150. ALDIZKARIA - 2011ko uztailaren 29a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 145/2010 prozedura

Irene Chueca Blascok eskaturik, diru kopuru bat dela-eta, Guillermo Yanguas Iturriagaren aurka epaitegi honetan titulu judizialak betearazteko bideratu den 145/2010 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

2010eko irailaren 21ean emandako autoan (horren bidez eman zen betearazpen agindu orokorra) eta 2010eko irailaren 21ean eta 2011ko urtarrilaren 28an emandako dekretuetan (horien bidez erabaki zen ondasunen enbargoa eta enpresaburuaren kaudimengabezia, hurrenez hurren) atzemandako akats aritmetikoa zuzentzeko, espresuki adierazten da Guillermo Yanguas Iturriaga jaunak Irene Chueca Blasco andreari benetan zor dion kantitatea honako hau dela: 4.111,80 euroko printzipala, gehi berandutza-interes gisa kalkulatu diren 246,71 euro eta kostuetarako, gastuetarako eta aurrerakinetarako kalkulatu diren 411,18 euro, geroko likidazioa ezertan eragotzi gabe.

Akats zuzenketa honek ukitzen dituen ebazpenen gainerako guztia mantentzen da.

Espresuki adierazten da auto honen aurka ezin dela inolako errekurtsorik jarri, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 215. artikuluarekin bat.

Eta Guillermo Yanguas Iturriagari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2011ko ekainaren 23an.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1111355