150. ALDIZKARIA - 2011ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Udalbatzako kideendako ordainsari, bilkura-sari eta kalte-ordainak

Galarko Zendeako Udalak, 2011ko ekainaren 23an egin bilkuran, ondotik hitzez hitz heldu den erabakia hartu zuen:

Lehenbizikoa.-Ezartzea ezen 2011ko ekainaren 11tik aitzina, Udala egun hartan eratu baitzen, Udalbatzako kideek honako kalte-ordainak jasotzeko eskubidea izanen dutela:

-Osoko bilkuretara joateagatik: 100 euro bilkura bakoitzeko.

-Gobernu Batzorderdearen bilkuretara joategatik: 100 euro bilkura bakoitzeko.

-Alkatetzaren eta Zinegotzigo Delegatuen eginkizunetan aritzeagatik: 15,00 euro egiazki aritutako ordu bakoitzeko, sortutako gastuen kalte-ordain gisa.

-Udal Aldizkariaren Erredakzio Kontseiluaren bileretara joateagatik: 20 euro ekitaldiko.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Getze Galarren, 2011ko uztailaren 7an.-Alkatea, Cecilio Lusarreta Echarri.

Iragarkiaren kodea: L1112067