150. ALDIZKARIA - 2011ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Kamioiendako udal aparkalekua erabiltzeko tasak, 2011ko bigarren hiruhilekokoak

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da kamioiendako udal aparkalekua erabiltzeko tasak, 2011ko bigarren hiruhilekokoak, borondatez ordaintzeko epea 2011ko uztailaren 19tik abuztuaren 31 arte izanen dela.

Helbideraturik ez dauden ordainagiriak titularraren etxera igorriko dira eta Udalak finantza entitateetan dituen kontuetan ordain daitezke, 012 Info-local telefonora deituta edo www.olazti.com helbidearen bidez. Ordainagiri helbideratuak 2011ko abuztuaren 5ean kobratuko dira kontuetatik.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Olaztin, 2011ko uztailaren 18an.-Alkatea, Gurutze Rodríguez Armendariz.

Iragarkiaren kodea: L1112406