150. ALDIZKARIA - 2011ko uztailaren 29a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 91/2011 prozedura

M.ª Soledad Fernández de Arcaya Indurainek eta María Isabel Azanza Villanuevak eskaturik, kaleratzea dela-eta, Comercial Artesanos Camiseros, S.L.ren aurka epaitegi honetan titulu judizialak betearazteko bideratu den 91/2011 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Lehenbizikoa.-Ordaintzeko errekerimendurik egin gabe, diru kopuru hauek berdintzeko adina ondasun enbarga biezazkiote betearazpenpeko alderdiari, hots, Comercial Artesanos Camiseros, S.L.ri:

1.-22.257,53 euroko printzipala.

2.-Interesetarako kalkulatu diren 1.335,45 euro.

3.-Kostuetarako kalkulatu diren 2.225,75 euro.

Zordunari adierazten zaio erreklamatzen zaizkion diru kopuru horiek epaitegi honetako Gordailu eta Kontsignazioen kontuan ordain ditzakeela: Banestoren 00301846420005001274 kontua, 4148.0000.64.0091.11 kontzeptua.

Igor bedi ofizioa Jabetza Erregistroko Indizeen Zerbitzura eta alderdi demandatuaren helbideari dagokion jabetza erregistrora, haien datuen arabera betearazpenpeko alderdiak dituen ondasun eta eskubide guztien zerrenda eman dezaten; halaber, erants bedi betearazpenpeko alderdiaren ibilgailuen titulartasunari buruzko informazio-oharra.

Ordainarazten den diru-kopurua osorik ordaindu ezean, eta ondasunen enbargoa deusetan galarazi gabe, egin bekio zordunari edo haren legezko ordezkariari errekerimendua hamar eguneko epean bere ondasun eta eskubideen zerrenda aurkez dezan, bere erantzukizuna bermatzeko beharrezkoak diren xehetasunekin. Ebazpen honen jakinarazpenak horren berri emateko formazko errekerimendua egiteko balio du.

Bigarrena.-Erants bitez Nafarroako Zerga Ogasunaren, Tributu Administrazioaren Estatu Agentziaren, Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren datu-baseetara sartzeko aplikazio informatikoetatik lortutako oharrak. Horien edukia aztertuta, betearazpenpeko alderdiaren honako ondasun edo eskubide hauen enbargoa deklaratzen da:

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga edo balio erantsiaren gaineko zerga edo beste edozein zerga dela eta -betearazpenpeko alderdiaren izaera juridikoa zein den-, Nafarroako Foru Ogasunak eta Estatuko Zerga Agentziak betearazpenpeko pertsonari edo enpresari itzuli behar dizkioten diru kopuru guztiak, premiamenduaren xede diren diru kopuruak berdindu arte.

Betearazpenpeko alderdiak Caja de Ahorros de Canarias banku erakundean izan ditzakeen kontu korronte, aurrezki kontu eta gordailu mota guztietako saldoak, baita haren izenean dauden balore higigarri guztiak ere, finantza erakunde horiek haien gordailuzain edo bitarteko gisa jarduten badute; hori guztia premiamenduaren xede diren diru kopuruak berdindu arte. Enbargoa bermatzeko eta eraginkorra izan dadin, bidal bekie ofizioa aurrean aipatutako entitateei, betearazpenean erreklamatzen den diru-kopurua atxiki dezaten saldo horietatik, egonez gero, eta epaitegi honetako kontura transferi dezaten.

Betearazpenpeko enpresa non den jakiterik ez dago, betearazpen honen aurreko autoetan SCACEk luzatutako eginbidearen arabera. Hortaz, igor bedi ediktua Nafarroako Aldizkari Ofizialera, jakinarazpena egiteko. Eman bekio horren berri Soldatak Bermatzeko Funtsari, eta jakinaraz bekio ebazpen hau, behar diren ondorioak izan ditzan.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei legezko eran.

Aurka egiteko bidea.-Epaitegi honetako Idazkaritzan berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea, jakinarazpena jaso eta ondoko bost egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du etenen erabakitakoa bete beharra (Lan Prozedurari buruzko Legearen 551.5 artikulua).

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoari azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak erantsitako 15. xedapen gehigarrian adierazten den gisan, errekurtsoa paratzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan 25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da; agiri horretan zenbakia eta urtea idatzi behar dira, eta kontzeptu gisa, "31. errekurtsoa". Diru-kopuru hori sartzeko banku-transferentzia ere egin daiteke, 0030 1846 42 0005001274 kontura; espedientearen urte eta zenbaki berak jarriko dira eta jarraian, hutsune batez bereizita, goian adierazitako kodea ("31. errekurtsoa").

Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunei edo langileei ez zaie gordailu hori eskatuko. Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde publikoak gordailu hori egin beharretik salbuetsita daude, baita urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 6.5 artikuluaren babesean doako laguntza juridikorako eskubidea duten auzilariak ere.

Ohartarazten da gordailu hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.

Eta Comercial Artesanos Camiseros, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2011ko ekainaren 21ean.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1111356