatuen bihurketa (esportatu eta inportatu).

-Animazio batean audioa eta bideoa integratzea.

Prestakuntza unitatea: Web interfaze adiskidetsuen diseinua.

Kodea: 0615 - UF03 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

Interfaze grafikoak planifikatzea web adiskidetsuetan:

-Web interfaze baten kontzeptua eta osagaiak.

-Web garapenerako aplikazioak.

-Marka-lengoaiak eta diseinuaren txantiloiak.

Usagarritasuna ezartzea webean. Diseinu adiskidetsua:

-Usagarritasunaren eta erabilerraztasunaren kontzeptua eta azterketa. Teknikak.

-Interfazea erabiltzaile-profiletara egokitzea.

-Usagarritasuna egiaztatzea nabigatzaile eta teknologia desberdinetan.

-Egiaztatzeko tresnak eta testa.

-Teknologia berriak aztertzea eta erabiltzea web interfazeen diseinuan.

Lanbide modulua: Lanerako Prestakuntza eta Orientazioa.

Kodea: 0617.

Iraupena: 90 ordu.

Prestakuntza unitatea: Laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko maila.

Kodea: 0617 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Prebentzioaren kulturaren garrantzia jardueraren fase guztietan.

-Lanaren eta osasunaren arteko lotura baloratzea.

-Lanbide arriskua. Arrisku faktoreen azterketa.

-Arrisku egoera bakoitzaren ondorioz langilearen osasunak nolako kalteak izan ditzakeen zehaztea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko oinarrizko arau-esparrua.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubideak eta betebeharrak.

-Aurreneurrien kudeaketaren antolaketa enpresan.

-Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko erantzukizunak.

-Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

-Enpresako arriskuak ebaluatzea, prebentzio jardueraren oinarrizko elementu gisa.

-Segurtasun, ingurumen eta ergonomia baldintzei zein psikosozialei lotutako arriskuak aztertzea.

-Arriskua baloratzea.

-Prebentzio neurriak hartzea: horien plangintza eta kontrola.

-Norbera eta taldea babesteko eta prebentziorako neurriak.

-Prebentzio plana eta horren edukia.

-Larrialdi eta ebakuazioetarako planak lan inguruneetan.

-Larrialdietarako plana egitea enpresa txiki edo ertain batean.

-Larrialdietan jarduteko protokoloa.

-Larrialdi medikoa eta lehen sorospenak. Oinarrizko kontzeptuak.

-Langileei prestakuntza ematea larrialdietako planei buruz eta lehen sorospenetarako teknikei buruz.

-Langileen osasuna zaintzea.

Prestakuntza unitatea: Lan harremanak eta Gizarte Segurantza.

Kodea: 0617 - UF02 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Lan zuzenbidea.

-Banakako lan harremanen azterketa.

-Lan kontratuaren modalitateak eta kontratazioa sustatzeko neurriak.

-Lan harremanek sortzen dituzten eskubideak eta betebeharrak.

-Lan baldintzak. Soldata, lan denbora eta atsedena.

-Soldataren ordainagiria.

-Lan kontratuaren aldaketa, etetea eta amaiera.

-Langileen ordezkaritza.

-Lanbide esparru jakin batean aplikatu behar den hitzarmen kolektiboaren azterketa.

-Lan gatazka kolektiboak.

-Lana antolatzeko ingurune berriak: azpikontratazioa, telelana eta beste batzuk.

-Langileentzako onurak antolamendu berrietan: malgutasuna, onura sozialak eta beste batzuk.

-Gizarte Segurantzaren sistema, gizarte elkartasunaren oinarrizko printzipio gisa.

-Gizarte Segurantzaren sistemaren egitura.

-Enpresaburuek eta langileek Gizarte Segurantzaren arloan dituzten betebehar nagusiak: afiliazioa, altak, bajak eta kotizazioa.

-Gizarte Segurantzaren ekintza babeslea.

-Gizarte Segurantza gure inguruko herrialde nagusietan.

-Langabezia-babesa: kontzeptua eta babesten ahal diren egoerak.

Prestakuntza unitatea: Laneratzea eta gatazken ebazpena.

Kodea: 0617 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Lanbide karrerarako interesak, gaitasunak eta motibazio pertsonalak aztertzea.

-Erabakiak hartzeko prozesua.

-Lanbide sektore jakin bat definitu eta aztertzea, inguruko lurralde eremuan nahiz Estatu mailan.

-Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua haren eraginpeko lurralde eremuan, estatuan eta Europar Batasunean. Eures sarea.

-Europan ikasteko eta lan egiteko aukerak.

-Etengabeko prestakuntzak lan eta lanbide ibilbiderako duen garrantzia baloratzea. Informazio hori ematen duten tokiko, eskualdeko, estatuko eta Europako erakundeen identifikazioa.

-Tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako prestakuntza ibilbideak identifikatzea.

-Lana bilatzeko teknikak eta erremintak: curriculum vitae ereduak, Europako curriculum vitae-a eta lan elkarrizketak. Europar Batasunean langileen mugikortasuna errazten duten beste agiri batzuk: Europass mugikortasun agiria, Ziurtagiriaren Gehigarri Europarra eta Europako Hizkuntzen Zorroa.

-Autoenplegua baloratzea laneratzeko hautabide gisa.

-Talde lanak erakundearen eraginkortasunari begira dituen alde onak eta txarrak baloratzea.

-Lan taldeen motak, betetzen dituzten eginkizunen arabera.

-Lantalde eraginkorraren ezaugarriak.

-Gizarte trebetasunak. Hitzezko eta hitzik gabeko komunikaziorako teknikak.

-Lan bileretan erabiltzen diren agiriak: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

-Lantaldean parte hartzea. Kideek har ditzaketen rolen azterketa.

-Gatazka: gatazkaren ezaugarriak, iturriak eta etapak.

-Gatazka konpondu edo ezabatzeko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea, arbitrajea, epaiketa eta negoziazioa.

Lanbide modulua: Ingelesa II.

Kodea: NA02.

Iraupena: 40 ordu.

Modulu honetan prestakuntza unitate bakarra dago eta horren iraupena eta garapena bat datoz curriculumeko "Ingelesa II" lanbide moduluan ezarritakoarekin.

4. ERANSKINA

Baliozkotzeak eta salbuespenak

1/1990 Lege Organikoaren babesean ezarritako tituluetako lanbide moduluen eta 2/2006 Lege Organikoaren babesean Sareko Web Aplikazioak Garatzeko goi mailako teknikari tituluan ezarritakoen arteko baliozkotzeak.

LOGSE 1/1990 LEGEAN EZARRITAKO HEZIKETA ZIKLOETAKO LANBIDE MODULUAK

HEZIKETA ZIKLOKO LANBIDE MODULUAK (2/2006 HLO):
PLATAFORMA UGARIKO APLIKAZIOEN GARAPENA

Erabiltzaile anitzeko eta sareko sistema informatikoak

0483. Sistema informatikoak

Aplikazioak laugarren belaunaldiko inguruneetan eta CASE tresnekin garatzea

0484. Datu-baseak

Lengoaia egituratuetako programazioa

0485. Programazioa

Lantokiko prestakuntza, Aplikazio Informatikoen Garapeneko goi mailako teknikari tituluari buruzkoa

0619. Lantokietako prestakuntza

5. ERANSKINA

Lanbide moduluen eta gaitasun unitateen arteko korrespondentzia

A) Gaitasun unitateek lanbide moduluekin duten korrespondentzia, horiek baliozkotzeko.

EGIAZTATUTAKO GAITASUN UNITATEAK

BALIOZKOTU AHAL DIREN LANBIDE MODULUAK

UC0223-3: Sistema informatikoak konfiguratu eta ustiatzea

0483. Sistema informatikoak

UC0226-3: Datu-base erlazionalak programatzea

0484. Datu-baseak

UC0491-3: software elementuak garatzea bezero-ingurunean

0612. Web garapena bezero-ingurunean

0615. Web interfazeen diseinua

UC0492-3: software elementuak garatzea zerbitzari-ingurunean.

0613. Web garapena zerbitzari-ingurunean

UC0493-3: Interneteko inguruneetan, intranetean eta extranetean web aplikazioak instalatu, egiaztatu eta dokumentatzea

0614. Web aplikazioen hedapena

Oharra: Heziketa ziklo honetan matrikulatuta dauden pertsonek, lan-esperientziaren bitartez edo prestakuntza-bide ez-formalen bitartez eskuratutako lanbide-gaitasunak onartzeari buruzko 1224/2009 Errege Dekretuan ezarritako prozeduraren arabera tituluko gaitasun unitate guztiak egiaztatuta badituzte, "0485 Programazioa" eta "0487 Garapen-inguruneak" lanbide moduluak baliozkotuta izanen dituzte.

B) Lanbide moduluek gaitasun unitateekin duten korrespondentzia, horiek egiaztatzeko.

GAINDITUTAKO LANBIDE MODULUAK

EGIAZTATZEN AHAL DIREN GAITASUN UNITATEAK

0483. Sistema informatikoak

UC0223-3. Sistema informatikoak konfiguratu eta ustiatzea

0484. Datu-baseak

UC0226-3. Datu-base erlazionalak programatzea

0612. Web garapena bezero-ingurunean

0615. Web interfazeen diseinua

UC0491-3.Software elementuak garatzea bezero-ingurunean

0613. Web garapena zerbitzari-ingurunean

UC0492-3.Software elementuak garatzea zerbitzari-ingurunean

0614. Web aplikazioen hedapena

UC0493-3: Interneteko inguruneetan, intranetean eta extranetean web aplikazioak ezarri, egiaztatu eta dokumentatzea

6. ERANSKINA

Irakasleak

A) Moduluak ematen dituzten irakasleak.

LANBIDE MODULUA

IRAKASLEEN

ESPEZIALITATEA

KIDEGOA

0483.Sistema informatikoak

-Sistema eta aplikazio informatikoak

-Lanbide Heziketako irakasle teknikoa

0484. Datu-baseak

-Informatika

-Bigarren Hezkuntzako katedraduna

-Bigarren Hezkuntzako irakaslea

0485. Programazioa

-Informatika

-Bigarren Hezkuntzako katedraduna

-Bigarren Hezkuntzako irakaslea

0373. Marka-lengoaiak eta informazioa kudeatzeko sistemak

-Informatika

-Bigarren Hezkuntzako katedraduna

-Bigarren Hezkuntzako irakaslea

0487. Garapen-inguruneak

-Informatika

-Bigarren Hezkuntzako katedraduna

-Bigarren Hezkuntzako irakaslea

0612. Web garapena bezero-ingurunean

-Sistema eta aplikazio informatikoak

-Lanbide Heziketako irakasle teknikoa

0613. Web garapena zerbitzari-ingurunean

-Informatika

-Bigarren Hezkuntzako katedraduna

-Bigarren Hezkuntzako irakaslea

0614. Web aplikazioen hedapena

-Informatika

-Bigarren Hezkuntzako katedraduna

-Bigarren Hezkuntzako irakaslea

0615. Web interfazeen diseinua

-Sistema eta aplikazio informatikoak

-Lanbide Heziketako irakasle teknikoa

0616. Web aplikazioak garatzeko proiektua

-Informatika

-Bigarren Hezkuntzako katedraduna

-Bigarren Hezkuntzako irakaslea

-Sistema eta aplikazio informatikoak

-Lanbide Heziketako irakasle teknikoa

0617. Lanerako prestakuntza eta orientazioa

-Lanerako prestakuntza eta orientazioa

-Bigarren Hezkuntzako katedraduna

-Bigarren Hezkuntzako irakaslea

0618. Enpresa eta ekimena

-Lanerako prestakuntza eta orientazioa

-Bigarren Hezkuntzako katedraduna

-Bigarren Hezkuntzako irakaslea

NA01. Ingelesa I

-Ingelesa

-Bigarren Hezkuntzako katedraduna

-Bigarren Hezkuntzako irakaslea

NA02. Ingelesa II

-Ingelesa

-Bigarren Hezkuntzako katedraduna

-Bigarren Hezkuntzako irakaslea

B) Irakaslanari dagokionez baliokideak diren titulazioak.

KIDEGOAK

ESPEZIALITATEAK

TITULAZIOAK

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

Lanerako prestakuntza eta orientazioa

-Enpresa Zientzietako diplomaduna

-Lan Harremanetako diplomaduna

-Gizarte Laneko diplomaduna

-Gizarte Hezkuntzako diplomaduna

-Kudeaketa eta Administrazio Publikoko diplomaduna

Informatika

-Estatistikako diplomaduna

-Kudeaketa Informatikako ingeniari teknikoa

-Sistemen Informatikako ingeniari teknikoa

-Telekomunikazioetako ingeniari teknikoa, Telematika espezialitatea

C) Ikastetxe pribatuetarako behar diren titulazioak.

LANBIDE MODULUAK

TITULAZIOAK

0373. Marka-lengoaiak eta informazioa kudeatzeko sistemak

0484. Datu-baseak

0485. Programazioa

0487. Garapen-inguruneak

0613. Web garapena zerbitzari-ingurunean

0614. Web aplikazioen hedapena

0617. Lanerako prestakuntza eta orientazioa

0618. Enpresa eta ekimena

NA01. Ingelesa I

NA02. Ingelesa II

-Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo irakaslanari dagokionez baliokideak diren beste titulu batzuk

0483. Sistema informatikoak

0612. Web garapena bezero-ingurunean

0615. Web interfazeen diseinua

0616. Web aplikazioak garatzeko proiektua

-Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo beste titulu baliokide batzuk

-Diplomaduna, ingeniari teknikoa, arkitekto teknikoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo beste titulu baliokide batzuk

7. ERANSKINA

Lekuak

Irakaslekua:

Programazio-gela

Web garapeneko gela

Balio anitzeko gela

Iragarkiaren kodea: F1115428