150. ALDIZKARIA - 2011ko uztailaren 29a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra.
Erreferentzia: 2011-EXT-144 / 2007-RC-1111

Ebroko Ur Konfederazioko ur komisarioak erabakita, 2007ko abenduaren 20an ofizioz abiarazi da eskubideak amaitzeko espedientea, hornidurarako ur aprobetxamendu bat duela hiru urte baino lehenagotik jarraian ustiatu gabe dagoelako, Bargotako Fuente Vieja iturburuan, Torres del Ríoko (Nafarroa) udal mugapean. Aprobetxamendu hori Torres del Ríoko Udalari eman zitzaion eta Ur Publikoen Aprobetxamenduaren Erregistroan 47747 zenbakiarekin inskribatu zen.

Ez da inon ageri aprobetxamendua ukitzen duen zortasunik, ezta hartan interesa duen hirugarrenik ere.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 17-28, Zaragoza, 976212140 telefonoa), bulego orduetan.

Zaragozan, 2011ko ekainaren 22an.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1110902