150. ALDIZKARIA - 2011ko uztailaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

112/2011 FORU DEKRETUA, uztailaren 26koa, Ignacio Guembe Cervera jauna Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusi izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.2 artikuluak xedatzen du zuzendari nagusiak Nafarroako Gobernuaren foru dekretu bidez libreki izendatu eta kargutik kenduko direla, departamentuko titularrak proposaturik.

Horiek horrela, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2011ko uztailaren 26ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Ignacio Guembe Cervera jauna Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusi izendatzea.

2. Foru dekretu hau Ignacio Guembe Cervera jaunari, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2011ko uztailaren 26an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.-Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilaria, Lourdes Goicoechea Zubelzu.

Iragarkiaren kodea: F1112779