150. ALDIZKARIA - 2011ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Antsoaingo Udaleko datu pertsonalen fitxategiak arautzen dituen
Alkatetzaren 2011ko martxoaren 17ko Dekretua, 2011ko
68. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, apirilaren 7an.
Akats zuzenketa

Antsoaingo Udaleko datu pertsonalen fitxategiak arautzeko, Alkatetzak dekretua eman zuen, 2011ko martxoaren 17an. Hura 2011ko 68. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 7an. Hartan akatsik badela oharturik, behar den zuzenketa egiten da ondoan.

Haur Eskolaren, teknikariekin egindako hitzorduen eta taxia erabiltzeko diru-laguntzen fitxategietan, ez da tratamendu sistema aipatu.

Honako hau da:

Haur Eskolaren fitxategia, tratamendu sistema: mistoa.

Teknikariekin egindako hitzorduen fitxategia, tratamendu sistema: automatizatua.

Taxia erabiltzeko diru-laguntzen fitxategia, tratamendu sistema: mistoa.

Antsoainen, 2011ko uztailaren 20an.-Alkatea, Antonio Gila Gila.

Iragarkiaren kodea: L1112474