150. ALDIZKARIA - 2011ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Aldaketa Udal Planeko determinazio xehakatuetan.
Hasierako onespena

Galar Zendeako Udalak, 2011ko ekainaren 29an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udal Planeko determinazio xehakatuetako aldaketa, Subitzako 7. poligonoko 90. lurzatiaren esparruari dagokiona, Félix Ibiricuk eta Leticia Pérezek sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3 artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Getze Galarren, 2011ko uztailaren 18an.-Alkatea, Cecilio Lusarreta Echarri.

Iragarkiaren kodea: L1112402