190. ALDIZKARIA - 2011ko irailaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 13an emandako 158/2011 Ebazpenaren bidez onetsia. Honen bitartez, oposizio-lehiaketa bidez beteko dira Nafarroako Larrialdietako Agentziako zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 141/2010 Ebazpenaren bidez deitutako lekualdatze lehiaketaz betetzen ez diren lanpostuak. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaileen sarjentu izateko 5 lanpostu huts betetzekoa zen eta gaur egun tramitatzen ari da.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 13an emandako 158/2011 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Larrialdietako Agentziako zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 141/2010 Ebazpenaren bidez deitutako lekualdatze lehiaketaz betetzen ez diren lanpostuak oposizio-lehiaketaz betetzeko deialdia onetsi zen. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaileen sarjentu izateko 5 lanpostu huts betetzekoa zen eta gaur egun tramitatzen ari da.

Prozedura hau arau hauen mende egonen da: uztailaren 1eko 8/2005 Foru Legea, Nafarroako Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzkoa; abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duena; hori garatzeko eta betetzeko emandako lanpostuak betetzeari buruzko Erregelamendua (azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsia); Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak abuztuaren 12an emandako 130/1998 Foru Agindua, merezimenduen baremoei buruzkoa; ekainaren 15eko 55/2009 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako plantilla organikoan euskaraz jakitearen trataera arautzen duena; eta aplikatzekoak diren gainerako arauak eta deialdi honetako oinarriak.

OINARRIAK

1. Xedea.

1.1. Deialdi honen xedea suhiltzaileen sarjentu izateko zenbait lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzea da. Lanpostuak funtzionarioen araubidekoak dira, B mailakoak eta Nafarroako Larrialdietako Agentziako Aurreneurri, Su-itzaltze eta Salbamendurako Zuzendaritzari atxikiak. Haien plantillako zenbakiak lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldia baino lehen zehaztuko dira, aurretik egindako lekualdatze lehiaketa ebatzirik (Nafarroako Larrialdietako Agentziako zuzendari kudeatzaileak irailaren 13an emandako 141/2010 Ebazpenaren bidez egin zen deialdia).

Lanpostu hutsak txanda irekiaren eta igoera txandaren artean banatuko dira, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren 15. artikuluko 3. atalean ezarririko formulari jarraituz, hau da:

-Lehenbizikoa, txanda irekian.

-Bigarrena, igoera txandan.

-Hirugarrenetik aurrera, bakoitiak igoera txandan eta bikoitiak txanda irekian.

1.2. Hautapen prozesua gainditzeko eskatzen den gutxieneko puntuaziora ez iristeagatik, bete gabe gelditzen bada igoera txandako lanpostu hutsen bat, orduan txanda irekikoari gehituko zaio.

Bestalde, igoera txandan, hutsik dauden lanpostuak baino izangai gehiagok gainditzen badute, txanda horretan lanpostuak eskuratzen ez dituztenek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostu hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehian eta eskuratutako azken puntuazioaren arabera.

Era berean, txanda irekiko lanpostuak eskuratzeko aukera izanen dute, aurreko lerroaldean adierazitako moduan, 9.2 oinarrian agiriak aurkezteko ezartzen den epea bukatzen denean deialdiaren 2.2 oinarriko eskakizun berariazkoak betetzen ez dituzten igoera txandako izangaiek.

1.3. Ordainsariak.

Lanpostuen ordainsariak hauek izanen dira: uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Ordainsarien Behin-behineko Erregelamenduan B mailarentzat oro har ezarritakoak eta aplika daitezkeen gainerako xedapenetan kasu bakoitzerako ezartzen direnak.

1.4. Halaber, deialdi honen bidez, hautapen prozesuan parte hartu duten izangaiekin aldi baterako kontrataziorako zerrendak, 11. oinarrian ezarriak, eratu nahi dira.

2. Izangaien betebeharrak.

Indarra duen araudian xedatutakoari jarraituz, oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean eta agiriak aurkezteko epea bukatzen denetik (deialdiaren 9.2 atalean adierazia) lanpostuaren jabetza hartu arte, baldintza hauek bete beharko dituzte, gidatzeko baimenari dagokiona izan ezik, horretarako epea 9.2 atalean adierazia baitago:

2.1. Txanda irekiko izangaiek bete beharreko baldintzak:

a) Espainiako nazionalitatea izatea.

b) 16 urtetik gorakoa izatea eta nahitaezko erretiroko gehieneko adina ez gainditzea.

c) Ingeniari teknikoaren edo arkitekto teknikoaren titulua edo baliokidea izatea, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea.

d) Bere eginkizunak betetzeko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea eta deialdiaren V. eranskinean agertzen diren baztertze arrazoi medikoetako bakarra ere ez izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

f) C motako ibilgailuak gidatzeko BTP baimena izatea.

2.2. Igoera txandako izangaiek bete beharreko baldintzak:

a) Espainiako nazionalitatea izatea.

b) Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finkoa izatea, edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari transferitutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoa, eta jatorrizko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

c) Deialdiko lanpostu hutsen maila berekoa edo apalagokoa izatea.

d) Hiru baldintza hauetako bat betetzea:

Bat.-Ingeniari teknikoaren edo arkitekto teknikoaren titulua edo horien baliokidea izatea, edo eskaerak aurkezteko epea amaitzen denean eskuratzeko moduan egotea, eta Nafarroako administrazio publikoetan gutxienez bost urteko antzinatasuna duela frogatzea, Nafarroako Polizia Kidegoetako kideen kasuan izan ezik, kidego horietan zortzi urteko zerbitzualdia benetan egina dutela frogatu beharko baitute.

Bi.-Suhiltzaileen kabo lanposturako izendatua izatea Nafarroako edozein administrazio publikotan, lanpostu horretan hiru urte, bederen, egin dituela frogatzea eta aurreko atalean aipatzen den titulazioa izatea.

Hiru.-Suhiltzaileen kabo lanposturako izendatua izatea Nafarroako edozein administrazio publikotan eta lanpostu horretan bost urte, bederen, egin dituela frogatzea.

e) C motako ibilgailuak gidatzeko BTP baimena izatea.

f) Bere eginkizunak betetzeko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea eta deialdiaren V. eranskinean agertzen diren baztertze arrazoi medikoetako bakarra ere ez izatea.

Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen Estatutuaren zortzigarren xedapen gehigarrian ezarri dena aplikatuz, igoera txandan esku hartzeko baldintzak betetzen dituzten Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere txanda horretan parte hartzen ahalko dute.

3. Eskabideak aurkeztea eta tasak ordaintzea.

3.1. Tasak.

Azterketa eskubideengatik eta espedientea formalizatzeko, 40 euroko tasa ordaindu beharko da. Azterketa eskubideengatiko tasa ordaindu ez bada, baztertu eginen da izangaia.

Honako hauek ez dute tasarik ordaindu beharko:

Deialdia argitaratu aurretik hilabetez gutxienez lan eskatzaile gisa inskribaturik egon diren pertsonek. Salbuespen hori aplikatzeko baldintza izanen da inskribaturik egon diren bitartean eskaini zaizkien lan egokiei uko egin ez izatea, ezta lanbide sustapen, prestakuntza edo aldaketarako ekintzetan parte hartzeari ere, justifikatutako kasuetan izan ezik, eta, horrez gainera, lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorakoa den diru-sarrerarik ez izatea hilabetean.

Lan eskatzailea dela frogatzeko, enplegu bulegoak emandako agiria aurkeztu beharko du. Bertan, lan eskatzaile gisa inskribatu zeneko data agertuko da eta, orobat, adieraziko da inskribaturik egon den bitartean ez diola uko egin handik eskainitako inolako lan egokiri, ezta lanbide sustapen, prestakuntza edo moldaketarako ekintzetan parte hartzeari ere, justifikatutako kasuetan izan ezik.

Interesdunaren aitorpenaren bidez frogatuko da ez duela hilabetero lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako diru-sarrerarik. Aitorpen eredua Nafarroako Gobernuko Informazio Bulegoan eskuratzen ahalko da edo, bestela, Internet bidez, arestian emandako helbidean.

Sistema hauetakoren bat erabiliz ordaintzen ahalko da tasa hori:

-Telematika bidez, 3.2 oinarriko A.1 letran adierazitako moduan.

-Behar den bezala betetako ordainketa-gutunaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko banku entitateetan ordaintzeko. Internet bidezko deialdian, www.navarra.es helbidean, "Enplegu Publikoa" atalean, ordainketa-gutunaren eredua dago.

Herritarrentzako laguntza bulegoetan tramite horiek egiteko behar diren informazioa eta laguntza eskuratzen ahalko dira. Deialdiaren Interneteko aipuan horri buruzko informazioa dago.

3.2. Eskabideak.

Eskabideak deialdi honen eranskineko ereduari lotu behar zaizkio eta, haietan, izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela. Eskabide eredua Interneten bidez ere eskuratzen ahalko da, www.navarra.es helbidean, bai hori argitaratzen duen aldizkari ofizialetik, bai "Enplegu Publikoa" atalean deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.

Deialdian parte hartzeko eskabideak hura Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta, biharamunetik hasita, hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

Aurkezteko, baliabide hauetako edozein erabil daiteke:

A) Telematika bidez.

A.1. Internet bidez, deialdi honen fitxan dagoen "Inskripzioa eta ordainketa telematikoa" izeneko estekan sartuta, Nafarroako Atariaren "Enplegu Publikoa" atalean, www.navarra.es helbidean.

Aurkezteko eta ordaintzeko modu hori ezin izanen da erabili tasak ordaintzetik salbuesten duen frogagiria aurkeztu behar denean, ezta 3.3 oinarriko Bi zenbakian aipatzen diren kasuetan ere.

A.2. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan, Nafarroako Gobernuaren web atarian eskura baitago.

B) Aurrez aurre.

Deialdian parte hartzeko eskabideak Nafarroako Larrialdietako Agentziako Erregistroan (Agoitz kalea, 35 bis, 31004 Iruña), Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 31002 Iruña) edo erregistro orokorreko beste edozein bulegotan (zerrenda deialdiaren aipamenean argitaratu zen, "aurkezteko beste toki batzuk" izeneko atalean) aurkeztu beharko dira, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 20ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazitako bideren bat erabiliz, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hogeita hamar egun naturaleko epean.

Eskabidea posta bulegoan aurkeztea aukeratuz gero, gutun-azalak irekita egon beharko du, postetxeko langileek data eta zigilua jar diezazkioten ziurtatu eta Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrera (Karlos III.aren etorbidea, 2, 31002 Iruña) igorri aurretik.

3.3. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

Bat.-Espedientea formalizatzeko eta azterketa eskubideengatik tasa ordaindu izanaren frogagiria.

Bi.-Deialdian igoera txandan parte hartu nahi duten izangaiek, lehengoaz gainera, deialdi honen 2.2 oinarrian jasotzen diren betebeharrak betetzen dituztela frogatzen duen agiria gehitu beharko diote eskabideari, baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ez den Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finkoak edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoak badira.

Eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztuko dira:

a) Dokumentazioa, deialdiaren II. eranskinean ezarritako baremoa kontuan hartuta alegatutako merezimenduak frogatzen dituena, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan egindako eta aitortutako zerbitzuei dagozkienak izan ezik.

Askitzat joko da dokumentazio horren kopia hutsak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak zehazkabeak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

b) Nafarroako Foru Komunitatea ez beste administrazio publiko bateko suhiltzaileek, lanpostu horretarako izendapena, maila, egoera administratiboa eta egiazki egindako zerbitzuak frogatzen dituen agiria.

4. Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatuta, Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendariak, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak eskuordetuta (103/2008 Ebazpena, ekainaren 26koa), ebazpena emanen du izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko.

4.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik eta haien gaineko ebazpena eman ondoren, Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendariak, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak eskuordetuta (103/2008 Ebazpena, ekainaren 26koa), ebazpena emanen du, izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko.

4.4. Izangaiei ez zaizkie azterketa egiteko eskubideak itzuliko, baldin eta beraiei egotzitako arrazoiengatik baztertzen badira.

5. Epaimahaia.

5.1. Osaera.

Epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

-Mahaiburua: José María Vázquez Royo jauna, Nafarroako Larrialdietako Agentziako zuzendari kudeatzailea.

-Ordezkoa: Alberto Otamendi Saldise jauna, Nafarroako Larrialdietako Agentziako Kudeaketako Zuzendaritzako zuzendaria.

-Mahaikidea: Javier Vergara Falces jauna, Nafarroako Larrialdietako Agentziako Prebentzio, Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuen zuzendaria.

-Ordezkoa: Pedro Zaro Loperena jauna, Nafarroako Larrialdietako Agentziako Prebentzio, Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuen Zuzendaritzako suhiltzaile-ofizialordea.

-Mahaikidea: José Ignacio Arrieta Asiáin jauna, Nafarroako Larrialdietako Agentziako Prebentzio, Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuen Zuzendaritzako suhiltzaile-ofizialordea.

-Ordezkoa: Rafael Castell Sanz jauna, Nafarroako Larrialdietako Agentziako Prebentzio, Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuen Zuzendaritzako Kanpainen, Erreskate Taldeen eta Talde Berezien Arloko burua.

-Mahaikidea: langileen ordezkari bat, Nafarroako Larrialdietako Agentziako Langileen Batzordean ordezkatuta dauden erakunde sindikalek proposatu eta izendatu beharrekoa.

-Ordezkoa: langileen ordezkari bat, Nafarroako Larrialdietako Agentziako Langileen Batzordean ordezkatuta dauden erakunde sindikalek proposatu eta izendatu beharrekoa.

-Mahaikide-idazkaria: Alfredo Fanlo Nuin jauna, Nafarroako Larrialdietako Agentziako Prebentzio, Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuen Zuzendaritzako Gorputz Hezkuntzako lizentziaduna.

-Ordezkoa: María José Alvarez Los Arcos andrea, Nafarroako Larrialdietako Agentziako Kudeaketako Zuzendaritzako Administrazio Publikoko teknikaria (Arlo Juridikoa).

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu ondoko bost eguneko epean eratuko da epaimahaia.

5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide-idazkariak edo haien ordezkoek egon beharko dute bertan.

5.3. Epaimahaiko kideek ez dute parte hartuko, eta organo dei egileari horren berri emanen diote, baldin eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean parte ez hartzeko aipatzen diren egoeretakoren batean badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errefusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaren gainean sortzen diren arazo guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira arituko eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6. Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.

6.1. Oposizio-lehiaketa bi alditan eginen da, lehiaketaldia lehenbizi eta oposizioaldia gero, oinarri hauetan zehazten den gisara. Horren ondotik prestakuntza ikastaroa eginen da.

6.2. Oposizioaldia 2012ko otsailean hasiko da. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean berean zehaztuko dira probak hasteko lekua, eguna eta ordua.

Ondoren, epaimahaiak gainerako probak egiteko iragarkiak argitaratuko ditu, arauz egin behar den moduan.

6.3. Lehiaketaldia.

6.3.1. Epaimahaiak lehiatzaileek alegatutako eta egiaztatutako merezimenduak baloratuko ditu, deialdiaren II. eranskineko baremoari jarraikiz.

6.3.2. Baremoaren aplikaziorako beharrezkoa den informazio guztia jaso beharko dute agiri horiek. Justifikatu gabeko merezimenduak ez dira baloratuko.

Izangaiek alegatutako merezimenduen gaineko argibideak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu epaimahaiak.

6.3.3. Lehiaketaldia ez da baztertzailea izanen, eta 48,40 puntuko balorazioa izanen du, gehienez ere. Deialdiaren II. eranskinari jarraikiz banatuko dira puntuak, honela:

-Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak: gehienez ere 23 puntu.

-Prestakuntza, irakaskuntza, ikerketa eta beste merezimendu batzuk: gehienez ere 15 puntu.

-Hizkuntzak jakitea: gehienez ere 10,40 puntu.

6.4. Merezimenduak.

Alegatutako merezimenduak deialdi honen II. eranskinean ageri den baremoari jarraikiz kalifikatu eta puntuatuko ditu epaimahaiak. Epaimahaiak ezin izanen du inolaz ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, ezta atal bakoitzean aipatutako gehieneko puntuazioa baino altuagorik eman ere.

6.5. Lehiaketaldia bukaturik, izangai bakoitzak lortutako puntuazioa jarriko du ikusgai epamahaiak Nafarroako Gobernuko iragarki oholean, eta bost eguneko epea emanen du, interesdunek beren eskubidearen arabera komeni zaiena erreklama dezaten balorazio horri buruz.

6.6. Lehiaketaldiko puntuazioa oposizioaldikoari gehituko zaio, eta emaitza oposizio-lehiaketako puntuazio osoa izanen da.

7. Oposizioaldia.

7.1. Oposizioak ariketa hauek izanen ditu:

Lehenengo ariketa: deialdiaren III. eranskinean agertzen diren proba fisikoak egin beharko dira.

Izangai guztiak antidopin kontrola egitera behartuta egonen dira, ariketak egin bitartean edo beste noiznahi, epaimahaiak hala eskatuz gero. Praktika debekatuak atzeman edo egiaztatzeko analisiak dagokion organo espezializatuak eginen ditu. Horrenbestez, debekatuta daude Kiroletako Kontseilu Gorenak 2008ko abenduaren 19an emandako Ebazpenaren I. eranskinean ageri diren substantzia, gai farmakologiko, dopin metodo eta manipulazioak (kirolean debekatutako substantzien eta metodoen zerrenda, 2009ko 1. Estatuko Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 1ean, argitaratua) eta, bestalde, indarra dute Kiroletako Kontseilu Goreneko Lehendakaritzak kirolean debekatuta dauden metodo eta substantzien zerrenda onesteko 2006ko abenduaren 21ean emandako Ebazpenaren IV. eta V. eranskinek (animaliengan, galgoengan eta lehiaketa hipikoetan debekaturik dauden substantzien eta metodoen zerrendak dituztenak, hurrenez hurren), Osasuna Babesteari eta Kiroleko Dopinaren kontra borrokatzeari buruzko azaroaren 21eko 7/2006 Lege Organikoaren lehen xedapen gehigarrian xedatutakoaren babesean. VI. eranskinak ere indarrean segituko du, kirolean dopina erabiltzearen kontrako UNESCOren Nazioarteko Konbentzioaren II. eranskinari aurka egiten ez dion guztian. Bazterturik geldituko dira kontrol horretan emaitza positiboa ateratzen duten izangaiak eta, orobat, kontrola egitea onartzen ez dutenak.

Bigarren ariketa: teorikoa, deialdiaren IV. eranskineko gai zerrendako hirugarren zatitik zozketan aukeratuko diren bi gai idatziz azaltzea. Horretarako, epaimahaiak zozketaz aterako ditu aipatutako zatiko lau gai, eta izangaiek horietako bi, nahi dituztenak, aukeratu eta garatu beharko dituzte. Ariketa hasieran, oposiziogileek hura egiteko izanen duten denbora finkatuko du epaimahaiak. Ez da inoiz hiru ordutik gorakoa izanen.

Hirugarren ariketa: teorikoa, gai zerrendako lehen zatiko eta bigarren zatiko gaiei buruzko galdera batzuk erantzun beharko dira, idatziz. Galdera bakoitzak erantzun batzuk izanen ditu aukeran, baina bat bakarra izanen da egokia. Erantzun okerrengatik puntuak kenduko dira. Ariketa hasi aurretik, epaimahaiak adieraziko du zenbat denbora izanen duten izangaiek ariketa hori egiteko, baina gehienez bi ordu emanen dira.

Laugarren ariketa: praktikoa; gelan eta/edo gelatik kanpo, bi kasu praktiko ebatzi beharko dira. Epaimahaiak ariketa hasieran adieraziko du zenbat denbora izanen den ariketa egiteko; hiru ordu gehienez ere.

Bosgarren ariketa: izangaiek ariketa psikoteknikoak eta buruz buruko eta/edo taldekako elkarrizketak egin beharko dituzte, lanpostuaren ezaugarri profesiografikoaren eskakizunetara zein neurritan egokitzen diren zehazteko. Proba Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak eginen du, eta haren balorazioa loteslea izanen da epaimahaiarentzat.

7.2. Oposizioaldiko ariketen balorazioan 116 puntu eman daitezke gehienez ere, honela banatuak:

Lehenengo ariketa: Gai edo Ez Gai.

Bigarren ariketa: 32 puntu gehienez.

Hirugarren ariketa: 32 puntu gehienez.

Laugarren ariketa: 32 puntu gehienez.

Bosgarren ariketa: 20 puntu gehienez.

7.3. Oposizioko ariketak baztergarriak izanen dira. Baztertuta geldituko dira lehen ariketan "Ez Gai" deklaratzen diren izangaiak, eta bigarren, hirugarren eta laugarren ariketetan, haietako bakoitzean kalifikaziorik onena lortzen duen izangaiaren puntuazioaren erdia, gutxienez, eskuratzen ez dutenak. Nolanahi ere, ariketa gainditutzat hartzeko, aurreko oinarrian ariketa bakoitzerako ezarritako gehieneko puntuazioaren herena atera beharko da gutxienez.

Orobat, baztertuta geldituko dira bigarren ariketako edozein gaitan edo laugarren ariketako kasu praktikoetan "0" puntuko kalifikazioa ateratzen duten izangaiak, baita bosgarren ariketan puntuazioaren erdia lortzen ez dutenak ere.

7.4. Bigarren ariketa plika sistemaren bidez eginen da.

7.5. Oposizioaldiko ariketa bakoitza kalifikatu ondoren, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean eta ariketa egin den tokian, oposizioa gainditzen duten izangaien zerrenda, lortutako kalifikazioekin eta, halaber, hurrengo proba edo ariketa egiteko tokia, eguna eta ordua, gutxienez 48 ordu lehenago. Zerrenda Internet bidez ere kontsultatzen ahalko da, www.navarra.es helbidean, Zerbitzuen Katalogoan, Enplegu Publikoaren atalean, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.

7.6. Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra eginen da. Izangaiek aldean izan beharko dute nortasun agiri nazionala, pasaportea, gidabaimena edo epaimahaiaren iritziz identifikaziorako balio duen beste agiriren bat. Iragarritako egun, ordu eta tokietan, azterketara agertzen ez direnak edo arestian aipatutako agirietako baten bidez beren nortasuna frogatzen ez dutenak oposiziotik baztertuko dira.

7.7. Hautaprobak egiteko, desgaitasun aitortua dutenentzat beharrezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak ezarriko dira, eskabidean azaldutakoaren arabera.

8. Probak gainditzen dituztenen zerrenda eta lanpostu hutsak hautatzea.

8.1. Oposizioaldiko probak amaituta, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean, hura gainditzen duten izangaien zerrenda, haietako bakoitzak lehiaketaldian eta oposizioaldiko ariketetan lortutako kalifikazioak batuta ateratzen den puntuazioaren arabera ordenatuta.

Berdinketarik izanez gero, bigarren ariketan puntu gehien lortzen dutenen alde eginen da. Hori eginda ere berdinketa hausten ez bada, hirugarren eta laugarren ariketetan lorturiko puntuazioak hartuko dira kontuan, hurrenkera horrexetan.

8.2. Kontuan izanik euskarak, merezimendu gisa, beste balorazio bat duela bete beharreko lanpostu hutsa atxikia dagoen eremuaren arabera, lanpostuak hautatzeko ekitaldia prestakuntza ikastaroa baino lehen eginen da, bete beharreko lanpostuetan benetan nor sartuko den zehazte aldera.

8.3. Hautaprobak igoera txandan gainditzen dituzten izangaiek deialdiko lanpostuak betetzeko lehentasuna izanen dute txanda irekiko izangaien aldean.

9. Izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.

9.1. Lanpostu hutsak hautatu ondoren, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari igorriko zaio zerrenda, espediente osoarekin eta, oposizioa gaindituta, deialdiko lanpostuetan sartzen diren izangaien aldeko izendapen proposamenarekin batean. Proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Zerrenda Interneten bidez ere kontsultatzen ahalko da, www.navarra.es helbidean, "Enplegu Publikoa" atalean, hain zuzen, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.

9.2. Izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 30 egun naturalean, proposatutako izangaiek, behar diren inprimakiak hartu ondoren, dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuan:

9.2.1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finko ez diren izangaiek:

a) Nortasun agiri nazionalaren bi fotokopia konpultsatu, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen agiri baliokideren batenak.

b) Deialdiaren 2.1. oinarrian eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua edo hura lortzeko eskubideak pagatu direla frogatzen duen gordekinarena; bestela, eskabideak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen ziurtagiria.

c) Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Atalak emandako txostena, interesdunak karguan aritzea eragozten dion eritasun edo akats fisiko edo psikikorik ez duela frogatzeko.

d) Eginkizun publikoetarako ezgaitua edo gabetua ez izatearen eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ez izanaren zinpeko aitorpena.

e) Zin egin edo hitzematea Nafarroako Foru Eraentza errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

f) C motako ibilgailuak gidatzeko BTP baimenaren kopia konpultsatua.

Deialdi hau egin ez duen Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finko edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finko diren izangaiek, gainera, aurreko administrazioko espediente pertsonalean ageri diren inguruabar eta aurrekari guztiak frogatzen dituen ziurtagiria aurkeztu beharko dute, hots, sarrerari, antzinatasunari, mailari, egoera administratiboari eta abarri buruzkoa.

9.2.3. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoak diren izangaiek:

a) Nortasun agiri nazionalaren bi fotokopia konpultsatu, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen agiri baliokideren batenak.

b) Deialdiaren 2.1. oinarrian eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua edo hura lortzeko eskubideak ordaindu direla frogatzen duen gordekinarena; bestela, eskabideak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen ziurtagiria, beharrezkoa baldin bada.

c) C motako ibilgailuak gidatzeko BTP baimenaren kopia konpultsatua.

9.3. Aipatu epearen barrenean, eta aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, arestiko agiriak aurkezten ez dituztenak ezin izanen dira izendatu, eta ordura arteko egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, beren eskabidearen faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna galarazi gabe.

9.4. Aurreko atalean ezarritakoa gertatuz gero, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak probak gainditu dituztenen zerrendan, 9.1 atalean aipatutakoan, hurrengoa den izangaiarekin beteko du hutsunea, eta horrekin ere aurreko ataletan adierazitako moduan jokatuko da.

10. Prestakuntza ikastaroa.

10.1. Bete beharreko lanpostu kopuruan sartu eta zortzigarren oinarrian ezarritakoa betetzen duten izangai proposatuek prestakuntza ikastaroa eginen dute, eta Nafarroako Segurtasun Eskolak emanen du. Ikastaroari Eskolaren antolamendu eta funtzionamendurako Erregelamendua onesten duen irailaren 12ko 113/2005 Foru Dekretuak horren gainean xedatutakoa aplikatuko zaio. Ikastaroan izangaiei "Gai" edo "Ez Gai" kalifikazioa emanen zaie.

10.2. Prestakuntza ikastaroa egin behar duten izangaiak Segurtasun Eskolari atxikiko zaizkio eta praktiketako funtzionario izendatuko dira, aurretik Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario ez badira behintzat. Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez eginen dira aipatu atxikipena eta izendapena.

10.3. Ikastaroan, praktiketako funtzionario izendatutako izangaiek suhiltzaileen sarjentuari dagokion hasierako soldata jasoko dute eta, bidezkoa bada, familia laguntza, eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatu eta alta emanen zaie, salbu eta lehendik Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen eskubide pasiboen beste araubide batean afiliatuta zeudenen kasuan, horrexetan segituko baitute. Beste izangaiek erregelamenduz dagozkien lansariak jasoko dituzte.

10.4. Praktiketako funtzionario izateak ez du suhiltzaileen sarjentuaren lanpostuari dagokion eskubiderik ematen.

10.5. Ikastaroan baja ematen zaien edo ikastaroa gainditzen ez duten izangaiek praktiketako funtzionarioen izaera galduko dute, beste izapiderik gabe, eta, horrekin batera, hautespen prozesuan parte hartzean eskuratutako eskubideak, bereziki deialdiaren xede den lanpostuan aritzeko izendatuak izateko eskubidea.

10.6. Prestakuntza ikastaroa gainditzen duten izangaiak (kalifikazio loteslea izanen da) Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren ebazpen baten bitartez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaileen sarjentu lanposturako izendatuko dira.

10.7. Ikastaroa egiteko praktiketako funtzionario izendatu eta hura gainditzen duten izangaiek izaera hori izanen dute harik eta deialdiaren xede den lanpostuaren jabetza hartzen duten arte.

10.8. Aurreko lerroaldeetan ezarritako ondorioak bete daitezen, prestakuntza ikastaroa bukatutakoan Nafarroako Segurtasun Eskolako zuzendariak hura gainditu duten izangaien zerrenda igorriko dio Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari.

11. Kontratazio zerrendak.

11.1. Nafarroako Administrazio Publikoan Sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan eta Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 31ko 814/2010 Foru Aginduan (Lanpostuak aldi baterako kontratatzeko kudeaketa arauak onesten dituena) ezarritakoarekin bat, eta oinarri honetan ezarritako prozedurari jarraikiz, hautapen faseko ariketak gainditzen dituzten izangaiekin, aldi baterako kontratazioetarako zerrenda prestatuko da.

Aldi baterako kontratazioetarako zerrendan izangaiek izanen duten ordena finkatzeko, lehiaketaldian eta hautapen faseko ariketetan lortutako puntuen batuketa hartuko da aintzat. Berdinketa dagoenean, nor nagusitzen den erabakitzeko, deialdi honetan kasu horietarako ezarritako irizpideak hartuko dira kontuan.

Orobat, azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren 48. artikuluan eta hurrengoetan eta apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan ezarritakoarekin eta oinarri honetan ezarritako prozedurarekin bat, zerrenda bat osatuko da hautapen faseko ariketak gainditzen dituzten izangaiekin, gerora prestakuntzarako eta hobekuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko.

Nafarroako Larrialdietako Agentziak eta Segurtasun Eskolak ezarriko dituzte, hala badagokio, prestakuntza ikastaroaren hurrengo edizioetako datak, toki kopuruaren eta aldi baterako kontratazio premien arabera, puntuazio ordenari zorrotz jarraikiz deitu ahal izateko aipatu zerrendan ageri diren izangaiei, baldintza hori betea izan dezaten aldi baterako kontratazio eskaintzarik denean.

12. Izendapena eta jabetza hartzea.

12.1. Eskatzen zaien dokumentazioa aurkeztu ondoren, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko ditu, suhiltzaileen sarjentu lanetan aritzeko. Ebazpen horren bidez lanpostuen esleipena ere eginen da.

Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

12.2. Izendatutako izangaiek hilabeteko epean jabetu behar dute lanpostuaz, izendapena jakinarazten zaienetik hasita.

Epe horretan jabetza hartzen ez dutenek, ezinbesteko kasuetan izan ezik, deialdiaren xede den lanpostuari loturiko eskubide guztiak galduko dituzte.

12.3. Izendapena eta jabetza hartzea direla bide, izendatuak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren plantillako nominadun funtzionarioak izanen dira, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioei buruz indarra duten xedapenetan ezarritako eskubideak eta betebeharrak izanen dituzte. Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean izena emanen dute, bertan kidetuko dira, eta araubide horrek babestuko ditu, salbu eta Nafarroako Administrazio Publikoen montepioetako eskubide pasiboen araubidean izena emanik badaude. Kasu horretan, babes araubide horretan segitzea edo Gizarte Segurantzako araubidean izena ematea aukeratuko dute.

12.4. Funtzionarioek bizilekua destinoko herrian ez izateak ez du alde batera uzten lantokira puntual iritsi beharra eta lanaldia eta lanpostuko eginkizunak zuzen bete beharra eta, gainera, ez da inolako konpentsaziorik jasoko lantokirako joan-etorriengatik.

13. Aurkeztutako agiriak.

Izangaiek, baldin eta erreklamazio edo errekurtsorik jartzen ez bada, aurkezten dituzten agiriak berreskuratzen ahalko dituzte, halaxe eskatu ondotik. Agiriak berreskuratzeko eskaera hiru hilabeteko epean aurkezten ahalko da, esleipenaren ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta beste hiru hilabete pasatu eta gero.

Aurreko atalean ezarritako epea agiriak eraman gabe bukatzen bada, izangaiak agiriak berreskuratzeari uko egin diola ulertuko da eta, beraz, horretarako eskubidea galduko du eta agiriak suntsitu eginen dira.

Erreklamazio edo errekurtsoren bat aurkezten baldin bada, aurkeztutako agiriak gorde eginen dira, ikuskatu eta aztertzeko. Agiriak berreskuratzen ahalko dira erreklamazioaren edo errekurtsoaren tramitazioak horretarako aukera ematen duenean.

14. Errekurtsoak.

Epaimahaiaren egintzen eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari zuzendua, errekurtsoaren xedeko egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Deialdiaren, oinarrien eta oinarri horiek aplikatzeko egintzen kontra, epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2011ko irailaren 13an.-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Félix Taberna Monzón.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Eskaera, suhiltzaileen sarjentu izateko zenbait lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian parte hartzeko. Deialdia ...(e)ko .... zenbakidun Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ...............aren ...(e)an.

1.-Datu pertsonalak.

Izena: ....................................., nortasun agiri nazionalaren zenbakia: ............., letra: ........, jaioteguna: ............, jaioterria: ............., probintzia: ............., egungo helbidearen herria: ............, probintzia: ................, kalea: ............., zenbakia: ......, solairua: ........., letra: ......., posta kodea: ..........., etxeko telefonoa: ..............., laneko telefonoa: .................., sakelako telefonoa: ...........

2.-Administrazio datuak.

a) Zer lanpostutarako izendatu zuten.

[ ] Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionarioa.

[ ] ........................................................(e)ko Udaleko funtzionarioa.

b) Egoera administratiboa (X batez adierazi behar dena).

[ ] Jardunean.

[ ] Zerbitzu berezietan.

[ ] Eszedentzia berezian.

[ ] Borondatezko eszedentzian.

[ ] Nahitaezko eszedentzian.

c) Zein maila edo taldetakoa:

3.-Sinatzaileak adierazten du eskatutako baldintza guzti-guztiak betetzen dituela, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean.

4.-Eskabidearekin batera, deialdian parte hartzeko eskatzen diren agiriak eta alegatu dituen merezimenduen frogagiriak aurkezten ditu, .......(e)tik ........... (e)ra numeratuak baremoko puntuazio eskemari jarraikiz.

5.-[ ] Adierazten dut euskara maila neurtzeko proba egin nahi dudala*.

6.-[ ] Adierazten dut frantses eta ingeles maila neurtzeko proba egin nahi dudala*.

(*) Bidezkoa denean bakarrik.

Horrenbestez,

Eskabide honetan aipatzen den deialdian onartua izatea eskatzen du.

Iruñean, ........(e)ko ............................aren .................(e)an.
(Sinadura)

NAFARROAKO ADMINISTRAZIO PUBLIKOAREN INSTITUTUKO ZUZENDARI KUDEATZAILEA.

II. ERANSKINA

Merezimenduak baloratzeko baremoa

A) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak: 23 puntu gehienez.

1) Administrazio publikoetan suhiltzaileen sarjentuaren lanpostuan egindako zerbitzuak: 8 puntu bitarte, 2,40 puntu urte bakoitzagatik.

2) Administrazio publikoetan suhiltzaileen kaboaren lanpostuan egindako zerbitzuak: 7 puntu bitarte, 1,80 puntu urte bakoitzagatik.

3) Administrazio publikoetan suhiltzailearen lanpostuan egindako zerbitzuak: 6 puntu bitarte, 1,2 puntu urte bakoitzagatik.

4) Administrazio publikoetan, aurrekoak ez bezalako lanpostuetan egindako zerbitzuak: 2 puntu bitarte, 0,12 puntu urte bakoitzagatik.

Oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen zaio.

2. Deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.

3. Funtzionarioa zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon bada edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan aritu, egoera horietan sartu aitzin zuen lanpostuan egindako zerbitzuak bezala kontatuko dira.

B) Prestakuntza, irakaskuntza, ikerketa eta beste merezimendu batzuk: 15 puntu gehienez.

1) Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatutako prestakuntza ekintzetan parte hartzea: 0,15 puntu kreditu akademiko edo horren baliokide bakoitzeko (10 ikastordu), eta gehienez ere 4 puntu.

Oharrak:

1. Baloratu beharreko prestakuntza ekintzetan, ikastorduen zatikiak proportzionalki hainbanatuko dira.

2. Ikastorduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei kreditu bateko balorazioa emanen zaie.

3. Ikasturte akademiko bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriei 12 kredituko balorazioa emanen zaie.

4. Erakunde antolatzaileari buruzko betebeharrak betetzen ez badituzte ere, Administrazioak agindurik edo oniritzirik eginak diren prestakuntza ekintzetan parte hartzea puntuazio berarekin baloratuko da. Horien artean, espresuki, sindikatuek administrazio publikoetako etengabeko prestakuntzarako itunen barruan antolatutakoak sartuko dira.

5. Titulu akademiko bat eskuratzeko ikasketak, hala unibertsitatekoak nola unibertsitatez kanpokoak, ez dira atal honetan baloratuko.

2) Biltzar edo jardunaldietan txostenak edo komunikazioak aurkeztea, beka edo saria jaso duten zientzia edo ikerketa lanak egitea eta aldizkari espezializatuetan lanak argitaratzea: 2 puntu, gehienez ere, epaimahaiak baloratu beharrekoak, kontuan hartuz lana edo jarduera bakar batek edo taldean egina den eta biltzarra edo argitalpena zein mailatakoa den, tokikoa, eskualdekoa, Estatukoa edo nazioartekoa.

3) Sektore publikoan prestakuntza ekintzak antolatzea eta/edo halakoetan irakasle gisa parte hartzea: 3 puntu, gehienez ere; 0,20 puntu ezartzen dira sektore publikoaren barnean larrialdien arloan edo/eta segurtasunaren arloan emandako 10 irakastorduko bloke bakoitzeko, baita 0,05 puntu ere, 10 irakastorduko bloke bakoitzeko, sektore publikoko beste arlo batzuetakoa bada.

4) Titulazio eta espezialitate akademikoak, deialdian eskatu ez direnak: 3 puntu gehienez. Baloratu diren titulazioak erdiesteko tarteko tilulaziorik ez da baloratuko.

5) Beste merezimendu batzuk, epaimahaiak baloratu beharrekoak: besteak beste, sektore pribatuko lanak, prestakuntzarako bekak edo egonaldiak, edo kontsulta, aholkularitza, partaidetza edo ordezkaritza organoetan parte hartzea, prestakuntza laneko arriskuen prebentzioan: 3 puntu gehienez. Gehienez ere 0,10 puntu emanen dira hilabeteko, beste lan edo ekintza batzuengatik, eta 0,5 puntu laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten 50 ordu arteko prestakuntzengatik, puntu bat 51-100 ordukoengatik, 2 puntu 101-200 ordukoengatik eta 3 puntu 201 ordutik gorakoengatik.

Oharrak B) atal osorako:

1. Atal honetan aipatutako merezimenduak deialdiko lanpostuaren eginkizunekin zerikusia izanez gero soilik baloratuko dira.

2. Baremoaren b) atal honetako puntuazioa 15 puntukoa izanen da gehienez.

C) Hizkuntzak jakitea: 10,40 puntu gehienez.

Frantsesa, ingelesa edo alemana jakiteagatik, Europar Batasuneko lan hizkuntzak diren aldetik, hizkuntza horietako bakoitzeko 2 puntu gehienez.

Euskaraz jakiteagatik: destinoa eremu euskaldunean duten lanpostuetarako 4,4 puntu gehienez, plantilla organikoan euskara jakitea nahitaezkotzat hartu ez bada, eta destinoa eremu mistoan dutenetarako 2,6 puntu gehienez.

Horretarako, EGA titulua edo beste titulu ofizial bat, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 mailaren baliokidea, izanez gero, aurreko atalean emandako gehieneko balorazioa jasoko da.

Titulu hori izan ezean, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren A1 maila izanez gero, gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/5 jasoko da, A2 maila izanez gero 2/5, B1 izanez gero 3/5 eta B2 izanez gero 4/5. Titulu baliokideek balorazio bera izanen dute. Bestela, Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan gainditutako urrats bakoitzarengatik gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/12 jasoko da.

Lau hizkuntza horietako bakoitzean izangaiak zer dakien baloratzeko, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak espresuki antolatutako azterketak egiten ahal dira; bost zailtasun maila izanen dira, eta hizkuntza bakoitzari ematen ahal zaion gehieneko balorazioaren 1/5 izanen du maila bakoitzak.

III. ERANSKINA

Proba fisikoak

1.-Erresistentzia testa (3.000 m).

Deskribapena: zutik, oinak irteera marraren atzean, izangaia seinale akustikoa entzutean abiatuko da eta 3.000 metroko tartea ezarritako denboran egin beharko du korrika, oinez edo bietara. Ez da onartzen oinetako takodunik erabiltzea. Proba hau egiteko saio bakarra izanen da. Proba bakoitzean eskatzen diren gutxienekoetara iritsi ezean, izangaia baztertua izanen da.

Denboren taulak eta bakoitzagatik eman beharreko puntuazioa:

ADINA

EGIN BEHARREKO DENBORA

PUNTUAZIOA

35 eta gutxiago

14'

GAI

36tik 40ra bitarte

15'30"

GAI

41etik 45era bitarte

16'30"

GAI

46tik 50era bitarte

17'

GAI

51 eta gehiago

18'

GAI

2.-Pisua jasotzeko proba (bankako press-a, 35 kg).

Deskribapena: banku batean etzanda, ahoz gora, izangaiak 35 kiloko pisua jaso behar du, 30 segundoan; ezartzen den jasoaldi kopurua. Bi eskuekin jasoko du pisua eta barra hartuko du sorbalden zabalera baino pixka bat zabalago (barrari ahurraz heldu eta behatzak itxirik). Ariketa honela eginen da: hasieran barrak bularra ukitzen du, ukondoak flexionatuak, eta gero ukondoak luzatu egiten dira bertikalean jarri arte. Proba hau egiteko saio bakarra izanen da. Proba bakoitzean eskatzen diren gutxienekoetara iritsi ezean, izangaia baztertua izanen da.

Ariketaren hasieran ukondoak flexionatuak egonen dira eta barrak bularra ukituko du. Ukondoak agerian egonen dira eta ez dira eskularruak erabiltzen ahal.

Oinak lehenbiziko goratzean nola dauden, horrela mantenduko dira ariketa osoan, aldatu gabe.

Ukondoak erabat luzatu ezean edo ukondoen flexio bakoitzean barrarekin bularra ukitu ezean, jasoaldia baliogabetuko da eta, beraz, ez da kontatuko.

Izangaiak denbora agortu baino lehen bukatzen badu proba, besoak bertikalean arras luzaturik dituela egin beharko du.

Kontrolatzaileak jasoaldiak ozenki kontatuko ditu.

-Ariketa ondoko kasu honetan bukatuko da:

-Izangaiak ukondoak flexionaturik eta barra bularrean bermatuta duela eteten badu ariketa.

Egin beharreko jasoaldien taula eta haietan emanen den puntuazioa:

ADINA

JASOALDIAK

PUNTUAZIOA

35 eta gutxiago

25

GAI

36tik 40ra bitarte

22

GAI

41etik 45era bitarte

20

GAI

46tik 50era bitarte

17

GAI

51 eta gehiago

15

GAI

3.-Abdominalen ariketak.

Deskribapena: lurrean etzanda, ahoz gora, besoak bularrean gurutzatuak eta eskuak besagainetan, hankak 90ºtan flexionatuak eta oinak besagainen zabalean banatuak eta lurrari atxikiak. Hasteko seinalearekin batera izangaiak soina flexionatu beharko du harik eta besoekin izterrak ukitu arte eta, gero, bizkarra lurrera eraman. 30 segunduan egin beharko du ezarritako flexio kopurua. Proba hau egiteko saio bakarra izanen da. Proba bakoitzean eskatzen diren gutxienekoetara iritsi ezean, izangaia baztertua izanen da.

Hasierako jarreran bizkarra lurraren kontra egonen da.

Oinak nola dauden, horrela mantenduko dira ariketa osoan, aldatu gabe.

Flexioetako batean besoek izterrak edo bizkarrak lurra ukitu ezean, flexioa baligabetuko da eta, beraz, ez da kontatuko.

Kontrolatzaileak flexioak ozenki kontatuko ditu.

Izangaiak denbora agortu baino lehen bukatzen badu proba, bizkarra lurraren kontra duela egin beharko du.

Ariketa ondoko kasu honetan bukatuko da:

-Bizkarra lurraren kontra duela gelditzen baldin bada.

Abdominalen taula eta haietan emanen den puntuazioa:

ADINA

ABDOMINALAK

PUNTUAZIOA

35 eta gutxiago

25

GAI

36tik 40ra bitarte

23

GAI

41etik 45era bitarte

20

GAI

46tik 50era bitarte

17

GAI

51 eta gehiago

15

GAI

IV. ERANSKINA

Gai zerrenda

Lehen zatia: Legeria.

1. gaia.-Espainiako 1978ko Konstituzioa: printzipio orokorrak. Oinarrizko eskubide eta betebeharrak. Botere Judiziala. Gorte Nagusiak: osaera eta eginkizunak. Gobernua eta Estatuko Administrazioa. Konstituzio Auzitegia: osaera, izaera eta eskumenak.

2. gaia.-Europar Batasuna. Parlamentua. Kontseilu Europarra. Europako Batzordea. Kontseilua (ministroena). Justizia Auzitegia. Beste erakunde batzuk.

3. gaia.-Europar Batasuneko antolamendu juridikoaren iturriak: sorrerako zuzenbidea eta zuzenbide eratorria.

4. gaia.-Espainiako 1978ko Konstituzioaren lehen xedapen gehigarria. Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa: izaera eta esanahia. Atariko titulua. Nafarroaren eskumenak.

5. gaia.-Nafarroako Parlamentua edo Gorteak. Nafarroako Comptos Ganbera. Arartekoa.

6. gaia.-Nafarroako Gobernua. Eginkizunak. Osaera, izendapena, eratzea eta kargu-uztea. Eskudantziak eta eskumenak. Funtzionamendua. Laguntza organoak. Erantzukizun politikoa, Parlamentuaren kontrola eta Parlamentuaren desegitea. Nafarroako Gobernuko lehendakaria.

7. gaia.-Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean ezarritako printzipio orokorrak. Herritarrek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekiko harremanetan dituzten eskubideak. Antolaketa: printzipio nagusiak eta egitura organikoa, kide anitzeko organoak eta administrazio organoen eskumenak.

8. gaia.-Administrazio publikoen araubide juridikoaren printzipio orokorrak. Administrazio publikoen organoak. Administrazio prozeduraren interesdunak.

9. gaia.-Administrazioaren xedapenak eta egintzak. Egintza administratiboen betebeharrak. Egintzen eraginkortasuna. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna.

10. gaia.-Prozedura administratiboen xedapen orokorrak: prozeduraren abiaraztea, antolamendua, instrukzioa eta amaiera. Bide administratiboko egintzen berrikuspena: ofiziozko berrikuspena eta administrazio errekurtsoak.

11. gaia.-Kontratu Publikoei buruzko Foru Legea: aplikaziorako arau orokorrak eta eremua. Kontratistak. Administrazio publikoen kontratu guztietarako xedapenak. Esleipenaren aurreko jarduketak.

12. gaia.-Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua. Langile motak. Funtzionario publikoak hautatzea. Administrazio egoerak. Funtzionarioen eskubideak, betebeharrak eta bateraezintasunak. Ordainsariak.

13. gaia.-11/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan administrazio elektronikoa ezartzeari buruzkoa.

14. gaia.-21/2005 Foru Legea, abenduaren 29koa, politika publikoak eta zerbitzu publikoen kalitatea ebaluatzeari buruzkoa.

15. gaia.-15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoa.

16. gaia.-8/2005 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, Nafarroako Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzkoa: II. titulua: larrialdi kolektiboko egoeretako babes zibila. I. kapitulua: babes zibilerako jarduketak. III. kapitulua: herritarren laguntza. IV. kapitulua: Ikuskapenak.

17. gaia.-12/2009 Foru Dekretua, otsailaren 16koa, Nafarroako Mendekotasun Agentzia arautu eta haren estatutuak onesten dituena. I. titulua: izaera, mendekotasuna, atxikipena eta helburuak. II. titulua: egitura organikoa III. titulua: ondarea, baliabideak, aurrekontuak eta kontrola. IV. titulua: langileak.

18. gaia.-Laneko arriskuen prebentzioa: Europako araudiak. 31/1995 Legea, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa, eta 2010eko otsaileko aldaketa berria. 39/1997 Errege Dekretua eta 604/2006 Errege Dekretua: Prebentzio zerbitzuen erregelamendua eta eta haien aldaketa. 135/1998 Foru Dekretua, araudi hori Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen esparrura egokitzen duena. Laneko arriskuen prebentzioari buruzko politika: administrazio publikoen ekintzak. Langileen eskubide eta betebeharrak.

19. gaia.-Produktu kimiko arriskutsuak. Sailkapena: Gasak eta gas motak. Likido sukoiak. Toxikoak eta korrosiboak. Erregarriak eta oxidatzaileak. Ezaugarri orokorrak eta propietate arruntenak. Produktu kimikoak biltegiratzea. (TRASNA, salgai arriskutsuak errepidez garraiatzeko Nafarroako plana).

20. gaia.-NBA 393/2007 Autobabeserako oinarrizko araua: larrialdi eta autobabes planak.

Bigarren zatia: Teknika osagarriak

1. gaia.-Gainbegiralearen zeregina: Nor da gainbegiralea? Zer da gainbegirale izatea?

2. gaia.-Lau norabideak, kudeaketa zikloa, zereginen analisia, analisi taula.

3. gaia.-Helburuen araberako norabidea: Zer dira SMART (adimentsuak) helburuak?

4. gaia.-80/20 printzipioa, MBOren onura nagusiak, Murphy legea.

5. gaia.-Plangintzaren artea: plangintzaren prozesua, ekintzen zerrenda.

6. gaia.-Antolaketaren zergatikoa: antolaketa egituratua, sistemaren barrenean lan egitea, eguneroko antolaketa.

7. gaia.-Kontrola edo deskontrola? Kontrolaren zikloa, ikuspegi formala, neurriak, kontrolerako dokumentuak.

8. gaia.-Erabakiak hartzea. Oinarrizko hiru bideak, jarrera, erabaki motak.

9. gaia.-Erabakiak hartzeko sei urrats erabakigarriak.

10. gaia.-Jarraibideak ematea, agintea erabiltzea, pertsuasio estiloa.

11. gaia.-Kontrol zerrenda, aginduak eta jarraibideak emateko.

12. gaia.-Komunikazio eraginkorra: hitz egitea, entzutea, erantzuna analizatzea.

13. gaia.-Sormena komunikazioetan, aldaketen kutxa.

14. gaia.-Langile arazotsuak: arazoa badela onartzea, arazoak sortzen dituzten arrazoiak, arazoaren ebidentzia.

15. gaia.-Zuzendaritzaren oinarrizko tresnak arazoak konpontzeko, langilearen erreakzioa arazoaren aurrean.

16. gaia.-Arazoak konpontzeko giltzarri diren faktoreak, zer egin denak porrot egiten duenean?, orientazioa eskatzen duten laneko egoerak.

17. gaia.-Diziplina positiboa: diziplina lerroa, koherentzia, komunikazio egokia, arrazoizkoa eta justifikatzeko modukoa, malgutasuna, berehalakotasuna, konfidentzialtasuna, arau-hauste txikiak, hutsegite larriak, sistemaren barrenean lan egitea.

18. gaia.-Langileriaren plangintza: oinarrizko analisia, helburuak eta lehentasunak, dokumentazioa, langileria garatzeko plana, zuzendaritzaren estilo egokia zehaztea.

19. gaia.-Langileriaren plangintza, produktibitatea motibazio bidez handitzea, ekoizteko motibatzea, harreman bideak, harreman onak egin eta haiei eusteko aholkuak.

20. gaia.-Arrakasta ustiatzea: helburuen araberako zuzendaritza, aldaketaren halabeharra, aldaketarako beldurra sortzen duten faktoreak, berariazko aprentsio edo beldurrak, erresistentzia gutxitzea, gure lehen SMART helburuak, bizirik irauteko aholkuak.

Hirugarren zatia: Su-itzaltze eta salbamendu teknikak

1. gaia.-Suaren kimika eta fisika:

Errekuntza, beheko bero ahalmena, goiko bero ahalmena, errekuntza osoa, errekuntza ez osoa, errekuntza estekiometrikoa edo teorikoa, errekuntza mantsoak eta errekuntza azkarrak.

2. gaia.-Suaren hedapena I:

Hedapenaren abiadura, erregaiaren eta erregarriaren arteko kontzentrazioa, sukoitasun mugak, suaren erasoa jasotzen duen azalera espezifikoa, erregaiaren geometria.

3. gaia.-Suaren hedapena II:

Suaren ibilbidea, ingurunearen baldintzak eta sutea gertatzen den tokiko geometria, baldintza klimatologikoak, erregaiaren banaketa.

4. gaia.-Suaren hedapena III:

Hedapenaren bost faseak (sua piztea, garatzea, bat-bateko errekuntza orokorra, garapen betea eta beheraldia).

5. gaia.-Flashover:

Definizioa, tenperaturak, gasen presioa, erregaiaren eta oxigenoaren baldintzak, aireztapena.

6. gaia.-Backdraught:

Definizioa, tenperaturak, presioak, plano neutroa, aireztapena eta backdrught, sua berez piztuta.

7. gaia.-VPP presio positiboko aireztapena:

Definizioa, erasoko eta defentsako aireztapena, bertikala eta horizontala, kea sartu eta ateratzeko baoak, kokaera eta dimentsio egokiak).

8. gaia.-Leherketak eta deflagrazioak I:

Leherketa fisikoak eta leherketa kimikoak, hauts bidezko leherketak (faktore eragileak, leherketaren mekanismoak), hauts bidezko deflagrazioak.

9. gaia.-Leherketak eta deflagrazioak II:

Bleve (definizioa, baldintzak, lurrun-presioa eta gainberotzearen mugako lerroak), Boilover.

10. gaia.-Autoerrekuntzaren prozesuak:

Lurrunketa bidezko autoerrekuntza lehortasunera, autohartzidura (hartzidura anaerobioaren bidezko autoerrekuntza, metanogenesia, barne autoerrekuntzako suteen ezaugarriak).

11. gaia.-Faktore biotiko eta energetiko nagusien arteko konexioak baso suteei buruz:

Sistemaren produkzioa, landaredia eta energia erradiatzailearen kontrola, transpirazioa.

12. gaia.-Haizearen eta tximisten eragina baso suteetan:

Airearen mugimendua, korronte laminarra eta korronte zurrunbilotsua, haize abiaduraren aldaketek, tximistek eta deskarga positibo eta negatiboek baso suteetan duten eragina.

13. gaia.-Faktore topografikoen eragina baso suteetan:

Altuera, altitude aldeak eta malda, orientazioa eta forma orografikoak.

14. gaia.-Baso suteen bero ahalmena:

Goiko bero ahalmena, beheko bero ahalmena, bero ahalmenen arteko konparazioa zuraren konposioaren arabera.

15. gaia.-Baso suteen sukoitasuna:

Sukoitasun mugak, sukoitasuna maila, erregaitasuna, basoko eta nekazaritzako erregaien bat-bateko su pizteak, bat-bateko errekuntza eragiten duten faktoreak.

16. gaia.-Baso suteen ezaugarri fisikoak eta geometrikoak:

Sutearen morfologia, su fronte baten ezaugarri fisikoak (intentsitate lineala eta hedapen abiadura, su frontearen erresidentzia denbora, frontearen tenperaturak).

17. gaia.-Baso suteetako kearen barreiadura:

Atmosferaren egonkortasuna (egonkorra, neutroa, ezegonkorra) eta haren ondorioak ke txanoan, kea barreiatzeko aukerak, ke zutabea interpretatzea baso suteak itzaltzeko.

18. gaia.-Nafarroako Larrialdietako Agentziaren baso prozedura:.

112ren mobilizazioko protokoloak baso suteetan, suhiltzaileen prozedurak baso suteetan.

19. gaia.-Salgai arriskutsuekin esku hartzea I:

Salgai arriskutsuen definizioa, motak eta klaseak, identifikazioa, etiketak, fardelak eta edukiontziak, haiek garraiatu eta biltegiratzeko moduen ezaugarriak.

20. gaia.-Salgai arriskutsuekin esku hartzea II:

Errepide barnako garraioa, garraio bideen ezaugarriak eta haien araudia, lurralde planak eta haien eragina DEPEISean, koordinazioa beste zerbitzu batzuekin.

21. gaia.-Salgai arriskutsuekin esku hartzea III:

Salgai arriskutsuekiko gorabeheretan jokatzeko sistematika orokorra, komunikazio bideetako arazoak (mugak, orografia, haizea, hurbileko biziguneak, ingurumenaren kutsadura). Industria guneko arazoak (material kopurua eta barietatea, hurbileko enpresa edo herriak).

22. gaia.-Salgai arriskutsuekin esku hartzea IV:

Lan estrategietako segurtasun orokorra, lehentasunak, esku hartzen dutenen segurtasuna (teknikak, prozedura, taldekoak), inguruneko segurtasuna (jario eta isurien kontrola, pertsonen konfinamendua, hodei toxikoak barreiatu eta kontrolatzea), laburreko kontrola eta leherketak.

23. gaia.-Trafiko istripuetako erreskatea:

Laneko sistematika orokorra, inguruneko segurtasuna, biktimen segurtasuna, erreskate laneko faseak, koordinazioa beste zerbitzu batzuekin, parte hartzen dutenen segurtasuna eta lan taldearen segurtasuna, koordinazioa beste zerbitzu batzuekin.

24. gaia.-Erreskatea gune konfinatuetan:

Esku-hartzea gune konfinatuetan. Arrisku nagusiak. Sartzeko protokoloa. Neurketa eta analisia. Arriskuetatik babesteko eta haiek estabilizatzeko ekipoak eta neurriak. Esku hartzeko tresna eta taktikak, segurtasun protokoloak, koordinazioa beste zerbitzu batzuekin.

25. gaia.-Erreskatea egitura kolapsatuetan:

Arrisku nagusiak. Arrailduren eta artesien sailkapena. Arriskuetatik babesteko eta haiek estabilizatzeko ekipoak eta neurriak. Biktimak lokalizatu eta esku hartzeko tresnak eta taktikak, koordinazioa beste zerbitzu batzuekin.

26. gaia.-Erreskatea elementu bertikaletan:

Beste maila batera erortzeko arriskua duten esku-hartzeak. Arrisku nagusiak. Arriskuetatik babesteko eta haiek estabilizatzeko ekipoak eta neurriak. Esku hartzeko tresnak eta taktikak. Altuerako erreskatea, koordinazioa beste zerbitzu batzuekin.

27. gaia.-Ur azaleko erreskatea:

Urean sartzeko prozedurak, heltzeko moduak, erremolkatzeko metodoak, eta ihesbideak, biktima uretik ateratzeko metodoak, koordinazioa beste zerbitzu batzuekin.

28. gaia.-Suizideekin esku hartzea:

Suizidaren pentsamoldea. Suizideekin jokatzeko jarraibideak. Erabili beharreko ekipo teknikoak. DEPEISaren laneko protokoloak suizideekin.

29. gaia.-Esku hartzea tuneletan:

Esku-hartzea tuneletan eta sestrapeko azalera handiko tokietan. Arrisku nagusiak bi kasuetan. Arriskuetatik babesteko eta haiek estabilizatzeko ekipoak eta neurriak. Esku hartzeko tresnak eta taktikak. Orientazioa eta grafikoak. Esku hartzen ari direnen taldean arnasketa ekipoen erabilera eta logistika (Nafarroako tunel plana).

30. gaia.-Esku hartzea trenbideetan:

Trenbideetako arriskuak, sarbidea mugatzea, lur konexioa eta esku hartzeko deribazioak, erreskatea, makina eta kargako sutea itzaltzea.

31. gaia.-Esku-hartzea altuera handiko eraikinetan:

Esku-hartzea altuera handiko eraikinetan. Arrisku nagusiak. Arriskuetatik babesteko eta haiek estabilizatzeko ekipoak eta neurriak. Esku hartzeko tresnak eta taktikak. Aireztapena eta kearen dinamika. Operatiboa kontrolatzeko eta hornitzeko tokia kokatzea. Ebakuatzeko edo konfinatzeko erabakia.

32. gaia.-Arrisku naturalen azterketa. Arrisku meteorologikoak. Gertakari meteorologiko kaltegarriak igartzeko Plan Nazionala, alerten definizioa.

33. gaia.-Uholde arriskuen definizioa eta oinarrizko kontuak, neurketa hidrologikoaren sistemak, alerta hidrologikoak, Nafarroako arroen ezaugarriak.

34. gaia.-Lurrikaren, sumendien eta lur mugimenduen arriskua. Nafarroako lurraldeari dagokiona.

35. gaia.-Informazio eta iragarpen programak (Saih Ebro, Saih Foral, Meteogrid, Merologica, Sigym, beste batzuk), haien aplikazio praktikoa askotariko gertakarietan.

36. gaia.-Hil ala biziko esku-hartzea, osasun arloan, ospitaleetatik kanpo. Biziraupenaren katea. Bihotz-biriketako arnasketaren oinarrizko protokoloa. Desfibrilatzeko eskuko monitorea.

37. gaia.-Biktima ugariko gertakariak, mediku postu aurreratua, triageak (start eta short), erabiltzen diren etiketa eta koloreak, gertakariaren zonifikazioa, esku hartzen duten zerbitzuen arteko koordinazioa.

38. gaia.-Aginte postu aurreratua gertakari larrietan, zerbitzuen koordinazioa, operazio eta komunikazioen zonifikazioa, intereseko datuak hartzea eta operazio, baliabide eta sostenguen kontrola. Txanda aldaketak eta langileen erreleboak.

39. gaia.-Telekomunikazioak (TETRA sistema), sare digitalaren ezaugarriak, zuzeneko komunikazioak eta komunikazio irekia, bien arteko lotura, Tetra unitate mugikorraren (UMT) aukerak.

40. gaia.-Esku-hartze handietako laguntza logistikoa, Nafarroako Larrialdietako Agentziarekin hitzartutako laguntza taldeak eta boluntarioak, haien zeregina eta oinarriak, aukerak eta mobilizazioa, eragiketetako kontrola.

Oharra: gai guztiak deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean indarra duen legediaren arabera jorratu beharko dira.

V. ERANSKINA

Deialditik baztertzeko arrazoi medikoak

1.-Ikusmena. Begien sistema.

-Zuzendu gabeko begi zolitasuna:

  • 4/10 bi begietan, edo
  • 3/10 begirik okerrenean eta 5/10 hoberenean, edo
  • 2/10 begirik okerrenean eta 6/10 onenean.
  • Ikuseremu monokularra: plano horizontalean ezin da izan 120º-tik beherakoa, eta murrizketa nabarmenik gabekoa izanen da ikus-eremuko meridiano batetik bestera.

-Diplopia.

-Diskromatopsia larriak.

-Estereopsi falta.

-Keratotomia erradiala.

2.-Entzumena. Entzuteko sistema.

-500tik 3.000 Hz bitarteko frekuentzietan belarriren batean 45 dB-eko edo gehiagoko galera.

-Orekari loturiko alterazioak, edozein etiologiatakoak.

3.-Mintzamena.

-Afasiak, disfoniak, disfemiak (hitz-toteltasuna), disartria eta disglosia iraunkorrak, suhiltzaileen sarjentu lanetan aritzea zaildu edo galarazten dutenak.

4.-Giharren eta eskeletoaren aparatua.

-Artikulazioren baten galera anatomikoa edo ankilosia, eginkizunetarako duen eraginaren arabera.

-Prozesu artikularrak, eginkizunetarako duten eraginaren arabera, zeinahi etiologiaren ondorio direla ere.

-Eskoliosiak, 20º baino handiagoak.

-Zifosiak, 30º baino handiagoak.

-Espondilolisia, espondilolistesia, ornoen bategiteak eta ornoarteko diskoaren arazoak.

-Espondilitis ankilosantea.

-Paget-en eritasuna.

-Osteoporosia eta osteomalazia (eginkizunetarako duen eraginaren arabera).

-Fibromialgia.

-Deformazio anatomikoak, eginkizunetarako duten eraginaren arabera.

5.-Digestio aparatua.

-Crohn-en eritasuna eta kolitis ultzeraduna.

-B eta C hepatitisa aktiboa izatea edo birusaren eramailea izatea.

-Gibeleko gutxiegitasuna, ebaluazio mahaiak baloratu beharrekoa.

-Gibeleko zirrosia.

-Behazun-zirrosi primarioa.

-Pankreatitis kronikoa.

-Fibrosi kistikoa.

-Sabelaldeko paretako etena, ebaluazio mahaiak baloratu beharrekoa.

-Eginkarien inkontinentzia.

6.-Bihotz-hodietako sistema.

-Bihotzeko gutxiegitasuna, maila guztietan.

-Arritmiak eta blokeoak: aurre-eszitazio sindromea eta bihotzaren erritmoaren edo kondukzioaren alterazio mota guztiak, salbu eta arritmia sinusala, BGE edo BE solteak, 1. mailako blokeo AB, Eskuineko Adarraren Blokeo Osoa eta Ezkerreko Adarraren hemiblokeoak.

-Kardiopatia iskemikoa, maila guztietan.

-Balbulopatiak.

-Miokardiopatiak.

-Perikardiopatia kronikoak.

-Biriketako hipertentsio primarioa eta sekundarioa.

-Arterietako iskemia kronikoaren sindromea.

-Arterietako hipertentsioa (TAS > 140 eta TAD > 90).

-Arterietako hipotentsioa (TAS < 90 eta TAD < 45).

-Zainen eta baso linfatikoen gutxiegitasuna.

7.-Arnas aparatua.

-Arnas-aparatuaren afekzio kronikoak (Bronkitis kronikoa, BBEK, Enfisema, Bronkiektasiak).

-Pleurako isuri berrituak.

-Berezko pneumotorax berrituak.

-Eritasun interstizialak eta/edo biriketako fibrosia.

-Asma eta bronkioetako hipererreaktibotasuna.

8.-Nerbio-sistema.

-Epilepsia.

-Esklerosi anizkoitza eta bestelako eritasun desmielinizanteak.

-Neurona motorearen eritasunak.

-Ataxiak.

-Buruko eta integrazioko funtzioen alterazioak (arrazoitze abstraktua, oroimena, adimena eta funtzio betearazleak).

-Parkinson-en eritasuna eta bestelako alterazio estrapiramidalak.

-Odol-hodien afekzio iskemikoak, hemorragikoak edo malformazioren baten ondoriozkoak.

-Miastenia larria eta juntura neuromuskularraren bestelako arazoak.

-Bertigoak.

-Siringomielia.

-Hidrozefalia.

-Miopatiak.

-Nerbio-sistema zentralaren lesioaren ondoriozko paralisia.

-Paralisi periferikoak, funtzioetan duten eraginaren arabera.

-Nerbio-sistema periferikoaren eritasunak, funtzioetan duten eraginaren arabera.

-Neke kronikoaren sindromea.

-Anosmia.

-Beste alterazio motore batzuk (tikak, estereotipia motoreak, loaren alterazioak), giza harremanetan eta lanean izan dezaketen eraginaren arabera.

9.-Alterazio psikiatrikoak.

-Buruko alterazio organikoak, prozesu automugatuak eta itzulgarriak kenduta.

-Buruaren eta jokabidearen alterazioak, substantzia psikotropikoen kontsumoaren ondoriozkoak (alkohola barne).

-Eskizofrenia eta bestelako alterazio psikotikoak.

-Gogo-aldartearen nahasteak (jokabide bipolarrak, nahaste depresibo errepikariak, depresioaldi handia, nahaste distimikoak).

-Antsietate-alterazioak, ondorio kliniko nabarmena baldin badute.

-Barne-bultzaden kontrolaren eta izaeraren nahasteak, giza harremanetan eta lanean eragina dutenak.

10.-Sexu eta gernu aparatua.

-Giltzurruneko gutxiegitasuna, bilakaera eta pronostikoaren arabera.

-Gernu-ihesa.

-Giltzurruneko polikistosia.

11.-Sistema endokrinologikoa.

-Ardatz hipotalamo-hipofisarioaren alterazioak.

-Hipertiroidismoa eta hipotiroidismoa, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

-Addison, Cushing, feokromozitoma eta giltzurrunen gaineko guruinen bestelako alterazioak.

-Hipoaldosteronismo primarioa eta sekundarioa.

-Mellitus diabetesa.

-Adenomatosi endokrino anizkoitza.

-Hipoparatiroidismoa eta hiperparatiroidismoa, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

12.-Larrua, fanerak eta guruin exokrinoak.

-Orbainak eta larruazalaren prozesu kronikoak, baldin eta haien hedadura, funtzioetan izan dezaketen eragina eta kokapena ikusirik, suhiltzaileen sarjentu lanetan aritzea eragozten baldin badiote.

13.-Odola eta organo hematopoietikoak

-Muineko aplasia, gaueko hemoglobinuria paroxistikoa, sindrome mieloproliferatiboak, anemia hemolitiko kronikoak, b-talasemia anemiadunak.

-Linfomak, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

-Sindrome linfoproliferatibo kronikoak, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

-Mieloma anizkoitza eta Waldeström-en eritasuna.

-Hemofiliak eta hemostasiaren bestelako alterazioak.

-Immunoeskasiak.

-Esplenektomia.

-Antikoagulatzaileak (Heparinak, Sintrom), Interferon, kortikoideak edo EPO erabiltzen dituzten tratamendu kronikoak.

14.-Bestelakoak.

-GIB birusaren antigorputzen eramailea.

-Amiloidosia.

-Kolagenosia.

-Lupus eritematoso sistemikoa.

-Artritis erreumatoidea.

-Esklerodermia.

-Sjögren-en sindromea.

-Baskulitisa, ebaluazio mahaiak baloratu beharrekoa.

-Obesitatea (GMI > 25).

15.-Ohar orokorrak.

-Baztertzeko moduko patologiak ebaluazio mahaiak baloratuko ditu funtzioetan duten ondorioen arabera eta suhiltzaileen sarjentu lanetan aritzeko pronostikoaren arabera.

-Prozesu neoplasikoetan eta organoen transplanteen kasuetan, ebaluazio mahaiak gaitasuna baloratuko du, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

-Funtzioetan eragina duten gorputzeko bestelako aparatu edo sistemetako afekzioak, balorazio mahaiaren iritziz, suhiltzaileen sarjentu lanetan aritzea eragozten baldin badute.

Iragarkiaren kodea: F1115107