150. ALDIZKARIA - 2011ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARGOTA

2/2011 aldaketa aurrekontuan.
Hasierako onespena

Bargotako Udaleko Kudeaketa Batzordeak, 2011ko ekainaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen onestea 2011ko ekitaldiko aurrekontuan aldaketa egiteko 2/2011 espedientea:

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluari jarraikiz, espedientea 15 egun baliodunean egonen da ikusgai, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Inork alegaziorik aurkeztu ezean, behin betikoz onetsitzat joko da.

Bargotan, 2011ko uztailaren 6an.-Batzorde Kudeatzaileko burua, Gregorio García Mendaza.

Iragarkiaren kodea: L1112043